Gabonetako ordutegiak 2025-2026

Horario navidad

🕒2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 5era, Mutualiako osasun-zentroen ordutegia 08:00etatik 15:30era izango da.

⚠️Salbuespenak:

  • Azkoitia: Itxita
  • Basauri: abenduaren 16tik aurrera, goizeko 8:00etatik 15:30era bitarteko lanaldiarekin hasten da.
  • Beasain: abenduaren 15etik aurrera, goizeko 8:00etatik 15:30era bitarteko lanaldiarekin hasten da.
  • Bergara: itxita abenduaren 31n eta urtarrilaren 2an
  • Gernika: itxita urtarrilaren 2an
  • Zamudio: itxita abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.

📅Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua.

🏨Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 24an eta 31n, Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitalearen ordutegia 08:00etatik 15:30etara izango da. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalea

2025eko Antibiotikoen Erabilera Zuhurraren Europako Eguna

doctor javier de la fuente

Bakterioak antibiotikoen aurkako borroka irabazten ari dira

Azaroaren 18an Antibiotikoen Erabilera Zuhurraren Europako Eguna ospatzen da

Osasun publikoarentzat mehatxu larrienetako bat da medikazio antimikrobianoekiko erresistenteak edo farmakorresistenteak diren bakterioak garatzea.

Javier de la Fuente doktoreak, Pakea Klinikako zuzendari eta Mutualiako infekzioen batzordeko arduradunak, arazo horri buruzko galdera batzuei erantzun digu bideo honetan:

Elkarrizketa: Aitor Goikoetxea Laneko Arriskuei buruzko Prestakuntza Praktikoko Institutuko bazkide zuzendaria

Elkarrizketa: Aitor Goikoetxea Laneko Arriskuei buruzko Prestakuntza Praktikoko Institutuko bazkide zuzendaria

Laneko Arriskuei buruzko Prestakuntza Praktikoko Institutua kanpoko prebentzio-zerbitzu bat da, 2004an sortua eta zenbait arlotako prestakuntza teoriko-praktikoan espezializatua. Egoitza nagusia Loiun du (Bizkaia), eta ordezkaritza bat Cornellà de Llobregaten (Bartzelona). 

Altuerako lanak: prebentzio eraginkorrerako gakoak 

 

Institutuaren misioa da enpresekin lankidetzan aritzea, antolakunde ororen oinarrizko zutabeetako bat lortzeko: hura osatzen duten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzea. Foment del Treball Nacionalek Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko Jardunbide Egokien Saria eman dio, prestakuntzaren kategorian.   

Institutuaren prestakuntzaren helburuetako bat da langileek beren zereginak modu seguruan eta efizientean egin ditzaten lortzea, eta, horrekin batera, enpresetan eta antolakundeetan segurtasunaren kultura finkatzea.  

Aitor Goikoetxea Institutuko bazkide zuzendari eta laneko arriskuen prebentzioan aditua elkarrizketatu dugu, eta hark altuerako lanen mundu konplexuan murgildu gaitu. Lan mota hori da lan-eremuaren barruko jarduera arriskutsuenetako bat.  


 

Nola definituko zenuke altuerako lan bat? Eta, bereziki, zein sektorek dute arrisku mota horrekiko esposiziorik handiena? 

Indarrean dagoen araudiaren arabera, altuerako lantzat hartzen da pertsona bat lurzorutik edo plano egonkorretik bi metro baino gehiagoko erorikoa izateko arriskuan jartzen duena.  

“Arrisku mota hori bereziki ohikoa da, besteak beste, eraikuntza, energia berriztagarri, telekomunikazio, garbiketa eta industria-mantentzearen sektoreetan, non esposizioa etengabea baita eta istripu hilgarriak gerta baitaitezke”. 

 

Zer faktore jotzen dira kritikotzat altuerako lanen arriskuak ebaluatzean? 

“Altuerako lanei lotutako arriskuak ebaluatzeko orduan, garrantzitsuena da aztertzea bai lanaren ezaugarriak eta nolako tokitan egiten den, bai ukitutako langileen kopurua eta profila, haien prestakuntza eta esperientzia, zer aukera dagoen aldi berean beste lan batzuk gertatzeko eta baldintza meteorologikoak”.  

Ez da gauza bera hamabi metroko altueran dagoen estalki baten gainean lan egitea edo bi metro eta erdian dagoen makina baten gainean: egoera bakoitzak prebentzio-neurri espezifikoak behar ditu, bai eta norbera babesteko ekipamenduen (NBE) hautapen arduratsua ere.  

