Mutualia. Informazioa juridikoa. 2016ko ekainaren 20tik 25era

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 20tik 25era bitarteko aldizkari eta buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO).
I.- HITZARMEN KOLEKTIBO SEKTORIALAK:
2016-06-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala

  • Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, 2016ko ekainaren 13koa. Horren bidez, basogintzako jardueretarako estatuko esparru-hitzarmena erregistratu eta argitaratzen da.- 6064. xedapena – 24 orrialde.

 

II.- ARAUZKO XEDAPENAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-22

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUNERAKO MINISTERIOA

·        Prozedura administratiboak. Kudeaketa informatizatua.- Idazkariordetzaren ebazpena, 2016ko ekainaren 16koa. Horren bidez, behar besteko prozedura ezartzen da, 081. kodea daukan tasa sistema telematikoaren bidez likidatzeko eta ordaintzeko: “Ingurumen-erabilerako pestiziden arloko, elikagaigintzako eta, oro har, beste biozida batzuen esparruko jarduerak eta zerbitzugintza, 98/8/EE Zuzentaraua kontuan hartuta”.- 6039. xedapena – 4 orrialde.

2016-06-23

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

·        Gizarte Segurantza.- ESS/1003/2016 Agindua, ekainaren 22koa. Horren bidez, 2015eko ekitaldiko pizgarrietarako eskabideak aurkezteko eta haiei buruzko proposamen-txostenak bidaltzeko epeak luzatzen dira, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuaren babespean. Dekretu horren bitartez, gainera, laneko ezbeharren kopuruaren murrizketa eta prebentzioa sustatu dituzten enpresei kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak gutxitzeko sistemaren ezarpena arautzen da.- 6083. xedapena – 2 orrialde.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

·        Larrialdiak.- Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 5/2016 Legea.- 6084. xedapena – 25 orrialde.

·        Antolamendua.- Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoaren Antolamenduari buruzko ekainaren 2ko 7/2016 Legea.- 6086. xedapena – 9 orrialde.

·        Fundazioak.- Euskadiko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea.- 6088. xedapena – 38 orrialde.

2016-06-25

PRESIDENTETZAKO MINISTERIOA

  • Eraikuntzako materialak.- Zementuak Jasotzeko Instrukzioa (RC-16) onartzen duen ekainaren 10eko 256/2016 Errege Dekretua.- 6167. xedapena – 70 orrialde.

 

EHAA (Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-21

OSASUN SAILA

  • Osasuneko sailburuaren AGINDUA, 2016ko ekainaren 2koa. Horren bidez,  botiketan eta farmazietako biltegietan gutxienez zenbat sendagai eta osasun-produktu egon behar diren zehazten duen abenduaren 28ko 270/2004 Dekretuko eranskina aldatzen da.- 2671. xedapena – 5 orrialde.

 

ALHAO (Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-20

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 108/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa. Horren bidez, Aurrekontuei buruzko Foru Arau Orokorreko Testu Bateratua garatzen duen Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorra onartzen da.- 10. or.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko hiri eta landa ondasun higiezinen balioei buruzko txostenak.- 11. or. eta hurrengoak.

2016-06-24

  • Gizarte Ekintza Saila.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 113/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa. Horren bidez, mendeko adinekoek eguneko zentroetan sartzeko daukaten aukera eta horretarako banakako diru-laguntzak arautzen dira.- 4. or. eta hurrengoak.

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2016-06-20

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • 311/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa. Horren bidez, 2015ean hasitako zergaldietarako 200, 220, 20G eta 22G modeloak onartzen dira, baita aurkezteko eta ordaintzeko modua, lekua eta epea ere.- 4346. xedapena – 120 orrialde.

 

EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala): 

 

 

 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tel.: 94 425 25 15   Faxa: 94 423.22.95
e-posta: informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREKIN LAN EGITEN DUEN 2. MUTUA
HENAO 26 – 48009 BILBO

MUTUALIAren ALBISTEAK, BERDINTASUN, ANIZTASUN ETA KONTZILIAZIO arloetan

MUTUALIAk hainbat jardunalditan parte hartu du, berdintasunaren, aniztasunaren eta kontziliazioaren inguruko bere ikuspuntua eta praktika egokiak azaltzeko.

