Mutualiaren parte- hartzea Espainiako LanTraumatologia Elkartearen XX. Biltzar Nazionalean (SETLA)

2021eko azaroaren 25ean eta 26an, SETLA Kongresuaren beste edizio bat egin da Zaragozan, laneko traumatologiaren arloko ezagutza, ikerketa eta praktika onak trukatzeko topagunea.

Dreak. Beatriz Ortak, Mutualiako Erabakimen Handiko Ospitalea, Lorena de la Herak eta Francisco Javier García Bernalek, Mutualiako Ercilla Klinika, hainbat saiotan parte hartu dute eta zenbait txosten aurkeztu dituzte neuromen erabileran, hatz-zintzilikarioen estalduran eta oineko efektuen estalduran izandako esperientzia azaltzeko.

Fernando Salamero, 2021eko Korta Saria

Fernando Salamero

Azaroaren 23an, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuen ekitaldian, 2021eko Joxe Mari Korta Sariak banatu ziren.

Fernando Salamero Laorden izan da sarituetako bat. Mutualiarekin urte askoko harremana du, eta Zuzendaritza Batzarreko kide ere bada.

Ibilbide profesional luzea du, eta Grupo Riojaren eta SEA-Bodegas Marquistas de Álavaren buru izatera iritsi da, eta 1974. urteaz geroztik Bodegas de los Herederos de Marqués de Riscalen dabil lanean; gaur egun, Administrazio- eta Ekonomia- eta Finantza-zuzendari nagusiaren kargua du.

Zorionak, Fernando!

Laguntza teknikoen bankua LTB

Mutualiak bat egin du Fundación Abuelo Actual – Gaurko Nagusia Fundazioaren laguntza-produktuak biltzeko ekimenarekin.

Kanpainaren helburua da laguntza-artikuluen bilketa masiboa egitea, mendekotasun-egoeran dauden edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei mailegua eskatzeko, eta material mota hori berrerabiltzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

Udaleko BATak donazio-kanpainak antolatzen ditu partikular eta erakundeentzat, baina edonoiz eman daitezke gaiak. Gaiak berrerabiltzeko moduan badaude, BATak jasotzen ditu, horiei doikuntzak egiten dizkie, garbitu eta izakinen funtsean sartzen ditu, maileguz emateko prest egon daitezen. 

Dohaintzan eman daitezkeen gaien artean, ohe artikulatuak, makuluak, taka-takak, gurpil-aulkiak, etxeko garabiak, eskaren aurkako koltxoiak, higiene-aulkiak eta antzeko produktuak egon daitezke.

Kanpaina abenduaren 12an amaituko da, 94 4409116 telefonoan edo batmailto:bat@fundacionamueloactual.org@fundacionamueloactual.org helbide elektronikoan jar daiteke harremanetan. Informazio gehiago: https://www.fundacionamueloactual.org

Walking Football. ‘Futbola oinez’ modalitatearen abantailak adinekoentzat

ekfb

Oraingo honetan, adinekoentzako kirol modalitate berri eta berezi baten berri emango dugu Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan. ‘Walking Football’ modalitatearen euskal selekzioak, Euskadiko Futbol Federakundearen laguntzarekin, urriaren amaieran ekin zion bere ibilbideari, Ingalaterrako taldearen kontra, Athleticen instalazioetan (Lezama).

‘Walking Football’ modalitatea futbolari asimilatutako kirola da, eta 50 urtetik gorakoek baino ezin dute horretan jardun. Oinez jokatzen da, horixe du berezitasun nagusia, jolas-eremu txiki batean; baloiari ezin zaio buruaz jo, ezta 183 zentimetrotik gora bota ere. Arau nagusiak dira ezin dela korrika egin, ezta baloia buruaren gainetik jaso ere. Eta zigortu egiten dira kontaktuak. Orain arte gizonezkoek jokatu dute ia beti, baina orain emakumeak ere hasi dira, Euskadiko Futbol Federakundeak adierazitakoaren arabera.

