
Kepa Bilbao

Kepa Bilbao

Gonzalo Lopez eta Juan Carlos Santamariari, Inithealth, SL Enpresaren merkataritzako zuzendari teknikoa eta Negozio-Garapen Zuzendariari, egin diegu elkarrizketa, eta enpresa osasuntsu bat lortzeko erari buruz hitz egin digute.
Enpresek urteak daramatzate laneko istripuak eta gaixotasunak murriztu behar direla azpimarratzen, langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko. Azken urteetan, laneko osasunaren ikuspegi osoagoa hedatu da. Ondorioztatu da ezinezkoa dela edo oso zaila dela hori lortzea, hau da, lanari dagokionez, bizitza osasuntsua izatea, arlo horretatik at izan gabe, eta alderantziz. Teknologia digital berrien, aplikazio inteligenteen eta datuen interkonexioko plataformen sorrerarekin, ekimen horiek garatzeko hainbat aukera agertu dira, besteak beste, «enpresa osasungarri» deritzonarekin lotutako guztia. Enpresa asko pauso hori ematen ari dira, eta horrek eragina izango du langileen motibazioan. Beraz, produktibitate handiagoa eta absentismo txikiagoa lortuko da, eta hori onuragarria izango da enpresarentzat zein langilearentzat.
Gaur Inithealth enpresaren arduradun biekin hitz egin dugu. Berritzailea da eta enpresei laguntzeko tresnen garapenean espezializatu da, enpresa osasungarria lortzea errazteko.
1- Zer da enpresa osasungarria bat?
Enpresa bat osasungarria da, osasun-prebentzio eta -zaintzako araudia bete ez ezik, langileak enpresaren benetako balio direnean eta osasuntsuak direnean. Horretarako, osasun-kontzeptua OMEk deskribatzen duen moduan ulertu behar da: gaixotasunik ezaz gain, ongizate fisiko, psikiko eta soziala da osasuna.
Horretarako, kudeaketa-estrategiaren barruan helburu hori jarraitzen duten pertsona osasuntsuak, planak eta ekintzak izan beharko ditu.
2- Zer tresna eta jarduketa gauzatu ditzakete enpresek osasungarriak izateko?
Gaur egun, prestakuntzako eta komunikazioko formatu ugari dago arlo horretan. Kasu batzuetan funtzionatzen dute, eta beste batzuetan, berriz, ez. Uste dugu enpresak paper garrantzitsua eta aktiboa izan behar duela beren pertsonen osasunean, bai lanaldian, bai lanalditik kanpo. Horretarako, enpresaren barruan eta kanpoan erabiltzen diren tresnak izan beharko ditu. Hain zuzen, era ludikoan zaindu, estimulatu eta prestatzen duten tresnak. Eguneroko teknologiak balio erantsia ematen du horretarako.
3- Nola laguntzen du zuen plataformak enpresa bat osasungarria izan dadin?
Alde batetik, enpresek gure Inithealth plataforma erabiltzen dute beren antolakuntza kontzeptu berritzaileekin lotzeko. Adibidez, teknologiarekin eta bizimodu osasungarriaren ohituren sustapenarekin.
Enpresek gure plataforma erabiltzen dute kanal baten gisa, eduki osasungarriak eskaintzeko eta langileei erronkak proposatzeko, ariketa fisikoaren arloan, elikadura osasungarriaren arloan eta emozioen arloan.
Plataformak aplikazio bat du, eta merkatuko 250 wearable eta aplikaziotara konektatuta dago, komunikazioa zuzena izan dadin eta erronken jarraipena automatikoa eta erraza izan dadin pertsonentzat.
Halaber, gure tresnak pertenentzia-sentimendua areagotzen du. Eta hori da, hain zuzen ere, talentua gordetzeko helburu nagusia, erronkak kolektiboak eta kooperatiboak izan daitezke eta.
Gure plataformak zerbitzu propioak eta hirugarrenen zerbitzuak integratzen ditu prebentzioaren esparruan eta bizitza osasungarriaren ohituren sustapenean.
4- Zer enpresa motari zuzentzen zaio zuen plataforma?
Guk galdera hau egiten diegu beti giza baliabideen, prebentzioaren eta marketinaren zuzendariei: «Nahi al duzu zure bezeroek, langileek eta erabiltzaileek zure erakundea enpresa osasuntsuaren kontzeptuarekin lotzea? Hala bada, hitz egingo dugu».
5- Nola neur daitezke langileen osasuna hobetzeko neurriak ezartzearen emaitzak?
Kudeaketa-panel bat eskaintzen dugu, plataformaren barruko jardueraren eta enpresaren sail eta lokalizazio ezberdinei proposatutako erronka-lorpenen inguruko estatistika-txosten handietara sarbidea duena.
Erronkak errazak dira: ibiltzea, bizikletan ibiltzea edo igeriketa egitea. Eta horiek motibatzeko mezuekin ematen dira, pertsonak bere aplikazio edo wearable gailuan jasotzen ditu. Ondorioz, osasun-parametroak hobetzen dira.
6- Zer ondorio atera daitezke enpresa ezberdinetako esperientzia aztertuta?
Ordenagailuaren aurrean nola jesartzeari buruzko dokumentu bat emanda ere, jendeak bizkarreko mina izango du. Enpresak zein langileak enpresa osasungarriaren estrategiarekin bat egin behar dute. Gure plataformak parte-hartzera lagundu eta animatzeko tresna da.
Hauxe da ondorioa: Funtziona dezan, enpresak eta batez ere haren zuzendaritzak enpresa osasungarria xedatzeko beharrean sinistu behar du eta kolaboratzaileei transmititu behar die.
7- Zer erronka dituzue etorkizunerako?
Gure ametsa da gizartea konprometitua egotea osasunaren kudeaketarekin. Horretarako, ahalbidetzen duten tresnen dohaintza egiten dugu, eta beren kolektiboari balio horiek transmititu nahi dizkieten bezero-enpresei esker amets horren bila ari gara.
Bizimodu osasungarriko ohiturak sustatzeko zerbitzuak eta osasun-zerbitzuen hainbat hornitzaile biltzen dituen plataforma izatea nahi dugu.
Teknologiak garatzen dituzten enpresek bere egitea nahi dugu, bai eta gara dezatela ere, beren bezeroen ezaugarriak aintzat hartuta.
Dagoeneko nazioarteko hedapenarekin hasi gara, eta ehealth sektorean lan egiten duten edo lan egiten hasi nahi duten enpresen eskutik dator.

Gabonetan, Mutualiaren laguntza zentroen ordutegia aldatuko da.
Ordutegia (2016/12/26tik 2017/01/05 arte): 08:00-15:00 EAE ko zentroetan:
– Azkoitia: (2016/12/26tik 2017/01/05 arte) Itxita
– Iurreta: (2016/12/26tik 2017/01/04 arte): 08:00-17:00
(2016/12/30 eta 05/01/2017): 08:00-15:00
Informazio gehiago behar badozu, jarri harremanetan gurekin, galdeiguzu formularioaren bitartez edo kudeaketa sailaren telefonoan:
– ARABA: 945 00 90 90
– BIZKAIA: 94 425 25 00
– GIPUZKOA: 943 42 65 00

Jardunaldi teknikoak edo zure aburuz interesgarriak diren edo LAParen inguruko erronka berriei erantzuna ematen dieten tailerrak proposa ditzazula nahi dugu.
Mutualiak tresnarik efikazenak eta eraginkorrenak eman nahi dizkie enpresa elkartuei, prebentzioaren integrazioa sustatzeko, prebentzio-kudeaketa hobetzeko eta ezbehar-kopurua murriztea suspertzeko. Horregatik, urtero egutegi bat diseinatzen du, dibulgazioko eta hezkuntzako jarduerak dituena.
Ba al dago laneko arriskuen prebentziorako prestatu eta heziak izan diren pertsonak baino tresna hoberik ezbehar-kopurua murrizteko?
Aintzat hartuta, Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaile garen heinean, bete behar dugun funtzioetako bat laneko arriskuen prebentziorako aholkularitza eta dibulgazioa dela, eta enpresen beharrak ezagututa, prebentzio sailetik dibulgazioko eskaintza diseinatzeko ahalegina egiten dugu, ikuspegi praktiko eta berritzailetik. Hartzaileen eta lortu beharreko helburuen arabera, ezaugarri ezberdineko jardunaldiak antolatzen dira.
Mintegi teknikoak:
Jardunaldi horiek prebentzioko profesionalei, zuzendariei eta agintariei zuzentzen zaizkie, eta pertsona horien prestakuntza eta ezagutza teknikoak hobetzea dute helburu. Ondorioz, enpresa elkartuen prebentzioko jarduera hobetuko eta ezbehar-kopurua murriztuko da.
Tailer praktikoak:
Tailer praktikoak dira nagusiki, langileei zuzenduak, eta gai espezifiko bat lantzen dute. Landutako arriskuari buruzko ezagutza praktikoak ematea dute helburua, bai eta horren inguruan kontzientziatzea ere.
LAP integratzeko jardunaldiak:
Agintari, zuzendari edota langileei zuzentzen zaizkien jardunaldi espezifiko horiek enpresarekin batera antolatzen dira, eta prebentzioko jarduera enpresaren maila guztietan integratzea dute helburu.
Kanpus birtuala:
Mutualiak enpresa elkartuen eta langileen eta babestutako langileen esku jartzen du kanpus birtuala. Bertan heziketako eta dibulgazioko jarduerak egin daitezke, laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako gai ezberdinen inguruan.
Eskainitako jardunaldi eta tailerrek ez dute inolako kostu gehigarririk enpresa elkartuentzat.
Uste baduzu gai zehatz bat landu beharko litzatekeela, enpresa elkartuen, langileen eta babestutako langileen eskura jartzen ditugun edozein modalitateetan, jar zaitez harremanetan prebentzioko sailarekin.
LAPari dagokionez, enpresa elkartuek planteatutako zalantza eta beharrei erantzuna eta laguntza ematea dugu helburu.

Cristina Mendiak, MUTUALIAren izenean, Bizkaiko enpresetan berdintasuna sustatzeko «Enpresan Bardin»proiektuaren barne egindako gosarian parte hartu zuen pasa den azaroaren 15ean. Bertan hainbat ekintza proposatu ziren Cebek, Bizkaiko Enpresen Konfederazioaren gobernu-organoetan emakumeak egotea lortzeko.
Francisco Javier Azpiazu Cebek-eko idazkari nagusiak Cebek-en Gobernu Organoen hauteskunde-prozesuaren sistematika azaldu zuen.
Jarraian, Iñaki Garcinuño CEBEK-en presidenteak Fortec-en ikertzailea aurkeztu zuen. María Reulak aurkeztu zuen «Emakume enpresarien/zuzendarien parte-hartzearen eragina Bizkaiko enpresen gobernu-organoetan, eta, ondorioz, enpresa-elkarteen gobernu-organoetan» azterlana, Cebek-ek egin duena, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Ikerketaren arabera, zuzendaritza-taldeetan emakumeak egoteak sormena eta berrikuntza areagotzen ditu; beste ikuspegi bat eskaintzen dute. Gizarte-errekonozimendua eskuratzen dute horrela.
Gainera, emakumeak unibertsitateetan prestakuntza bikaina jasotzen ari direnez, hanka-sartze bat da «talentu eta goi-mailako kualifikazio» hori alde batera uztea, enpresetako zuzendaritza-postuetan aritzeko gai direlako. Gainera, argi dago genero-dibertsitateak enpresaren irudia eta ospea hobetzen dituela, sinesgarritasuna handitzeaz gain.
Aurkezpenean aurrerago, abantailak aipatu zituen: bizitza pertsonala, familiakoa eta profesionala kontziliatzeko neurriak ezartzeari esker, langileak konprometituago daude enpresarekin, talentua erakarri eta bertan geratzen da eta, azken batean, bizi-kalitatea hobetzen da.
Txostenean (www.cebek.es webgunean eskura daiteke), emakumeek zuzendaritzako postuetara iristeko dituzten oztopo eta zailtasun nagusiak aztertzen dira. Horiek, besteak beste, generoari eta antolakuntza-kulturari buruzko aurreiritzien eta kontziliazio-zailtasunen ondorio dira. Horrez gain, neurri eta ekimen eredugarriak proposatzen ditu erantzunkidetasunaren arloan.

Azaroaren 10ean, Repsolen egoitzan, Madrilen, belaunaldien arteko desberdintasunei buruzko jardunaldi bat egin zen; enpresetan, belaunaldi batekoek zein bestekoek interes desberdinak dituzte, eta horien artean urte askoko aldea badago, lan munduari buruzko ikuspegiak oso bestelakoak dira elkarren artean. Oso bestelakoak dira interes horiek, eta erakundeek hori kudeatu behar dute belaunaldien arteko oreka lortzeko eta denek izan dezaten aukera ahal duten onena emateko, eta ekarpen hori egin diezaioten enpresari, ezagutza-trukeari bide emanez.
Jardunaldia hasteko, Belaunaldi-talentuari buruzko eztabaida-mahaia egin zen.
Ondoren, BELAUNALDI DIBERTSITATEAREN DIAGNOSTIKOA azterketa aurkeztu zen, Belaunaldiarteko talentua aztertu duena enpresetan. Horren ostean, enpresetan belaunaldiarteko talentua kudeatzeko erronkei buruzko eztabaida-mahaia egin zen.

Berriro ere, erakundeek MUTUALIA hautatu dute berdintasunari eta kontziliaziori buruzko jardunaldiak eta kongresuak antolatzeko.
Urriaren 27an eta 28an, MUTUALIAk Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko diputatuaren eskaera jaso zuen, aldundiak antolatutako Berdintasun eta kontziliazioko Kongresura bertaratu ezin zen Europako hizlarietako bat ordezkatzeko.
Cristina Mendia Mutualiak gai horretan dituen jardunbide egokien gainean jardun zen, eta horrekin proiektuak egoki aurrera egiteko lagundu zuen. Era horretan, berdintasunaren, dibertsitatearen eta kontziliazioaren arloetan izaera berritzailea eta aitzindaria aitortu zaio Mutualiari.
Markel Olano diputatu nagusiak Kongresuari hasiera eman zion eta parte-hartzaileekin hitz egin zuen, jardunaldian aktiboki parte hartuz.
Lehenengo jardunaldiaren amaieran, antolakuntzak afari bat egin zuen, hainbat herrialdetako hizlariak batu zirena. Hala, esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko aukera paregabea izan genuen giro atsegin eta aberasgarrian.

Azaroaren 11n, Mutualiak 17. Familiaren Astearekin kolaboratu zuen, jardunaldi bat antolatuz. Bilboko Gurutze Gorriaren egoitzan egin behar izan zen jardunaldia, ikaslegai gehiago zegoelako Henao kaleko ikastaro-gelan lekua baino.
Jardunaldia FAMILIA ADIMENTSUAK izenarekin egin zen, eta Antonio ORTUÑO psikologoa aritu zen hizlari, giro lasaia sortu, eta bertaratu zirenak adi-adi eduki zituena. Inkesta bete zutenen % 90k adierazi zuen jakin minak geratu zirela, saio gehiago antolatu behar zirela eta bertaratzeko aukera izan ez zutenentzako esperientzia errepikatu behar zela. Saioak izandako arrakastak eta harrera onak pozez bete gaitu.
Gure kolaborazioaren ondorioz, azaroaren 15ean, asteartea, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Angel Toña ordezkari) ordezkariak eta gainerako agintariak bertan zirela, MUTUALIAk Euskadi Familia 2016 AITORPENA jaso zuen Euskaltel eta PWN enpresekin batera, kontziliazioarekiko konpromisoa serio hartu duen erakunde eredugarri izendatuta.
Saio berean, IBERDROLAk Euskadi Familia 2016 saria jaso zuen kontziliazioaren arloan egindako ibilbide luzeagatik, zehazki, amatasuna eta seme-alaben zaintza zein heziketa errazteko malgutasun-neurriengatik eta GURASOEN ESKOLA proiektuarengatik, langileen seme-alabek eskolarik ez duten denbora-tarteari loturiko premiak asetzen dituena.
Saioa amaitzeko Emilio Duró aritu zen. Tonu atsegin eta zuzenean, «Ezin da amore eman» hitzaldia eman zuen, eta aukera izan genuen Emilioren mezua jasotzeko, mezu baikor, indartsu eta tinkoa. Goazen bidetik jarraituko dugu.

