Pertsonak mobilizatzeko jardunbide egokien kanpaina

Mutualiak Pertsonak mobilizatzeko eskuliburua

Mutualiak Pertsonak mobilizatzeko eskuliburua jarri du dohainik bere langile elkartuen eskura.

Osasun eta asistentzia sektoreetan ohikoa izaten da pertsonak mobilizatu behar izatea autonomia funtzionalaren falta dela-eta, izan pertsonok lekualdatzeko, haien gorputz-jarrera aldatzeko, edo errehabilitazioko ariketak, tratamenduak edo higiene-zereginak egiteko. “Pertsonak Eskuz Mobilizatzea” (PEM) esaten zaio horri, eta hor biltzen dira giza indarra erabilita pertsona bat edo haren pisuaren zati bat altxatu, jaitsi, eutsi, bultzatu edo arrastatzeko zeregin guztiak.

Horrelako jarduerak modu desegokian egiteak, askotan, mugimendu zehaztugabeak bereganatzea dakar, bai eta ahalegin handiak egitea ere. Horiek jarduera errepikakor bihurtzen direnez, lesio osteomuskularrak eragin ditzaketen baldintza ergonomiko desegokiak agerrarazten dituzte.

“Pantonera” erako formatu berri batean aurkeztuta, eskuliburuaren xedea da modu bisual, arin eta errazean manipulazioak egiteko bereganatu behar diren mugimendu eta jarrera egokiak ezagutzeko tresna izatea eta, horrela, lesio-arriskua murriztea.

MutuaLex 174 zk.

mutualex

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2021eko urriaren 23tik 29rako astea.

Mutualia irabazle QIA Euskadin eta finalista nazioarteko fasean

Mutualia ganadora QIA Euskadi y finalista en la fase internacional

Mutualia Quality Innovation Award (QIA) erakundeko finalista izan da Euskadiko fasean, eta Enpresa Handiaren kategorian irabazle izan da. Horrek aukera ematen digu QIAren nazioarteko faserako aurkezteko, 2022ko otsailean Moskun. 

Impress proiektuan (IMPROVING MANAGEMENT COMPETENCES ON EXCELLENCE BASED STRESS AVOIDANCE AND WORKING TOWARDS SUSTAINABLE ORGANISATIONAL DEVELOPMENT IN EUROPE) parte hartu dugu. Egitasmoa Europako hainbat erakunderen partzuergo batekin batera gauzatu dugu. Lan honen azken emaitza enpresek lanaren ondoriozko estres arriskuaren kudeaketari modu errazean ekitea ahalbidetzen duen tresna baten garapena izan da, horrela, langileen ebaluazio eta proposamenetatik abiatuta, enpresek horri aurre egiteko ekintza-planak garatu ahal izateko.

Proiektu honetan GAIAren laguntza izan dugu eta, aplikazio informatikoaren testeoan, hiru enpresa elkartuk hartu dute parte: InitHealth, MBN eta ATTEST

Etorkizun hurbilean tresna hori eskaini nahi diegu gure enpresa elkartuei, laneko jatorria duen estresa detektatzeko eta murrizteko. 

Exoeskeletoa, lanean lesio muskuloeskeletikoak prebenitzeko tresna

Mutualian, konpromisoa dugu lan munduan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, askotariko exoeskeletoak erosi, eta enpresei uzten dizkiegu, gorputzeko atal desberdinetan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko; hartara, enpresek probatu egin ditzakete, horiekin trebatu, eta lan egiteko izan ditzaketen onurak egiaztatu.

Exoeskeletoak gailu mugikorrak dira, eta pertsona bati jartzen zaizkio, gorputzeko zenbait atal edo gunetako (ekipamendua zertarako diseinatu den) “tentsioa” deskargatzeko, eta, hala, gune horiek esfortzu fisiko txikiagoa jasaten dute.

Zenbait patologiaren prebalentzia dela-eta, exoeskeleto hauek aukeratu ditugu merkaturatzen direnen artetik (egin klik irudien gainean, informazio gehiagorako):

Bizkarreko exoeskeletoa
Bizkarreko exoeskeletoa 
Besoetako exoeskeletoa
Besoetako exoeskeletoa 
Zangoetako exoeskeletoa
Zangoetako exoeskeletoa 

Exoeskeleto horiez gainera, laster eskuetarako exoeskeleto berri bat mailegatzen hasiko gara. 

Kayak surfa – Olatuaren gaineko sentsazioak

Euskadi harro egon daiteke munduko hainbat titulu dituelako espezialitate eder honetan
Kayak surfeko Euskadiko selekzioak poz handiak ematen dizkigu parte hartzen duen bakoitzean. Eta halaxe erakutsi zuen duela gutxi Barinatxe hondartzan (Sopela –Bizkaia–) egin zen modalitate horretako Europako Txapelketan. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren lankidetza duen euskal taldeak lehian izan ziren 17 kategorietatik 15etan irabazi zuen, eta, horrela, ahalik eta modurik onenean ari da prestatzen datorren urtean Ingalaterran izango duen partaidetza. Selekzioka, Euskadi izan zen lehena Galizia, Italia, Frantzia eta Danimarkaren aurretik.


Batez ere, hain ikusgarria den kirol honetan Hodei Etxebarriak Gizonezkoen Openean lortutako garaipena nabarmendu da, egungo munduko txapeldunari (Pablo Arrouays) irabazi baitzion. Nesketan ere Ainhoa Tolosa izan zen onena, kategoria gorenean. Euskadik munduko sei titulu ditu dagoeneko, eta haren maila oso altua izan zen. Munduko txapelketa antolatzen den hamar kategorietan, Euskadik munduko zazpi txapeldun zituen Sopelan. Lehiaketa Barrika Piragua Taldeak eta Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatu zuten, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.


Aspalditik, Euskal Herriko hondartzetan gero eta piragua gehiago ikusten dira, goranzko joeran den kirol honek zale ugari baititu. Kayak surfa kayak eta surfaren arteko nahasketatik sortu den modalitate bat da. Espezialitate honetan, itsasoko olatuen indarra erabiltzen da olatu horien gainean irristatzeko, kayak baten eta pala baten laguntzarekin. Gure hondartzetan kirol honekin gozatzen dutenek maniobra eta pirueta ederrak egin ditzakete beren kayakarekin, surf-taula bat balitz bezala, berezko teknikak aplikatuta, hala kayakaren nola surfaren esparrukoak.
Kayak surfa ospea hartzen ari da hondartzetan, batez ere Euskadiko selekzioaren arrakastari esker. Emozio handia ematen du olatu bat gainditu eta gandorrean mantentzea lortzen denean, uraren indarrarekin hor irristatzeko.

Praktikatzen dutenek abiadura sentitzen dute, eta egoera horrek zoragarri sentiarazten ditu. Segurtasunez gozatzeko trebetasuna ere behar da, eta teknika, gidatze-maila, eta behar den oreka eta euskarriak gero eta gehiago araztu behar dira. Eta, jakina, itsasoari ondo erreparatu zaio, bai eta ondo ezagutu ere, olatuen maiztasuna eta altuera ulertzeko eta, beraz, iraulkiak saihesteko. Olatua iristen den unean bertan arraunketa indartsuagoak egiteko behar den bultzada horrekin egiten da arraunean. Ontzian indarra egiten da oinekin eta belaunekin kayakaren punta altxatzeko, olatuaren gainetik irrist egiteko.


Kayak surfa egiteak abantaila ugari ditu, indarra handitzen duelako eta erresistentzia eta egoera fisikoa hobetzen duelako, eta, gainera, koordinazio eta malgutasun hobea edukitzeko lagungarria delako. Emozio handiak teknikarekin, entrenamendu on batekin eta hain garrantzitsua den orekatzeko gaitasunarekin daude lotuta. Gihar asko lantzen dira, bereziki goialdekoak. Gainera, kirol honek ongizate handia transmititzen du urarekin kontaktuan egonda, olatuen soinua eta olatuaren gainean irristatze magiko hori sentitzean.

Paladetan arreta biltzeak sentsazio oso bereziak sortzen ditu. Izan ere, edozein ur-kirol tresna ona izan daiteke autoezagutzarako, itsasoak guztiz berritzen baitu gure energia. Hondartza zoragarriak ditugu praktikatzeko, edozein adinetan, kategoria desberdinetan munduko txapeldun den Euskadiko selekzioak erakusten duen bezala.

Jatetxe-txartelak monetizatzeak ez du zehazten aldez aurretiko soldataz kanpoko izaera mutuatzea

monetizacion

Auzitegi Nazionalaren epaiak (Arlo Sozialeko Sala, 1. sekzioa, 2019/10/04koa) ebazten zituen jatetxe-txartelen izaerari buruz 2019/12/19an argitaratutako artikuluari segida emanez, 2021/09/14an Auzitegi Gorenak epaia eman du, eta ebatzi egin du erakunde sindikal demandatzaileak Auzitegi Nazionalaren epai horren aurrean aurkeztutako kasazio-errekurtsoa (2/2020 kasazio-errekurtsoa).

Auzitegi Gorenak errekurtsoa ezetsi du, eta horretarako arrazoitu du, 2013/10/03ko epaian (1678/2012 Doktrina Bateratzeko Kasazio Errekurtsoa) ezarritako irizpidearen arabera, ondorengo epai askotan errepikatu denez, plusen –emandako izena gorabehera– soldatako edo soldataz kanpoko izaera zehazteko, lanaren ondorioz egindako gastuak benetan konpentsatzean duten hartuko dela aintzat (kasu honetan, ohiko lana, soldataz kanpokoa).

Jatetxe-txartelen kasuan, soldataz kanpokoa dela ezartzen bada, hori ez da aldatuko data zehatz batetik aurrera enpresaren eta langileen ordezkaritzaren artean monetizazioa erabakitzeagatik; hala, monetizazio-akordio horren arabera edo jatetxe-txartelen zenbatetsitako hileko zenbateko finko bat eskudirutan ordaintzearen ondorioz, nominan ordaintzen bada eta urteko hilabete guztietan hainbanatzen bada langileen ordainsari orokorrean hileko zenbateko zehatz bat, orduan ordainketaren soldataz kanpoko izaera bera izango du, lanaren ondorioz izandako gastuengatik ordaindutako kalte-ordainaren zenbateko gisa.

Ebatzitako kasuan, jatetxe-txartelen soldataz kanpoko izaera, gainera, honako hauek bermatzen dute:

  • Nominako “JT konpentsazioa” kontzeptuari konpainiak monetizazio-akordioa egin aurreko arau eta baldintza berberak aplikatzen zaizkio.
  • JTen zenbatekoa, ez akordioaren aurretik, ez ondoren, ez da kontuan hartu soldata eguneratzeko, ez ordainsari aldakorra kalkulatzeko, eta ez da jasotzen dietak hartzeko eskubidea dagoenean. Gainera, monetizazio-akordioaren aurretik jasotzen zituzten eta lanaldi zatitua duten kategoriek soilik jasotzen dute.
  • Enpresak kaleratzeagatiko kalte-ordainak kalkulatzeko orduan zenbateko hori kontuan hartu izanak ez du eraginik soldataz kanpoko izaeran; izan ere, Auzitegi Gorenak arrazoitu duenez, enpresaren aldebakarreko erabakiaren ondorioa da hori, eta horrek hobekuntza dakar langilearentzat, legez ezarritako eta hain aldekoa ez den kalte-ordainari dagokionez.
     

Horregatik guztiagatik, Auzitegi Gorenak ondorioztatzen du “JTen konpentsazioa”ren zenbatekoa (kalte-ordaina jasotzea, soldataz kanpokoa aztertutako kasuan) ez dela kontuan hartu behar aldi baterako ezintasunagatiko prestazioaren zenbateko osoa ezartzeko; izan ere, % 100era arte osatzen dira soldata-ordainsariak, baina ez dago ezarrita kalte-ordainen eta soldataz kanpoko pertzepzioak zenbatu behar direnik.

MutuaLex 173 zk.

mutualex

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2021eko urriaren 16tik 22rako astea.

MUTUALIAK EUSKALTELEN JARDUNALDI TEKNOLOGIKOETAN PARTE HARTU DU

Urriaren 21ean, Euskaltelen Jardunaldi Teknologikoak egin dira Bilbon. Bertan, enpresen aukera eta erronkei buruzko ikuspegiak azaldu dira, eraldaketa digitalaren aroan ingurumen-trantsizioari eta iraultza digitalari egokitzeko beharraren aurrean.

Jardunaldien gonbidatu nagusia Josep Piqué izan da, enpresaburua, ekonomialaria eta enpresa-zuzendaritzari buruzko nazioarteko hizlari eskarmentuduna. Bere hitzaldian –“Enpresaren egokitzapena datorkigun pandemia osteko munduan”–, adierazi du mundua guztiz azkar ari dela aldatzen, eta makrojoerak identifika ditzakegula, bilakabidea nolakoa izango den eta nola baldintzatuko gaituen ikusteko.

Mutualiak “Egungo egoerako arrakasta, erronkak eta aukerak” profesionalen mahaian hartu du parte . Ignacio Lekunberri zuzendari kudeatzaileak jardun du Mutualiaren izenean, eta harekin batera egon dira Koldo Etxeberria, Kutxabankeko Sistemen zuzendaria; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia; Isidro Fernández de la Calle, Euskaltel Taldeko Enpresen zuzendaria; moderatzaile lanak Iñaki Gonzálezek egin ditu, Deia egunkariko zuzendariak.

Bere mintzaldian, Ignacio Lekunberrik Mutualiaren kudeaketaren bi alderdi esanguratsu nabarmendu ditu: alde batetik, pertsonen motibazioa eta enpresaren xedearekin bat egitea, aldaketa-garai honi aurre egin ahal izateko etengabeko prestakuntzaren bitartez, eta, bestetik, pazientea ardatz duen arreta, bai haren segurtasunari bai beraren datuen segurtasunari dagokienez. Helburu horiek lortzeko garrantzitsua da teknologian, zibersegurtasunean eta prestakuntzan inbertitzea. Gainera, kudeaketa-ereduak printzipio etikoak izan behar ditu oinarri, Mutualia denboran iraungo duen proiektu jasangarria izan dadin. Beren jarduera gauzatzen duteneko inguruari balioa ematen dioten eta garapen jasangarriko helburuekin bat datozen enpresek baizik ez dute lortuko gizartearen onarpena eta legitimazioa. 

Jardunaldian parte hartu dute, halaber, Enrique Monzonisek, Eroskiko Berrikuntza, IKT eta Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, eta Iñigo Jaimek, Sti Norlandeko CEOak.

Jasangarritasunari buruzko inkesta

Mutualiaren jasangarritasun-estrategiaren parte da 

Plan estrategiko bakoitza martxan jartzearekin batera, materialtasunari buruzko inkesta bat zabaltzen dugu, gure interes-taldeei galdetzeko beraien ustez garrantzitsuenak diren gaiez, gure jardun etikoari, sozialari eta ingurumen-arlokoari dagokionez. Inkesta horren emaitzak eta gure hartzaileekiko etengabeko elkarrizketan jasotako ekarpenak baliatzen ditugu geure jasangarritasun-estrategia ezartzeko, eta ahalegin handiagoa egiten dugu garrantzitsuagotzat jo diren arloetan; gainera, estrategiari tratamendu eraginkorragoa ematen diogu urteroko jasangarritasun-txostenean. 

Aldez aurretik eskertzen dizugu inkestan parte hartzea. Guztiz anonimoa da, eta bost minutu aski izango dituzu erantzuteko. 

Emaitzak gure 2021eko Urteko Txostenean egongo dira ikusgai, 2022ko uztailetik aurrera. Materialtasunari buruz egindako aurreko analisiaren informazio guztia 2020ko Txostenean dago.