Espezialitate honetan, nazioarteko erakunde bat dago arauak erregularizatzen eta interesak defendatzen dituena: FIWFA. Futbol tradizionalean gertatzen den moduan, ingelesak hartzen dira ‘Walking Football’ espezialitatearen aitzindari. Orain dela hamar bat urte hasi zen jokatzen, adinekoen isolamenduari eta jarduerarik ezari aurre egiteko helburuarekin; era horretara, zahartze aktiboa sustatzen da.

Euskal Selekzioak eta Ingalaterrako taldeak 50 urtetik gorakoen eta 60 urtetik gorakoen kategorietan jardun zuten. ‘Walking Football’ modalitatearen Euskal Selekzioak nazioarteko ibilbideari ekin dio horrela, eta “hurrengo hilabeteetan sustatu eta bultzatzeko asmoa dago, ahalik eta sendoen iristeko 2022ko maiatzera, ‘Walking Footbal’ modalitateko selekzio nazionalen munduko lehenengo txapelketa izango baita Manchesterren (Ingalaterra), FIWFAk antolatuta”, jakinarazi du Euskal Federazioak.

‘Walking Football’ kiroleko euskal selekzioak galdu egin zuen Ingalaterraren kontra egindako estreinaldian: 2-12 galdu zuen 60 urtetik gorakoen kategorian eta 1-9 50 urtetik gorakoetan, Lezamako instalazioetan jokatutako partidetan. Partida horien irudia futbol 7ko partida batekin lotu daiteke, jolas-eremu txikiago batean eta 50 edo 60 urtetik gorakoek egin dezaketen abiaduran.


‘Walking Football’ kirolak jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu; gaixotasunei eta osasunerako jokabide kaltegarriei aurre hartzen die; talde bateko kide izatearen sentipena eta akonpainamendua bultzatzen ditu, bai eta komunikazioa eta susperraldi psikologikoa ere; hobetu egiten ditu pertsonen arteko harremanak; autoestimua, autokonfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu; eta, era berean, nork bere mugak gaintzeko nahiak, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.

Azpimarratzekoa da ‘Walking Football’ modalitateak abantaila handiak dituela osasun fisikoari eta buru osasunari dagokienez. Jokalariak argaldu egiten dira, hobetu egiten dute bihotzeko osasuna, arintasuna eta mugikortasuna, eta oreka berreskuratzen dute. Eta hori oso positiboa da, erorikoak izaten baitira adinekoen istripu gehienen jatorria. Ohiko futbolaren arrisku fisikoak murrizteko helburuarekin, arauak egokitu egin dira futbol modalitate honetan.


‘Walking Football’ 2011n sortu zen, eta helburu nagusia izan zen adinekoak sasoi betean egotea, gustukoen duten kirola egiten: futbola. Partidak erritmo mantsoagoan jokatzen dira, noski, giharretako, giltzaduretako edo bestelako lesioak murrizteko, eta orobat arintzeko oinazeari, minari, deserosotasunari, gehiegizko nekeari eta abaildurari lotutako sintomak edo bestelako nahasketak. Modalitate berri honek interes eta jakin-min handia sortu du, eta horren erakusgarri da euskal selekzioaren osaera.

Mantsoago egiten den kirol honen onurak hauek dira: hobetu egiten da arterien presioa eta baita bihotz-arnasketari dagozkion parametroak eta parametro baskularrak ere. Eta bereziki aipagarria da pertsonentzat hain garrantzitsua den asebetetasun sentipena, horrek oso modu positiboan eragiten baitu pertsonaren osasunean oro har. Bestalde, estres maila murritza da, eta kirol hau egiten den bitartean ez da gehiegizko ahalegina egiten denaren sentipena edukitzen.

Ezintasun iraunkorra eta lanaldi partzialeko langileak

epaia

Konstituzio Auzitegiaren doktrina berria ezintasun iraunkorreko prestazioen kalkuluari buruz.

