Joan den otsailaren 27an Iradokizun Onenaren Saria eman zuen Mutualiak. Ekimen honen helburua hobetzen lagunduko digun kanpoko ekarpen onena aitortu eta saritzea da.
VII. sariketa honetan, saria (IPAD tableta bat) Kutxabank enpresako langile JOSÉ CRUZ GONZÁLEZ MURUAk aurkeztutako iradokizunari eman diogu. Iradokizuna honakoa zen, hain zuzen:
« Gimnasio eta beste gelatan telazko poltsak erabiltzea eskuoihalak, maindireak eta abar jasotzeko ».
Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu. Horien laguntzaz, zalantzarik gabe, gure zerbitzuak nola hobetu ditzakegun jakingo dugu eta gure bezeroen espektatibetara egokitu ahal izango dugu.
Gero eta bizikleta gehiago ikusten da Euskal Herriko errepideetan. Neguaren amaiera hurbil dugu, eta zikloturista askok gustura sentitu nahi dute beren buruarekin, pedalei eraginez. Horietako askok lehenago ere aprobetxatu dute, adibidez, otsaileko aste batzuetan, udaberria aurreratu egin baitzen, egun zoragarri batzuk ekarrita, txirrindularitzaren zaleei opari bat eginez bezala. Neguko atsedenaldiaren (edo jarduera motelagoaren) ondoren, gogoa izaten dugu bizikleta berriz hartzeko. Alde batetik, Euskal Txirrindularitza Federazioak lehiaketa ugari antolatzen ditu, denboraldi luzean barrena, txirrindularitza geure-geurea den kirol horietako bat dela erakusteko. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik, aditzera emango ditugu gure lurrean hain sakon sustraituta dagoen eta hainbeste arrakasta eman digun kirol hau egiteak dakartzan abantaila fisiko eta mentalak.
Ikerketa batzuen arabera, bizikletaz
ibiltzea ona da muskulu-masa eta indarra gordetzeko urteen joan-etorrian.
Gainera, gorputzeko gantz-, kolesterol- eta testosterona-mailak egonkor
kontserbatzen ditu, adineko pertsonei dagokienez. Beste ikerketa batzuek
diotenez, bizikletarekin ibilbideak eginez gozatzeak ondorio onuragarri ugari
ditu gure organismoan. Hala, pedalei eraginez gero, %45 jaisten da bihotzeko
gaixotasunak izateko arriskua, eta minbizia izateko aukerak ere gutxitzen dira.
Txirrindularitza aire zabalean egiten da, eta hori lagungarria da gogoa
argitzeko eta estres beldurgarritik babesteko; gainera, aukera ematen du modu
aski lasai eta erlaxatuan meditatzeko, pasierekin eta ariketarekin gozatuz bide
batez, hala bakarka, nola txirrindularitzako jardunaldi bakoitzean osatzen
diren talde ugarietako batean. Izan ere, egunean zehar era askotako jarduerak
egin behar ditugu, osasun mental eta fisikoa bermatu ahal izateko.
Txirrindularitzan, hainbat muskulu lantzen dira,
esaterako, hankak, abdomena eta bizkarra. Eta bada beste onura handi bat ere:
gure ingurunean ibilbide zoragarriak egiteko dugun batez besteko abiaduraren
arabera, 175 eta 420 kaloria bitartean erreko ditugu. Asteko zenbait egunetan txirrindularitzan
aritzea lagungarria da gorputz osasuntsua izateko, kontsumitutako kaloriak
erre, eta metabolismoa hobetzen baitu. Izan ere, txirrindularitzan jardutean
hainbat muskulu-taldek hartzen dute horren onura, batez ere, hankek. Bizikletak
aukera ematen digu hanketako muskuluak eta koadrizepsak osorik lantzeko. Era
berean, txirrindularitza ona da arnasketa- eta zirkulazio-sistemetarako.
Pedalei etengabe eragiten gabiltzanez, erritmo kardiakoak gora egiten du, eta,
horrela, etenik gabe ponpatzen da odola. Era horretan, bihotza osasuntsu
ibiltzen da, eta bihotzekoak izateko arriskua gutxitzen da. Hargatik, erritmo
kardiakoa igotzean, arnasketak horretara egokitzera jotzen du. Birikak ere
indartu egiten dira, erritmo kardiakoak eskatzen duen arnasketa ordezkatu behar
dutelako.
Berdin dio bizitzako zein arotan dagoen pertsona.
Adinak ez du garrantzirik bizikletaz ibiltzeko eta bizi-kalitatea hobetuz
etekina ateratzeko. Ibilbidea planifikatu ondoren, bizikletaz ibiltzera
ateratzea lagungarria da eguna hobea izan dadin. Kirolez betetako egun ederra
emango dugu, errepideak eta tokiak ezagutzen. Horrek ongizate mental handia
sortzen du, jarduera fisiko hau egitean endorfinak askatzen baitira,
zoriontasuna eta erlaxazioa sentiarazten digun osagai kimiko hori. Pedalei
eragitean, hoberantz egiten du gure ahalmen motorrak, erreflexuak doitzen
ditugu, bai eta koordinatzeko ahalmena ere. Eta pedalei eragitean, erne egon
behar dugu beti inguruan dugunarekin, adi egoteko aukera ematen digun ikuspegi
periferikoa garatuz. Egun gutxi barru, Aste Santua iristean, lagun askok xeheki
begiratuko dituzte ibilbideak bizikletari heldu aurretik, bide eta herri berriak
ezagutuko dituzte, eta beraien gorputza zainduko dute, haien gogoa asebetetzen
duen kirola eginez. Lerro hauetaz baliatuta, gomendioa egiten dizuegu, ahal den
neurrian, ekipamendurik onena izateko. Bizikleta gainean igarotako egun
bakoitzak hobekuntza ekarriko dio gure gorputzari, bai eta gozamen izugarria
ere. Hori dela-eta, gure kirolik gogokoenetakoa da.
Mutualiak prebentzioaren arloko jarduera dibulgatibo berri bati ekin dio, harekin elkartutako enpresei zuzendua: adin simulagailua.
Biztanleria aktiboa zahartu egiten da
aldaketa demografikoen eta bilakaera sozioekonomikoaren ondorioz. 2030erako
espero da 55 eta 64 arteko pertsona langileak biztanleria aktibo osoaren
gutxienez % 30 izatea herrialde askotan.
Lanaren esparrua egokitu egin behar da adin
handiko langileen eta nahaste muskuloeskeletikoak nozitzen dituzten langileen
gaitasunen aldaketetara. Baina nola kontzientziatu aldaketa horretaz
enpresariak, langileak, erdi-mailako arduradunak?
Adin simulagailua tresna indartsua da aldaketa horretaz sentsibilizatzeko eta
aldaketa konduktuala praktikara modu eraginkor eta efizientean eramateko.
Adin simulagailua 90eko hamarkadan sortu zen,
erabiltzaileei egokitutako produktuak egiteko (adin handiko pertsonak edo
gaitasun mugatuak dituztenak).
Hainbat modulu dituen ekipo bat da, eta hura
jarrita duenari mugimendu mugatuak, giharren indar-galera, mina, entzumenaren gutxitzea,
ikusmen mugatua… esperimentatzeko aukera ematen dio.
Modulartasun horrek dinamikak enpresaren
errealitatera eta lanpostuen berezitasunetara eta haiei lotutako Nahaste
Muskuloeskeletikoetara (NME) egokitzeko aukera ematen du, eta jokabide aldaketak
gertatzen dira enpresetako langilerik adinduenenganako eta NME dutenenganako.
Ez du adin baldintza jakin bat simulatzen. Subjektuaren
adinean eta kondizioan oinarrituta, 30etik
40 urtera bitarteko adin igoera bati dagokion egoera simulatzen da.
Duela urte
batzuk, Würzburgeko Julius Maximilians Unibertsitateak adin simulazioak
medikuntza ikasleen prestakuntzan zuen eraginkortasuna aztertu zuen.
