Ignacio Lekunberri Mutualiako Zuzendari Kudeatzaile berria

Mutuaren zuzendaritza taldeak izendapena onartu du, eta Ministerioko Enplegu eta Gizarte Segurantzara bidali da, bertan berresteko.

Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko Mutuako, zuzendaritza batzordeak, Ignacio Lekunberri Mutualiako Zuzendari Kudeatzaile gisa izendatzeko proposamena bidali du Enplegu Ministeriora eta Gizarte Segurantzara.

Ignacio Lekunberri Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da UPV/EHUtik. Mutuan egin duen ibilbidea 1985ean hasi zen, 1990ean Mutua Vizcaya Industrial-eko Finantza Zuzendari bezala izendatua izanik. 2003tik 2012ra kudeaketa kontroleko zuzendari izan da, hasieran Mutua Vizcaya Industrialen eta 2006tik aurrera Mutualian. 2012an Zuzendari Kudeatzailearen alboko izendatu zuten. Esparru instituzionalean, Ignacio Lekunberri, Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Erakundeko, presidentea izan zen 2011-2013 denboraldian.

Ignacio Lekunberrik lanpostu berrian izango duen helburua, Mutualia sektore horretako erreferentziazko mutua gisa sendotzea izango da, beti ere bezeroaren itxaropenak kontuan izanda, elementu bereizle gisa.

Mutualia, 2006an, gizarte segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen Euskadiko hiru mutua garrantzitsuenek bat egin ondoren sortu zen. Mutuak laneko istripuen, gaixotasun profesionalen eta ohiko kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasunak aseguratzen ditu, eta enpresei zerbitzua ematen die laneko arriskuen alorrean.

Azken urteetan, Mutualiak bere bezeroak fidelizatzera eta enpresa sortu berriak bereganatzera zuzendutako jarduera indartu du. Estrategia horri esker Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehenengo mutua gisa finkatzea lortu du. 2014. urtea, %42ko merkatu kuotarekin itxi zuen.

BONUS kanpaina 2015

Apirilaren 1ean, 2015eko kanpainako Bonus pizgarriaren eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Jarraian, pizgarri horretara jotzeko beharrezko betekizunak gogoraraziko dizkizuegu.

Arauetan aldaketarik izan da?

Alde batetik,  Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen araubide juridikoari dagokionez Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 35/2014 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du gobernuak, urtebeteko epean, Bonus pizgarrien sistema arautzen duen araudia eguneratuko duela, pizgarria eskatzeko, aitortzeko eta ordaintzeko prozesua eta ezbeharren portaera helburu duen sistemaren ezarpena bizkortzeko eta sinplifikatzeko.

Gaur, ez dakigu zer aldaketa-mota ezarriko den indarrean dagoen Bonus pizgarrien sisteman, ez eta horiek aurtengo kanpainan eragina izango duten ere, baina, hura hasteko egun gutxi geratzen direla kontuan hartuta, espero dugu –eta hala nahi dugu– aldaketak 2016ko kanpainan sartzea indarrean.

Beste alde batetik, ESS/86/2015 Aginduak, urtarrilaren 30ekoak, 2015erako kotizazio-neurriak garatzen dituenak, 2014ko behaketa-aldirako ezbehar-indize orokorren eta muturrekoen muga-balioak ezartzen ditu. Balio horiek behera egin dute, 2013. urtekoen aldean, jarraian zehazten diren jarduera ekonomikoko kode hauetarako. Gainerako muga-balioek ez dute aldaketarik izan.

JESN

Behaketa-aldia

Ezbehar-indize orokorraren muga 1

Ezbehar-indize orokorraren muga 2

Muturreko ezbehar-indizearen muga

19 Kokeriak eta petrolioa fintzea

2013

13,13

1,19

0,74

2014

6,43

0,58

0,74

70 Egoitza nagusien jarduerak; enpresa-kudeaketarako aholkularitza-jarduerak

2013

6,43

0,58

0,36

2014

4,28

0,39

0,36

99 Lurraldetik kanpoko erakundeen eta organismoen jarduerak

2013

8,5

0,77

0,48

2014

6,43

0,58

0,36

Zer pizgarri lor nezake?

