Mutualia finalista izan da eraldaketa digitalei buruzko jardunbide egokien sarian.

Mutualiak joan de martxoaren 7an, «Osasun-laguntzari buruzko gogobetetze-inkesta: 0 paper, eraginkortasuna 10» proiektua aurkeztu zuen Zamudioko parke teknologikoan. Ekitaldi horretan 120 pertsona inguru egon ziren.

Tableta bidezko inkesta-proiektuak kanpoko errekonozimendua jaso du orain Euskaliten eskutik . Horrez gain, Mutualiako Zuzendaritza-batzordeak Balioak Bizi sarian eraginkortasunaren balioa errekonozitu zion.

Guztira, 22 hautagai aurkeztu ziren, eta EUSKALITeko Patronatuko kideek (ASLE, GAMESA eta OSAKIDETZA) osatutako epaimahaiakMutualia eta beste 5 enpresa hautatu zituen finalista gisa (Begoñazpi Ikastola, Ega Master, Axular Lizeoa, EASO Politeknikoa eta Virtualware). Horretarako, berrikuntza eta lortutako emaitzak baloratu zituzten, bai eta beste erakunde batzuetan izandako jardunbide egokien zeharkakotasuna edo aplikagarritasuna ere.

Azkenean, honako bi sari hauek ordezkatuko dute Euskadi sari nazionalean: Begoñazpi Ikastolaren Ebook ulermen-proiektuak: produktu digitalak egitea norberaren ezagutza oinarri hartuz eta VirtualWare, enpresa teknologikoaren (teknologia interaktiboetan oinarritutako produktu eta konponbideak egitean espezializatua) VirtualRehab: pertsona guztien eskura dagoen errehabilitazio birtuala.

Mutualiak irabazi duten enpresak zoriondu nahi ditu, baita parte hartu duten enpresak ere. Eskerrak Euskalit-i egindako lanagatik, irabazi asmorik gabe, enpresek gauzatutako praktika onak eta/edo egindako kudeaketa-gidak elkar banatzeko baimena ematea lortu baitu: egindako lanak gainontzeko erakundeei konparatzeko aukera eskaintzen die, eta ikasteko iturri ezin hobea dira. Eskerrik asko.

LEKUALDATUTAKO LANGILEAK / MISIO BATEAN DAUDENAK: GERTAKARI GUZTIAK EZ DIRA LANEKO ISTRIPUAK

Auzitegi Gorena: Irizpide baten arabera langilea misioan dagoen bitartean beti dago lan egiten eta lantokian, zerbitzu-prestaziotik kanpoko denbora, atseden hartzekoa edo jarduera pribatu edo pertsonaletarako denbora kontuan hartu gabe. Bada, irizpide hori ezin da egokitzat jo.

Auzitegi Gorenak EAEANren iritzia zuzendu du 2017ko otsailaren 7ko Epaiaren bidez, eta epaitegi horren erabakia atzera bota du. Bertan, laneko istripu bezala aitortu zen lekualdatutako langile baten heriotza, hotelean atseden hartzen ari zenean, zera ulertu zuelako: «gertakaria misioko laneko istripu bat izan zen, kontuan hartuta bere ohiko ingurunetik kanpo egoteagatik eta laneko presioagatik ez zuela osasun-laguntzarik eskatu eta hotelean geratu zela, lanegunaren hasieran zituen sintomei eta horien bilakaerari jaramonik egin gabe».

Gertakariak langilea beste lankide batzuekin bere ohiko lan-zentrotik kanpoko herri batean zegoenean jazo ziren. Egun hartan ez zen gosaltzera joan eta logelara joan zitzaion lankideari esan zion ez zela ondo sentitzen eta gelan geratuko zela. Geroago logelan aurkitu zuten hilda, eta heriotzaren kausa biriketako edema akutua eta fibrilazio aurikularra izan zela ebatzi zen, arrisku-faktoreak zituen pertsona baten kasuan (kolesterol altua, obesitatea, tabakismoa, etab…).

