Ordu osagarriei eta kontratuak bihurtzeari buruzko zenbait zalantza

Gure aholkularitza kolaboratzaileetako batek ordu osagarriei eta kontratuak bihurtzeari buruzko zenbait zalantza helarazi dizkio gure Aholkularitza Juridikoari. Jarraian jaso ditugu zalantzok, pixka bat gehiago argitzeko asmoz, behin baino gehiagotan galdetzen baitituzue.

1º) Lanaldi murriztuko kontratuetan, ordu osagarriak egiteari buruz.

Lan egindako orduok atseden-egunekin konpentsa al daitezke edo nahitaez ordaindu eta kotizatu behar al dira?

 

16/2013 Errege Lege Dekretua, abenduaren 20koa, kontratazio egonkorra errazteko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzkoa.

 

Errege lege-dekretu horrek egiten duen lanaldi partzialeko kontratuaren erregulazio berriak erantzuten dio kontratazio mota hori sustatzeko dagoen premiazko beharrizanari, lana sortu eta birbanatzeko asmoz. Azken urteotan kontratu mota hori ugaldu bada ere, gutxiegi erabiltzen da oraindik gure inguruko beste herrialdeekin alderatuta, nahiz eta abantaila handiak ekartzen dizkien enpresei eta langileei lan-denbora malgutasun handiagoz antolatzeko orduan.

 

Hori horrela izanik, aldaketa esanguratsuenetako bat orduen (arruntak, osagarriak, eta abar) araubidearen arauketari lotuta dago.

 

Ordu osagarriak 1. artikuluaren 5. zenbakian xedatutakoaren arabera egingo dira.

Dena den, ordu arruntek eta ordu osagarriek –aurrez hitzartutakoak eta borondatezkoak barne– osatutako kopuruak ezingo du gainditu lanaldi partzialaren legezko ordu-muga.

 

 

Ordu osagarriak dira lanaldi partzialeko kontratuan hitzartutako ordu arruntei eransten zaizkien orduak, honako arau hauen arabera:

 

a) Ordu osagarriak betetzeko eskatu ahal izateko, enpresaburuak berariaz hitzarmen bat egin beharko du langilearekin.

b) Ordu osagarriak hitzartu ahal izateko, denbora partzialeko kontratuak ez du, urteko zenbaketan, asteko hamar ordutik beherako lanaldia izango.

c) Ordu osagarrien hitzarmenean jasota egon beharko da enpresaburuak zenbat ordu osagarri betetzeko eskatu ahal izango dion langileari.

Hitzartutako ordu osagarrien kopuruak ezin izango du izan lan-kontratuan zehaztutako ordu arrunten kopurua baino % 30 gehiago. Hitzarmen kolektiboek beste ehuneko maximo bat finkatu ahalko dute; hori ezingo da izan inondik ere aipatutako % 30 baino handiagoa eta ezingo ditu gainditu kontratatutako ordu arrunten % 60.

d) Langileari hiru egun aurretik jakinarazi behar zaio zein egun eta ordutan egingo diren hitzartutako ordu osagarriak, non hitzarmenak ez duen ezartzen epe laburrago bat aurretiko jakinarazpena emateko.

e) Ordu osagarriei buruzko hitzarmena bertan behera utzi ahal izango du langileak, hamabost egun lehenago jakinarazten baldin badu, hitzarmen hori izenpetu zenetik urtebete igaro ostean, baldin eta ondorengo egoeretako bat gertatzen bada:

Lege honen 37.5. artikuluan aipatzen diren familiako betebeharretako bati aurre egin behar baldin badio.

Prestakuntzak ezarritako beharrizanengatik, orduen bateraezintasuna egiaztatzen bada.

Lanaldi partzialeko beste kontratu batekin bateraezina izateagatik.

f) Ordu osagarriak egiteko hitzarmena eta haiek egiteko baldintzak goragoko letretan aurreikusitako arauen mende daude. Arau horiek betetzen ez badira, langileak ordu osagarriak egiteari uko egitea (nahiz eta hitzartuta egon) ez da lan-arloko zehapena eragiteko moduko gertakaria izango.

g) Ordu osagarrien hitzarmenaren kontra egin gabe, iraupen mugagabeko lanaldi partzialeko kontratuetan, urteko zenbaketan lanaldiak astean hamar ordu baino gutxiago ez duen kasuetan, enpresaburuak langileari aldi oro eskaini ahalko dio borondatezko ordu osagarriak egiteko aukera, kontratuan hitzartutako ordu arrunten % 15 gainditu gabe, nahiz eta hitzarmen kolektibo bidez % 30era emendatu ahalko den. Langileak ordu horiek egiteari uko egitea ez da lan-arloko zehapena eragiteko moduko gertakaria izango.

h) Lanaldi partzialeko langileen lanaldia egunean-egunean erregistratuko da, eta hilean behin guztizko kopurua kalkulatuko da. Soldataren ordainagiriarekin batera, langileari egindako ordu guztien laburpenaren kopia bat emango zaio hilero, eta bertan, ordu arruntak eta 5. paragrafoan aipatutako ordu osagarriak jasoko dira.

