2019ko SEPEren Kontratuen Gida, 28/2018 Errege Lege-dekretuarekin eguneratua

guia_contratos-2019
sepe gida
SEPE Gida

2019ko urtarrilean eguneratutako Kontratuen Gidak laneko kontratuen eta kontratatzeko pizgarrien arloan indarrean dagoen araudi osoa jasotzen du.

Erabiltzaileek eta gure laneko merkatuan jarduten duten agenteek eskatutako informazioa ematera zuzenduta dagoen gida da. Kontratu-ereduetan oraintsu egindako administrazio-sinplifikaziora egokitu da, eta beste era batera egituratu da, ulergarriagoa izan dadin dauden lau kontratu-ereduak (finkoa, aldi baterakoa, prestakuntza eta ikaskuntzakoa, eta praktikakoa), haien ezaugarriak eta dituzten klausula bereziak zein diren jakiteko, langileak eta/edo enpresariak dituen berezitasunen arabera.

Mutualiak laneko arriskuen prebentzioaren gaurko panoramikari buruzko argazki onenak sarituko ditu

sarituak 2018

Lan arriskuen prebentzioari buruzko Mutualiaren XVI. argazki lehiaketa abian jartzen da. Izena emateko epea otsailaren 15ean ireki da, eta martxoaren 15ean amaituko da.

Sariak 2.700 euroko diru kopuruarekin hornituta egongo dira eta saridunen izenak Mutualiak apirilaren 28aren, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira antolatuko duen ekitaldian jakinaraziko dira.

Aurreko edizioek harrera bikaina izan zutenez, eta lan esparruko prebentzioaren egoera erakusteko eta hari buruz sentsibilizatzeko asmoz, Mutualiaren Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2019ko maiatzaren hasieran ezagutaraziko da Mutualiaren web-orrian. Sariak honakoak dira:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena; nahi beste argazki bidal ditzake. Gaia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta haren balioak nabarmenduko dira argazkien bidez. Gainera, positiboki baloratuko dira arrisku egoerak edota praktika onak irudikatzen dituzten lanak. Aurkeztutako argazki bakoitzeko, “Deskribapen orria” deituriko formularioaren ale bat bete beharko da; bertan, irudian agertzen den arrisku egoera edota praktika ona deskribatuko da.

Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera. Prebentzioaren panoramika irudikatzeak saria dauka.

Informazio gehiago:

prevencion@mutualia.es

944 042 105      943 440 526       945 009 077

Mutualia, haur minbiziaren aurkako borrokarekin bat

Gaurko egunez, otsailak 15, Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Bere helburu bakarra, minbizia pairatzen duten haur eta gaztetxo guztiek diagnostiko eta tratamentu egoki bat izateko aukera berdinak dituztela gogoraztea da.

Minbizia da, lurralde aurreratuetan, gaixotasunez hiltzen diren haurren lehen kausa. 0-14 urte arteko 1.100 haurrei eragiten die, beren diagnostikoak familia osoari bizitza aldatzen dielarik. Aspanovas, Aspanogi eta Aspanafoa Elkarteek (hau da UMEEKIN osatzen duten Euskal Haur Minbizidunen Federazioak) prozesu osoan laguntzen die familiei, ahalik eta eramangarriena izan dadin saiatuz.

Mutualia osatzen dugun pertsonok ere gaixotasun honen ikerkuntzan eta borrokan lagundu nahi dugunez, datozen hiru urteetarako elkarlanerako elkarte hauek aukeratu ditugu. Gure helburua beraien ekintza desberdinen berri ematea eta ekimen desberdinen bidez diru bilketak egitea da.

AZKOITIKO ZENTROAREN IREKIERA

azkoitia

Datorren otsailaren 18an, astelehena, Azkoitiko asistentzia-zentro  berria irekiko dugula.

Ordutegia:Astelehenetik ostegunera:
8:30-13:00 eta 14:00-17:00Ostiraletan: 8:30-15:30

Telefonoa: 943 853 242

Helbide berria:
Anaitasuna enparantza, 3 behea

Jakin ezazue Trino Uria kalean dagoen gure zentruak 2019ko otsailaren 15ean, arratsaldeko 15:30tan, itxiko dituela bere ateak.

MUTUALIA FOROAREN XVII. EDIZIOKO HITZALDIAK 2019KO OTSAILA

Otsailaren 5etik 8ra bitartean, Mutualia Foroaren XVII. edizioko jardunaldiak egin dira Bilbon, Donostian, Eibarren eta Gasteizen.

Mutualia Foroak indarra hartu du Euskadin azken urteetan, lege-berritasun interesgarri eta konplexuenak praktikaren ikuspegitik aztertuta. Oraingoan, 500 lan-aholkulari inguru bildu ditu, proposatutako gaiek erakarrita:

1. Hitzaldiaren bideoa

Pentsio publikoak berriro balioesteari eta gizarte, lan eta enpleguaren alorreko premiazko beste neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege-dekretuaren analisia.

Araubide Orokorrari eta beste Araubide Bereziei eragiten dieten kontratazio, kotizazio, erretiro eta langabeziari buruzko alorrak.
Susana Castaños

2. Hitzaldiaren bideoa

Pentsio publikoak berriro balioesteari eta gizarte, lan eta enpleguaren alorreko premiazko beste neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege-dekretuaren analisia.

Langile Autonomoen Araubide Bereziaren berritasunak. Estaldura zabaltzea, kotizazioa eta kontzeptuak.

3. Hitzaldiaren bideoa

Administrazioarekiko Auzien Salaren (2. sekzioa) 2018ko urriaren 3ko epaiaren aipamena egingo dugu; epai horrek lege-doktrina xedatzen du GSINek emandako amatasun prestazioaren PFGZ ordaintzetik salbuetsita egoteari buruz.
Iñaki Esnal

Hitzaldia

ZER EGIN ATZERRIAN LAN-ISTRIPU BAT IZANEZ GERO

Garrantzitsua: informazio hori eguneratuta egon daiteke, 2019an argitaratutako artikulua baita. Informazio eguneratua gure webguneko atal honetan dago: Zer egin lan-istripu baten aurrean

Internazionalizazio zerbitzuen esparruko eskaintza

Langile batek atzerrira bidaia egin behar badu lan kontuak direla eta, enpresak tramite batzuk bete beharko ditu irteera gertatu baino lehen. Mutualiaren Nazioartekotze Zerbitzuak aurkezten dizkizuegu, bidaiaren aurretiko jarraibideak jakin ditzazuen, baita atzerrian lan-istripu bat izanez gero eman beharreko pausuak gogoan izan ditzazuen ere.     

Bidaia egin aurretik:

12 hilabetetik beherako egonaldia baldin bada, ondorengo tramiteak egin beharko ditugu bidaiari ekin aurretik: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian:

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean:

  • Europako
    Osasun Txartela eskuratuko dugu (EOT)

Langileak urtebete baino gehiago pasa behar baldin badu atzerrian, beharrezkoa izango da:

  • E-102 inprimakia, “Soldatarik gabeko jarduera edo lekualdaketa luzatzea”, lau aletan (besteren kontura lan egiten duten langileentzat), edo hiru aletan (norberaren konturako langileentzat); eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusira edo enpleguaren herrialdean izendatutako erakundera igorriko da.

Atzerrian lan-istripu bat izanez gero zer egin

Istripua Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan gertatuz gero, Europako Esparru Ekonomikoan, Suitzan, Espainiarekin osasun-laguntza barnean hartzen duen aldebiko hitzarmena dutenetan:

  • Lehentasunez,
    zentro publikoetara joko dugu eta Europako Osasun Txartela + NAN edo pasaportea
    aurkeztuko ditugu.

Kasu honetan, langileak ez du ordaindu behar jasotako zerbitzua.

Espainiarekin Gizarte Segurantzaren esparruan aldebiko hitzarmena duten herrialdeetako batetan gertatuz gero, -baina osasun-laguntza barnean hartu gabe-:

  • Lehentasunez, zentro publikoetara joko dugu
    (mutuako telefono bidezko arreta-zerbitzuan adierazitakoetara)
  • Europako
    Osasun Txartela + NAN edo pasaportea aurkeztuko ditugu.
  • Jasotako laguntza ordainduko dugu

Kasu honetan, istripua izan duen pertsonak mutuari eska diezaioke ordaindutakoa itzultzeko.

Mutualiaren gomendioak

  • Kontingentzia profesionalen estaldura du mutuak (lan-istripuak eta laneko gaixotasunak); baina, kontingentzia arrunten prozesuetarako, enpresek langileentzat aseguru pribatua izatea gomendatzen da.

  • Langileak gaixotasun endemikoak izan ditzaketen herrialdeetara bidaltzen dituzten enpresen kasuan, jar zaitez harremanetan zure Prebentzio Zerbitzuarekin, eman daitezkeen txertoen berri izateko.

  • Langileak eraman dezala Bezeroentzako 24 orduko Arreta Zerbitzuko 900 50 60 70 linea duen txartela; txartel horretan ageri da atzerritik egiten diren deietarako telefono-zenbakia: +34 94 425 6398.

  • Edozein zalantza sortu edo zerbait kontsultatu nahi izanez gero, jarri harremanetan Kanpoko Baliabideen Sailarekin +34 94 425 2586 edo zure kudeatzaile pertsonalarekin.

Gehiago jakin nahi al duzu? Ezagutu Lan-istripu baten aurrean zer egin behar duzun pausuz pausu.

Absentzien Kudeaketari nola ekin

jornada-ausencias
Absentziak Prebenitzeko Eta Kudeatzeko Gidaren Aurkezpena

Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko Gidaren aurkezpena

3 deialdi:

  • 2019ko otsailaren 13a, Vitoria-Gasteiz (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 10-Bis), EHO eraikina), 10:00-12:30.
  • 2019ko otsailaren 13a, Bilbo (Abandoibarra Etorbidea, 3, Bizkaia Aretoa),16:00-18:30
  • 2019ko otsailaren 14a, Donostia (Arriola pasealekua 26, Pakea Klinika), 10:00-12:30

Gaur egun, absentismoa da enpresa askok kudeatu behar duten arazo nagusietako bat, eragin nabarmena baitu, hala emaitzen kontuetan nola sistema eragileetan.

Jardunaldi honetan, erantzun gehiago eman nahi dizkiogu enpresa-ehunak aurre egin beharreko benetako arazo honi, eta tresna berria eskaini nahi diegu enpresei, absentismoa kudeatzeko beste ikuspegi bat izan dezaten, ikuspegi tradizionaletik harago joanez.

Horretarako Sergi Riau jauna izango dugu bertan, Solutia Global Health Solutions-en bazkide zuzendaria eta absentismoaren kudeaketa-arloko aholkulari aditua. Hainbat eleberri eta liburu tekniko idatzi ditu gai honi buruz eta tresna berezi batzuen garapenean eta ikerketan parte hartu du. Jardunaldian absentzia-kudeaketan joera berriak aurreratuko dizkigu.

Bestetik, “Mutualiaren Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko Gida” aurkeztuko dugu, non jarraibide argiak aurki daitezke, besteak beste, absentziak kudeatzeko plana egiteko, absentismoa kudeatzeko lagungarri izan daitezkeen adierazleak kalkulatzeko, kudeaketa-protokolo bereziak garatzeko edo langileei jakinarazteko. Azken batean, gida erabilgarria da, absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko.

Jardunaldiaren programak deskargatu: