
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2020ko ekainaren 23tik ekainaren 28rako astea.

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2020ko ekainaren 23tik ekainaren 28rako astea.
Joan den larunbatean, ekainaren 27an, argitaratu zen 2020ko 24/2020 Errege Dekretua, besteak beste, LAEBean eta ILEBean sartuta dauden autonomoen kolektiborako prestazio berriak arautu dituena, eta, EAOn argitaratuta, ekainaren 27ko larunbatean bertan indarrean sartu zena:
· 8. art. Kotizazioetan salbuestea, ekainaren 30ean ezohiko LAJE jasotzen ari direnentzat, uztaileko (%100), abuztuko (%50) eta iraileko (%25) hilabeteetan.
· 9. art. LAJE prestazio berria, uztailaren 1etik irailaren 30era arte ekainaren 30ean ezohiko LAJE jasotzen ari direnentzat eta orain ezarritako eskakizunak betetzen dituztenentzat. Eskaera uztailaren 15a baino lehen egiten bada, uztailaren 1etik aurrera ordainduko zaio prestazioa. Bestela, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera kobratuko dute
· 10. art. Ezohiko LAJE prestazio berria sasoi jakin baterako langileentzat, betiere, baldin eta artikulu honetan ezarrita dauden eskakizunak bete badira eta uztailaren 15a baino lehenago eskatu bada. Egun horretaz geroztik eskatzen dutenek eskaerako hurrengo egunetik jasoko dute.
Prestazio berriak arautzeko hiru artikuluak atxiki ditugu, informazioa eskatzen duten autonomoei jakinarazi ahal izan diezaiegun.
· Horrez gain, prestazio berriek aipatzen dituzten Gizarte Segurantzako Lege Orokorreko 330.1 eta 338. artikuluak kopiatu dizkizuet.
COVID-19aren eraginez jarduera eteteagatiko ezohiko prestazioa luzatzeko eskaera
Sasoiko langile autonomoentzako Jarduera Eteteagatiko Ezohiko Prestazio Eskaria
Garapen iraunkorrerako helburuen (GIH) historia eta horiek kudeaketa-ereduan txertatzea

2004. urtean, lehen hurbilketa egin genuen, enpresen erantzukizun sozialaren (EES) lehen diagnostikoa eginez. 2005ean, iraunkortasunaren urteko lehen txostena egin genuen, Global Reporting Iniciative (GRI) erakundeak ezarritako irizpideetan oinarrituta. 2009an, Mundu Itunaren 10 printzipioekin bat egin genuen, eta iraunkortasun-memorietan urtean gauzatutako ekintzen berri emateko konpromisoa hartu genuen. 2016ko memorian, Mutualiak GRI adierazleak txertatu, eta 17 GIHekin lotu zituen.
2019. urtean, Garapen Iraunkorraren Batzordea eratu genuen, Zuzendaritza Batzordearen Batzorde Etikoaren zuzendaritzapean. Batzordearen zeregina da estrategia GIHen arabera zehazten dela zaintzea, alor eta lantalde guztiak ezarritako helburuak garatu eta betetzeko lanean inplikatuz eta mutualitatean iraunkortasuna garatzen dela bermatuz.
Horretarako, erakundearen zenbait ildo aztertu ditugu:


