ALARES sari nazionalak emateko ekitaldira gonbidatu dute MUTUALIA

Pasa den uztailaren 6an, Madrilgo Caixa Forum eraikinean, • X. Alares sariak emateko ekitaldia ospatu zen; norberaren bizitza, familiarena eta lanekoa bateragarri egitea eta gizarte-erantzukizuna aitortzen dituena. Horrez gain, • V. Alares Sari Nazionalak ere eman zituzten, desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan-arriskuen prebentzioen bikaintasuna aitortuz.

Erakunde, enpresa, gizarte-eragile, zuzendari, irakasle, ikertzaile eta komunikabide ugari ari dira ahalegina egiten norberaren bizitza, familiarena eta lana bateragarri egitearen eta gizarte-erantzukizunaren alde, eta, hain zuzen ere, horiek egiten duten lana aitortzeko eta gizartea sentsibilizatzeko ematen dira aipaturiko sariak. Gure herrialdean familia-bizitza eta lana bateragarri egiteko eginkizunaren ordezkari garrantzitsuenak elkartu ziren ekitaldian; laurehun pertsona inguru.

Alares Fundazioak Norberaren bizitza, familiarena eta lana bateragarri egiteko eta gizarte-erantzukizunerako X. Sari Nazionalarekin saritu dituenen artean, honako hauek daude: la Sextako «Salvados» programa eta Cadena SERirratiko «Hoy por Hoy» saioa. Sariak dagozkien kategorietan eman dira;

alde batetik, «Salvados» «ikus-entzunezko programak edo informazioa» kategorian saritu dute, martxoaren 6an eman zuten erreportajearengatik, «Nolakoa da familia eta lana bateragarri egitea?» izenburukoa; eta, bestetik, Prisa Taldeko irratia ‘Komunikabideak’ kategorian saritu dute, «Hoy por Hoy» programarengatik; Pepa Bueno eta Gemma Nierga dira irratsaio horren aurkezle. Euskal Telebistako Adolfo Añibarrok accesita jaso zuen ikus-entzunezko kategorian, «Sin ir más lejos» programarengatik.

Erakundeen kategorian, Drodoko Udala (A Coruña) aukeratu zuten; «enpresa handia» kategorian, Ford España; «enpresa ertaina»n, San Cebrián Fundazioa; «enpresa txikia»n , Quinton Laborategiak; «gizarte-agente» kategorian, CEIM; eta «zuzendariak» kategorian, Rosa Allengue MurciaRocío Ramos-Paulek (SuperNanny programa) sarituen izenean hitz egin zuen, eta «rolak aldatzeak» eta bateragarri egitea sustatzeak duen garrantzia aipatu zuen, «familia eta lana elkarrekin hartu behar direlako».

Sari horiez gain, UNEDek «unibertsitateak, negozio-eskolak, eta beste hezkuntza- eta ikerketa-erakunde» kategoriako saria jaso zuen, desgaitasunen bat duten ikasleentzakodituen praktika profesional birtualengatik; eta José María Fernández Crehuetek «irakasle eta ikertzaile» kategoriako saria jaso zuen.

Halaber, desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan-arriskuen prebentzioen bikaintasuna aitortzen duen Alares Sari Nazionaleko V. edizioko saridunak honako hauek izan ziren: «pyme» kategorian, Apsa elkartea; «enpresa handia»n, Emergia; «erakundeak» kategorian, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionala (INSHT); eta «LAP profesionala» kategorian, Mantequerías Ariasko Jorge Prieto Grana doktorea.

Ekitaldian zehar, agerian utzi zen langileek bateragarri egiteko programen inguruan eman duten balorazio positiboa eta gizarte-erantzukizunean inbertitzeak duen garrantzia, gero eta indar handiagoa hartzen ari baita. Horren bidez, adierazten da enpresa-arrakasta, lehiakortasuna eta elkartearekiko konpromisoa bide berean doazela.

