28/2018 Errege Lege-dekretua, abenduaren 28koa, pentsio publikoak goratzekoa eta gizarte-, lan eta enplegu-arloko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa

28/2018 Errege Lege-dekretua, abenduaren 28koa, pentsio publikoak goratzekoa eta gizarte, lan eta enplegu-arloko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa izango da Mutualia foroaren edizio honetan sakon aztertuko dena. Foroa datorren astean izango da. Aurrerapen gisa, jarraian aipatuko ditugu abenduaren 28ko ELd-n aldatu diren zenbait alor, eta, horrenbestez, Mutualia Foroan aztertuko ditugunak.

1. GIZARTE SEGURANTZAREN ERREGIMEN OROKORRA

  • Kotizatzeko gehienezko kopurua eta gehienezko oinarriak, Gizarte Segurantzaren sisteman, 2019an
  • Kontingentzia profesionalengatiko kotizazio-murriztapena bertan behera uztea, ezbehar-kopurua txikitu delako
  • Esportatzeko tomate freskoaren manipulazio eta paketatze lanetako Sistema Bereziko kotizazioa, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren barruan
  • 2019an aplika daitezkeen tasak, erretiro-adina aurreratzeko kotizazio osagarrian
  • Kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasuna aseguratzeko enpresen borondatezko kolaborazioa desagertzea
  • Langabeziagatiko kotizazioa txertatzea, ikasle langileek enplegu eta prestakuntza programa publikoetan sinatutako prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuetan, barne hartuta lantegi-eskolak, lanbide etxeak eta enplegu-tailerrak
  • Langabezia tasa % 15etik behera dutelako eragindako kontratazio-modalitateak indargabetzea: ekintzaileak babesteko kontratuak, prestakuntza-lotura, mikroenpresak, gazteen ekintzailetza proiektuak, gazteen lehen enplegua eta praktikaldiko kontratuak
  • Laguntzazko dirulaguntza Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda dauden gazteentzat, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua sinatuz gero
  • Aldaketak erretiro adina murrizteko koefizienteak dituzten langileen kontingentzia profesionalengatiko kotizazioan, kotizazio osagarririk ez duten langileen kasuan
  • Aldaketa 5 eguneko edo gutxiagoko benetako iraupena duten aldi baterako kontratuetan aurreikusitako kotizazioaren gehikuntzan
  • Lanbide heziketan kotizatzeko salbuespena, prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuetan
  • Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalengatiko kotizazioko tarifa finkoa aldatzea

2.- SISTEMA BEREZIAK (BESTEREN KONTURAKO ETA NORBERE KONTURAKO NEKAZARIAK, ETXE-LANGILEAK)

  • Kotizazioa 2019an

3.- LANGILE AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIA

  • Kontingentzia guztien eta aplika daitezkeen kotizazio tasen nahitaezko estaldura
  • Tarifa finko deiturikoa aldatzea
  • Kasu jakin batzuetan lanera itzultzen diren emakumezko langile autonomoentzako hobaria aldatzea
  • Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile batean asegurua egiteko nahitaezkotasuna
  • Kotizazioa aldi baterako ezintasuneko kasuetan

4.-EMANALDI PUBLIKOETAKO ARTISTEN GIZARTE SEGURANTZA

  • Lanik gabe egonda kotizatzeko aukera

5. GIZARTE SEGURANTZAREN ALORREKO ARAUDIA GARATZEKO ZAIN DAUDEN ALDAKETAK

  • Prestakuntza programak eta laneko eta akademiako praktika ordaindu gabeak egiten dituzten pertsonen Gizarte Segurantza
  • Hitzarmen bereziaren modalitate berria: Prestakuntza programak eta laneko eta akademiako praktikak egiten dituzten pertsonak
  • Hitzarmen bereziaren modalitate berria: krisiak jotakoak

6.-BESTE GAI BATZUK

  • Erretiro beharturako klausula hitzarmen kolektiboetan, betiere, zenbait eskakizun betetzen badira
  • Pentsioak goratzea
  • Erretiro pentsioa: abuztuaren 1eko 27/2011 Legea baino lehenagoko Legea 2019. urtearen amaierara arte aplikatzeko luzapena
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata
  • Langile autonomoen jarduera etetea: babes aldia

Susana Castaños

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria

Mendia: gorputzerako eta bururako terapia

Federación Vasca de Montaña-Euskal Mendizale Federazioa Elgetan (Gipuzkoa) sortu zen, 1924an, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Mendi Elkarteek sustatuta, Euskal-nafar Mendizaletasun Federazioa izenarekin. Denboraren joanean, interes berriak iritsi dira euskal mendizaletasunaren ingurura, eta denon eskura dago mendiko jarduera tradizionalak egiteko aukera.

Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sail honetan, mendira igotzeak ekartzen dizkigun onuretan jarriko dugu arreta oraingoan, gorabeherarik ez sortzeko hartu behar ditugun neurriak ahaztu gabe, noski. Hasi berria dugu 2019. urtea, eta milaka eta milaka mendizale igoko dira Euskal Herriko mendietara: Gorbeia, Anboto, Oiz, Ganekogorta, Kalamua, Mugarra, Alluitz, Belatxikieta, Leungana, Udalaitz, Kolitza, Jata, Aizkorri, Aketegi, Hernio, Aratz, Oriamendi, Txindoki, Orisol, Tellamendi, Toloño, Hiru Erregeen Mahaia… Izan ere, gailur horietara igotzea, edo gailur horien inguruan mendi ibilaldiak egitea terapia ezin hobea da gorputzarentzat zein buruarentzat.

Ez da ariketa soila, inguru berdeek onurazko beste ondorio batzuk ere ekartzen dizkigute-eta. Ez da gauza bera gure hiri edo herrietako kaleetan barrena kirola egitea edo lurra zapalduz eta zuhaitzez eta gure herrialdeko paraje ederrez inguratuta ibiltzea. Baso, mendi eta bailaretan barrena ibiltzeak –batzuek korrika egiten dute– abantaila fisiko zein mentalak ditu. Hainbat kardiologoren ustez, ingurune natural batean egunero 8 kilometroko ibilaldi bat egitea psikologiak edo medikuntzak eskain dezakeena baino osasuntsuagoa da. Mendi ibilaldiak egiten ditugu gustatzen zaigulako, plazera delako, eta mesede egiten digulako; baina baita paisaia ederrez, isiltasunaz, landareen usainaz, hegaztiez eta arnasten dugun aireaz gozatzeko aukera eskaintzen digulako ere.

Hautatzen dugun eta egiten dugun ibilbide bakoitzak ongizate handia eragiten digu. Horrez gainera, mendira egiten diren irteerek murriztu egiten dituzte gure estres mailak. Izan ere, ingurune naturalean egiten den ibilaldi edo ibilbide batek –norberak bere aukeretara egokitua– gutxitu egiten ditu gure kezkak eta antsietatea. Gure pentsamenduen errutinak aldatu egiten dira, eta desagertu egiten dira estresaren arrazoiak. Natura oso onuragarria da osasun mentalarentzat, murriztu egiten baitu neke intelektuala, ezkortasuna, kezkak eta estres beldurgarria. Horrez gainera, naturarekiko konexioaren ondorioz sormena garatzen da, eta hobetu egiten da gure autoestimua.

Begien bistakoa da naturan gaudenean lasaitasuna eta pentsamendu positiboak nagusitzen zaizkigula buruan. Bestalde, 400 eta 700 kaloria bitarte erretzen dira orduko, eta ariketa aerobikoak indartu egiten du gure memoria, lotuta baitaude hankak eta garuna. Mendira egiten ditugun irteera osasuntsu horiek hobetu egiten dute kontzentratzeko dugun ahalmena, eta arindu egiten dute arreta gabeziaren ondoriozko nahasmenduaren sintomak. Mendiko terapia, irtenbide gomendagarria izateaz gainera, aukera ona da gaitzei eta aipatutako estres nahasmenduei aurre egiteko, bai eta beste erabateko lesioei aurre egiteko ere, botika baten eraginkortasun berarekin. Mendiko lurzoru irregularretan ibiltzean edo korrika egitean, zoladuran egitean ez bezala, giharrak, lotailuak eta tendoiak trebatu eta sendotzen dira, eta horrek egonkortasuna ematen die aldakei, belaunei eta orkatilei.

Gainera, lur gainean mugitzen garenean, saihestu egiten dira gainazal gogorren kontrako inpaktuak. Gorantz ibiltzeko eta korrika egiteko, eremu lauan kirola egiteko baino ahalegin handiagoa egin behar da, eta horrek hobetu egiten du sistema kardiobaskularra, eta landu eta sendotu egiten ditu koadrizepsak, zangarrak eta ipurmasailak. Arrokak, sustraiak, adarrak, errekatxoak… topatu ohi ditugu mendian, eta horiek saihesteko ahaleginean, hobetu egiten dira gure erreflexuak eta oreka. Denbora baduzue, ez galdu gure lurraldeko mendiez gozatzeko aukera. Terapia ederra da.

2019rako prebentziozko dibulgazio-jarduerak

Enpresetako prebentzio-arduradunen prestakuntza sustatzea eta garatzea, bai prebentzio-baliabidetarako izendatutako langileena bai prebentzio-zerbitzuetako teknikariena, ezinbestekoa da prebentzioa modu egokian ezartzeko.

Jarraian, Mutualian 2019. urtean prebentzioaren arloan antolatuko ditugun dibulgazio-jarduerak aurkeztuko dizkizugu. Horiek guztiak, aldez aurretik jakinaraziko zaizuen moduan,  langile espezializatuen eskutik edo beste erakunde batzuekin lankidetzan eskainiko dira.

Jardunaldiak:

-HEA gida berriaren aurkezpena: urtarrilean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

-Absentismoari buruzko gida: otsailean Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Mintegiak:

-Berri txarrak jakinaraztea: apirilean, Gasteizen eta Donostian.

-ISO 45001: maiatzean, Donostian eta Bilbon.

Tailerrak:

-Nutrizioa: urrian, Bilbon.

-Exoeskeletoa: azaroan, Bilbon.

Foroak:

-Absentziak: ekainean eta irailean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Eskolak:

-Ahotsa: maiatzean eta urrian, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

-Estresa kudeatzea: ekainean eta azaroan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Segurtasunaren eguneko ekitaldia: apiril-maiatzean, Bilbon.

Jarduera bakoitzerako  izena emateko epea,  jardunaldi bakoitzari buruzko deialdia jaso ondoren irekiko da.

Edozein argibidetarako, jar zaitezte harremanetan Prebentzio Aholkularitzarekin:

prebentzioa@mutualia.es

944.042.105 (Bilbo), 943.426.500 (Donostia), 945.009.077 (Gasteiz)

Iradokizun Hoberenari 2018 Sariaren irabazlea

Mutualiak VII. urtez antolatu du Iradokizun Hoberenari Saria. Lehiaketaren xedea da gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortzea. Azken edizioaren irabazlea JOSE CRUZ GONZALEZ MURUAren iradokizuna izan da, Kutxabankeko langilea.

“Gimnasio eta beste gelatan telazko poltsak erabiltzea eskuoihalak, maindireak eta abar jasotzeko”.

Sari-banaketa otsailean izango da.

Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu. Horiei esker gure zerbitzuak hobetzeko aukera izango dugu eta gure bezeroen beharretara egokitu ahal izango gara.

Mutualia, Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat

Mutualia, 2005etik NBEn (Nazio Batuen Erakundea) Munduko Paktuak ezartzen dituen printzipioak betetzearekin konprometitua dago. Jasangarritasun korporatiboaren inguruko egitasmo handiena da paktua, beren estrategiak eta ekintzak giza eskubideen printzipio unibertsalekin, lan estandarrekin, ingurugirokoekin eta ustelkeriaren aurkako ildoekin lerrokatzea deitzen ditu enpresak, helburu sozialetan aurrera egiteko xedearekin.

Testuinguru honetan, 2015eko irailean 193 herrialdek Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 onartu zuten: ekintza plan bat pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldekoa, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzea ere helburu duena. Agendak arlo ekonomikoko, gizarte eta ingurugiroaren arloko 17 helburu hartzen ditu.

Garapen Jasangarriaren helburuak

Gero eta enpresa gehiagok egin du bat egitasmoarekin, eta Mutualiak ere bere atxikimendua adierazi du hainbat erakunde eta gobernurekin batera ondorengo helburuak betetzeko:

  • Pobrezia larriarekin bukatzea
  • Injustizia eta berdintasuna ezaren kontra borrokatzea
  • Klima aldaketa konpontzea

Hala, Mutualian hilabetero ekintzak garatzen joango gara Garapen Jasangarriaren Helburuak betetze aldera.

MUTUALEX EPAIA 2019KO URTARRILA: LAN-UTZIALDIKO BAIMENAK

epaia

LAN-UTZIALDIKO BAIMENAK-EGUN NATURALEN EDO EGUN BALIODUNEN KONTAKETA

epaia

Auzitegi Gorenaren Lan-arloko Salaren ordaindutako baimenen kontaketaren hasierari buruzko 2018ko otsailaren 13ko Ebazpenaren (266/2016 kasazio helegitea) jarraipen gisa, Mutualexen 2018ko ekaineko zenbakian argitaratua, orain Auzitegi Gorenaren harrezkeroko hainbat ebazpeni buruzko komentario hau argitaratzen dugu. Auzitegi Gorenaren ebazpen horiek agerian uzten dute irizpide desberdinak aplikatzen ari direla, nahasketa dakartenak, eta etorkizunari begirako irizpide bat ezartzen du, bi baimen motak bereizita: luzeak (ezkontza), zeinean egun guztiak kontatzen diren, egun naturalen epe bat izanik; eta laburrak (gaixotasuna), zeinean egun baliodunak kontatzen diren eta lehen egunak balioduna izan behar duen, baimen horien helburua aintzat hartuta, zeina eginbideak egitea den, egun baliogabe batean nekez egiteko modukoak.

Horrek bi baimen motak bereizten dituen irizpide bat sendotzea dakar, eta norabide desberdinetako ebazpenek sortutako nahasketa argitzen du; era berean, irizpide berriarekin doktrina batzen da, mota bateko edo besteko baimena den aintzat hartuta aplikatu behar den tratamendua ezarrita.

Hain zuzen ere, lan-utzialdiko baimenen kontaketa egun naturalak edo lan baliodunak aintzat hartuta egin behar ote den piztutako polemikaren aurrean, Auzitegi Nazionalak gai horri buruzko hainbat ebazpen eman ditu, kontua argituz eta ezarriz noiz kontatu behar diren egun naturalen arabera eta noiz egun baliodunen arabera.

Horrela, ezarri du ezkontzagatiko baimenak eragiten duen gertakaritik aurrerako egun natural guztiak kontatzen dituela; baimen laburrak, aldiz, jaiotzei, heriotzei, ospitaleratzeei, ebakuntza kirurgikoei eta istripuei dagozkienak, egun baliodunetan gozatzen dira.

Hala adierazten du 2018-06-13ko bere ebazpenean (98/2018 ebazpena, Txostengilea: RICARDO BODAS MARTIN), zeinaren hirugarren Zuzenbidezko Oinarrien 4. eta 5. paragrafoetan gaia zentratzen den, honako hau adieraziz:

“Arauaren ondorengo irakurketa soilak ahalbidetzen digu bereizketa egitea baimen luzeen eta baimen laburren artean; lehenengoen adibide da ezkontza, zeinak hamabost egun naturaleko lan-utzialdi ordaindurako eskubidea ematen duen; bigarrenei, zehazki seme edo alabaren jaiotzarengatik edo odolkidetasuneko edo kidetasuneko bigarren mailara arteko ahaideen heriotzarengatik, istripu edo gaixotasun larriarengatik, ospitaleratzearengatik edo etxean atsedenaldia hartzera behartzen duen ospitaleratze beharrik gabeko ebakuntza kirurgikoarengatik emandakoei, bi eguneko baimena aitortzen zaie, lau egunera zabaltzeko aukerarekin, lekualdatzea beharrezkoa denean, eta horietan jada ez da erabiltzen natural adjektiboa, zeinak derrigorrez egun baliodunak eta baliogabeak hartzen dituen barruan, urteko oporretan gertatzen den bezala, zeinak LEren 38.1 artikuluak arautzen dituen.

LEren 37.3 artikuluak ez du zehazten noiz eguneratzen den baimenen gozamena, ezta noiz hasi behar den gozatzen baimena ere, eragile den gertakaria langilearentzat laneguna ez den egun batean gertatzen denean, baina argi dago eragile den gertakariarekin lotu behar dela, hori baita mota honetako baimenek duten xedea, horiek, oporrak ez bezala, geroago ezin gozatuzkoak baitira.

Horretan oinarrituta, gai honi dagokionez doktrina batzeko irizpidetzat honako hau adierazten du laugarren Zuzenbidezko Oinarrien 15.etik 19.era bitarteko paragrafoetan:

“Bada, Salaren iritziz, egun naturalen eta hurrenez hurren baimen luzeetarako eta laburretarako aitortutako egunen arteko bereizketa legezko eta konbentzionala garrantzi juridiko handikoa da, eta agerian uzten du, gure ustez, legegileak eta hitzarmenaren negoziatzaileek tratamendu desberdina eman nahi izan diotela bi mota horietako baimenei. – Hori horrela da, egun naturalak aipatzeak nahitaez eskatzen baitu horien kontaketan lanegunak diren egunak eta lanegunak ez direnak sartzea, LHren 5.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, urteko oporren kasuan gertatzen den bezala, horietan ere 39 egun natural aitortzen baitira hitzarmenaren 41. artikuluan.

Uste dugu, aitzitik, iraupen laburreko baimenetarako aurreikusitako egunen aipamena lanegun gisa interpretatu behar dela nahitaez, legegilearen edo hitzarmenaren negoziatzaileen asmoa bi baimenak parekatzea izan baldin balitz, egun naturalek adjektiboa ere erabiliko baitzuketen.

Interpretazio hori bateragarria da, gure ustez, mota bateko eta besteko baimenek dituzten xedeekin. – Izan ere, logikoa da baimen luzeetan, oporretan bezala, egun naturalen aldeko hautua egitea, baimenaren garaian egokitzen diren lanegun ez diren egun guztiak sartuta logikoki, arrazoizkoa izanik, bestalde, hura eragin duen gertakaritik aurrera aktibatzea baimena, eta ez lehendabiziko lanegunetik, baimen hauek egun naturalei baitagozkie eta ez lanegunei, hala nahi izan duelako legegileak eta hitzarmenaren negoziatzaileek ez dutelako erregulazio hori hobetu, arazorik gabe egin bazezaketen ere.

Hala ez balitz, baimena lehendabiziko lanegunean aktibatuko balitz, baimenek hain zuzen ere lana uztea dakartelako, ondorioztatu beharko litzateke baimeneko hamabost egunak lanegunei egokitu beharko zitzaizkiela, eta horrek aurrez aurre egingo luke talka egun naturalak ematearekin, LEren 31.1 artikuluan eta aplikatzeko hitzarmenaren 37, a artikuluan aurreikusi bezala.

Logikoa da, aitzitik, epe laburretarako aurreikusitako baimeneko egunak lanegunak izatea, baimenaren xedea aurreikusitako hipotesiek sor ditzaketen gertakizunei arreta ematea baita, eta hori ezin izango da egin eskuarki egun baliogabeetan, arrazoizkoa izanik, horrenbestez, orokorrean eragile den gertakariaren ondorengo lehen egun baliodunean aktibatzea.

Horregatik, baimena eragile den gertakariarekin eta luze edo labur izatearekin lotuta, ezkontzagatiko baimen kasuetako baimen ordainduek, 15 egun naturaleko iraupenekoak, eskatzen dute gozatzeko lehen eguna eragile den gertakariarena izatea (ezkontzaren ospakizuna), lanegunak zein lanegun ez direnak kontatuz; seme edo alaba baten jaiotzarengatiko zein ahaideen gaixotasun larriarengatiko edo heriotzarengatiko baimenetan, berriz, 2 eguneko iraupenekoak (3, ezkontidearen, gurasoetako baten, amaginarreba edo aitaginarrebaren, seme-alaba baten edo neba-arreba baten heriotzaren kasuetan), egun naturalak diren edo ez adierazi gabe uzteak inplikatzen du lehendabiziko eguna laneguna ez badin bada, egun hori lehendabiziko lanegunera iragatea, baimenaren xedea egoera horretan sor daitezkeen gertakizunei erantzutea baita, eta horiek ezin izango dira eskuarki egun baliogabeetan kudeatu.

Irizpide hori berretsi egin du geroko ebazpen batzuetan, hala nola 2018-06-15ekoa (100/2018 ebazpena, Txostengilea: RAMON GALLO LLANOS), zeinean adierazten duen ordaindutako baimenak (istripua, gaixotasun larria, ospitaleratzea) gozatzeko lehendabiziko egunak eragile den gertakariaz geroztiko lehen egun balioduna izan behar duela nahitaez, eta, horrenbestez, pentsaezinezkoa dela ordaindutako baimena, egun libreak gozatzen ari den bitartean.

Zentzu berean, 2018-06-20ko (104/2018 ebazpena, Txostengilea: RICARDO BODAS MARTIN), 2018-06-20ko (105/2018 ebazpena, Txostengilea: RICARDO BODAS MARTIN) eta 2018-06-28ko (115/2018 ebazpena, Txostengilea: RAMON GALLO LLANOS) ebazpenetan adierazten du ezkontzagatiko ez diren baimen ordainduak gozatzen dituzten langileek eskubidea dutela eragile den gertakariaz geroztiko lehendabiziko egun baliodunetik gozatzeko, ez litzatekeelako logikoa izango baimen bat gozatzea lanik egiten ez denean, eta legeak bereizi egiten dituelako egun naturalak ekontzaren kasuan eta egunak gainerakoetan, haien xedeen arabera.

Epaia PDF formatuan

Pedro Fraile
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa
Urtarrila 2019

MUTUALIA FOROAREN XVII. EDIZIOA: 2019ko Otsaila

Gai-zerrenda:

Pentsio publikoak berriro balioesteari eta gizarte, lan eta enpleguaren alorreko premiazko beste neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege-dekretuaren analisia.

  • Langile Autonomoen Araubide Bereziaren berritasunak. Estaldura zabaltzea, kotizazioa eta kontzeptuak.
  • Araubide Orokorrari eta beste Araubide Bereziei eragiten dieten kontratazio, kotizazio, erretiro eta langabeziari buruzko alorrak.
    • Aldi baterako kontratuak, LGS, Kontratazioa sustatzeko neurrien gainbehera, Negoziazio kolektiboa eta erretiroa, Langabezia, Gazteen enplegua, Bekadunak…
Gainera, Administrazioarekiko Auzien Salaren (2. sekzioa) 2018ko urriaren 3ko epaiaren aipamena egingo dugu; epai horrek lege-doktrina xedatzen du GSINek emandako amatasun prestazioaren PFGZ ordaintzetik salbuetsita egoteari buruz.

Hizlariak:

• Susana Castaños del Molino: abokatua eta Mutualiako Aholkularitza Juridikoaren eta Korporazio Betetzearen zuzendaria.

•  Iñaki Esnal Zalakain: Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua.

Deialdiak

Lau deialdi antolatuko dira:

 

 

Izen ematea


BEHARREZKOA DA IZEN EMATEA