Plan estrategikoa martxan jartzearen barruan, oinarrizko zereginetako bat izan da Mutualian lehentasunezkoak diren GIHak identifikatzea. Horretarako, kontuan hartu ditugu, alde batetik, gure jarduera motagatik eragin handiena izan dezaketenak, eta, bestetik, gure interes taldeen beharrizanak eta eskariak.
| GIH | ARRAZOIA |
|---|---|
| | Mota guztietako pobrezia desagerraraztea gainerako helburuen oinarria da. Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutualitatea den aldetik, prestazio ekonomikoak egiten dituen erakundea da; horrenbestez, pertsonen diru-sarreretan eragina du, baita horiek oinarrizko beste elementu batzuk eskuratu ahal izateko baliabideetan ere. Era berean, pertsonak eta hornitzaileak kontratatzen ditu; beraz, beste interesdun batzuek diru-sarrerak eskuratzeko eta haiek pobreziaren gurpiletik irteteko prozesuan eragina du. |
| Mutualiari atxikitako langileen eta Mutualian bertan lan egiten duten pertsonen osasuna eta ongizate fisiko eta psikologikoa funtsezkoa da. Mutualiaren jardunaren oinarria da, neurri handi batean, osasun prestazioak kalitatezkoak eta beharrizan bakoitzerako egokiak izatea. | |
| Pertsonen prestakuntza funtsezkoa da desberdintasun egoerak ez betikotzeko eta pobreziaren gurpiletik irteteko. Mutualian oinarrizkoa da langileak trebatuta egotea, eta zerbitzuak eman edo ondasunak hornitzen dituzten eragileen bikaintasuna da xede. | |
| Funtsezkoa da Mutualiaren jarduera aukera-berdintasunaren printzipioaren gainean oinarritzea, garapena geldiarazten duten desberdintasun-egoerak atzean uzteko. Lanerako sarbidea, prestazioak, familia-bizitzaren kontziliazioa… gai horiek garrantzitsuak dira guretzat eta gure interes taldeentzat, eta horien gainean eragina dugu nor kontratatu erabakitzen dugunean, prestazioak (amatasuna, adingabeen zaintza) kudeatzen ditugunean eta merkatuan ondasunak eta zerbitzuak erosten ditugunean. | |
| | Mutualiak, ekonomiaren esparruan trakzio-erakundea izanik, enplegatzailea, kontratu-esleitzailea eta zerbitzu-prestatzailea den aldetik, erabateko eragina dauka enpleguan eta hazkunde ekonomikoan. Horregatik guztiagatik, esfortzua egin behar du merkatuan presentzia edukitzeko, Mutualiako langileentzat nahiz gainerako langileentzat onuragarrienak diren baldintzetan eragina edukitzeko. |
| Mutualiaren jardunak materialen eta ondasunen kontsumoa behar du zereginak behar bezala betetzeko; hortaz, eragin zuzena dauka helburu honetan. Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da kontsumo horiek kontrolatzea, jarduna ahalik eta ingurumen-eragin txikienarekin garatzen jarraitu ahal izateko, ingurumen alorreko legeak urratu gabe. |

Pandemiaren ondoren, itzultzen ari dira poliki-poliki kirol lehiaketak, eta jarduera ere pixkana lehengoratzen ari da, hainbat modalitatetan. Unión de Federaciones Deportivas Vascas/ Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan hainbat aholku ematen dizkizuegu, forma fisikoa berreskuratzeko eta oso gustukoak dituzuen kiroletan segurtasunez jarduteko, besteak beste txirrindularitzan, jarraitzaile ugari baititu gure lurraldean. Udan gaudelarik, handitu egiten da bizikletarekin errepidera ateratzeko eta une atseginak igarotzeko grina. Eta horrek eragin handia du gure ongizate pertsonalean.
Zaleak itzultzeko irrikaz zeuden, eta geldialdiaren aurreko mailara itzultzeko behar izan den denbora ez da gehiegizkoa izan, ez behintzat hutsetik hasten denak edo noizean behin ibiltzen denak beharko lukeena adinakoa. Beraz, ohiko tropela zoriontsu dabil geldialdiaren ondoren. Ez da hala gertatu, ordea, Euskal Federazioaren lehiaketetan, maila horretako hainbat ekitaldiren itzulera hilabete honetarako aurreikusita baitago.
Gure forma fisikoa ez da soilik osatzen bizikleta gainera igotzen garenean, eta, errendimendu galeraren ondoren, hainbat alderdi landu behar dira, jarduerara modu seguruan eta arriskurik gabe itzuli nahi izanez gero: indar lanak, elikaduraren ezinbesteko oreka eta plangintza kardiobaskularra. Errepidera irten aurretik, berotzeko eta gure giharrak behar bezala jartzeko ariketak egitea komeni da. Eta ahaleginaren ondoren, berriz, luzaketek giharrak berreskuratzeko funtzioa betetzen dute. Aurreko argitalpenetan aipatu bezala –eta berriro ere azpimarratu nahi dugu gaia–, itzulerak progresiboa izan behar du, nahiz eta kirolari asko ezin hobeto dauden dagoeneko.
Eta, bereziki, txirrindularitza atsegina eta osasunerako onurak ematen dizkigun jarduera gomendatuenetako bat delako. Txirrindularitza, gainera, edozein adinetako pertsonentzat da egokia, eta bereziki giltzaduretan (belauna) eta bizkarrean mina dutenentzat; izan ere, beste kirol batzuetan ez bezala, mina eragiten duten inpaktuak saihesten dira txirrindularitzan. Pedalei eragitea lagungarria da sistema immunologikoa indartzeko, eta onuragarria da gantza galtzeko, nahiz eta abantaila zerrenda handiagoa den: kolesterol mailak jaisten dira, biriken gaitasuna eta bihotzaren indarra handitzen da, onuragarria da odolaren zirkulazioarentzat, giharrak sendotzen ditu, eta hezurren dentsitateari eusten dio.
Gainera, Euskal Herriko ibilbide ederretan barrena eragiten diegunean pedalei, bigarren mailara igarotzen dira egunero kezkatzen gaituzten arazoak, eta gozatu egiten dugu: erlaxatu egiten gara, arazoei ihes egiten diegu, eta, dutxa berritzailea hartu eta gero, konturatzen gara zein ondo sentitzen garen eguneroko lanari ekiteko. Kirolariek beren baldintza eta asmoetara egokitu dute itzulera, betiere zentzuz eta modu progresiboan; ondo pentsatuz nola hobetu modu seguruan gure forma fisikoa. Mina edo lesioren bat badugu, izotza jarri behar da mindutako artikulazioetan, luzaketa arinak egin behar dira pedalei eragin ondoren, oinak ur hotzetan jarri behar dira ahaleginaren ondoren, eta ondo jan eta edan gogor jardun eta gero.
Horrez gainera, ibilbidean zehar taldean jardun badugu, laguntasuna sendotzen dugu, eta hobetzearen sentipen atsegina eta euforia sentitzen ditugu, hori baita bizikletan ibili ondoren sentitzen diren sentipen positiboetako bat; ia hiru hilabetez asko igarri ditugu faltan sentipen horiek, nahiz eta askok arrabolarekin eta bizikleta estatikoarekin jardun duten etxe barruan.
Baina aire zabalean bizikletaz ibiltzea, hain ongi ezagutzen ditugun errepide eta mendate horietan barrena –erneguka bada ere, behin eta berriz igotzen ditugunak–, horrek guztiak estresetik urruntzen gaitu, autoestimua handitzen du, eta bazterrean uzten dugu antsietatea, endorfinak ugaldu egiten baitzaizkigu.

Ezohiko egoera bat bizitzea tokatu zaigu; aurrez bizi izan ez dugun egoera berri bat.
Hasierako inpaktu uneak bizi ondoren, panorama berri baten aurrean gaude, zeinak aldaketak eragin dituen laneko baldintzetan nahiz baldintza sozial eta pertsonaletan: arau berriak, gauzak egiteko modu berriak, harremanak gutxitzea, osasunari lotutako ziurgabetasunak, ekonomikoak, familiakoak, etab.
Hori dela-eta, sentimendu eta emozio asko ager daitezke, esate baterako, beldurra, segurtasun falta, antsietatea, estresa… aurrez ez zeuden faktoreak agertzearen ondorioz, edo, aurrez bazeuden ere, orain hartzen ari diren garrantzirik ez zuten faktoreak agertzearen ondorioz.
Hau da, gaur egungo pandemia honen eraginez, salbuespenezko egoera bat bizitzen ari gara, egoera berria bai pertsonentzat zein enpresa eta profesionalentzat; horrenbestez, ez daukagu nola jokatu jakiteko aurretiazko esperientziarik edo erreferenterik.
Horrelako egoerak hobeto kudeatzen jakiteko, enpresei TRESNA SORTA BAT eskaintzen diegu, langileen osasun psikosozialari eta ongizateari arreta jartzeko:

Estresa, gure garaiari dagokion bizi-estiloari lotuta, baliabide beharrezko eta erabilgarria da pertsona batek eguneroko bizitzako erronkei baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko. Lanaren ikuspegitik, urterik urte, erakundeetan badaude zenbait egoera estresa sortzen duten egoera gisa har daitezkeenak. Langileei lanaren esparruan nahiz esparru pertsonalean estresa identifikatzen eta kudeatzen laguntzeko asmoz, Mutualiak ESTRESA KUDEATZEKO ESKULIBURUA sortu du.

COVIDa agertu zenean eta, batez ere, COVID ondorengo aroan, estresa nabarmenago agertu da. Gaur egungo ingurunearen eskaerak eta eskakizunak eguneroko erronka dira gizartearen zati handi batentzat. Aipatutako eskuliburuaren osagarri, Mutualiak COVID ONDORENGO ESTRESARI BURUZKO ESKULIBURUA aurkeztu du. Problematika hori hobeto kudeatzeko ezagutza eta jarraibideak eskaintzen dira bertan.

ALDERDI PSIKOSOZIALEN DEKALOGOA ENPRESARENTZAT, COVID-19AREN AURREAN lanaren nahia da zenbait jarraibide eskaintzea enpresen antolamenduko alderdiei erantzuteko, bai eta langileen alderdi psikosozialei erantzuteko ere.

TELELANEKO POSTUAREN AUTOEBALUAZIOAegiten laguntzeko, enpresen eta langileen eskura jarri dugu galdetegi hau, laguntza eta gomendioez gainera, telelaneko lanpostua aztertzen laguntzen duena.
Galdetegi hori ahalik eta egokien betetzeko, telelanari buruzko hezkuntza-jarduera bat dago gure online CAMPUSean, galdetegia bete baino lehen egiteko. Aurretiazko jarduera horrek berariazko ezagutza ematen du, telelaneko postuen arriskuei eta prebentzio jarduerei dagokienez.

“ARRISKU PSIKOSOZIALAK” dibulgaziozko jarduera aurkezten dugu. Campus Birtuala. “Arrisku psikosozialetako” modulu horren helburuak dira lan-ingurunean pertsonen ongizateari eraso egin diezaioketen egoerak ezagutzea, egoerak identifikatzea lan-ingurunean eta arrisku horiek deuseztatu edo txikitzeko prebentzio-neurriak proposatzea.

Azkenik, Mutualia ONGIZATE TAILERRAK antolatzen ari da, WEBINAR formatuan, laneko arriskuen prebentzioaren inguruko zenbait gairi buruz, sortzen ari diren egoera eta beharrei erantzuteko: “Telelana, bizitza pertsonala eta familiarra kontziliatzeko tresnak” eta “Mutualia On, telelanean estres muskularra prebenitzeko”.
Dokumentu horien guztien osagarri dira gure argitalpen hauek ere: Praktika onen kartelak eta osasun- eta antolakuntza-neurriei buruzko bideoak; Online campusa, hainbat dibulgazio-jarduerarekin: telelana, COVID-19a, arrisku biologikoa; Mutualia On-eko ariketen errutinak; estresa kudeatzeko eskola, etab.
Esteka honetan aurkituko dituzu guztiak.

Ohiko Batzar Nagusia
Data: 2020ko uztailaren 17a (ostirala)
Ordua: 12:30etan
Lekua: EHO Vitoria-Gasteiz Mutualia
Beato Tomás de Zumarraga, 10 bis
Vitoria-Gasteiz
Elkarrizketak Mutualian..
Denis Itxaso González jaun agurgarria
Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan
Izen-ematea 94425 25 03 cgutierrez@mutualia.eus
“MUTUALIA” Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko Mutuaren Zuzendaritza Batzordeak ekainaren 5eko bileran erabaki zuen, urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuko 86. artikuluan eta Mutualiako Estatutuetako 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoaren arabera, enpresari elkartuei Ohiko Batzar Nagusirako deia egitea. Batzarra datorren uztailaren 17an izango da, 12:00etan lehen deialdian eta 12:30ean bigarren deialdian, EHO VITORIA-GASTEIZ MUTUALIA Zentroan, Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 10 bis zenbakian.
Hau izango da:
Gai zerrenda:
Memoria, balantzeak, emaitzen-kontuak eta Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiak egindako ikuskapen-txostenak mutualitatearen webgunean (www.mutualia.eus) kontsultatu ahal izango dira Batzar Nagusia egin aurreko 15 egunetan, emaitza horiek Mutualiari jakinarazi bazaizkio, eta, betiere, jakinarazpenaren egunetik aurrera.
Legitimazioa egiaztatzeko modua eta baldintzak:
Batzar Nagusia egiten den egunean indarrean dagoen Elkarte Hitzarmena duten Mutualiako enpresari elkartu guztiek dute parte hartzeko eskubidea,
nahiz eta bozkatzeko eskubidea dutenak betebehar sozialak egunean dituztenak izan soilik.
Bertaratzeko eta bozkatzeko eskubideak erabiltzeari dagokionez, jakinarazten da Mutualiaren egoitza sozialean eta operatiboan Batzar Nagusiaren deialdia egindako egunean eguneratutako kontrol-erregistroa dagoela enpresari elkartuei buruz eta betebehar sozialak egunean dituztenei buruz, haiei buruzko datuekin, eta baldintza horiek egiaztatzeko elkarteko agiria eta GSDNko ziurtagiria erabili daitezke.
Batzar Nagusira joan nahi duen enpresari elkartu orok, bere izenean nahiz eskuordetuta joateko, “Bertaratze txartela/Bozketarako eskuordetza” izan beharko du. Agiri hori Mutualiako zentroetan jaso daiteke edo www.mutualia.eus webgunean lortu. Bozketarako eskuordetza beste enpresari elkartu bati baino ezingo zaio eman.
Bilbon, 2020ko ekainaren 5ean Zuzendaritza Batzordeak PRESIDENTEA
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak berdintasun-printzipio eraginkorraren konfigurazioa positibizatzen du gure ordenamendu juridikoan arauak aplikatzean, berdintasun formala gaindituz, argi eta garbi, ez baita nahikoa.
Lege horren artikuluetan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna ordenamendu juridikoaren printzipio informatzailea da, eta, beraz, arau juridikoak interpretatu eta aplikatzerakoan hartuko da kontuan, bai eta botere publiko guztien jarduna zeharka jakinaraztekoan ere.
Auzitegi Gorenak printzipio hori aplikatzeko aukera izan du orain dela gutxi, 2020ko urtarrilaren 29an, Sala Orokorrean emandako epaian, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 217. eta 226. artikuluak, 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua (Konstituzioaren 14. artikuluarekin lotuta) eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrari buruzko 3/2007 Lege Organikoaren 14.6 artikulua interpretatzeko aurretiazko doktrina aldatuz.
Auzitegi Gorenak, aipatutako epaian, senideen aldeko prestazioa eskuratzea aztertzen du, noiz eta kausatzailea, hildako pertsona, ez denean Erregimen Orokorreko erretiro-pentsioen edo kontribuzio-ezintasuneko pentsioen onuraduna, zahartzaroko SOVI pentsio baten onuraduna baizik; hau da, Gizarte Segurantzaren aurreko babes-erregimena, 1967. urtea baino lehen behar besteko kotizaziorik lortzen ez dutenei ematen zaiena (8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorra), eta 2020an 470 €-an ezarri dena.
Aztertutako kasuan, eskatzaileak, hildakoaren alabak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 226. artikuluan jasotzen diren senitartekoen aldeko prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen zituen (45 urtetik gorakoa, ezkongabea, ama zaintzen denbora luzez jardun duena), baina, araua hitzez hitz hartuta, hildakoa Gizarte Segurantzako pentsioduna denean soilik aurreikusten da prestazio hori, eta ez SOVI hartzailea denean.
Auzitegi Gorenak bere epaia aztertzean, zahartzaroagatiko SOVI pentsioen feminizazio izugarria hartzen du abiapuntu gisa, prestazio sozial kontributiboko sistema osotik baxuenak, alegia. Adineko pertsonek osatutako pobrezia-poltsa handia sortzea eragiten du horrek, emakumeak gehienbat; Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 226. eta 217. artikuluetako betekizunen hitzez hitzeko interpretazio batek eragin negatibo nabarmena, hau da, zeharkako diskriminazioa ekarriko luke. Izan ere, SOVIren titularrei ez ezik, prestazioaren jasotzaileei ere hedatzen zaie, elkarte bidezko diskriminazioa sortuz. Eta senideen aldeko pentsiodunen kopurua ere nabarmen femeninoa denez, epaia sorrarazten duen prestazioa aitortzen da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioaren zeharkakotasunean oinarrituta, hori baita arauen interpretazioan nagusi izan behar duena. Irizpide hermeneutiko hori kontuan hartu beharko dute operadore juridikoek.
Raquel Martinez
Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2020ko ekainaren 2020ko ekainaren 16tik 22rako astea.
Gure instalazioak eta prozedurak egokitu ditugu, Mutualian egiten duzun egonaldia segurua izan dadin, COVID-19rik gabeko ingurunea eskainita.
2022ko martxoaren 28ko eguneratzea: Mutualia Segura estrategia EZ dago indarrean.