Auzitegi Gorenak 2007ko martxoaren 6an emandako Epaiko irizpideari eutsi dio (gero 2009ko urriaren 8an eta 2013ko irailaren 16an berretsia):

«Misioko istripuaren ideia laneko istripuaren modalitate jakin bezala onartu da Sala honen doktrinan. Bertan, langilea lekualdatu egiten da enpresak agindutako jarduera bat egiteko. Misioak, beraz, langileak emandako zerbitzu-prestazioarekin lotutako bi elementu hartzen ditu barnean: 1- Misioa betetzeko lekualdaketa eta 2- Misioaren xede den lana egitea. Lekualdaketak in itinere istripuen antzerako babesa dauka, lekualdaketa lesiorako ezinbestekoa izan daitekeen neurrian babesten delarik. 1988ko abenduaren 26ko Epaian landu zen kasuan, esate baterako, langile batek ezin izan zuen behar bezalako osasun-arreta jaso hegaldi batean asma-atake bat izan ondoren, eta horrek bihotz-gutxiegitasuna eragin zuen. Hortaz, lekualdaketarik izan ez balitz, ez zatekeen kaltea ekarri zuen emaitza gertatuko. Misioko lana egitean jazotako istripuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 115.1 artikuluko araubide normala aplikatzen zaie. Alabaina, misioan gertatzen den orok ez du ezinbesteko loturarik lanarekin, lekualdaketa ez bada edo lan-jarduera gauzatzea ez bada. Horrela, 1983ko otsailaren 10eko Epaian ez zen lan-istriputzat jo misioan Nigerian zen langile baten heriotza; igandez hil zen, atseden-egunean, Badagryko hondartzan bainatu eta gero itota. Era berean, 1986ko martxoaren 17ko eta 1986ko uztailaren 19ko Epaiek ez zituzten lan-istriputzat jo miokardio-infartuaren ondorioz hildako langile batzuen heriotza, hotelean atseden hartzen ari zirenean hil zirelako eta ez zelako harremanik aurkitu egiten ari ziren lanaren eta izandako bihotzeko lesioaren artean.

 

Bestelako irakurketa bat egiten da beste epai batzuetan (esaterako, 1988ko apirilaren 14koa edo 1998ko maiatzaren 4koa), baina ebatzitako kasuetako inguruabar bereziak direla eta: lehen kasuan –bilera batean parte hartzen ari zen zuzendari batek izandako infartua–, bihotzekoa bera, misioarekin ez baina “estres handiko” lan-egoerarekin lotu zelako; eta bigarrenean lesioa langileak gidatu beharreko ibilgailuan gertatu zelako, atseden hartzen ari zenean eta lankide bat gidatzen ari zenean. Irizpide baten arabera langilea misioan dagoen bitartean beti dago lan egiten eta lantokian, zerbitzu-prestaziotik kanpoko denbora, atseden hartzekoa edo jarduera pribatu edo pertsonaletarako denbora kontuan hartu gabe. Azaldutako doktrinaren arabera, irizpide hori ezin da egokitzat jo».

Eta aztertu egiten du zer den lan-denbora, zer lanerako prest egoteko denbora eta zer atsedenerako denbora:

«2002/15/EE Zuzentarauak lan-denbora, lanerako prest egoteko denbora eta atsedenerako denbora bereizten ditu. Lehenengoan, langilea lantokian dago, enpresariaren aginduetara, ohiko lanak egiten, funtzio osagarriak betetzen edo zamalanetako itxaronaldietan. Lanerako prest egoteko denboran, langilea ez dago lantokian, baina prest dago lana hasi edo berrabiarazteko jaso litezkeen aginduei erantzuteko.

Lanerako prest egoteko denbora hori “etenaldi edo atseden-denborari” kontrajartzen zaio, definizioz. Aztertutako kasuan lesioa atseden-denboran gertatu da; atseden hori, lan-motaren baldintzen ondorioz, langilearen ohiko eremu pribatutik kanpo egiten da, baina ez da lan-denborarekin nahasten, horrek dituen askotariko definizioei dagokienez eta, ondorioz, ez dago jasota Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 115.3 artikuluko presuntzioan; presuntzio horren oinarria lantokian eta lan-garaian gertatutako lesioa lan-jarduerarekin lotuta egoteko probabilitatearen estimazioa da, eta hori, jakina, ezin da gertatu langilea, lan-orduetatik kanpo, hotelean atseden hartzen ari denean».

Amaitzeko, zera dio Auzitegiak: krisi kardiakoa hoteleko gelan dagoenean izan du, atseden-orduetan, ondoezik esnatu zen egun batean, eta lanera joan ez zela. Hortaz, Auzitegiak ebazten du «ezin esan daitekeela in itinere istripu bat izan denik, presuntzioaren arabera ez delako laneko istripurik izan, ez delako frogatu egindako lanaren eta heriotza eragin duen gaixotasunaren artean loturarik dagoela edo gaixotasunaren kausa egindako lana izan zela».

 

 

Susana Castaños del Molino. Mutualiako Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria

Eskailera eramangarrien erabilera

Esku-eskailera, duela urte asko, elementu komun bihurtu da laneko leku guztietan, dela lantegietan, bulegoetan, biltegietan, dendetan eta abarretan. Elementu hain komuna izatean, askotan ez zaio izan beharko lukeen garrantzia ematen segurtasunaren ikuspegitik.

 

Esku-eskailera bat erabili aurretik, egin behar den lan-mota aztertu behar da, zein baliabide dugun eta zeregina segurtasunarekin egiteko benetan erabili beharko genituzkeenak. Esfortzua eta bi eskuak erabiltzea behar duten lanetarako, kontrako baldintza klimatikoekin aire librean egin beharreko lanetarako, ikuspen mugatuarekin edo beste arrisku batzuekin egin beharreko lanetarako, beste baliabide batzuk erabili behar dira eskaileren ordez, adibidez, aldamioak, plataforma mugikorrak edo plataforma motorizatuak. Askotan leku jakin batera joan behar denean, hobe da eskailera finko bat erabiltzea.

 

Esku-eskailerek EN 131-1, 3 eta 4:2007; EN 131-2:1994 arauen araberakoak izan beharko lukete. Arau horiek eskuzko eskailera-motak, tamainak, baldintzak, saioak eta markaketa eskaintzen dute, hala nola zein saiotan erabil daitezkeen. Ez da arau horien araberakoak ez diren eskailerarik erabili behar.

 

Honako hauek dira esku-eskailerak erabiltzen direnean gertatzen diren istripu ohikoenak:

 

Eskailera irristatzea, euskarri ezegonkorragatik, lurzorua aldapan egoteagatik, haizeagatik…

Oreka galtzea, karga pisuak edo tresnak erabiltzean izandako irristadengatik edo keinu zakarrengatik.

Eskaileraren osagaiak haustea (segurtasun-katea, mailak…).

 

Esku-eskailerak behar bezala erabiltzeak eta zaintzeak istripu gehienak saihestuko ditu. Jarraian, oinarrizko arau batzuk emango ditugu:

 

 Esku-eskailerak fabrikatzaileak zehaztutako eran eta hark ezarritako mugen arabera erabili behar dira. Erabiltzeko argibideak izan behar dituzte.

 Esku-eskailera bat erabili aurretik, bere egonkortasuna ziurtatu behar da. Eskaileraren oinarria irmoki finkatuta dagoela egiaztatu beharko dugu. Ez da inoiz elementu ezegonkor edo mugikorren gainean jarriko (hala nola, kutxak edo tabureteak) altuera irabazteko. Eskailera, beti, bere luzerakoen gainean jarri beharko da, inoiz ez beheko mailaren gainean.

 Eskailera eremu oso leun edo irristakorraren gainean jarri behar bada, irrista dadin saihestuko duten elementuak izan beharko ditu: ez irristatzeko zapatak, goiko bermapuntuan finkatzea ahalbidetuko duten besarkagailuak edo gakoak.

 Lurzoru inklinatu edo gorabeheratsu batean lan egiteko, altueran egokitzen diren zapatak, zeharragak horizontalean geratzea ahalbidetzen dutenak, dituzten eskailerak erabili behar dira.

 Esku-eskailera sinpleak bertikalarekiko 15 gradu inguruko inklinazioarekin jarri behar dira (bermapuntuaren tarteak eskaileraren luzeraren laurdena izan behar du). Hau da: 8 metroko eskailera bat bere oinak berme gisa duen hormarekiko 2 metrora dituela jarri behar da.

 Leku garaietara heltzeko (sabaiak, plataformak…) eskailera bat erabiltzen denean, bere luzerakoek gutxienez metro bat gainditu behar dituzte goiko bermapuntuak. Eskaileraren goiko aldea ez da inoiz hoditeria, kable edo sendoak ez diren elementuen kontra jarri behar, ezta eroale elektrikoetatik gertu ere.

 Eskailerara jo aurretik, beharrezkoa da bai zapatak bai mailak garbi daudela ziurtatzea, batez ere koiperik, oliorik edo beste substantzia irristakorrik gabe.

 Eskailera pertsonak edo ibilgailuak igarotzen diren lekuetan erabiltzen denean, kolpeetatik babestu beharko da. Oso arriskutsua da eskailera bat ate baten aurrean jartzea, hor dagoela ohartaraziz seinalerik jarri gabe, eta handik igarotzea debekatzeko atea trabatu gabe. Ez da utzi behar eskaileraren azpitik pertsonak igaro daitezen.

 Lan elektrikoetan edo instalazio elektrikoetatik hurbil, eskailera isolatzaileak erabili behar dira, behar bezalako isolamendu elektrikoarekin (beira-zuntzezko eskailera isolatuak).

 Mailarik gabeko tabureteen kasuan: Gehienezko karga errespetatu behar da, euskarri duen eremuak ez irristatzeko modukoa izan behar du, eta garbi eta higadurarik gabe mantendu behar da. Karga dutenean, finko eta mugiezin egon behar dute lurraren gainean.  

 

Erabilerari dagokionez:

 

 Igoera eta jaitsiera, beti, eskailera aurrez aurre dela egin behar da, eskuak libre direla, irmo heltzea ahalbidetuz, eta eskuekin mailei edo luzerakoei helduz. Eskaileran egindako lana ere eskailera aurrez aurre dela egin behar da.

 Eskaileraren goiko aldeak, gutxi gorabehera, gerriaren altueran egon behar du, behar izanez gero erraz eutsi ahal izateko. Praktikan, horrek esan nahi du azken bi edo hiru mailak, eskailera-motaren arabera, beti libre utzi behar direla.

 

 Eskailera ez du inoiz pertsona batek baino gehiagok erabili behar.

 Oinak lurretik bi edo metro gehiagora badaude, erabili puntu irmo eta sendo bati lotutako segurtasun-gerrikoa, inoiz ez eskailerari berari lotua.

 Eskailera batean ez da, haren pisu edo tamainagatik, langilearen segurtasuna arriskuan jar dezakeen kargarik igo, jaitsi ez manipulatu behar.

 Eroriko asko eskaileran igota dauden langileak gauzak eskuratzen saiatzeagatik gertatzen dira

 Izan bi oinak, beti, eskaileraren gainean jarrita, ez saiatu harengandik urrun dauden puntuetara heltzen, eta ahal den guztietan, heldu eskailerari esku batekin

 Ez da inoiz mugitu behar esku-eskailera bat langilea haren gainean dagoen bitartean.

 Lan elektrikoetan edo instalazio elektrikoetatik hurbil, eskailera isolatzaileak erabili behar dira, behar bezalako isolamendu elektrikoarekin (beira-zuntzezko eskailera isolatuak). Eskailera luzagarriekin lan egiten denean, besarkagailuek irmoki heltzen dutela ziurtatu behar da. Eskailera bikoitzetan lan egiten denean, tenkagailuak beti erabat zabalduta egon behar du.

Esku-eskailerak erabiltzeko informazio-fitxa

Erabateko arrakasta Ahots Eskolaren 1. deialdian

Iragan martxo osoan zehar egin dira Ahots Eskolaren tailerrak, Mutualiak azken hiru urteotan Euskadiko hiru probintzietan egin duen bezala.  2017 honetako lehen deialdiak izan duen harrera bikaina izan dela esan dezakegu. Taldeak beterik, eta bertaratuen aldetik balorazio oso positiboa. Irakasleak, telefonistak, komertzialak eta antzeko lanbideetakoak erakarri ditu gehien bat prestakuntza praktiko honek.

Aurreko aldietan bezala, Alfonso Muñoz Etxeberria jaunak, prestakuntzan eta ahotseko arazoen arretan eskarmentu handia duen logopedak eskaini ditu eskolak.

Doako eta talde txikietarako jardunaldi hauetan, ahots-teknika landu dute modu praktikoan. Eskola hiru saiotan banatuta dago, astean bat, eta saio bakoitza bi ordukoa da.

Aurten, oraingoz, Ahots Eskola hauek programatu dira data hauetan:

 

HERRIA

DATAK

ORDUTEGIA

Gasteiz Azaroak 7, 14 eta 21

13:00etik 15:00etara

 

Donostia

Maiatzak 10, 17 eta 24

13:00etik 15:00etara

Azaroak 8, 15 eta 22

13:00etik 15:00etara

Bilbo Azaroak 9, 16, eta 23

12:00etatik 14:00etara

 

LIDER-A – Avanzando en Igualdade

Martxoaren 7an, martxoaren 8ko emakumearen nazioarteko egunaren ospakizuna zela eta, Galiziako XUNTAk MUTUALIA gonbidatu zuen Santiago de Compostelan egindako LIDER-A – Avanzando en Igualdade jardunaldian Berdintasunaren eta Kontziliazioaren alorreko bere jardunbide egokien berri ematera.

Hurrengo egunean, martxoaren 8an, albistea jaso zuten tokiko egunkariek:

O titular da Xunta, Alberto Núñez Feijóo presidiu a clausura da xornada ‘Lidera. Avanzando en igualdade’, con motivo do Día Internacional da Muller.

Feijóo anuncia a aprobación do I Plan galego de conciliación e corresponsabilidade, co obxectivo de que mulleres e homes gocen e exerzan os mesmos dereitos e responsabilidades E dun novo plan para a igualdade centrado na educación, no emprego e na vida social e familiar

En materia de violencia de xénero, incide na necesidade da implicación social

 

 

Hitzaldian, nabarmendu zuen «Galiziak emakume-izena duela» eta «Galizia modernoa emakumeen obra bat dela» eta ondoren banan-banan aipatu zituen LIDER-A Avanzando en Igualdade jardunaldian parte hartu zuten emakume guztiak. Horien artean zegoen CRISTINA MENDIA, Mutualiaren ordezkaria. Geurea Berdintasuna, Aniztasuna eta Kontziliazioa integratuta dituen enpresaren eredua izan zen, eta interesa piztu zuen inguruko enpresen ordezkarien artean.

BONUS Araudi berria

2017ko martxoaren 24an, martxoaren 10eko 231/2017 Errege Dekretua argitaratu da BOEn; horrek, bada, laneko ezbehar-tasa nabarmen murriztu duten enpresei laneko gertakariengatik ordaindu beharreko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat ezartzea arautzen du.

 

Arau berri honen helburua pizgarria eskatzeko, aitortzeko eta ordaintzeko prozesua arintzea eta sinplifikatzea da. Gainera, unera arte indarrean zen martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua indargabetzen du, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin; hots, 2017, 2016-2017, 2015-2017 eta 2014-2017 behaketa-aldiei dagokienez, 2018an aurkeztutako bonus-eskaerei aplikatuko zaie.

 

2016, 2015-2016, 2014-2016 eta 2013-2016 behaketa-aldiei dagokien bonus-pizgarrien eskaera aurkezteko epea 2017ko apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko da, eta 404/2010 Errege Dekretua aplikatuko zaie, Errege Dekretu berriaren lehenengo xedapen iragankorrean zehaztutakoarekin bat.

 

Laster martxoaren 10eko 231/2017 Errege Dekretuak bonus-pizgarriaren sisteman zer berritasun sartu dituen azalduko dizuegu.

MUTUALIA «ZIRGARI SARIAK» banatzeko ekitaldian izan da

Matilde, Estefanía, Toñi, Blanca Esther, Virginia, Cristina, Carmen, Laura, Ana Belén, Margaret, M. José, Leidy Yuliana, Gloria, Dolores, Erika… Eta horrelaxe irakurri ziren ozen, banan-banan, hogei emakumeren izenak «Zirgari Sarien» II. edizioan.  Aurtengo genero-indarkeriaren biktimen izenak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k ematen dituzte sari hauek, eta lurralde historiko horretan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean diharduten pertsona, erakunde eta enpresen ahaleginak omendu nahi dituzte.

MUTUALIAren izenean ezin izan zen bertan izan Cristina Mendia, gure Berdintasuneko zuzendaria, Santiago de Compostelan baitzegoen Galiziako Xuntak gonbidatuta, eta hortaz Víctor EchenagusiaJesús Ruiz Armiño eta ni neu (Gema Olea) joan ginen martxoaren 7an, emakumearen nazioarteko egunaren bezperan, BBK aretoan ospatu zen ekitaldira.

Baina, zergatik Zirgariak?  Azalpena benetan interesgarria da.

Sari hauek XIX. mende amaierako Zirgariengandik hartu dute izena.  Haien lana salgaiez beteriko gabarrak (burdina, ikatza, artilea, bakailaoa) mugitzea zen. Horretarako, beren gorputzera lotutako soka lodi batzuk (zirgak) erabiltzen zituzten.  Jarduera hori Bizkaian egiten zen, ibaiertzetan, Olabeaga eta Zorrotza artean. Esplotatutako langileak ziren, eta lan gogor eta latza egiten zuten, beren segurtasun fisikoa arriskuan ipiniz. Idiak erabiltzea baino merkeagoa zen.

Zirga metafora bat da ere, hau da, aurrera egitea eragozten dien soka, ahalegin handiagoa egitera behartzen dituena. Izan ere, hain agerikoa ez bada ere, emakumeek soka batetik tiraka jardun behar dugu oraindik ere, eta ahalegin handiagoa egin behar dugu gizonen emaitza bera lortzeko.

Bide batez, aipatu behar dugu duela aste batzuk Bilboko Udalak «Zirgarien kaia» izena eman diola Olabeagako kaiari, emakume horien memoria berreskuratuz eta daukan balioa aitortuz.

Azalpen horiek emanda, hauek izan ziren kategoria desberdinetako saridunak:

  • Ibilbide guztia omentzeko ohorezko saria: Carmen Bernabé.

Deustuko irakaslea, genero-ikuspegia duten azterlan teologikoen aitzindaria.               Gainera, eliza katolikoan eta gizartean oro har berdintasunaren alde egiten duten elkarteak eta erakundeen sorrera eta garapena sustatu ditu.

  • Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko lana: Clara Campoamor elkartea. 

Ibilbide luze eta zabaleko erakunde honek emakumearen eskubideak defendatzen ditu horiek betetzen ez direnean, hala lan-munduan, osasunean, kulturan edo familian nola sexu-delitu eta erasoen biktima diren emakumeen babesgabetasunaren aurrean.

  • Ahalduntzea eta balioak aldatzea: Pikara Magazinea.

2010ean sortua, kalitateko kazetaritza digitaleko proiektu bat da eta genero-ikuspegia eta konpromiso soziala ditu.  Feminismoa da mundua azaltzeko erabiltzen duten tresna.

  • Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa: Ex aequo (elkarrekin) Servicios Sociales Integrados taldearentzat eta Ingeteamentzat. 

SSIk ahalduntzeko eta beren lana duintzeko aukera man die emakume langileei, pertsonen arretako zainketa-lanen aitorpenaren bidez.  Gaur egun, 450 langile ditu: lantalde horren % 98 emakumeak dira eta horietako % 34 eskubide guztiak dituzten kooperatibistak. Rol eta eskema patriarkalak saihesten dituen kudeaketa eta lidergo-eredu bat aplikatzen dute.

Ingeteam ingeniaritza elektrikoko enpresa bat da eta 3500 langile ditu batez beste. Familia-erantzukizuneko enpresaren sariak lortu ditu, Berdintasunerako eta Kontziliaziorako barne-planak ditu, bai eta Berdintasun eta Kontziliazio Sail bat ere, enpresaren egituraren barruan. Gainera, malgutasunaren aldeko neurriak hartu ditu denborari, espazioari, baimenei eta lizentziei dagokienez, beste neurri batzuen artean.

Ekitaldiari hasiera eman zion Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru-diputatuak. Bere hitzaldian eskerrak eman zizkien emakume aitzindariei, anonimoak izan zein ez, berdintasunaren bideko lanari ekiteagatik. Alabaina, gogora ekarri zuen BENETAKO berdintasuna, hitz larriekin, lortzeke dugula oraindik eta kristalezko teilatua gainditu behar dugula.  Hau da, soldata-arrakala deuseztatzea, lan egiten dugun erakundeetako hierarkiaren postu gorenetara iristea, familia-erantzunkidetasuna ezartzea, justizia egiteko beste neurri batzuen artean. Era berean, gizonak animatu zituen, emakumeokin bat egin dezaten berdintasun hori eraikitzeko.

 

Unai Rementería Bizkaiko ahaldun nagusiak ekitaldia itxi zuen, esanez asko dagoela egiteko, baina egin egin behar dela.

 

Nabarmentzeko da, halaber, Miren de Miguel euskal sopranoaren emanaldia: Pucciniren Toscaren pasarte bat eta Oi Pello Pello eta Freedom kantuak abestu zituen.

Zorionak sarituei!