Badaukagu iradokizun hoberenaren XI. sariaren irabazlea

Mutualiak Iradokizun Hoberenaren Sariketaren XI. edizioa egin du. Lehiaketa horren bidez, esker ona erakutsi nahi zaio, urtero, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen digun ideiari. Oraingoan, Josu Gorospe aurkeztutako iradokizunarentzat izan da saria.

Josu Gorospe

Jasotako iradokizun-kopurua eta haien kalitatea eskertu nahi ditugu. Zalantzarik gabe, aukera emango digute gure zerbitzuak hobetu eta gure bezeroen aurreikuspenetara egokitzeko modua ezagutzeko.

MUTUALIA ON! programa Tubos de Legutiano enpresan

tubos legutiano elkarrizketa

Laneko ingurunean asaldu muskuloeskeletikoak murrizteko ekimen bat da Mutualia On! programa. Programaren barruan “Etenaldi Aktiboa” ezarri da, eta haren helburu nagusia da lanpostuan muskuluak berotzeko eta luzatzeko errutina erraz bat gauzatzeko ohitura sortzea pertsonengan.

Tubos Legutiano

Tubos de Legutiano

Nola ezartzen da?

  1. Mutualiako prebentzio-aholkularitzak lanpostua bisitatzen du, lanpostu horretako lan-jarduerak langileei eragiten dien karga fisikoa baloratzeko.
  2. Errutina espezifiko bat lantzen da, MUTUALIA ON! programan Etenaldi Aktiborako jasotzen diren ariketetan oinarrituta.
  3. Egin beharreko jardueraren arabera adosten da nola jardungo den. Lantegiak antolatzen dira eta eguneroko errutinak ezartzen dira Etenaldi Aktiboaren metodoan oinarrituta, ariketa jakin batzuk eguneroko errutinan ezartzeko zenbait txanda eta taldetan. Horretarako, lankidetzan aritzen gara enpresak esleitzen dituen pertsonekin, eta etengabe ikuskatzen da prozesua.
  4. Aurretiko eta ondorengo egoera ere aztertzen da, parte-hartzaileen gogobetetzea eta hauteman duten hobekuntza baloratzeko. 

Tubos de Legutiano enpresak Etenaldi Aktiboarekin izan duen esperientzia

Andrés Madinabeitia —Tubos De Legutiano Automoción enpresako Kalitate eta Ingurumeneko zuzendaria eta Segurtasuneko koordinatzailea— elkarrizketatu dugu; Tubos de Legutiano Automoción enpresak (TLA) luzetara soldatutako altzairuzko hodiak fabrikatzen ditu.

tubos de legutiano lantokia

Oro har, zer eskakizun fisiko dituzte lantegiko lanpostuek?

       Oro har, lanak ez dira gogorrak sistema muskuloeskeletikorako.

Hala ere, gerta liteke kargak altuera batetik beste batera (lurretik gerriaren parera) jasotzeko mugimenduak, alboranzko tortsioak… egin behar izatea. Mugimenduei dagokienez, lanpostu gogorrena makina ebakitzailekoa da, non makinatik ateratzen diren kargak (txikiak dira, 2 kg-tik beherakoak) edukiontzira mugitu behar baitira.

Neurri ergonomikoren bat edo baliabide mekanikoren bat ezarri duzue lanpostuetan?

Lanpostuaren araberako eta dauden aukera teknikoen araberako neurriak hartu ditugu pixkanaka: esate baterako, karga- eta deskarga-eremua altxatzea langileak piezak mugitu behar dituenerako, edukiontziak piezaz bete behar dituenerako… ahal dela bizkarraldea jaisteko eta igotzeko mugimenduak murriztea da kontua.

Bitarteko mekanikoei dagokienez, enpresako bitartekoak erabili ditugu (orga jasotzaile elektrikoak ditugu). Ez dugu erosi behar izan kanpo-baliabiderik, merkatuan ez baitugu aurkitu gure behar guztietarako soluziorik.

Alderdi sozialak eta langileek nola hartu zuten proiektua hasiera batean?

Positiboki eta gustura. Hala ere, zaila da mota horretako ohitura bat ezartzea. Langile batzuek banaka egiten dute beren txandan.

Zergatik ikusi duzue muskuluak deskargatzeko lantegi bat antolatzeko beharra?