Mutualiaren xede nagusia, babestutako eta atxikitako pertsonei osasun-zerbitzuak ematen dizkienean, pazientearen segurtasuna eta kalitatea, ongizatea eta babesa gure laguntzaren oinarriak izatea da.
MUTUALIA SEGURUAk gure instalazioetan martxan jarri ditugun ekintza guztiak biltzen ditu, gure pazienteak COVID-19 bidez kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko. Era berean, gure lan egiteko modua egokitu dugu: gure langileen prebentzio- eta laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak indartu ditugu, eta, horrela, pazientearen segurtasuna ere zaintzen dugu.
Horiek dira gure zentroetan hartu ditugun neurririk adierazgarrienak, duela gutxiko ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta:
Mutualiako pertsonek kontrol eta prebentzio neurriei buruzko informazio zehatza jaso dute, gomendatutako kontrolak jarraitzen dituzte eta beharrezko neurri guztiak hartzen dituzte euren burua edo gainerako pertsonak kutsatzea saihesteko.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra) 214.2 artikuluak erretiro osoko prestazioa baliatzeko eta norberaren konturako edozein lan egiteko aukera bateratzea ahalbidetzen du, baldintza jakin batzuk betetzen direnean, betiere; inoren konturako gutxienez langile bat kontratatzea. Kontua da enplegatzaile autonomoak kontratatutako langileak garatzen duen jarduerak Enpresaburu gisa garatzen duen jarduera propioarekin bat joan behar duen, edo, aitzitik, edozein kontratazio-mota nahikoa litzatekeen, etxeko langilea, kasurako.
Arauari buruzko lehen hurbilketa batean, hitzez hitz irakurriz, ez da inolako baldintzarik ezartzen erretiro aktiboa aitortzeko; besteren konturako langile bat gutxienez kontratatu dela egiaztatu behar da, lanarekin bateragarria den erretiro-pentsioaren zenbatekoa %100koa izan dadin.
Doktrinak eta justizia-auzitegi nagusiek gaia aztertu, eta ondorioztatu dute planteatutakoari irtenbide bat emateko ez dela nahikoa hitzez hitz irakurtzea, eta beharrezkoa dela arauaren espiritua eta xedea sakonago aztertzea.
Egungo arauketak, 214. artikuluan jasotzen denak, Gizarte Segurantzaren Lege Organikoaren 2. artikuluak martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege-dekretuaren I. kapituluan du aurrekaria, langile zaharrenen lan-bizitzaren jarraitutasuna errazteko eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriei buruzkoan; orain arte Espainiako ordenamenduan oso murriztua egon den figura hori txertatu eta bizitza aktiboa luzatzen laguntzeko, Gizarte Segurantzaren Sistemaren iraunkortasuna indartzeko eta langile horien ezagutzak eta esperientzia neurri handiagoan aprobetxatzeko; hala ere, 1. Xedapen Gehigarriaren bidez prestazio hau modu egokian erabiltzea eragoztea helburu duten zenbait kautela neurri erantsi zitzaizkion arau nagusiari.
Orain GSLOk jasotzen duen aukera, hizpide dugun gaiari dagokionez, Lan Autonomoaren Presako Erreformei buruzko urriaren 24ko 6/2017 Legearen 5. Azken Xedapen bidez txertatu zen. Bertan, lehen aldiz jasotzen da erretiro-pentsioa %100era arte lortzeko aukera, jarduera norberaren kontura egiten bada eta gutxienez besteren konturako langile bat kontratatuta duela egiaztatzen bada; izan ere, baldintza hori bete gabe lanarekin bateragarria den erretiro-pentsioaren zenbatekoa %50ekoa litzateke.
Aurrekari horiek lagungarriak dira planteatzen ari garen gaia interpretatzeko, bilakaera historikoaren eta Gizarte Segurantzaren egungo araudian sistematikoki sartu izanaren arabera, eta erregutzearen doktrina arau-emailera iritsi arte; besteak beste, Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiak oraintsu emandako epaia, 2020-01-22koa, 683/2019 erregutze-
errekurtsoari buruzkoa, erretiro aktibo osoa sorrarazten duen araudi-erreformaren helburua dela-eta; hau da, norberaren konturako langileen egoera eta etorkizunerako aukerak hobetuko dituen neurri bat ezartzea, erretiro-pentsioa eta norberaren konturako jarduera erabat bateragarri egiteko aukera emanez, eta enplegu-politikako neurri bat hartzea lanpostuak mantentzen edo hazten laguntzeko. Lan-arloan, kontratatuaren jarduerak lotuta egon behar du langile autonomoak egiten duen jarduerarekin, eta, beraz, aipatutako epaiaren kasuan, erretirodun aktiboak etxeko langile bat kontratatzeak ez luke beteko oinarriaren %100era arteko prestazio interesatua eskuratzeko behar den lege-baldintza.
Raquel Martinez
Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua