Ahotsa laneko tresna da lanbide
askotan, irakasle, aktore, abeslari, teleoperadore edota esatariek erabilzen
dute egunero, eta jasandako edozein aldaketak eragina izan dezake
lan-jardueran. Gaur, apirilak 16, Ahotsaren
Munduko Eguna ospatzen dugun honetan, ahotsa
zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua dela gogorarazi nahi
dizuegu eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak dituela ere. Aldaketa
edo nahasmendu horien sorburu ohikoenak gainesfortzuak eta ohitura txarrak
dira; giroko zarata baino ozenago hitz egitea, hala nola lanpostuko giroko
zarata baino ozenago, edo fonazio-ahalmena gainditzea.
Ahots-kordeetako noduluak
lanbide-gaixotasunen koadroan sartuta daudenetik (1299/2006 Errege Dekretua,
azaroaren 10ekoa), ahotsaren nahasmenduaren ezaugarrien eta maiztasunaren
azterketa, hala nola horien prebentzioa, Laneko
Arriskua Prebenitzeko Legeak aintzat hartzen ditu.
Ildo honetan, badira urteak Mutualiak Ahotsaren Eskola antolatzen duena, ahots-kordeetako
noduluek eragiten dituzten gaixotasunak murriztea helburu duen egitasmoa. Gizarte
Segurantzaren Prebentziozko Ekintzen Plan Orokorraren baitan kokatzen da, eta Mutualiaren
Prebentzio-aholkularitzak garatzen du. Aurten ere Ahotsaren Eskolaren hainbat
saio egingo dira, eta berriz ere talde txikian gauzatzearekin batera, ikuspegi
funtsean praktikoa eta parte-hartzailea eskainiko da, hizkuntzaren disfonien
eta patologien tratamenduan esperientzia handia duen logopeda baten eskutik.
Laster jakinaraziko ditugu Ahotsaren Eskolaren data zehatzak. Bien bitartean, zure ahotsa zaintzen ikasi nahi al duzu?
2019ko apirilaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da irekita Bonus Pizgarria 2019 eskatzeko epea (231/2017 ED, Laneko ezbehar-tasa nabarmen gutxitu duten enpresei laneko gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat ezartzea arautzen duena).
Hori dela eta, Mutualiatik eskutitz bat bidali diegu eskatutako kuotak eta siniestralitate mugak betetzen dituzten enpresa guztiei, Bonus Pizgarria zer den jakinarazteko. Zenbateko onura izan dezaketen adierazi diegu, bai eta kopuru hori nola eskatu behar duten ere, gure aplikazio informatikoaren bidez.
Bonus Pizgarrien eskaria egiteko, tresna bat gaitu dugu (BONUSWEB); enpresek bertan sartzeko aukera izango dute, beraien Kotizazio Kontuaren Kodearekin batera eskutitz horretan bidalitako pasahitz bat sartuz gero. Sistema horri esker, eskaria telematikoki egin ahal izango da, inolako joan-etorririk egin beharrik gabe.
Datorren apirilaren 15ean Mutualia Foroaren edizio berri bat egingo da Araban, Arabako Graduatu Sozialen Elkargoa, Wolters Kluwer eta Binary Software-ekin elkarlanean. Enpresetako langile ororen lan jardunaldiaren erregistroa erregulatzeko irten berri den lan-araudian oinarrituko da ekitaldia. Hizlari entzutetsuen eskutik, gai horrek jasotzen dituen berrikuntzak aztertu eta araudia ez betetzeak dakartzan ondorioak landuko dira.
Eguneroko jarduera fisikoak positiboki eragiten digu, bai arlo fisikoan, bai psikologikoan. Baina, ba al zenekien jarduera fisikoa kiroletik harago doala? Ba al zenekien etxeko lan zenbait edota jolas batzuk ere jarduera fisikotzat jotzen direla?
Apirilaren 6an, Jarduera
Fisikoaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Ospakizun honen jatorrian
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mugimendu fisikoa sustatzeko xedez
antolatutako ekimena dago, osasun eta ongizatea lortzeko.
Baina, zer da jarduera fisikoa?
Eta ariketa? Zein da desberdintasuna?
OMEren arabera, jarduera fisikoa da “muskulu
eskeletikoek sortutako eta energia gastua eskatzen duen gorputzaren mugimendu
oro”. Ariketa,
berriz, jarduera fisikoaren aldaera bat da. Ariketa planifikatua, egituratua
eta errepikakorra izaten da, eta gaitasun fisikoaren osagai bat edo gehiago
hobetzeko edo mantentzeko xedez egiten da. Jarduera
fisikoaren barruan dago ariketa fisikoa, baina baita gorputzaren mugimendua
dakarten beste jarduera batzuk ere; besteak beste, jolas eta lan uneen,
mugitzeko modu aktiboaren, etxeko zereginen eta dibertimenduzko jardueren parte
izaten dira.
Mutualiatik ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu, pertsona eta enpresa osasuntsuak lor ditzagun. Eta Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatzeko, zuen eskura jartzen dugu Mutualia on!giharrak indartu eta deskargatzeko gidaliburua. Zu aktibatzeko lagungarri izatea espero dugu.
“Transformazio digitala pazientearen segurtasuneko eta lan-segurtasuneko prozesuetan” jardunaldia ospatu zen joan den asteartean, hilaren 2an, Bilboko Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Health 2.0 Basque eta Mutualiak antolatu dute, Tecnalia eta Inithealthekin (Grupo Init) elkarlanean.
Jardunaldia Health 2.0 Basqueren sortzailekideen ongietorriarekin hasi zen, alegia, Gonzalo López, Blanca Usoz Eroski taldeko Lan Osasuneko koordinatzailea, eta Juan Carlos Santamaríaren ongietorriarekin. Segurtasun digitalaren alorrean interesa duen edonor animatu zuten Health 2.0 Basquen izena eman dezan; era horretan, osasunean teknologia berrien garapena sustatzea xede duen foro horren kide izango dira.
Jarraian, Victor Echenagusia doktoreak, Mutualiako Laguntza Zerbitzuen eta Prestazio Ekonomikoen zuzendariak, adierazi zuenez, “osasunaren alorreko transformazio digitalak garrantzi berezia du datuen segurtasunean eta datuen babesean”. Eta Pazientearen segurtasuna hizpide izan zuen lehen hitzaldien blokea eta mahai-ingurua aurkeztu zuen.
Lehen hitzaldia Miguel Ulibarrena doktorearen ardura izan zen. Aseguramenduko zuzendaria eta Osasun Kudeaketako Unitateko arduraduna da, eta azaldu zuen “nola bilakatu den Pazientearen Segurtasuna funtsezko osagai, ospitaleko prozesuetako arretaren kalitaterako”. Blanca Segurola Osakidetzako Farmaziako programa korporatiboaren koordinatzaileak adierazi zuen “zer garrantzi duen teknologia aplikatzeak medikamentuak preskribatzeko, prestatzeko, emateko eta erabiltzeko orduan”. Bestalde, Juan José Jaras Osakidetzako Arabako ESIko Erizaintza zuzendariordeak nabarmendu zuen “zer inportantzia duen segurtasunak esterilizazio-prozesuan, batez ere, pazientearen esterilizazio prozesurako trazabilitate instrumentalari dagokionez”.
Tecnaliako Xabier Larruzeak, Borja López Biocruces Bizkaia institutuko bioinformatikoak eta Eunate Arana-Arri Biocruces Bizkaia osasun ikerketa institutuko koordinatzaile zientifikoak “SHIELD” proiektua aurkeztu zuten, “Europako herritarren espediente medikoen segurtasuna eta pribatutasuna hobetzera bideratutako Europako proiektua”, hain zuzen ere. Mahai-inguruaren moderatzailea Gonzalo López izan zen, Inithealth (Grupo Init) erakundearen zuzendari tekniko komertziala.
Bestalde, Juan Carlos Santamaría, Inithealtheko (Grupo Init) Komunikazio eta Negozio Garapeneko zuzendariak aurkeztu zuen jardunaldiko bigarren hitzaldi-multzoa; lan-segurtasunean jarri zuten arreta. Iñaki Sendín Petronorreko Segurtasuneko buruaren hitzaldiarekin ekin zitzaion. Sendínek nabarmendu zuen “zer garrantzi duen teknologia aplikatzeak findegietako jarduera prebentiboetan”. Yolanda García Mercedes-Benzen Vitoria-Gasteizko plantako Mediku-zerbitzuen buruak garrantzitsutzat jo zuen “lesio muskulueskeletikoak prebenitzeko programa praktiko eta eraginkor bat”.
Halaber, Ana Guridi Mutualiako Prebentzio Zerbitzu Propioaren arduradunak adierazi zuenez, “gure alarma sistemaren bidez, osasunaren arloko profesionalak seguruago sentitzen dira, lan egiterakoan”. Mahai-ingurua Dolores Rico Laneko segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen alorreko aholkulari eta prestatzaileak moderatu zuen. Haren arabera, “teknologia berriek aukera ematen dute langileen segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko”.
Espainiako Gobernuak langile bakoitzaren lanaldia erregistratu nahi du, hasiera eta bukaera ordutegiekin, enpresek pairatzen duten lan-prekarietateari aurre egiteko asmoz. Neurri berria indarrean sartuko da heldu den maiatzaren 12an.
Gizarte
babeserako eta lanaldiari loturiko lan prekarietateari aurre egiteko premiazko
neurriei buruzko martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege-dekretuak (2019ko martxoaren
12ko BOE) urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzen du. Aurrerantzean,
honela geldituko da testua:
1. 34.7 artikulua
aldatuko da, eta jarraian adierazten den moduan idatzita geldituko da:
“Lanaren, Migrazioen eta Gizarte
Segurantzaren Ministerioko titularrak proposatuta, eta ordezkaritza handieneko
sindikatu eta enpresaburuen erakundeei entzun ondoren, lanaldiaren eta
atsedenaldien antolamendua eta iraupena mugatu edo zabaldu ahal izango ditu
Gobernuak, baita lanaldi erregistroaren betebeharraren espezialitateak ere,
beren berezitasunak direla medio hala eskatzen duten sektore, lan eta kategoria
profesionaletarako.”
2. 34. artikulua
aldatuko da, 9. atala erantsiz; honako testu hau, hain zuzen:
“Enpresak lanaldiaren eguneroko
erregistroa bermatuko du; erregistro horretan, langile bakoitzaren lanaldiaren
hasiera eta amaiera ordu zehatzak agertuko dira, artikulu honetan ezarritako
ordutegi malgutasunaren kalterik gabe.
Hitzarmen
kolektiboaren edo enpresa akordioaren bidez edo, halakorik ezean, enpresaburuak
aldez aurretik enpresako langileen legezko ordezkariei kontsulta eginda
antolatu eta dokumentatuko da lanaldi erregistroa.
Enpresak 4 urtez
gordeko ditu arau honetan aipatzen diren erregistroak, eta eskuragarri izango
dituzte langileek, haien legezko ordezkariek nahiz Lan eta Gizarte Segurantzako
Ikuskaritzak.”
Ikusten denez, arauak ez du aurreikusten lanaldi erregistroa antolatzeko eta
dokumentatzeko modu zehatzik, baina etorkizunean auzitegiek, arau hori
interpretatzeko orduan, zalantzarik gabe kontuan hartuko dituzten funtsezko bi
alderdi aipatzen ditu, enpresaren bi obligaziori dagozkionak:
Lanaldi erregistroa bermatzea
Erregistroaren antolaketa eta dokumentazioa adostea, eta, akordiorik ezean, aldez aurretik langileen legezko ordezkariei kontsulta egitea
Langileen ordezkariekin adostuz gero
erregistro orrien edukia eta erregistroaren antolaketa, auzitegiek, seguru
asko, adostasun horri balioa emango diote, lege iruzurreko egoera jakinik ez
badago.
Enpresak langile guztien lanaldi
erregistroa bermatzeko moduari buruzko akordiorik ezean, berriz, berme gehiago
emango ditu erregistro automatikoak, automatikoa ez denak baino.
Arauak ez du inolako sistemarik
lehenesten, arrazoizkoa denez, ezagutu arte Lan eta Gizarte Segurantzako
Ikuskaritzaren interpretazioa, garapeneko araudia, Lanaren, Migrazioen eta
Gizarte Segurantzaren Ministerioaren jarraibideak edo Auzitegi Gorenaren edo
Justizia Auzitegi Gorenen epaia.
Lanaldi erregistroaren neurri hau BOEn argitaratu eta bi hilabetera izango da aplikagarria, hau da, 2019ko maiatzaren 12an.
Zigor Kodearen erreforma berriak, otsailaren 20ko
1/2019 Lege Organikoaren bitartez onetsi eta martxoaren 13an indarrean jarri
denak, zabaldu egin du pertsona juridikoen erantzukizun izan litezkeen delituen
zerrenda; europar zuzentarauen transposizioaren ondorio da hori, izan ere,
horien bitartez behartzen da Espainia, pertsona juridikoek delitu berrietan
duten zigor erantzukizuna onartzera.
Berritasun nagusiak delitu hauei buruzkoak dira:
Organoen trafikoa (ZK 156 bis art.). Ohiko jokabideen mugaketa
argiagoa da, larritu egin dira zigorrak gaitzespen bereziko hipotesietan, eta
esplizitatu egin dira erakundearen edo talde kriminalen jardunaren hipotesiak,
gizakien salerosketaren delituei egiten zaien tratamenduaren antzera; gainera,
nazioartean berriro erortzearen astungarria ere sartzen da.
Merkatuari eta
kontsumitzaileei buruzko delituen atalaren barruan, 284. eta 284. artikuluetan dagoenekozigortzen ziren informazio
pribilegiatuaren eta merkatuaren manipulazioaren jokabide zehatzak, baina
oraingoan hiru manamendu berri
txertatu dira:
ZK 285
bisartikuluan delitu gisa tipifikatuta dago informazio
pribilegiatuaduenakhura ezagutaraztea eta bere lanaren,
lanbidearen edo funtzioen jardun normaletik kanpo agertzea, arriskuan
jarriz merkatuaren integritatea edo inbertitzaileen konfiantza. Era berean,
merkatu azterketa batean informazio pribilegiatua ezagutaraztea ere txertatzen
da, baldin eta merkatuen eta finantza tresnen alorrean europar araudiak
aurreikusten dituen betebeharrei erreparatu gabe egiten bada.
ZK 285
ter artikuluak kontzeptuzko edukiak (finantza tresnak, kontratuak, jokabideak,
eragiketak eta aurreikusitako aginduak) merkatuaren eta finantza tresnen alorreko
europar eta espainiar araudira igortzen ditu.
ZK 285
quater artikuluak berariaz adierazten du aurreko delituen proposamen, konspirazio eta
probokazio ekintzen zigorra.
Korrupzioa negozioetan (286 bis art. 1. atal.)
Mota horren barruan sartzen da etekin edo abantaila justifikatu gabea “lortzeko eskaintza edo promesa”, salgaiak modu
bidegabean erosteko edo saltzeko edo zerbitzuak kontratatzeko beste baten alde
egitearen ordainetan.
Herri
Ogasunaren kontrako delituak (ZK 305. eta 308. art.)
Aldatu egiten da Europar Batasuneko
Ogasunaren kontrako zigor haustetzat hartzeko iruzur egindako kuota, eta
egokitu egin dira dagozkion artikuluak; hala, delitutzat hartzeko iruzur
egindako kuotaren zenbatekoa 50.000 €-koa izatetik 100.000 €-koa izatera aldatu
da (zerga delituen ohiko kasuetarako, 120.000 €-an utzi da atalasea).
Indarrean den dirulaguntzen iruzur delituaren helburua
zabaldu egin da, eta Europar Batasunak ematen dituen laguntzak edozein Herri
Administrazioren laguntzekin parekatu dira; era berean, araudi bateratua ezarri
da laguntza publikoen iruzurren esparruan, 120.000 eurotik 100.000 eurora
murriztuz delitu atalasea.
Diruaren
faltsifikazioa (ZK 386. eta 387. art.)
Zabaldu egin da pertsona juridikoei
ezar dakiekeen zigorren aukera, pertsona horiek delitu mota horien erantzule penalak
direnean.
Hobetu egin da ZK 387. artikuluaren erredakzioa diruaren
zigor babesa dirua ofizialki zirkulazioan jarri aurreko faseetara aurreratzen
den kasuetarako.
Zabaldu egin da euroaren eta atzerriko edozein diruren
zigor babesa, faltsifikazioak Europar Batasuneko mugei eragiten dienean oro har
–aurretik, lurralde nazionalari baino ez zion eragiten babes horrek–.
Eroskeria
eta bidegabeko eralgitzea (ZK 423. eta 427. art.)
Zabaldu egin da eroskeria eta bidegabeko
eralgitze delituetan kontuan hartu beharreko funtzionario publikoaren
kontzeptua. ZK 427. artikuluan d) atal berria erantsi da, zeinean
adierazten den funtzionario publikoa dela Europar Batasunaren edo hirugarren
herrialdeen finantza interesen kudeaketan diharduena edo interes horiei buruzko
erabakiak hartzen dituena.
Berariaz ezarri da pertsona
juridikoen erantzukizuna eralgitze delitu guztietarako (ZK 425.5. art.), eta,
ondorioz, zabaldu egin da pertsona juridikoa erantzule izan litekeen delituen
katalogoa. Hemendik aurrera zigortu ahalko dira administrazio
desleialagatik edo ondare publikoaren bidegabeko jabetzeagatik, agintaritzak
edo funtzionarioak erakunde publikoen kontularitza faltsutzeagatik edo
bidegabeko eralgitzeagatik.
Terrorismoaren kontrako borroka (ZK 572. art. eta hurrengoak)
Pertsona
juridikoen zigor erantzukizuna terrorismoko edozein delitu motatara zabaldu da (ZK 580 bis artikulu berria), zeina orain arte terrorismoaren finantzaketa
delituetarako baino ez zen aurreikusten. Horren ondorioz, pertsona juridikoak
erantzule izan litezke beren baitan delitu hauek egiten badituzte: terrorismoa,
ekitaldi terroristekin bat egitea, doktrinatzea, terrorismoa goratzea, gorestea
edo horretara bultzatzea. Horren ondorioz, berrikusi egin behar dira delitu
hori egiteko aurreikusten diren gaur egungo arriskuen ebaluazioak.
Goreneko zigorrak jaso egin dira eta
gaitasungabetzea berezia izatetik erabatekoa izatera igaro da zigorrak irauten duen denbora guztian (ZK 572.
art.). Era berean, terrorismoko delituen artean sartu da agirien faltsutasuna,
orain arte aurreikusi gabea, eta terrorismo helburuekin egiten den bidaiari
dagokionez, ezabatu egin da bidaiaren helburua terroristek kontrolatutako
lurralde bat izan beharraren eskakizuna (ZK 575.3. art.).
Lege erreformak agerian jartzen du zabaldu egin dela legez pertsona juridikoen zigor erantzukizun esparrua eta gogortu egin direla zigorrak; beraz, ezinbestekoa da enpresek zigor compliancekoprogramak ezartzea, bai erakundeen bai bertako administratzaileen, zuzendaritza organoen edo langileen erantzukizunen prebentzioari, karga arintzeari edo ahultzeari begira.
Susana Castaños del Molino
Mutualiako Aholkularitza Juridikoko eta Betetze korporatiboko Zuzendaria