Javier Benavente Barrón jauna, Alares Fundazioko presidentea, izan zen ekitaldiari hasiera eman ziona. Bere hitzaldian, bateragarri egiteko programak ezartzeak duen eragin positiboa nabarmendu nahi izan zuen; izan ere, laneko bajak % 12,6 murrizten dira, langileei denbora aurrezten zaie, eta, beraz, enpresari berari ere on egiten dio.

«Familia eta lana bateragarri egiten duen enpresa batek» bestelakoek baino % 15 hautagai gehiago erakartzen ditu, eta langileen konpromisoa ere % 15 hobetzen du; enpresaren irudian eragina izaten du baita ere: % 37 hobetzen da enplegatzaile-marka. Gainera, langileen % 99k «oso positiboki» baloratzen du.

Hasierako hitzaldia Ángel Jurado jaunak eman zuen, Laneko zuzendari nagusi eta IRSSko gerenteak.

Mar Aguilerak, Alares Fundazioko patronatuko idazkariak, epaimahaiaren erabakia irakurri zuen, sarietara aurkeztu ziren 392 hautagaitzen kalitate eta profesionaltasunanabarmenduz.

Ekitaldiari hasiera eman ostean, Laneko zuzendari nagusi eta IRSSko gerentea eta Alares Fundazioko presidentea sari-banaketarekin hasi ziren.

Bertaratu zirenen artean, honako hauek zeuden: Carlos de Aragón Balboa jauna, abokatua; Carlos Verneuil jauna, ekonomialari eta zerga-aholkularia; Fernando Moreno jauna, Alares Fundazioko patronoa; José Manuel Morán jauna; Manuel de la Torre jauna, zientzialari eta neurokirurgialaria; Mar Aguilera andrea, Alares Fundazioko zuzendari nagusia;Mª Eugenia Girón Dávila andrea, Diversidad Fundazioko presidentea; eta Bakearen Mezulariak-eko aita Ángel. Pertsona horiek ezagunak dira enpresa-munduan; izan ere, anonimatuan eta modu altruistan, gizartea hobetzera zuzentzen dute haien denbora.

Horiez gain, alde batetik, bateragarri egitearekin eta erantzunkidetasunarekin konprometituta dauden enpresen arduradunak zeuden (adibidez, Repsol eta Iberdrolakoak),eta, bestetik, Unibertsitatea; eta sariak jasotzen zituztenen merituak aipatu zituzten. Dña. Isabel Fernández Alba andrea, Repsoleko kultura korporatibo, garapen eta komunikazioko zuzendaria, eta Laura García-Camba andrea, Iberdrolako gizarte-proiektuetakoa, arduratu ziren aipamen horiek egiteaz.

Sariak ekimen positiboen eta ezinbesteko tresnen adibide dira, Espainia pertsonen bizitza-kalitaterako, aukera-berdintasunen eta enpresa-lehiakortasunaren alde lan gehien egiten duten herrialdeen buru izatera heldu ahal izateko.

Ángel Rielo jauna, aktore eta bakarrizketalaria, izan zen ekitaldiaren aurkezlea. Enrique Arce jaunak, Diversidad Fundazioko nagusiak, eskerrak emanez eman zion amaiera ekitaldiari.

DIE Sarearen VI. Jardunaldi teknikoa

Ekainaren 30ean, DIE Sarearen VI. Jardunaldi teknikoa izan zen Bilbon. «Berdintasuna enpresan» bereizgarria duten enpresen sarea da DIE. Jardunaldiaren antolatzaileak bi erakunde izan ziren: Enpresako Berdintasunaren eta Negoziazio Kolektiboaren Zuzendariordetza Nagusia, eta Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutua (IMIO). Jardunaldian, Berdintasuneko arduradunak eta EGEko (Enpresaren gizarte-erantzukizuna) arduradunak elkartu ziren.

