
Sonia Gutiérrez García. LGko Prestazioen arduraduna
ENPRESARIEI GOGORARAZTEA LANBIDE-GERTAKARIENGATIKO BAJA-PROZESUEN GAINEKO JAKINARAZPENEN ARLOAN ZEIN BETEBEHAR DITUZTEN


Sonia Gutiérrez García. LGko Prestazioen arduraduna
ENPRESARIEI GOGORARAZTEA LANBIDE-GERTAKARIENGATIKO BAJA-PROZESUEN GAINEKO JAKINARAZPENEN ARLOAN ZEIN BETEBEHAR DITUZTEN


Honakoen praktika onak ezagutuko dituzu:
BEGOÑAZPI IKASTOLA: Proyectos de comprensión Ibook: desarrollo de producto digitales a partir del conocimiento propio
EGA MASTER: Digitalización de las herramientas de mano mediante visión artificial para ofrecer nuevos productos y servicios que otorgan mayor añadido
AXULAR LIZEOA: SARGOI: La red social corporativa que promueve los valores, proyectos cooperativos y la buenas prácticas tecnológicas entre las personas usuarias
CIFP EASO POLITEKNIKOA LHII: Creación de un sistema descentralizado y colaborativo de gestión por medio de una digitalización integral de la organización
VIRTUALWARE: VirtualRehab: Rehabilitación Virtual al alcance de todas las personas

2015ean eta 2016an lortutako arrakasta dela eta, aurten berriro ere antolatu ditu Mutualiak hainbat Ahots Eskola hiru lurraldeetan.
Aurreko edizioetan bezalaxe, oraingoan ere izango dugu Alfonso Muñoz Etxebarria jaunaren laguntza; logopeda horrek 24 urteko esperientzia du hizkuntzaren disfonien eta patologien tratamenduan.
Lantegiak modu berean garatuko dira: aurrez aurreko hiru saio talde txikian, ikuspegi funtsean praktikoa eta parte-hartzailea ematearren.
Ahotsa laneko tresna da lanbide askotan, eta jasandako edozein alteraziok eragina izan dezake lan-jardueran. Ahotsa zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua da eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak ditu.
Eman izena beldurrik gabe! Ahotsak eskertuko dizu.

“Gihar eta hezurretako asaldurak. Ebaluazio ergonomikotik harago” izeneko eta Mutualiak antolatutako mintegi teknikoan Osalaneko Zuzendari Nagusia den Alberto Alonso jaunak parte hartu zuen. Jardunaldian zehar esperientzi berritzaile eta eraginkorrak erakutsi ziren, bai ergonomia parte-hartzailean bai Komunikazio eta Informazio Teknologien (KIT) erabileran.
Mintegi Teknikoa oso arrakastatsua izan zen, 120 pertsona baina gehiago bildu zirelarik bertan eta aurkeztutako txostenak kalitatea handikoak izan zirelarik. Mutualia-Arabako lurralde zuzendaria den Juan Villar Caballero jaunak eta Prebentzio Saileko Arduraduna den Mª Mar Crespo Millán andereak aurkeztu zuten ekitaldia.
Alberto Alonso Martín-ek, Osalango Zuzendari Nagusiak, parte hartu zuen irekieran, zeinek, besteak beste, 2015. urteak 1887 gaixotasun profesionalen artean 769 muskulu eskeletiko utzi dizkigula esan zuen, horrek ia %41a suposatzen dutelarik. Betetik,gihar eta hezurretako asaldurei aurre egiteak ez dakarrela soilik langileen bizi eta osasunean onura, enpresaren ikuspuntutik ere zentzuzkoa dela nabarmendu zuen.
Mintegiaren lehen atalean, Lan, Ingurumen eta Osasunerako Institutuan (ISTAS) ergonomoa den, Maria José Sevilla Zapater andereak ergonomia parte hartzailearen oinarriak azaldu zituen, kontzeptuak, helburuak eta ebidentzia zientifikoa finkatuaz. Bestetik ERGOPAR (laneko jatorria duten arrisku ergonomikoen prebentziorako ergonomia parte hartzaileko prozedura) metodoarekin aurrera eraman dituzten esperientzia praktikoen berri eman zigun.
Mintegiaren bigarren atalean sektore eta jarduera desberdinetako enpresek gihar eta hezurretako asaldurak txikitzea helburu bezala edukita izan dituzten esperientziak ezagutarazi zizkiguten.
Horrela, Athlon Koop.-eko osasun-programen arduraduna den Edurne Jimenez Cortazar andreak ergonomia parte hartzailea posible egiten duten gakoak erakutsi zizkigun, erakunde osoaren babesaren eta parte hartzearen garrantzia azpimarratuaz: gerentzia beharrezko diren baliabideak hornitzeaz arduratuko da, langileak esku-hartzearen beharraz eta eraginkortasunaz konbentzituta egon behar dute.
Azti zentro teknologikoko ikertzaile diren Begoña Landajo Villalain eta Marta Renteria Bilbao andreek nekazaritza eta elikagai sektoreari zuzendutako arazo muskulu eskeletikoen portala garatzean izandako esperientzia partekatu zuten. Nekazaritzako elikagaien sektoreak berezko izaera du, modu honetako esku hartzeak zailak izaten direlarik baina aldi berean oso beharrezkoak.
Innovalia Elkarteko Alicia Gonzalez andreak, “Fit4work, 4.0 industrian arrisku ergonomikoen gestiorako ebazpena” izeneko aurkezpenaren bidez TICek prebentzio estrategia pertsonalizatu eta malguak diseinatzeko unean eskaintzen dizkiguten aukerak erakutsi zizkigun. Bai ekintza ergonomikoetan bai ergonomiako prestakuntzan lagungarria da datuak modu errazean biltzen eta aurkezten baitituzte.
Azkeneko hizlaria Mercedes Ben España S.A.U.ko enpresa medikoa den Alberto Sopelana jauna izan zen eta bere enpresak garatu duen Bizkarreko Patologiaren Prebentziorako eta Tratamendurako Programa aurkeztu zigun. Programak hiru arlo lantzen ditu: ergonomia, prebentzioa eta osasunaren sustapena. Ebaluazio ergonomikoa egin eta neurriak ezartzeaz gain, langileari bere bizkarraren zaintzan paper aktiboa izan dezan informazio nahikoa eman behar zaiola azaldu zigun. Azkenik ERGOMIX, Indartze muskularreko metodo espezifikoaren ezaugarri eta emaitzak erakutsi zizkigun.
Azkeneko mahai-inguruan bertaratuek planteatutako kontsulta desberdinak argitu ziren.