  • Maiatzak 26, «BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, egin egiten dugu»

EMAKUNDEk antolatua; 2016ko urri eta abendu bitartean egingo den «Berdintasunaren gunea» prestatzeko. MUTUALIAk hitzaldi bat antolatuz parte hartuko du gune horretan.

 

  • Maiatzak 27. «Emakumeak eta bizi-kalitatea»

Emakundek John Jauregian antolatua; bertan, osasun azterketetako desberdintasunak aztertu ziren, emakumeen berezitasunak kontuan edukiz (orain arte ez bezala).

 

  • Maiatzak 31. EFR FOROA «Desgaitasuna eta kontziliazioa»

Madrilen, ILUNION-ONCEk antolatua

 

  • Ekainak 6. DEBATE FOROA «EMAKUME ZUZENDARIEN SUSTAPENA: LORTUTAKO AURRERAPENAK ETA ERRONKAK»

Susana Camarerok, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren estatu-idazkariak, eta Sara Biegerrek, ISOTES plataformaren presidenteak, emakume zuzendarien talentuaren garapenean eta aniztasunaren kudeaketan lan egiten dugun enpresa eta erakundeei deitu ziguten, esperientziak elkarbanatzeko asmoz.

 

  • Ekainak 17. EMAKUMEA&BERDINTASUNA eta EKINTZAILETZA

COMMUNITY of INSURANCEk antolatua, Bilboko Udalaren babesaz eta DEUSTO BUSINESS SCHOOL eta MET COMMUNITYren laguntzaz. Emakumeen ekintzailetzan gertatzen den bereizketa aztertu zen, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean.

 

  • Ekainak 22. HITZALDIA «SOLDATA-ARRAILAREN aurka, tresna berritzaileekin»

CCOOk antolatua; parte hartzen dutenen artean, erakundeez gain (Enpresako eta Negoziazio Kolektiboko Berdintasunerako Idazkaritza eta Zuzendaritza Nagusia, besteak beste), berdintasun-politikak ezartzen ibilbide luzea egina duten erakundeak ere badaude, bai eta sindikatuko ordezkariak ere.

MUTUALIAk mahaietako batean parte hartuko du Berdintasunerako Zuzendariorde Nagusiarekin eta Sabadell Bankuarekin batera, SOLDATA-ARRAILAREN AURKAKO EKINTZAK ENPRESAN aurkezteko.

MUTUALIA, Getxoko Fadura Lanbide Heziketako Ikastetxearen Berdintasun Planaren aurkezpenean.

Ekainaren 8an, Getxoko FADURA Lanbide Heziketako Ikastetxeko zuzendaritzak gonbidatuta, Cristina Mendiak, MUTUALIAko Berdintasunerako Zuzendari eta efr Managerrak, Getxoko Fadura Lanbide Heziketako Ikastetxearen Berdintasun Planaren aurkezpenean parte hartu zuen.

EMAKUNDEren zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Getxoko Udaleko Keltse Eigurenek ere parte hartu zuten.

MUTUALIAko Cristina Mendiak enpresetako berdintasun planen aplikazioa eta Mutualiak berdintasunean, aniztasunean eta kontziliazioaren kudeaketan izan duen ibilbidea aurkeztu zituen.

MUTUALIA, efr enbaxadore

Ekainaren 2an, Madrilen, efr (Familiarekiko Arduratsu den Enpresa) markaren Enbaxadoreen Izendapen ekitaldia egin zen.

Más familia Fundazioak, bere hamargarren urteurrenaren harira, esker ona agertu nahi izan die kontziliazio-kudeaketa eredua beren enpresetan txertatzeko eta beste enpresa eta instituzio batzuetara zabaltzeko lan egin duten pertsonei. Ereduari, aldez aurretik, efr arauaren ziurtagiria emana zioten (eredu desberdinak, ziurtagiria ematen zaien enpresen tamainaren arabera).

Gaur egun, 500 enpresa inguruk dute ziurtagiria (495ek, zehazki); horien artean, Estatuko hiru pertsona eta Kolonbiako bi nabarmendu nahi izan dira, eta horietako bat CRISTINA MENDIA da, MUTUALIAko efr managerra.

