Iradokizun onenaren X. sariaren entrega

Vicente Sastrek, gure enpresa elkartuetako batean (Basaurin) lan egiten duenak, iradokizun onenaren saria jaso zuen martxoaren 10ean.

Ekimen horren bidez, hobetzen laguntzen digun kanpoko ekarpenari saria eman, eta errekonozimendua egin nahi diogu.

Basauriko asistentzia-zentroan lan egiten duten gure kideek/pertsonek eman dute saria (zentro horretan artatu eta tratatu zuten langilea, eta han egin zuen iradokizuna), bertan lan egiten duten eta Mutualia osoko kideen izenean:

  • Irma Otero (medikua)
  • Ibone Curto (EUD)
  • Ainhoa Amezketa (HDKZ)
Vicente Sastrek, gure enpresa elkartuetako batean (Basaurin) lan egiten duenak, iradokizun onenaren saria jaso zuen martxoaren 10ean.

Jasotako iradokizun-kopurua eta haien kalitatea eskertu nahi ditugu. Zalantzarik gabe, aukera emango digute gure zerbitzuak hobetzeko eta gure erabiltzaileen aurreikuspenetara egokitzeko modua ezagutzeko.

Q Sostenible zigilua, Gernika eta Bergarako zentroentzat

Gernika eta Bergarako gure zentroek Q Sostenible Evolution Excellence zigilua jaso dute.

Zigiluaren banaketa-ekitaldiak asistentzia zentro bietan egin ziren; horietan, Enpresa Iraunkorren Nazioarteko Kontseiluaren (CIES) lehendakari Antonio Montañok Q Sostenible Evolution Excellence zigilua eman zien Victor Echenagusia eta zentro bakoitzean lanean ari ziren lantaldeko kideei.

Aintzatespen hau Mutualiaren beste zentro batzuek (behean daude zerrendatuta) lortutakoei batzen zaie, eta, ingurumen inpaktua minimizatuz eta baliabideak modu efizienteagoan erabiliz, iraunkortasuna hobetzeko gure konpromisoa finkatzen du.


Q Sostenible aintzatespena Eraikin Iraunkorren nazioarteko ziurtagiri bat da, eta Enpresa Iraunkorren Nazioarteko Kontseiluak (CIES) kudeatzen eta Eraikin Iraunkorren Nazioarteko Kontseiluak babesten du. Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren babesa du (Biodibertsitate Fundazioa).

Q Sostenible Evolution Excellence ziurtagiria duten zentroak:

Q Sostenible Evolution Excellence Plus ziurtagiria duen zentroa:

MARTXOAK 21, ZIRKULAZIO ARAU BERRIAK GARAI BERRIETARAKO

DGTk hilabeteak daramatza Trafiko eta Bide Segurtasuneko Legean egingo diren aldaketa ugariak iragartzen. Martxoaren 21ean jarriko dira indarrean aldaketok.

Arau berri hauek ezinbestekoak dira efikazia, arintasuna eta, batez ere, guztien arteko elkarbizitza hobetzeko, mugikortasun-modu berriak barne.

Zein dira egunerokoan eragingo diguten aldaketa deigarrienak?

Ibilgailu motordunei dagokienez, hauek nabarmentzen dira:

  • Turismo eta motozikletek, aurreratzeko, ezingo dute gehieneko abiadura generikoa baino 20 km/h gehiagoko abiaduran joan.
  • Gailu mugikor bat euste hutsagatik 6 puntu ere gal daitezke.
  • Segurtasun-uhala edo haurrak lotzeko gailuak behar bezala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea ekarriko du.
  • Bizikletak edo ziklomotorrak aurreratzeko, osorik okupatu beharko da ondoko erreia norabide bakoitzean 2 errei baino gehiago dituzten bideetan, eta, errei batekoetan, 1,5 m-ko tartea utziko da, gutxienez. Horiek ez betetzeak 6 punturen galera ekarriko du.
  • Nahitaez bete beharko dira zirkulazio-murrizketak eta protokolo aktiboak kutsadura-gertaeretan eta Emisio Baxuko Eremuetan (EBE).
  • Ibilgailuetan radar-inhibitzaileak eramatea, deskonektatuta badaude ere, 3 punturen galerarekin zigortuko da.
  • Arau-haustearen larritasuna gorabehera, hasierako puntuak berreskuratzeko epea 2 urtekoa izango da.
  • Ez da beharrezkoa izango gidabaimena fisikoki aldean eramatea. MiDGT aplikazioari esker, zure mugikorrean eramango duzu.

Ziklomotorrei dagokienez:

  • Hemendik aurrera, ziklomotor eta motozikletetan, haririk gabeko gailu homologatuak eraman ahal izango dira kaskoan, komunikatzeko edo nabigaziorako.
  • Kaskorik ez erabiltzeak edo behar bezala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea ekarriko du.

Ziklistentzat:

  • Adin txikikoak: alkohol-tasa 0,0.
  • Bizikletentzako bideetan edo bidegorrietan gelditzea edo aparkatzea arau-hauste larritzat joko da, bai eta beste edozein ibilgailu bidegorrietan aparkatzea ere.