Enpresaburuak lanaldi-erregistroen hileroko laburpenak gorde beharko ditu, gutxienez lau urteko denbora-bitartean.

Adierazitako erregistratze-betebeharrak betetzen ez badira, izenpetutako kontratua lanaldi osokoa dela pentsatuko da, non ez den aurkezten zerbitzuak partzialak direla erakusten duen bestelako frogarik.

i) Ordu osagarriak egiterakoan, betiere bete beharko dira lanaldiari eta atsedenei buruz ezarritako mugak.

j) Benetan egindako ordu osagarriak ordu arrunt gisa ordainduko dira.

 

Arauaren arabera, bada, orduak arrunt gisa ordaintzeko aukera baino ez du aurreikusten printzipioz, beraz, ulertzen dut ordu osagarriak ezin direla denboran konpentsatu, eta, hortaz, ordu arruntaren balioa ordaindu behar dela, eta horrela agertu behar dutela nominan. Horren azalpena izan daiteke ordu osagarrien (partziala) eta estren (osoa) arteko ezberdintasuna; izan ere, aurrenekoak ordu arrunt gisa ordaintzen dira eta lanaldi partzialeko kontratuetan baino ezin dira erabili; aldiz, ordu estrak arruntak baino gehiago ordaintzen dira normalean, eta atsedenarekin konpentsatzen dira. Ordu osagarrietan ez dago ordainketa gehigarririk, logikoa denez, ordu osagarriak ezohikoak direlako, behar-une jakin baterako behar direnak; hala, opor egunak sortuz gero, hori atzeratu egingo litzateke, eta, ondorioz, are gehiago gutxituko litzateke lanaldi partzialeko kontratua.

 

2) Aldi baterako kontratu bat (lanaldi murriztuko obra edo zerbitzua) kontratu mugagabe bilakatzeari, kontratu mugagabeko langile kopurua handitzeko betekizuna betez, hobaria aplika al dakioke?

 

Galderat horri lotuta, Diruzaintzaren PDFa atxikitzen dugu: GIZARTE-SEGURANTZAREN KOTIZAZIOKO ONURAK KONTRATAZIORAKO EDO JARDUERA AUTONOMORAKO PIZGARRIENGATIK, ETA BESTE KOTIZAZIO-BEREZITASUN BATZUK.

 

http://www.seg-social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/146061.pdf

 

 

Ulertzen dugu «Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzea –Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko programa–» delakoan sar litekeela, betekizun hauekin:

 

B) Enplegu-programak aplikatzetik sortutako onuretatik kanpo utzita ez egotea, preskribatu ez diren arau-hauste oso astunengatik.

 

K) Enpresek, langile autonomoak barne, ezin izango dute hartu kontratua azkentzeko erabaki bidegaberik kontratua egin aurreko sei hilabeteetan. Mugak dagokion araudian zehaztutako egunetik aurrera azkendutako kontratuei bakarrik eragingo die, eta kontratua azkendu dieten langileen lanbide-talde bereko lanpostuen eta lantoki beraren estaldurarako.

 

P) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea, bai langileen alten ondorio-datan, bai enpresa-ekarpen murriztua aplikatzerakoan. Murriztapena aplikagarria den bitartean, betebeharrak arauzko epean ordaintzen ez badira –partzialki edo erabat–, automatikoki murriztapena galduko da, ez-betetzea gertatzen den hilabetetik aurrera.

 

Q) Egindako kontratu mugagabeek enpresako enplegu mugagabearen maila eta enplegu osoaren maila handitzea eragitea.

 

R) 36 hilabetez mantentzea (murriztapena aplikatzen zaion kontratu mugagabea indarrean hasten den unetik zenbatzen hasita) kontratu horrekin lortu den enplegu mugagabearen maila eta lortutako enpleguaren guztizko maila.

 

Informazioa erabilgarri izango zaizuelakoan,

Gaiari buruzko edozer zalantza argitzeko, jo Mutualiarengana.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Kontratuen Gidaren eguneraketa

Kontratuen Gidak lan-kontratuen eta kontrataziorako pizgarrien arloan indarrean den araudi osoa jasotzen du.

