EFR barometroa: Lana eta familia bateratzen aditua den ahotsa

Joan den urriaren 3an, MUTUALIA Cepsarekin elkarlanean egindako Lana eta familia bateratzearen inguruko Espainiako barometroaEFR indizearen aurkezpenean izan zen, Madrilen, CEPSA DORREAN. Horretatik abiatuta, erakundeetan lanaren eta familiaren bateratzea jorratzeko beharra aztertu duten hainbat pertsonaren gogoetak atera dira.

Renacimiento Demográfico fundazioko zuzendari Alejandro Macarrónek adierazi zuenez, jaiotza-tasa hain baxuarekin gure gizartea luzera begira bideraezina da. Haur gehiago ez badaude, Espainiaren eta Europaren perspektibak beltzak dira.

Comillas Eliz Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle Salomé Adroherren ustez, gogoz hartu behar dira gure herrialdeko lanaren eta familiaren bateratzearen egoera hobeto ezagutzeko ahalegin guztiak.

Horregatik, lana eta familia bateratzea profesional onenak erakartzeko eta horiei eusteko ardatz nagusia bilakatu da, Adecco fundazioko zuzendari nagusi eta Adecco Iberia eta Latinoamerikako Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko zuzendari Francisco Mesonero Fdz. de Córdobaren arabera.

Gainera, jaiotza-tasa handitzen laguntzen duen oinarrizko alderdi bat da, Alejandro Macarrónek eta Jaume I Unibertsitateko Psikologia Sozialeko katedradun Marisa Salanovak adierazi dutenez. Salanovaren iritziz, erakundeetan lana eta familia bateratzeko egiten diren praktikek oreka osasungarri eta positiboa dakarte. 

Osasun-laguntzaren kalitatea

Hilabete honetan, urrian, gure osasun-taldearen zati batek gure laguntza-zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko komunikazio batzuk aurkeztu ditu.

Komunikazio horiek kartel moduko formatu bat erabiliz egin dira, eta zuei informazio hori modu berean helaraztea oso ideia eta modu egokia dela iruditu zaigu.

 

Izenburu bakoitzean klikatuz, Mutualiako laguntza-zerbitzuetako asistentzia-kalitatearen emaitzak eta ondorioak ikusi ahal izango dituzue:

  1. Tabletaren erabilera gogobetetasun-inkestetan.
  2. Gomendatze-indizea, Mutualiaren adierazle berria.
  3. 10 urte bezeroaren gogoa bete nahian.
  4. Baloreen araberako gogobetetasuna.
  5. Badakigu ospitaleratzeko pazienteei benetan zer axola zaien?
  6. Badakigu errehabilitazioko pazienteei benetan zer axola zaien?
  7. Badakigu larrialdietako eta kontsultetako pazienteei benetan zer axola zaien?
  8. Ez da gauza bera gogobeteta edo oso gogobeteta egotea.

Edukia zortzi posterretan irudikatu da, eta gure larrialdi-, kontsulta-, ospitaleratze- edo errehabilitazio-zerbitzura etorri diren langileek tabletaren bidez egindako inkestetan grabatutako informaziotik dator.

Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu gure inkestei hain modu adeitsuan erantzun dieten pertsona guztiei, gure zerbitzuak hobetzeko balioko duen informazio baliotsua eman digutelako. Mutualiak eskerrik beroenak eman nahi dizkie.

Zuen eskura jartzen dugu iradokizunak jasotzeko atala gure webgunean.

Tableta bidezko inkesten taldea

Jakitea aurreikusteko eta aurreikustea babesteko. Ez inprobisatu, informatu eta prestatu

Ez inprobisatu, informatu eta prestatu.

Jakitea aurreikusteko eta aurreikustea babesteko.  Ez inprobisatu, informatu eta prestatu.

Azken bi urteetan, lantokien erdiak baino gehiagok (% 61,3) segurtasunari eta lanari buruzko prestakuntza-jardueraren bat egin du. Enpresetan segurtasuna eta osasuna kudeatzeari buruzko inkesta nazionala (EKIN, 2009), LSHIN.

Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz  Portrait  LAP. 