Beste bi enpresak REALE eta MUTUA MADRILEÑA dira; ibilbide luzea dute efr enpresa gisa, eta gaur egun, A+ kategoriaren ziurtagiria dute.

Ekitaldiaren protokoloan, Rafael Fuentesek, Más Familia Fundazioaren Zuzendari Nagusiak, ongietorria eman zuen, eta Roberto Martinezek, Fundazioaren Zuzendariak, Fundazioaren historia labur bat aurkeztu zuen. Ondoren, bere lan-bizitza amaituta Fundazioan laguntzen duen boluntario batek hartu zuen hitza.
Gizartean lana eta familiaz arduratzea bateragarri egiteko beste eredu bat ezartzearen alde egiten dituen kudeaketak azaldu zituen.

Cristina Mendiak, MUTUALIAkoak, enpresen izenean hitz egin zuen, eta ekitaldiari amaiera emateko, Más Familiako taldeak ideia garrantzitsu bat adierazi zuen: «Gizartea eraldatzen ari gara. Ez zalantzarik izan hala dela

«Estresa saihesteko eta gatazkak konpontzeko, gaitasun profesionalak entrenatzea» mintegi teknikoa

Ekainean zehar Mutualiak antolatutako «Estresa saihesteko eta gatazkak konpontzeko, gaitasun profesionalak entrenatzea» mintegi teknikoa egin da Bilbon, Gurutze Gorriko zentroko ikasgeletan.

Mintegia oso arrakastatsua izan da, ehun parte-hartzailetik gora izan baititu aurreikuspen guztiak gaindituz. Parte-hartzaileak Mutualiako bazkide diren enpresetako prebentzio eta giza harremanetako profesionalak izan dira hein handi batean, horietako asko erdi mailako agintariak.

Lehen hitzaldia Izaskun Angulo psikologo, hezitzaile eta coach ziurtatuak eman zuen. Angulo Adimen Emozionalean, Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Mindfulness meditazioan aditua da. Lehenik, emozioak kontrolatzeko hainbat teknika garatu zituen Angulok; teknika horien bidez, estres-sentsazioa eta emozioen kontzientzia-falta txikitzen nola ikasi landu zuten parte-hartzaileek. Gainera, denbora kudeatzeari begirako teknikak eta gure artean komunikatzeak duen garrantzia ere sakon landu zen, gure trebetasun sozialak sustatuz.

Mintegiko bigarren zatian, Maria Eugenia Ramos Zuzenbidean lizentziatu, gatazken kudeaketan aditu eta Gizagune Fundazioko koordinatzailearen hitzaldia izan zuten parte-hartzaileek. Hain zuzen ere, enpresetan gatazken kudeaketa nola jorratu aztertu zuen Ramosek.  Gatazkek eragin handia dute enpresetan, bai maila ekonomikoan bai langileen ongizatean eta osasunean. Hori dela eta, beharrezkoa da haien berri izatea eta haiek kudeatzeko tresnak izatea; horrela, eragin negatiboak saihestuko ditugu. Imq Prevención eta Gizagune Fundazioak sortutako tresna baten berri ere eman zuen Ramosek, ICMA metodoa. Metodo horrek gatazka-egoerak sor ditzaketen enpresaren osagaiak neurtzen ditu, eta ageriko gatazka handien kasuan diagnostiko eraginkor bat ere egiten du.

Bai hitzaldi batean bai bestean nabarmendu zenez, talde heterogeneoetan lan egiteko beharraren eta egunero bizi ditugun egoeren aniztasunaren ondorioz, gaur egun gero eta beharrezkoagoa da profesionalek gatazka-egoerei modu egokian erantzuteko ezagutza eta espezializazioa izatea. Izan ere, horrek eguneroko gatazka-egoerei modu modu eraikitzaile eta positiboan aurre egitea ahalbidetzen du.

2016, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, , hain zuzen ere.Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.

2016, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia
Gipuzkoa Azkoitia Itxita abuztuaren 1etik 21era arte (biak barne)
Beasain Udako ordutegia.