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuentzat:

  • Adin txikikoak: alkohol-tasa 0,0.
  • Autopista eta autobideetan zirkulatzeko debekua.

Arau berri hauek egokitzeko ahalegina eskatzen dute, batez ere, aldaketa asko direlako denbora laburrean. Ohartu behar gara, aldaketen bidez, trafikoa eta, beraz, gure bizi-kalitatea hobetuko direla.

Aurten ere… M8, mobilizatuko gara 365 egunetan? 

8-m

M8 eta bi kanpaina helburu berarekin, baina mezu desberdinak, biak batu eta osatzen dute. 

“In Spain we call it igualdad”

Hori da Berdintasun Ministerioak aurtengo M8ko kanpainarako aukeratu duen leloa, Rigoberta Bandiniren abestietako batean oinarrituta, feminismoa herritar gehienentzat bizitza hobea egiten duen zerbait dela esan nahi da. 

Feminismoa, beraz, harremanak izateko edo munduan egoteko modu bat izateaz gain, herrialde-proiektu bat ere bada, estatua ulertzeko modu bat. 

Euskadin, Emakundetik bertatik, mezua emakumearen gorputzaren irudiaren esklabotzan dago. “Hau da guretzat nahi duzuna? Garaiz gabiltza hurrengo emakume-belaunaldiek beren gorputzetan eta itxura fisikoan presio hori jasan ez dezaten, beren bizitzetarako hain mugatzailea baita”. Kanpainak itxaropen mezua zabaldu nahi du, garaiz gaudela, hurrengo belaunaldiei etorkizun hobea eskaini diezaiekegula eta eskaini behar diegula. 

Eta Mutualiak zertan jartzen du arreta berere Berdintasun Planean, emakumeak bere erakundean eta gizartean duen zeregina indartzeari dagokionez? 

Berdintasun Planeko neurri nabarmenenak, emakumeak indartzeari lotuak 

1.- Hautaketa-prozesuetan, sustapenekoetan, lanbide-garapenekoetan eta prestakuntzakoetan aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa errespetatzen dela bermatzeko 

  • – LANGILEAK HAUTATZEKO PROZESUAN SARTUTA DAUDEN PERTSONAK EDO TALDEAK aukera-berdintasunean PRESTATZEA. 
  • – Hautaketa, SUSTAPEN ETA KONTRATAZIO PROZEDURA APLIKATZEKO JARRAIPENA egitea, LLOren partaidetzarekin 
  • – LANGILE BILTZE- ETA HAUTAKETA-KANALAK handitzea, enplegu-premia bereziak dituzten edo enpleguaren eremuan askotariko diskriminazioa jasan dezaketen kolektiboetako pertsonengana iristeko (genero-indarkeriaren biktimak, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala dutenak, 45 urtetik gorako emakume haurdunak) 
  • – Barneko eta kanpoko PRESTAKUNTZA-DATUAK BEREIZTEA, sexuaren, modalitatearen, taldeen eta mailen, arloen eta sailaren, prestakuntza-ekintzen motaren edo gaiaren, irakasteko ordutegiaren eta abarren arabera, prestakuntza eta sarbidea berdintasun-printzipioaren arabera egiten direla bermatzeko. 

2.- Bi sexuen presentzia orekatua lortzeko erantzukizun handiagoko lanpostu eta kategoria profesionaletan, eta emakumeei ordezkaritza txikia duten lanpostuetan sartzen laguntzeko 

  • – HAUTAKETA PROZESUEN SISTEMATIKA HEDATZEA, talde eta maila guztietan aplika daitezkeenak, non ardatz-gaitasunak, balioei lotutako portaeren ebaluazioa eta ekipoen ebaluazio gurutzatuak baloratzen diren, besteak beste (BOGA programaren bidez). 
  • – Erantzukizun handieneko lanpostuetan eta kategorietan edo ordezkaritza txikia dutenetan sartzeko EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK ezartzea. 

3.- Ordainsari-berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela bermatzeko: balio bereko lanpostuen ordainsari bera 

  • – LANPOSTUEN BALORAZIOA IRIZPIDE objektibo eta neutraletara EGOKITZEA, betetzen duen pertsonaren sexua edozein dela ere. 
  • – Emakumeen eta gizonen arteko SOLDATA-ARRAKALA kontrolatzea 
  • – Ordainsarietako desbideratzeen KASUAK AZTERTZEA eta dagokion ZUZENKETA-EKINTZAK EGITEA 

4.- Mutualian sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eragin dezakeen edozein jokabideren aurkako prebentzioa, detekzioa eta jarduera indartzeko  

  • – Sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean jarduteko prozedura negoziaturako SARBIDEA EGUNERATZEA ETA HOBETZEA, eta horren APLIKAZIOA EGIAZTATZEA 
  • – Langileak arlo horretan prestatzeko eta sentsibilizatzeko LANAREKIN JARRAITZEA 

Mutualex 192

mutualex

Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O.,
G.A.O. y E.B.A.O.). 2022ko otsailaren 26tik martxoaren 4rako astea.