Ahots-kordetako noduluak

Arrazoi nagusia hitz egitean egindako gehiegizko esfortzua edo ohitura txarrak dira, baita ingurune-zarata baino bolumen handiagoa erabiltzea edo fonazioaren batez besteko gaitasunaren gainetik hitz egitea ere. Mutualiak tailer praktikoak antolatzen ditu, lan-tresna gisa ahotsa erabiltzen duten langileei zuzenduta.

Ahots-kordetako noduluak laneko gaixotasunen koadroan sartu zituztenetik aurrera (azaroaren 10eko 1299/2006 ED), ahotsaren nahasmenduaren ezaugarriak eta maiztasuna aztertzea Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen barruan dago.

Ahots-kordetako noduluak sortzeko arrazoia ahots-kordak etengabe eta gehiegikeriaz erabiltzea da. Horren ondorioz, korda guztietako ehuna leundu eta handitzen da.Ehun horiek gogortu eta kailu baten antzeko lesio bihur daitezke. Zenbat eta gehiago luzatu ahotsaren gehiegizko erabilera, orduan eta gehiago gogortuko dira noduluak.

Patologia horiek oso ohikoak dira ahotsa erabiltzen duten profesionalengan (irakasleengan, adibidez), eta lanerako ezintasun iragankorrak eragiten dituzte. Ahotsaren patologiek komunikazioari eragiten diote, eta kaltetutako pertsonei eguneroko jarduerak normaltasunez eta erosotasunez egitea eragozten diete. Arrazoi nagusia hitz egitean egindako gehiegizko esfortzua edo ohitura txarrak dira, baita ingurune-zarata baino bolumen handiagoa erabiltzea edo fonazioaren batez besteko gaitasunaren gainetik hitz egitea ere.

Biztanle guztien %5 inguruk du nahasmendu hau; irakasleen artean, %17tik %57ra artekoa da kopurua.

Erreferentziatzat hartzen dugun ikuspuntuaren arabera (medikuena, foniatrena, musikariena), esan dezakegu ahotsa laringean dauden ahots-korden bibrazioak sortzen duela. Bibrazioa birikek airea kanporatu eta kordetatik igarotzean sortzen da, eta, ondoren, erresonantzia-barrunbeek modulatu eta artikulatzen dute (soinua anplifikatzen duten zuloek). Pertsonen arteko komunikaziorako bidea da, baita nork bere ezagutzak, pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko eta komunikatzeko funtsezko bitartekoetako bat ere. Harreman pertsonaletan zein profesionaletan gehien erabiltzen dugun komunikatzeko bidea da.

Ahotsa hatz-marka bezala erabil daiteke, pertsona bakoitzak bere ahotsa baitu. Ahotsa berezko nortasun hori ematen dioten 3 ezaugarriekin defini daiteke: intentsitatea, tonua eta tinbrea.

Ahotsa ondo erabiltzeko kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat arnasketa da. Ez-borondatezko prozesu automatikoa da. Arnasketa hezi egin behar da, fonazio-prozesua eraginkorra izateko; izan ere, arnasa ondo hartzeak ahots-korden elastikotasuna handitzen du, eta horrek ondo funtzionatzen badu, artikulazio-organoen eta erresonantzia-barrunbeen bizitasuna eta elastikotasuna handitzen da. Hainbat arnasketa-mota daude: klabikularra (desegokiena), torazikoa, abdominala edo diafragmatikoa eta kosto-abdominala. Azken hori da fonaziorako egokiena eta osoena, fonazioa luzatu, kanporatutako airea erregulatu eta ahotsaren bolumena handitzen baitu.

Aho-nekearen arrazoietako bat arnasketa txarra da. Behar-beharrezkoa da aire nahikoa izatea, eztarria, lepoa eta sorbaldak ez behartzeko. Diafragma ahulak ez du indar nahikorik arnasketa egiteko. Ahotsa etenekin irteten da, soinu batzuk ezin dira igorri.

Ahotsari eragin diezaioketen arrisku-faktoreen artean, honako hauek nabarmendu ditzakegu:

Faktore pertsonalak:

  • Gorpuzkerarekin eta osasunarekin lotutakoak. Adina (bai nerabezaroko bai helduaroko aldaketa hormonalek eragina dute), sexua (ohikoagoak dira emakumeengan), gorpuzkera, edo honako hauek izatea: errinitisa, faringitisa, alergia-gertakariak, digestio-nahasmenduak (errefluxu gastroesofagikoa, adibidez) edo nahasmendu endokrinoa.
  • Ohitura toxikoak. Tabakoaren keak mukosa narriatzen du eta errefluxua sortzen laguntzen du; alkoholak ahotsaren tonua eta hedadura txikitzen ditu.
  • Elikadura. Gozagarri gehiegi hartzeak, kafeak eta koipeek errefluxu gastroesofagikoa sortzen laguntzen dute.
  • Sendagaiak. Mukosak lehortzea, urdail-azidotasuna handitzea, muskulu-tonua txikitzea eta antzekoak eragin ditzakete.
  • Estresa. Arnas- eta bihotz-maiztasuna eta tentsio muskularra handitzen ditu. Ahotsa lepoaren aurrealdeko eta laringeko hipertentsio muskularrarekin igortzen da, eta ahots-korden aldaketa biomekanikoak eragiten ditu, lesioak agertu arte.
  • Beste batzuk. Ahoko aerosolek, gozokiek eta mentoletik sortutako substantziek narritadura eta lehortasuna dakartzan errebote-efektua eragiten dute, eta, horrela, mukien loditasuna gehiago aldatzen da eta garrazpera baldintzatzen da.

 

Laneko faktoreak:

  1. Ingurumenaren arlokoak:
  • Hezetasuna. Hezetasun txikiak (berogailuaren erabilerak, hautsak edo antzekoek eragindako gehiegizko lehortasuna) ahots-kordak lubrifikatuta mantentzea zailtzen du. Bestalde, gehiegizko hezetasunak (aire zabaleko jarduerak) alergien, narritadurazko eztularen, mukien eta antzekoen intzidentzia handitzen du.
  • Tenperatura. Gehiegizko hotzak edo beroak eragina du.
  • Aireztapena. Aire-korronteak, aire girotua, agente patogeno gehiago egotea dakarren aireztapen eskasa…
  • Narritagarriekin eta beste kutsatzaile batzuekin harremanetan egotea. Kutsadura kimikoak (aire-freskagarriak, intsektizidak…), kutsadura biologikoak (birusak, bakterioak, onddoak…) eta partikula mineralek (klariona, batez ere klarion ez-hipoalergenikoa, igeltsua…) arnas-mukosa narriatzen dute, jariakinen biskositatea handitzen dute eta alergiak areagotzen dituzte.

 

  • Ingurune-zarata. Soinuaren intentsitatea 1 dB handitzen da zarataren mailak gora egiten duen dezibelio bakoitzeko. Ingurune-zarataren maila honako hauek handitu dezakete: kanpoko zaratek (trafikoa, industriak, sirenak, klaxonak), barnekoek (kanalizazioak, igogailuak, sanitarioak, luminariak…), auzokideek, elkarrizketek, musikak, oihuek…
  • Lokalaren kalitate akustikoa (irakasleen kasuan). Ikasgelen neurriak, lurzorua estaltzen duten materialak, paretak…

Arlo honetan egindako ikerketen arabera, ikasgeletan normalean dagoen ingurune-zarata 55 dB ingurukoa da. Irakasleak 15 dB inguru igo behar du tonua ingurune-zarataren gainetik. Horrek esan nahi du irakasleak jardunaldiaren zati handi batean 70 dB-ko intentsitatearekin hitz egiten duela, elkarrizketarako ahotsaren intentsitate fisiologikoa 65 dB-ra heldu ez arren. Hori ahalegin arriskutsua da ahots-kordentzat.