Gurekin harremanetan jartzen diren gobernuz kanpoko erakunde edo elkarteek egiten dituzten kanpaina sozialak hedatzen laguntzeko helburua duenez, Mutualiak, hil honetan, bere enpresa elkartuei eta langileei eta langile afiliatuei jakinarazi nahi die ATECE BIZKAIA duela 20 urtetik egiten ari den lana. Hartutako Kalte Zerebrala (HKZ) duten pertsonak integratzen, laguntzen eta beren ongizatea bermatzen dihardu.
Gure helburua da elkarte horrek nagusiki Bizkaiko enpresen artean abiatu duen kanpainaren berri ematea pertsona guztiei. «Bazkide solidarioak» behar ditu, kolaboratzaileen sarea handitu nahi duenez HKZ duten pertsonei laguntzen jarraitzeko, kolektiboaren inguruan sentsibilizatzeko eta beren beharrak ezagutzera emateko.
Zer da HKZ? Bat-bateko edozein kalte zerebral, istripu baten edo endekapenezkoa ez den gaixotasun baten ondorioz sortua.
Elkarte hori 1994an sortu zuten Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonen senideek, pertsona horiei arlo guztietan laguntza eta babesa emateko, bai eta familiako kideei orientazioa eman eta erakunde publikoen eta pribatuen aurrean beren eskubideak aldarrikatzeko ere. Horretarako, ATECE Bizkaiak 5 profesionaleko taldea du, laguntza psikologikoa, logopedia-errehabilitazioa eta neurologia-fisioterapiako zerbitzuak eskaintzen dituena. Horrez gain, aisialdi eta denbora libreko programak, esku-hartze psikosoziala familiarrekin eta herritarrak sentsibilizatzeko programak ditu. Gastuaren % 60 zerbitzu-prestazioarekin eta kideen kuotekin finantzatzen da, eta gainerakoa diru-laguntzekin, legatuekin eta dohaintzekin. Beraz, dirua biltzea funtsezko elementua da jardueraren jarraitasuna bermatzeko eta helburuak lortzeko.
Bazkide solidarioaren figuraren bidez, ATECE Bizkaiak enpresa konprometituak, enpresaren gizarte-erantzukizunaren zati bat HKZra bideratzen dutenak izango lituzke lagun, eta zeregin garrantzitsua jarriko lieke arloan-arloan, lankidetza-esparruak sortzeko bertan. Bazkide solidarioaren konpromisoa borondatezkoa da, eta urteko kuota bat ordainduko da (ekarpen horren % 20ren zerga-atxikipena egin daiteke, ATECE «erabilera publikoko eta interes sozialeko erakundea» da eta), ahal den neurrian, elkartearen ekimenak babesteko.
Gainera, enpresa eta pertsona guztiek kolaboratu dezakete, 2017ko egutegiaren banaketa-sarean parte hartuz eta egutegiak erosiz. Laster eskuratu ahal izango da, elkartearen arteterapia-tailerreko pinturekin.
Izan ere, HKZk gure gizartean duen hedapena ikusgarri egin behar da; Euskadin KHZ duten 19.000 pertsona dagoela kalkulatzen da, eta urtero, ia 6.000 kasu berri gertatzen dira.
BAT EGIN Hartutako Kalte Zerebrala ezagutzera emateko, desgaitasunaren kausetako bat da eta EGIN ZAITEZ BAZKIDE SOLIDARIO!
Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi helbide honetara: atecebizkaia@gmail.com
ATECE Bizkaiaren kontu-zenbakia: ES67 2095 0000 78 3830806771
