MADRILGO KARLOS III.A UNIBERTSITATEAK gonbidatu du MUTUALIA
Maiatzaren 10ean MUTUALIA-K txosten batekin parte hartu zuen Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateak antolatutako NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA BERDINTASUN-NEURRIAK ERAGINKORTASUNEZ EZARTZEKO BIDE GISAdeitutako mintegiaren barruan.
Eva María Blánquez Agudo andreak aurkeztu zuen mintegia, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra denak.
Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titular María Teresa Alameda Castillo andreak Femeninoan ekitea gaia hartu zuen hizpide.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Ángel Díaz Gutiérrez jaunak Esperientzia praktikoa erakundeetatik izeneko txostena aurkeztu zuen, eta Marta Martín García andreak zein Mercedes Ocaña Aguirre andreak Alcobendasko Udalaren esperientzia ezagutarazi zuten.
Mutualiako Cristina Mendiak jardun zuen mahaian Wolters Kluwer eta Adecco enpresek ere hartu zuten parte, eta CEOEko Lan Harremanen Saileko zuzendari Jordi García Viñas jauna aritu zen moderatzaile.
EMAKUNDE saria emateko ekitaldira gonbidatu dute MUTUALIA
Apirilaren 26an, Emakunde saria emateko ekitaldian parte hartu zuen Mutualiak, Donostiako Kursaalean. Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen ekitaldi horren buru. Aurtengo saria Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sareak eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteak eskuratu zuten.
Hori baino lehen lan-saio bat egin zuten Emakumeen ahalduntzea: berdintasunerako gakoak gaia hartuta.
Jakintza eta Zientzia feminismotik
Maiatzaren 4an, Cristina Mendia, MUTUALIAren ordezkari gisa, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko Ingeniaritza Fakultatera gonbidatu zuten. Han jardunaldi hau egin zuten:
Jakintza eta Zientzia ikuspuntu feministatik: Matematika-hezkuntza praktikan jartzen.
Jardunaldi horretan historia aztertu zuten zientziaren eta matematikaren arloan lorpen handiak erdietsi zituzten emakumeen gaineko ezagutza zabaltzeko, halakoen lana askotan guztiz ezezaguna izaten baita.
ADA BYRON matematikaria, Lord Byronen alaba, lehen programatzaile informatikoa izan zen.
MUTUALIA, BERDINTASUNEKO ESTATU IDAZKARITZAN
Maiatzaren 11n, Zuzendaritza Batzordeetan emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua lortzeko itundutako helburuari dagokionez egindako aurrerapenak aurkezteko aukera izan genuen. Zehazki, Mutualiak 2014an sinatutako Borondatezko Hitzarmenetan adostu genuen aipatutako helburua. Emaitzak Mutualiaren aurrerapenak baieztatzen ditu, eta hala berretsi zuen Zuzendari Nagusiak, zeinak hasitako ekintzen zein egindako jarraipenaren oso balorazio positiboa egin zuen. Horrez gain, Mutualia berritasunak aurkeztu zituen eta erakundeek beraiek beren gain hartzeko hainbat ideia eman zituen enpresa bakarra izan zela adierazi zuten. Norvegiako Enbaxadarekin batera diseinatutako aipatutako programaren emaitzetan enpresek aurrera egin dezaten bultzatzea eta laguntzea zuten helburutzat ideia horiek.
EAE-KO ENPRESETAN BERDINTASUNA ETA SEXUAGATIK EZ BEREIZTEA SUSTATZEN
Bilbon maiatzaren 11n egin zuten EAEko enpresetan berdintasuna eta sexuagatiko bereizkeriarik eza sustatzen jardunaldiaren barruan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Izaskun Landaidak Erakundearen eta autonomia-erkidegoko administrazio orokorraren arteko hitzarmena sinatu zuten emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan sexuagatiko bereizkeria-egoerak prebenitu edo deuseztatzeko.
Ángel Toñak eta Izaskun Landaidak ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzako zuzendariorde Ricardo Minguezek eta Vigoko Unibertsitateko Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbidean katedradun Jaime Cabeza Pereirok ere hartu zuten parte, eta Sexu-bereizkeria lan-harremanetan izeneko txostena aurkeztu zuten.
«Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko desoreka handia dago oraindik, emakumeen eta gizonen arteko tratu-ezberdintasunak gertatzen dira lan-arloan, generoko soldata-arraila ez da desagertu, eta sexuagatiko jazarpen-egoerak daude lan-arloan. Hori guztia egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak hitzarmena sinatu dute. Bi aldeek lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dute horren bidez, nork bere eskumen-esparruan, emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna erreala eta eraginkorra izateko baldintzak sustatzeko; hain zuzen, lana eskuratzeko baldintzetan, prestakuntzan, sustapenean, ordainsarietan eta kontratuak azkentzeko orduan».
Mutualiaren ordezkari Maria BODON eta Jose Ignacio VALBUENA aritu ziren, biak ala biak Berdintasunerako Batzordeko kide, eta Maria Eugenia Bengoetxeak ere hartu zuen parte.
MUTUALIA INNOBASQUE-N
Maiatzaren 20an, Bizkaiko Teknologia Parkeko Innobasquen MUTUALIAk bere ezagutza espezializatua partekatu zuen Brunch & Learn: Lana eta familia bateragarri egiteko neurriek erakundeetan duten eragina izeneko jardunaldian. Besteak beste galdera hauek aztertu zituzten: Nola eragiten dute lana eta familia bateragarri egiteko neurriek pertsonen gogobetetzean eta talentua erakartzeko gaitasunean? eta Zein balio ekonomiko du pertsonentzat lana eta familia bateragarri egiteak?
Adimen enpresak Estatu osoan ospe korporatiboari buruzko eginiko azterketan oinarritutako datuekin egindako txosten zabala aurkeztu zuen, eta Euskaltelek bere kasu praktikoa aurkeztu zuen.
Horren ostean WorldKafe bat izan zen, non enpresek eta profesionalek gure erakundeetako lana eta familia bateragarri egitearen oraina eta etorkizuna planteatu genituen.
GIZONEN ETA EMAKUMEEN ARTEKO LAN-BEREIZKERIA ETA SOLDATA-ARRAILA
Maiatzaren 21ean, MUTUALIAk LAN-BEREIZKERIA ETA SOLDATA-ARRAILAri buruzko jardunaldian parte hartu zuen Ramón Rubial Fundazioak gonbidatuta. Zehazki, Cristina Mendia izan zen erakundearen ordezkaria. Jardunaldi horretan Deustuko Unibertsitateko irakasle titular eta ikertzaile MARIA SILVESTREk eta UGT eta CCOO sindikatuen bi ordezkarik ere hartu zuten parte.