Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunerako Mutualiaren ekitaldia 

“ZORION KORPORATIBOA, NEUROMANAGEMENTA ETA ERRESILIENTZIA” 

Apirilaren 28an Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna izango da, eta Mutualiak, aurreko urteetan bezala, ekitaldi bat egingo du datorren ostiralean, apirilaren 26an, Bilboko Yimby Ercilla aretoan. 

EKITALDIAREN EGITARAUA 

12:00 Ekitaldiaren hasiera eta hitzaldiaren aurkezpena 

12:15 Hitzaldia: “Zorion korporatiboa, neuromanagementa eta erresilientzia”, Thais Alonso 

13:30 Prebentziozko Begiradak lehiaketako sari-banaketa 

13:45 0Bidean 2023 sariak ematea 

14:00 Amaiera eta otordua. 

Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta Thais Alonsok parte hartuko du. Thais adimen emozionalean, neurozientzian, antolakuntza-zoriontasunean eta ongizate korporatiboan aditua da, eta “Zorion korporatiboa, neuromanagementa eta erresilientzia” hitzaldia emango du. 

Ondoren, Prebentziozko Begiradak lehiaketaren XXI. edizioko kategoria guztietako irabazleen berri emango da, eta 0Bidean 2024 aitortzak jaso dituzten enpresen izenak jakinaraziko dira. Aintzatespen horiek laneko ezbeharrak murrizten bikain laguntzen duten enpresak saritzen dituzte. Aurten, enpresa hauek jaso dute aitortza: 

  • BAKELITE IBERICA, S. A. 
  • IKUSI, S. L. U. 
  • LANTEK SHEET METAL SOLUTIONS, S. L. 

Mutualiako osasun-zentroen 2024ko aste santuko ordutegia

reloj

Mutualiako osasun-zentroen ordutegia aldatu egingo da 2024KO MARTXOAREN 25ETIK APIRILAREN 5ERA (biak barne).

Ercilla eta Pakea klinikek 24 orduko ohiko zerbitzua dute.

Gasteizko Bereizmen Handiko Ospitaleak ere ohiko ordutegia mantenduko du 08:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpoko larrialdiak Vithas Ospitalean artatuko dira (lehengo San Jose Ospitalean).

ARABA

ERABAKIMEN HANDIKO OSPITALEA – VITORIA-GASTEIZ

Ordutegia mantentzen du 8:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera.

Ordutegitik kanpo: Vithas Ospitalea (lehengo San Jose ospitalea)

LAUDIO

 8:00etatik 15:30era


BIZKAIA

ERCILLA KLINIKA

24 ordu

Bizkaiko Mutualiaren osasun-zentroen ordutegia 8:00etatik 15:30etara izango da.


GIPUZKOA

PAKEA KLINIKA

24 ordu

Gipuzkoako Mutualiaren osasun-zentroen ordutegia 08:00etatik 15:30era izango da.

Azkoitiako zentroa itxita egongo da.

Humans Fundazioak “Humanizazio Saria” eman dio Mutualiari

humans mutualia 2024

Otsailaren 21ean, Humans Fundazioak Humans Sarien II. Edizioko eta Humanizazio Proiektu Onenen Lehiaketako sariak banatu zituen zuen Comillasko Eliz Unibertsitateko (Madril) areto nagusian.

Humans Sariak bi helbururekin sortu ziren, Julio Zarco presidenteak adierazi duen bezala; alde batetik, humanizazioaren esperientzia azpimarratzea, bai nazio mailan, bai nazioartean, eta, bestetik, pazienteen esperientzia humanizatzeko eta, beraz, hobetzeko lan egiten duten pertsonak eta erakundeak aintzatestea. Sariak banatzeko ekitaldian askotariko erakundeek jaso dute aitorpena, kategoria hauetan: Gizarte zibila, Erakundea, Komunikazioa, Enpresa-mundua eta Nortasuna. Aditu entzutetsuek eta erakunde garrantzitsuetako ordezkariek osatutako epaimahaiak erabaki du Mutualiari ematea “Humanizazio Saria” “Enpresa-mundua” kategorian, osasun-asistentzia humanizatzeko egiten duen lanagatik.

humans saria

Saria Cristina Perucho doktoreak jaso du,Mutualiako mediku errehabilitatzaile eta Osasun Laguntza Pertsonalizatzeko Batzordeko arduradunak. Erakundeak osasun-laguntza hobetzearen alde egiten duen apustua ordezkatzen du batzorde horrek. Diziplina anitzeko talde batek osatzen du batzordea, eta haien lanaren eta ilusioaren ardatza da osasun-laguntzaren fokua pertsonengan jartzea (profesionalen zein pazienteen ikuspuntutik).

Osasun-laguntza gertukoa eta kalitatezkoa eskaintzeko konpromisoa landu du Mutualiak bere ibilbidean. 2023an Humans Ziurtagiria (A gradua) eskuratu zuen. Ziurtagiri horrek osasun-laguntza humanizatzeko eta hobetzeko neurriak ezarri izana aitortzen du. Mutualiak Osasun Laguntza Pertsonalizatzeko Batzordea (OLPB) du. Batzorde hori arduratzen da jarduera asistentzialaren kudeaketa-sistema aztertzeaz eta arretaren eta kalitate asistentzialaren hobekuntza-lerroak sustatzeaz. Zeregin horretan beti hartzen ditu aintzat pazienteen eta haien ingurunearen premiak, bai eta osasun-profesionalenak ere.

Mutualiaren PREBENTZIOZKO BEGIRADEI BURUZKO LEHIAKETAREN XXI. edizioan parte hartzeko epea irekita dago. 2024. urtea

miradas de prevencion mutualia 2024

Aurten, zenbait BERRIKUNTZA ditugu!!!  

Lehiaketari izena aldatzeaz gain, beste modalitate bat sortu dugu: bideo labur onenaren saria. Sariaren helburua da, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen prebentzioari buruzko mezuak zabaltzea eta enpresa osasungarriaren eredua sustatzea, animazioen, grabazioen eta abarren bidez.  

Modalitateak

  • Argazki onenaren saria, 1.200 € 
  • Adimen artifizialaren bidez sortutako irudi onenaren saria, 600 € 
  • Bideo labur onenaren saria, 1.200 

Material guztiek laneko arriskuen prebentzioa landu behar dute, estatuko errealitatean bakarrik jarriz arreta eta prebentzioaren balioak nabarmenduz, dela arrisku-egoerak dela jardunbide egokiak aipatuz,  azken horien balioespen positiboa egingo delarik. 

Epea 2024ko martxoaren 31n bukatuko da. Lehiaketaren epaia 2024ko apirilean jakinaraziko da, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunaren harira Mutualiak egingo duen ekitaldian. 

Parte-hartzea doakoa da, eta lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriak erabat onartzea.

ANIMATU PARTE HARTZERA! 

Gabonetako ordutegiak 2023-2024

mutualia gabonak 2023

Mutualiako osasun-zentroen ordutegia Gabonetako egun hauetan aldatuko da 2023ko abenduaren 26tik 2024ko urtarrilaren 5era.

Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean.  

Zentro guztien ordutegia: 08:00etatik 15: 30era

Salbuespena 

GIPUZKOA 

  • Bergara: ITXITA Abenduaren 26tik 29ra.
  • Azkoitia: ITXITA.
felicitación 2023

Mutualiak EZetz dio emakumeen aurkako indarkeriari

25-noviembre

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Mutualiak prebentzio- eta jarduera-protokolo berria onartu du sexu-jazarpenari eta/edo sexuagatiko jazarpenari eta/edo sexu-indarkeriei eta/edo LGTBI pertsonen aurkako indarkeriari aurre egiteko.  

Protokoloaren helburu nagusia da Mutualian sexu-jazarpeneko egoerak prebenitzea; horretarako, sentsibilizazioa, komunikazioa, prestakuntza eta pertsonen erantzukizuna azpimarratzen ditu.  

A25-mutualia-2023

Emakumeen aurkako indarkeria hezkuntzaren bidez eta haurtzarotik borrokatzen dela sinetsita, Mutualiak bat egiten du Emakunderen kanpainarekin. Kanpaina horrek gazteen sexu-hezkuntza pornografiaren esku uzteko arriskuaz ohartarazten du gizartea. Hau da kanpainaren leloa: “Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da” 

Lotura: 

https://www.emakunde.euskadi.eus/a25-2023/webema01-contentemas/eu/  

 

Halaber, Mutualiak bat egin du Berdintasun Ministerioaren kanpainarekin. Horren helburua da erakustea gizartea nola aldatu den, urteetan zehar, indarkeria matxistako ekintzen inpunitateari dagokionez, bai eta isiltasuna nola hautsi den eta hura jasan duten emakumeei nola lagundu zaien eta nola eman zaien erreparazioa ere. Izan ere, gizarteak, oztopoak oztopo, eboluzionatu egin du indarkeria matxisten aurkako borrokan, eta, dagoeneko, ez dago prest baiezkorik gabeko jokabideak onartzeko. 

https://youtu.be/bE3r26x-VJM?si=gSToznUrwqk0ucpw 

Iradokizun Hoberenari XII. Saria

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari XII. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu.

Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

iradokizun hoberenari saria kartela

Nola parte hartu


Zure iradokizuna gure web-orriaren bidez ere bidal diezagukezu, inprimaki honen bidez edo sugerencias [A BILDUA] mutualia.es posta elektronikora idatziz.

Iradokizunak 2023ko abenduaren 31ra arte aukeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2024ko urtarrilean argitaratuko da. Irabazleak iPad bat eskuratuko du.

Mila esker hobetzen laguntzeagatik!

GJHen aldeko Euskal Aliantzan izan da Mutualia, 2030 Agenda garatzen laguntzeko

Alianza Vasca por los ODS

Joan den urriaren 2an aurkeztu zen GJHen aldeko Euskal Aliantza, 55 erakundek sinatua, gaur egun 56  Mutualiaren atxikimenduarekin, 2030 Agenda garatzen laguntzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak zuzendu zuen ekitaldia.

Mutualiak parte hartu zuen aurkezpen-ekitaldian, eta 2030 Agenda mutuan inplementatzen izan duen esperientzia azaldu zuen, beste hiru enpresarekin batera: Fagor, A&B Laboratorios eta Elhuyar.

urkullu lehendakaria GJH
Lorena Aguirregabiria Mutualia

Lorena Aguirregabiria Mutualiako Garapen Jasangarrirako Batzordeko arduradunak azaldu zuen Mutualian zer-nolako garrantzia eman zaion jasangarritasunari, eta 2004tik gaur arte lortutako alderdi batzuen berri eman zuen: Mundu Hitzarmeneko 10 printzipioetara atxikitzea, jasangarritasun-memoriak egitea, Mundu Hitzarmeneko 17 GJHetara atxikitzea Garapen Jasangarriaren aldeko Mundu Aliantza indartzeko, Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030 ekimenera atxikitzea, etab.

Lorpen nagusia izan da, zalantzarik gabe, jasangarritasuna mutuaren estrategian txertatzea eta Garapen Jasangarrirako Politika lantzea; politika hori betearazteko, Garapen Jasangarrirako Batzordea eratu zen 2019an.

Garapen Jasangarrirako Batzordeak zenbait ekintza identifikatu, aztertu eta abiarazi ditu 17 GJHei eragiten dieten jarduera eta inpaktuak identifikatzeko eta, bereziki, Mutualiarekin lotura duten GJHak lehenesteko; gure interes-talde guztiek parte hartu dute lan horretan.

Gaur egun, Euskal erakundeentzako gida praktikoan oinarrituta, Mutualiak identifikatuta dauka zer helburutan eragiten duen. Eusko Jaurlaritzak jarri du tresna hori euskal erakundeen eskura. Gida horri esker, mutuak identifikatu ahal izan du zer helbururi eragiten dien, eta, hala, hemendik eta 2030era lehenetsi diren GJHetan aurrera egiteko proiektuak definitu eta ekintzak ezarri dira, eta egindako aurrerapena neurtzeko aukera ematen duten adierazleak zehaztu dira.

