Zure lan premiazkoena bizirik irautea da.

Mario Pereda Berga Egin zaitez ikusgarri.

Presak eta lanaldi luzeak faktore erabakigarriak dira istripu askotan.  Bizi-baldintzak eta Lan-baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioaren txosten baten arabera, jadanik 1990-2000 epean langileen % 50ek baino gehiagok beren zereginak erritmo bizian eta epe justuekin egiten zituzten, bezeroen exijentziek gero eta gehiago eraginda.

Innobideak-Kudeabide Programa

Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da. Helburua nagusia da, Euskaliten bidez, euskal enpresei laguntza koordinatua ematea enpresen lehiakortasunean hobekuntzak egiteko eta sustatzeko. Horretarako, metodologia, tresnak eta Kudeaketa Aurreratuaren oinarriak ezarriko dira hasierako kontrasteen zein proiektu pilotuen eta/edo finkatze-proiektuen garapenaren bidez.

 

Euskadin egoitza duten eta 5 eta 49 langile artean dituzten enpresei zuzenduta dago.

 

Aurkezteko epea maiatzaren 22tik irailaren 29ra arte da.

 

 

Mutualiak «Garbiketako langileak. Jardunbide egokien eskuliburua» berri bat aurkeztu du:

Garbiketaren sektorean milaka lagunek egiten dute lan, eta sektore guztietan daude presente garbitzaileak. Pertsona horiek enpresa publiko eta/edo pribatu handiek kontratatu/azpikontratatu ditzakete, autonomoak izan daitezke edo ETEetako soldatapekoak izan daitezke ere.

Eskuliburu berri honen xedea da garbitzaileei arriskuen berri ematea, beren laneko jardunean aurki ditzaketen elementu eta inguruabar ohikoenak jasota.

Haurdunaldia: 20 aholku orokor zeregin eta postu administratiboetarako

Jarrera eta esfortzuak:

 

  • Saiatu denbora luzez jarrera berean ez egoten, zutik zein eserita.

 

  • Zutitu eta ibili noizean behin, zirkulazioa aktibatzeko. Apur bat ibiltzearekin nahikoa da. Erreferentzia gisa, ez egon 2 ordu baino gehiago eserita. Ahal bada, jarrera aldatu orduro edo maizago.

 

  • Telefono harigabea erabiltzen baduzu, telefonozko arreta ematerakoan altxatzeko aukera izango duzu.

 

  • Eserita lan egiten zaudenean, ziurtatu aulkiak bizkarraren beheko aldea ondo heltzen dizula. Aulkiaren bizkarraldearen makurdura egokitu, zure abdomenaren tamainaren arabera. Gomendatzen da 110ºko angeluan (atzeraka) esertzea, fetuaren konpresioa ekiditeko. Oinazpikoa erabiltzeak zangoen presioa murrizteko jarrera egokia mantentzen lagunduko dizu. Ez gurutzatu zangoak.

 

  • Zereginak gauzatzerako garaian, saihestu jarrera ez-naturalak edo bortitzak: zereginak kokoriko egitea, besoak sorbaldaren gainetik altxatzea, enborraren flexioa eta bihurdura, oreka-arazoak edo esfortzu fisiko handiko makurdura errepikatuak, etab.

 

  • Zereginak gauzatzerakoan, aintzat hartu jarrera-higiene egokiak (bizkarra zuzen, enborra tolestu gabe, edo indarra zangoekin egitea).

 

  • Ez ibili zama astunekin, eta ez egin indar handia eskatzen duten edo nekea eragiten dizuten zereginak.

 

  • Ez ibili ikuspena murriztu ahal dizuten objektuekin. Eroriko bat eragin lezakete, batik bat eskaileretan.

 

  • Eskaileretako eskudelei helduta ibili.

 

  • Ez erabili tabureterik edo eskuko eskailera txikirik apal eta armairuetako gune altuetara iristeko, bereziki sabelaren tamainak oreka galtzea eragin dezakeenean.

 

Arropa eta oinetakoak:

 

  • Oinetako eroso eta seguruak erabili. Oreka ez galtzeko, ez erabili takoi oso altuko oinetakoak, ez eta arropa estuegia ere. Gomendatzen da oinetakoen zola irristagaitza izatea.

 

  • Konpresio-galtzerdiak erabiltzea onuragarria izan daiteke, izan ere, odola bihotzeraino iristea errazten dute eta zangoetako nekea eta barizeak prebenitzen dituzte.

 

Autoz egindako joan-etorriak:

 

  • Ahal den heinean, ez joan autoan bileretara edo beste lan-zentrotara. Bilerak bideokonferentzia bidez egiten saiatu.

 

  • Bilerak edo bestelako jarduerak puntako orduetatik kanpo programatu, trafiko handia dagoenean gidatu behar ez izateko. Hala, bidaiatzen ematen duzun denboraz gain, arriskuak ere murriztuko dituzu.

 

  • Ez baduzu bakarrik bidaiatzen, hobe da gidarikidearen eserlekuan jartzen bazara. Eserlekuaren makurdura egokitu jarrera eroso batean egoteko eta sabelaren konpresioa saihesteko.

 

  • Segurtasun-uhala erabili beti. Haurdunentzako segurtasun-uhal berezia erabiltzea gomendatzen da. Ez badaukazu uhal berezi hori, zintak iztaien mailan eta bular artean jarri. Eserlekuaren eta bolantearen edo aginte-panelaren arteko distantzia handitu. Bidaia luzeak egiten badituzu, sarritan atseden hartu.

 

Ohitura osasungarriak:

 

  • 2 edo 3 orduro jan. Ura maiz edan.

 

  • Lo-orduak errespetatu.

 

  • Zure egoerarako aproposa den jarduera fisikoren bat egin. Ibiltzea ohitura oso onuragarria da artikulazio- eta zirkulazio-arazoak ekiditeko.

 

  • Luzaketa- eta arnasketa-ariketak egin. Arnasketa sakonek bizkarrezurra eta sabela jarrera egokienean mantentzen eta erlaxatzen lagunduko dizute.

Istripuak saihestu nahi dituzu? Errespetatu prebentzio-arauak.

Laneko joan-etorrietan, errepidea zure laneko arriskua da.

Egunerokoan zure enpresan seinaleak errespetatzea edo semaforoa gorri dagoela errespetatzea prebentzioarekin duzun konpromisoaren isla argia da.

2015. urtean, 800dik gora pertsona hil eta 5.000 zauritu ziren lanorduetan gertatutako zirkulazio istripuetan. Enpresek beren laneko arriskuak prebenitzeko planean halako istripuak saihesteko neurriak barne hartu behar dituzte. DGTk, beste ekintza batzuen artean, ibilgailu propioen ordezko mugikortasun-aukerak ezagutaraztea eta ematea gomendatzen die enpresei, adibidez: garraiobide publikoak erabiltzea, bizikleta, oinez ibiltzea, etab.

Raúl Podadera Sanz  Oinarrizko arauak.  

Orduen erregistroari buruzko informazio berria.

Lan Ikuskaritzak Instrukzio (1/2017 Instrukzioa)  bat eman du, haren jarduera Auzitegi Gorenak eman dituen bi erabakietara egokitzeko helburuz; 2016ko martxoaren 21eko 3/2016 Instrukzioaren osagarria da.

Bertan, argitzen da mantendu egiten dela lanaldi partzialeko langileen lanaldia erregistratzeko obligazioa, baita aparteko orduena ere.

Ildo horretan, aparteko orduekin lotuta, kontuan hartzeko zenbait puntu interesgarri gogorarazten dizkizuegu.

 1/2017 Instrukzioa (Gazteleraz)