Hark erabiltzaileen eta gure lan-merkatuan jarduten duten eragileen aldetik eskatzen den informazioa ase behar du; gainera, kontratu-ereduen administrazio alorreko sinplifikazio berrira egokitzen da eta lau kontratu-ereduak (mugagabea, aldi batekoa, prestakuntzara eta ikaskuntzara xedatua, eta praktikak egiteko kontratua) ezagutzeko eskuliburu gisa egituratuta dago. Era berean, horien ezaugarri eta baldintza zehatzak jasotzen dira, langilearen eta/edo enpresariaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuta.

Eguzki erredurak

Ba al dakizu haurtzaroan eguzki erreduraren bat izateak gerora azaleko minbizia izateko arriskua bikoizten duela? Eta bizitzan bost aldiz erredura izateak arrisku hori bikoizten duela, era berean? Mutualian lagundu nahi dizugu arazo honen prebentzioan.

Eguraldi ona iristen denean, jende asko jarri ohi da eguzkitan, hartu beharreko babes neurri egokiak hartu gabe, ohartu gabe eguzki irradek azala kaltetzen dutela. Era horretako azaleko lesioek, gainera, aldarazi egiten dute DNA, eta nabarmen handitzen dute azaleko minbizia jasateko arriskua. Eguzki esposizioaren maila melaninaren –hau da, azala babesten duen pigmentuaren– babes ahalmenetik gorakoa denean, eguzkiak azala erretzen du.

 

Azala beltzarantzeko eguzkitan jartzen garenean, era honetako lesioak jasateko arriskua dugu, baita eguzki-babesgarriren bat erabilita ere. Oro har, azala erortzen hasten da, halakoetan, berezko sendatze prozesu baten ondorioz. Sukarra ere izanez gero, ordea, osasun arloko profesional bati galdetu behar zaio, intsolazioaren seinale izan baitaiteke.

 

Zer egin dezaket erredurarik ez izateko?

 

–       Babestu azala ongi, bereziki haur txikiena, fotobabesgarriekin eta arropa egokiarekin, baita lainotuta dagoenean ere.

–       Galdetu osasun arloko profesional bati zure azal motarako zer eguzki-babesgarri den egokiena.

–       Eman fotobabesgarria azalean, eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago, gutxienez; eguzkitan zauden bitartean ere eman, aldian-aldian.

–       Erabili betaurreko homologatuak begiak babesteko.

–       Ez eduki 3 urtetik beherako haurrak eguzkitan.

–       Ez gelditu eguzkipean lo eta saiatu egunaren erdiko orduetan –12:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera– eguzkitan ez egoten. Ez dago eguzki irradekiko erabateko babesa ematen duen eguzki-babesgarririk.

–       Eguzkia hartu ondoren, hidratatu azala ongi.

 

Baliteke  prebentziorako babes neurri zuzenak hartu arren noizbait erreduraren bat gertatzea. Hona hemen erredura arina jasanez gero kontuan hartzeko zenbait aholku:

 

–       Hidratatu ongi (ura, freskagarriak, zukuak, etab.)

–       Bainatu ur hotzetan, freskatzeko

–       Hidratatu azala, krema ez koipetsuarekin

–       Ez jarri berriro eguzkitan, erredura sendatu arte

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko maiatzaren 23tik 28ra bitarteko aldizkari eta buletinetan (BOE, EHAA, BAO, AAO, GAO eta EBAO) argitaratutakoak.

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko maiatzaren 23tik 28ra bitarteko aldizkari eta buletinetan (BOE, EHAA, BAO, AAO, GAO eta EBAO) argitaratutakoak.

 

I.- SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:

 

II.- XEDAPEN ARAUEMAILEAK:

 

BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):

 

2016-05-25

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

·         Igogailuak.- 203/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, igogailuak eta horientzako segurtasun-osagaiak merkaturatzeko funtsezko segurtasun-baldintzak ezartzen dituena.- 4953. xedapena – 50 or.

2016-05-27

BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA

  • Karrera judiziala.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2016ko maiatzaren 12ko Erabakia, irakaskuntzarako bateragarritasuna eskatzeko eredu normalizatua aldatzen duena. 5025. xedapena – 6 or.

2016-05-28

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

Odol-ematea.- Maiatzaren 24ko SSI/795/2016 Agindua, irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuaren II. Eranskina aldatzen duena. Errege Dekretu horren bidez arautzen dira odola emateko gutxieneko baldintzak eta baldintza teknikoak, bai eta odol-transfusioak egiten dituzten zentro eta zerbitzuak ere.- 5050 xedapena – 2 or.

 

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):

 

2016-05-24

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA. OSASUN SAILA

  • 76/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzen dituena. 2181. xedapena – 10 or.

2016-05-25

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA-POLITIKA ETA KULTURA SAILA

·         2016ko maiatzaren 6ko AGINDUA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuarena, fondo publikoen bidez hornitzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-maila baino beheragoko ikastetxeetan ikasturte bakoitzean egutegia prestatu beharrari buruzko oinarrizko arauak finkatzeko agindua bigarrenez aldatzen duena. 2209. xedapena – 2 or.

OSASUN SAILA

  • Maiatzaren 17ko 78/2016 DEKRETUA, Euskadin kokatuta dauden osasun zentro eta zerbitzuetan arreta jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa.- 2210. xedapena – 10 or.
  • 2016ko maiatzaren 10eko AGINDUA, Osasun Sailburuarena, Euskadiko Gaixotasun Kutsakor Berrien Aholkularitza Kontseilua eratzen duena.-  2211. xedapena – 2 or.

2016-05-27

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKA SAILA
  • 2016ko apirilaren 5eko AGINDUA, Osalan-Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak eguneratzeari buruzkoa.- 2276. xedapena – 3 or.

AAO (Arabako Aldizkari Ofiziala):

 

BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):

 

2016-05-24

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK

  • Maiatzaren 18ko 3/2016 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa. 3. or. eta hurrengoak.
  • Maiatzaren 18ko 4/2016 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 25. or. eta hurrengoak.

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):

 

2016-05-27

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

  • DIPUTATU NAGUSIA.- Maiatzaren 17ko 11/2016 Foru Dekretua, Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onartzen duena. 3719. xedapena – 17 or.

EBAO (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala):

Tabakorik gabeko Munduko Eguna

1987tik, maiatzaren 31n OMEk Tabakorik gabeko Munduko Eguna antolatzen du, erretzeak eragiten dituen arriskuen inguruko kontzientzia sortzeko; izan ere, erretzeak 6 milioi pertsona baino gehiago hiltzen ditu urtero mundu osoan. Tabakismoak 60.000 bat pertsona hiltzen ditu urtero Espainian; horietatik, 1.500 erretzaile pasiboak dira. Europar Batasunean, bederatzigarren postuan dago erretzaileen ehunekoari dagokionez: %29; horietatik, erdiak (%40) 39 urtetik beherako pertsonak dira.

Erretzeak osasun arazo larriak dakartza, eta ustez erretzaileen %50en heriotza goiztiarra eragiten du; tabakoaren keaz inguratutakoei ere eragiten die, adibidez, umeei. Tabakoak minbizi kasuen %30 eragiten du, gaixotasun kardiobaskularren %20, eta buxadurazko arnas gaixotasunen %80.

Espainiako legediak orain dela 10 urte jarri zituen abian zenbait neurri (espazio publikoetan erretzeko debekua, mugak ezartzea salmentan eta publizitatean…), eta, ordutik, kontsumoak etengabe egin du behera. Tabakoak mendetasuna sortzen du, beste hainbat drogak bezala. Pertsona askok erretzeari utzi nahi diote, baina laguntza behar dute horretarako, eta herrialde gutxik egiten du lan horren alde. Ohitura hori alde batera uzteak onura ugari dakartza erretzailearentzat eta horren ingurukoentzat:

  • Gaixotasunak izateko arriskua txikitzea.
  • Arnas gaitasuna eta kiroleko errendimendua handitzea.
  • Ehunen eta organoen oxigenazioa hobetzea.
  • Bizi-itxaropena handitzea.
  • Diru asko aurreztea.

Dibertsioa igerilekuan

Orain dela hilabete batzuk, igeriketari eta waterpoloari buruz hitz egin genuen argitalpen honetan bertan. Gure inguruan, jende asko aritzen da modalitate horietan, eta txapelketa asko antolatzen dira. Horietako batzuk, selekzioen topaketak esaterako, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesarekin. Euskal waterpoloa, esaterako, sasoi onean dago garai hauetan. Orain dela gutxi, Euskal Herriko selekzioak Portugalen kontra jokatu zuen Mendizorrotzan, eta joan den urtean Waterpoloko Lau Nazioen Txapelketa irabazi zuen Perun. Euskal selekzioa garaile izan zen txapelketa horretan, hots, Limako II. Kopan. Penaltietan irabazi zion Antioquiako (Kolonbia) selekzio indartsuari (9-8), joko-denboran berdindu ondoren (5-5). Askartza, Leioa, Bidasoa, Náutica de Portugalete, Club Deportivo Bilbao eta, beheragoko kategorietan, Getxo, Lauro Ikastola, Hernani, Maristas, Sestao, Eibarko Urbat, Donostia taldeei esker, gero eta gazte gehiagok egin dezakete kirol-modalitate hau, bihotz-biriketako erresistentzia hobetzen duena. Waterpoloa oso kirol onuragarria da, eta gero eta haur eta gazte gehiagok egin nahi dute; izan ere, odol-zirkulazioa estimulatzen du, arteria-presioa egonkor mantentzen du eta bihotzeko gaixotasunakizateko aukera murrizten du. Horrez gain, gaitasun fisikoak eta psikikoak garatzeko aukera ematen du, bai eta sinkronizazio motorra estimulatzeko ere, zehaztasun handia behar baita paseak eta gol-jaurtiketak egiteko Beraz, waterpoloa egiteak onura fisiko ugari dakartza. Espezialitate honetan, indarra, abiadura, erresistentzia eta beste gaitasun batzuk baliatu behar dira eta, aldi berean, koordinazioa, oreka eta orientazioa estimulatzen dira. Uretan egiten denez, haurrak monitore baten edo entrenatzailearen kontrolpean dauden uneoro, eta nahitaezko segurtasun-neurriak errespetatzen dira. Alderdi horiek kontrolpean izanda, ikasten ari direnek eta dagoeneko eskarmentua dutenek waterpoloaren onurez gozatzen dute; hots, zirkulazio hobea, biriketako gaitasun handiagoa eta muskuluak indartzea. Gainera, waterpoloan aritzea aparta da haurren postura txarrak zuzentzeko eta etorkizunean lesioak agertzea saihesteko. Waterpoloak, beraz, onura fisiko ugari dakartza, baina baita emozionalak ere. Waterpoloa talde-kirol bat, eta lehiakortasuna, laguntza eta laguntasuna sustatzen ditu, beste balio batzuen artean. Joko dibertigarri honen helburua aurkariak baino gol gehiago sartzea da. Talde bakoitzean, sei pertsona daude jolasten eta bat atean, uretan, jakina, eta txanoaren koloreak ezberdintzen ditu bi taldeak. Partiduak lau joko-denbora ditu, baloia mugimenduan dagoela, eta bakoitza 8 minutukoa da. Jokalariek ezin dute igerilekuko lurra zapaldu –debekatuta dago eta, gainera, igerilekua sakona da eta ez dira iristen–, beraz, flotatzen egon behar dute denbora guztian; hartara, energia asko kontsumitzen dute. Abantaila horiek guztiek eta partidu bat igerilekuan jokatzeak eskaintzen duen dibertsioak animatuta, gero eta jende gehiago hasten dira waterpoloan.

Orain dela hilabete batzuk, igeriketari eta waterpoloari buruz hitz egin genuen argitalpen honetan bertan. Gure inguruan, jende asko aritzen da modalitate horietan, eta txapelketa asko antolatzen dira. Horietako batzuk, selekzioen topaketak esaterako, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesarekin.
Euskal waterpoloa, esaterako, sasoi onean dago garai hauetan. Orain dela gutxi, Euskal Herriko selekzioak Portugalen kontra jokatu zuen Mendizorrotzan, eta joan den urtean Waterpoloko Lau Nazioen Txapelketa irabazi zuen Perun.
Euskal selekzioa garaile izan zen txapelketa horretan, hots, Limako II. Kopan. Penaltietan irabazi zion Antioquiako (Kolonbia) selekzio indartsuari (9-8), joko-denboran berdindu ondoren (5-5).
Askartza, Leioa, Bidasoa, Náutica de Portugalete, Club Deportivo Bilbao eta, beheragoko kategorietan, Getxo, Lauro Ikastola, Hernani, Maristas, Sestao, Eibarko Urbat, Donostia taldeei esker, gero eta gazte gehiagok egin dezakete kirol-modalitate hau, bihotz-biriketako erresistentzia hobetzen duena.
Waterpoloa oso kirol onuragarria da, eta gero eta haur eta gazte gehiagok egin nahi dute; izan ere, odol-zirkulazioa estimulatzen du, arteria-presioa egonkor mantentzen du eta bihotzeko gaixotasunakizateko aukera murrizten du. Horrez gain, gaitasun fisikoak eta psikikoak garatzeko aukera ematen du, bai eta sinkronizazio motorra estimulatzeko ere, zehaztasun handia behar baita paseak eta gol-jaurtiketak egiteko Beraz, waterpoloa egiteak onura fisiko ugari dakartza.
Espezialitate honetan, indarra, abiadura, erresistentzia eta beste gaitasun batzuk baliatu behar dira eta, aldi berean, koordinazioa, oreka eta orientazioa estimulatzen dira. Uretan egiten denez, haurrak monitore baten edo entrenatzailearen kontrolpean dauden uneoro, eta nahitaezko segurtasun-neurriak errespetatzen dira.
Alderdi horiek kontrolpean izanda, ikasten ari direnek eta dagoeneko eskarmentua dutenek waterpoloaren onurez gozatzen dute; hots, zirkulazio hobea, biriketako gaitasun handiagoa eta muskuluak indartzea.
Gainera, waterpoloan aritzea aparta da haurren postura txarrak zuzentzeko eta etorkizunean lesioak agertzea saihesteko.
Waterpoloak, beraz, onura fisiko ugari dakartza, baina baita emozionalak ere. Waterpoloa talde-kirol bat, eta lehiakortasuna, laguntza eta laguntasuna sustatzen ditu, beste balio batzuen artean.
Joko dibertigarri honen helburua aurkariak baino gol gehiago sartzea da. Talde bakoitzean, sei pertsona daude jolasten eta bat atean, uretan, jakina, eta txanoaren koloreak ezberdintzen ditu bi taldeak.
Partiduak lau joko-denbora ditu, baloia mugimenduan dagoela, eta bakoitza 8 minutukoa da.
Jokalariek ezin dute igerilekuko lurra zapaldu –debekatuta dago eta, gainera, igerilekua sakona da eta ez dira iristen–, beraz, flotatzen egon behar dute denbora guztian; hartara, energia asko kontsumitzen dute. Abantaila horiek guztiek eta partidu bat igerilekuan jokatzeak eskaintzen duen dibertsioak animatuta, gero eta jende gehiago hasten dira waterpoloan.

Hitzarmenean aurreikusitako aseguru kolektiboak: kotizazioa eta tributazioa

Normalean hitzarmen kolektiboen aldaera guztietan aurreikusten denaren arabera, enpresek aseguru kolektiboak itundu behar izaten dituzte, langileak beren lana dela eta hiltzeko edo ezgaitasun iraunkorra izateko arriskuen aurrean estaltzeko. Aseguruaren hartzailea enpresa izaten da, eta aseguratua langile bakoitza. Polizan, aipatutako kasuetan jaso beharreko kalte-ordainak zehazten dira, hitzarmenean adierazitako zenbatekoei jarraituz. Praktikan, poliza harpidetzen den unean enpresan dagoen langile kopurua alde batera utzita, Gizarte Segurantzan alta emanda dauden guztiak estaltzen ditu polizak. Polizaren urteko epemugan, aseguruaren prima erregularizatu egiten da, aseguratutako kolektibora sartutako edo bertatik ateratako langileen kopuruan izandako gorabeherak aintzat hartuta.

16/2013 Errege Lege Dekretuak eta berau garatzen duen 637/2014 Errege Dekretuak 1994ko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 109.2 artikuluan egindako aldaketen ondorioz (gaur egungo GSLO/2015eko 147. art.), birdefinitu egin ziren gauzen bidezko ordainsaritzat hartu eta kotizazio-oinarrian sartu behar ziren kontzeptuak, eta kontzeptu berriak ere barneratu ziren; besteak beste, erakunde aseguratzaileei langileak estaltzeko ordaindutako primak edo kuotak.

637/2014 Errege Dekretuak baieztatu zuen hitzarmenari jarraikiz nahitaez itundu beharreko aseguruen primak kotizatu egin behar zirela, hilero-hilero, langile bakoitzeko. Praktikan, prima horiek kotizatzen dira nominan «hitzarmeneko asegurua» izeneko kontzeptu bat sartuz, langile bakoitzari aseguruaren prima garbitik dagokion zenbatekoa zehaztuta (prima garbia : langile aseguratuak : 12). Era berean, «asegurua» izeneko deskontu-zenbateko bat erantsi ohi da, zenbateko berekoa, deskontatzeko; izan ere, kotizaziopeko gauzazko ordainsari bat da, baina ez zaio langileari ordaindu behar, erakunde aseguratzaileari baizik.

Kotizazioaren arloko lege-aldaketak nolabaiteko nahasmena sortu zuen, ez zegoelako garbi kotizaziopeko kontzeptu horiek PFEZaren atxikipenak egiteko oinarrietan ere kontuan hartu behar ziren, eta, beraz, zergapeko laneko gauzazko ordainsaritzat jo behar ziren. Nahasmen hori honengatik gertatzen da, batez ere: kotizazioaren arloko araudiaren eskumena Estatuarena delako, eta, aldiz, zerga-arauketa autonomia-erkidegoko lurralde historiko bakoitzarena delako. Horrek diskordantzia batzuk eragiten ditu zerga-tratamenduaren eta kotizazio-arloaren artean. Tratamendu desberdin hori ilustratzeko adibide bat lokomozio-gastuen ingurukoa da: GSLOk, Estatuko zerga-arauarekin lotuta dagoenez, 0,19 €/km-tik gorako kopuruak kotizatu beharra aurreikusten du; hiru lurralde historikoetako foru-arauek eta -dekretuek, berriz, 0,29 €/km-tik gorako kopuruak bakarrik jotzen dituzte zergapeko gauzazko ordainsaritzat. Horren ondorioz, zati bat kotizaziopekoa da, baina ez zergapekoa, eta, beraz, baliteke nomina berean kotizazio-oinarriak eta zerga-atxikipenekoak berdinak ez izatea.

Diskordantzia hori, neurri handi batean, erakunde aseguratzaileei langileak estaltzeko ordaindutako prima edo kuotekin gertatzen da. Bizkaian eta Araban, prima horien tratamendu fiskala berdin-berdina da. Hala, bai 13/2013 Foru Arauko (Bizkaia) bai 33/2013 Foru Arauko (Araba) 17.1 artikuluan, honako hau jasotzen da laneko gauzazko errendimendu gisa: «Enpresak aseguru-kontratu bati edo antzeko bati jarraituz ordaindutako primak edo kuotak, hurrengo zenbakiko e) eta f) letretan xedatutakoa izan ezik». Artikulu bereko hurrengo atalean jasotako salbuespen horrek zehazten duenez, honako hauek ez dira laneko gauzazko errendimendutzat hartzen:

e) Enpresak langilearen laneko istripuetako edo erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatuta izateagatik ordaintzen dituen primak edo kuotak.

f) Heriotza- edo baliaezintasun-kasuetarako arrisku soileko aldi baterako aseguru kolektiboko kontratuei dagozkien primak, erregelamendu bidez finkatzen den mugara arte.

Era berean, azken puntu horren erregelamendu-garapena 47/2014 Foru Dekretuko (Bizkaia) 58. artikuluaren eta 40/2014 Foru Dekretuko (Araba) 55. artikuluaren bitartez egin da, eta biek ala biek honako hau adierazten dute:

Zergaren Foru Arauaren 17. artikuluko 2. zenbakiko f) letran xedatutakoaren arabera, hitzarmen, akordio kolektibo edo xedapen baliokide batean finkatutakoari jarraituz kontratatzen diren heriotza- edo baliaezintasun-kasuetarako arrisku soileko aldi baterako aseguru kolektiboei dagozkien primen zenbatekoa ez da gauzazko ordainsaritzat hartuko.

Ondorioz, Bizkaian eta Araban, enpresak langilearen laneko istripuetarako edo erantzukizun zibileko aseguru-kontratuengatik ordaintzen dituen primak edo kuotak salbuetsita daude, baita heriotza- edo baliaezintasun-kasuetarako arrisku soileko aldi baterako aseguru kolektiboen kontratuei dagozkien primak ere.

Gipuzkoaren kasuan, zerga-araubidea pixka bat ezberdina da, 3/2014 Foru Arauan eta 33/2014 Foru Dekretuaren bidez onartutako haren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Beste bi lurraldeetan bezala, Gipuzkoan ere, Foru Arauaren 17.2 artikuluaren arabera, salbuetsita daude enpresak langilearen laneko istripuetarako edo erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatuta edukitzeagatik ordaindutako prima edo kuotak. Heriotza- edo baliaezintasun-kasuetarako arrisku soileko aldi baterako aseguru kolektiboko kontratuei dagozkien primen kasuan dago ezberdintasuna. Foru Arauaren 17.2.f) artikuluaren eta Foru Dekretuaren 54. artikuluaren arabera, heriotza- edo baliaezintasun-kasuetarako arrisku soileko aldi baterako aseguru kolektiboko kontratuei dagozkien primen zenbatekoa, 500 euroko mugara arte, ez da gauzazko ordainsaritzat joko, baina kopuru horretatik gorako zenbatekoak zergapetuta egongo dira.

 

Sin. Iñaki Esnal. Mutualiako Lege Aholkularitzako letradua

Ekaineko Mutualia Ikasgela

Ekainean Mutualia Ikasgelaren ekitaldiarekin jarraituko dugu.

Gai Hauek jorratuko dira:

Izapideak eta ohiko zalantzak haurdunaldiko eta edoskitzeko arriskuaren prestazioan

Haurdunaldian edo edoskitzean izan daitekeen arriskua dela-eta ematen den prestazioa babes berezia da, etorkizuneko ama babesteko asmoz, haurdunaldian izan ditzakeen eta lanarekin bateraezinak diren arrisku posibleei dagokienez.
Mutualiak ikastaro teoriko/praktiko hau eskainiko du, eta helburua da bai enpresak bai langileak eskabidea betetzea erraztea.

• Legeak eta arauak
• Datuak
• Izapidea eta Zalantzak (1. fasea, 2. fasea)
• Arriskuko balioak eta gutxi gorabeherako haurdunaldiko asteak

Mutualiaren Estranetaren bitartez Eskuordetutako Ordainketaren kudeaketa eta kontsulta

Aplikatu behar diren Aldi Baterako Ezintasunaren kenkarien kontsulta eta oinarrien kalkuluaren aldaketa.

Zorraren grabaketa onartu eta eskatzea.

Egin ez diren konpentsazioak itzultzeko eskaera.

Ordainketaren ziurtagiria sortu eta bidali.

«Hogeita bost langile baino gutxiagoko enpresek LAP kudeatzeko aukerak. Prevención.es» izeneko jardunaldietan partaidetza handia egon da.

Mutualiak hiru jardunaldi antolatu ditu maiatzean –lurralde bakoitzean bat–, Adegi, Cebek eta SEA elkarteekin lankidetzan, enpresa txikiek gaur egun beren buruak kudeatzeko zer aukera dituzten azaldu eta eztabaidatzeko. Jardunaldi horietan Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak (LSHIN) eta OSALANek ere hartu dute parte.

Bilboko jardunaldiaren irudia: Laneko arriskuen prebentzioaren autokudeaketari dagokionez hiru enpresak izandako esperientzia praktikoaren berri jaso genuen jardunaldian.

Jardunaldiotan, hasierako aurkezpenaren ostean, OSALANek autokudeaketa babesten duen lege-esparrua eta haren mugak azaldu zituen. Halaber, erreferentzia araudia aztertu ez ezik, autokudeaketa-aukeren eta enpresaren jardueran dauden arriskuen artean proportzionaltasuna egon beharra nabarmendu zuten.  Araudiak xedatzen duen moduan, prebentzio-jardueraren autokudeaketa alde batera gelditzen da prebentzio-zerbitzuen araudiaren I. eranskinean adierazitako jardueretan.

OSALANek, horrez gain, prebentzio-jarduera enpresan integratzearen garrantzia ere nabarmendu zuen, baita arlo horretan autokudeaketak dakarren abantaila ere, egoera jakin batzuetan izan litezkeen mugak gorabehera.

 

LSHINren aldetik Prevención10.es zerbitzua kudeatzeaz arduratzen diren teknikariek hartu dute parte. Zerbitzu horren utilitate ezberdinak azaldu zituzten, eta tresna horren moldakortasuna eta erraztasuna nabarmendu, baita enpresaren prebentzio-jarduera guztia hodeian eguneraturik edukitzeko aukera ere. Horrez gain, prebencion10.es zerbitzuak abisu-sistemak, aholkularitza-zerbitzua eta bestelako laguntza-tresna batzuk ere baditu. Nabarmendu beharra dago, halaber, etengabe aldatzen eta hobetzen ari direla enpresa txikiei lagungarri gerta dakien prebentzio-jarduera kudeatzeko orduan. Zerbitzuaren mugei buruz luze eta zabal eztabaidatu zuten jardunaldietan; besteak beste, prestakuntza eta ezagutza ergonomiko, higieniko edo teknikoak behar dituzten arrisku-ebaluazioak izan zituzten hizpide. Agerian utzi zuten tresnak muga horien berri ematen diola erabiltzaileari jarduera horiek bitarteko egokiak erabiliz egin ditzan. Azkenik, zerbitzua erabiltzean emandako datuen gainean Prevencion10.es webguneak zuhurtasuna eta konfidentzialtasuna errespetatzen dituela nabarmendu zuten.

 

Autokudeaketaren lege-esparrua eta Prevencion10.es zerbitzua ezagutarazi ondoren, enpresa baten esperientzia praktikoa ezagutarazi zuten jardunaldi bakoitzean. Beren esperientzien berri eman zuten honako enpresa hauek:   HTMBoxes eta Vitoriana De Espectáculos. Esperientzia eta ikuspegi ezberdinak ezagutarazi bazituzten ere, kasu guztietan nabarmendu zuten autokudeaketa, zailtasunak eta mugak gorabehera, abantaila izan daitekeen aukera bat dela, eta ez ikuspegi ekonomikotik soilik. Prebentzio-jarduera integratzeko modua izan daiteke, enpresatik kanpoko zerbait gisa ikus ez dadin, eta bezeroen aurrean balio erantsia ere izan daiteke.

 

Jardunaldiak amaitzeko, Mutualiak bere prebentzio-sailak garatzen dituen jarduerak azaldu zituen. Jarduera horiek enpresa txikiei langileen osasuna babesteko betebeharrak betetzen lagundu eta aholkatzeko dira, hain zuzen. Gogoan izan Enplegu eta Segurtasun Ministerioak emandako datuen arabera langileen % 52k baino gehiagok gehienez 49 langile dituzten enpresetan lan egiten dutela.

Bilboko jardunaldiaren irudia: Laneko arriskuen prebentzioaren autokudeaketari dagokionez hiru enpresak izandako esperientzia praktikoaren berri jaso genuen jardunaldian.

 

Donostiako mahaiaren irudia: Hiru jardunaldietan Adegi, Cebek, SEA, LSHIN, Osalan eta Mutualiak hartu zuten parte, baita esperientzia praktikoaren berri eman zuten hiru enpresak ere.

 

Prebentzio Saila