ATECE Bizkaia elkartea «bazkide solidarioak» bilatzen ari da Bizkaiko enpresen artean

Gurekin harremanetan jartzen diren gobernuz kanpoko erakunde edo elkarteek egiten dituzten kanpaina sozialak hedatzen laguntzeko helburua duenez, Mutualiak, hil honetan, bere enpresa elkartuei eta langileei eta langile afiliatuei jakinarazi nahi die ATECE BIZKAIA duela 20 urtetik egiten ari den lana. Hartutako Kalte Zerebrala (HKZ) duten pertsonak integratzen, laguntzen eta beren ongizatea bermatzen dihardu.

Gure helburua da elkarte horrek nagusiki Bizkaiko enpresen artean abiatu duen kanpainaren berri ematea pertsona guztiei. «Bazkide solidarioak» behar ditu, kolaboratzaileen sarea handitu nahi duenez HKZ duten pertsonei laguntzen jarraitzeko, kolektiboaren inguruan sentsibilizatzeko eta beren beharrak ezagutzera emateko.

Zer da HKZ? Bat-bateko edozein kalte zerebral, istripu baten edo endekapenezkoa ez den gaixotasun baten ondorioz sortua.

Elkarte hori 1994an sortu zuten Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonen senideek, pertsona horiei arlo guztietan laguntza eta babesa emateko, bai eta familiako kideei orientazioa eman eta erakunde publikoen eta pribatuen aurrean beren eskubideak aldarrikatzeko ere. Horretarako, ATECE Bizkaiak 5 profesionaleko taldea du, laguntza psikologikoa, logopedia-errehabilitazioa eta neurologia-fisioterapiako zerbitzuak eskaintzen dituena. Horrez gain, aisialdi eta denbora libreko programak, esku-hartze psikosoziala familiarrekin eta herritarrak sentsibilizatzeko programak ditu. Gastuaren % 60 zerbitzu-prestazioarekin eta kideen kuotekin finantzatzen da, eta gainerakoa diru-laguntzekin, legatuekin eta dohaintzekin. Beraz, dirua biltzea funtsezko elementua da jardueraren jarraitasuna bermatzeko eta helburuak lortzeko.

 

Bazkide solidarioaren figuraren bidez, ATECE Bizkaiak enpresa konprometituak, enpresaren gizarte-erantzukizunaren zati bat HKZra bideratzen dutenak izango lituzke lagun, eta zeregin garrantzitsua jarriko lieke arloan-arloan, lankidetza-esparruak sortzeko bertan. Bazkide solidarioaren konpromisoa borondatezkoa da, eta urteko kuota bat ordainduko da (ekarpen horren % 20ren zerga-atxikipena egin daiteke, ATECE «erabilera publikoko eta interes sozialeko erakundea» da eta), ahal den neurrian, elkartearen ekimenak babesteko.

 

Gainera, enpresa eta pertsona guztiek kolaboratu dezakete, 2017ko egutegiaren banaketa-sarean parte hartuz eta egutegiak erosiz. Laster eskuratu ahal izango da, elkartearen arteterapia-tailerreko pinturekin.

 

Izan ere, HKZk gure gizartean duen hedapena ikusgarri egin behar da; Euskadin KHZ duten 19.000 pertsona dagoela kalkulatzen da, eta urtero, ia 6.000 kasu berri gertatzen dira.

 

BAT EGIN Hartutako Kalte Zerebrala ezagutzera emateko, desgaitasunaren kausetako bat da eta EGIN ZAITEZ BAZKIDE SOLIDARIO!

 

Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi helbide honetara: atecebizkaia@gmail.com

ATECE Bizkaiaren kontu-zenbakia: ES67 2095 0000 78 3830806771

Informazio juridikoa. 2016ko azaroaren 21tik 26ra bitartean

2016ko azaroko 21etik 26ra bitartean hainbat aldizkaritan argitaratu dituzten interes orokorreko xedapenak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO)
I.-SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
Estatu Agentziaren 2016-11-21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

·         Laneko hitzarmen kolektiboak – 2016ko azaroaren 3ko Ebazpena, Enpleguko Zuzendaritza Nagusiarena. Haren bitartez, estatu-mailako laneko hitzarmen kolektiboa erregistratu eta publikatu da, bidaia-agentzien sektorerako (2016-2018). 10952. xedapena, 55. or.