MUTUALIAk ASTEKLIMAREKIN BAT EGITEN DU, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea

asteklima mutualia

Zer da ASTEKLIMA? Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako ekimena da, irailaren 22tik urriaren 1era Euskadin egiten dena, eta aurten laugarren edizioa betetzen du.

Zein da helburua? Pertsonak kontzientziatzea eta mobilizatzea beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean. 55 toki-erakundek eta 7 eskualde-erakundek hartuko dute parte, 935.665 biztanle biltzen dituztenak.

Zer jarduera egingo dira? 230 jarduera inguru: tailerrak eta erakusketak, hitzaldiak, antzerkiak, room ihesbideak, ipuin-kontalariak, bisita gidatuak eta bideo- eta argazki-lehiaketak, hiru lurraldeetan.

Non izango da? Presentzia berezia izango du Euskadiko 9 udalerritan, eta ASTEKLIMA AZOKA bisitatu ahal izango da, Ihobek, EEEk, Udalsarea 2030ek, Ekoetxea sareak eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuak sustatuta, klimaren aldeko ekintza sentsibilizatu eta mobilizatzeko. Azoka ibiltaria izango da, eta Euskadiko 9 udalerri bisitatuko ditu: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Bermeo, Trapagaran, Bakio, Irun, Zarautz eta Azpeitia.

IHOBEk 52 keinuko erronka jarri du abian klima-aldaketaren aurrean, gauzatzeko bost ahalegin-mailatan sailkatuta, herritarren eguneroko ohiturak birbideratzeko eta berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko. 1etik 5era bitarteko eskala batean, keinu bakoitza ingurumenean duen hobekuntza-inpaktuaren arabera sailkatzen da.

Mutualiako Garapen Jasangarriko Batzordetik bat egin dugu ASTEKLIMAren astearekin eta IHOBEren erronka klimatikoarekin, hau da, lehiaketa dibertigarri batekin, non herritarrok bat egiten dugun ekintza klimatikoan lan egiteko. Eta gogoratu “ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da”.

Aplikazioa deskargatzeko: https://asteklima.eus/bateginklima-erronkarekin/index-eu.html

Iturria IHOBE: https://asteklima.eus/

LOGO ASTEKLIMA

Alde guztietako gorrek zeinu-hizkuntzan komunikatzeko aukera izango duten mundu bat!

dia lengua de senas 2023

Gai hori ardatz hartuta ospatuko da Gorren 2023ko Nazioarteko Astea, WFDk (Word Federation of the Deaf – Gorren Munduko Federazioa) sustatuta. Gorren eskubideak bermatzeko eta defendatzeko lan egiten du erakunde horrek, hiru ildo estrategiko hauen bidez:

  • Norberaren hizkuntzak eta zeinu-kulturak aitortzea eta errespetatzea.
  • Erakundeak eta jarduerak mantentzea
  • Bizitzako arlo guztietan eskubideak lortzea, aukera-berdintasuna eta irisgarritasuna barne.

Mutualiak ere bat egingo du Astearekin eta irailaren 23an urtero ospatzen den Zeinu-hizkuntzen Nazioarteko Egunarekin.

Mutualiak urteak daramatza gor guztien eta zeinu-hizkuntzaren beste erabiltzaile batzuen hizkuntza-identitatea eta kultura-aniztasuna babesten, osasun-laguntza pertsonalizatuz eta humanizazio-proiektuaren bidez. Zeinuka taldea sortu zenetik, Mutualiak zenbait tresna eraginkor jarri ditu osasun-profesionalen eskura profesionalen eta entzumen-urritasuna duten pazienteen arteko komunikazio egokia ziurtatzeko. Hala, Agenda 2030 betetzen lagundu du (GJH3, osasuna eta ongizatea; GJH10, desberdintasunak murriztea; GJH17, helburuak lortzeko aliantza), eta asistentziaren kalitatearekiko eta pazienteen segurtasunarekiko konpromisoa sendotu.

Mutualiak bat egin du Euskalgorrak eta Bizkaiko beste gorren elkarte batzuen deialdiarekin. Irailaren 30ean izango da, Bilbon, egun hori ospatzeko.