
Kepa Bilbao

Kepa Bilbao

VeSafe Europako Batzordeak web formatuan garatutako gida da, laneko bide-segurtasunarekin lotutako arriskuen ingurukoa. Gidaren ezaugarririk nabarmenena erabilerraza izatea da. Ibilgailuekin lotutako arriskuen inguruan interesa duten Europar Batasuneko sektore guztietako gidariei eta langileei nahiz segurtasunean adituak direnei dago zuzenduta gida.
Aukera hauek ematen ditu:
Gidatzearen eta bide-segurtasunaren inguruko 82 jardunbide egoki egin dira, gai eta formatu ugarikoak. Oso bisualak dira, eta erabiltzen errazak, antzeko egitura baitute: zer da; nori zuzenduta dago; eta zer onura ditu.
VeSafe gida ingelesez dago, eta itzulpena Googlek garatutako itzultzaile automatikoaren bidez egiten da. Beraz, batzuetan, itzulpenen kalitatea ez da espero duguna.
Tresna berri horri esker, ibilgailuak gidatzearekin eta bide-zirkulazioarekin lotutako istripuen arazo larrian eragin nahi da. Gogoan izan behar dugu, laneko istripuekin alderatuta, istripu guztien % 11 trafiko-istripuak direla. Horrez gain, zenbat eta larriagoa izan istripua, orduan eta handiagoa da haren eragina, eta heriotza eragiten duten laneko istripuen % 30 dira.

Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizatearen Institutu Nazionalak (INSSBT) editatutako dokumentua, helburu duena enpresaburuari jakinaraztea Laneko Arriskuen Prebentzioa ez dela legezko betebehar hutsa, eta prebentzio-jarduera, aldiz, enpresari lehiakortasuna, berrikuntza eta bikaintasuna ekar dakizkiokeen balioa dela. Dokumentuan, betebeharrei kontrajarrita, 10 ekintza azaltzen dira.
2015-2020 aldirako Espainiako Laneko Segurtasun- eta Osasun-arloetako Estrategian hartutako konpromisoen ondorioz sortu da dokumentua, eta laneko arriskuen prebentzioaren integrazioa bultzatzeko helburua du, bereziki ETEetan (enpresa txiki eta ertainak). Azken urteotan INSSBTk garatu dituen ekintzen barruan sartzen da.
Dokumentu horiek lagungarriak dira enpresek langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen dituzten pauta errazak egunerokotasunean sartzeko.

Narriadura fisikoa saihesteko faktore garrantzitsua
Aurrekoan, atletismoaren inguruko zaletasunari buruz aritu ginen. Horrez gain, Euskal Federazioak denboraldi osoan zehar antolatzen dituen probak ere aipatu genituen. Hilabete honetan, esaterako, Eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketa, 10.000 metroko Euskadiko Errepide Txapelketa eta Euskadiko Maratoi Erdi Txapelketa egingo dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan (webgune berritua du), modalitate honek ekartzen dizkigun onurekin jarraituko dugu. Esaterako, atletismoan, muskuluak asko lantzen dira. Gaitasun aerobikoa areagotzen da, bai eta zelula muskularren oxidazio-sistemen indarra ere. Faktore horiek muskuluen funtzionamendu hobea ematen dute, eta pertsona bakoitzaren erresistentzia muskularra handitzen dute. Izan ere, atletismoa erregulartasunez praktikatuz gero, muskuluak zabaldu eta indartu egiten dira, eta, ondorioz, malgutasuna areagotu eta muskulu-lesioak prebenitzen dira. Hala, ikerketa askok azpimarratzen dute kirol hori muskuluen malgutasun ezin hobea lortzeko ariketa onenetarikoa dela. Atletismoa praktikatzen dugunean, arnasketa-maiztasuna handitu egiten da, eta errendimendua erabat indartzen du. Hori dela eta, birikak funtzionamendu biziagora ohitzen dira, eta horrek pertsonen osasunean eta gaixotasunak prebenitzen laguntzen du. Izan ere, jarduera fisikoak maila guztietan areagotzen du gorputzaren erresistentzia. Horrela, gaitasun kardiobaskularra, muskularra eta arnasteko gaitasuna areagotzen ditu, bai eta nekea prebenitu ere. Kirol-praktika horri denbora eskainiz gero, gainera, organismoaren atal asko aktibatzen dira.
Organo gehienak erabiltzen dira ariketa fisiko hori egitean, beraz, jarduerak mesede egiten die. Hori dela eta, atletismoak gorputzaren narriadura fisikoa prebenitzen du. Horrez gain, organo fisikoen funtzionamendua areagotzen du, bai eta garunaren jarduera ere. Atletismoa praktikatzea faktore garrantzitsua da narriadura kognitiboa eta alzheimerraren antzeko gaixotasunak prebenitzeko. Atletismoak gaixotasun kantzerigenoen garapenean duen eraginaren inguruko datuak, hala ere, eztabaidatuagoak dira. Ikerketa batzuen arabera, ariketa aerobikoak koloneko minbiziaren aurkako efektu babeslea izan dezake, sabelaldean ariketa gehiago egiten delako. Ondorioz, heste-igarotzea erraztu eta idorreria murrizten du. Beste ikerketa batzuen arabera, efektu prebentiboek ere prostatako minbizian eta bularreko minbizian eragina izan dezakete.
Atletismoak haurrei ekartzen dizkien onurei dagokienez, sexuen arteko berdintasuna bultzatzen den kirol horrek gozatzeko eta ongi pasatzeko ezaugarri aproposak ditu. Gainera, onura fisikoak ditu, beheko gorputz-adarren indarra garatu eta erresistentzia fisikoa eta abiadura eskuratzen baitira. Korrika eginez, biriketako gaitasuna hobetzen da, eta egiaztatu da haurren hazkunde-hormonak eta muskuluen garapena estimulatzen direla. Onura horiez gain, atletismoak beste onura psikologiko batzuk ekartzen ditu, arazoak ahazten, konfiantza bereganatzen eta autokontrol gehiago eta egonkortasun emozional handiagoa izaten laguntzen baitu.

2015. urtetik, urtero eskaintzen ditugu, EAEko hiru lurraldeetan, Ahotsaren Eskolaren deialdiak. Eskaera handitu denez, 2018an eskaintza zabalagoa egingo dugu.
Ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago eskola, eta ahots-teknikak ikastea da helburu nagusia. Hala, fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta ondo erabiltzen ikasiko dute; horrez gain, ahots-higiene eta -ohitura egokiak erakutsiko zaizkie, eta gaitz eta patologia nagusiak prebenitu ahalko dituzte.
Jardunaldiak doakoak dira enpresa elkartuentzat eta esperientzia handiko logopeda batek emango ditu. Saioetan ahots-teknika era praktikoan landuko da, talde txikietan.
Tailer bakoitza hiru saiotan emango da.
|
UDALERRIA |
EGUNA |
ORDUA |
|
Gasteiz |
Martxoak 6, 13 eta 20 |
09:30-11.30 |
| Azaroak 6, 13 eta 20 |
13:00-15:00 |
|
|
Donostia |
Martxoak 7, 14 eta 21 |
09:30-11.30 |
| Ekainak 6, 13 eta 20 |
13:00-15:00 |
|
| Azaroak 7, 14 eta 21 |
13:00-15:00 |
|
| Bilbo | Martxoak 8, 15 eta 22 |
09:30-11:30 |
| Azaroak 8, 15 eta 22 |
12:00-14:00 |

Langile Komisioen Zerbitzu Federazioak gatazka kolektiboa abiarazi zuen DEUTSCHE BANK SAE enpresaren aurka, honakoak zehazteko; enpresak langileek egiten duten benetako lanaldiaren erregistroko sistema bat ezarri behar duen, aplika daitezkeen enpresa-itunetan zein sektoreko hitzarmenean adostutako ordutegiak betetzen direla egiaztatzeko. Gatazka kolektiboaren prozedura hori dela eta, Auzitegi Nazionaleko lan-arloko Salak auto bat eman zuen, 2018ko urtarrilaren 19an. Bertan, auzi hori ebatzi aurretik, Europako Justizia Auzitegiari (EJA) hiru arazo prejudizial planteatzea hitzartzen da, honakoa erabaki dezan: Langileen Estatutuaren (LE) 34. eta 35. artikuluetan jasotako araudi nazionala, jurisprudentziako doktrinak interpretatu izan duenaren arabera, lanaldi osoko langileen lanaldiaren eta atseden-egunen iraupen-mugei buruzko Europako Araudiarekin bat datorren. Muga horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko azaroaren 4ko 2003/88/CE Zuzentarauaren 3., 5. eta 6. artikuluetan xedatzen dira.
Auzitegi Nazionalak adierazi duenez, «Auzitegi Gorenak, zeinaren doktrina errepikatuak barne-zuzenbidearen iturrien sistema osatzen duen (Kode Zibilaren 1.6 artikulua), 2017-03-23 eta 2017-04-20ko epaietan ezarri zuen betebehar hori ezin dela araudiaren arabera ebatzi; soilik lanaldi partzialeko langileen kasuan gerta daiteke –LE, 12.4 art.–, enpresan aparteko orduak egiten badira –LE, 35.5 art.–, bai eta jarduera horren sektoreen legeria espezifikoak berariaz eskatzen badu».
Barne-zuzenbideari dagokionez Auzitegi Nazionalak jarraitu behar duen interpretazioa hori denez, Europako Justizia Auzitegiari arazo prejudiziala aurkezteko arrazoiak daudela uste du. Besteak beste, hauek:
«Azaldu dugun LEren 34. eta 35. artikuluen interpretazioan oinarrituta, eta lanaldi osoko langileei dagokienez, hauek dira ondorioak:
Europako Juztizia Auzitegiaren erantzuna itxaroten dugun bitartean, ez dugu ahaztu behar aurrera doala Euskal Sozialistak Legebiltzar-taldeak aurkeztu zuen legegintza-ekinbidea, 2017ko ekainaren 20an onartua eta 2017ko ekainaren 23an Gorteetako Aldizkari Ofizialean argitaratua; 2017-10-27tik, Lan eta Gizarte Segurantza Batzordean dago, zuzenketak egiteko. Urtez urte luzatu da epea, eta indarrean dagoen azkenekoa 2018ko otsailaren 13koa da.
Legegintza-ekinbidearen helburua da, Langileen Estatutuaren 34. artikulua aldatuz, lanaldi osoaren erregistroa dagoeneko lanaldi partzialerako dagoen erregulazioarekin alderatzea. Horrez gain, Gizarte-Ordenako Arau-Hauste eta Zigorrei buruzko Legea (LISOS) aldatzen du, ez-betetzea arau-hauste larri bezalazigortzeko, 626 eta 6.250 euro arteko isun-zehapenarekin.
Susana Castaños del Molino

Otsailak 2an, ostirala, agerian jarri nahi izan dugu gure bezeroei emandako orientazioa, prozesu eta arlo guztietan egiten dugun lanaren bidez.
2013. urtean, “Bezeroaren Eguna” ospatzen hasi ginen, erakunde osoari aditzera eman nahi baikenion Mutualian lan egiten duen pertsona bakoitzak esku hartzen duela gure interes-talde nagusiari balioa emateko katean. Egun egokia da hausnarketa egiteko, bezeroa ahalik eta gehien asebetetzeko egiten dugunaz eta egin ahal dugunaz.
Gainera, bezeroei esker ona adierazteko dugun egun hau aprobetxatuz, jakitera eman nahi dugu zein izan deniradokizunik onenerako sariaren irabazlea.
Sari hori inplikatu eta elkarlanean jardun nahi duten gure bezero guztiei dago zuzenduta, zerbitzurik onena eskaintzeko ematen diguten laguntza saritu nahi baitugu.
Aurten, VI. edizioan, 61 bezeroren iradokizunak jaso ditugu. Horiei esker, hobekuntzak egingo ditugu, gure zerbitzuez dituzuen itxaropenak bete ahal izateko.
Iradokizun horietatik, hau izan da irabazlea:
“Artxibo edo espazio digital bat sortzea, Mutualiaren arreta-zentro guztientzat eta anbulantzia edo larrialdietarako telefonogunearentzat (telefonoa: 900 50 60 70), arreta-zentro batera edo 900 telefono-zenbakira larrialdi berbererako deituz gero, berehala jakinarazi ahal izateko anbulantzia bidean den edo larrialdia izapidetzen ari den. Hala, deietako atzerapena edo arreta-zerbitzuak bikoiztea saihestu ahal izango da.”
Iradokizuna egin eta saritu den pertsona IZASKUN LEZCANO HIDALGO da, CONSORCIO ESS BILBAO enpresakoa.
Ez da lan erraza izan jasotako iradokizun guztiak aztertzea eta onena hautatzea, eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu horretaz arduratu den taldeari.
Eta, jakina, eskerrik asko mutualitateko pertsona guztiei, egunetik egunera, jarduera bakoitzean, beti izaten baituzue gogoan bezeroa dela lehentasuna.

Bai alderdi fisikoetan bai psikologikoetan, pertsonen gaitasunak aldatzen doaz eta adinaren berezko gabezia jakin batzuk ez dira beti esperientziaren bidez konpontzen. Hori dela-eta, enpresetan zahartzea kudeatzeak garrantzi berezia du. Berrogeita hamabost urtetik gorako langileen laneko istripuak, proportzioan, beste edozein taldetakoak baino gehiago hazi ziren 2013an eta 2014an, eta 2010eko kopuru absolutuak gainditzeraino iritsi ziren.
EB-27ko biztanleria aktiboaren joerek adierazten dutenez, 55 eta 64 urte arteko adin-taldea % 16,2 haziko da 2010 eta 2030 bitartean (9,9 milioi pertsona).
| Juan Ángel Donaire Camachon Su-hiltzaile medikua esku-hartze baten ondoren. |