2016ko Bonus. Pizgarri-sistema eskatzeko epea zabaldu da.

BONUS pizgarriaren eskaera egiteko epea 2016eko ekainaren 30a arte zabaldu da.

Ekainaren 22ko ESS/1003/2016 Ordena argitaratu zen: 2015 urteko pizgarria eskatu eta proposamen-txostenak bidaltzeko epea luzatu da. Aurrekoari babesa ematen dio Martxoaren 31ko 404/2010 Errege-dekretuak; dekretuak lan ezbehar-kopurua gutxitzeko eta prebentziorako ahalegin berezia egin duten enpresentzat lan-gertakariengatiko kotizazioen murriztea erregulatzen du.

 BONUSari buruzko informazio gehiago

Langileak laneko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko bere ibilgailuan GPS bat instalatzeak intimitaterako eskubidea urratzen du:

Azkenaldian, enpresa batzuek, langile bat bere laneko betebeharrak betetzen ari ez delako susmoa dutenean, GPS bat instalatu dute langilearen ibilgailuan, susmoa zuzena zen ikusi eta, langilea bere betebeharrak betetzen ari ez zela egiaztatuta, zegozkion neurriak hartzeko.

Horren aurrean, langileek erantzun egin dute, jarrera horrek beren intimitatea urratzen duela eta modu horretan lortutako probak baliogabeak direla argudiatuta.

Zehazkiago, kasu batean enpresa batek bajan zegoen langile bati jarraipena egitea erabaki zuen. Horretarako, detektibe bat kontratatu zuten eta GPS bat instalatu zuten langilearen ibilgailuan. Horrela ikusi zuten, baja medikoan egon arren, bost egunetan bere laneko betebeharren antzeko jarduerak egin zituela (ibilgailu bat gidatzea, obratik obra joatea eta noizean behin pisuren bat garraiatzea).

Jarduera horiek egiaztatuta, enpresak langilea kaleratu zuen, enpresaren konfiantzaz abusatzeagatik eta kontratuko fede ona urratzeagatik.

Gatazka epaitegietara heldu zen, eta ebatzi zuten kaleratzea deuseza zela eta erabilitako froga baliogabea zela, konstituzioak aitortzen duen intimitaterako eskubidea urratuz lortu zelako.

Horretarako Auzitegi Konstituzionalak intimitaterako eskubidearen inguruan ezarritako doktrina hartzen da oinarri bezala (2000ko azaroaren 30eko STC 292/2000 epaia, 2001eko maiatzaren 29ko STC 119/2001 epaia, 2006ko martxoaren 27ko STC 89/2006 epaia, besteak beste). Doktrina horrek pertsonaren pribatutasuna babesten du injerentzien aurrean eta teknologikoki aurreratua den gizarte batean sor litezkeen arriskuen aurrean. Horretarako, 1/1982 Lege Organikoaren 7.2 artikuluan xedatutakoa hartzen da kontuan. Bertan ezartzen denez, entzuteko edo grabatzeko gailuak edo pertsonak errekonozitzeko beste edozein bitarteko erabiltzea esku-hartze neurrigabea da. Gainera, enpresariek (Langileen Estatutuko 4.2 eta 20. artikuluak) eta detektibe pribatuek (Segurtasun Pribatuari buruzko 23/1992 Legearen 19.1 a) artikulua) gaindi ezin ditzaketen mugak ere ezartzen dira arauetan, eta ondorioztatzen da langile baten jarraipena egiteko GPS bat instalatzea legearen kontrakoa dela eta, ondorioz, enpresak bitarteko horren bidez lortzen duen informazioak ondoriorik ez duela.

Detektibeak egindako jarraipen pertsonala ere baliogabetu zuen epaitegiak, detektibeak tresna horren bidez lortutako datuak baliatu zituelako langilea une oro non zegoen jakiteko.

Horregatik, modu horretan eskuratutako froga legez kanpokoa eta deuseza dela ezartzen da eta, ondorioz, deuseza da ere froga horretan oinarritzen den kaleratzea (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2011ren maiatzaren 10eko epaia).

Irizpide bera aplikatu zen bete kasu batean ere. Langileak zegokion ordutegia eta egitekoak betetzen ez zituelako susmoa zuen enpresariak eta, bere ibilgailuan GPS bat jarrita, detektibe bat kontratatu zuen hura jarraitzeko. Horrek ikusi zuen lan-ordutegian, laneko eginbeharrak egin ordez, langileak egiteko pertsonal batzuk egin zituela, eta enpresak langilea kaleratu zuen.

Epaitegiak horrela lortutako froga deuseza zela ebatzi zuen, bitartekoa ez zelako proportzionala edo egokia enpresariak egin nahi zuen egiaztapenerako. Ondorioz, kaleratzea bidegabea izan zela ebatzi zuen. Izan ere, beste bitarteko batzuen bidez langileak bere egitekoak betetzen ez zituela egiaztatu zen arren (nahiz eta bitarteko horiek detektibearen lanean izan zuten eragina aipatu ez), laneko ez-betetze horren proportzioa eta enpresari eragindako kalte egiaztagarri baten falta ikusita, kaleratzea bidegabea eta ez deuseza zela ebatzi zen (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2012ko otsailaren 14ko epaia).

Honen guztiaren ondorioa, beraz, honako hau da: langileak bere egitekoak betetzen ez dituela egiaztatzeko bere ibilgailuan jarritako GPS bat jartzeak intimitaterako eskubidea urratzen du eta ez da proportzionala edo egokia lortu nahi den helburuarentzat. Ondorioz, froga baliogabea da, horretan oinarrituta hartzen den beste edozein neurri bezalaxe.

 

Pedro Fraile. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

Mutualiaren Campus Birtualean hezkuntza-jarduera berri bat: «Enpresa-jardueren koordinazioa».

Mutualiak, laneko kontingentziak estaltzeko hari atxikitako enpresa kidetuen eta enpresa horietako langileen artean prebentzioa zabaltzeko ahaleginean, bere trebakuntza-eskaintza zabaldu eta beste dibulgazio-jarduera abiarazi du Campus Birtualean: «Enpresa-jardueren koordinazioa».

Laneko kontingentziak estaltzeko Mutualiari atxikitako langile autonomoei eta Mutualiarekin kidetutako enpresei eta horien langileei zuzenduta dago.

Lantoki batean, langileek beren zerbitzuak emateko bat egiten dutenean (bai langile autonomoak bai beste enpresa batzuen mendeko beren konturako langileak), elkarlanean aritu behar dute Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia betetzeko; hau da, beharrezkoa da «enpresa-jardueren koordinazioa». Enpresa-jardueren koordinazioa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikuluak erregulatu eta urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuan garatzen du. Azken honek langileek bat egitean gerta daitezkeen arriskuak prebenitzeko eta bertaratutako langileen babeserako beharrezko bitartekoak ezartzen ditu.

Bitarteko horiek dibulgazio-jarduera honetan azalduta daude, koordinazio bat eskatzen duten egoera posibleen benetako adibideekin. Adibide horietan, langileen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira, jarduera prebentiboen koordinazioa egokia izan dadin eta, beraz, legea bete dadin.

Era beran, desberdinduta datoz urriaren 24ko 1627/1997ko Errege Dekretuan ezarrita dauden eraikitze-obretako Segurtasuneko eta Osasuneko gutxieneko xedapenak.

Edukia:

  • Aurkezpena
  • Definizioak
  • Enpresen betebeharrak koordinazioan
  • Koordinazio-bitartekoak
  • Jarduera prebentiboen koordinazioa
  • Exekuzio-fasea
  • Erreferentziako araudia
  • Laburpena

 

Jarduera honetan edo gure Campus Birtualeko beste edozein dibulgazio-jardueratan izena eman dezakezu; horretarako, jarduera bakoitzean aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu. Kasu honetan, sakatu «Enpresa-jardueren koordinazioa».

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Prebentzio Sailarekin, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoaren bidez, edo deitu telefono hauetara: 945 009 077; 943 440 526 eta 944 042 105.

Mutualia. Informazio juridikoa. 2016ko ekainaren 13tik 18ra

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 13tik 18ra bitarteko aldizkari eta buletinetan argitaratuak (BOE, EHAA, AAO, BAO, GAO eta EBAO).

 

I.-SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
2016-06-15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala

  • Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 1eko ebazpena, 2015. urterako soldaten berrikusketaren Akta erregistratu eta argitaratzen duena, eta gazte erreformari eta adin txikikoen babesari buruzko estatuko II. Hitzarmen kolektiboaren aldaketa.-5845 Xedapena – 2 or.

 

  • Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 1eko ebazpena, bankuen sektoreko Hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzen duena.- 5846 Xedapena- 48 or.
II.-ARAUZKO XEDAPENAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-13

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOEN MINISTERIOA

  • Zerga prozedurak. Kudeaketa informatizatua.- Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren 2016ko ekainaren 8ko ebazpena, 2010eko maiatzaren 18koa aldatzen duena, ahalorde erregistroari eta kudeaketari dagokienez eta adin txikikoen eta ezinduen oinordetzen eta legezko ordezkarien erregistroari eta kudeaketari dagokienez, izapideak eta jardunbideak Internet bidez egiteko Zerga Agentziaren aurrean.-5737 xedapena – 5 or.

2016-06-14

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOEN MINISTERIOA

  • Sozietateen gaineko zerga eta Ez egoiliarren errentari buruzko zerga.-Ekainaren 6ko HAP/871/2016 Ordenaren akatsen zuzenketa, Sozietateen gaineko zerga eta Ez egoiliarren errentari buruzko zerga onartzen dituena, saltegi iraunkorrei eta atzerrian eratu eta Espainian aritzen diren errenta esleipenaren erregimena duten erakundeei dagokienez, 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean abiatutako zergaldietarako, aitorpena egiteko eta dirua sartzeko prozedurei buruzko aginduak ematen dituena eta modu elektronikoan aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura zehazten dituena;bertan onartzen da, halaber, Sozietateen Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014ko Legearen 101. artikuluaren baldintzak betetzen dituzten erakundeekin lotura duten pertsonekin edo erakundeekin eragiketa berezietarako dokumentazio espezifikoari dagokion agiri arautua.- 5779 Xedapena – 5 or.
EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
2016-06-13

LEHENDAKARITZA

2016-06-16

OSASUN SAILA

·         Osasun Sailburuaren 2016ko maiatzaren 30eko AGINDUA, urtarrilaren 27ko 9/2015 Dekretua garatzen duena; azken horrek kanpoko desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen instalazioa eta erabilera arautzen du, eta ezartzen du derrigorrezkoa dela horiek instalatzea osasun eremuko erabilera publikoko zenbait eremutan.-  2586 Xedapena- 6 or.

AAO (Arabako Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-14

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • Ogasun eta Finantzen Saileko foru diputatuaren ekainaren 8ko 1164/2016 FORU AGINDUA, Sozietateen gaineko zergaren eta Ez egoiliarren Errentaren Aitorpenaren autolikidazioa egiteko 200 eta 220 ereduak onartzen dituena, saltegi iraunkorrei eta atzerrian eratu eta Bizkaiko Lurralde Historikoan aritzen diren errenta esleipenaren erregimena duten erakundeei dagokienez, eta baliabide telematikoen bitartez aurkezteko prozedura arautzen duena, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako. 3. or. eta hur.

2016-06-17

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 7ko 104/2016 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 182/2014 Dekretua aldatzen duena; azken horrek faktura elektronikoen sarrerarako puntu orokorra sortzen du eta aipatutako fakturen izapideak egiteko eta kontularitza erregistroa egiteko prozedura arautzen du. 5 or. eta hur.

ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 14ko 109/2016 FORU DEKRETUA, Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren barneko erakundeen eta pertsona fisikoen Erregistroa ezartzeari eta arautzeari buruzkoa.- 7. or. eta hur.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 14ko 110/2016 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Lurralde Historikoan lan munduan txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia ezartzen dituena. Lan Berri.- 13. or. eta hur.

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala):

SEPEren PREPARA programaren gida berria

PREPARA programaren helburua langabezian dauden eta langabezia-prestazioa edo -sorospena agortu duten pertsonei lanpostu bat aurkitzen laguntzea da. Gainera, pertsona horiei hilean behin jasoko duten laguntza ekonomiko bat ere emango die Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak.

Langabezia-tasa, azken Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera neurtua, % 18 baino handiagoa den bitartean indarrean jarraituko du programa honek.

Dokumentua erantsita dago.

Ascensores Muguerza

Nola eta noiz sortu zen enpresa?

Ascensores Muguerza enpresak Errenterian hasi zuen bere ibilbidea, 1922an. Sortzaileak igogailuen sektorean trebatu ziren; hala, Zumaian itsasoko jarduerari utzi eta Suitza aldera joan ziren, bertako igogailu-enpresa batera lanera. Ezaguera jaso ostean, Donostian Muguerza Igogailuak enpresa sortzea erabaki zuten, Groseko Zabaleta kaleko tailer batean. XX. mendeko lehen urteetako igogailuak eraikin bereziek bakarrik zituzten luxuzko artikuluakziren. Kabinen diseinuan ohikoak ziren kaoba-zura eta artisautza. Egun, diseinu pertsonalizatuek Muguerzaren balio bereizle izaten jarraitzen dute, teknologia, materialak eta diseinuak eguneratuta.

Nola lortu zuen familia-enpresa batek urteetan zehar egokituz joatea eta lehiakor izaten jarraitzea?

Ia 100 urteko jardueran zehar, enpresa zenbaitetan berrasmatu behar izan dute, eta egun, laugarren belaunaldiak zuzentzen duen enpresa aldaketa sakonak ari da egiten. Kudeaketa-ereduari dagozkion aldaketak dira, eta elkarrekiko errespetua, konfiantza, komunikazioa, moldagarritasuna, bezeroarekiko zerbitzuan jarrera, emaitzari begira egotea eta talde guztiak konpainian parte-hartzean oinarritzen dira. Hala, enpresa-kultura berria izenekoarekin bat eginez, trebakuntza-ekintzak eta aldizkako bilerak diseinatu eta abian jarri dituzte, hala nola enpresaren emaitzen araberako ordainsari-sistema aldakor bat. Horri esker, langile guztiak enpresaren proiektuetan inplikatuago egotea lortu dute. Horretarako enpresako langileekin zenbait baldintza adostu dituzte, konfiantza eta errentagarritasunaren bidez, enpresa etorkizunean jasangarria izan dadin. Proiektu komun sendo eta jasangarri bat izan da emaitza: enpresak irabazten badu, denok irabaziko dugu.

Zein produktu eta zerbitzu eskaintzen dute?

Igotzean espezialista izatea. Igogailuen instalazioan eta mantentze-lanetan zerbitzurik aurreratuena eskaintzea. Asmo horrekin sortu zen Ascensores Muguerza 1922an. Eta horrela jarraitzen dugu izaten egun. Urteetan zehar, ondoz ondoko belaunaldiek gure enpresa jaso dute, hobekuntza garrantzitsuak eginez, gure eskaintza munduko merkatuko onenarekin indartuz, geure diseinuen sormena alde batera utzi gabe. Gure filosofiak merkatuari begira adi mantentzen gaitu, baina, batez ere, egunero eta bezeroekiko hurbilago jartzen gaitu.

Ikertzen, berritzen Teknologia aurreratuenak sartuz eta gure bezeroen neurriko irtenbideak aplikatuz, gure gama osatua da: lekurik gutxien hartzeko pentsatutako igogailuak, industriarako karga-jasogailuak, plataformak, eskailera mugikorrak eta elektrizitate-kontsumoan % 35 aurreztea lortzen duten igogailu bereziak.

Etengabeko hobekuntzarekin eta teknologia aurreratuenaren ezagutzarekin konprometituta egoteaz gain, Ascensores Muguerza enpresaren beste balio bereizle bat haren Mantentze Zerbitzuari dagokio. AENOR etxearen bikaintasun-ziurtagiria du, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan erantzuteko behar duen denborari dagokionez.

Horretarako, 60 baino pertsona gehiagoko lantaldea dute. Haien jardueraren oinarria arreta pertsonalizatua, proiektuen kudeaketa integrala eta giltza eskurako entrega dira.

Sustatzen duten balioetako bat alderdi emozionala da. Portaera emozionalarekin lotutako ekimen bat sortu da, hurbiltasun eta konfiantza handiagoa lortzeko. Zertan datza?

2009an, enpresak erabaki zuen gero eta zorrotzagoa den merkatu batean lehiatzeko, talde sendoago eta bateratuago bat sortu beharra zegoela. Aldaketa gatazkatik akordiora igarotzeko aukera gisa hartzen dute, mesfidantzatik konfiantzara, inkomunikaziotik komunikaziora. Elkarrizketen kalitatea hobetzea, malgutasuna aukera gisa ikustea, parte-hartzea eta konpromisoa handitzea.

Norabide horretan egindako lanak  emaitza bikainak ekarri dizkio enpresari: hurbilago egotea, gehiago eta hobeto komunikatzea, guztiok elkarri entzutea, balioak partekatzea, talde-kohesio handiagoa, konpromiso handiagoa eta emozioen kudeaketa hobea gatazkei aurre egiteko. Azken finean, konfiantzan oinarrituta eraikitzea, enpresaren lehiakortasuna erraztuko duen konpromiso partekatu bat bilatzeko.

Adegik Enpresa Kultura Berriaren 2016ko Saria eman die. Zer esan nahi du aitorpen horrek?

Asko eskertzen diogu ADEGIri gure lana errekonozitu izana; ez sariagatik bakarrik, baita aldaketa-prozesu osoan eskaini digun laguntza guztiagatik ere. Gainera, gure lanaren aitorpen horrek berretsi du 2009an hasi genuen ibilbide hura beharrezko apustua zela: enpresak iraun dezan, egungo merkatuan beharrezkoa da ibilbide hori erakundeko pertsona guztien ekarpen ezinbestekoarekin egitea, baita haiek emaitzetan parte hartzea ere.

Nola ikusten du etorkizuna Ascensores Muguerzak?

Ascensores Muguerzaren etorkizunerako beharrezkoa da bertan lan egiten dugun pertsona guztiok ulertzea, gero eta zorrotzagoa den merkatu batean lehiatzeko, elkarrekin jardun behar dugula, lasterketa bera egitea erabaki behar dugula. Talde konprometitua eta askotarikoa gara, eta proiektu sendo batean, denboran zehar iraungo duen proiektu batean sinesten dugu.

Batzar Nagusia eta hitzaldia

Programa

12:00 Osasuneko sailburua Jon Darpon jaunak QH (Quality Healthcare) egiaztatzen duen plaka estalgabetuko du.

12:30   Batzar Nagusia

13:30   «Los valores en la empresa» (Enpresaren balioak)  hitzaldia, Javier Luxor jaunaren eskutik.

14:20     Koktela

(*) Javier Luxor-ek, Ingeniaritza-ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta, 2001ean, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako masterra egin zuen (MBA). Ikasketok oso baliagarri izan zaizkio enpresaren munduan lan egiteko orduan, proposamen oso interesgarri eta abangoardista eginda.

Dokumentazioa:

Mutualia Txostena 2015

2015 urteko kontuen Ikuskaritza-Txostenak (Ondare Historikoaren kudeaketa)

2015 urteko kontuen Ikuskaritza-Txostenak (Gizarte Segurantzaren Patrimonioaren kudeaketa)

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 6tik 11ra bitarteko aldizkari eta buletinetan (BOE, EHAA, BAO, AAO, GAO eta EBAO) argitaratutakoak.

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 6tik 11ra bitarteko aldizkari eta buletinetan (BOE, EHAA, BAO, AAO, GAO eta EBAO) argitaratutakoak.
I.- SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2016-06-10

  • Gaixoak eta istripua izandakoak errepide bidez anbulantzian garraiatzeko Osasun Garraioaren Sektoreko Kolektiboa aldatzea (Hitzarmen-kodea: 48003855011992 zk.).- 122. or. eta hurrengoak.
II.- XEDAPEN ARAUEMAILEAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-07

OGASUN ETA HERRI LANEN MINISTERIOA

·         Sozietateen gaineko Zerga, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga.- Ekainaren 6ko HAP/871/2016 Agindua, Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga aitortzeko ereduak onartzen dituena, egoitza iraunkorra izan, eta Espainiako lurraldean presentzia duten atzerrian eratutako errentak atxikitzeko eraentzapeko erakundeei aplikatzekoa, 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko zergaldiari dagokionez; aitorpena eta diru-sarrera egiteko jarraibideak barne hartzen ditu, bai eta baldintza orokorrak eta aitorpena elektronikoki egiteko prozedura ere; era berean, sozietateen gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 101. artikuluko baldintzak betetzen dituzten erakundeei lotutako pertsona nahiz erakundeek eragiketak egiteko erabili behar duten dokumentu normalizatua onartzen du.  5529. xedapena – 166 or.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

·         Metrologia.- Ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretua, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen duena.- 5530. xedapena – 170 or.

2016-06-11

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROLETAKO MINISTERIOA

·         Jabetza intelektuala.- Maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretua, obra zurtzen araubide juridikoa garatzen duena. 5717. xedapena – 8 or.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

·         Kalitate-arauak.- Ekainaren 10eko 255/2016 Errege Dekretua, haragiari, urdaiazpikoari, paletari eta solomo iberikoari buruzko kalitate-araua onartzen duen urtarrilaren 10eko 4/2014 Errege Dekretua onartzen duena.- 5721. xedapena – 3 or.

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
2016-06-07

LEHENDAKARITZA

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

2016-06-08

LEHENDAKARITZA

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

  • Maiatzaren 31ko 81/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea eratzen duen Dekretua aldatzen duena. 2664. xedapena – 5 or.
AAO (Arabako Aldizkari Ofiziala):
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-08

Ogasun eta Finantza Saila

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 105/2016 Foru Dekretua, ekainaren 7koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal mugarteetan landa- eta hiri-ondasun higiezinen katastro-balioen Txostenak onartzeko eskumena ezartzen duena.-  3. or.
  • Ogasun eta Finantzako foru diputatuaren 1149/2016 Foru Agindua, ekainaren 3koa, landa-izaerako ondasun higiezinen katastro-balioei aplikatzen zaien merkatuko «Rm koefizientea» erreferentziazko koefizienteari egokitzea onartzen duena.  4. or.
  • Ogasun eta Finantzako foru diputatuaren 1148/2016 Foru Agindua, ekainaren 3koa, hiri-izaerako ondasun higiezinen katastro-balioei aplikatzen zaien merkatuko «Rm koefizientea» erreferentziazko koefizienteari egokitzea onartzen duena.  4. or. eta hurrengoak.

2016-06-10

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako SAILA

  • Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4840/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa, orain arteko (ziurtagiri elektroniko aintzatetsi edo kualifikatuetan oinarritutakoak) identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoak aldatzea onartzen duena Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren esparruan.- 13. or.
  • Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4841/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan bertaratzeko sistema bidez jakinarazpenak eta komunikazioak egiteari buruzkoa.  14. or. eta hurrengoak.
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2016-06-06

AHALDUN NAGUSIA

  • Maiatzaren 24ko 12/2016 Foru Dekretua, ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua aldatzen duena; azken horren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran daudenentzako arreta zentroak erabiltzen dituztenen ekarmen ekonomikoari buruzko araubidea arautzen da.- 3965. xedapena -3 or.
EBAO (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala): 

 

 

 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tfno.: 94 425 25 15   Fax: 94 423.22.95
e-mail:informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, MUTUA COLABORADORA CON LA SEGURIDAD SOCIAL N.º 2
HENAO, 26 – 48009 BILBAO

Arraunketa eta gihar-multzoak lantzea

Arraunketa, historiaren arabera, gure artean errotuen dagoen kiroletako bat da. Orain, uda garaian, Euskal Federaziora atxikitako klub askok praktikatzen dute. Hasita dago, adibidez, traineruen denboraldia, kirol horren zaleen artean halako grina sortzen duena. Praktikatzen dutenek onura fisiko asko dituzte. Onura horiek beste modalitate batzuen osagarri izan daitezke, hala nola korrika egin, igeri egin, txirrindularitza edo beste edozein jarduera.

Traineruen garaia da. Traineru-tripulazio bat hamahiru arraunlarik eta patroi batek osatzen dute. Arraunlariak biko sei zerrendatan banatuta egoten dira, gehi brankakoa; azken hori bere aurreko tostan egoten da. Kirolari batek ababorrean arraun egiten du, eta besteak istriborrean. Bizkarrez egiten dute, hau da, popara begira. Patroia zutik egoten da popan, brankara begira, eta bere arraunarekin ontzia gidatzen du. Kirol honetan gihar-multzo asko lantzen da, mugimendu zabal baten bidez. Belaunek, aldakak, besoek eta sorbaldak 90etik 130era graduko errotazioa egiten dute arraunkada bakoitzean, gainerako jarduera aerobiko gehienetan baino handiagoa. Giharren lanketa horrek arrauna kaloria erretzaile handi bihurtzen du, eta, aldi berean, malgutasuna eta indarra garatzen ditu. Gainera, arraunean ez dago talkarik, eta praktikatzen duen kirolariak kontrolatzen du intentsitatea. Espezialitate honek giharrak modu koordinatuan lantzeko aukera ematen du, eta horrek indarra maximoan, errepikatuz eta arin erabiltzea eskatzen du. Gihar-multzo nagusi bakoitzak laguntzen du ekintza horretan. Arraunkada bakoitzean hankak estutu eta zabaldu egiten dira, eta beraz, aztaletako, izterretako, izterreko bizepsetako, ipurmasailetako eta aldaketako giharrak lantzen dira. Inpaktu baxukoa denez, askoz ere erosoagoa da belaunentzat, hanken indarra garatzen duten gainerako jardueren ondoan. Arraunketa enborreko gihar abdominalak eta bizkarrekoak lantzen dituen ariketa-modu bakarretako da. Enbor sendo batek onura asko dakartza, hasi bizkar sendoago batetik eta jarrera hobe bateraino. Arraun egiteak goiko enborra ere indartzen eta suspertzen du. Sorbaldak, bizkarra eta besoak inplikatuta daude arraunkada bakoitzean. Estropadetako ekintza ikusgarria da. Bihotzari eta birikei on egiten die, esan dugun bezala, gihar-multzo askori batera lan eginarazten baitie. Beraz, arraunketa oso ona da sistema kardiobaskularrarentzat, osasun kardiobaskular hobea eragiten baitu. Goiko trena eta behekoa batera aritzen dira, eta horregatik jarduera hau erresistentzia orokor edo globalekotzat hartzen da. Arraunean egiten den keinua ez da ia traumatikoa artikulazioentzat, eta, beraz, ez dago lesioak izateko aukerarik. Hala ere, garrantzitsua da keinua modu egokian egiten jakitea. Arraunean egiteak gorputz osoari dakarkion mugimendu erritmiko naturalak kaloriak erretzeko aukera ematen du, hanketan karga handirik jarri gabe. Lantzen den gihar-kopuru handiaren artean, jarrerakoak eta egonkortzaileak dira nabarmen. Horrek bizkar osasuntsuagoa eta giharrak suspertzea eragiten du. Arraunak ariketa kardiobaskularra sustatzen du, hau da, bihotzak bere bihotz-maiztasuna handitzen du intentsitate txikiarekin. Horrek lan aerobikoaren eremuan jartzen gaitu, ohartu gabe, eta denborarekin mantendu ahal izango dugun intentsitate batean. Gainera, kirol ideala da errehabilitaziorako. Eta ez baduzue praktikatzen, goza ezazue udan. Gure gomendioa da. Estropadak ikusgarriak dira, eta gure euskal kostaldeko inguru idilikoetan egiten dira.

MUTUALIA BIOMEKANIKA LABORATEGIA

BALORAZIO FUNTZIONALAREN UNITATEA

SARRERA

Egoera klinikoak objetibatzeko eta tratamendu teknikak ebidentzia zientifikoetan oinarritzeko premia dira aparatu lokomotorraren proba funtzionaletarako laborategia osatzeko pizgarri nagusiak. Biomekanikaren bitartez, hainbat proba funtzional mota diseinatu eta garatu ditzakegu, gure pazienteen berezitasunetara egokituak eta pertsonalizatuak. Horrek aukera ematen digu, halaber, gabezia funtzionalak objetibatzeko, prozesu baten bilakaera monitorizatzeko (zeinak irauten duen bitartean tresna biomekanikoak baloraziorako zein tratamendurako baliagarriak izan litezkeen), prozesuaren egonkortzea objetibatzeko, eta, defizit konparatiboak egonez gero, horiek objetibatu eta kuantifikatzeko, eta, horrela, zuzenagoak izango gara gure pazienteen azken balorazioan.

 

NOR GARA

Denbora da Mutualia modu berezian sentsibilizatuta dagoela era horretako probak gure eguneroko zereginetan inplementatzeko. Zentzu horretan, proba biomekanikoen laborategi bat dugu (Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan zentralizatua eta Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzan ere dotazioa duena). Taldea Mutualiaren Errehabilitazio Zerbitzuaren barruan txertatuta dago, eta Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan espezialista diren 6 medikuk osatzen dute, bai eta 3 fisioterapeutak ere.

 

 

LAGUNTZA

Barne Bezeroak (bilakaeraren balorazioak, prozesuen egonkortzea eta ezintasunak)

– Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia

– Errehabilitazioa

– Laneko kontingentziak

– Aldi baterako ezintasuna, kontingentzia arrunta

Kanpoko Bezeroak (ezintasunen zehaztapena eta berrikuspena)

– GSIN

– Beste mutualitate batzuk

 

HORNIKUNTZA

Biomekanikako Laborategian hainbat ekipo daude, sistema neuromuskularraren eta muskulu-hezurren funtzioen mendeko hainbat aldagai zehaztasunez ebaluatzeko. Honako ekipo hauek osatzen dute laborategia:

– Plataforma dinamometrikoak (NED AMH-SVE/IBV eta Biodex-Balance system SD sistema). Ibiliaren balorazio zinetikoa egiteko aukera ematen dute, lur mailan jarritako indar plataforma batzuen bitartez, eta emaitzak pertsona osasuntsuekin konparatzen dira. Orekaren azterketan, jarreraren erregistroa egiteko diseinatuta daude.

-Plantila instrumentatuak (BIOFOOT IBV)Oinazpiek ibilian egiten dituzten presioen erregistro dinamikoa egiteko aukera ematen dute.

-Dinamometroak (PRIMUS-BTE, BIOMETRICS-ELINK, CONTREX ekipoak). Muskuluen indarraren azterketa egin daiteke horien bitartez, eta bi adarren arteko gabezia konparatiboak kuantifikatu, eta banan-banako tratamenduak, pazientearen ezaugarrien araberakoak, egiteko aukera ematen dute.

Garondoaren azterketa funtzionala egiteko ekipo integratua (MCU-BTE sistema). Bizkarrezurraren mugikortasuna eta indar isometrikoa erregistratzen du. Bereziki interesgarria da garondoko zartaden ondoriozko lesioen balorazio ebolutiboa egiteko.

–  Fotogrametriaren bitartez mugimenduaren azterketa egiteko sistema (SMART-DX –BTS sistema). 6 kameraz, 4 plataforma dinamometriko integratuz eta azaleko elektromiografia batez osatua, gerrialdeko eta garondoko errakisaren mugimendua, haren ardatz guztietan, aztertzen du; mugimenduaren abiadura eta kalitatea neurtzen ditu, eta haren aktibazio muskularra baloratzen du (makurtu-erlaxatu fenomenoa eta giharren tonuaren azterketa).

Beste alde batetik, gai da gizakiaren ibileraren azterketa integratu eta osoa egiteko (zinetiko, zinematikoa eta elektromiografikoa), datuak ematen ditu euskarri denborei buruz (herren maila kuantifikatzea) eta, beheko adarretan ohikoak diren patologien kasuan, ibileran zer aldaketa izaten diren aztertzen du.

– Gerriondoaren funtzioaren azterketa (NedLumbar/IBV sistema). Gerrialdean oinazea duen pertsona baten gaitasun funtzionala zehaztea da helburua, eta, horretarako, eguneroko bizitzan egin ohi diren keinu errazen azterketa zinetikoa eta zinematikoa egiten da, hala nola, zamak hartzea edo aulki batetik altxatzea. Gainera, proba egin bitartean zer lankidetza maila eduki den zehazten da, eta indize batzuk lortzen dira horren bitartez.

(IBV irudi-lagapena)