        Neurri ergonomikoak eta bitarteko mekanikoak ezartzea baino zerbait gehiago egin nahi genuen. Kontzientziatzea eta irakastea da gure helburua. Prebentzio-neurri egokia iruditu zitzaigun lesio posibleak saihesteko; bereziki, makina ebakitzailearen eta lineako langileen eremuetan, gerrialdea zaintzeko.

tubos legutiano barrutik

Zer-nolako erantzuna eman dute muskulu-deskarga egin duten pertsonek?

       Erantzun ona eman dute. Ondorio gisa, esan dezagun langile batzuek ikusten eta ulertzen dituztela berotze-ariketen taula horiek egitearen onurak.

Programari eta haren inplementazioari buruzko informazio gehiagorako

Jarri harremanetan

Jarri harremanetan

Datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak mutualian

proteccion de datos personales

Datu pertsonalak babesteko oinarrizko printzipioak eta segurtasun-neurriak legez bermatzeko konpromiso sendoarekin ari da lanean Mutualia, irispidea izatea, osotasuna, irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.

Mutualiako Segurtasun Batzordea (hango kide da erakundeko datuak babesteko ordezkaria) kide anitzeko zeharkako organo bat da, informazioaren segurtasunaren eta datu pertsonalen babesaren eta pribatutasunaren arloko politiken, prozeduren eta tratamenduen aholkularitzaz eta ikuskapenaz arduratzen dena. Haren lehentasuna da bermatzea erakundean betetzen direla arau hauek: (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra, datuak babestekoa (DBEO); 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (DBEDBLO); haiekin erlazionatutako irizpideak, gidak eta jurisprudentzia; eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

Segurtasun Batzordeak prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak ere egiten ditu, Mutualia osatzen duten pertsona guztiek une oro ezagut ditzaten lege-betebeharrak, jarduteko barne-protokoloak eta informazioaren segurtasunaren eta pribatutasunaren arloan sortzen diren berrikuntzak, eta garrantzi berezia ematen dio segurtasun-neurriak ezartzeari.  

ISO 27001 estandarraren arabera ziurtatutako Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema du Mutualiak. Era berean, gure erakundeak Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) araberako ziurtagiria du.

Bestalde, Mutualiako datuak babesteko ordezkariak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ziurtapen-eskemaren araberako ziurtagiria du.

EKFBren ekimen berriak eta Euskal Selekzioaren emaitzak zenbait kiroletan

logo-ekfb

Euskal Kirol Federazioen Batasunari buruzko hilabete honetako atalean, laster egingo den jarduera garrantzitsuenetako bat aurreratuko dugu, eta erakunde horrek sustatzen duen Euskal Selekzioaren azken emaitzetako batzuk aipatuko ditugu. Hala, martxoaren 24tik 26ra izango da Basque Country Cup-en lehen edizioa, Getarian, Uretako Eskiaren eta Motonautikaren Euskal Federazioak antolatuta, EKFBren eta Euskal Selekzioaren laguntzarekin. Nazioarteko motonautika-proba da, eta Offshore eta Endurance modalitateetako etapak jokatuko dira. Hiru egun, sei etapa, 450 kilometro. Berealdiko abentura.


Modalitate horietan, pilotuen erresistentzia eta indarra dira gakoak, sasoi eta trebetasun handia eta zorte pixka bat eskatzen dituzten muturreko kondizioei egin behar baitiete aurre. Kostaldetik gertuko ur irekietan egingo dira, hainbat etapatan zatituta. Getariako uretako motorren erresistentzia-proba Motonautikako Euskal Selekzioa ofizialki izendatuko den lasterketa izango da, eta euskal pilotuak podiumaren gorenean egoteko lehiatuko dira. Nazioarteko piloturik onenez inguratuta egongo dira, haiek ere izango baitira lasterketan parte hartzen eta hiru lehiaketa-jardunaldietan dena ematen.


Basque Country Cup-en lehen edizioaren kasuan, proba sei etapatan banatuko da, martxoko aipatu asteburu osoan zehar. Euskal kostalde guztian zehar ibiliko dira, Hondarribitik Bermeora, Donostian, Orion, Zarautzen, Lekeition eta Elantxoben biratuz, besteak beste. Etapa bakoitzean 70 kilometro egingo dituzte, batez beste, gelditu gabe. Ostiralean (hilak 24) hasiko da, goizean; eta igandean (hilak 26) amaituko da, arratsaldean. Distantzia luzeko offshore modalitatean sartuko dira horietako lau. Gainerako biak, Endurance modalitatean. Horietan, ibilbidea motzagoa da, eta ibilbidea egin beharko dute 40 minutu gehi bira bat osatu arte. Motonautikako modalitate zorrotzenak dira. Etapa guztiak Getarian hasi eta amaituko dira, bigarren egunean izan ezik, eguneko lehen etapa Lekeition bukatuko baita. Geldialdi baten ondoren, pilotu guztiei irteera emango zaie berriz, eta Getariako baseraino iritsi arte nabigatuko dute.


Pilotu guztiek nahitaez izan beharko dute laguntzako GPS gailu bat motorrean instalatuta, eta etapa bakoitzeko koordenatu gakoak sartu beharko dituzte. Lasterketa-zuzendaritzak argitaratuko ditu horiek, ekitaldia hasi aurretik. Halaber, parte-hartzaile bakoitzari segurtasun-transponder bat emango zaio, eta beti gainean eraman beharko du. Balizek pilotu guztien kokapena adieraziko dute, telefonoz eta satelite bidez. Horrela, parte-hartzaile guztien eboluzioa jarraitu ahalko da, denbora errealean, segurtasun-bulegotik eta paddock-ean jarritako pantaila baten bidez. Horrek aukera emango du zer abiaduratan doazen jakiteko, geldirik dauden jakiteko, SOS botoien alertak jasotzeko eta abarretarako.
Gainera, Gurutze Gorriaren laguntza izango da, bai lurrean eta bai itsasoan, presentzia izango baitu ibilbide guzti-guztietan. Ekitaldiaren antolakuntzan bertan, ontzi pribatuen laguntza ere izango da. Eta helikoptero bat ere egongo da, airetiko segurtasun-laguntza emateko.


Bestalde, eskubaloiko Euskal Selekzioaren emaitza bikainak nabarmendu dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen gazte-taldeek zilarrezko eta brontzezko domina lortu zuten, hurrenez hurren, Benidormen antolatutako Espainiako Lurralde Selekzioen Txapelketan. Edizio horretan 2.500 kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten, eta euskal ordezkaritza gorenean izan zen. Gainera, izotz-hockeyko emakumezkoen eta gizonezkoen selekzioak Puigcerdáko izotz-pistan aritu ziren. Modalitate honetan jada tradizionala den Catalunya-Euskadi partida jokatu zuten, lehen aldiz. azken edizioa egin eta bost urtera. Emakumezkoek berdinketa izan zuten, bina, eta Euskadik penaltietan galdu zuen gero. Gizonezkoen selekzioak 7-4 galdu zuen Kataluniaren aurka. Kataluniaren eta Euskadiren arteko balantzea katalanen aldekoa da orain: lau garaipen haiek, eta bat, euskal taldeak.

Mutualia kalitatezko hezkuntzarekin konprometituta dago, pertsonen bizitza hobetzeko oinarritzat baitauka

Mutualiak, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko konpromisoarekin bat eginik, hezkuntza inklusibo, ekitatezko eta kalitatezkoaren alde egiten du, eta ikasteko aukerak sustatzen ditu. 

Mutualia GJH4

 

Zergatik da garrantzitsua hezkuntza?

NBEk 4. GJHan jasotzen duen gisan, hezkuntza funtsezkoa da beste GJH batzuk lortzeko. Pertsonek kalitatezko hezkuntzarako irispidea dutenean, pobreziatik atera eta lanpostu hobeak lor ditzakete. Horrela, desberdinkeriak murrizten eta genero-berdintasuna lortzen laguntzen da. Eta jendea ahalduntzen da, bizimodu osasuntsuagoa eta jasangarriagoa izan dezaten. Hezkuntza funtsezkoa da, orobat, pertsonen arteko tolerantzia sustatzeko, eta gizarte baketsuagoak sortzen laguntzen du. 

 

Nola laguntzen du Mutualiak?

  1. xedeak (4.4 eta 4.a) 

4.4 xedea Enplegua, lan duina eta ekintzailetza eskura izateko behar diren gaitasunak dituzten gazte eta helduen kopurua nabarmen handitzea.

  • Hitzarmenak unibertsitateekin eta LHko ikastetxeekin. Erakundeko arlo guztietan ikasleak hartzea praktikak egiteko.  
  • Pertsona guztientzako prestakuntza-plana, erakundeak konpomisoa duen gai espezifiko eta orokorrak barne hartuz: ingurumena, arrisku penalen prebentzioa, etika, berdintasuna, jasangarritasuna… 
  • BOGA proiektua: barneko liderren prestakuntza lantaldeei eragiteko.  
  • Euskara-taldea: prestakuntza lanerako hizkuntza gisa erabiltzeko eta euskal hiztunen beharrak asetzeko. 
  • Gaztea proiektua: lehen sorospenetako trebakuntza eta praktikak DBHko ikasleentzat 
  • Educator proiektua: lan-istripu bat gertatzen denean nola jokatu jakiteko trebakuntza langileentzat eta enpresentzat. 

 

4.a xedea Ikaskuntza-ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak eraikitzea eta egokitzea, bizitza osoko ikaskuntza-inguruneak kontuan hartuta.

 

  • 5S metodologia hedatzea 
  • Kode Etikoan trebatzea  
  • Osasunaren kudeaketa partekatua  
  • Educator proiektua 
  • Era guztietako tratu txarrei amaiera ematea: Osasun-arloko langileen aurkako erasoen eskuliburua  

Lan-kontrataziorako pizgarrien sistema berria

dos personas se dan la mano

Lan-kontrataziorako pizgarrien sistema berria onartu du Ministroen Kontseiluak

  • Kontrataziorako pizgarriak kontratu mugagabeentzat dira batez ere
  • Enpresa onuradunen betebeharrak sinplifikatu eta homogeneizatu egin dira
  • Hobarien bidez finantzatutako kontratuetarako, kontratu pizgarriduna hasten denetik gutxienez hiru urtez altan eduki beharko du langilea enplegatzaileak.
  • Gizarte Segurantzako hobariei dagokienez, hilabete natural oso bakoitzeko zenbateko bat ezarri da.
  • Desgaitasuna duten edo genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren pertsonentzako hobariek bere horretan jarraituko dute.
  • Kontziliazioari lotutako kontratuek ere pizgarriak dituzte, kontratazio-aldi osoan
  • Ceutan eta Melillan, kontratazio mugagaberako hobariak % 75eraino igo dira.

Kontratazioetarako hobari berriak

  • Egoera berezietarako ordezkapenak. Hobaria duen aldi baterako kontratu bakarra da. Langabezian dagoen eta desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzen bada aldi baterako ezintasunean dagoen eta desgaitasuna duen beste pertsona bat ordezkatzeko, 366 euroko hobaria izango da hilean, ordezkapenak irauten duen bitartean. Hobari hori bera izango da haurdunaldiko arriskuagatik, edoskitzeagatik, seme-alaben jaiotzagatik edo adingabeen zaintzagatik bajan dagoen langile bat ordezkatzeko langabezian dagoen eta 30 urte baino gutxiago dituen langile bat kontratatzen bada. Kasu honetan, bi kotizazioek izango dute hobaria, ordezkatutakoarenak eta ordezkatzen duenarenak: 366 euro bakoitzeko, ordezkapenak irauten duen bitartean.
  • Genero-indarkeriaren, sexu-indarkeriaren, salerosketaren, lan-esplotazioaren edo prostituzioaren biktimen kontratu mugagabea. 128 euro hilean, lau urtean.
  • Gaitasun intelektual mugatua duten pertsonen kontratu mugagabea. 128 euro hilean, lau urtean.
  • Lanpostua aldatu bada haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuagatik, edo lana gaixotasun profesional batera egokitzeko. 138 euro hilean, aldaketa horrek irauten duen denboran.
  • Gizartean baztertuak izateko arriskua duten pertsonen kontratu mugagabea. 128 euro hilean, lau urtean. Laneratzeko enpresa batetik atera eta hurrengo urtean egiten bada lehenengo kontratua, 147 euro hilean lehen urtean. Gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daude: gutxieneko errentak jasotzen dituztenak eta haien bizikidetza-unitateko kideak; erroldan edo bizikidetza-unitatean behar adina denbora ez egiteagatik gutxieneko errenta horiek eskuratu ezin dituztenak, edo errenta horiek agortu dituztenak; adingabeen zentroetatik ateratako 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak; droga-mendekotasuna edo beste mendekotasunen bat izan eta errehabilitazioan daudenak; espetxealdia lanarekin bateragarri egiten dutenak; eta ostatatze-zentro alternatiboetan edo gizarteratze-zerbitzuetan arreta jasotzen dutenak.
  • 30 urte baino gutxiago dituzten eta kualifikazio-maila txikia duten pertsonen kontratu mugagabea —Batxilergoko titulurik edo erdi-mailako heziketa-ziklorik ez dutenena— edo gazteentzako berme-sistema nazionalaren parte direnena. 275 euro hilean, lau urtean. Hobari hau lege-dekretuaren indarraldiko lehen urteko kontratazioei aplikatuko zaie. Luzatu ahal izango da, behar adina diru badago.
  • Terrorismoaren biktimen kontratu mugagabea. 128 euro hilean, lau urtean.
  • Iraupen luzeko langabeen kontratu mugagabea, baldin eta aurreko 18 hilabeteetatik gutxienez 12tan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon badira. 110 euro hilean hiru urtean, edo 128 euro emakumeak edo 45 urtetik gorakoak izanez gero.
  • Prestakuntza-kontratuak mugagabe bihurtzea (128 euro hilean hiru urtean;147 euro emakumeak badira) eta errelebo-kontratuak (55 euro hilean; 73 emakumeak badira).
  • Praktika-kontratua izatetik kooperatibetako bazkide langile izatera pasatzea. 138 euro hilean, hiru urtean. Desgaitasuna duen pertsona bat izanez gero, lan-harremanak irauten duen denbora guztian.
  • Kooperatiba bateko bazkide bihurtzen diren langabeak. 73 euro hilean, hiru urtean. Lehenengo urtean 147 euro ordainduko dira 30 urtetik beherakoak badira edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badute.
  • Ikertzaileentzako doktorego aurreko kontratuak. 115 euro hilean, kontratuak irauten duen bitartean.
  • Txandakako prestakuntzako kontratua. Hainbat hobari ditu: hilean 91 euroko bat, enpresako tutoretza konpentsatzeko beste laguntza batzuk, eta 28 euroko deskontua hilean langileak ordaintzen dituen kuotetan.
  • Nekazaritzako aldi baterako langile izatetik aldizkako langile finko izatera aldatzea. 55 euro hilean hiru urtean; 73 euro emakumeak izanez gero. Hobari hau bi urtez bakarrik egongo da indarrean, irailean dekretua indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
  • Turismo-enpresak (edo turismoari lotutako ostalaritza- eta merkataritza-enpresak), baldin eta otsailean, martxoan eta azaroan beren aldizkako langileei eusten badiete edo alta ematen badiete. 262 euro hilean, hil horietan.
  • Ezintasun iraunkorragatik kargutik kendutako pertsona bati kontratu mugagabea egitea. 138 euro hilean, bi urtean. 55 urtetik gorakoa izanez gero, beste kategoria batean edo beste enpresa batean kontratatzen bada ere aplikatuko da.
  • Kontratazio mugagabea Ceutan eta Melillan, sektore hauetan: nekazaritza, arrantza, industria (energia eta ura izan ezik), merkataritza, turismoa, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk, eraikuntza, finantzak, aseguruak eta higiezinen sektorea. 262 euro hilean, kontratuak irauten duen denboran, baldin eta urtean gutxienez 20 orduko prestakuntza-ekintzak egiten badira.

Orain arte bezala jarraituko duten hobariak

  • 30 urte baino gutxiago dituzten edo 35 urte baino gutxiago izanik % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen laneratze-enpresetako kontratuak. 147 euro hilean, kontratua indarrean dagoen bitartean, edo hiru urtean, mugagabeak badira.
  • Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea. 375 euro hilean kontratuak irauten duen bitartean; 425 desgaitasun handia dutenetan. Emakumea bada, 70,83 euro gehiago emango dira. Eta 45 urte baino gehiago baditu, 100 euro gehiago. Halaber, % 100eko hobaria emango da desgaitasunen bat duten pertsonak ONCEn kontratatzeko, eta % 50ekoa prestakuntza-kontratuetarako.
  • Etxeko langileak kontratatzea. Gainera, beste hobari batzuk ere izango dituzte; zehazki, haurdunaldiko arriskuagatik edo adin txikikoak zaintzeagatik lanean ari ez direnak edo genero- edo sexu-indarkeriaren biktima direnak ordezkatzeko 30 urtetik beherako langileei egindako kontratuei dagozkienak.
  • Ikertzaileak kontratatzea. % 40, orain arte bezala, baina % 5 gehiago emakumeak edo 30 urtetik beherakoak badira.
  • Lana uzten duten edo mugigarritasun geografikoa edo aldaketa eskatzen duten genero- edo sexu-indarkeriaren biktimentzako ordezkoak aldi baterako kontratatzea. Kuotaren % 100.