Konstituzio Auzitegiak, 2021-09-13ko 155/2020 epaian, 1. salan, baietsi du Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak sustatutako 1530/2021 konstituzio-kontrakotasuneko auzia, lanaldi partzialeko langileen gaixotasun arruntak eragindako ezintasun iraunkorraren kalkuluari buruzkoa dena, eta Konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabetzat jo du urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 248.3 artikulua.

Langileen kolektibo horrentzako erretiro-pentsioaren kalkuluari buruz auzitegi horrek uztailaren 3ko 91/2019 epaian jaso zuen doktrina erabaki honen aurrekaria da. Izan ere, doktrina horren arabera, legeria nazionalean diseinatutako kalkulu-formula arau konstituzionalaren aurkakoa zen, ez baitzituen errespetatzen berdintasunaren eta sexuagatiko diskriminazioaren debekuaren printzipioak.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 197., 247. eta 248. artikuluen arabera, lanaldi partzialeko langileen gaixotasun arruntak eragindako ezintasun iraunkorragatiko pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko, lanaldi osoko langileentzat ere finkatutako kalkulu-eskema orokorra aplikatu behar da, hau da, oinarri arautzailea finkatu eta haren gainean ehuneko bat aplikatu behar da.

Oinarri arautzailea kalkulatzeko, ezintasun iraunkorraren aurreko aldi luze bateko kotizazio-oinarrien batez bestekoa egin behar da. Kotizazio-oinarri horiek bat datoz jasotako soldatekin, gutxieneko eta gehieneko mugak aplikatuta.

Oinarri arautzailea kalkulatu ondoren, lan-bizitzaren barruan lanaldi partzialeko kontratuak badaude, partzialtasunean oinarritutako kalkulu-sistema aplikatu behar da. Lanaldi partzialean lan egindako aldiak ez dira osorik zenbatzen, partzialtasunaren proportzioan baizik, lanaldi partzialean egindako lanaldiaren ehunekoaren arabera, lanaldi osoko langile batek egindakoarekin erkatuta.

Beraz, ez da kontuan hartzen Gizarte Segurantzan alta emandako aldi osoa, lanaldi osoko langileekin gertatzen den bezala, baizik eta kotizatutako egunak soilik, nahiz eta murriztuta egon partzialtasun-koefizientea aplikatzearen ondorioz.

Pentsioaren zenbatekoa lortzeko, aurreko arauak betez lortutako oinarri arautzaileari aitortutako ezintasun-mailari dagokion ehunekoa aplikatu behar zaio.

Konstituzio Auzitegiak dioenez, planteatutako eztabaida aztertzean, gure Gizarte Segurantzaren sistemak informatzen duen kontributibitate-printzipioak justifikatzen du legegileak ezar dezan benetan kotizatutakoaren arabera kalkulatzea Gizarte Segurantzako prestazioen oinarri arautzaileak. Horren ondorioz, lanaldi partzialeko langileentzat prestazioa txikiagoa izango da, jakina, lanaldi osoan lan bera egiten duten langileekin alderatuta; baina, doktrina horren arabera, ez da bidezkoa lanaldi osoko langileak eta lanaldi partzialeko langileak desberdin tratatzea. Kotizatutako egunen kopuru efektiboa murrizten duen partzialtasuneko koefiziente batetik eratorritako portzentaje baten bidez oinarri arautzailearen murrizketa gehigarria egiteak bereizketa egitea dakar, eta horrek, lanaldi partzialerako kontratatutako langileen Gizarte Segurantzaren babesa baliatzeko emaitza kaltegarria izateaz gain, emakume langileei ere eragiten die batez ere, haiek erabiltzen baitute gehien kontratazio-mota hori.

Kotizatzeko betebeharra, eta, horren ondorioz, gizarte-aurreikuspeneko sisteman duen kontribuzio-eragina hasieratik eta lanaldi osoko edo partzialeko langilearen lan-bizitza osoan mantentzen bada, orduan, sistemaren printzipioen aurkakoa da ez jakitea zati batean zein den kotizazio-denbora lanaldi partzialeko langileen kolektiboarentzat soilik, eta kotizazio-aldi errealekoa kentzea pentsioaren zenbatekoa finkatzeko.

Horrenbestez, Konstituzio Auzitegiak adierazten du ez dagoela justifikaziorik Konstituzioak onartzen duen tratu-desberdintasuna izateko, horrek zeharkako diskriminazioa eragiten baitu sexuagatik; izan ere, lanaldi partzialeko lana egiten duten emakumeen kopurua nabarmen handiagoa da gizonena baino. Beraz, egokiena da kotizazio-aldia ere modu berean kalkulatzea lanaldi osorako kontratatutako langileentzat eta lanaldi partzialekoentzat.

Zalantzarik gabe, erretiroaren arloko doktrina osatzen duen Konstituzio Auzitegiaren epai honek berdintasunean oinarritutako sistema bat ezartzen du langileentzat, kontratazio-mota edozein dela ere, denbora zenbatzeari dagokionez; izan ere, ez da kontuan hartuko partzialtasun-koefizientea, ez horren ondoriozko murrizketa. Hala ere, printzipioz, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalaren arabera, epai honen ondorioen modulazioa balizko administrazio-egoera irmoetara zabalduko da.

Raquel Martínez


Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua

MutuaLex- Kontsulta Juridikoa 2021eko azaroa

kontsulta

Ba al dago aldatzerik epai irmo bidez aitortutako ezintasun iraunkor osoagatiko prestazioaren oinarri arautzailea, egitate berriak direla medio?

Galdera da ea alda daitekeen epai irmo bidez aitortutako ezintasun iraunkor osoagatiko (EIO) prestazioaren oinarri arautzailea, egitate berriengatik, enpresaren ustezko azpikotizazioagatik, zehazki.

Galderan aipatzen den kasuan, lan-istripuaren ondoriozko EIOa aitortu zaio langileari, epai irmoz, eta epaian adierazi da aitortutako prestazioaren zenbatekoaren oinarri arautzailea.

Gerora, langile horrek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurrean eskatu du berrazter diezaiotela prestazioaren oinarri arautzailea, iritzirik egitate berriak daudela —enpresaren azpikotizazioa, zehazki—, eta erabaki beharko litzakete ea abia litekeen prozedura administratibo eta, gerora, judizial berri bat, oinarri arautzaile hori aztertu eta, hala behar izanez gero, aldatzeko.

Kontsultaren erantzuna aurrez eman izan du Auzitegi Gorenaren Laugarren Salaren doktrinak, hala nola 241/2018 DBKEn emandakoa, non esaten baita:

1. Ezintasun maila eta pentsio publiko baten oinarri arautzailea ezin bereizizko moduan daude elkarri lotuta prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzeko uzietan eta epai irmoetan.

2. Ezin argudia daiteke pentsio baten oinarri arautzailea ez denik eskubidea aitortzeko epai irmoan epaitua, eztabaida prozesala ez zelako oinarritu oinarri arautzailean, oinarriari buruzko geroko prozesua alegazioak egiteko modua izan baitzen, aurretiko prozesuan zehar, eta Prozedura Zibilaren Legearen 222. artikuluan jasotzen den gauza epaituaren erakundeak ezartzen baitu, segurtasun juridikoko arrazoiak direla medio, emandako epaiaren erabateko eraginkortasuna, alderdi guztietan, egitateetan edo aplikatutako zuzenbidean balizko akats edo gorabeherarik gertatuta ere.

Horrenbestez, ez legoke prozedura berririk lehen prozesu judizialean eztabaidatu behar zen oinarri arautzailea aldatzeko, epai irmoaren bidez finkatuta gelditu baitzen; aurretiko prozesuan alegatu behar izango zatekeen eskatutako prestazioaren zenbatekoari buruzko guztia. Kasu hauetan, prestazioa aitortuz emandako epai irmoaren erabateko eraginkortasunari eutsi behar zaio.

Raquel Martinez


Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua

MutuaLex- Epaia 2021eko azaroa

epaia

Larriki gaixo dagoen alabaren gurasoak dibortziaturik egonik, haren zaintza eta jagoletza esleiturik duen gurasoak jarrai dezake alabaren zaintzagatiko prestazioa jasotzen, beste gurasoaren lan-jarduera etenez gero? 

Auzitegi Gorenaren Lan Arloko Aretoaren 4710/2018 DBKE ebazteko 2021eko uztailaren 20ko epaiari buruzko iruzkina 

Auzi honetan planteatzen dena da ea ama dibortziatuak, gaixotasun larria —garuneko paralisia— duen alabaren zaintza eta jagoletza esleiturik edukita, jarrai dezakeen alaba zaintzeko prestazioa jasotzen, beste gurasoaren lan-jarduera etenez gero. 

Eztabaidagai da, beraz, adingabearen aitak lana galtzeak zer neurritan eragiten dion prestazio hori jasotzeko eskubidearen sortzapenari, kontuan hartuta dibortzioaren ondoren amak soilik duela jagoletza esleituta. 

Auzitegi Goreneko Lan Arloko Aretoak baietsi egin du kasazioko errekurtsoa, oinarrizko betekizunaren izaera aitortzen baitio bi gurasoek lan egiteari, baita ezkontza-krisia dagoenean ere. Epaiak boto partikular bat du, zeinaren arabera ez baitzatekeen baietsi behar kasazioko errekurtsoa, ez dagoelako aparteko errekurtso hori ezartzeko bidea eman lezakeen kontraesanik errekurtsogileak aipatutako epaien, Auzitegi Gorenak 2018.06.12an emandakoaren eta aipatutako egoeraren artean. 

Egitate frogatu hauek ageri dira epaian: 

Auzi-jartzailea 2004an ezkondu zen. Handik urtebetera, alaba bat jaio zen, garuneko paralisiarekin. 2008an, senar-emazteak dibortziatu egin ziren, elkarrekin adostuta, eta, dibortzioko epaian, amari esleitu zitzaion alabaren zaintza eta jagoletza. 2013an, gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeko prestazioa aitortu zitzaion amari. 2017an, Asepeyo mutualitateak auzi-jartzaileari jakinarazi zion prestazioa iraungi zitzaiola, beste gurasoak lan-jarduera eten zuela egiaztatu zelarik. 

Interesdunak erreklamazioa jarri zuen mutualitatearen erabakiari buruz, baina ez zioten onartu, eta Madrilgo Lan Arloko 33. Epaitegiak onetsi egin zuen auzi-jartzailearen demanda, 2018.01.16ko epaiaren bidez; hain zuzen ere, prestazioa ordaintzen jarraitzeko zigorra ezarri zion Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutualitateari. Epai horren kontra, erregutze-errekurtsoa aurkeztu zuen Asepeyok, eta Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko Lan Arloko Aretoak epaia eman zuen 2018.09.24an, erregutze-errekurtso hori ezetsiz. Epai horri doktrina bateratzeko kasazioko errekurtsoa ezarri zion mutualitatek. 

Epaian, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 190. eta hurrengo artikuluen edukia aztertzen da, baita prestazioa garatzeko uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuak ezarritakoa ere. 

190. artikuluan eta 1415/2004 Errege Dekretuaren 2.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, auzitegi nagusiak betekizun oinarrizko eta ezinbestekotzat jotzen du bi gurasoek lan egitea, eta, hala, babes ekintza ez da gauzatzen baldintza hori hautsiz gero, jatorriz nahiz gerora. 

Auzitegi Gorenaren ustez, aipatutako manuek eta horien xedeak ez dute tarterik uzten ulertzeko banantzea edo dibortzioa den kasuan gurasoetako batek bakarrik lan egiteko aukera dagoela zaintza jasotzeko eskubidea izateko; interpretazio horrekin, gainditu egingo litzateke babestutako egoeraren kontzeptua bera, bai eta hark erantzuten dion helburua ere. 

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak, bere epaian, prestazioa aitortzeko abiapuntutzat hartu zuen dibortzioa gertatzen den unean familia unitatea hausten dela eta, zaintza eta jagoletza esklusiboki amari esleitu zaizkionez, ama dela egunero adingabeari arreta emateaz arduratzen dena, aitak lan-jarduerarik izan nahiz ez izan. Beraz, ulertzen zuen erreklamatutako sorospena jartzeko baldintzak betetzen zirela, eta Auzitegi Gorena ez dator iritzi horrekin bat, haren aburuz, aplikagarri diren manuek ez dutelako aukerarik ematen ulertzeko banaketa edo dibortzioa gertatzen den kasuan zabalik gelditzen dela gurasoetako batek bakarrik lan egiteko aukera; alegia, bi gurasoek lan egiteko betebeharra betetzea ezinbestekoa da Auzitegi Gorenarentzat, eta halaxe ondorioztatzen da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 190. artikuluaren azterketatik, baita uztailaren 21eko 1148/2011 Errege Dekretuaren erregelamenduzko arauan ezarritakoaren azterketatik ere, zeinak jasotzen baititu, 4.4 artikuluan, ezkontzako krisi-egoerei buruzko erreferentziak.

Alde batetik, irizten dio aretoak adingabearen interes gorena hobeto uztartzen dela haren zaintza jagoletza esleituta ez duen gurasoari esleitzearekin, baldin eta guraso horrek lanik egiten ez badu edo lan egiteari uzten badio, egoera egokiagoan legokeelako adingabeari behar duen arreta guztia emateko, zaintza jarduera hori bateratu behar izanik gabe lan-jarduerarekin; eta bestetik, gizarte-errealitatearen irizpidea aplikatzen du, eta lehenesten du zaintza lanen ardura partekatua, nabarmenduz joera gero eta hedatuagoa dagoela seme-alaben zaintza bi gurasoek modu eraginkorrean partekatzeko joera, bereziki gaixotasun larri bat dutenean eta nahiz eta beren arteko bizikidetza etetea erabaki. 

Raquel Martinez 


Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua 

Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, osteguna, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da.  

Mutualiabat egiten du BERDINTASUN MINISTERIOAK abiarazitako kanpainarekinJUNTAS (ELKARREKIN); kanpaina horrek, “indarkeria matxisten biktima izan diren eta indarkeria horren aurrean bizirik iraun duten emakumeak omentzeaz gain, borroka horretan beti egon diren eta dauden guztiek (frankismoaren ondoren tratu txarren aurka sortu ziren lehenengo erakundeetatik hasita) sortutako genealogia feminista aitortzeko mezu bat ematen du, bai eta gaur egun borroka horretan daudenak eta etorkizunean egongo direnak aitortzekoa ere. 

Hala, “Juntas” (Elkarrekin) dokumentalak indarkeria matxisten aurkako borroka kontatzen du, genero indarkeriatik bizirik atera diren zortzi emakumeren, profesionalen, erakundeetako ordezkarien eta ekintzaileen testigantzen bidez. 

Bestalde, EMAKUNDEren kanpainarekin ere egiten du bat, urteetan adineko emakumeek pairatutako indarkeria ezkutua ikusarazten saiatzen baita. 

Mutualia berdintasunaren bidean: Batzorde Betearazlea

comision ejecutiva

Mutualiaren Batzorde Betearazlea osatzen duten kide gehienak emakumeak dira lehen aldiz 121 urteko historian.

Zuzendaritza Batzordeko Batzorde Betearazlea osaturik dago Zuzendaritza Batzordeak ahalik eta azkarren ekin diezaion bere jardunari Entitatearen zuzeneko eta berehalako gobernu organo gisa, Mutuaren zuzendaritza, administrazio eta ordezkaritza eginkizunetan.

Uztailean Miren Garbiñe Urrutikoetxea kide berria hautatu ondoren, hiru emakumek eta gizonezko batek osatzen dute Batzorde Betearazlea: Nerea Garmendia Goñi, Mutualiaren presidenteorde lehena; Marta Barredo Unamunzaga, presidenteorde bigarrena; Miren Garbiñe, idazkaria; eta Urtsa Errazti y Olartekoechea, Mutualiaren presidentea.

Mutualiaren Batzorde Betearazlea