MUTUALEX EPAIA 2020KO EKAINA

Sentencia

Tarifa laua, baita sozietate-autonomoentzat ere?

Auzitegi Gorenaren 2019ko abenduaren 3ko Administrazioarekiko Auzien Salaren 5252/2017 kasazio-errekurtsoan ebatzitako arazoa honakoari buruzkoa da: ea kotizazio-kuotaren murrizketa, tarifa laua, Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 31. artikuluak ezartzen duena, 31. artikulu horren 3. paragrafoan adierazitako forma juridikoetako bazkideei soilik aplikatzen zaien, hau da, LAABn sartuta dauden lan elkartuko kooperatibetako bazkideei, edo aginduaren paragrafo horretan aipatzen ez diren beste kolektibo batzuei aplika dakiekeen, bereziki, erregimen bereziko eremu subjektiboan sartutako kapital-sozietateen bazkide administratzaileari.

Auzitegi Gorenaren epaia oinarritu duen egitatean 25 urteko langile bat daukagu, aurretik lanik egin ez zuena, pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietate baten administratzaile bakarra, bere kargura langilerik ez duena, eta 2016ko abuztuaren 1ean LAABn alta eskatu zuena, 893,10 euroko kotizazio-oinarriarekin, hau da, gutxieneko oinarriarekin. Gizarte Segurantzaren Txurdinagako 48 03 zenbakiko administrazioak 2016ko abuztuaren 1eko ebazpen bidez izapidetu zuen alta, uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako murrizketa eta hobaria eman gabe; 50 euroko tarifa laua lehen sei hilabeteetan eta artikulu horretan jasotakoa ondoren, eta 2016rako Erregimen Orokorreko 1. taldeko langileei dagokien gutxieneko kotizazio-oinarri bera esleituz, 1.076,40 € alegia.

Langileak ebazpen hori aurkaratu, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak errekurtsoa ezetsi zuen; alabaina, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2017ko ekainaren 28an baietsi egin zituen langileak abiarazitako prozeduran barne hartzen diren eskaera biak, bai tarifa laua aplikatzeari buruzkoa, bai gutxieneko kotizazio-oinarriari buruzkoa.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia errekurritu ondoren, Auzitegi Gorenak, 2019ko abenduaren 3ko epaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Salaren epaia berretsi zuen, oso-osorik, eztabaida tarifa lauaren aplikazioan oinarrituz esklusiboki, erakunde kudeatzaileak ez baitu ezer adierazten gutxieneko kotizazio-zenbatekoari buruz.

Erakunde kudeatzailearen errekurtsoan jasotzen diren argudioak 20/2007 Legearen 31.3 artikuluan oinarrituta daude; hori horrela, aginduan aurreikusitako murrizketen oinarrian dagoen helburua erdiesteko, kultura ekintzailea sustatu eta autoenplegua bultzatzen da, jarduera hasterakoan Gizarte Segurantzako kostuak murriztuz, eta kapital-sozietateetara hedatzearen ondorioz kostuok saihestuz, erantzukizun mugatua, kasurako.

Auzitegi Gorena ez dator bat argudio horiekin, eta uste du arauak ezarritako helburuak, kasu honetan, bete egiten direla, hau da, aldez aurretik lan-jarduerarik izan ez duen gaztea, jarduera ekonomiko bati ekiten diona eta, pertsonalki egin beharrean, juridikoki sozietate eran jardutea aukeratzen duena, onura ekonomikoak direla-eta.

Auzitegi Gorenaren iritziz, LAELen 31.3 artikuluaren analisiak ez du ahalbidetzen erakunde kudeatzaileak egindako interpretazioa; izan ere, lan-sozietateetako bazkideak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak tarifa lauaren onuradunen artean berariaz aipatzeak ez du zertan

bazterreko kapital-sozietateren bateko bazkide den langile autonomo oro baztertu behar, baldintza horren berariazko inguruabarrak alde batera utzita. Auzitegi Gorenaren arabera, kontuan hartu behar da LAELen 1.2 artikuluaren c) idatz-zatian xedatutakoa. Artikulu horrek eremu subjektiboaren baitan sartzen ditu merkataritza-sozietate kapitalistentzako zerbitzuak ematen dituzten kontseilari edo administratzaileak, modu pertsonalean eta zuzenean irabazi-asmorik gabe, sozietatearen kontrol efektiboa, zuzenekoa edo zeharkakoa dutenean.

Hori guztia kontuan hartuta, Auzitegi Gorenak, planteatutako eztabaida ebatzita, GSDNren errekurtsoa ezetsi du, eta adierazi du horrek ez duela eragozten 20/2007 Legearen 31. artikuluaren hirugarren zenbakian aurreikusitako onurak aitortzea erantzukizun mugatuko pertsona bakarreko sozietate bateko bazkide administratzaile bakarra denari, LAABn lehen aldiz alta eman zaionari, planteatutako kasuaren inguruabarretan.

Raquel Martinez

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Langileen APP berria

Gure langileen APP-aren bertsio berri bat garatu dugu; horri esker, modu erraz eta intuitiboan, eta segurtasun- eta konfidentzialtasun-berme guztiekin, eskura izango duzu behar duzun informazioa.

Bertsio berri horrek honetarako aukera emango dizu:

  • Aztarna biometrikoarekin sartzea, aztarnaren edo aurpegiaren bidez.
  • Azken 3 urteetan egin dituzun proba erradiologikoak, erradiografiak eta ekografiak ikusi eta partekatzea.
  • Zure kobrantzak kontsultatzea. Autonomoa izan zein besteren konturako langilea izan, azken 3 urteetan jasotako prestazioak bistaratu ahal izango dituzu.

Hasierako pantailan informazio hau daukazu: gure kontaktua, larrialdietakoa, istripurik izanez gero zer egin behar den azaltzen duen informazioa, eta gure kliniken, laguntza-zentroen eta administrazio-zentroen bilatzaile bat.

Zure eremu pertsonaletik hurrengo hauek kontsulta ditzakezu:

  • Azken 3 urteetako zure historial medikoa online eskuratu ahal izango duzu, honako aukera hauekin:
    • Hurrengo laguntza medikoak kontsultatzea, hitzordua zure egutegian gordetzea, alarmak jartzea, eta kontsultaren datari, orduari eta zentroari buruzko informazioa izatea.
    • Azken 3 urteetan egindako laguntza medikoak kontsultatzea.
    • Mutualiako medikuek emandako sendagaiak kontsultatzea.
    • Egindako irudi erradiologikoak bistaratzea.
    • Zure fisioterapeutak gomendatutako errehabilitazio-ariketak zure etxetik egitea, APP-an jarritako bideoei esker.
  • Mutualiak azken 3 urteetan egindako kobrantzak online kontsultatzea, ordainketa-aldiaren berri izanda, bai eta horien zenbatekoak eta ondorio data ere.
  • Mutualiaren inprimakietara sarbidea izatea.
  • Jakinarazpenak ikustea.

Informazio guztia klik bakar batean, zure eskura eta segurtasun-neurri guztiak bermatuta. Deskargatu!

Webinarren egutegia

egutegia
Dibulgaziozko jardueren egitarauari jarraitutasuna emateko asmoz, Mutualiak eskola eta tailer sorta bat antolatu du webinar formatuan, laneko arriskuen prebentzioari lotutako hainbat gairen inguruan, enpresetan normaltasunera itzultzeari eta bertan sortu diren laneko harreman berriei lotutako egoera eta beharrizanei erantzuteko.
1. ESKOLA: ekainak 9, 16, 23. 09:30etik 13:00etara.
2. ESKOLA: ekainak 10, 17, 24. 09:30etik 13:00etara.
3. ESKOLA: ekainak 11, 18, 25. 09:30etik 13:00etara..
1. TAILERRA: ekainak 12, 10:00etatik 11:00etara.
2. TAILERRA: ekainak 19, 10:00etatik 11:00etara.
MUTUALIA ON 1: ekainak 15, 10:00etatik 10:45era.
MUTUALIA ON 2: ekainak 29, 10:00etatik 10:45era.
1. TAILERRA: ekainak 30, 10:00etatik 11:00etara.
2. TAILERRA: uztailak 3, 12:00etatik 13:00etara.
EMAN IZENA
KONTSULTATU NORMALTASUNERA ITZULTZEKO GURE TRESNAK
mutualia.eus
Etengabe eguneratzen da

Agur erradiologiako CDei

irudia mutualia

Mutualiak, eraldaketa digitalaren bidean, plataforma bat sortu du, kalitate diagnostikoa duten irudi medikoen truke arin eta segurua ahalbidetzeko

Klik bakar batekin, irudi medikoak eta txosten erradiologikoak (PACS sistematik) hodei seguru batera igo ahal izango ditugu zuzenean. 

Mutualiak txartel baten bitartez emango dizkie gaixoei proba eta irudi medikoak. Txartel hori erabiltzeko gako pertsonal bat beharko da, eta horrekin eta Mutualiaren webgune baten bidez irudi medikoak eskuratu ahal izango dira. 

Datu pertsonalen segurtasunerako eta babeserako estandar altuenak betetzen dituen zerbitzua da, eta barne hartzen ditu Datuak Babesteko Lege Organikoan eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean ezarritako eskakizunak. 

 

Proiektu honi esker, Mutualiak CDen sistema zaharkitua eta inprimatutako materiala alde batera utzi ahalko ditu, eta horrek denbora eta dirua aurreztea ahalbidetuko du; baina, batez ere, frustrazioak aurreztuko dizkie profesionalei eta gaixoei. 

Etengabeko aldaketa teknologikoen garai honetan, osasun-zentro handiek egunean egon beharra dute, gaixoari ahalik eta arreta onena eman ahal izateko. 

Ingurumenaren Mundu Eguna

Ingurumenaren Mundu Eguna ekainaren 5ean ospatzen da; Nazio Batuek egun hori izendatu zuten ingurumen ekintza sustatzeko, pertsona eta erakunde oro garapen jasangarriaren eragile aktibo bihur gaitezen eta ingurumena zain dezagun.

2020. urtean, gaia biodibertsitatea da, eta, Nazio Batuek gogorarazten diguten bezala, “orain gutxiko gertakariek, hala nola Brasilen, Kalifornian eta Australian aurrekaririk gabe izan diren baso-suteek, Afrikako Adarrean izan den oti-inbasioak eta, orain, COVID-19aren pandemiak erakusten dute lotura korapilatsua dagoela gizakion eta inguruko bizitza-sareen artean. Natura mezua bidaltzen ari zaigu.”

Egun hau ohartarazpena da gure kontsumo-ohiturei buruz hausnar dezagun, eredu ekologikoagoak eta ekoizpen jasangarriagoak susta ditzagun, gure Lurra zain dezagun eta etorkizuneko belaunaldiek etorkizun berdeagoa jaso dezaten oinordetzan.

Mutualian hainbat urtez egon gara lanean xede hori lortzeko, bost printzipio hauetatik abiatuta ekintzak planifikatzen, diseinatzen eta gauzatzen:

  1. Gure ingurunean eragin handia duten materialak MAIZTASUN TXIKIAGOAREKIN erosi eta erabiltzea.
  2. Ingurumen irizpideekin EROSTEA, erosteko beharra aztertuta.
  3. Sortutako hondakin guztiak KUDEATZEA.
  4. BERRERABILTZEA, “baztertuko” ditugun baliabideek inguruko guneen eta pertsonen eskura jarrita.
  5. SENTSIBILIZATZEA, hala Mutualian nola etxean egin ditzakegun ekintza eta ekimenekin.

NBEren aurtengo lema “Naturaren alde” da, eta munduko pertsona guztiei gonbita egiten digu “irtenbidearen parte” izateko.

Eta zuk? “Irtenbidearen parte” izan nahi duzu?

webinar 2

Alarma egoerak eragin duen lan geldialdiaren ondoren, hasi da berriz, sektore guztietan, lan jarduna berraktibatzen. Laneko itzulera hau, besteak beste, Osasun Ministerioak ezarri dituen jarraibideekin batera dator.

Hartu beharreko neurriak aldatzen doaz, araudia eta deskonfinamendu maila aurreratu ahala, eta, horregatik, enpresa bakoitzak, kasuistikaren arabera, modu desberdinean eta aldakorrean abiarazi beharko ditu neurriak.

Mutualia egoera berri eta nahasgarri honen jakitun da, eta bi webinar antolatu ditu, zenbait sektoretako enpresek jarduerara itzultzeari buruzko beren esperientziak kontatzeko.KOMERTZIO TXIKIAREN ESPERIENTZIAK
Hauen kolaborazioa izango dugu: Cristina Oñate andrea, Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko lehendakariaHector Sanchez jauna, Bizkaiko Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteko gerenteaDiego Martinez San Vicente jauna,  Gasteiz On elkarteko presidenteaEkainaren 9an, 12:00etatik 13:15etara EMAN IZENA

Estresa eta COVID

Zalantzarik gabe, COVID-19aren ondorioetako bat, osasun- eta ekonomia-ondorioekin batera, gure osasun psikologikoan izaten ari den eta izango duen eragina da

  Hildakoei egiten zaien dolua, gaixotasuna hurbiletik bizitzea, lan-aldaketak eta birusaren garapenari buruzko ziurgabetasuna, dudarik gabe, eragin handikoak izaten ari dira, eta hala izango dira gure bizitza emozionalean. 

  Seguruenik, krisi honetan gehien errepikatzen den hitzetako bat estresa da. Argitu beharra dago bizirik gaudela estresatzeko gaitasuna dugulako. Estresa gure garaiko bizimoduari lotuta dago, eta, zentzu horretan, baliabide beharrezkoa eta erabilgarria da eguneroko erronkei baldintza hobeetan aurre egiteko. Esan daiteke erantzun hori aktibatu egiten dela organismoari ezohiko baliabideak emateko, egoera zailenei arrakastaz aurre egin ahal izateko. 

   Estresa balantza gisa uler dezakegu. Balantzaren alde batean, hautematen ditugun beharrak daude: lana, familia, gizarte-bizitza, erantzukizunak… Beste aldean, bakoitzak eskaera horiei aurre egiteko hautematen ditugun baliabideak daude. 

   Bakoitzak egiten dugun interpretazio-balantze horretan sortzen da estresaren pertzepzioa eta erantzuna. Eta balantzaren analogiarekin jarraituz, bi estres mota aipa ditzakegu: positiboa eta negatiboa. 

  • Estres positiboa edo eustressa: kasu honetan, nire baliabide pertsonalek nire beharrek baino gehiago “pisatzen” dutela sumatzen dut. Estres horrek ahalbidetzen digu geure burua gainditzea, erronkei aurre egitea, eta pertsonalki edo profesionalki haztea. 
  • Estres negatiboa edo distressa beharrek (lana, familia, erantzukizunak) gure baliabideek baino gehiago “pisatzen” dutela hautematen dugunean gertatzen da. “Eskaerari erantzun ezinik nabil”, “28 orduko eguna beharko nuke” esamoldeak dira pertzepzio horren erakusgarri. 

 Dena den, estresa handia, ohikoa eta denboran zehar mantentzen denean (eta kudeatzen ez dudanean), une horretan, sintomak eta desorekak (antsietatea, insomnioa, fobiak eta beste nahasmendu batzuk) ager daitezke, eta estresa arazo bihurtu dela iragartzen digute. 

 Zehazki, koronabirusaren pandemiaren ondorioz, litekeena da herritarren artean trauma osteko estresa (egoera tragikoak bizi ondorengo estresa) eta errearen edo burn out sindromea areagotzea osasun-kolektiboaren barruan, pandemiak beren lanean izan duen eragin berezia dela-eta. 

  Gure iritziz, osasun psikologikoaren zentzu prebentiboa garatu behar dugu. Estresa denborarekin sendatzen den nahasmendua dela uste dugu. Gure osasun fisikoa prebentzioz zaintzen dugun bezala (mediku-azterketak egiten ditugu, dentistarengana joaten gara, ginekologoarengana…), orain, inoiz baino gehiago, gure osasun psikologikoa zaindu behar dugu, estresaren kudeaketa baita haren lehen fasea. 

  Amaitzeko, hona hemen albiste on bat: estresa kudeatzen ikas dezakegu. Profesionalen, irakurketen edo prestakuntzaren bidez, baliabideak sor ditzakegu. Ez dugu zertan inozoak izan; baliabide horiek ez dituzte arazoak konpontzen, baina hobetu egiten dute bakoitzak aurrean izan duen errealitateari aurre egiteko eta eragiteko modua.  

PATXI ROCHA DEL CURA.

PSIKOLOGOA ETA COACH