MUTUALIAk hainbat jardunalditan parte hartu du, berdintasunaren, aniztasunaren eta kontziliazioaren inguruko bere ikuspuntua eta praktika egokiak azaltzeko.
Maiatzak 26, «BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, egin egiten dugu»
EMAKUNDEk antolatua; 2016ko urri eta abendu bitartean egingo den «Berdintasunaren gunea» prestatzeko. MUTUALIAk hitzaldi bat antolatuz parte hartuko du gune horretan.
Maiatzak 27. «Emakumeak eta bizi-kalitatea»
Emakundek John Jauregian antolatua; bertan, osasun azterketetako desberdintasunak aztertu ziren, emakumeen berezitasunak kontuan edukiz (orain arte ez bezala).
Maiatzak 31. EFR FOROA «Desgaitasuna eta kontziliazioa»
Madrilen, ILUNION-ONCEk antolatua
Ekainak 6. DEBATE FOROA «EMAKUME ZUZENDARIEN SUSTAPENA: LORTUTAKO AURRERAPENAK ETA ERRONKAK»
Susana Camarerok, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren estatu-idazkariak, eta Sara Biegerrek, ISOTES plataformaren presidenteak, emakume zuzendarien talentuaren garapenean eta aniztasunaren kudeaketan lan egiten dugun enpresa eta erakundeei deitu ziguten, esperientziak elkarbanatzeko asmoz.
Ekainak 17. EMAKUMEA&BERDINTASUNA eta EKINTZAILETZA
COMMUNITY of INSURANCEk antolatua, Bilboko Udalaren babesaz eta DEUSTO BUSINESS SCHOOL eta MET COMMUNITYren laguntzaz. Emakumeen ekintzailetzan gertatzen den bereizketa aztertu zen, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean.
Ekainak 22. HITZALDIA «SOLDATA-ARRAILAREN aurka, tresna berritzaileekin»
CCOOk antolatua; parte hartzen dutenen artean, erakundeez gain (Enpresako eta Negoziazio Kolektiboko Berdintasunerako Idazkaritza eta Zuzendaritza Nagusia, besteak beste), berdintasun-politikak ezartzen ibilbide luzea egina duten erakundeak ere badaude, bai eta sindikatuko ordezkariak ere.
MUTUALIAk mahaietako batean parte hartuko du Berdintasunerako Zuzendariorde Nagusiarekin eta Sabadell Bankuarekin batera, SOLDATA-ARRAILAREN AURKAKO EKINTZAK ENPRESAN aurkezteko.
Ekainaren 8an, Getxoko FADURA Lanbide Heziketako Ikastetxeko zuzendaritzak gonbidatuta, Cristina Mendiak, MUTUALIAko Berdintasunerako Zuzendari eta efr Managerrak, Getxoko Fadura Lanbide Heziketako Ikastetxearen Berdintasun Planaren aurkezpenean parte hartu zuen.
EMAKUNDEren zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Getxoko Udaleko Keltse Eigurenek ere parte hartu zuten.
MUTUALIAko Cristina Mendiak enpresetako berdintasun planen aplikazioa eta Mutualiak berdintasunean, aniztasunean eta kontziliazioaren kudeaketan izan duen ibilbidea aurkeztu zituen.
Ekainaren 2an, Madrilen, efr (Familiarekiko Arduratsu den Enpresa) markaren Enbaxadoreen Izendapen ekitaldia egin zen.
Más familia Fundazioak, bere hamargarren urteurrenaren harira, esker ona agertu nahi izan die kontziliazio-kudeaketa eredua beren enpresetan txertatzeko eta beste enpresa eta instituzio batzuetara zabaltzeko lan egin duten pertsonei. Ereduari, aldez aurretik, efr arauaren ziurtagiria emana zioten (eredu desberdinak, ziurtagiria ematen zaien enpresen tamainaren arabera).