MUTUALIA izan zen «Enpresaren gizarte-erantzukizuna, berdintasun-politiken palanka gisa» jardunaldiaren anfitrioi, horrelako jardunaldiak oro har Madrilen ospatzen baitira.

Bizkaiko Medikuen Elkargoko Areilza aretoan egin zen jardunaldia.

Rosa Urbion-ek, Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutuko (IMIO) zuzendariak, ongietorria eman zien bertaratuei eta aurkezpen instituzionala egin zuen. Ostean, lehenengo hitzaldia etorri zen,

«Generoaren gizarte-erantzukizuna: aurrekariak, egungo egoera eta ekarpen nagusiak» izenburua zuena. Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Berrikuntza Ebaluatu eta Kudeatzeko Saileko Izaskun Larrieta Rubín de Celis eta Enpresen Antolakuntza Saileko Gurutze Intxaurburu Clementearitu ziren hizlari.

Ondoren, Jorge Martín-Cereceda Laplaza-k, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioko Gizarte Ekonomiako eta EGEko Zuzendariordetza Nagusiaren ebaluazioan adituak, hitzaldi hau aurkeztu zuen: «Espainiar estrategia, enpresaren gizarte-erantzukizunari dagokionez»; eta Cristina Mendia-k, Mutualiako Berdintasunerako arduradunak, «Enpresaren gizarte-erantzukizuna, enpresen berdintasun-politiken palanka gisa» hitzaldia eman zuen.

Eztabaidaren eta galderen ostean, minutu batzuk izan zituzten, ekitaldiarekin jarraitu baino lehen kafe bat hartzeko.

Jardunaldiaren bigarren zatian, Jardunbide Egokien Taula aurkeztu zuten,

«Nola sustatu daiteke aukera-berdintasuna enpresaren gizarte-erantzukizunaren bidez?» gaiari buruzkoa. Antonio López Serrano izan zen moderatzailea, IMIOko Enpresako Berdintasunaren eta Negoziazio Kolektiboaren zuzendariorde ondokoa.

Henkel Ibérica SAko Albert Solé Vilar-ek boluntariotza korporatiboko proiektua aurkeztu zuen: «Shaping Future»; Fraternidad-Muprespako Eva María Ferrero García-k «Osasuna eta generoa»ri buruzko aurkezpen bat egin zuen; Institut Catalá d’Oncologiako (ICO) Anna Rodríguez Cala-k «Pazienteei eta interesdun taldeei zuzendutako sentsibilizazio-ekintzak» gaiari buruz hitz egin zuen; eta Banco Popular Español SAko Elena Pérez Berjón-ek eta Beatriz Gómez-Escalonilla Sánchez-Redondo-k Enpresaren gizarte-erantzukizuna aukera-berdintasuna bultzatzeko baliabide gisa aurkeztu zuten: «Aniztasuna gara».

Ekitaldia Ángel Díaz Gutiérrez-ek itxi zuen, IMIOko Enpresako Berdintasunaren eta Negoziazio Kolektiboaren zuzendariorde nagusiak. Bertaratu ziren pertsonei (60 inguru) eskerrak eman zizkien eta zoriondu egin zituen hizlariak. Ekitaldiari bukaera emateko, taldeko argazkia atera zuten.

Mutualiak 142 milioi bideratu ditu prestazioen onuradunentzat

Erakundeak “bikaintasunaren” aldeko apustua egin du etorkizunari begira

Mutualia Euskadiko lehen mutualitatea da gaur egun.  Halaxe adierazten du Batzar Nagusiak gaur Donostian onartu duen 2015eko jarduera balantzeak. Urtsa Errazti presidentea harro agertu da erakundeak oztopoak gainditu dituelako eta gai delako etorkizunari begira “osasun arretaren bikaintasunaren” aldeko apustu irmoa egiteko.

