Kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezgaitasun-egoera berezi berriak

Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa aldatzen duen otsailaren 28ko 1/2023 Lege Organikoaren azken xedapenetako hirugarrenak aldaketak ekarri ditu Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren (GSLO) testu bateginera, kontingentzia arruntengatiko aldi baterako honako ezintasun-egoera berezi hauek sortzeari dagokionez:

  • Bigarren mailako menstruazio ezgaitzaileagatiko ABEa
  • Haurdunaldia borondatez eteteagatiko ABEa
  • Emakume langilearen haurdunaldiagatiko ABEa, hogeita hemeretzigarren asteko lehen egunetik hasita.

Eskubidearen sorrera eta iraupena
Bigarren mailako menstruazio ezgaitzaileagatiko aldi baterako ezintasun-egoera berezian, subsidioa Gizarte Segurantzaren kargura ordainduko da, laneko bajaren egunetik.
Beste bi kasuetan, subsidioa Gizarte Segurantzaren kargura ordainduko da, laneko bajaren hurrengo egunetik, eta enpresaburuaren kontura izango da bajaren egunari dagokion soldata osoa.

Zergatik da garrantzitsua birziklatzea?

Dia-Mundial-del-Reciclaje-2023

Gaur, maiatzak 17, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna da, gizartea birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta hala ingurumena babesteko egun bat. Baina zergatik da hain garrantzitsua birziklatzea? 

  • Planetako baliabide naturalak kontserbatzeko 
  • Energia-kontsumoa murrizteko eta CO2-emisioak gutxitzeko 
  • Materialak hondakin bihurtzea saihesteko, eraldatuz eta haien balio-bizitza luzatuz. Ekonomia zirkularra sustatuz. 

Zer egiten du Mutualiak birziklatzearen alde? 

Mutualia kontzientziatua dago ingurumenarekin, eta hainbat ekintza egiten ditu bere ingurumen-inpaktua murrizteko. Ekintza horietako batzuek material sanitarioa birziklatzea dute helburu. 

Nola birziklatzen du Mutualiak material sanitarioa? 

Mutualiak Ekimen eta Jarduera Sozialen Taldea (EIAS) du, zeina Euskadiko GKE-en koordinatzaileekin harremanetan jartzen baita eta egiaztatzen baitu emandako materiala berrerabiltzeko ezarritako zenbait irizpide betetzen direla. Koordinatzailea elkarte guztiekin harremanetan jartzen da material horri bizi-ziklo berri bat emateko aukera aurkezteko. 2022an, material hau eman zen: elektrokardiograma-aparatuak, desfibriladore automatikoa, material kirurgiko-sanitarioa, sendaketa-geletarako lanparak, etab. 

Horrez gain, Mutualiak kontuan hartzen du materiala berrerabiltzeko aukera, zaharberrituz eta tokiz aldatuz. Zaharberrituta edo dagoen bezala hainbat arlotan, osasun-laguntzako zentroetan eta kliniketan berrerabil daitekeen materiala. Esate baterako, zutikako lanparak, bulegoko mahaiak eta aulkiak, ohatilak… 

Bestalde, pazienteentzako sentsibilizazio-kanpainak ere egiten ditu Mutualiak, behin beren prozesuetatik sendatutakoan errehabilitaziorako eta errekuperaziorako eman zaien materiala itzul dezaten: makuluak, ferulak, botak, beso-euskarriak, gerriko paxak, etab. 

Mutualiako Garapen Jasangarrirako Batzordeak lanean jarraitzen du Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan ezarritakoak lortzeko.  

Mutualiak Ospitale Zerbitzuen Humanizazio Ziurtagiria lortu du  

Maiatzaren 4an, Mutualiaren Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitalean egindako ekitaldi batean, Humans Fundazioko presidente Julio Zarco doktoreak Humans Ziurtagiria (A maila) eman dio Mutualiari.  

Ziurtagiri horren bidez, osasun-laguntzan humanizazio- eta kalitate-neurriak ezartzeagatiko aitorpena eta bereizgarria jaso ditu Mutualiak. Mutualiak lanean jarraitzen du gertuko osasun-laguntza kalitatezkoa eskaintzeko konpromisoan. Horretarako, osasun-laguntza pertsonalizatzeko batzorde bat eratu du, zeinaren ardura baita kontrolatzea paziente bakoitza modu pertsonalizatuan eta indibidualizatuan artatzen dela, betiere haren beharrak kontuan hartuta eta osasunaren arloko azken teknologiaren laguntzarekin.  