Pizgarrien zenbatekoa ere ez da aldatu eta gertakizun profesionalengatiko kuoten % 5 izatera irits daitezke behaketa-aldian, edo % 10erainokoak, baldin eta enpresak pizgarria aurreko behaketa-aldian eskatu bazuen eta onartu bazitzaion, betiere, lan-arriskuei aurrea hartzeko instalazio, prozesu edo ekipoetan egindako inbertsioak aipatu zenbatekoak baino handiagoak badira

 

Zer behaketa-aldi eskatu behar dut?

Eskatu beharreko behaketa-aldiari dagokionez, zure enpresak 5.000 euroko gertakizun profesionalengatiko kotizazio-bolumena gainditu behar du 4 urteko epean gehienez, 2011 eta 2014 bitartean, kontuan hartuta urte horiek ez direla aurreko behaketa-aldi batekoak –alegia, aurretik pizgarrira jotzeko aukera eman duenekoak–.

Era berean, gutxienez 250 euro kotizatzen duten eta 2011 eta 2014 bitarteko behaketa-aldian (kotizazioen batuketa) 5.000 euro gainditzen ez dituzten enpresa «txikiek» ere pizgarria eska dezakete, betiere, urte horiek ez badira aurreko eskaera bateko zati.

Mutualiak webgunea estreinatuko du eta aukera gehiago eskainiko ditu bere estranetean

Diseinu berritzailea duen webgune berri bat Mutualia, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean diharduen bigarren Mutua Kolaboratzaileak 2015eko apirilean diseinu berritzailea duen webgune berria estreinatuko du. Bertan, informazioa profil profesionalen arabera egituratu da, hau da, informazio enpresen, autonomoen, lan-aholkularien edo langileen arabera egituratu da. Diseinuaren eta edukien aldaketak nabigazioa hobetzera bideratu dira; horrela, gehien interesatzen zaigun informaziora iritsiko baikara.

Eduki gehiago, nabigazio hobea
Mutualiaren webgunearen edukiak erabat berritu dira eta gure webgunea bisitatzen duten profil profesional nagusiek (enpresek, autonomoek, lan-aholkulariek eta langileek) informazio interesgarrienera sarbide zuzenagoa izateko egituratu dira.

Mutualiaren webgunera sartzeko modu berri bat gehitu dugu euskaraz nabigatzen dutenentzat; izan ere, honako domeinu hau jarri dugu martxan: www.mutualia.eus

Estraneta

Gure estraneteko botika-kutxen atala, martxoan, berritu egin da zerbitzu hobea emateko eta, laster, ordezko ordainketa egiteko funtzionalitate berria erakutsi ahal izango dugu, baita jakinarazpenak ere.

 

Aplikaziora sartzeko eskaera egiteko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure kontaktuarekin, Kudeaketa Saileko 900.50.60.70 telefono-zenbakira deituta, eta hark esango dizu ordu gutxiren buruan tresna hau izateko jarraitu beharreko urratsak zein diren.

Erresonantzia magnetiko berria Pakean

Mutualiako Pakea klinikak bere eremu erradiologikoan erresonantzia magnetiko berri bat instalatu du, Siemens markaren 1,5 teslako Magnetom Essenza aparatua, hain zuzen. Zentroko diagnosi-tresneria nabarmen hobetzen duen ekipamenduak Hitachi markaren aparatua ordeztuko du. Aparatu honek azterketak azkarrago egiten ditu, irudiaren kalitatea hobea lortzen du eta azken belaunaldiko software bat du.

Azken belaunaldiko ekipamendu bat da, imanean, gradientetan, erradiofrekuentzia-sisteman, hariletan eta irudiak lortzeko softwarean aurrerapen tekniko berrienak baititu. Ezaugarri horiei esker, denbora-tarte laburrean, kalitate handiko irudiak lor daitezke. Ondorioz, irudiak errazago interpretatu daitezke eta, azken batean, diagnostiko hobeak egin ahal izango dira. Halaber, ekipamenduaren errendimendua handitzen du eta itxarote-denbora murrizten du. Ekipamenduaren diseinua, gainera, pazienteari egokituta dago, proban zehar erosotasuneko, soinuko eta segurtasuneko baldintzak hobeak izango baititu.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, ekipamenduak TIM (Total Imaging Matrix) 4G teknologia erabiltzen du. Teknologia horrek harilen errendimendua hobetzen duenez, bereizmen espazial eta tenporal altua lortzen du. Era berean, Siemens DOTen (Day Optimizing Throughput) motorra ere badu eta, horren bidez, eskaner-estrategia onena hautatu daiteke modu errazean eta sinplean, pazientearen baldintza fisikoetan eta argibide klinikoetan oinarrituta. Horregatik, seinalearen eta soinuaren arteko harreman onarengatik, TIM 4G eta DOT teknologiek kalitate bikaineko irudi bat eskaintzen dute denbora-tarte laburragoan.

Txosten diagnostikoak eta irudiak Historia Kliniko Digitalean sartuko dira eta, bertan, Mutualiako hainbat zentrotako eta zerbitzutako medikuek kontsultatu ahal izango dituzte.

2014an, Pakea klinikan erresonantzia magnetikoko 1.100 azterketa baino gehiago egin ziren eta, logikoki, kopuru hori handitu egingo da ekipamendu berriarekin, azterketa-gaitasuna handituko delako orkatila, eskumuturra, eskua eta oina bezalako ataletan. Gorputz-atal horien ezaugarriak direla medio, bereizmen espazial handiagoa eta haril espezifikoak behar dituzte.

Mutualiaren gardentasun-atariak erabilerraztasunaren “DIGA hiru izarrak” ziurtagiria jaso du

Mutualiak gardentasun-ataria prestatu du bere konpromisoen artean dagoen erabilerraztasunari erantzuna emateko; atariak, gainera, IMQ institutuaren (Istituto Italiano del Marchio di Qualità) ziurtagiria jaso du.

“DIGA Hiru Izarren” erabilerraztasun-azterketan adierazi duen mailak WCAG 2.0-ren A Bikoitza Adostasun Maila betetzen du; eta maila hori izateak, UNE 139803:2012 Espainiar Arauaren Web edukien erabilerraztasun-baldintzak betetzen dituela ziurtatzen du.

Mutualiak bere Gardentasun Atarira pertsona guztiei sarrera erraztu nahi die: elbarritasuna izanda ere; adina edozein izanda ere; ohikoak ez diren teknologiak erabilita baldin bada ere.

Gizarte-erantzukizunaren Shangri-la Fundazioak “DIGA Hiru Izarren” Ziurtagiria eman dio Mutualiaren Gardentasun Atariari Erabilerraztasun-ikuskaritza egin ondoren.

Hautemangarria: Oinarrizko aukeren bitartez hautemangarriak dira informazioa eta interfaz-aren osagaiak.

Erabilgarria: Oso erabilgarriak dira erabiltzailearen interfaz-aren osagaiak eta nabigazioa (murrizketak egon daitezke).

Ulerterraza: Ulerterrazak dira informazioa eta interfaz-aren erabilerak.

Sendoa: Erabiltzaileen agenteekin duen bateragarritasuna maximizatzen da, baita teknologia egokigarriekin ere.

Ziurtagiriaren xehetasunak:

Ziurtagiria jaso duen entitatea: Mutualia 
Ziurtagiria ematen duen entitatea: IMQ Iberica.
Zehaztapen-teknikoak (ET-IMQ-Web): Gizarte-erantzukizunaren Shangri-la fundazioak patentatua.
Webgunea: www.transparencia.mutualia.es
Erabilerraztasun-maila: DIGA Hiru Izarrak
Ziurtagiriaren data: 28/12/2014
Ziurtagiriaren iraungitze-data: 27/12/2017
*UNE 139803:2012 Espainiar arauarekin duen egokitzapena:
“DIGA Hiru Izarren” erabilerraztasun-azterketan adierazi duen mailak WCAG 2.0-ren A Bikoitza Adostasun Maila betetzen du; eta maila hori izateak, UNE 139803:2012 Espainiar Arauaren Web edukien erabilerraztasun-baldintzak betetzen dituela ziurtatzen du.

Etxeko langileen kotizazio berriak

% 20ko hobaria mantentzen da etxeko langileen kontratazioan. Etxeko langileen enplegatzaileek bazekiten, 2012 urtean gertakari arruntengatiko enpresa-ekarpenean % 20ko beherapena ezarri zenetik jakin ere, hobari horrek epemuga bat zuela, kasu honetan, 2014ko abenduaren 31a.

Baina, kontratazioa sustatzeko asmoz, zuzenketa bat sartu da 2015 urteko Aurrekontu Orokorretan, urte betez gehiagoz mantentzeko beherapen hori. Familia ugarien kasuan, % 45eraino zabaldu daiteke hobaria.
Neurri horrek onura handia dakarkie bai etxeko langileak kontratatuak dituzten partikularrei, eta baita hurrengo hilabeteetan kontratazioak egingo dituztenei ere.

Aipatutako kotizazio-hobariak aplikagarriak dira, kontuan hartu gabe kontratu-modalitatea, eta baliozkoak, bai aldi baterako kontratua duten langileen kasuan, eta baita kontratu finkoa dutenen kasuan ere. Ez zaizkie aplikatuko etxeko langileei, soilik, baldin eta enplegu-emaile bakoitzari hilean ematen dizkioten zerbitzuak 60 ordutik beherakoak badira, eta langileek hartu badituzte sistema horretako enkoadratze, kotizazio eta bilketa betebeharrak beren gain.
Ondoko tauletan adierazi dizkizuet zehaztutako tarteak, ordaindu beharreko kuotak eta urte betez gehiagoz baliatu daitekeen aurrezpena.

Tauletan jadanik jaso dira kotizazio-ehunekoetan egondako aldaketak, hala enplegu-emailearenean (% 19,85tik % 20,60ra), nola langilearenean (% 3,95tik % 4,10era) egondakoak; berebat, oinarrien eguneraketa ere, gora egin baitu Lanbide arteko gutxieneko

Ataria

Mutualiak gardentasun ataria sortu du mutuari buruzko informazioa argitaratzeko. Informazioak gardentasun betebeharrak beteko ditu, eta aldizkakoa, eguneratua eta ulergarriagoa izango da.

Atarian ondorengo informazioa argitaratuko da (ez da beharrezkoa eskaerarik egitea): instituzionala, antolakuntza-, plangintza-mailakoa, juridikoa eta aurrekontu eta estatistika ingurukoa. Elkargune eta zabalkunde-gunea izango da. Mutualia bezalakoak diren entitate, instituzio eta erakundeei buruzko informazio publikoa ezagutzera emango da; hiritarrek duten informaziorako eskubidearen ikuspegi berri bat izan nahi du.

 Mutualia Gardentasun ataria

Hidroterapia Ercilla Klinikan

Mutualia Ercilla Klinikako (Bilbo) hidroterapia instalakuntzak berrituak izan dira, hori dela eta ezagurzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bisitak pertsonalizatuak dira eta gure enpresa elkartu eta kolaboratzaileei zuzenduta daude, etortzeko asmoa dezutenok aldez aurretik konfirma ezazue mesedez.

Horretarako jarri zaitezte harremanetan gure kudeaketa sailarekin ondorengo helbide eta telefonoetan

 

  • Henao 26-2º 48009 Bilbo 94 425 25 56
  • Camino 1 20004 Donostia 943 42 65 00
  • Beato Tomás de Zumarraga 10 01008 Gasteiz 945 00 90 90
  • Edo mutualia@mutualia.es helbide elektronikoan

Mutuen legea

Mutuen legedi berria

Abenduaren 26a 35/2014 legea, horren bidez Gizarte Segurantzaren Lan-Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuen araubide juridikoari dagokionez Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen da.

BOE PDF formatuan