Mutualiaren 2015eko balantzean ikusten da erakundeak 264,4 milioi euroko diru-sarrerak lortu dituela kuoten bidez (Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkionak) eta 1,7 milioi eurokoak Ondarearen kudeaketaren bitartez. Zifra horien arabera, Gizarte Segurantzaren kudeaketako kontuek 21,4 milioiko emaitza bateratu positiboa izan dute, eta Ondarearen kudeaketakoek 0,7 milioikoa.

Iazko urtea ixtean, Mutualiak merkatu kuotaren %42,1 zeukan, eta Kontingentzia Profesionalean dauden 324.608 laguneko batez besteko afiliazio babestua.  Jarduera kontuan hartuta, 142 milioi euro bideratu zituen prestazio ekonomikoen onuradunentzat.

“Asistentziaren kalitateari, bezeroarekiko orientazioari, pertsonekiko konpromisoari eta eraginkortasunaren aldeko apustuari esker posible izan dugu etorkizuna duen proiektu bat aurkeztea” esan du Ignacio Lekunberrik, zuzendari kudeatzaileak, Batzar Nagusiko kideen aurrean.

Horrez gain, aipatu  kalitatearen hainbat froga eman ditu: bezero batek batez beste zortzi minutu baino ez ditu itxaron behar arreta jasotzeko, gainera, Mutualiaren 19 zentroak teknologikoki ongi hornituta daude, elkarri konektatuta baitaude historia kliniko digitalaren bidez. Bestalde, Mutualiak Gasteizen izango duen egoitza berriaren lehen harria jarri zen 2015ean, eta erresonantzia magnetikoak egiteko ekipo baterako inbertsioa egin zen Gipuzkoan.

Arreta sistema atseginagoa bultzatzeko asmoz, Gizatiartze Plan bat egin zen, eta 178.000 eurotik gora bideratu ziren prestakuntzara. “Jakina, ezingo litzateke horrelakorik egin Mutualian lan egiten duten pertsonengatik ez balitz” azpimarratu du Lekumberrik; eta iazko kudeaketagatik jasotako aipamenak ere nabarmendu ditu.

Errazti presidenteak garrantzi handia eman dio helburuak bete izanari, nahiz eta ekitaldian nabarmena izan den “funtsezko mugarri” batek, hots, Mutualitateen Lege berriak izan duen eragina. Presidenteak esan du araudia oraindik garatu gabe dagoela eta horrek “ziurgabetasun juridikoa” sortu duela.  Dena den, etorkizuna are ilunago ikusten du, “batez ere ezbehar-tasaren bilakaeragatik eta osasun arloko profesionalen eskasiagatik”. Behin eta berriro esan du bikaintasunaren aldeko apustua egin behar dela, eta “agindutakoa bete behar dela”.

Erraztik eskerrak eman dizkie Mutualia osatzen duten 576 langileei beren inplikazioagatik, beti baitaude adi osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko behar diren baloreak zaintzeko eta “ Gizarte Segurantzako Sistemaren sostengarritasuna” bultzatzeko.

Batzarra amaitzeko, QH (Quality Healthcare) sari garrantzitsua erakusten duen xafla desestali da Pakea klinikako sarreran. Sari hori 2015ean jaso zuen Mutualia Clínica Pakea zentroak Instituto para el Desarrollo e Integración de la Sanidad (IDIS) Institutuaren eskutik, eta Jon Darpón Osasun sailburuak bat egin du aitortzarekin.

Mutualistei zuzendu dizkien hitzetan nabarmendu du ekarpen handia egiten diotela Mutualiaren euskal prebentzio eta osasun sistemari eta Euskadin daukan bere klinika sareari, zeina Europa mailako erreferente bat baita, bere iritziz.

Bere hizketaldian gogora ekarri du Pakea klinikak eta Osakidetzak denboran zehar mantendu duten lankidetza, eta esan du modu bakarra dagoela kalitatezko arreta emateko: denon arteko lankidetza lortzea, hau da, erakundeena, enpresena, langileena, eta, bereziki, osasun arloko profesionalena. Aitortza horrekin desestali du ekitaldiko oroigarri-xafla.

Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak (Gizarte Segurantzaren patrimonioaren kudeaketa) (GAZ)

Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak (Ondare Historikoaren kudeaketa)  (GAZ)
 2015ko ekitaldiaren aurkeztutako kontuak (GAZ)

Mutualia: informazio juridikoa. 2016ko uztailaren 4tik 9ra.

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko uztailaren 4tik 9ra bitarteko aldizkari eta buletinetan (BOE, EHAAO, BAO, ALHAO, GAO eta EBAO) argitaratutakoak.

I.- SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
2016-07-07ko Estatuko Aldizkari Ofiziala

  • 2016ko ekainaren 22ko ebazpena, Enplegu Zuzendaritza Nagusiarena, igeltsu, eskaiola, kare eta horien aurrefabrikatuen fabrikatzaileen sektorean 2016ko eta 2017ko Hitzarmen Kolektiboan ordainsarien taulak erregistratu eta argitaratzen dituena. 6561. xedapena – 99 or.

 

II.- XEDAPEN ARAUEMAILEAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016-07-05

PRESIDENTETZA MINISTERIOA

  • Biomedikuntza eta osasun arloko ikerketa-institutuak.- 279/2016 Errege Dekretua, ekainaren 24koa, biomedikuntza eta osasun arloko ikerketa-institutuen akreditazioari buruzkoa. 6474. xedapena – 12 or.

2016-07-08

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • Erakunde profesionalak.- 277/2016 Errege Dekretua, ekainaren 24koa, nekazaritza eta arrantzako produktuen sektoreko erakunde profesionalak arautzen dituena. 6569. xedapena – 15 or.

 

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
2016-07-04

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

·         Ekainaren 28ko 98/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzarena.- 2891. xedapena – 21 or.

2016-07-05

LEHENDAKARITZA

  • 96/2016 Dekretua, ekainaren 28koa, Kanpo Harremanetarako Aholkularitza Kontseilua sortu eta arautzen duena. 2939. xedapena – 5 or.

2016-07-08

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA

·         Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2016ko ekainaren 13ko Ebazpena, Datuen Babesaren inguruko Sariketaren IV. Ediziorako deialdiari buruzkoa.- 3042. xedapena – 8 or.

 

ALHAO (Arabako Aldizkari Ofiziala):
2016-07-04

ARABAKO FORU ALDUNDIA

BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016-07-06

Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Administrazioa

  • Ogasun eta Finantza Saila.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 119/2016 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Ogasun eta Finantza Saileko Egitura Organikoaren Araudia aldatzen duena.- 3. or.
  • Ogasun eta Finantza Saila.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 118/2016 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Historikoko Higiezinen gaineko Katastroaren Araudia Onartzen duena.- 4. or. eta hurrengoak.

2016-07-08

Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Administrazioa

  • Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 122/2016 Foru Dekretua, uztailaren 5ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Nekazaritzarako Lurzoruen Funtsa arautzen duena.- 3. or. eta hurrengoak.

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2016-07-08

DIPUTATU NAGUSIA

  • Ekainaren 28ko 13/2016 Foru Dekretua, zenbait Araudi aldatzen dituena zerga-egonkortasunerako erregimen berrira egokitzeko.- 4958. xedapena – 4 or.

 

EBAO (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala): 

Mutualiaren XIII Argazki Lehiaketa Epaia

Epaimahaia Bilbon bildu eta jasotako argazkiak aztertu ondoren, epaimahaiko kideek, aho batez, 2016an sari hauek ematea erabaki dute:

 

·         1. saria, 1.200 eurokoa: Javier Alonso Vicente

 

·         2. saria, 900 eurokoa:  Cristian Payá Serra

 

·         3. saria, 600 eurokoa: Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz

 

 

1. Saria “Oxycutting”.

2. saria  “Enfocando lo primordial”

3. saria  “PRL PORTRAIT”

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko gainerakoei parte hartzeagatik. Hurrengo edizioan ikusiko dugu elkar.