 

Altuerako lan bat hasi aurretik, zer antolamendu-neurri eta neurri tekniko jotzen dituzu ezinbestekotzat? 

Prebentzioa plangintza zehatz batekin hasten da. Altuerako edozein zeregin hasi aurretik, funtsezkoa da argi eta garbi definitzea zer egingo den, non, nola, nork eta noiz. Horrela baino ezin dira arriskuak identifikatu eta prebentzio-neurririk egokienak hartu, hala nola ekipamenduak eta NBEak hautatzea, beharrezkoa den prestakuntza ematea, eta prozedura espezifikoak eta larrialdietan jarduteko jarraibideak ezartzea. Gainera, ezinbestekoa da lanak egiten diren bitartean gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sistema bat izatea. 

 

NBEei dagokienez, zer irizpide jarraitu behar dira NBEak eta erorikoen aurkako sistema egokiak hautatzeko (arnesa, segurtasun-sokak, segurtasun-kaskoa, etab.)? 

Norbera babesteko ekipamenduen eta erorikoen aurkako sistemen hautaketa irizpide hauen arabera egin behar da: arriskuaren aurreko efikazia, lan motara egokitzea, erabiltzailearen ezaugarriak, erosotasuna, araudia betetzea eta ekipoen arteko bateragarritasuna.  

 

Ainguratze-puntuak instalatzea ere funtsezkoa da, ezta? 

Hala da. Baimendutako langileek instalatu eta ziurtatu behar dituzte ainguratze-puntuak, betiere araudi espezifikoari jarraituz.  

 

Zer gehiago hartu behar da kontuan altueran lan egin aurretik? 

“Prestakuntza funtsezko beste zutabe bat da. Langileek prestakuntza teoriko-praktiko nahikoa jaso behar dute, altuerako lanen berezitasunetara egokitua eta zentro egiaztatuek eta irakasle espezialistek emana”. 

Gaitasun teknikoa azterketa teoriko eta praktikoen bidez egiaztatzen da, eta enpresek etengabeko jarraipena egin behar diote beren langileek horrelako zereginetan duten jardunari.  

 

Zer prebentzio-dokumentazio erantsi behar zaio altuerako esku-hartze bati (ebaluazioa, jarraibideak, baimenak)? 

Prebentzioko dokumentazioari dagokionez, beharrezkoa da honako hauek izatea: arriskuen ebaluazioa, laneko plana, segurtasun-plana (eraikuntzako obren kasuan), jarraibide teknikoak, prestakuntza-ziurtagiriak, prebentziorako baliabidearen izendapena, koordinazio-aktak, NBEen informazio- eta entrega-erregistroak, erorikoen aurkako ekipamenduen eta sistemen instalazio- eta berrikuspen-ziurtagiriak, lan-baimenak eta erreskate-plana.  

 

Zer eginkizun du enpresa-jardueren koordinazioak horrelako lanetan? 

Enpresa-jardueren koordinazioak (EJK) funtsezko zeregina du, aukera ematen baitu lanak planifikatzeko, arriskuei eta prebentzio-neurriei buruzko informazioa emateko, langileen gaikuntza egiaztatzeko eta zeregin bakoitzaren berezitasunak aztertzeko.  

“Koordinazio txarra izan daiteke segurtasuna galtzeko puntu kritikoa, batez ere antolakundetik kanpoko langileek esku hartzen dutenean.“ 

 

Esperientzia luzea izanik, zer ohiko hutsegite antzeman dituzue altuerako lanak egitean? 

Altuerako lanak egitean antzemandako hutsegiterik ohikoenen artean, hauek ditugu: prestakuntza desegokia, egoera txarrean dauden ekipamenduak erabiltzea, prozedurarik eza, NBEak gaizki erabiltzea, erreskate-planik ez egotea eta zeregin horien arriskugarritasunari buruzko sentsibilizazio-falta. 

 

Eta aurrerapen teknologikoen eragina iritsi al da altuerako erorikoak prebenitzera ere? 

Azken urteetan, aurrerapen handiak egin dira, bai ekipamendu arinagoen eta moldakorragoen garapenean, bai informazioaren prestakuntzan eta eskuragarritasunean, eta, horri esker, antolakundeen segurtasuna eta prebentzioaren kultura hobetu ahal izan dira.  

 

Hobetu al daiteke antolakundeen barruan altuerako lanetako prebentzioaren kultura? 

