Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunerako Mutualiaren ekitaldia 

“ZORION KORPORATIBOA, NEUROMANAGEMENTA ETA ERRESILIENTZIA” 

Apirilaren 28an Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna izango da, eta Mutualiak, aurreko urteetan bezala, ekitaldi bat egingo du datorren ostiralean, apirilaren 26an, Bilboko Yimby Ercilla aretoan. 

EKITALDIAREN EGITARAUA 

12:00 Ekitaldiaren hasiera eta hitzaldiaren aurkezpena 

12:15 Hitzaldia: “Zorion korporatiboa, neuromanagementa eta erresilientzia”, Thais Alonso 

13:30 Prebentziozko Begiradak lehiaketako sari-banaketa 

13:45 0Bidean 2023 sariak ematea 

14:00 Amaiera eta otordua. 

Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta Thais Alonsok parte hartuko du. Thais adimen emozionalean, neurozientzian, antolakuntza-zoriontasunean eta ongizate korporatiboan aditua da, eta “Zorion korporatiboa, neuromanagementa eta erresilientzia” hitzaldia emango du. 

Ondoren, Prebentziozko Begiradak lehiaketaren XXI. edizioko kategoria guztietako irabazleen berri emango da, eta 0Bidean 2024 aitortzak jaso dituzten enpresen izenak jakinaraziko dira. Aintzatespen horiek laneko ezbeharrak murrizten bikain laguntzen duten enpresak saritzen dituzte. Aurten, enpresa hauek jaso dute aitortza: 

  • BAKELITE IBERICA, S. A. 
  • IKUSI, S. L. U. 
  • LANTEK SHEET METAL SOLUTIONS, S. L. 

DGTren kanpaina berria: “EZ ZAUDE BAKARRIK”

calor y conducir

Kanpaina hau Aste Santu osoan eta apirilaren 12ra arte egongo da telebistan, irratian, hedabide inprimatuetan, plataforma digitaletan, sare sozialetan, zinemetan eta publizitate-paneletan. Erabaki hori oso egokia da; izan ere, egunero 40 milioi joan-etorri egiten diren arren, gidari batzuek errepideak bakarrik balebiltza bezala jokatzen dute.

Gidatzea ez da jarduera indibidual bat. Askok uste dute bolantean duten trebetasuna nahikoa dela edozein joan-etorri modu seguruan egiteko, eta gainerakoak direla egoera arriskutsuak eragiten dituztenak. Aldiz, bide-segurtasuna guztion erantzukizuna da.

Tonu atseginez eta beste aldi batzuetako dramatismoa alde batera utzita, iragarkiek zenbait gidari erakusten dituzte abesten eta gidatzen, ohiko egoeretan, errepidean haiek bakarrik baleude bezala (ziurrenik denok ikusi ditugu horrelako egoerak behin baino gehiagotan), eta erakusten dute haien gidatzeko moduak arazoak sortzen dizkietela beste ibilgailu batzuei, oinezkoei eta beste garraiobide pertsonal batzuen erabiltzaileei. Iragarki horietan ikusten da gidaria konponbidearen nahiz arazoaren parte izan daitekeela.

Gainera, webgune bat sortu dute, erabiltzaileek kanpainaren mami nagusia (“Ez zaude bakarrik”) lantzeko aukera izan dezaten. Bideo batean, ibilbide bat erakusten da, bi ikuspegitatik: batetik, gidariarena, kanpainako musikarekin; bestetik, musika desaktibatzean, ibilbide horretan zehar dabiltzan beste elementu batzuena, hala nola oinezkoak, beste auto batzuk eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabiltzaileak. Aipatzeko moduko ideia bikaina.

Konfiantza eta segurtasun osoz gidatzea prozesu motela da, eta denbora eta praktika handia eskatzen du. Hori dela eta, oinarrizko gidatzeko arau batzuk gogoraraziko ditugu, errepidean gainerako erabiltzaileekin batera ibiltzeko konpromisoa dugula erakusteko. Izan ere, DGTren kanpaina berriak ondo dioen bezala, “ez zoaz bakarrik”; gidatzea besteekin partekatzea da, eta haiek ulertzea.

Erabili argi keinukariak zure asmoak beste gidari batzuei jakinarazteko. Denborarekin, badirudi batzuek ahaztu egiten dutela haien garrantzia. Horregatik, ibilgailuen mugimenduari adi egon behar duzu, eta haiek egitera doazenari aurrea hartu, seinalatzen ez badute ere. Gogoan izan argi keinukariak ez erabiltzeak 200 euro arteko isuna ekar dezakeela Espainian.

Saihestu distrakzioak gidatzean, batez ere mugikorrarekin. Frenatzeko distantzia handitzen dute, eta istripurako arriskua areagotzen; gaur egun, distrakzioek eragiten dute gure errepideetako istripu-tasarik handiena.Beraz, bide-segurtasunerakofuntsezkoa da distrakzioak saihestea.

Eskuineko erreitik zirkulatu. Garrantzitsua da eskuineko erreitik joatea ahal den guztietan, trafiko-araudia aintzat hartuta. Hala ere, gidari batzuk erdiko erreian ibiltzen dira, eta eskuinekoak baino motelago, sarritan. Hori ez da zuzena, eta zigor ekonomikoak ekar ditzake. 

-Biribilguneetan arreta jarri, eta aurrea hartu besteen portaerari, gidari asko ez baitira eskuineko erreitik ateratzen; horrela, egoera arriskutsuak saihestuko dituzu.

Ondoriozta dezakegu gidatzea ekintza guztiz soziala dela; eta, beste edozein ekintza sozialek bezala, ulermena, enpatia eta errespetua eskatzen ditu. Gidatzea partekatzea da, eta era egokian gidatzea aipatutako hiru terminoak ez ahaztea da.

Gogoan izan: “Ez zaude bakarrik”.

Iradokizun Onenaren XII. Saria eman dugu

premiado mejor sugerencia mutualia 2024

Joan den martxoaren 18an, “XII. Iradokizun Onenaren Saria” banatu zen. Ekimen horren bidez, hobetzen laguntzen digun kanpo-ekarpenak aitortu eta saritu nahi dira.

XII. edizio honetan, Jauregui Ingeniería y Servicios Industriales, S.A. enpresako langile Javier Gomez Gredillak eskuratu du saria, IPAD bat, aurkeztutako iradokizunagatik.

Javier Gomez Gredilla
Javier Gomez Gredilla

Mutualiaren estranetean zuzeneko ordainketen eskaera sartzea. Helburua langileei eskaera erraztea da; horri esker sistemaren bidez enpresaren ziurtagiriaren datuak sartu ahal izango ditu, bai eta eska daitekeen beste edozein dokumentazio ere.

Javier Gomez Gredilla (Jauregui Ingeniería y Servicios Industriales, S.A.)

Iradokizun asko eta kalitatekoak jaso ditugu, eta eskerrak eman nahi ditugu, lagungarri izango baitira, zalantzarik gabe, gure zerbitzuak hobeto ezagutzeko eta erabiltzaileen espektatibetara hobeto egokitzeko.