1/2023 Errege Lege Dekretuan (BOEn argitaratua) jasotako lan-kontrataziorako pizgarrien eta hobarien erreforma hori irailean sartuko da indarrean.

Kontsulta juridiko 2023ko Urtarrila

consulta

Hilean 60 ordu baino gutxiagoko lanaldia duten etxeko langileen enplegatzaileek badute obligaziorik/erantzukizunik Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzeko?

Planteatzen den kasua hauei buruzkoa da: hilean 60 ordu baino gutxiago lan egiten dutela-eta enplegatzailearekin adostutakoaren arabera kuotak ordaintzeko subjektu erantzulearen izaera hartu zuten langileak.

 

2023ko urtarrilaren 1ean, langile horiek kuotak ordaintzeko subjektu erantzule izateari utzi diote, eta enplegatzaileak hartu du izaera hori, Sistema Berezi honetan dauden gainerako langileen kasuan bezala. 

Ez da jarduketa berezirik egin behar kuotak ordaintzeko subjektu erantzulea aldatzeko. Aldaketa hori ofizioz egingo du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak; baja bat egingo da 2022ko abenduaren 31n, eta alta bat, KKK berean, 2023ko urtarrilaren 1ean. Egoera horrek eragiten dien enplegatzaileek, baldin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari oraindik ez badiote jakinarazi kuotak zein banku-kontutatik ordaindu behar diren kontuan zordunduz, 2023ko urtarrilaren 31ra arteko epea dute jakinarazteko. Jakinarazi ezean, eta, horren ondorioz, kontuan kargatzeko modalitatea aplikatu ezin bada, ordaindu gabeko kuotei dagozkien zorren agiriak sortuko dira. 

 

Arau-aldaketa hori irailaren 6ko 16/2022 ERREGE LEGE-DEKRETUAN jasotzen da, zeina etxeko langileen lan-baldintzak eta Gizarte Segurantzakoak hobetzekoa baita, eta Etxeko Langileentzako Sistema Berezi horretan lehen aldiz sartu da Langabeziarako eta Soldatak Bermatzeko Funtserako Kotizazioa.

Langabeziarako eta Soldatak Bermatzeko Funtserako kotizazioa 2022ko abenduan egingo diren kuoten likidazioetan sartuko da lehen aldiz, eta 2022ko azaroko likidazio-aldiari dagokio. 2022ko urriko likidazio-aldiari dagokion Langabeziarako eta Soldatak Bermatzeko Funtserako kotizazioa likidazio osagarri gisa sartuko da 2023ko urtarrilean egingo den kuota-likidazioan. Horrenbestez, 2023ko urtarrilean likidatuko dira 2022ko abenduko kuota guztiak, barne direla Langabeziarako eta Soldatak Bermatzeko Funtsari dagozkionak eta kontingentzia horiengatiko 2022ko urriko kuotak. Edozein kasutan, Langabeziarako eta Soldatak Bermatzeko Funtserako kotizazioari 16/2022 LEDak aipatzen duen % 80ko hobaria aplikatuko zaio. 

Susana Castaños del Molino


Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko letradua

Mutualex epaia 2023ko urtarrila

sentencia

Guraso bakarreko familiak eta jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa

Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa, “amatasuna” esaten zaiona, adingabe bat jaiotzen denean jasotzen dena da, edo adingabe bat adoptatzen edo familian hartzen hasi ondoren jasotzen dena. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (GSLO) 177. artikuluan eta hurrengoetan araututakoaren arabera, Langileen Estatutuaren (LE) 48. artikuluko 4, 5 eta 6. puntuetan jasotako atsedenaldietan jasoko da prestazioa. Hasiera batean, LEren 48. artikuluak gertaera eragilearen ondorengo hamasei asteetan atseden hartzeko eskubidea jasotzen zuen; jaiotzaren kasuan, lehen sei asteak amak hartu behar zituen, eta gainerako asteetan atseden hartzeko eta, beraz, prestazioa jasotzeko eskubidea beste gurasoari laga ahal zitzaion.