Ikasleek praktika batzuk egin zituzten adin simulagailuarekin. Parte-hartzaileei ondoren egindako inkestak honako emaitza hau eman zuen: “zahartzaroan bizitza ondo ulertzeko gai izateko, adin handiko pertsonen egoeran jartzeko edo adin handia duen pertsona baten egoera fisikoa ulertzeko trebetasunaren hobekuntza praktiken ondoren: parte-hartzaileen % 83-95”.
Honako hauek dira simulagailuaren modulu batzuk eta haien mugak:
Bizkarreko minen simulagailuak ez du inongo min errealik eragiten, simulatu baino ez du egiten estimulu arin baten bidez.
Haien erabileran eta aplikazioetan interesa duten elkartutako enpresa guztientzat, maileguan eskaintzen dugun ekipo bat dauka Mutualiak. Haren erabilerari buruzko aholkularitza izango du lagungarri, modu pertsonalean egina eta enpresaren zein haren langileen ezaugarrietara egokitua.
ZEIN DA AMATASUN-PRESTAZIOAREN OINARRI ARAUTZAILEA,
AURREKO URTEAN ENPRESA BERAREKIN KONTRATU DESBERDINAK IZAN BADIRA?
Euskal
Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) 2018ko uztailaren 3ko
epaiak, 1253/2018 zenbakidun erregutze-errekurtsokoak, zehazten du oinarri arautzailea kalkulatzeko irizpidea
zein den, emakumezko langileak kontratu desberdinak (lanaldi partziala,
lanaldi osoa, lanaldi partziala) izan
dituenean jarraian beti enpresa berarekin eta egitate sortzailea gertatzean
lanaldi partzialean egon denean.
Abiapuntu
gisa, kontuan izan behar duguGizarte
Segurantzaren Lege Orokorraren 179 1
artikuluan xedatutako; horren arabera, “Amatasunagatiko prestazio ekonomikoa izango da kasuan kasuko
oinarri arautzailearen ehuneko 100eko subsidioa. Ondore horietarako, oinarri
arautzailea izango da gertakari arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren
prestazioarentzat ezarritakoa.”
Jarraian,
lanaldi partzialeko langileen Gizarte Segurantza arautzen duen 1131/2002 Errege
Dekretuko 4. artikulura joan behar gara; izan ere, honakoa aurreikusten du,
orain interesatzen zaigunaren ondorioetarako: langileek aldi baterako ezgaitasunaren prestazio ekonomikoa jasotzeko
eskubidea izango dute, aurreko artikuluan eta ondorengo ataletan ezarritako
berezitasunekin; kontratu mota horretako permanentzia-tipoa dena delakoa izan da
ere, haiek ezarri ahal izango dira: Prestazioaren
eguneroko oinarri arautzailea izango da egitate sortzailearen aurreko 3
hilabeteetan enpresan ziurtatutako kotizazio-oinarrien batura benetan lana
egindako egunez zatitu ondoren irteten den emaitza, aldi horretan kotizatutakoa
hori izango delako.
Amatasun-prestazioak
arautzen dituen 295/2009 Errege Dekretuko 7.2 artikuluak, “prestazioaren
kalkulua” aipatzean,
aurreikusten du lanaldi partzialerako
kontratatutako emakumezko langilearen kasuan subsidioaren oinarri arautzailea
ondorioztatzeko, lan-etenaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan enpresan
ziurtatutako kotizazio-oinarriak batu eta 365 egunez zatitzen direla.
Araudi
hauekin, aztertu eta zehaztu beharra daukagu amatasun-prestaziorako oinarri
arautzaile zuzena zein den, azkeneko kontratua erditu baino 5 egun lehenago
egin baitzen eta lanaldi partzialekoa zen, nahiz eta aurreko urtean lanaldi
osoko eta lanaldi partzialeko kontratuak ere egon enpresa berean.