Bizkaiko Foru Aldundia, 2016-11-23

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

Estatu Agentziaren 2016-11-25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

Arabako Lurralde Historikoaren 2016-11-25eko Aldizkari Ofiziala

EUSKAL ADMINISTRAZIOAK

II.-XEDAPEN ARAUEMAILEAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016/11/24

KONSTITUZIO AUZITEGIA

·         Prozedura administratiboak. Kudeaketa informatizatua. – 2016ko azaroaren 15eko akordioa, Konstituzio Auzitegiarena. Haren bitartez, Erregistro Orokorra arautu eta auzitegiaren erregistro elektronikoa sortu da. 11054. xedapena, 4. or.

2016/11/25

ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALEKO MINISTERIOA

·         Energia elektrikoa. – 469/2016 Errege Dekretua, azaroaren 18koa (martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretua aldatu du). Haren bitartez, energia elektronikoaren kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak kalkulatzeko metodologia eta haren kontratazioko araubide juridikoa ezarri dira. 11094. xedapena, 17. or.

2016/11/26

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

·         Gizarte Segurantza. Kontu orokorra. – 2016ko azaroaren 11ko ebazpena, Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiarena. Haren bitartez, 2015 ekitaldirako Gizarte Segurantzaren kontu orokorra argitaratu da. 11192. xedapena, 19. or.

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
2016/11/25

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA

2016/11/26

AGINTARI ETA LANGILEAK, IZENDAPENAK, EGOERAK ETA GERTAKARIAK

ALHAO (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2016/11/21

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN XEDAPEN OROKORRAK

  • OGASGUN ETA FINANTZA SAILA.– 533/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa. Haren bitartez, onartu dira 202 eta 222 ereduak, sozietate-zerga zatika ordaintzekoak, araudi erkiearen eraginpean dauden zergadunentzat. 7979. xedapena, 6. or.
  • 534/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, 190 eredua onartu duena: «pertsona fisikoen gaineko zerga. Laneko errendimenduen araberako atxikipen eta diru-sarrerenak eta jarduera ekonomiko eta sarienak. Urteko laburpena». Halaber, aurkezteko erak eta epeak onartu ditu. 7980. xedapena – 43. or.

2016/11/24

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN XEDAPEN OROKORRAK

  • DIPUTATU NAGUSIA.– 4/2016 FORU ARAUA, azaroaren 14koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga-sistema Euskal Zuzenbide Zibileko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa. Akatsak zuzentzea. 8109. xedapena – 2. or.
  • 5/2016 FORUA ARAUA, azaroaren 14koa, 2016an zerga-aldaketa jakin batzuk aldatzekoa. Akatsak zuzentzea. 8110 xedapena – 1. or.
EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala): 

MUTUALIAk Familia Erantzukizuneko Enpresa Efr ziurtagiriaren B maila lortu du.

Joan den azaroaren 8an Efr Auditoretzaren Azken Txostena jaso genuen, eta horrek 2013an jasotako Ziurtagiria berretsi du.

Bidalitako dokumentazioa, egindako 38 elkarrizketa eta langileen ordezkariekin izandako saioa aztertu ondoren, auditoretza taldeak egiaztatu du MUTUALIAk B maila lortzeko haina puntu dituela. Oraingoa aurrekoa baino maila altuagokoa da.

Ziurtagiri honek Kontziliazio alorreko enpresa erreferentea bilakatzen gaitu, mutuen alorrean ez ezik, enpresa munduan. Arrazoi horregatik, hain zuzen ere, Mutualia foro eta jardunaldietara gonbidatua izaten ari da gaiaren inguruan bere esperientziaren berri emateko.

Aitortza hau lortzeko, beharrezkoa izan da Mutulia osatzen dugun pertsona guztion partaidetza; horregatik, ospatzeko momentua da eta, era berean, hasitako bidea jarraitzeko estimulu izateko ere balio digu.

Mutualiak qh + 2 izarreko akreditazioa jaso du

2015eko ekainaren 25ean, Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuneko QH Akreditazioa lortu zuen lehenengo mutualitatea izan zen Mutualia, eta, hartara, bere kategoriako QH + IZAR 1 ziurtagiria erdietsi zuen.

2016ko azaroaren 8an, Osasunaren Garapeneko eta Integrazioko Institutuak (IDIS) beste sari bat eman zion Mutualiari: QH + 2 IZAR Akreditazioa, asistentziaren kalitatean eta etengabeko hobekuntzan egindako ahalegina eskertu nahian.

Sariak ematen dituen erakundeak mutualitateak azkenaldian lortutako sari eta ziurtagiriak hartu ditu kontuan mailaz igotzeko, hala nola, Ospitaleko Infekzioen UNE 179006 ziurtagiria, Eraginkortasun Energetikoaren UNE-ISO 50001, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarietako Urrezko Aitorpena, eta Irisgarritasunaren alorrean zentro askotan lortutako hobekuntza.

Gainera, aurretik genituen ziurtagiri eta sari guztiak mantendu izana ere funtsezkoa izan da: Kalitatearen ISO 9001, Ingurumenaren ISO 14001, Laneko Arriskuen Prebentzioaren OHSAS 18001, Gaixoen Segurtasuneko Arriskuen Kudeaketaren UNE 179003, Europako EFQM Sarietarako finalista, etab.

Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuna aitortzeko sistema da. Osasunaren Garapeneko eta Integrazioko Institutuak (IDIS) sustatzen du, Asistentziaren Kalitatearen Espainiako Sozietatearen (SECA) eta Kalitaterako Espainiako Elkartearen (EAC) lankidetzarekin.

Kalitaterako Adierazle Sintetikoan oinarritzen da, eta erakunde bakoitzak dituen ziurtagiri eta aitorpen guztiak kontuan hartuz kalkulatzen da.

Akreditazio horretara aurkeztutako erakundeek aitorpen-maila hauek eskura ditzakete: oinarrizko zigilua, QH + izar 1 (orain arte genuena), QH + 2 izar edo QH + 3 izar (akreditazioaren gehienezko maila, eta, gaur egun, 4 ospitale handik soilik lortu dutena).

Gaur egun, QH aitorpeneko maila duten osasun alorreko 80 erakunde daude (aurkeztutako 178 eskaeretatik).

Hain zuzen ere, III. edizioan, 21 erakunde berrik lortu dute akreditazioa (aurkeztutako 65 eskaeretatik), eta 4 erakundek aurretik zuten akreditazio-maila hobetu dute (Mutualiak bezala).

Mutualitateen esparruan, honakook daukagu akreditazioa:

 

–       Oinarrizko zigilua:

  • MAZ.

–       QH + izar 1:

  • Fraternidad-Muprespa.
  • Cesma.
  • Mutua Balear.
  • Asepeyo (La Cartuja Ospitalea).

–       QH + 2 izar:

  • Mutualia
  • Unión de Mutuas.
  • Asepeyo (Sant Cugat eta Coslada ospitaleak).

 

III. edizioko sari banaketa azaroaren 8an egin zen, Madrilgo Wellington Hotelean. Mutualiaren izenean, Víctor Etxenagusia, Verónica Huidobro, Miguel Ángel Ulibarrena, Jesús Martínez eta Luis Canel izan ziren bertan.

Mota honetako akreditazioek Mutualiak asistentziaren kalitatearekiko duen konpromisoa erakusten dute, baita gure bezeroen, aliatuen eta, oro har, gizartearen aurrean izandako etengabeko hobekuntza ere.

 

Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu aitorpen hau ahalbidetu duten Mutualiako pertsona guztiei.

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Mutualia jakitun da gaur egun genero indarkeriaren alorrean dauden gizarte-arazoez eta hori prebenitzeko bidean gizarte-eragile guztiek izan beharreko inplikazioaz; hori dela-eta, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldietan parte hartuko du.

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko). Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. 

 Puntu lila

365 egunetik gorako bajen kasuan, GSIN-ek emandako alta medikoa: eragin-data.

Baja medikoko prozesuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak esleituta dituen eskumenen artean, bajako 365 egun gainditu dituzten pertsonei alta medikoa ematea dago.

Berriki, irizpide berri bat ezarri da, eta, hartara, GSINeko ikuskatzaile medikoek emandako altaren eraginak finkatuta geratzen dira, ebazpenaren interesdunari eraginkortasunez jakinaraztean.

Aldaketa horrek 365 egun agortu dituzten aldi baterako ezintasuneko prozesuei soilik eragiten die, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 170.2 artikuluaren arabera GSINek alta medikoa eman dutenean. Hortaz, ezin izango da aplikatu lehenengo ebazpenean 365 egunak agortu ondoren aldi baterako ezintasuna luzatzea adostu denean edota GSINek alta emateko hurrengo ebazpenetan.

Alta emateko epea egongo da, eta prestazioaren ordainketaren hasierako gabetzea ekarriko duen Ezintasunen Balorazio Taldeak proposatutako egunarekin bat egingo du. Ondoren, alta medikoaren eragin-data finkatuko da, eta langileak ebazpena jasotzen duen egunarekin bat egingo du. Aldi baterako ezintasunaren subsidioa eragin-data horren barruan iraungiko da. Era berean, bigarren data horretatik aurrera, 180 egun natural zenbatuko dira, berriz gaixotu izana zehazteko, eta 4 egun natural, desadostasuna aurkezteko.

Bi epeen artean delegatutako ordainketako konpentsazioak aurkezten baditu, eta ezinezkoa bada osorik erabiltzea prestazioaren hasierako ordainketa kendu zenetiko eguna soilik ezagutzen delako, alta emateko egunaren eta horren eragin-dataren arteko aldian egin gabeko kenkariak itzultzeko eska dakioke Mutualiari.

Elena BilbaoIbarra, Kontingentzia Arruntak eragindako Aldi Baterako Ezintasunen Prestazioen arduraduna.

Kontratazioa eta gazte ekintzaileei laguntzeko neurriak

Kontratazioa eta gazte ekintzaileei laguntzeko neurriei buruzko indarreko araudia osorik jasotzen duen informazio-liburuxka eguneratu da EEZPko webgunean. Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enpleguko Estrategiaren helburua Espainiako gazte askok bizi duten lan-egoerari erantzutea da. Horretarako, gazteen profiletara egokitutako neurri-katalogoa jaso da. Hona hemen helburuak:

  • Kontratazioa eta enpresa-ekimena sustatzea gazteen artean.
  • Jasotzen duten hezkuntza eta prestakuntza lan-merkatuko errealitatera egokitzea.
  • Eskola-uzte goiztiarraren tasa murriztea.

Informazio juridikoa. 2016ko urriaren 14tik 19ra bitartean

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko azaroaren 14tik 19ra bitarteko buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO, eta EBAO)
I.-SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
II.-XEDAPEN ARAUEMAILEAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016/11/18

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

·         Estatistika Plan Nazionala. – 410/2016 Errege Dekretua, urriaren 31koa, 2017-2020 Estatistika Plan Nazionala onartzen duena. 10773. xedapena – 166 or.

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
ALHAO (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2006/11/15

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

2016/11/18

DIPUTATU NAGUSIA

 

EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala): 
Interes orokorreko xedapenak, 2016ko azaroaren 14tik 19ra bitarteko buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO, eta EBAO)
I.-SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
II.-XEDAPEN ARAUEMAILEAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016/11/18

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

·         Estatistika Plan Nazionala. – 410/2016 Errege Dekretua, urriaren 31koa, 2017-2020 Estatistika Plan Nazionala onartzen duena.10773. xedapena – 166 or.

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
ALHAO (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2006/11/15

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

·         Jarraibidea, 2017. urteko aurrekontuak prestatu, onartu eta exekutatzeko Gipuzkoako tokiko erakundeek jarraitu behar dituzten arauak jasotzen dituena.4. orr. eta hurrengoak 

2016/11/18

DIPUTATU NAGUSIA

·         4/2016 FORU ARAUA, azaroaren 14koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga-sistema 5/2015 Legera, ekainaren 25ekora, Euskal Zuzenbide Zibilekora, egokitzeko.12. orr. eta hurrengoak

 

·         5/2016 FORU ARAUA, azaroaren 14koa, 2016. urteanzerga-aldaketa jakinak onartzekoa. 40. orr. eta hurrengoak

EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala): 

Badmintona Kirol azkarra eta gero eta zabalduagoa

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan, oraingoan, gazte praktikatzaile eta jarraitzaileen artean gero eta zale gehiago dituen modalitate bat izan behar dugu hizpide. Joan den azaroan, ia bi astean, Miribillako Bilbao Arenan 1.190 badminton-partida jokatu ziren, junior kategoriako Mundu Txapelketa zela eta. 63 herrialdetako 600 jokalarik hartu zuten parte, batez ere Txinakoak ia final guztietan. Euskal ordezkari onena, Gipuzkoako Clara Azurmendi, final-hamaseirenetan kanporatu zuten. Argi geratu zen kirol hau gure artean gero eta arrakastatsuagoa dela, dela poliki-poliki duen gero eta lehiakide gehiagogatik, dela bere irismenagatik, oso entretenigarria dela ikusten ari den modalitate bat baita. Badmintona Euskadin gero eta gehiago praktikatzen den kirol bat da, espezialitate dinamiko, azkar eta oso dibertigarria baita. Diziplina nahiko osatua da, eta aproposa ohiko entretenimenduetatik ihes egin nahi duten pertsona horientzat. Orain arte, amateur modura praktikatzen zen maizago lehiazko joko baino. Egun, gero eta lehiaketa gehiago dago.

Badmintona kirol intentsibo bat da, teknika landua eskatzen du, eta erresistentzia handia partidetan. Erregularki jokatzen denean, besoak eta zangoak indartzen dira, eta belaunetako, izterretako, orkatiletako eta sorbaldetako zalutasuna eta gogortasuna ere hobetzen dira. Izan ere, badmintonak etengabe mugimenduan egotea eskatzen du; hori dela eta, jarduera aerobikoa oso altua da, eta arnas- eta zirkulazio-sistemei on egiten die. Erraketa batekin eta pilota hegalari batekin jokatzen den jokoaren ezaugarriak direla eta, diziplinak koordinazioa, erreflexuak, abiadura, oreka eta lehen aipatutako erresistentzia bizkortzen ditu. Badmintonean gorputzeko ia muskulu guztiak lantzen dira, eta, adibidez, ordu erdiko entrenamendua teniseko ordubetekoaren parekoa da. Abiada hartzerakoan, tarte txikiko korrikaldi azkarretan, asko lantzen dira ipurmasailak, hala nola abdominalak eta dortsalak pilota jasotzean eta itzultzekoan. Beraz, onura asko ditu, gainera artikulazioak indartzen eta espazioko pertzepzioa hobetzen dutenak, baita ikusmen-zolitasuna ere. Badmintonean, afizionatu gisa, kirol-bizitza osoan aritu daiteke. Entrenatzaile eta espezialista askok gomendatzen dute, sasoian egoteko eta zirkulazio sistema eta sistema aerobikoa baldintza optimoetan izaten laguntzeko modalitate bikaina baita. Obesitateari, estresari eta antsietateari aurre egiten ere laguntzen du.

«Badmintona Euskadin nahiko finkatua dago, batez ere, Gipuzkoan, eta zerbait gutxiago Araban. Bizkaian sartzen ari da, eta gero eta interes handiagoa nabaritzen ari da Bilbon egindako Munduko Lehiaketa juniorretik. Klub eta lantalde berriak daude», nabarmendu du Andoni Azurmendik, Badmintoneko Euskal Federazioaren lehendakariak.

Praktikaldirako Kontratuari buruzko informazio-liburuxka eguneratu da EEZPko webgunean

Unibertsitateko eta erdi-mailako edo goi-mailako lanbide heziketako titulua duten langileei zuzenduta dago, hau da, baliokidetzat hartzen den titulu ofiziala edo jarduera profesionala baimentzen duen profesionaltasun-ziurtagiria, baldin eta bost urte igaro ez badira ikasketak amaitu zituenetik (zenbait salbuespen izan ezik).

 

http://www.sepe.es/contenidos/que_es_el_sepe/publicaciones/pdf/pdf_empleo/contrato_practicas.pdf