Gaur egun, 500 enpresa inguruk dute ziurtagiria (495ek, zehazki); horien artean, Estatuko hiru pertsona eta Kolonbiako bi nabarmendu nahi izan dira, eta horietako bat CRISTINA MENDIA da, MUTUALIAko efr managerra.
Beste bi enpresak REALE eta MUTUA MADRILEÑA dira; ibilbide luzea dute efr enpresa gisa, eta gaur egun, A+ kategoriaren ziurtagiria dute.
Ekitaldiaren protokoloan, Rafael Fuentesek, Más Familia Fundazioaren Zuzendari Nagusiak, ongietorria eman zuen, eta Roberto Martinezek, Fundazioaren Zuzendariak, Fundazioaren historia labur bat aurkeztu zuen. Ondoren, bere lan-bizitza amaituta Fundazioan laguntzen duen boluntario batek hartu zuen hitza. Gizartean lana eta familiaz arduratzea bateragarri egiteko beste eredu bat ezartzearen alde egiten dituen kudeaketak azaldu zituen.
Cristina Mendiak, MUTUALIAkoak, enpresen izenean hitz egin zuen, eta ekitaldiari amaiera emateko, Más Familiako taldeak ideia garrantzitsu bat adierazi zuen: «Gizartea eraldatzen ari gara. Ez zalantzarik izan hala dela”
Ekainean zehar Mutualiak antolatutako «Estresa saihesteko eta gatazkak konpontzeko, gaitasun profesionalak entrenatzea» mintegi teknikoa egin da Bilbon, Gurutze Gorriko zentroko ikasgeletan.
Mintegia oso arrakastatsua izan da, ehun parte-hartzailetik gora izan baititu aurreikuspen guztiak gaindituz. Parte-hartzaileak Mutualiako bazkide diren enpresetako prebentzio eta giza harremanetako profesionalak izan dira hein handi batean, horietako asko erdi mailako agintariak.
Lehen hitzaldia Izaskun Angulo psikologo, hezitzaile eta coach ziurtatuak eman zuen. Angulo Adimen Emozionalean, Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Mindfulness meditazioan aditua da. Lehenik, emozioak kontrolatzeko hainbat teknika garatu zituen Angulok; teknika horien bidez, estres-sentsazioa eta emozioen kontzientzia-falta txikitzen nola ikasi landu zuten parte-hartzaileek. Gainera, denbora kudeatzeari begirako teknikak eta gure artean komunikatzeak duen garrantzia ere sakon landu zen, gure trebetasun sozialak sustatuz.
Mintegiko bigarren zatian, Maria Eugenia Ramos Zuzenbidean lizentziatu, gatazken kudeaketan aditu eta Gizagune Fundazioko koordinatzailearen hitzaldia izan zuten parte-hartzaileek. Hain zuzen ere, enpresetan gatazken kudeaketa nola jorratu aztertu zuen Ramosek. Gatazkek eragin handia dute enpresetan, bai maila ekonomikoan bai langileen ongizatean eta osasunean. Hori dela eta, beharrezkoa da haien berri izatea eta haiek kudeatzeko tresnak izatea; horrela, eragin negatiboak saihestuko ditugu. Imq Prevención eta Gizagune Fundazioak sortutako tresna baten berri ere eman zuen Ramosek, ICMA metodoa. Metodo horrek gatazka-egoerak sor ditzaketen enpresaren osagaiak neurtzen ditu, eta ageriko gatazka handien kasuan diagnostiko eraginkor bat ere egiten du.
Bai hitzaldi batean bai bestean nabarmendu zenez, talde heterogeneoetan lan egiteko beharraren eta egunero bizi ditugun egoeren aniztasunaren ondorioz, gaur egun gero eta beharrezkoagoa da profesionalek gatazka-egoerei modu egokian erantzuteko ezagutza eta espezializazioa izatea. Izan ere, horrek eguneroko gatazka-egoerei modu modu eraikitzaile eta positiboan aurre egitea ahalbidetzen du.
Zortzi aholku eta bideo bat udako oporretan segurtasunez gidatzeko.
Udako oporrak ate joka ditugu eta asko gara autoa garraiobide gisa hautatuko dugunok. Udan zehar, gainera, joan-etorri ugari ematen dira errepideetan, eta, horrenbestez, gure ibilgailuaren segurtasuna arreta bereziz zaintzea behar-beharrezkoa da. Errepasa itzazu hurrengo aholkuak eta kontuan har itzazu errepidez edozein joan-etorri egin aurretik. Gogoratu oporrak etxetik irteten zaren unean bertan hasten direla. Ezerk ez diezazula bideaz gozatzea galarazi!
Lehenik eta behin, autoa aztertu. Autoaren azterketa sakona egitea joan-etorri luzeren bat egin behar baduzu da bereziki garrantzitsua. Azterketan kontuan izan beharreko puntuetako batzuk honakoak dira:
a) Pneumatikoak dira errepidera itsasteko gure puntu bakarra: Sakonerako legezko muga 1,6 milimetrokoa bada ere, gutxienez 3 milimetrokoa gomendatzen dugu, pneumatikoek behar bezala erantzun dezaten. Egoera onean ez dauden edo presio desegokia duten pneumatikoek frenatze distantzia areagotu eta ibilgailuaren egonkortasuna murrizten dute, gidatzearen arriskua nabarmen areagotuz.
b) Olioa funtsezkoa da motorraren funtzionamendurako: Olioa maila egokietan ez badago edo egoera onean ez badago, motorrak ez du behar bezala funtzionatuko. Olioa maila egokietan izatea edo olio behar denean aldatzea funtsezkoa da motorrak luzaro iraun dezan. Horrela egin ezean, nahi ez dugun ustekabekoren bat izan dezakegu.
c) Ez ibili freno gabe… beharko dituzu eta: Frenatzerakoan autoan behar bezala erantzuten ez duela edo diskoek zarata desatsegina egiten dutela konturatu al zara? Hori freno diskoak eta pastillak erabilpenarekin gutxika-gutxika hondatzen joaten direlako gertatzen da. Arazoa eraginkortasun galera horretaz konturatzen ez garenean ematen da; izan ere, egun batean frenoak beharko ditugu eta ez dute behar bezala erantzungo. Gogoratu, era berean, denboraz frenatzeko ezinbestekoa dela freno-likidoa maila egokian izatea.
d) Argiak garrantzitsuak dira, ikus zaitzatela: Zure ibilgailuko argiek behar bezala argitzen ez badute, ez zaituzte ikusiko, eta, berriz, argiak ondo doitu gabe badaude, gainontzeko gidariak itsutu ditzakezu. Horregatik, tailerrean argi-doigailu batekin zure autoko argiak behar bezala dauden egiaztatzea gomendagarria da. Era berean, egiazta ezazu ez duzula funtzionatzen ez duen argirik.
e) Beira-garbigailuak ura, hautsa, intsektuak… kendu behar ditu: Beira-garbigailuaren gomak aldatzea ahaztea oso ohikoa da. Ez dira betiko, eta euria egiten duenean ura behar bezala kentzen ez badute edo beira zikin uzten baldin badute, aldatu egin behar diren seinale izan ohi da. Are ohikoagoa da beira-garbigailuko likido maila oso baxu egotea; era berean, hobe ura bakarrik baino likido garbigarriren bat erabiltzea. Ezin dugu behar bezala ikusi gabe gidatu.
f) Autoak zuzen ibili behar du: Bolantea askatzen baduzu, autoak zuzen-zuzen jarraitu behar du, alde batera desbideratu gabe. Autoa desbideratu egiten bada, ondo lerrokatu gabe dago, hau da, desorekatuta. Bazterren baten aurka jotako kolperen bat edota higadura izan daiteke arrazoia. Tailerrean egiten diren ohiko azterketek paraleloaren egoeraren egiaztapena barne hartzen dute.
g) Bidaiatu segurtasun eta erosotasunez: Esekidura-sistema edo motelgailuak nekez hondatzen dira, baina, egiten dutenean, bideko zulo bakoitza eragozpen bihurtzen da eta arriskua asko handitzen da. Horregatik, esekidura-sistema aztertuta segurtasuna eta erosotasuna irabaziko ditugu.
h) Beharrezko elementu osagarriak dituzula egiaztatu: Ibilgailuan eraman beharreko elementu osagarri guztiak dituzula eta egoera onean daudela egiaztatu: ordezko gurpila (presioa eta egoera onena dagoela egiaztatu gainontzeko lau gurpilekin egin bezala), txaleko islatzailea, katua, giltza eta larrialdietako triangeluak.
Dokumentazio guztia prest. Bidaia hasi aurretik egiaztatu bai zure bai ibilgailuaren dokumentazio guztia hartu duzula.
Planifikatu ibilbidea. Har ditzakezun ibilbide guztiak aztertu egokiena aukeratzeko. Jada bidea ezagutzen baduzu ere, ibilbidea planifikatu aurreikusitako trafikoa edo balizko herri-lanak kontsultatuz.
Atseden hartzea beharrezkoa da. Bi ordutik behin gutxi gorabehera atseden hartzea beharrezkoa da. Har ezazu denbora atseden hartzeko, hankak luzatzeko, pixka bat ibiltzeko, ikusmena pausatzeko, postura aldatzeko… Kontuan izan nekeak erreakzio denbora luzatzen duela eta gidatzeko koordinazioa bera ere zailtzen duela. Umeekin bidaiatzen baduzu, atsedenaldiak baliatu jarduera fisikoren bat egin dezaten.
Ibilgailu barneko eta kanpoko tenperatura. Udan kontu berezia izan behar dugu bero handieneko orduekin, beroak eragina baitu bai gure gidatzeko ahalmenean bai ibilgailuan bertan ere. Bidean tenperatura altuak izango ditugula aurreikusten badugu, kontuan izango dugu bidaia noiz egin erabakitzeko; hobeto litzateke goizean goiz edo arratsean bidaiatzea. Auto barruko tenperatura 19 eta 24 gradu artekoa izan dadin ahaleginduko gara.
Pazientzia izan eta beharrezko segurtasun distantziak zainduz gidatu: Behin errepidean, ez ezazu iritsiera ordurik jarri, zure burua presionatzeko besterik ez baitu balio. Bidaiaren iraupena errepidearen eta trafikoaren baldintzen araberakoa izango da. Maiztasunez atseden hartu eta lasai ibili, oporretan zaude eta!
Ekipajearena kontuan izan beharreko auzia da: Etxe guztia zurekin eramaten duten horietakoa bazara, ziur izan guztia maletategian ondo-ondo jartzen duzula, bai bidaiariak eroso izan daitezen bai zuk behar bezala ikusi ahal izateko. Kontuan izan istripu bat izaten baduzu solte dauden objektu, maleta edo gauzak oso arriskutsuak izan daitezkeela.
Haurrekin bidaiatzen baduzu, haurrak lotzeko sistema egoki bat erabili: Aukeratutako sistemak lotu beharreko haurraren altuera eta pisua kontuan izan behar ditu, eta haurra fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera lotu behar da beti. Haurrek pazientzia gutxi izan ohi dute eta hori kutsagarria izan daiteke, gidatzeko batere egokia ez dena. Garrantzitsua da haurrek lo egiteko eta jateko dituzten ohiturak kontuan izatea bidaia planifikatzerakoan.
Nola jartzen zara bolantearen aurrean? Funtsezkoa da bolantearen aurrean nola jartzen garen, eta, aldiz, oso denbora gutxi eskaintzen diogu hori erabakitzeari, irteteko gogoz izaten baikara beti. Zer posturatan gidatzen dugun funtsezkoa da segurtasunerako. Ikusi hurrengo bideoan askok egiten ditugun akatsik ohikoenak zeintzuk diren eta egiazta ezazu zure gidatzeko postura egokia den edo ez.
BONUS pizgarriaren eskaera egiteko epea 2016eko ekainaren 30a arte zabaldu da.
Ekainaren 22ko ESS/1003/2016 Ordenaargitaratu zen: 2015 urteko pizgarria eskatu eta proposamen-txostenak bidaltzeko epea luzatu da. Aurrekoari babesa ematen dio Martxoaren 31ko 404/2010 Errege-dekretuak; dekretuak lan ezbehar-kopurua gutxitzeko eta prebentziorako ahalegin berezia egin duten enpresentzat lan-gertakariengatiko kotizazioen murriztea erregulatzen du.
Azkenaldian, enpresa batzuek, langile bat bere laneko betebeharrak betetzen ari ez delako susmoa dutenean, GPS bat instalatu dute langilearen ibilgailuan, susmoa zuzena zen ikusi eta, langilea bere betebeharrak betetzen ari ez zela egiaztatuta, zegozkion neurriak hartzeko.
Horren aurrean, langileek erantzun egin dute, jarrera horrek beren intimitatea urratzen duela eta modu horretan lortutako probak baliogabeak direla argudiatuta.
Zehazkiago, kasu batean enpresa batek bajan zegoen langile bati jarraipena egitea erabaki zuen. Horretarako, detektibe bat kontratatu zuten eta GPS bat instalatu zuten langilearen ibilgailuan. Horrela ikusi zuten, baja medikoan egon arren, bost egunetan bere laneko betebeharren antzeko jarduerak egin zituela (ibilgailu bat gidatzea, obratik obra joatea eta noizean behin pisuren bat garraiatzea).
Jarduera horiek egiaztatuta, enpresak langilea kaleratu zuen, enpresaren konfiantzaz abusatzeagatik eta kontratuko fede ona urratzeagatik.
Gatazka epaitegietara heldu zen, eta ebatzi zuten kaleratzea deuseza zela eta erabilitako froga baliogabea zela, konstituzioak aitortzen duen intimitaterako eskubidea urratuz lortu zelako.
Horretarako Auzitegi Konstituzionalak intimitaterako eskubidearen inguruan ezarritako doktrina hartzen da oinarri bezala (2000ko azaroaren 30eko STC 292/2000 epaia, 2001eko maiatzaren 29ko STC 119/2001 epaia, 2006ko martxoaren 27ko STC 89/2006 epaia, besteak beste). Doktrina horrek pertsonaren pribatutasuna babesten du injerentzien aurrean eta teknologikoki aurreratua den gizarte batean sor litezkeen arriskuen aurrean. Horretarako, 1/1982 Lege Organikoaren 7.2 artikuluan xedatutakoa hartzen da kontuan. Bertan ezartzen denez, entzuteko edo grabatzeko gailuak edo pertsonak errekonozitzeko beste edozein bitarteko erabiltzea esku-hartze neurrigabea da. Gainera, enpresariek (Langileen Estatutuko 4.2 eta 20. artikuluak) eta detektibe pribatuek (Segurtasun Pribatuari buruzko 23/1992 Legearen 19.1 a) artikulua) gaindi ezin ditzaketen mugak ere ezartzen dira arauetan, eta ondorioztatzen da langile baten jarraipena egiteko GPS bat instalatzea legearen kontrakoa dela eta, ondorioz, enpresak bitarteko horren bidez lortzen duen informazioak ondoriorik ez duela.
Detektibeak egindako jarraipen pertsonala ere baliogabetu zuen epaitegiak, detektibeak tresna horren bidez lortutako datuak baliatu zituelako langilea une oro non zegoen jakiteko.
Horregatik, modu horretan eskuratutako froga legez kanpokoa eta deuseza dela ezartzen da eta, ondorioz, deuseza da ere froga horretan oinarritzen den kaleratzea (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2011ren maiatzaren 10eko epaia).
Irizpide bera aplikatu zen bete kasu batean ere. Langileak zegokion ordutegia eta egitekoak betetzen ez zituelako susmoa zuen enpresariak eta, bere ibilgailuan GPS bat jarrita, detektibe bat kontratatu zuen hura jarraitzeko. Horrek ikusi zuen lan-ordutegian, laneko eginbeharrak egin ordez, langileak egiteko pertsonal batzuk egin zituela, eta enpresak langilea kaleratu zuen.
Epaitegiak horrela lortutako froga deuseza zela ebatzi zuen, bitartekoa ez zelako proportzionala edo egokia enpresariak egin nahi zuen egiaztapenerako. Ondorioz, kaleratzea bidegabea izan zela ebatzi zuen. Izan ere, beste bitarteko batzuen bidez langileak bere egitekoak betetzen ez zituela egiaztatu zen arren (nahiz eta bitarteko horiek detektibearen lanean izan zuten eragina aipatu ez), laneko ez-betetze horren proportzioa eta enpresari eragindako kalte egiaztagarri baten falta ikusita, kaleratzea bidegabea eta ez deuseza zela ebatzi zen (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2012ko otsailaren 14ko epaia).
Honen guztiaren ondorioa, beraz, honako hau da: langileak bere egitekoak betetzen ez dituela egiaztatzeko bere ibilgailuan jarritako GPS bat jartzeak intimitaterako eskubidea urratzen du eta ez da proportzionala edo egokia lortu nahi den helburuarentzat. Ondorioz, froga baliogabea da, horretan oinarrituta hartzen den beste edozein neurri bezalaxe.
Pedro Fraile. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
Mutualiak, laneko kontingentziak estaltzeko hari atxikitako enpresa kidetuen eta enpresa horietako langileen artean prebentzioa zabaltzeko ahaleginean, bere trebakuntza-eskaintza zabaldu eta beste dibulgazio-jarduera abiarazi du Campus Birtualean: «Enpresa-jardueren koordinazioa».
Laneko kontingentziak estaltzeko Mutualiari atxikitako langile autonomoei eta Mutualiarekin kidetutako enpresei eta horien langileei zuzenduta dago.
Lantoki batean, langileek beren zerbitzuak emateko bat egiten dutenean (bai langile autonomoak bai beste enpresa batzuen mendeko beren konturako langileak), elkarlanean aritu behar dute Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia betetzeko; hau da, beharrezkoa da «enpresa-jardueren koordinazioa». Enpresa-jardueren koordinazioa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikuluak erregulatu eta urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuan garatzen du. Azken honek langileek bat egitean gerta daitezkeen arriskuak prebenitzeko eta bertaratutako langileen babeserako beharrezko bitartekoak ezartzen ditu.
Bitarteko horiek dibulgazio-jarduera honetan azalduta daude, koordinazio bat eskatzen duten egoera posibleen benetako adibideekin. Adibide horietan, langileen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira, jarduera prebentiboen koordinazioa egokia izan dadin eta, beraz, legea bete dadin.
Era beran, desberdinduta datoz urriaren 24ko 1627/1997ko Errege Dekretuan ezarrita dauden eraikitze-obretako Segurtasuneko eta Osasuneko gutxieneko xedapenak.
Edukia:
Aurkezpena
Definizioak
Enpresen betebeharrak koordinazioan
Koordinazio-bitartekoak
Jarduera prebentiboen koordinazioa
Exekuzio-fasea
Erreferentziako araudia
Laburpena
Jarduera honetan edo gure Campus Birtualeko beste edozein dibulgazio-jardueratan izena eman dezakezu; horretarako, jarduera bakoitzean aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu. Kasu honetan, sakatu «Enpresa-jardueren koordinazioa».
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Prebentzio Sailarekin, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoaren bidez, edo deitu telefono hauetara: 945 009 077; 943 440 526 eta 944 042 105.
Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 1eko ebazpena, 2015. urterako soldaten berrikusketaren Akta erregistratu eta argitaratzen duena, eta gazte erreformari eta adin txikikoen babesari buruzko estatuko II. Hitzarmen kolektiboaren aldaketa.-5845 Xedapena – 2 or.
Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 1eko ebazpena, bankuen sektoreko Hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzen duena.- 5846 Xedapena- 48 or.
Zerga prozedurak. Kudeaketa informatizatua.- Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren 2016ko ekainaren 8ko ebazpena, 2010eko maiatzaren 18koa aldatzen duena, ahalorde erregistroari eta kudeaketari dagokienez eta adin txikikoen eta ezinduen oinordetzen eta legezko ordezkarien erregistroari eta kudeaketari dagokienez, izapideak eta jardunbideak Internet bidez egiteko Zerga Agentziaren aurrean.-5737 xedapena – 5 or.
Sozietateen gaineko zerga eta Ez egoiliarren errentari buruzko zerga.-Ekainaren 6ko HAP/871/2016 Ordenaren akatsen zuzenketa, Sozietateen gaineko zerga eta Ez egoiliarren errentari buruzko zerga onartzen dituena, saltegi iraunkorrei eta atzerrian eratu eta Espainian aritzen diren errenta esleipenaren erregimena duten erakundeei dagokienez, 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean abiatutako zergaldietarako, aitorpena egiteko eta dirua sartzeko prozedurei buruzko aginduak ematen dituena eta modu elektronikoan aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura zehazten dituena;bertan onartzen da, halaber, Sozietateen Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014ko Legearen 101. artikuluaren baldintzak betetzen dituzten erakundeekin lotura duten pertsonekin edo erakundeekin eragiketa berezietarako dokumentazio espezifikoari dagokion agiri arautua.- 5779 Xedapena – 5 or.
· Osasun Sailburuaren 2016ko maiatzaren 30eko AGINDUA, urtarrilaren 27ko 9/2015 Dekretua garatzen duena; azken horrek kanpoko desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen instalazioa eta erabilera arautzen du, eta ezartzen du derrigorrezkoa dela horiek instalatzea osasun eremuko erabilera publikoko zenbait eremutan.- 2586 Xedapena- 6 or.
Ogasun eta Finantzen Saileko foru diputatuaren ekainaren 8ko 1164/2016 FORU AGINDUA, Sozietateen gaineko zergaren eta Ez egoiliarren Errentaren Aitorpenaren autolikidazioa egiteko 200 eta 220 ereduak onartzen dituena, saltegi iraunkorrei eta atzerrian eratu eta Bizkaiko Lurralde Historikoan aritzen diren errenta esleipenaren erregimena duten erakundeei dagokienez, eta baliabide telematikoen bitartez aurkezteko prozedura arautzen duena, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako. 3. or. eta hur.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 7ko 104/2016 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 182/2014 Dekretua aldatzen duena; azken horrek faktura elektronikoen sarrerarako puntu orokorra sortzen du eta aipatutako fakturen izapideak egiteko eta kontularitza erregistroa egiteko prozedura arautzen du. 5 or. eta hur.
ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 14ko 109/2016 FORU DEKRETUA, Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren barneko erakundeen eta pertsona fisikoen Erregistroa ezartzeari eta arautzeari buruzkoa.- 7. or. eta hur.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 14ko 110/2016 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Lurralde Historikoan lan munduan txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia ezartzen dituena. Lan Berri.- 13. or. eta hur.