Planteatutako
gaiari emandako irtenbidea ez da izango Gizarte Segurantzako Institutu
Nazionalak erabakitakoa, hau da, egitate sortzailearen garaian indarrean zegoen
kontratuan egindako kotizazioak kontuan hartzea, lanaldi partzialeko
kontratukoak.
Gure
Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak uste du arau juridikoen interpretazio integratzailea egin behar
dela, horietako batek berak ere ez baitu kontuan izan kasu honetako
errealitatea, enpresa berarentzako lanean aritu arren, jarraipen irtenbiderik
gabe lanaldiari dagozkion kontratu mota desberdinekin.
Justizia
Auzitegi nagusiak uste du egitate sortzailea gertatu den denboran indarrean
dagoen kontratuan egindako kotizazioak soilik hartzeko dioen araurik ez
dagoela, eta kontuan izanik amatasun-prestazioak arautzen dituen 295/2009
Errege Dekretuko 7.2 artikuluan adierazitakoak, hau da, lanaldi partzialerako
kontratatutako langileen berariazko prebisioa, subsidioaren eguneroko oinarri
arautzaileak egitate sortzailearen aurreko 12 hilabeteetako kotizazio-oinarriak
dituela erreferentzia gisa, berariazko
arau hori ezarri behar da kasu honetan; beraz, amatasun-prestazioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko, egitate
sortzailearen aurreko 12 hilabeteetan egondako egiazko kotizazio-oinarriak
hartuko dira kontuan, eta ez amatasun egoerara igarotzean indarrean zegoen
lanaldi partzialeko kontratuan kotizatutako egunengatiko oinarria, prozeduran
ziurtatu baita lanaldi desberdin horiek eskatzailearen behar objektibo eta
errealei erantzuten ziela.
Otsailaren 13an eta 14an, Mutualiak jardunaldia
egin zuen Mutualiaren Absentziak
prebenitzeko eta kudeatzeko gida aurkezteko, Euskadiko hiriburuetan;
guztira, enpresa elkartuetako 200 pertsona baino gehiago joan ziren horietara.
Juan Manuel Legorburu, Lotura kudeaketa zuzendari mediko jaunak aurkeztu zuen gida berri hau. Tresna honi esker, absentismoa kudeatzeko beste ikuspegi bat izan dezakegu, ikuspegi tradizionaletik harago doana. Sergi Riau Solutia Global Health Solutions-en zuzendari jauna ere bertan izan zen, eta absentziak kudeatzeko zer joera berri dauden aurreratu zigun.
Interes handia sortu zuen jardunaldiak, gida honek absentismoa kudeatzeko
ematen duen ikuspegi berria dela-eta. Izan ere, aldaketa kulturala proposatzen
du, ingurune osasungarrietan oinarrituta, eta jende guztiari egiten dio
proiektuaren antolakuntzan inplikatzeko gonbita.
Zerbitzu berri honetan sakontzen jarraitu nahi dugu, eta, laster, enpresa elkartuei
tailerrak eskainiko dizkiegu, gidaren edukia praktikan jartzen laguntzeko.
Jardunaldia osorik ikus daiteke erantsitako bideoan:
LANEKO ISTRIPUAGATIKO KOTIZAZIOA GIZARTE SEGURANTZARI, OKUPAZIO EFEKTIBOAREN EDO ENPRESA JARDUERAREN ARABERA (CNAE)?
Auzitegi
Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako 2018-12-5eko epaiak 6211/2017
kasazio-errekurtsoa ebatzi du, eta aipatutako gaia aztertu du.
Prozedura honen jatorrian TRANSPORTES ARNIELLA, S.A. garraio-enpresaren bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaria dago, 298.562,52 eurokoa. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko (GSDN) Kantabriako Zuzendaritza Probintzialak atzera bota zuen eskari hori.
Kantabriako
Justizia Auzitegi Nagusiak onetsi egin zuen enpresak sustatutako
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta ezgai aitortu zuen errekurtsoa
aurkeztutako ebazpena, baita enpresa horrek adierazitako kopuruak jasotzeko
eskubidea ere.
GSDNk
kasazio-errekurtsoa sustatu zuen interes objektibo bidez jurisprudentzia
eratzeko, eta 2018-12-5eko epaian aintzat hartu zen, zeinak berresten dituen
Diruzaintzako hasierako ebazpenak eta eskatutako itzulera ukatu.
Prozedura
honetan planteatzen den gaia da, 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren urriaren
29ko 48/2015 Legeko zortzigarren azken xedapenak 2007ko Estatuko Aurrekontu
Orokorren abenduaren 28ko 42/2006 Legeko laugarren azken xedapeneko bigarren
ataleko hirugarren araua erreformatu
aurretik zegokien CNAE I kodeko I. koadroan sartuta egon eta II. koadroko
zereginak egiten dituzten langileekiko enpresek (kasu honetan, 3,5 tonatik gorako edukierako merkantzia-garraioko
ibilgailuen gidariek) kontingentzia profesionalagatik eta lan-istripuengatik
II. koadroari zegokion tipoan kotizatu behar zuten ala 1. koadroko tarifa
erabili behar zuten, enpresaren jarduera nagusiaren ondorioz.
Auztiegi
Gorenak bere epaian azterketa xehatua egiten du, ez soilik aipatutako
Aurrekontu Legeenak, baizik eta kotizazioari buruzko Gizarte Segurantzaren
oinarrizko araudiarena ere bai, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu
Bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, 19,
107 eta 108. artikuluetan jasotzen dena, eta ondorioztatzen du laneko istripuen eta gaixotasun
profesionalen kotizazioak ez duela
soilik kontuan hartzen enpresaren jarduera, baizik eta okupazio jakina edo
soldatapeko langilearen lana ere bai, kotizazio-motak banaketa-sistemaren
ondoriozko finantza-eskakizunei erantzuten baitie; beraz, kalkulatzerakoan,
kontuan izaten dira Gizarte Segurantzak finantzatu beharreko aurreikus
daitezkeen prestazioak.
Horren
guztiaren ondorioz, Auzitegi Gorenak ulertzen du arrazoizkoa dela arrisku
profesionala zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izatea enpresariaren
kotizazio tipoa ere; hala nahi izan du legegileak, langilea babestu ahal
izateko egiten duen jardueraren balizko arriskuaren arabera.
Auzitegi
Gorenaren iritziz, legegilearen asmoa hori izan da beti, nahiz eta idazkera
hobetu zitekeen, eta ezartzen du, bai
2016ko urtarrilaren aurretik, bai idazketa berriaren ondoren, langilea II. koadroko
okupazio edo egoeraren batean badago, koadro horretako kotizazio tipoa ezartzen
dela, eta ez I. koadrokoa, enpresaren jarduerari dagokiona.
Legegileak
kontuan izan du lanpostuaren berezitasuna enpresaren jarduerarekiko, legezko
oinarrizko arauetan eta arauzko garapenean laneko istripuengatik eta gaixotasun
profesionalengatik kotizatzeko, Auzitegi Gorenak esaten duen bezala, eta ez da
aldatu Gizarte Segurantzako arauen xedea; beraz, interpretazio teleologikoaren
arabera, besteren kontura arrisku handiagoko lan bat egiten bada, Gizarte Segurantzan
gehiago kotizatu beharra dago, laneko istripuen ondoriozko prestazioak
artatzeko; hala ezarri da legerian, 2015eko urrian izandako aldaketa baino
lehenagotik.
Beraz,
kasu zehatza ebatziz eta doktrina zuzena ezarriz, adierazi du TANSPORTES
ARNIELLA, S.A.k bereziki eta, oro har, CNAEko
494 kodean sartutako edozein enpresak, hau da, errepide bidezko garraiokoak eta
mudantzen zerbitzuetakoek, I. koadroan egon eta langileek II. koadroko zereginak betetzen
badituzte (kasu honetan, 3,5 tonatik
gorako edukiera duten merkantzien garraio-ibilgailuen gidariak), toperik
altuenean kotizatu behar dutela (II. koadroari dagokion 6.70 tarifa, eta ez I. koadroari
dagokion 3,70 tarifa).
Hitzez
hitzeko interpretazioak absurdora eramango luke eta langilea inolako babesik
gabe utziko luke laneko istripuena eta gaixotasunena bezalako arlo sentiberan
honetan, eta kontuan izan behar da, gainera, gaitasun profesional handiagoa
eskatzen zaiela 3,5 tona edo gehiagoko merkantzien garraio-gidariei, hau da,
tonarik gehien erabiltzen dutenei, eta garraioei buruzko araudiak berak
bereizten ditu profesional batzuk eta besteak, eta, horren ondorioz,
garraio-enpresa bateko kotizazio-sistemak, irizpide orokorrari erantzuteaz
gain, karga-bolumenaren ondoriozko berariazkoari ere erantzuten dio.
Epai honekin eta apaia aipatzen den 2018-10-26ko aurrekariarekin, 468 1/2017 errekurtsoan aipatua, gure iritziz, benetako okupazioaren edo enpresa-jardueraren araberako kotizazioari buruzko eztabaida erabakita geratzen da, eta adierazten dugu CNAEren jarduera hartuko dela beti kontuan enpresaren jarduera kokatzeko, baina bertako langile batzuen lana ere kontuan izango dela, beren jardueraren ondorioz legegileak kotizazio bereziren bat aurreikusi duen kasuetan.
Langile baten gaia
planteatu da: ezar daitekeen hitzarmenean aitortutako borondatezko eszedentzia
berezian zegoela gaixotasun arruntagatik baja hasi zuen langile honek, eta
eszedentzia amaitu eta enpresan berriro sartzean, aldi baterako ezintasun
prestaziorako eskubidea du?
Gure
Gizarte Segurantzaren sisteman prestazio bat jasotzeko oro har eskatzen den baldintzetako bat da egitate sortzailearen unean alta edo alta
asimilatu egoeran egotea.
Eszedentzia
egoeretan, legegileak nahi izan du nahitaezko eszedentzia baino ez dadila izan
altarekin pareka daitekeen moduko inguruabarra Gizarte Segurantzako Lege
Orokorraren 166. artikuluaren arabera, “kontingentzia jakin batzuetarako” arauz
ezarritako irismenarekin eta baldintzekin.
Beraz,
ez da borondatezko eszedentzia egoerako alta egoerarekin asimilagarria, eta
orain aztertu behar dena da zein den
baldintza hori izateko unea, kontingentzia arruntengatiko aldi baterako
ezgaitasunaren prestazioari dagokionez.
Gizarte
Segurantzako Lege Orokorraren 172.
artikuluak zehazten du zein diren prestazioaren onuradunak, eta Gizarte Segurantzako
prestazioaren onuradun izateko baldintzei dagokienez, lege-testu bereko 165.1 artikulura igortzen gaitu; beraz,
baldintza orokorra bete beharra dago, zeinaren arabera, aldi baterako
ezgaitasunagatik prestazioa jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa izango da,
besteak beste, afiliatuta eta erregimenean alta emanda edo alta asimilatuko
egoeran egotea, gorabehera edo babestutako egoera gertatutakoan, berariazko
aurkako lege-egoerarik ez badago.
Ezarri
daitezkeen arauak aztertu ondoren, Jurisprudentziak zein interpretazio eman duen ikusiko dugu, eta, duela gutxi, 2018-12-12an Auzitegi Gorenak emandako epaiak,
4142/2016 kasazio-errekurtsoari buruzkoak, gogorarazten digu Gizarte Segurantzaren sistemaren babesa
ematen dela langileak ziurtatzen duenean osasun-laguntza jasotzeko beharra izan
eta lana egiterik ez duela, eta zalantzarik ez dagoenean prestazioaren egitate
sortzailea babestutako ebentualitatea eguneratu denean gertatu dela, eta une
horretan eskatzen du legeak prestazioa izateko baldintzak betetzea.
