Mutualia bere enpresa elkartuekin Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren ospakizunetan.

Osasunaren Munduko Eguna dela eta, enpresa elkartuek antolatutako ekitaldietan egon gara. Aurten, honako hauek nabarmenduko ditugu:

EITB

Jada 9. urtea da EITBk «OSASUNAREN ASTEA» ospatzen duena. Barruko ekimen bat da, eta apirilaren 28aren inguruan egiten da. Astebetez, prestakuntza ematen dute, batez ere praktikoa edo e-learning bidezkoa, eta iraupen laburrekoa (45 minutu), laneko zentroetan. Gizarteari oro har eragiten dioten osasun- edo segurtasun-arloko kontuei buruzko edo EITBko langile gehienei eragiten dieten arriskuei buruzko prestakuntza; esate baterako: Praktikak su-itzalgailuekin, bihotz-biriketako bizkortze-praktikak, desfibriladoreen erabilera, mindfullness delakoa, ahots-eskola, zaindu zure bizkarra eta abar.

Mutualia EITBrekin elkarlanean aritu da Euskal Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetan gure Ahots Eskolaren bitartez. Ahotsari buruzko informazioa helarazi dugu, komunikazioko profesionalentzako ezinbesteko tresnatzat hartuta.

SMURFIT KAPA NERVION

Segurtasunaren 5. Astera joan ginen, lan seguruak, toki seguruetan egitea kontzientziatzen diharduen enpresa honen ahaleginei babesa emateko. Aurten, «Komunikatzea eta segurua izatea» lelopean, haien zuzendari nagusi Rafael Sarrionandiak zuzendutako inaugurazio-ekitaldian laguntzeko aukera izan genuen; han, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsori entzuteko aukera izan genuen.

Ekitaldiaren ondoren, instalazioa, haren ekoizpen-prozesuak, inbertsioak eta segurtasun-neurriak sakonago ezagutuz gozatu ahal izan genuen.

Tartanga LHII

Erandioko Tartanga LHIIk LAPi buruzko VI. jardunaldiak antolatu zituen. Gure mutualitateak argazki ikusgarriak eta etorkizuneko langileen artean prebentzio-kultura sustatzeko kontzientziazio-mezuak zituzten kartelak utziz lagundu genuen.

Apirileko 26ko eta 27ko goizetan, Tartanga LHIIn, Laneko Arriskuen Prebentzioekin lotutako hainbat jarduera eta ekimen antolatu ziren, apirilaren 28ko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren ospakizunekin bat.  Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak, DYAk eta Bizkaiko Suhiltzaileek ikasleak laneko segurtasunaren arloan kontzientziatzeko helburua zuten solasaldien eta lantegien bidez lagundu zuten.

Jardunaldietan ikasleek berek ere parte hartu zuten. Zentroko ikasleek egindako ebakuazioari eta arriskuen ebaluazioari buruzko bideo-joko bat aurkeztu zuten, bai eta prebentzioari buruzko umorezko bideoen emanaldi bat egin ere.

Lanaldi osoko kontratuetan orduen erregistroa behin betiko bertan behera uzten duen bigarren epaia.

Enpresek ez dute beharrezkoa izango haien enplegatuen lan-orduen eguneroko erregistro bat egitea. Auzitegi Gorenak enpresa bati langileen lanaldia erregistratzeko sistema bat ezartzeagatik ezarritako kondena bertan behera uzten duen bigarren epai bat eman du, eta beraz, jurisprudentzia ezarri du zentzu horretan.

Epaia 2017ko apirilaren 20koa da, eta sindikatuek Abancaren kontra egindako demanda bat ebazten du.

Testuan martxoaren 23an emandako lehen epaitzaren argudioak berriz ematen dira. Hau da: Langileen Estatutuaren 35.5. artikuluak ez du exijitzen langile guztien eguneko lanaldiaren erregistro bat eramatea, aitzitik, haren helburua aparteko orduen kontrola da.

Lehen epaiak, Lan arloko Salaren osoko bilkurarenak, ohartarazten zuen komenigarria izango zela orduen erregistro bat eramateko beharra argitzeko lege-erreforma bat, langileek errazago frogatu ahal izan dezaten aparteko orduak egin dituztela. Baina betebehar hori ez dago oraingoz, eta auzitegiek ezin dute legegilea ordeztu eta enpresa orduak kontrolatzeko sistema konplexu bat ezartzera behartu, Auzitegi Nazionalari aurpegiratuz errekurritutako epaian horixe bera ezarri izana.