Uztaila: Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 19:00etara

Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 15:00etara Abuztuaren 1etik Irailaren 2ak arte (biak barne)

 

Bergara
Eibar
Irun
Araba Laudio
Bizkaia Basauri
Erandio
Gernika
Iurreta
Santurtzi
Zamudio
Gogorarazten dizuegu Mutualiak zuen eskura jartzen dituela gure erietxeen zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin  edo kudeaketa sailaren 902 540 250 telefonora deitua.

Uda honetan, ez ezazu segurtasuna etxean ahaztu

Zortzi aholku eta bideo bat udako oporretan segurtasunez gidatzeko.

Udako oporrak ate joka ditugu eta asko gara autoa garraiobide gisa hautatuko dugunok.  Udan zehar, gainera, joan-etorri ugari ematen dira errepideetan, eta, horrenbestez, gure ibilgailuaren segurtasuna arreta bereziz zaintzea behar-beharrezkoa da. Errepasa itzazu hurrengo aholkuak eta kontuan har itzazu errepidez edozein joan-etorri egin aurretik. Gogoratu oporrak etxetik irteten zaren unean bertan hasten direla. Ezerk ez diezazula bideaz gozatzea galarazi!

  1. Lehenik eta behin, autoa aztertu. Autoaren azterketa sakona egitea joan-etorri luzeren bat egin behar baduzu da bereziki garrantzitsua. Azterketan kontuan izan beharreko puntuetako batzuk honakoak dira:

a)      Pneumatikoak dira errepidera itsasteko gure puntu bakarra: Sakonerako legezko muga 1,6 milimetrokoa bada ere, gutxienez 3 milimetrokoa gomendatzen dugu, pneumatikoek behar bezala erantzun dezaten. Egoera onean ez dauden edo presio desegokia duten pneumatikoek frenatze distantzia areagotu eta ibilgailuaren egonkortasuna murrizten dute, gidatzearen arriskua nabarmen areagotuz.

b)       Olioa funtsezkoa da motorraren funtzionamendurako: Olioa maila egokietan ez badago edo egoera onean ez badago, motorrak ez du behar bezala funtzionatuko. Olioa maila egokietan izatea edo olio behar denean aldatzea funtsezkoa da motorrak luzaro iraun dezan. Horrela egin ezean, nahi ez dugun ustekabekoren bat izan dezakegu.

c)       Ez ibili freno gabe… beharko dituzu eta: Frenatzerakoan autoan behar bezala erantzuten ez duela edo diskoek zarata desatsegina egiten dutela konturatu al zara? Hori freno diskoak eta pastillak erabilpenarekin gutxika-gutxika hondatzen joaten direlako gertatzen da. Arazoa eraginkortasun galera horretaz konturatzen ez garenean ematen da; izan ere, egun batean frenoak beharko ditugu eta ez dute behar bezala erantzungo. Gogoratu, era berean, denboraz frenatzeko ezinbestekoa dela freno-likidoa maila egokian izatea.

d)      Argiak garrantzitsuak dira, ikus zaitzatela: Zure ibilgailuko argiek behar bezala argitzen ez badute, ez zaituzte ikusiko, eta, berriz, argiak ondo doitu gabe badaude, gainontzeko gidariak itsutu ditzakezu. Horregatik, tailerrean argi-doigailu batekin zure autoko argiak behar bezala dauden egiaztatzea gomendagarria da. Era berean, egiazta ezazu ez duzula funtzionatzen ez duen argirik.

e)      Beira-garbigailuak ura, hautsa, intsektuak… kendu behar ditu: Beira-garbigailuaren gomak aldatzea ahaztea oso ohikoa da. Ez dira betiko, eta euria egiten duenean ura behar bezala kentzen ez badute edo beira zikin uzten baldin badute, aldatu egin behar diren seinale izan ohi da. Are ohikoagoa da beira-garbigailuko likido maila oso baxu egotea; era berean, hobe ura bakarrik baino likido garbigarriren bat erabiltzea. Ezin dugu behar bezala ikusi gabe gidatu.

f)       Autoak zuzen ibili behar du: Bolantea askatzen baduzu, autoak zuzen-zuzen jarraitu behar du, alde batera desbideratu gabe. Autoa desbideratu egiten bada, ondo lerrokatu gabe dago, hau da, desorekatuta. Bazterren baten aurka jotako kolperen bat edota higadura izan daiteke arrazoia. Tailerrean egiten diren ohiko azterketek paraleloaren egoeraren egiaztapena barne hartzen dute.