Hala ere, martxoaren 1eko 6/2019 Errege Dekretuak LEren 48. artikulua aldatu zuen ondorio horietarako, eta bi gurasoei hamasei asteko atsedenaldia aitortu zien. Lehen sei asteak gertaera eragilearen ondoren hartu behar dituzte nahitaez, eta gainerako hamar asteak modu jarraituan edo ausaz hartu ahal izango dituzte adingabearen lehen hamabi hilabeteetan. Eskubide hori pixkanaka ezarri behar zen, eta azaldutako hori da 2021eko urtarrilaren 1etik indarrean dagoena.

Bi gurasoei atsedenaldi bera ematen zien araudi horrek zalantza eragin zuen, hasieratik, guraso bakarreko familiei dagokienez. Guraso bakarra dagoen kasuan, onuradun bakarrak har al ditzake, berari dagozkion hamasei asteez gain, bi gurasoko familia bat izanez gero izango lituzketen beste hamasei asteak ere ? Printzipioz, adingabea pertsona bakar batek zaindu behar duenez, ahalegina beste pertsona batekin banatzeko aukerarik gabe, arrazoi handiagoz onartu behar litzateke atseden bikoitza. Hala ere, Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileek, zeinak prestazio horren ex lege aseguratzaileak baitira, aukera hori baztertu zuten, LEren 48. artikuluaren 4. paragrafoan jasotako debekuari helduta, zeinek ezartzen baitzuen eskubidea indibiduala dela eta ezin zaiola eman beste gurasoari.

Auzia epaitegietara iritsi zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (JAN) asmo hori babestu zuen 2020ko urriaren 6an emandako epaian. Orain, horren inguruko berriak iritsi dira. Galiziako JANen 2022ko urtarrilaren 28ko epaiak gure auzitegiaren irizpidea bateratu du; izan ere, epai horrek berretsi egiten du guraso bakarreko familien kasuan hamasei asteko aldiak onuradun bakar batean metatzeko aukeraren aldeko arrazoibidea. Galiziako JANek ere uste du GSINk argudiatutako interpretazio murriztaileak tratamendu diskriminatzailea ekarriko liokeela familia-eredu horri; izan ere, alde batetik, onuradunak lana eta familia bateratzeko dituen eskubideei eragingo lieke, eta, bestetik, adingabeak zainketa-aldi baliokidea jasotzeko duen eskubideari. Horrez gain, kasu gehienetan, ia beti, tratamendu diskriminatzaile horrek amei eragingo lieke, estatistikoki neurri handiagoan hartzen baitituzte beren gain zaintza-erantzukizunak, eta horrek genero-arrazoiengatiko tratu-berdintasunerako eskubidea urratuko luke.

Beraz, Galiziako JANen epaiak beste gurasoaren atseden-eskubidea ematen dio guraso bakarrari. Garai hartan hamabi astekoa zen, eta haietatik lau nahitaez hartu behar ziren erditzearen ondoren. Auzitegiak argitu du, GSINren errekurtsoa partzialki onartuta, kasu zehatz horretan atsedenaldiaren luzapena nahitaez berehala hartu beharreko lau asteko aldiaren gainerako zortzi asteei dagokiela, eta ez du onartu hori metatzea, onuradunak jada baliatu zituen hasierako sei asteei gainjartzen zaielako. Gaur egun, 2021eko urtarrilaren 1az geroztik, beste gurasoaren atsedenaldia hamasei astekoa da, eta gertaera eragilearen ondorengo lehenengo seiak nahitaezkoak dira. Beraz, aldi hori legez indarrean egon izan balitz auzitegiak balioetsitako kasuan, beste hamar aste onartuko zituen (nahitaezko seiak kenduta), eta ez zortzi, eta hori izango litzateke orain gertatzen diren kasuetan gehitu beharreko aldia, Galiziako eta Euskal Autonomia Erkidegoko JANen epaietan finkatutako doktrinen arabera.

Iñaki Esnal Zalakain


Mutualiako Aholkularitza Juridikoko letratua