Lan Ministerioak ikuskapen-kanpaina espezifikoak egin zituen, eta 6.000 eurora bitarteko zigorrak jarri zizkien lanaldiaren erregistro polemiko hori ez zuten enpresei.

Segurtasun-arauak batez bestekoak baino hobeto zaintzen dituztela uste dutenen % 90aren parte zara?

HSEk, Erresuma Batuko Osasun eta Segurtasun Zuzendaritzak kalkulatu zuenez, 10 enplegatzailetatik 9k laneko segurtasunaz eta osasunaz kezkatzen zirela ziurtatzen zuten arren, 10 kasutatik 4tan bakarrik betetzen zituzten erakunde horrek langileen benetako inplikaziotzat jotzen zituen gutxieneko baldintzak.

Roberto González Luis         Prebentzio onena, prestakuntza.

Mutualiak 0Bidean sariak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki-lehiaketako sariak eman ditu.

Apirilaren 28an Laneko segurtasunaren eta osasunaren Munduko Eguna zela-eta, maiatzaren 5ean Mutualiak VI. 0Bidean sariak eman zituen.

Mutualiak azken 10 urtetan laneko istripu-tasa modu bikainean murriztu duten eta jarduera-arloko urteko intzidentzia-tasa gainditu ez duten 30 langile baino gehiagoko enpresa kidetuak saritu ditu. Izan ere, laneko istripu-tasa gero eta txikiagoa dute, zero istripuko helburua lortzeko bidean aurrera doazen seinale.

Edizio honetako saridunak hauek dira:

Industria-sektorean:

  • Bahia de Bizkaia Electricidad
  • HEXION SPECIALTY CHEMICALS IB. 

Eraikuntza-sektorean:

  • ONDOAN SERVICIOS SA

Zerbitzu-sektorean:

  • CEBANC SA
  • Arabako Kalkulu Gunea

Ondoren, Mutualiaren XIV. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko argazki-lehiaketako irabazleen sari-banaketa egin zen. Hauek dira saridunak:

  • 1. saria: Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz, «Leherketak» argazkiarengatik.
  • 2. saria: Jorge Lamosa Miranda «Azken Argi Izpiak» argazkiarengatik.
  • 3. saria: Carlos de Cos Azcona, «Makina artean» argazkiarengatik.

Sari-banaketa baino lehen, Laura Rosillo egon zen gurean eta Age Management: zahartze sortzailearen artea lan-arloan hitzaldi interesgarri eta entretenigarria eskaini zigun, langile adintsuen ibilbide profesionalari bultzada berri bat ematea hizpide hartuta, eta enpresako talentu aditua aprobetxatzeko, edadismoari aurre egiteko eta langile adintsuen konpromisoa lortzeko helburuarekin.

 

Mutualiaren argazki-lehiaketako XIV. edizioko irabazleak

Apirilaren 28an, Laneko segurtasun eta Osasunaren mundu egunean, Mutualiak Laneko Arriskuen Prebentzioko Argazki-lehiaketako XIV. edizioko sariak eman zituen. Laneko arriskuen prebentzioko balioak argazki bidez nabarmentzea da lehiaketaren asmoa, alderdi guztietan: arrisku-egoerak, jardunbide egokiak, langileei, enpresaburuei, gazteei eta, oro har, gizarteari helarazi nahi zaizkion mezuak. Azken xedea laneko istripuen aurkako kontzientzia hedatzea da, denon artean, lan-ingurune seguruagoak eratu ditzagun.

Aurten aldaketa txiki batzuk izan ditu; argazkiak jasotzeko epea –otsaila eta martxoa– eta epaimahaia bildu den data –iragan apirilaren 20a–. Hauek osatu zuten epaimahaia:

  • Juan Carlos Coto, Osalaneko Plangintza zuzendariordea
  • José Antonio Carnero, Bizkaiko Lan Ikuskaritzako eta Gizarte Segurantza
  • Jorge Arbaiza, Mutualiako Eragiketa zuzendaria
  • Mª del Mar Crespo Millán, Mutualiako Prebentzio Sailaren arduraduna

Jasotako argazki guztien artean, hauek izan dira irabazleak:

  • 1. saria: Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz, «Leherketak» argazkiarengatik.
  • 2. saria: Jorge Lamosa Miranda «Azken Argi Izpiak» argazkiarengatik.
  • 3. saria: Carlos de Cos Azcona, «Makina artean» argazkiarengatik.

 

     1. Saria

     2. Saria

     3. Saria

Zorionak irabazleoi!

Sariak banatzeko ekitaldia iragan maiatzaren 5ean egin zen, 0Bidean sarien banaketa-ekitaldiarekin batera.

Prebentzio Sailak eskerrak eman nahi dizkie argazkiak bidali dizkiguten parte-hartzaile guztiei eta hurrengo edizioetan parte hartzera animatzen ditugu, baita PREBENTZIOZKO BEGIRADAK erakusketa bisitatzera ere.

Bonus pizgarriak eskatzeko 2017ko kanpaina amaiera

Bonus pizgarriak eskatzeko 2017ko kanpaina maiatzaren 31an amaituko da.
 
Non izapidetu behar dut eskabidea?
 Estraneten bertan egin daiteke eskabidea, atal honetan Bonusweba – «Eskabide berria».
Horri buruzko zalantzarik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz, gure webgunearen bidez edota zure kudeatzaile pertsonalaren bitartez.
Araba: 945.009.090
Bizkaia:944.252.556
Gipuzkoa: 943.426.500
Madril: 91.567.0371

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDIA

«Age Management: Zahartze sortzailearen artea lan-munduan»

2017ko maiatzak 5

Bilbo, 12.00-14.00

Yimby aretoa, Ercilla kalea 24

 

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna dela eta, MUTUALIAk «Age Management: Zahartze sortzailearen artea lan-munduan» hitzaldia barne hartuko duen ospatzeko ekitaldi bat antolatu du. Hitzaldia Laura Rosillok egingo du. Bertan, pertsona langile seniorren lan-ibilbideari bultzada berria emateari buruz hitz egingo digu, enpresan talentu aditu hori baliatzeko, adinkeriaren aurka egiteko eta gure erakundeko adineko langileen konpromisoa lortzeko.

Ondoren Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko XIV. Argazki Lehiaketaren eta lan-istripuen murriztapenean bide egokia daramaten enpresak errekonozitzen dituen ZERO BIDEAN sariak emango dira.

PROGRAMA

12.00 – Hasiera eta aurkezpena. Ignacio Lekunberri Hormaetxea jauna, MUTUALIAko zuzendari kudeatzailea.

12.10 – Hitzaldia: «Age Management: Zahartze sortzailearen artea lan-munduan» Laura Rosillo Cascante andrea, adinaren kudeaketako aditua, Red Sénior Carisma sarearen sortzailea.

13.25 – XIV. Argazki Lehiaketaren eta VI. ZERO BIDEAN edizioaren sariak ematea.

13.35 – Luncha

Izena emateko, bete inskripzio-orria

Prebentzio Saila

prevencion@mutualia.es

944.042.105   943.440.526  945.009.077

 

«Prebentziozko Begiradak» erakusketaren inaugurazioa.

Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui andreak, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso jaunarekin eta Mutualiako Eraketa Zuzendaria Jorge Arbeiza jaunarekin batera, «Prebentziozko Begiradak» erakusketa inauguratu zuen, Mutualiak apirilaren 28a, laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna, nabarmentzeko antolatu dituen ekitaldien artean.

Inaugurazioa Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-aretoan izan zen (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo), eta bertan 30 argazkiz osatutako sorta bat ikusi ahal izan genuen hainbat arrisku-egoerari eta laneko arriskuen prebentzioetako jardunbide egokiei buruz. Gogoeta egiten laguntzeko, argazki bakoitzaren ondoan testuak, datuak eta geure buruari erantzun beharko genizkiokeen galderak agertzen dira.

Erakusketa maiatzaren 25era arte bisitatu ahal izango da, eta mundu guztia animatzen dugu bisitatu dezan, eta, hala, laneko arriskuen prebentzioari beste modu batera begira diezaion. Informazio gehiago

Jarraian, ekitaldiko argazkiak ikus ditzakezu.