g)      Bidaiatu segurtasun eta erosotasunez: Esekidura-sistema edo motelgailuak nekez hondatzen dira, baina, egiten dutenean, bideko zulo bakoitza eragozpen bihurtzen da eta arriskua asko handitzen da. Horregatik, esekidura-sistema aztertuta segurtasuna eta erosotasuna irabaziko ditugu.

h)      Beharrezko elementu osagarriak dituzula egiaztatu: Ibilgailuan eraman beharreko elementu osagarri guztiak dituzula eta egoera onean daudela egiaztatu: ordezko gurpila (presioa eta egoera onena dagoela egiaztatu gainontzeko lau gurpilekin egin bezala), txaleko islatzailea, katua, giltza eta larrialdietako triangeluak.

  1. Dokumentazio guztia prest. Bidaia hasi aurretik egiaztatu bai zure bai ibilgailuaren dokumentazio guztia hartu duzula.
  2. Planifikatu ibilbidea. Har ditzakezun ibilbide guztiak aztertu egokiena aukeratzeko. Jada bidea ezagutzen baduzu ere, ibilbidea planifikatu aurreikusitako trafikoa edo balizko herri-lanak kontsultatuz.
  3. Atseden hartzea beharrezkoa da. Bi ordutik behin gutxi gorabehera atseden hartzea beharrezkoa da. Har ezazu denbora atseden hartzeko, hankak luzatzeko, pixka bat ibiltzeko, ikusmena pausatzeko, postura aldatzeko… Kontuan izan nekeak erreakzio denbora luzatzen duela eta gidatzeko koordinazioa bera ere zailtzen duela. Umeekin bidaiatzen baduzu, atsedenaldiak baliatu jarduera fisikoren bat egin dezaten.
  4. Ibilgailu barneko eta kanpoko tenperatura. Udan kontu berezia izan behar dugu bero handieneko orduekin, beroak eragina baitu bai gure gidatzeko ahalmenean bai ibilgailuan bertan ere.  Bidean tenperatura altuak izango ditugula aurreikusten badugu, kontuan izango dugu bidaia noiz egin erabakitzeko; hobeto litzateke goizean goiz edo arratsean bidaiatzea. Auto barruko tenperatura 19 eta 24 gradu artekoa izan dadin ahaleginduko gara.
  5. Pazientzia izan eta beharrezko segurtasun distantziak zainduz gidatu: Behin errepidean, ez ezazu iritsiera ordurik jarri, zure burua presionatzeko besterik ez baitu balio. Bidaiaren iraupena errepidearen eta trafikoaren baldintzen araberakoa izango da. Maiztasunez atseden hartu eta lasai ibili, oporretan zaude eta!
  6.  Ekipajearena kontuan izan beharreko auzia da: Etxe guztia zurekin eramaten duten horietakoa bazara, ziur izan guztia maletategian ondo-ondo jartzen duzula, bai bidaiariak eroso izan daitezen bai zuk behar bezala ikusi ahal izateko. Kontuan izan istripu bat izaten baduzu solte dauden objektu, maleta edo gauzak oso arriskutsuak izan daitezkeela.
  7. Haurrekin bidaiatzen baduzu, haurrak lotzeko sistema egoki bat erabili: Aukeratutako sistemak lotu beharreko haurraren altuera eta pisua kontuan izan behar ditu, eta haurra fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera lotu behar da beti. Haurrek pazientzia gutxi izan ohi dute eta hori kutsagarria izan daiteke, gidatzeko batere egokia ez dena.  Garrantzitsua da haurrek lo egiteko eta jateko dituzten ohiturak kontuan izatea bidaia planifikatzerakoan.

Nola jartzen zara bolantearen aurrean? Funtsezkoa da bolantearen aurrean nola jartzen garen, eta, aldiz, oso denbora gutxi eskaintzen diogu hori erabakitzeari, irteteko gogoz izaten baikara beti. Zer posturatan gidatzen dugun funtsezkoa da segurtasunerako.   Ikusi hurrengo bideoan askok egiten ditugun akatsik ohikoenak zeintzuk diren eta egiazta ezazu zure gidatzeko postura egokia den edo ez.

BOLANTEAREN AURREN GIDARIAN IZAN BEHARREKO POSIZIO EGOKIA

Jarri ibilgailua martxan, merezitako oporrez gozatzea besterik ez baitzaizu geratzen jada!

2016ko Bonus. Pizgarri-sistema eskatzeko epea zabaldu da.

BONUS pizgarriaren eskaera egiteko epea 2016eko ekainaren 30a arte zabaldu da.

Ekainaren 22ko ESS/1003/2016 Ordena argitaratu zen: 2015 urteko pizgarria eskatu eta proposamen-txostenak bidaltzeko epea luzatu da. Aurrekoari babesa ematen dio Martxoaren 31ko 404/2010 Errege-dekretuak; dekretuak lan ezbehar-kopurua gutxitzeko eta prebentziorako ahalegin berezia egin duten enpresentzat lan-gertakariengatiko kotizazioen murriztea erregulatzen du.

 BONUSari buruzko informazio gehiago

Langileak laneko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko bere ibilgailuan GPS bat instalatzeak intimitaterako eskubidea urratzen du:

Azkenaldian, enpresa batzuek, langile bat bere laneko betebeharrak betetzen ari ez delako susmoa dutenean, GPS bat instalatu dute langilearen ibilgailuan, susmoa zuzena zen ikusi eta, langilea bere betebeharrak betetzen ari ez zela egiaztatuta, zegozkion neurriak hartzeko.

Horren aurrean, langileek erantzun egin dute, jarrera horrek beren intimitatea urratzen duela eta modu horretan lortutako probak baliogabeak direla argudiatuta.

Zehazkiago, kasu batean enpresa batek bajan zegoen langile bati jarraipena egitea erabaki zuen. Horretarako, detektibe bat kontratatu zuten eta GPS bat instalatu zuten langilearen ibilgailuan. Horrela ikusi zuten, baja medikoan egon arren, bost egunetan bere laneko betebeharren antzeko jarduerak egin zituela (ibilgailu bat gidatzea, obratik obra joatea eta noizean behin pisuren bat garraiatzea).

Jarduera horiek egiaztatuta, enpresak langilea kaleratu zuen, enpresaren konfiantzaz abusatzeagatik eta kontratuko fede ona urratzeagatik.

Gatazka epaitegietara heldu zen, eta ebatzi zuten kaleratzea deuseza zela eta erabilitako froga baliogabea zela, konstituzioak aitortzen duen intimitaterako eskubidea urratuz lortu zelako.

Horretarako Auzitegi Konstituzionalak intimitaterako eskubidearen inguruan ezarritako doktrina hartzen da oinarri bezala (2000ko azaroaren 30eko STC 292/2000 epaia, 2001eko maiatzaren 29ko STC 119/2001 epaia, 2006ko martxoaren 27ko STC 89/2006 epaia, besteak beste). Doktrina horrek pertsonaren pribatutasuna babesten du injerentzien aurrean eta teknologikoki aurreratua den gizarte batean sor litezkeen arriskuen aurrean. Horretarako, 1/1982 Lege Organikoaren 7.2 artikuluan xedatutakoa hartzen da kontuan. Bertan ezartzen denez, entzuteko edo grabatzeko gailuak edo pertsonak errekonozitzeko beste edozein bitarteko erabiltzea esku-hartze neurrigabea da. Gainera, enpresariek (Langileen Estatutuko 4.2 eta 20. artikuluak) eta detektibe pribatuek (Segurtasun Pribatuari buruzko 23/1992 Legearen 19.1 a) artikulua) gaindi ezin ditzaketen mugak ere ezartzen dira arauetan, eta ondorioztatzen da langile baten jarraipena egiteko GPS bat instalatzea legearen kontrakoa dela eta, ondorioz, enpresak bitarteko horren bidez lortzen duen informazioak ondoriorik ez duela.

Detektibeak egindako jarraipen pertsonala ere baliogabetu zuen epaitegiak, detektibeak tresna horren bidez lortutako datuak baliatu zituelako langilea une oro non zegoen jakiteko.

Horregatik, modu horretan eskuratutako froga legez kanpokoa eta deuseza dela ezartzen da eta, ondorioz, deuseza da ere froga horretan oinarritzen den kaleratzea (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2011ren maiatzaren 10eko epaia).

Irizpide bera aplikatu zen bete kasu batean ere. Langileak zegokion ordutegia eta egitekoak betetzen ez zituelako susmoa zuen enpresariak eta, bere ibilgailuan GPS bat jarrita, detektibe bat kontratatu zuen hura jarraitzeko. Horrek ikusi zuen lan-ordutegian, laneko eginbeharrak egin ordez, langileak egiteko pertsonal batzuk egin zituela, eta enpresak langilea kaleratu zuen.

Epaitegiak horrela lortutako froga deuseza zela ebatzi zuen, bitartekoa ez zelako proportzionala edo egokia enpresariak egin nahi zuen egiaztapenerako. Ondorioz, kaleratzea bidegabea izan zela ebatzi zuen. Izan ere, beste bitarteko batzuen bidez langileak bere egitekoak betetzen ez zituela egiaztatu zen arren (nahiz eta bitarteko horiek detektibearen lanean izan zuten eragina aipatu ez), laneko ez-betetze horren proportzioa eta enpresari eragindako kalte egiaztagarri baten falta ikusita, kaleratzea bidegabea eta ez deuseza zela ebatzi zen (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2012ko otsailaren 14ko epaia).

Honen guztiaren ondorioa, beraz, honako hau da: langileak bere egitekoak betetzen ez dituela egiaztatzeko bere ibilgailuan jarritako GPS bat jartzeak intimitaterako eskubidea urratzen du eta ez da proportzionala edo egokia lortu nahi den helburuarentzat. Ondorioz, froga baliogabea da, horretan oinarrituta hartzen den beste edozein neurri bezalaxe.

 

Pedro Fraile. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

Mutualiaren Campus Birtualean hezkuntza-jarduera berri bat: «Enpresa-jardueren koordinazioa».

Mutualiak, laneko kontingentziak estaltzeko hari atxikitako enpresa kidetuen eta enpresa horietako langileen artean prebentzioa zabaltzeko ahaleginean, bere trebakuntza-eskaintza zabaldu eta beste dibulgazio-jarduera abiarazi du Campus Birtualean: «Enpresa-jardueren koordinazioa».

Laneko kontingentziak estaltzeko Mutualiari atxikitako langile autonomoei eta Mutualiarekin kidetutako enpresei eta horien langileei zuzenduta dago.

Lantoki batean, langileek beren zerbitzuak emateko bat egiten dutenean (bai langile autonomoak bai beste enpresa batzuen mendeko beren konturako langileak), elkarlanean aritu behar dute Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia betetzeko; hau da, beharrezkoa da «enpresa-jardueren koordinazioa». Enpresa-jardueren koordinazioa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikuluak erregulatu eta urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuan garatzen du. Azken honek langileek bat egitean gerta daitezkeen arriskuak prebenitzeko eta bertaratutako langileen babeserako beharrezko bitartekoak ezartzen ditu.

Bitarteko horiek dibulgazio-jarduera honetan azalduta daude, koordinazio bat eskatzen duten egoera posibleen benetako adibideekin. Adibide horietan, langileen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira, jarduera prebentiboen koordinazioa egokia izan dadin eta, beraz, legea bete dadin.

Era beran, desberdinduta datoz urriaren 24ko 1627/1997ko Errege Dekretuan ezarrita dauden eraikitze-obretako Segurtasuneko eta Osasuneko gutxieneko xedapenak.

Edukia:

  • Aurkezpena
  • Definizioak
  • Enpresen betebeharrak koordinazioan
  • Koordinazio-bitartekoak
  • Jarduera prebentiboen koordinazioa
  • Exekuzio-fasea
  • Erreferentziako araudia
  • Laburpena

 

Jarduera honetan edo gure Campus Birtualeko beste edozein dibulgazio-jardueratan izena eman dezakezu; horretarako, jarduera bakoitzean aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu. Kasu honetan, sakatu «Enpresa-jardueren koordinazioa».

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Prebentzio Sailarekin, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoaren bidez, edo deitu telefono hauetara: 945 009 077; 943 440 526 eta 944 042 105.