Benetako prebentzioaren kultura lortzeko, beharrezkoa da plan bat izatea, prebentzioa maila guztietan txertatzea, lidergoa izatea, etengabe prestatzea eta informatzea, barne konpromisoa eta komunikazioa sustatzea eta segurtasunarekin eta osasunaren arloko ez-betetzeak zorrotz izatea. 

 

Zer mezu emango zenieke horrelako arriskuei aurre egiten hasi diren teknikariei? 

Arlo honetan hasten ari diren pertsonei esango nieke ondo prestatzeko, xehetasun handiz planifikatzeko eta enpresa espezializatuekin lankidetzan aritzeko. Eta eguneratuta egoteko, azoka profesionaletara joateko, web-atari espezializatuak kontsultatzeko, foroetan parte hartzeko eta sektoreko enpresekin lankidetzan aritzeko. 

 

2026eko lan egutegia

lan egutegia 2026

Mutualiak lan egutegi berria prestatu du 2026. urterako. Bertan, jaiegunen zerrenda dago jasota. Mutualiaren egutegia PDF betegarriaren formatuan dago eskuragarri , eta buletinak argitaratu ostean prestatu da, bertan baitaude jasota 2026. urteko jaiegunen zerrendak.

Hauek izango dira lan-egutegiak Euskadin 2026an izango dituen hamabi jaiegunak:  

  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.
  • Martxoaren 19a, San José eguna.
  • Apirilaren 2a, Ostegun Santua.
  • Apirilaren 3a, Ostiral Santua.
  • Apirilaren 6a, Pazko Astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna.
  • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
  • Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna.
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Lanaldi horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren lurralde-ordezkaritzek horretarako irekiko duten prozesu berrian Udalei eta Aldundiei dekretatzea dagokienak.


2026KO LAN-EGUTEGIA: ALDIZKARI OFIZIALAK


Iradokizun Hoberenari XIV. Saria

Premio sugerencia web 2025

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari XIV. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu.

Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Nola parte hartu


Zure iradokizuna gure web-orriaren bidez ere bidal diezagukezu, inprimaki honen bidez.

Iradokizunak 2025ko abenduaren 31ra arte aukeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2026ko urtarrilean argitaratuko da. Irabazleak iPad bat eskuratuko du.

Mila esker hobetzen laguntzeagatik!

Mutualiak bat egin du ikusmen murriztuaren gaineko sentsibilizazioarekin, Retina Euskadi Begisareren eskutik 

ikusmen murriztua dut

Ikusmen murriztuak pertsona askoren eguneroko bizitza eta gizarte-harremanak baldintzatzen ditu. Retina Euskadi Begisarek (EAEko hiru elkarteak batzen ditu; Retina Araba, Retina Bizkaia eta Retina Gipuzkoa) Ikusmen murriztua dut bereizgarriaren komunikazio-kanpaina abiarazi du. 

 

 

Bereizgarri hori erabiltzearekin lortu nahi da edonork identifika ditzala ikusmen murriztua duten pertsonak, uler dezala beharbada ez direla albo batera mugituko espaloian, laguntza beharko dutela zenbait egitekotan edo haien jokabideak gaizki-ulertuak eragin ditzakeela. 

Gainera, Erretinako Distrofia Hereditarioen Nazioarteko Eguna eta Ikusmen Murriztuaren Eguna direla eta, Retina Euskadi Begisarek hainbat ekimen jarri ditu abian, erretina progresiboki kaltetzen duten eritasunen gaineko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa zabaltzeko. Eritasun horiek ikusmen-zolitasunaren edo ikuseremuaren galera progresiboa eragiten dute bi begietan, eta, denborarekin, ikusmena murriztea dakarte, harik eta legezko itsutasuna edota erabateko ikusmen-galera eragin arte. 

Retina Euskadi Begisarerekin sinatutako lankidetza-akordioa dela medio, Mutualiak babesa adierazi nahi die sentsibilizazio-kanpaina horiei, haien berri emanda. Gure Aniztasun eta Inklusio Planean, lehentasunezko jardun-ildoetako bat da sentsibilizazioa, eta pertsona guztien nortasuna, bakantasuna eta duintasuna aitortu eta defendatzen dituen kultura bultzatzea du xede. 

Hala, Mutualiak ikusmen murriztua duten pertsonei ahotsa eta ikusgarritasuna eman nahi die, eta haien ekimenen hedapenean lagundu nahi du, gizartea inklusiboagoa izatea sustatuta. 

