
Kepa Bilbao

Kepa Bilbao

VI. Edizioaren irabazlea IZASKUN LEZCANO HIDALGO andrearen iradokizuna izan da, CONSORCIO ESS BILBAO enpresako langilea.
“Nire iradokizuna da Mutualiaren sorospen-zentroek eta larrialdi- edo anbulantzia-telefonoguneak (900 50 60 70 telefonoa) fitxategi edo eremu digital bakarra edukitzea. Era horretan, larrialdi bat dagoenean sorospen-zentro batera edo 900 telefonora deitzen baldin bada, momentuan bertan jakin daiteke anbulantzia bidean dagoen edo larrialdia kudeatzen ari diren. Gainera, deien atzerapena edo asistentzien bikoiztea saihestuko ditugu.”Zorionak!
“Nire iradokizuna da Mutualiaren sorospen-zentroek eta larrialdi- edo anbulantzia-telefonoguneak (900 50 60 70 telefonoa) fitxategi edo eremu digital bakarra edukitzea. Era horretan, larrialdi bat dagoenean sorospen-zentro batera edo 900 telefonora deitzen baldin bada, momentuan bertan jakin daiteke anbulantzia bidean dagoen edo larrialdia kudeatzen ari diren. Gainera, deien atzerapena edo asistentzien bikoiztea saihestuko ditugu.”
Zorionak!
Sari-banaketa otsailean izango da.
Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu. Horiei esker gure zerbitzuak hobetzeko aukera izango dugu eta gure bezeroen beharretara egokitu ahal izango gara.

Sartu gara 2018an eta, harekin batera, «Lantoki osasungarriak» kanpainak substantzia arriskutsuen esposizioaren arriskuen berri emango digu.
Kanpainaren xedea da substantzia arriskutsuen inguruko sentsibilizazioa handitzea eta prebentzioaren kultura zabaltzea Europako lantokietan.
Hona hemen gaiaren garrantzia eta ondorioak nabarmentzeko datu batzuk:
Substantzia arriskutsuak uste duzuna baino ohikoagoak dira.
Enpresek hartu beharreko neurriak:
«Enplegatzaileak aurrena erabaki beharko du substantzia kimiko arriskutsuak lantokian presente dauden ala ez. Baiezko kasuan, substantzia kimiko horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunari eragiten dion edozein arrisku ebaluatuko du». Gai Kimikoei buruzko Zuzentarauaren 4. artikulua
Legeriak, halaber, prebentzio-neurrien hierarkia espezifiko bat ezartzen du, enplegatzaileek nahitaez bete behar dutena. Hierarkia horri STOP izena ematen zaio (Substitution, Technological measures, Organisational measures, Personal protection)
Alegia:
1. Ordeztea.
2. Neurri teknologikoak.
3. Antolaketa-neurriak.
4. Babes pertsonala.
Norbera babesteko ekipamenduak ez dira lehen aukera, beraz.
EU-OSHAk udaberrian abiaraziko du 2018-2019ko kanpaina. Espero dugu alderdi interesatu eta elkartu guztiek aurreko kanpainari, «Lan osasungarriak adin guztietan» izenekoari, emandako babes gogotsua erakustea ere oraingo honetan.
Izan ezazu 2018-2019ko «Lan osasungarriak» kanpainaren xehetasun guztien berri.

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Epaia, 2017ko azaroaren 14koa, 78/2017 kasazio-errekurtsoari dagokiona, zeinaren bidez xedatzen baita 3/2014 Errege Lege Dekretuan enpresen Gizarte Segurantzako kotizazioetarako finkatutako «tarifa laua» ez dela aplikagarria kontratu mugagabeetan, enpresa subrogratuetan dagoeneko mugagabeak baldin baziren.
Auzitegi Gorenak, jarraian aipatuko dugun epaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2016ko irailaren 28an emandako epaia aztertu eta berretsi du. Hala, besteak beste garbiketa-zerbitzua ematen duen enpresa batek aurkeztutako kasazio-errekurtsoa ezetsi du.
Kasazioan planteatutako auziak honako hauek ziren:
1.- Enpresek Gizarte Segurantzan kontingentzia arruntengatik egiten duten kotizazioan murrizketarik aplikatu behar den mugagabeko kontratazioagatik («tarifa laua» deitzen zaio, eta enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuan jasota dago), baldin eta kontratu mugagabea egindako langileek –aztertutako kasuan, 85– kontratu berdina bazuten (mugagabea) enpresa interesdunaren aurreko konpainietan.
Enpresa errekurtsogileak argudiatzen zuenez, Errege Dekretuak ez zuen exijitzen lehen Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorrean existitzen ez ziren lanpostuak izatea. Haren arabera, Errege Dekretuaren helburua enpleguan egonkortasun handiagoa lortzea zen eta arauan aurreikusitako salbuespenen interpretazio mugatua egin behar zen.
2.- Edo, alderantziz, enpresa-subrogazioen kasuan –enpresa lagatzailea eta enpresa lagapen-hartzailea erabat autonomoak eta independenteak dira–, otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuko artikulu bakarreko 3. zenbakiko f) letran adierazitako salbuespenak eragiten dien, baldin eta, aztertutako kasuan bezala, oinordeko enpresak kontratatutako langileek aurreko enpresarekin mugagabeko lotura bazuten eta subrogazioaren aurretik murrizketarik egin ez bazitzaien.
Adierazitako Errege Dekretua aztertuta, baita horren hitzaurrean egiten den interpretazioa eta Kode Zibileko atarikoan, 3.1 artikulua, jasotako arau hermeneutikoak ere, Auzitegi Gorenak xedatu duenez, 3/2014 Errege Dekretuko artikulu bakarreko 2. zenbakiko c) letraren arabera, Gizarte Segurantzan hobariak eskuratzeko exijitutako baldintza honako hau da: «Enpresan bai enplegu mugagabeen maila bai enpleguen maila osoa handitzea dakarten kontratu mugagabeak egitea».
Horregatik, Auzitegi Gorenak erantsi duenez, «egindako kontratu mugagabeak enpresa lagatzaileetan kontratu mugagabea zuten langileekin lotuta baldin badaude eta enpresa interesdun edo lagapen-hartzaileak kontratu horiek sektoreko hitzarmen kolektiboaren aginduz hartu baditu bere gain, garbi dago enplegu mugagabearen maila ez dela handitu, beraz, ezin da ulertu tarifa lauaren hobaria aplikagarria denik».
Auzitegi Gorenaren epaiaren muina da aipatutako Errege Dekretuan jasotako hobariak enplegu-sorkuntza garbia gertatzen denean bakarrik direla aplikagarriak, horixe baita arauaren azken helburua.
Raquel Martínez. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

Egonkortasun emozionala eta gogobetetasuna
Gure artean beti izan da handia atletismorako zaletasuna. Gero eta gehiago, gainera. Eta Euskal Federazioak jarduera eta lehiaketa asko antolatzen ditu urte osoan zehar. 2018ko egutegi luzea proba konbinatuen Euskadiko Txapelketarekin hasi zen, eta ondoren etorri ziren nazioarteko kros ikusgarriak zein Ibilketako Euskadiko Txapelketa. Urtea amaitu bitartean, dozenaka eta dozenaka lehiaketa egongo dira, hainbat modalitatetan, eta gure ordezkari asko eta asko gogor ahaleginduko dira emaitzarik onenak lortzeko. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sail honetan, oraindik ere ari gara erakusten kirol bakoitzak, izan era amateurrean zein profesionalean, zer onura dituen. Kasu honetan, atletismoarenak. Jarduera horrek obesitatea eta diabetesa prebenitzen ditu; kolesterol maila hobetzen du, baita arnasketa eta aldartea ere. Gainera, masa muskularra eta konfiantza handitzen ditu, eta egonkortasun emozional atsegingarria ematen du. Atletismoak diziplina asko ditu; besteak beste, multzo hauek bereiz daitezke: lasterketak, jaurtiketak, jauziak, proba konbinatuak eta ibilketak. Horien guztien ezaugarria da, gainera, ariketa aerobiko nabarmena eskatzen dutela. Gorputza mugitzeak onura zuzenak eragiten ditu pertsonen egoera fisikoan. Hala, gorputza mailarik onenean mantentzeko, ezinbestekoa da egunero ariketa fisikoa egitea, dosi txikian bada ere. Hori dela eta, lerrootan, beti azpimarratzen dugu sedentarismoa dela osasun fisikoaren etsairik handienetako bat. Eta, aitzitik, atletismoa izan daiteke aliaturik onena. Frogatuta dago.
Berriz ere azpimarratu nahi dugu ariketa fisiko oro dela onuragarria gure gorputzaren osasuna hobetzeko. Batik bat ariketa aerobikoarekin lotuta daude gure gorputzean eragiten dituen abantaila fisikoak. Eta atletismoa da gure gorputzari gogobetetasuna ematen dion kiroletako bat. Aipa ditzagun horietako batzuk. Atletismoaren edozein modalitate praktikatzeak bultzatzen du gantz azidoen erabilera, maila jakin bateko esfortzu fisiko bat egiteko oinarri energetiko direnez gero. Hala, glukogeno muskularra gordetzeko aukera ematen du, eta jarduera metaboliko orokorra handitzen du, bai jarduera fisikoa egiten denean bai esfortzua egin ondorengo orduetan eta are egunetan ere. Atletismoa egiteak eragiten du gorputzak energia gastu bat egitea, eta, horri esker, argaldu edota obesitatea prebenitu daiteke. Era berean, jarduera atletikoren bat egiten dugunean, gorputzak handitu egiten du intsulinarekiko sentsibilitatea. Jaitsi egiten da plasmako hormona horien kopurua, eta luzatu egiten da pankrea endokrinoaren iraupena. Horregatik, atletismoa da jarduera onenetako bat diabetes mellitusa —glukosa kontzentrazio altuak izatea odolean era iraunkorrean— prebenitzeko, eta gaixotasun horren eraginei aurre egiteko. Bestalde, kolesterol maila ere hobetzen du; hain zuzen, atletismoa da odoleko kolesterol eta triglizeridoen maila erregulatzeko abantaila gehien ematen dituen kiroletako bat. Frogatuta dago: atletismoak gure sistema kardiobaskularrean eragiten duenez, osasunari mesede handia egiten dio. Atletismoa praktikatzeak hobetu egiten du bihotzaren errendimendua, gutxitu egiten baitu esfortzu zehatz bat egiteko behar den energia kopurua. Frekuentzia kardiakoa eta presio arteriala ez da hainbeste igotzen, eta handitu egiten da gehienezko gastu kardiakoa, frekuentzia kardiakoa sedentarismo egoerako balio normaletatik gora igo gabe. Horregatik, atletismoari esker, funtzionamendu kardiobaskularra hobetzen da, eta gaixotasunak garatzea prebenitzen da. Era berean, hipertentsio arteriala duten kirolarien presio arteriala kontrolatzen laguntzen du, bai geldirik daudenean zein esfortzua egiten ari direnean. Asko dira, ikusi denez, atletismoaren abantailak; horrenbestez, hurrengo zenbakian ere horiek hartuko ditugu mintzagai.


Erakundeetan estres sortzaile bezala nabari ditzakegun tentsio-egoerak izan daitezke. Egun, badakigu erreakzio berrien gaineko kontrola ezar dezakegula; alegia, estresa gainditzeko estrategiak geureganatu ditzakegula.
Behar hori dagoela kontuan harturik, ESTRESA KUDEATZEKO ESKOLA sortu dugu, enpresei zein langileei estresaren prebentziozko kudeaketa lantzen laguntzeko, identifikatzeko erak ikasteko, eragin dezaketen arrazoiak ezagutzeko eta maneiatzeko teknikak ikasteko.
Gai horretan esperientzia handia duen psikologo, terapeuta eta coach batek emango du programa. Hiru saio izango dira, lau multzotan banatuta:
Enpresa elkartuentzat doakoa da eskola, eta EAEko hiru lurraldeetan talde txikientzako deialdiak egin dira.
|
UDALERRIA |
EGUNA |
ORDUA |
|
Gasteiz |
Maiatzak 8, 15 eta 22 |
15:00-18:30 |
| Irailak 25 eta urriak 2 eta 9 |
09:30-13:00 |
|
|
Bilbo |
Otsailak 9, 15 eta 23 |
09:30-13:00 |
| Maiatzak 10, 17 eta 24 |
15:00-18:30 |
|
| Irailak 27 eta urriak 4 eta 11 |
09:30-13:00 |
|
| Donostia | Maiatzak 9, 16 eta 23 |
15:00-18:30 |
| Irailak 26 eta urriak 3 eta 10 |
09:30-13:00 |

Jarraian, interesatuko zaizuelakoan, Mutualiak zuzenean kudeatzen dituen prestazioak hilero ordaintzeko egutegia aurkeztuko dizuegu.
Zera gogorarazi nahiko genuke:
– Gaixotasun arruntagatik edo laneko istripuagatik baja hartzen duten langile autonomoen kasuan, ez da beharrezkoa izango berrespen-parteak aurkeztea. Hileko ordainketa egiteko, nahikoa izango da soilik bajaren eta altaren parteak aurkeztea. (Hala eta guztiz ere, bajan dagoen pertsonak bere anbulatorioan jaso beharko ditu berrespen-parteak).
– Gainera, hilaren 1ean edo 2an, SMS bat bidaltzen diegu langile autonomoei, alta hartu duten galdetzeko. Eta hilaren 5a eta 10aren artean, beste mezu bat bidaltzen diegu, prestazioaren zenbatekoa beren kontu korrontean sartu dugula adierazteko.
Jakinarazten dizuegu beharrezkoa dela prestazioen eskaera egitea. Eskaerak erraz egiteko, gure zentroetara etorri nahi ez baduzu, aukera duzu agiri guztiak eskaneatuta bidaltzeko, helbide elektroniko hauen bidez:
Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, jarraian, egutegia ikus dezakezue:
|
KAABE |
KPABE |
HENA |
GLDAZ |
LAJU |
|
| URTARRILA |
5 |
3 |
3 |
3 |
3 |
| OTSAILA |
6 |
2 |
2 |
2 |
2 |
| MARTXOA |
6 |
2 |
2 |
2 |
2 |
| APIRILA |
6 |
4 |
4 |
4 |
4 |
| MAIATZA |
7 |
3 |
3 |
3 |
3 |
| EKAINA |
6 |
4 |
4 |
4 |
4 |
| UZTAILA |
6 |
3 |
3 |
3 |
3 |
| ABUZTUA |
6 |
2 |
2 |
2 |
2 |
| IRAILA |
6 |
4 |
4 |
4 |
4 |
| URRIA |
5 |
2 |
2 |
2 |
2 |
| AZAROA |
6 |
3 |
3 |
3 |
3 |
| ABENDUA |
6 |
4 |
4 |
4 |
4 |
GLOSARIOA:
KAABE: Kontingentzia Arruntengatiko Aldi Baterako Ezintasuna
KPABE: Kontingentzia Profesionalagatiko Aldi Baterako Ezintasuna
HENA: Haurdunaldiaren eta Edoskitzaro Naturalaren Arriskua
GLDAZ: Gaixotasun Larriak Dituzten Adingabeen Zaintza
LAJU: Langile Autonomoek Jarduna Uztea

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (aurrerantzean GSDN), enpresariei kalitate handiagoko zerbitzuak eskaintzeko duen konpromisoa betetze aldera, RED sistemak eskaintzen dituen funtzionaltasunak areagotu ditu; hots, bi online transakzio berri diseinatu ditu Langile Autonomoen Araubide Berezian (aurrerantzean LAAB) alta eta baja eskatu ahal izateko, Gizarte Segurantzaren administrazioetara joan beharrik izan gabe.
Funtzionaltasun berri horiek langile baimenduak sar daitezkeen RED zerbitzuen barruan jasoko dira, Gizarte Segurantzaren webgunean.
Jarduera hasi baino lehen eman beharko da altaren berri; gehienez ere, 60 egun lehenago.
Alta jardueraren hasieraren aurretik eskatzen bada eta jarduera hilaren 1ean hasi ez bada, interesdunak, urtean hirutan, gehienez ere, aukera izango du alta jardueraren hasieran edo hilaren 1ean eraginkorra izango den hautatzeko. Urtean zehar egiten diren gainerako altak jarduera hasten den hilaren lehenengo egunean izango dira eraginkorrak.
Alta epez kanpo eskatuz gero, jarduera hasi den hilaren 1ean izango da eraginkorra.
Bajaren berri jarduera bukatu eta hiru egunera eman daitekeen arren, posible izango da, baita ere, jarduera bukatu baino lehen eta, gehienez ere, 60 egun lehenago berri ematea.
Baja epearen barruan eskatzen bada eta jarduera hilaren azken egunean bukatu ez bada, interesdunak, urtean hirutan, gehienez ere, aukera izango du baja jardueraren bukaeran edo hilaren azken egunean eraginkorra izango den hautatzeko. Urtean zehar egiten diren gainerako bajak jarduera bukatzen den hilaren azken egunean izango dira eraginkorrak.

Aintzat hartu segurtasuna, ez da kopla bat.
Felipe Antonio Juarez Moreno Barandak 01.
| Estatistikek erakusten dutenez, 18 urtetik 24ra bitarteko gazteen artean laneko istripuak helduagoen artekoen bikoitzak dira. Mutualiak 1.200 elkarrizketatan oinarrituta egindako azterketa baten arabera, gazteen % 11k ez ditu ez segurtasun-arauak errespetatzen, ezta laneko arriskuen prebentzioa aintzat hartzen ere. Laborategietako eta tailerretako praktiketan, % 24,1ek ez du babes indibidualeko ekiporik erabili, eta horietatik % 15,7ren arabera, arriskuak eta betebeharrak ez zeuden adierazita. |