Ekitaldian hauek izan dira: Nerea Urien Azpitarte, Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea; Julio Zarco, Humans Fundazioko presidentea; eta, Mutualiaren izenean, Ignacio Lekunberri, zuzendari kudeatzailea, Victor Etxenagusia, Zerbitzu Asistentzialetako zuzendaria, Karmele Araujo, Anbulatorioetako zuzendaria, eta Javier Oleaga, Arabako zuzendari medikoa. 

Apirilaren 28a, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

28 de abril 2023
OIT

Lan-ingurune seguru eta osasungarria. Oinarrizko eskubide bat

– LANEren 2023ko kanpaina

Mutualiak bat egin du Lanaren Nazioarteko Erakundeak egun hau zenbait ekitaldirekin ospatzeko aukeratutako kanpainarekin. 

2022ko ekainean, Lanaren Nazioarteko Konferentziak (LNK) erabaki zuen “lan-ingurune seguru eta osasungarria” sartzea LANEren lanaren oinarrizko printzipio eta eskubideen esparruan. 

Hau da, Lan-ingurune seguru eta osasungarri bat izatea LANEren laneko oinarrizko printzipio eta eskubideen esparruan sartzeari buruzko ebazpenean, bi hitzarmen hauek oinarrizko hitzarmen izendatu ziren: Langileen segurtasunari eta osasunari buruzko 155. hitzarmena eta Langileen segurtasunerako eta osasunerako sustapen-esparruari buruzko 187. hitzarmena. 

oit-2023

Mutualia, Prebentzioaren Astea ospatzeko, hainbat hedapen-ekintza egiten ari da. Ekitaldi nagusia: «Mutualia. Adimen artifiziala lan-eremuan. 0Bidean aintzatespenak eta 2023ko argazki-sariak emateko ekitaldia» Osalanek antolatutako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko V. Biltzarraren esparruan egin da, apirilaren 24an eta 25ean.

0Bidean sariak eta prebentzioari buruzko argazkien sariak

Reconocimientos 0Bidean y premios de fotografía de prevención
  • Mutualiak 0Bidean sariak eman dizkie laneko istripuen tasarik txikiena izan duten enpresei.
  • OSALANen Prebentzio Biltzarraren esparruan egin den ekitaldian, laneko arriskuen prebentzioari buruzko argazkien urteroko sariak ere banatu dira. Aurten, gainera, adimen artifizialarekin sortutako irudirik onena ere saritu dute.


Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen den astean, Mutualiak OSALANen Laneko Arriskuen Prebentziorako Nazioarteko Biltzarrean aurkeztu ditu bere argazki-sariak eta 0Bidean sariak.

Jardunaldian “Adimen artifiziala lan-eremuan” bat-batean sartu izana jorratu da. Guillermo García eta Amanda Moreno Lan-zuzenbideko eta Gizarte-Segurantzako katedradunek eman dute lehen hitzaldia, eta lan-arriskuen iragarpen-algoritmoek eskaintzen dituzten aukerak azpimarratu dituzte.

0Bidean sariak VOITH PAPER, MONDI IBERSAC, GARA eta TÉCNICAS DEL AGUA UREN enpresei eman zaizkie; laneko istripuak murrizteko egiten duten lanagatik nabarmendu dira.

zero-bidean-2023

“Prebentzio-begiradak” argazki-lehiaketari dagokionez, Iñaki Oregi Inzak egindako “Bertigoa” argazkiak irabazi du lehen saria. Gainera, aurtengo edizioan, adimen artifizialarekin sortutako irudi onena saritzeko kategoria berri bat sortu du Mutualiak, eta “Eraikuntza langilearen laneko ikuspegiak” izeneko lanak irabazi du. Danel Solabarrieta Arrizabalagak sortu du lan horren prompta, Midjourney aplikazioa erabiliz.

Ekitaldian, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok eta OSALANeko zuzendari Lourdes Íscarrek parte hartu dute. Aldez aurretik, “Prebentzio-begiradak” argazki-erakusketa bisitatzeko aukera ere izan dute, baita OSALANen Biltzarrean Mutualiak jarri dituen bi standak ere.

Mutualiaren Ekitaldia: Adimen Artifiziala, 0Bidean Aintzatespenak eta LAP Argazki Lehiaketako sariak

Mutualiak Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko antolatu duen ekitaldi honetara gonbidatzen zaitu: “Mutualia. Adimen artifiziala lan-esparruan. 0Bidean Aintzatespenak eta 2023ko argazki-lehiaketako sariak ematea”.

Ekitaldian, laneko istripuak murrizten ekarpen nabarmena egiten duten enpresentzako 0Bidean 2023 Aintzatespenak emango dira, baita urtero gizartean laneko arrisku-prebentzioaren balioak azpimarratzeko antolatzen dugun Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki Lehiaketaren XX. Edizioko sariak ere. 

Eta hitzaldi interesgarri bat izango dugu, “Adimen Artifiziala lan-esparruan. Araudia, arriskuak eta aukerak” izenburuarekin, hizlari hauen eskutik: Guillermo García González, Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle titularra eta Amanda Moreno Solana, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UHUN) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakaslea.

Osalanek 2023ko apirilaren 24an eta 25ean antolatutako “Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarrean” izango da ekitaldia.

Ekitaldiaren programa:

  • Ekitaldiaren aurkezpena
  • Hitzaldia: “Adimen Artifiziala lan-esparruan. Araudia, arriskuak eta aukerak”.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki Lehiaketaren XX. Edizioko sariak ematea.
  • 0Bidean 2023 aintzatespenak ematea.
  • Amaiera, familia-argazkia eta otordua.

Tokia: Euskalduna Jauregia

Data: 2023ko apirilaren 24a

Ordua: 17:30etatik 19:00etara

Gainera, hilaren 24an eta 25ean, “Laneko Segurtasunaren eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarrean” izango dugun standean bisitatu gaitzakezue. Han, laneko ongizate fisiko eta emozionalaren esparruan prebentzio-aholkularitzatik eskaintzen ditugun zerbitzurik berrienak azalduko ditugu.

(Edukiera mugatua)

2023ko LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO XX. ARGAZKI-LEHIAKETAN parte hartzeko epea ireki da

XX concurso fotografia mutualia

Aurten, argazkigintzako modalitateaz gainera, adimen artifizialaren (AA) bidez sortutako irudien modalitate berria izango da.  

 

Adimen artifiziala hartzen ari den garrantzia dela eta, teknologia horrekin sortutako irudi onena sarituko duen modalitate berri bat sortu da.  

Gizartea laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatzea eta sentikortzea da bi modalitate horien helburua.  

 

Diru-kopuru hauek banatuko dira saritan: 

  • Argazkigintzako lehenengo saria: 1.200 €
  • Argazkigintzako bigarren saria: 900 €
  • Argazkigintzako hirugarren saria: 600 €
  • AA bidez sortutako irudiaren saria: 400 €

 

Lanak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 31n bukatuko da, eta 2023ko apirilaren 28an emango da saritutako lanen berri, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunean. 

 

Hemen irakur ditzakezu lehiaketaren oinarriak.   

Deskargatu deskribapen-orria hemen.   

 

“ZURE IKUSPEGIA BALIOTSUA DA, PARTEKATU!!!” 

ANIMATU PARTE HARTZERA! 

2023ko prestazioak ordaintzeko egutegia

calendario mutualia pago prestaciones 2023

Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu:

  • Haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak.
  • Minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa
  • Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa (Kontingentzia Profesionala / Kontingentzia Arrunta.
  • Langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa.
ordainketen egutegia 2023


Ordainketak hilaren 2tik 7ra artean egingo dira

Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, egutegian ikus dezakezue.

Jakinarazten dizuegu beharrezkoa dela prestazioen eskaera egitea. Eskaerak erraz egiteko, gure zentroetara etorri nahi ez baduzu, aukera duzu agiri guztiak eskaneatuta bidaltzeko, helbide elektroniko hauen bidez:

Gabonetako ordutegiak 2022-2023

NAVIDADES 2022-2023-MUTUALIA

MUTUALIAKO osasun-zentroen ordutegia Gabonetako egun hauetan aldatuko da (2022eko abenduaren 19tik 2023ko urtarrilaren 5era).

Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean. 

Zentro guztien ordutegia (Araba,Bizkaia eta Gipuzkoa) 12/19tik 1/5ra, barne, 08: 00etatik 15: 30era.

Azkoitiko zentroa itxita dago.

MUTUALIAKO ZENTROEN SAREAREN ORDUTEGIAK

eguberri 2022

Abian da XI. iradokizun hoberenari saria. bidali zurea!

11 iradokizun hoberenari saria mutualia

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari XI. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. 

Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Zure iradokizuna gure web-orriaren bidez ere bidal diezagukezu, inprimaki honen bidez edo sugerencias [A BILDUA] mutualia.es posta elektronikora idatziz.

Iradokizunak 2022ko abenduaren 31ra arte  aukeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2023ko urtarrilean argitaratuko da. Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du. 

Mila esker hobetzen laguntzeagatik!