Legezko
arauek eskatzen dute prestazioa izateko baldintza denak eta bakoitza bete eta
gertatu behar direla, eta horien artean dago lana egiteko ezintasuna; beraz, lana egiteko moduan dauden langileen kasuan
baino ezingo da aztertu gaixotasuna edo istripua izan den lana egiteko
ezintasuna eragin diona.
Aldi
baterako ezgaitasunaren prestazioaren dinamikak eskatzen du bajaren datatik
abiatzeko eskubidea sortzeko zedarri gisa, baina soilik ezgaitzen duten
ondoezen ondoriozko jarduerarik ezaren ondorioz ordainsarien galera baldin
badago.
Hala
ez bada, ezin da esan egiazko baja medikoa egon denik, langilearen osasun-baldintza
nolakoa den egiaztatu eta osasun-egoera hori nolanahikoa izan arren, ez baitu
garrantzirik lana egiteko ezintasuna egiaztatzeak, aktiboan ez badago eta
egoteko moduan ere ez; beraz, nekez onar daiteke egitate sortzailea egiaz
lanean ari ez den eta soldatarik jasotzen ez duen unean finkatzea.
Auzitegi
Gorenaren arabera, aldi baterako ezgaitasunaren prestazioaren dinamikak
eskatzen du bajaren datatik abiatzeko, hori izango baita eskubidea sortzeko
zedarria, soilik ezgaitzen duten ondoezen ondoriozko jarduerarik ezaren
ondorioz ordainsarien galera baldin badago egiaz.
Alabaina, nekez onartu da egitate
sortzailea egiaz lanean ari ez den eta lanaren ordainsaririk ez dagoen une
batean kokatzea; babestuko egoera ez da sortuko langilea bere zereginean hasi
arte, eta hori ezinezkoa bada, aldi baterako ezgaitasun egoeran dagoelako,
lanaren eraginkortasuna ezingo da aitortu Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren
165. artikuluan eskatutako baldintza guztiak gertatzen direla ziurtatu arte.
Segidako
traktu prestazioa dugu kasu honetan, eta horri etekina ateratzeko baldintzak egunerokotasunean
bete behar dira, hau da, eszedentziaren ondoren lanean hasi behar zuen egunean
data horretatik aurrera alta baldintza betetzen bazen, beste baldintzarik falta
gabe, langileak ezgaitasun egoeran
dagoela esan behar da, eta hori izango da bere bajako lehenengo eguna,
zerbitzua eskaintzeko ezintasunarekin hasi baita bere laneko kontratua berriro
hasi duenean.
Bost egunetan,
hainbat gai landu dira ikuspegi praktikotik; esate baterako, Larrialdietako
prestakuntza eta entrenamendu programa, suteren bat badago, larrialdiaren lehen
bost minutuetan nola jokatu ikasteko, eta bihotz-biriketako bizkortzeari eta
bizi euskarriko teknikei buruzko tailerra. Era berean,
Mutualiak bi trebakuntza-saio egin ditu:
-Tailer bat, non
parte-hartzaileek aukera izan zuten esfortzu fisikoaren eraginez sortutako
gerri eta bizkar aldeko lesioak murrizten eta prebenitzen laguntzen duen
exoeskeleto mekaniko bat probatzeko.
–Adinaren
simulatzailearen tailer bat: bakarkako hainbat osagarriz osatutako gailua; adinarekin
zerikusia duten muga sentsorial eta motorrek eragiten dituzten zailtasunak
simulatzen ditu.
Parte-hartzaileen iritziz, jarduera oso interesgarria eta
berritzailea izan zen, eta ikusmin handia sortu zuten, batez ere,
exoeskeletoek. Aurrerapen handia iruditu zitzaien eta, etorkizun ez hain
urrunean, horrelakoek erraztu egingo dute lana, lesio asko saihestuko
baitituzte, eta langile askoren bizi-kalitatea hobetu.
Bestalde, Prebentzio astearen barruan, antzerki-foro
moduko bat egon zen. Bertan, Laneko Arriskuen Prebentzioko zikloko
ikasleek dramatizazio txikiak egin eta, roleplaying bidez, arrisku
psikosozialeko egoerak simulatu zituzten, horren ondoren, egoera aztertu eta
zuzentzeko ekintzak eta prebentzio-neurriak proposatzeko. Halaber, esketx
laburrak egin zituzten, laneko zenbait istriputan nola jokatu behar zen
antzezteko; esate baterako, zer egin bero-kolpe baten aurrean edo ikastetxe bat
ebakuatzerakoan. Horretarako, El Pulmón de
Gaia antzerki taldearen laguntza izan zuten; umoretik abiatuta, ikuskizun
handia eman zuen, prebentzioa ez dela txantxa irakasteko.
El Pulmón de Gaia antzerki taldearen hitzetan, antzerki-foro horren xedea da ikuslea
antzerki-jarduerako protagonista egitea, antzezpenean aktiboki parte har dezan. Era horretan, ikusle huts izatetik aktore izatera pasatuko da. Dinamika eta teknika desberdinak erabilita, jorratu beharreko gaia
identifikatzen da, eta hainbat antzerki-ekintza garatzen dira, horrelako
egoeretan erabakitzeko orduan sor daitezkeen gatazkak errepresentatuz. Gatazka bakoitzaren aurrean, konponbideak bilatu eta antzerki-ekintzetan
txertatuko dira.
Laburbilduz, parte-hartzaileak eurak dira antzerki-egoeren gidoilariak, eta egoera horiek berak bizi ditzakete lanean.El Pulmón de Gaiakoek adierazi zuten moduan, “antzezterakoan, bertaratuei izan dezaketen lan ingurunea perspektibatik ikusarazten diegu, hartara, errazagoa izan dadin beraientzat erabaki egokiak hartzea, etorkizunean horrelako egoerak bizitzen dituztenean”.Horri soinu-, argi- eta eszenografia-efektuak gehituz gero, interes handiko giroa sortzen da, benetan aproposa dena transmititu nahi den mezua helarazteko: laneko segurtasuna serio hartu behar da.
Mutualiak APP berria abiarazi du, eta beste urrats bat egin du aurrera, bezeroarekiko orientazioaren eta gure enpresekin komunikatzeko teknologia berrien erabilerari dagokienez.
Mutualiaren estraneta erabiltzen dutenei zuzendutako aplikazioa da; orain, moldatu egin da gailu mugikorretan (smartphone eta tabletetan) erabiltzeko. Mutualia enpresak zure eskura jartzen du zure enpresaren informazioa, zauden lekuan zaudela ere, era erraz eta irisgarrian. Halaber, zure enpresaren absentismo eta ezbehar-tasaren adierazleei buruzko informazioa ematen du denbora errealean.
☞ Zertarako erabil daiteke?
Mutualiak zure enpresari buruz dituen datuak ikusteko eta horiek osatu edo aldatzeko.
• Zure enpresako pertsonen bajak ikusteko. • Laguntza-partea bete eta postaz bidaltzeko. • Elkarteko kide izatearen egiaztagiria eskatzeko. • Baja eragin duten edo ez duten istripuen eta izapidetzeko dauden Delta parteak ikusteko. • Botika-kutxak ikusi edo eskatzeko, bai eta eskaeraren egoera zein den une oro ikusteko ere. • Kenkarien kontsulta egiteko, eta langile bakoitzaren kenkariaren xehetasunak ikusteko. • Zure kudeatzaile pertsonalarekin egoteko aukera kontsultatzeko. Halaber, berarekin harremanetan jartzeko aukera izateko, telefonoz zein postaz, zure zalantzak argi ditzan. • Mutualiaren sareko zentroak bilatzeko eta horiei buruzko informazioa eskuratzeko.
☞ Zer egin alta egiteko?
Mutualiaren estranetean erabiltzaile gisa inskribatuta egon behar da (hemen egin daiteke)
☞ Nola sartu?
Mutualia Enpresak APPean sartu, telefono mugikorra edo tableta erabilita. Deskargatzeko App Store-n edo Google Play-n sartu behar da, eta Mutualia Enpresak bilatu hor, instalatzeko.