Mutualia. Informazio juridikoa. 2016ko ekainaren 27tik uztailaren 02ra

Disposiciones de interés general, publicadas en los boletines (B.O.E., B.O.P.V., B.O.T.H.A., B.O.B., B.O.G. y D.O.U.E.), de los días 27 de junio a 2 julio de 2016

I.-CONVENIOS COLECTIVOS SECTORIALES:
Boletín Oficial del Estado del día 28-06-2016

  • Resolución de 15 de junio de 2016, de la Dirección General de Empleo, por la que se registra y publica la modificación de la tabla salarial para 2016 del II Convenio colectivo de la industria de producción audiovisual (técnicos).- Disposición 6265 – 5 págs.
  • Resolución de 15 de junio de 2016, de la Dirección General de Empleo, por la que se registra y publica la revisión salarial para 2016 del II Convenio colectivo estatal de reforma juvenil y protección de menores.- Disposición 6266 – 3 págs.

Boletín Oficial del Estado del día 29-06-2016

  • Resolución de 22 de junio de 2016, de la Dirección General de Empleo, por la que se corrigen errores en la de 22 de junio de 2015, por la que se registra y publica el Convenio colectivo estatal de acción e intervención social 2015-2017.- Disposición 6290 – 1 pág.

 

II.-DISPOSICIONES NORMATIVAS:
B.O.E.(Boletín Oficial del Estado):
Día 30-06-2016

MINISTERIO DE FOMENTO

  • Seguridad marítima.- Resolución de 15 de junio de 2016, de la Dirección General de la Marina Mercante, relativa a la verificación de la masa bruta de los contenedores.- Disposición 6308 – 6 págs.

 

B.O.P.V. (Boletín Oficial del País Vasco):
Día 29-06-2016

LEHENDAKARITZA

 

B.O.T.H.A. (Boletín Oficial del T.H. de Alava): 
B.O.B. (Boletín Oficial de Bizkaia):
Día 27-06-2016

ADMINISTRACIÓN FORAL DEL TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

  • Departamento de Hacienda y Finanzas.– Impuesto sobre Bienes Inmuebles.- Pág. 58 y ss.

Día 1-07-2016

ADMINISTRACIÓN FORAL DEL TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

  • Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad.-  DECRETO FORAL de la Diputación Foral de Bizkaia 120/2016, de 28 de junio, por el que se establecen las bases y convocatoria reguladoras de la concesión de subvenciones para el desarrollo de proyectos de innovación sociolaboral.- Pág. 3 y ss.
B.O.G. (Boletín Oficial de Gipuzkoa):
D.O.U.E. (Diario Oficial de la Unión Europea): 

Eusko Jaurlaritzak 78/2016 DEKRETUA argitaratu du, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa.

DEKRETUAren garapenak honako eginbehar hauek ezartzen ditu: segurtasun-plan bat abiaraztea, jakinarazpen-sistemak ezartzea, pazientearen segurtasun-batzorde bat sortzea eta segurtasuneko erreferentearen figura ezartzea. Mutualian guztiz bat egiten dugu Osasun sailaren proposamenarekin.

Testuinguru honetan, Mutualiak aurrea hartu zion oraingo proposamen honi 2008an, bere lehen Pazienteen Segurtasun Plana abiaraziz, 2009an Arriskuak Kudeatzeko Unitatea eta Infekzioen Batzordea eratuz, eta urte horretan bertan AHQRren metodologiaren bitartez Pazienteen Segurtasun Kulturari buruzko lehen inkesta eginez eta kirurgia-checklista ezartzen lehenetariko erakundeetako bat izanik.

2010ean, Mutualia Osasunaren Mundu Erakundearen Kirurgia Segururako Estrategiari atxiki zitzaion, eta Farmazia eta Terapia Batzordea eratu zuen. 2011n, gure zentroetan ospitaleratutako pazienteak Zalantzarik gabe Identifikatzeko Sistema sustatu genuen, eta 2012an Pazienteen Segurtasunerako Arriskuen Lehen Mapa osatu genuen, Erorikoen Prebentziorako Gida ezarriz.

2013 oso urte positiboa izan zen segurtasun klinikoari dagokionez Mutualian. Urte hartan, Gorabeheren Berri Emateko Sistema jarri genuen abian, eta Pazienteen Segurtasunerako Arriskuen Kudeaketa Politika onartu zen. Horren ondorioz, UNE 179003:2013 ziurtapena lortu genuen segurtasun klinikoaren arloan.

2014an eta 2015ean, Presio Ultzeren Baloraziorako eta Tratamendurako Gida Klinikoa eta Arrisku Handiko Sendagaien Kudeaketarako Gida Klinikoa prestatu genituen, Arriskuen Maparen bigarren berrikuspena egin genuen eta Zerbitzuagatiko Arriskuen Tratamendurako Planak eguneratu genituen.

Azkenik, aurten, gure kliniketako osasun-laguntzari lotutako Infekzioen Zaintza, Prebentzio eta Kontrolerako Politika onartu dugu, eta ospitaleetako osasun-laguntzari lotutako infekzioen zaintza, prebentzio eta kontrolaren arloko UNE 179006:2013 ziurtapena lortzeko dagokion ikuskaritza pasatu dugu; une honetan, erakunde ziurtatzailearen ebazpenaren zain gaude.

Mutualian berretsi egin nahi dugu pazienteen segurtasunean erreferentziazko erakundea izateko gure konpromiso estrategikoa, baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetza-Osasun Zerbitzu Publikoarekin lankidetza estua mantentzeko gure gizarte-erantzukizuna ere. Horretarako, abangoardiako osasun-laguntza eskaintzen diegu gure bazkide diren enpresei, gure babespeko langileei eta atxikitako langile autonomoei, osasun-langileen talde hurbileko, garden eta eraginkor baten laguntzaz, osasun-laguntza eskaintzeko orduan segurtasun klinikoaren ahalik eta mailarik altuena sustatuz eta bermatuz.

Gogobetetze-inkesta

Gure enpresa kidetuen eta aholkularitza kolaboratzaileen satisfazio-maila zein den jakin nahian, Mutualiak 1.200 elkarrizketa baino gehiago egin ditu maiatzetik ekainera bitartean.

Satisfazio maila globalaren bilakaera

ENPRESA KIDETUAK
AHOLKULARITZA KOLABORATZAILEAK

Azken gogoeta gisa, honako ondorioak eta hobetu daitezkeen atalak nabarmendu ditugu:

 
ENPRESAS MUTUALISTAK AHOLKULARITZA KOLABORATZAILEAK
  • Balorazio Orokor nabarmen positiboa (% 87 nahiko edo oso pozik).
  • Zerbitzuaren kalitatea eta jasotako tratua nabarmentzen dira.
  • Hobetu daitezkeen atalak: 
    • Kudeaketak egiteko informazioaren eskuragarritasuna.
    • ­Erraztutako dokumentazioaren eta informazioaren argitasuna.
    • Enpresen beharrak ulertzea
  • Aholkularitzen % 92 oso pozik edo nahiko pozik daude Mutualiarekin.
  • Zerbitzuaren kalitatea eta jasotako tratua nabarmentzen dira.
  • Mutualiaren zerbitzua hobea dela ikusten dutenak % 39tik % 45era igo dira.

 

Azkenik, eskerrak ematen dizkiegu galdetegiak hain modu adeitsuan erantzun dituzten pertsonei gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetuko duen informazio baliotsua eskaini digutelako. Mutualiak eskerrik beroenak eman nahi dizkie horiei guztiei. Ekarpenen bat egin nahi izanez gero, bidali gure orri honetara: iradokizunak.

Mutualia. Informazioa juridikoa. 2016ko ekainaren 20tik 25era

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 20tik 25era bitarteko aldizkari eta buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO).
I.- HITZARMEN KOLEKTIBO SEKTORIALAK:
2016-06-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala

  • Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, 2016ko ekainaren 13koa. Horren bidez, basogintzako jardueretarako estatuko esparru-hitzarmena erregistratu eta argitaratzen da.- 6064. xedapena – 24 orrialde.

 

II.- ARAUZKO XEDAPENAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-22

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUNERAKO MINISTERIOA

·        Prozedura administratiboak. Kudeaketa informatizatua.- Idazkariordetzaren ebazpena, 2016ko ekainaren 16koa. Horren bidez, behar besteko prozedura ezartzen da, 081. kodea daukan tasa sistema telematikoaren bidez likidatzeko eta ordaintzeko: “Ingurumen-erabilerako pestiziden arloko, elikagaigintzako eta, oro har, beste biozida batzuen esparruko jarduerak eta zerbitzugintza, 98/8/EE Zuzentaraua kontuan hartuta”.- 6039. xedapena – 4 orrialde.

2016-06-23

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

·        Gizarte Segurantza.- ESS/1003/2016 Agindua, ekainaren 22koa. Horren bidez, 2015eko ekitaldiko pizgarrietarako eskabideak aurkezteko eta haiei buruzko proposamen-txostenak bidaltzeko epeak luzatzen dira, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuaren babespean. Dekretu horren bitartez, gainera, laneko ezbeharren kopuruaren murrizketa eta prebentzioa sustatu dituzten enpresei kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak gutxitzeko sistemaren ezarpena arautzen da.- 6083. xedapena – 2 orrialde.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

·        Larrialdiak.- Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 5/2016 Legea.- 6084. xedapena – 25 orrialde.

·        Antolamendua.- Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoaren Antolamenduari buruzko ekainaren 2ko 7/2016 Legea.- 6086. xedapena – 9 orrialde.

·        Fundazioak.- Euskadiko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea.- 6088. xedapena – 38 orrialde.

2016-06-25

PRESIDENTETZAKO MINISTERIOA

  • Eraikuntzako materialak.- Zementuak Jasotzeko Instrukzioa (RC-16) onartzen duen ekainaren 10eko 256/2016 Errege Dekretua.- 6167. xedapena – 70 orrialde.

 

EHAA (Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-21

OSASUN SAILA

  • Osasuneko sailburuaren AGINDUA, 2016ko ekainaren 2koa. Horren bidez,  botiketan eta farmazietako biltegietan gutxienez zenbat sendagai eta osasun-produktu egon behar diren zehazten duen abenduaren 28ko 270/2004 Dekretuko eranskina aldatzen da.- 2671. xedapena – 5 orrialde.

 

ALHAO (Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-20

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 108/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa. Horren bidez, Aurrekontuei buruzko Foru Arau Orokorreko Testu Bateratua garatzen duen Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorra onartzen da.- 10. or.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko hiri eta landa ondasun higiezinen balioei buruzko txostenak.- 11. or. eta hurrengoak.

2016-06-24

  • Gizarte Ekintza Saila.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 113/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa. Horren bidez, mendeko adinekoek eguneko zentroetan sartzeko daukaten aukera eta horretarako banakako diru-laguntzak arautzen dira.- 4. or. eta hurrengoak.

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2016-06-20

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • 311/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa. Horren bidez, 2015ean hasitako zergaldietarako 200, 220, 20G eta 22G modeloak onartzen dira, baita aurkezteko eta ordaintzeko modua, lekua eta epea ere.- 4346. xedapena – 120 orrialde.

 

EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala): 

 

 

 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tel.: 94 425 25 15   Faxa: 94 423.22.95
e-posta: informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREKIN LAN EGITEN DUEN 2. MUTUA
HENAO 26 – 48009 BILBO