
Kepa Bilbao (2018ko Iraila)

Kepa Bilbao (2018ko Iraila)

Urriaren 15ean hautagaitzak aurkezteko epea amaituko da. Aurten, hautagai finalistek aurkezpena egingo dute Mutualia Sarien ekitaldian, Osalanek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren barruan.
“Mutualia Sarietara hautagaitzak aurkezteko azken egunak” irakurtzen jarraitu

Mutualia Sarien 8. edizio honetan, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeen lankidetzarekin antolatuta, lehen aldiz saritu nahi da, modu esklusibo eta independentean, enpresek genero berdintasuna sustatzeko gauzatu dituzten jardunbide onak eta egin duten esfortzua. Horretarako, Berdintasun Saria sortu da.
Sari honetara aurkeztu ahalko dira diskriminaziozko tratua prebenitzen eta enpresan nahiz inguruan genero berdintasuna hobetzen laguntzen duten proiektu guztiak, edozein esku-hartze mota gauzatuta (prebentziozkoa, prozedurazkoa, metodologikoa, etab.)
Sariak emateko ekitaldia Osalanek antolatzen duen Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren barruan egingo da (azaroak 14, 15, 16), eta Paola de Miguelek sari honetarako berariaz egindako eskultura oparituko da.
Halaber, Prebentzioaren arloko berrikuntza sarian bezala, hautagai finalistek aurkezpena egingo dute Mutualia Sarien ekitaldian, aipatu biltzarrean, eta, horrenbestez, enpresek oihartzun eta publizitate handiagoa lortuko dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean amaituko da. Honekin batera sarien oinarriak bidaltzen dizkizuegu, eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
Dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu beharko da, honako helbidean: prevencion@mutualia.es
Zain gaituzue.


Enpresak zenbait zalantza ditu enpresak antolatutako jardunaldira (joatea ez da derrigorrezkoa) bere kabuz autoan joan nahi duen langileari dagokionez:

Mutualiako Prebentzio Sailean uste dugu, esperientziak, ezagutzak eta gako-ideiak (prebentzioan eraginkortasuna handitu dutenak) partekatzean, bai esperientziaren berri ematen duen pertsona nahiz entzuten duena aberasten direla. “Esperientzia partekatuak lan-arriskuen prebentzioan” irakurtzen jarraitu

Euskal Kirol Federazioen Batasuneko beste federazioetako bat da arku-tiroarena, 1987an sortua, kirol hori maite duten zenbait arkulariri esker; esan gabe doa Parisko 1900eko Olinpiar Jokoetako programaren parte izan zela aipatutako kirola. Egiten diren lehiaketetan, hala nola, Euskadiko txapelketan eta dauden ligetan, agerian gelditzen da egunero nolako indarra, koordinazio eskerga eta punteria zorrotza behar diren. Eta, era berean, trebetasun ugari lantzen dituzte hura praktikatzen dutenek. Makina bat alderdi on dakar kirol hau praktikatzeak: besoen koordinazioa, erreflexu eta ikusmen gaitasuna, kontzentrazioa eta autokontrola, bihotz-biriketako gaixotasunen arreta, eta, orobat, estresa arintzea eta gutxitzea, pentsamendu baikorrak sortzeko onura eta goiko gorputz atalak sasoian edukitzen laguntzea, besoak, sabela eta gerria lantzen baitira. Terapia gisa ere erabiltzen da, lesioak izan dituzten pazienteak oneratzeko. Hain zuzen ere, hanketan lesioak izan dituztenek (bihurrituak, hausturak eta bestelako minak) espezialitate hau erabili izan dute, egokia baita minetik berreskuratzeko aldi horretan. Are gehiago, espezialistek ere gomendatzen dute desgaitasunak dituztenen terapietarako.
Arku-tiroa dagoen kirolik antzinakoenetakoa da, eta hala dator Guinness errekorren liburuan. Izan ere, olinpiar lehiaketa bihurtu aurretik, lerro batzuk gorago esan dugun bezala, bizirik irauteko era bat zen, eta zorroztasun eta trebetasun handia eskatzen zituen. Iraganeko denbora haietatik gaur arte, arkua eboluzionatuz joan da, eta, gaur egun, tresna sofistikatua eta zehaztasun handikoa da; hala dakar Arku Tiroaren Espainiako Federazioak. Gauza bera gertatu da arkulariekin ere, beraien teknika landu eta hobetu egin behar izan baitute. Kirol honek onura handiak dakartza osasunerako; izan ere, giharrak bizkortu eta erreflexuak garatzen ditu, eta ikusmena ondo menderatu behar da. Horrez gainera, praktikatzeko, beharrezkoa da profesionalek zainduta eta orientatuta praktikatzea. Horregatik, egokiena da Federaziora deitzea, informazioa eskuratzeko (943 45 49 49).
Gainera, haurrengan koordinazioa, lasaitasuna eta kontrola indartzen dira, eta kirolik gomendagarrienetako bat da norbere izaera eta heldutasuna lantzeko eta indar fisikoa garatzeko, betiere, prestakuntza adin bakoitzera behar bezala egokituta. Arku-tiroak gizarteratzen laguntzen die haurrei. EKFBkook azaldu ditugun ezaugarri itzel horiek denak egiaztatzeko modukoak dira edozein arkularirekin hitz eginda. Hala, segituan ohartuko gara arkulari batek nolako pasioa erakusten duen kirol onen alde. Pertsona eta arkua elkartzen direnean, egonkortasun emozionala eta psikologikoa gailentzen dira egunerokoan. Tiroa botatzeko orduan, lehenengo arnasa sakon eta mantso hartu behar da; helburua ikuskatu, eta kontzentrazio osoa hartan jarri. Egonkortasuna erabatekoa da; gorputzak T itxura hartzen du besoak lerrokatzen direnean, eta, leun-leun utzita, gezia ziztuan ateratzen da. Tentsio guztia erlaxatzen da gezia helburura doan heinean. Proba ezazue. Merezi du-eta.


Mutualiak Estresa Kudeatzeko Eskola garatu du aurten, enpresei zein langileei estresaren prebentziozko kudeaketa lantzen laguntzeko. “Mutualiaren Estresa Kudeatzeko Eskola arrakastatsua” irakurtzen jarraitu
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).

Mutualex
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).