Mugitzeko etenaldiak: sedentarismoari 5 minututan aurre egiteko sekretu zientifikoa 

Ejercicios breves en la oficina para combatir el sedentarismo laboral

“Eserita egotearen” arazoa 

Gaur egungo bizimoduak bultzatuta, egunaren zati handi bat geldirik ematen dugu. Heldu gehienek zortzi ordu baino gehiago ematen dituzte eserita, izan ordenagailuaren aurrean, izan garraiobidean edo telesail gogokoena ikusten. Jarduerarik gabe luzaz egote hori 2 motako diabetesa, hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak, min muskuloeskeletikoa eta are narriadura kognitiboa izateko arrisku handiagoarekin lotzen da. Eta hau da garrantzitsuena: egunean behin ariketa fisikoa egiteak ez ditu aulki orduak ezabatzen. 

 

OMEk bereizi egiten ditu jarduera fisikorik eza (astean 150 minutuan baino gutxiagoan egitea ariketa moderatua) eta jokabide sedentarioa (eserita egindako jarduerak, energia-gastu txikikoak). Horrela, pertsona bat aldi berean izan daiteke aktiboa —eguneroko kirol ordua eginik— eta sedentarioa —lanaldiaren zatirik handiena eserita egonik—. Hemen sartzen dira jokoan mugitzeko etenaldiak. 

Soluzioa dosi txikitan 

Movement snack edo mugitzeko etenaldiak lanaldian zehar egiten diren 1 eta 5 minutu arteko ariketa-saio txikiak dira. Horien xedea ez da entrenamendu egituratua ordeztea, baizik eta luzaz geldirik egon behar horrekin haustea, gure osasunaren kalterako da eta. Zehazki, keinu sinple batzuk egitean datza: aulkitik altxatzea, pasilloan ibiltzea, eskailerak igotzea, luzamenduak egitea edo idazmahaiaren ondoan sentadilla pare bat egitea. 

Ebidentzia zientifikoek horixe bermatzen dute. 

  • Hobekuntza metabolikoak: Australiako ikerketa batek frogatu zuen ordu erdian behin bost minutuz ibiltzeak nabarmen murrizten dituela glukosa maila altuak eta arteria presioa, eta, gainera, aldartea hobetzen duela. 
  • Onura kognitiboak: pertsona heldu sedentarioetan egindako saiakuntza pilotu baten arabera, egunean hiru ariketa-saio kementsu eginez lau astez bakarrik, hobetu egiten dira eragiketa-funtzioa eta lan-memoria. 
  • Heriotza-tasa murriztea: Kanadako ikerketa batzuek frogatu zuten intentsitate handiko 1-2 minutuko ariketa-saioak, hala nola eskailerak bizi igotzea, jatorri kardiobaskular eta onkologikoko heriotza-arrisku txikiagoarekin lotzen direla. 
  • Eguneroko ongizatearentzako onura: sedentarismoa uzteak gogo-aldartea hobetzen du, nekea murrizten, eta energia-sentsazioa areagotzen du, Bergouignan eta kideek 2016an egindako ikerketa batek baieztatu zuenaren arabera. 
  • Berrikuspen orokorra: duela gutxi egindako berrikuspen sistematiko baten arabera, mugitzeko etenaldiena estrategia efiziente eta eginerraza da populazio sedentarioetan jarduera fisikoa areagotzeko, eta onura fisiko zein kognitiboak dakartza. 

Laneko prebentzioa 

Lan eremuan, mugitzeko etenaldiak balio handiko tresna dira arriskuak prebenitzeko; izan ere, orduan behin 3-5 minutuko etenaldi aktiboak egiteak bizkarreko eta lepoko minak murriztu ditzake, kontzentrazioa hobetu dezake, eta, epe luzera, absentismoa murriztu. Erraz ezartzen da, eta gutxi kostatzen, eta jakinik batzuetan martxan jartzea zaila dela, jarraian azalduko dizugu nola has zaitezkeen une honetan bertan ariketa fisikoa egiten. 

Hasi oraintxe bertan 

Erraz, urratsez urrats: 

 

I. Hartu zure mugikorra eta ireki erlojuaren aplikazioa:

programatu alarmak orduero jotzea (edo bi orduan behin, poliki hasi nahi baduzu). Aurrerago, epeak laburtu ahal izango dituzu. Lanaldian zehar alarmak jotzen duen bakoitzean, agindu geroago errepikatzea eta hurrengo etenaldira arteko atzera kontaketa berriro hastea. 

 

II. Ireki Oharren app-a eta kopiatu eta itsatsi ariketa errazen zerrenda hau, beti eskura izateko: 

 

  • 20 sentadilla aulkian (sit-to-stand) 
  • Ibili 2 minutuz pasilloan 
  • Igo eta jaitsi solairu bat 
  • Egin 10 luzaketa lepoan eta sorbaldetan 
  • Ipini oin-puntetan 30 aldiz  
  • Bultza hormari 30 aldiz 
  • Igo belaunak bularrera 30 aldiz 
  • Egin 10 enbor-biraketa leun 
  • Egin 10 bizkar-luzaketa beherantz 
  • Egin 20 arnasaldi sakon + 10 beso-mugimendu 

 

(Ariketa horien bideoak Youtubeko gure kanalean ikus ditzakezu) 

 

Beste edozein ariketa asma dezakezu, betiere gorputza izerdiarazten ez badu eta asko jota 2 minutu behar badituzu prestatzeko eta egiteko. 

III. Bilatu lankideren bat, batera egiteko:

esaiozu: “Animatzen al zara nirekin orduero pixka bat mugitzera?”. Ezetz esaten badizu, saiatu beste batekin. Jarraitu saiatzen, norbait aurkitu arte. Ez baduzu inor topatzen, ez dago arazorik: egizu zeure kontura, telefonoz hitz egiten duzun bitartean, adibidez. 

 

IV. Erregistratu zure aurrerapena proba erraz batekin:

adibidez, “sit-to-stand”a egitea 30 segundoan. Hilean behin, zenbatu zenbatetan jaiki eta eser zaitezkeen aulki batean minutu eta erdian. Apuntatu kopurua ariketa fisikoen zerrenda gordeta duzun mugikorreko ohar berean. Horrela, indarrean eta erresistentzian izandako hobekuntzaz ohartuko zara denborak aurrera egin ahala. 

 

Izan zaitez “PRO” → Gehitu “Aktibatzaileak”: erabaki zer ekintza izango den zure aktibatzailea. Adibidez: “Email garrantzitsu ororen ondoren, 10 sentadilla egingo ditut” edo “Dei bakoitzaren ondoren, eskailera-tarte bat igoko dut”. Onura erantsia ekarriko die horrek 1-2 orduan behin egingo dituzun etenaldiei. 

 

Errepika da gakoa. Eman dezake bost minutu ez direla deus, baina, egunez egun, nahikoa dira zure energia, osasuna eta produktibitatea eraldatzeko. 

 

Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola ezar ditzakezun estrategia horiek zure enpresan eta nola egin aurrera lan ingurune osasungarri eta produktibora bidean!   

 

Bibliografia 

  • Díaz KM et al. “Interrupting prolonged sitting with brief bouts of walking reduces blood pressure and improves mood”. Med Sci Sports Exerc. 2023. 
  • Mues JP, Flohr S, Kurpiers N. “The influence of workplace-integrated exercise snacks on cognitive performance in sedentary middle-aged adults: a randomized pilot study”. Sports. 2025. 
  • Gillen JB et al. “Brief vigorous stair climbing bouts and long-term health outcomes”. PLoS One. 2023. 
  • Bergouignan A et al. “Effect of frequent interruptions of prolonged sitting on mood and fatigue”. Int J Behav Nutr Phys Act. 2016;13(113). 
  • Wang T. “Exercise snacks and physical fitness in sedentary populations: a review”. Prev Med Rep. 2025. 

 

31. kudeaketa aurreatuaren europako asteko ekitaldien egitarau osoa

mutualia semana movilidad

Mutualia lankidetzan ari da EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea sustatzeko eta zabaltzeko. Gurekin bat egin eta parte hartu zuk ere bai!

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea udazkenero antolatzen da, eta kudeaketa-eredu berritzaile, iraunkor, eta etengabeko hobekuntzara bideratuta dauden ereduen hedapena sustatzen duen ekimena da. Aurten, 31. edizioa ospatuko da, eta ekitaldien egitarau oso eskuragarri dago jada.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, bi ekitaldi formatu ezberdin daude. Alde batetik, inaugurazio-ekitaldi aberasgarria izando dugu urriaren 8an, 16:00etatik 18:00etara, BAT Dorrean (Bilbon). Bertan, hitzaldiak, jardunbide egokien aurkezpenak eta mahai-inguru bat izango ditugu. Bestalde, hurrengo bi asteetan, urriaren 8tik 22ra, Euskadiko hiru lurralde historikoetan banatutako ekitaldiak edukiko ditugu. Ekitaldi horietan, gure erakundeetako kultura landuko da, ingurune inklusibo, anitz, erakargarri, eta egitura eta teknologia berrietara egokitutakoen motorra den aldetik.

Guztira, 35 ekitaldi izango ditugu formatu ezberdinetan (aurrez-aurre, online edo streaming bidez), 50 erakunde antolatzaile ingururen eskutik.

Ez galdu aukera paregabe hau erronka ugaritan murgiltzeko, hala nola, belaunaldi berrien erakarpena, gure erakundeetan ongizatea eta konpromisoa indartzea, edo AAren erabilera ETEen eraginkortasun operatiboa, erabakiak hartzea eta berrikuntza hobetzeko. Gorde datak zure agendan eta eman izena lehenbailehen!

2025eko Mugikortasunaren Europako Astea: Guztiontzako mugikortasuna 

2025eko-Mugikortasunaren-Europako-Astea

Irailaren 16tik, asteartea, irailaren 22ra, astelehena, Mugikortasunaren Europako Astearen aurtengo edizioa ospatuko dugu. Europako Batzordeak “Guztiontzako mugikortasuna”ren gaia aukeratu du 2025eko kanpainarako, helburu honekin: bermatzea pertsona guztiek, diru-sarreren maila, kokapena, generoa edo gaitasunak edozein direla ere, eskuratu dezaketela garraio jasangarri, eskuragarri, inklusibo eta segurua, garraio publikoan, oinez edo bizikletaz mugitzea pertsona guztientzat benetako aukera dela bermatuta. 

Kanpaina honekin bat egin eta informazio gehiago topatu dezakezu ekimenaren webgunean:

Zabalkunderako hainbat material ere badago: 

Egin klik esteketan, horiei buruz gehiago jakiteko. 

Mutualiak bat egiten du ekimenarekin, eta gure webgunean eskuragarri dauden prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak sustatzen ditu, laneko bide-segurtasunari garrantzia ematea sustatzeko eta horri buruzko ezagutza handitzeko. 

Laneko segurtasunak barnean hartzen du bide-segurtasuna, sektore eta jarduera orotan. Horregatik, arrisku horren gainean kontzientzia hartzea sustatu nahi dugu, eta ezagutarazi nahi ditugu, orobat, joan-etorrien ondoriozko istripuak kontrolatzeko edo murrizteko aplika ditzakegun prebentzio faktore eta neurriak, besteak beste, material hauen bidez: 

Gidatzean, etenaldi aktiboak egitea 

Gidatzen dugun bakoitzean, komeni da etenaldi aktiboak egitea, ariketa fisikoen bidez gaitasun funtzionala zaintzeko eta lesioak prebenitzeko. Adibidez: 

Banatzailea

               Hasteko  

                Autoa geldirik  

                Zamalanak  

Gidariak

etenaldi aktiboa  

 

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Prebentzio Aholkularitzarekin: prevencion@mutualia.eus 

 

2025, Mutualiako Arreta-Zentroen udako ordutegia

Horario Centros Asistenciales de Mutualia, Verano 2025

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan.

Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Abuztuak 4an 08:Oretatik 15:30etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean. 

Mutualia Araba laguntza-zentroen 2025 udako ordutegia

  • HAR Vitoria-Gasteiz: 8: 00etatik 20: 00etara mantenduko da astelehenetik ostiralera. Ordutegitik kanpo: San Jose Ospitalea. Abuztuaren 5etik 09ra (Andre Maria Zuriaren jaien astea) ordutegia 08:00etatik 15:30era izango da.
  • LAUDIO: Ekainaren 16etik irailaren 12ra
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera

Mutualia Bizkaia laguntza-zentroen 2025 udako ordutegia

  • ERCILLA KLINIKA: 24 ordu 
  • BASAURI, ERANDIO, GERNIKA: Ekainaren 16etik irailaren 12ra
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera
  • ZAMUDIO: Ekainaren 16etik irailaren 12ra. *ITXITA: uztaila: 28,29,30; abuztua: 1, 11,12,13 eta 14.
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera
  • IURRETA, SANTURTZI: Uztailaren 14etik irailaren 12ra
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera

Mutualia Gipuzkoa laguntza-zentroen 2025 udako ordutegia

  • PAKEA KLINIKA: 24 ordu
  • AZKOITIAEKAINAK 30EAN, UZTAILA ETA ABUZTUA ITXITA
  • BEASAIN, BERGARA, EIBAR, IRÚN:  Ekainaren 16etik irailaren 12ra
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera.