Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).

Ahotsa laneko tresna da lanbide askotan, irakasle, aktore, abeslari, teleoperadore edota esatariek erabilzen dute egunero, eta jasandako edozein aldaketak eragina izan dezake lan-jardueran. Gaur, apirilak 16, Ahotsaren Munduko Eguna ospatzen dugun honetan, ahotsa zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua dela gogorarazi nahi dizuegu eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak dituela ere. Aldaketa edo nahasmendu horien sorburu ohikoenak gainesfortzuak eta ohitura txarrak dira; giroko zarata baino ozenago hitz egitea, hala nola lanpostuko giroko zarata baino ozenago, edo fonazio-ahalmena gainditzea.
Ahots-kordeetako noduluak lanbide-gaixotasunen koadroan sartuta daudenetik (1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa), ahotsaren nahasmenduaren ezaugarrien eta maiztasunaren azterketa, hala nola horien prebentzioa, Laneko Arriskua Prebenitzeko Legeak aintzat hartzen ditu.
Ildo honetan, badira urteak Mutualiak Ahotsaren Eskola antolatzen duena, ahots-kordeetako noduluek eragiten dituzten gaixotasunak murriztea helburu duen egitasmoa. Gizarte Segurantzaren Prebentziozko Ekintzen Plan Orokorraren baitan kokatzen da, eta Mutualiaren Prebentzio-aholkularitzak garatzen du. Aurten ere Ahotsaren Eskolaren hainbat saio egingo dira, eta berriz ere talde txikian gauzatzearekin batera, ikuspegi funtsean praktikoa eta parte-hartzailea eskainiko da, hizkuntzaren disfonien eta patologien tratamenduan esperientzia handia duen logopeda baten eskutik.
Laster jakinaraziko ditugu Ahotsaren Eskolaren data zehatzak. Bien bitartean, zure ahotsa zaintzen ikasi nahi al duzu?
Deskargatu gure gida.


2019ko apirilaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da irekita Bonus Pizgarria 2019 eskatzeko epea (231/2017 ED, Laneko ezbehar-tasa nabarmen gutxitu duten enpresei laneko gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat ezartzea arautzen duena).
Hori dela eta, Mutualiatik eskutitz bat bidali diegu eskatutako kuotak eta siniestralitate mugak betetzen dituzten enpresa guztiei, Bonus Pizgarria zer den jakinarazteko. Zenbateko onura izan dezaketen adierazi diegu, bai eta kopuru hori nola eskatu behar duten ere, gure aplikazio informatikoaren bidez.
Bonus Pizgarrien eskaria egiteko, tresna bat gaitu dugu (BONUSWEB); enpresek bertan sartzeko aukera izango dute, beraien Kotizazio Kontuaren Kodearekin batera eskutitz horretan bidalitako pasahitz bat sartuz gero. Sistema horri esker, eskaria telematikoki egin ahal izango da, inolako joan-etorririk egin beharrik gabe.
Aste Santuan Mutualiaren Gipuzkoako laguntza zentroen ordutegia honako hau izango da:
Apirilaren 15etik 26ra 8:00etik 15:00era.
Edozein zalantza izanez gero, bisita ezazu Mutualiaren laguntza zentroen sarea, non informazio eguneratua topatuko duzun.
Kontsulta egin nahi badiguzu, jar zaitez harremanetan gurekin formulario honen bidez edota Kudeaketa Sailera hots eginez.
– ARABA: 945 00 90 90
– BIZKAIA: 94 425 25 00
– GIPUZKOA: 943 42 65 00

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
Datorren apirilaren 15ean Mutualia Foroaren edizio berri bat egingo da Araban, Arabako Graduatu Sozialen Elkargoa, Wolters Kluwer eta Binary Software-ekin elkarlanean. Enpresetako langile ororen lan jardunaldiaren erregistroa erregulatzeko irten berri den lan-araudian oinarrituko da ekitaldia. Hizlari entzutetsuen eskutik, gai horrek jasotzen dituen berrikuntzak aztertu eta araudia ez betetzeak dakartzan ondorioak landuko dira.

Eguneroko jarduera fisikoak positiboki eragiten digu, bai arlo fisikoan, bai psikologikoan. Baina, ba al zenekien jarduera fisikoa kiroletik harago doala? Ba al zenekien etxeko lan zenbait edota jolas batzuk ere jarduera fisikotzat jotzen direla?
Apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Ospakizun honen jatorrian Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mugimendu fisikoa sustatzeko xedez antolatutako ekimena dago, osasun eta ongizatea lortzeko.
Baina, zer da jarduera fisikoa? Eta ariketa? Zein da desberdintasuna?
OMEren arabera, jarduera fisikoa da “muskulu eskeletikoek sortutako eta energia gastua eskatzen duen gorputzaren mugimendu oro”. Ariketa, berriz, jarduera fisikoaren aldaera bat da. Ariketa planifikatua, egituratua eta errepikakorra izaten da, eta gaitasun fisikoaren osagai bat edo gehiago hobetzeko edo mantentzeko xedez egiten da. Jarduera fisikoaren barruan dago ariketa fisikoa, baina baita gorputzaren mugimendua dakarten beste jarduera batzuk ere; besteak beste, jolas eta lan uneen, mugitzeko modu aktiboaren, etxeko zereginen eta dibertimenduzko jardueren parte izaten dira.
Mutualiatik ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu, pertsona eta enpresa osasuntsuak lor ditzagun. Eta Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatzeko, zuen eskura jartzen dugu Mutualia on! giharrak indartu eta deskargatzeko gidaliburua. Zu aktibatzeko lagungarri izatea espero dugu.

Jardunaldia Health 2.0 Basqueren sortzailekideen ongietorriarekin hasi zen, alegia, Gonzalo López, Blanca Usoz Eroski taldeko Lan Osasuneko koordinatzailea, eta Juan Carlos Santamaríaren ongietorriarekin. Segurtasun digitalaren alorrean interesa duen edonor animatu zuten Health 2.0 Basquen izena eman dezan; era horretan, osasunean teknologia berrien garapena sustatzea xede duen foro horren kide izango dira.
Jarraian, Victor Echenagusia doktoreak, Mutualiako Laguntza Zerbitzuen eta Prestazio Ekonomikoen zuzendariak, adierazi zuenez, “osasunaren alorreko transformazio digitalak garrantzi berezia du datuen segurtasunean eta datuen babesean”. Eta Pazientearen segurtasuna hizpide izan zuen lehen hitzaldien blokea eta mahai-ingurua aurkeztu zuen.
Lehen hitzaldia Miguel Ulibarrena doktorearen ardura izan zen. Aseguramenduko zuzendaria eta Osasun Kudeaketako Unitateko arduraduna da, eta azaldu zuen “nola bilakatu den Pazientearen Segurtasuna funtsezko osagai, ospitaleko prozesuetako arretaren kalitaterako”. Blanca Segurola Osakidetzako Farmaziako programa korporatiboaren koordinatzaileak adierazi zuen “zer garrantzi duen teknologia aplikatzeak medikamentuak preskribatzeko, prestatzeko, emateko eta erabiltzeko orduan”. Bestalde, Juan José Jaras Osakidetzako Arabako ESIko Erizaintza zuzendariordeak nabarmendu zuen “zer inportantzia duen segurtasunak esterilizazio-prozesuan, batez ere, pazientearen esterilizazio prozesurako trazabilitate instrumentalari dagokionez”.
Tecnaliako Xabier Larruzeak, Borja López Biocruces Bizkaia institutuko bioinformatikoak eta Eunate Arana-Arri Biocruces Bizkaia osasun ikerketa institutuko koordinatzaile zientifikoak “SHIELD” proiektua aurkeztu zuten, “Europako herritarren espediente medikoen segurtasuna eta pribatutasuna hobetzera bideratutako Europako proiektua”, hain zuzen ere. Mahai-inguruaren moderatzailea Gonzalo López izan zen, Inithealth (Grupo Init) erakundearen zuzendari tekniko komertziala.
Bestalde, Juan Carlos Santamaría, Inithealtheko (Grupo Init) Komunikazio eta Negozio Garapeneko zuzendariak aurkeztu zuen jardunaldiko bigarren hitzaldi-multzoa; lan-segurtasunean jarri zuten arreta. Iñaki Sendín Petronorreko Segurtasuneko buruaren hitzaldiarekin ekin zitzaion. Sendínek nabarmendu zuen “zer garrantzi duen teknologia aplikatzeak findegietako jarduera prebentiboetan”. Yolanda García Mercedes-Benzen Vitoria-Gasteizko plantako Mediku-zerbitzuen buruak garrantzitsutzat jo zuen “lesio muskulueskeletikoak prebenitzeko programa praktiko eta eraginkor bat”.
Halaber, Ana Guridi Mutualiako Prebentzio Zerbitzu Propioaren arduradunak adierazi zuenez, “gure alarma sistemaren bidez, osasunaren arloko profesionalak seguruago sentitzen dira, lan egiterakoan”. Mahai-ingurua Dolores Rico Laneko segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen alorreko aholkulari eta prestatzaileak moderatu zuen. Haren arabera, “teknologia berriek aukera ematen dute langileen segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko”.

Gizarte babeserako eta lanaldiari loturiko lan prekarietateari aurre egiteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege-dekretuak (2019ko martxoaren 12ko BOE) urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzen du. Aurrerantzean, honela geldituko da testua:
1. 34.7 artikulua aldatuko da, eta jarraian adierazten den moduan idatzita geldituko da:
“Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko titularrak proposatuta, eta ordezkaritza handieneko sindikatu eta enpresaburuen erakundeei entzun ondoren, lanaldiaren eta atsedenaldien antolamendua eta iraupena mugatu edo zabaldu ahal izango ditu Gobernuak, baita lanaldi erregistroaren betebeharraren espezialitateak ere, beren berezitasunak direla medio hala eskatzen duten sektore, lan eta kategoria profesionaletarako.”
2. 34. artikulua aldatuko da, 9. atala erantsiz; honako testu hau, hain zuzen:
“Enpresak lanaldiaren eguneroko erregistroa bermatuko du; erregistro horretan, langile bakoitzaren lanaldiaren hasiera eta amaiera ordu zehatzak agertuko dira, artikulu honetan ezarritako ordutegi malgutasunaren kalterik gabe.
Hitzarmen kolektiboaren edo enpresa akordioaren bidez edo, halakorik ezean, enpresaburuak aldez aurretik enpresako langileen legezko ordezkariei kontsulta eginda antolatu eta dokumentatuko da lanaldi erregistroa.
Enpresak 4 urtez gordeko ditu arau honetan aipatzen diren erregistroak, eta eskuragarri izango dituzte langileek, haien legezko ordezkariek nahiz Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak.”
Ikusten denez, arauak ez du aurreikusten lanaldi erregistroa antolatzeko eta dokumentatzeko modu zehatzik, baina etorkizunean auzitegiek, arau hori interpretatzeko orduan, zalantzarik gabe kontuan hartuko dituzten funtsezko bi alderdi aipatzen ditu, enpresaren bi obligaziori dagozkionak:
Langileen ordezkariekin adostuz gero erregistro orrien edukia eta erregistroaren antolaketa, auzitegiek, seguru asko, adostasun horri balioa emango diote, lege iruzurreko egoera jakinik ez badago.
Enpresak langile guztien lanaldi erregistroa bermatzeko moduari buruzko akordiorik ezean, berriz, berme gehiago emango ditu erregistro automatikoak, automatikoa ez denak baino.
Arauak ez du inolako sistemarik lehenesten, arrazoizkoa denez, ezagutu arte Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren interpretazioa, garapeneko araudia, Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren jarraibideak edo Auzitegi Gorenaren edo Justizia Auzitegi Gorenen epaia.
Lanaldi erregistroaren neurri hau BOEn argitaratu eta bi hilabetera izango da aplikagarria, hau da, 2019ko maiatzaren 12an.


Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).