  1. Antolamenduaren arlokoak.
  • Lan-gainkarga. Irakasleen kasuan, etengabe igo eta jaisten dute tonua komunikatzeko, ohartarazteko, akuilatzeko, galdetzeko, erantzuteko… Batzuetan, irakasleek arbelean idazten duten bitartean hitz egiten dute, eta horrek ahots-tonua igotzera behartzen ditu.
  • Abeslari eta aktoreen kasuan, ikuskizunen programazio trinkoak edo lanaldi luzeak egoten dira.
  • Ordutegia. Bi orduz hitz egiten egon ondoren, 30-45 minutuko atsedenaldia egin behar da.
  • Irakasleen kasuan, oso garrantzitsua da irakasle-lanak eta ikerketak, tutoretzak edo praktikak aldizkatzea.
  • Prestakuntza. Ahotsa erabiltzeko eta ahots-nahasmenduak prebenitzeko prestakuntza-falta.
  • Ikasle-kopurua ikasgelako (irakasleen kasuan). Ikasgelako oinarrizko zaratan du eragina. Zenbat eta ikasle gehiago, orduan eta zarata-maila handiagoa.

Prebentzio-neurriak:

  1. Ingurumenaren arlokoak:
  • Hezetasun-maila kontrolatzea. %30 eta %70 artean (486/1997 ED).
  • Aireztapena eta airea berritzeko prozesua kontrolatzea. Pertsonako 8 l/s-ko aire emaria ikasgeletan eta agertokietan, eta 15 l/s pertsonako dantzalekuetan.
  • Aire-korronteak kontrolatzea. Airearen abiadura ez da 0.25 m/s baino handiagoa izan behar beroa ez den giroko lanetan, 0.5 m/s baino handiagoa giro beroko egoneko lanetan eta 0.75 m/s baino handiagoa giro beroko egonekoak ez diren lanetan.
  • Hauts-maila murriztea. Klarion hipoalergenikoak eta errotuladoreak erabiltzea edo arbela digital interaktiboekin ordeztea.
  • Produktu kimikoen erabilera murriztea. Intsektizidak, aire-freskagarriak, kea.
  1. Ingurune-zarata murriztea. Ikasgeletan zarata ez da 40 dB baino handiagoa izan beharko, bulegoetan 40 dB baino handiagoa eta merkataritza-guneetan 50 dB baino handiagoa. Horretarako, gelaren bolumena eta hori osatzen duten materialen soinu-absortzioa kontuan hartu behar dira, eta isolamendu akustikoa kontrolatu behar da.

 

  1. Antolamenduaren arlokoak:
  • Lana behar bezala banatzea. Gainkarga saihestea eta ahotsak atseden hartzeko denbora-tarteak aurkitzea.
  • Ahots-funtzioaren erabilera murriztea baliabide teknikoen bidez; esaterako, arbel digitalen, mikrofonoen edo diapositiben bidez.
  • Edateko ura ematen duten iturriak izatea.
  • Enpresak hauxe egin behar du: berariazko informazioa eta prestakuntza eskaini eta osasuna berariaz zaintzen dela bermatu.

 

  1. Norberak egin beharrekoak.

 

  • Bizimodu osasungarria. 8 ordu lo egitea, ariketa fisikoa egitea, elikadura ona izatea, ura sarri edatea, kafea eta tea edatea saihestea, ez erretzea, mentoldun gozoki eta txikleak hartzea saihestea, elikagaien edo edarien tenperaturaren bat-bateko aldaketak saihestea, urdail-urinaren errefluxua sortzen laguntzen duten otordu oparoak saihestea, eta arnasa hartzea eta botatzea zailtzen duten jantzi esturik ez erabiltzea.
  • Aho-funtzioa babestea. Ingurune-zarata baino ozenago hitz egitea saihestea, ez-hitzezko moduak aurkitzea arreta mantentzeko eta ulermena hobetzeko (txaloak, txistu-hotsak, kolpeak), luze hitz egiten egotea saihestea, komunikatuko diren pertsonen arteko distantziak murriztea, ahotsa anplifikatzeko bitarteko eskuragarriak erabiltzea, aho-nekea saihesteko teknikak erabiltzea, muga fisikoak ezagutzea ahotsaren tonuari eta intentsitateari dagokienez, lepoko, sorbaldako eta eztarriko muskuluak tenkatzea saihestea, arnasa egoki eta sudurretik hartzea, jarrera egokiak erabiltzea, ahotsaren erabilera ahal den neurrian murriztea, aho-nekearen lehen zantzuak detektatzen ikastea, ahotsak imitatzea saihestea, eta asko hitz egin behar bada, 60/10 araua erabiltzea (60 minuturo 10 minutuko atsedena hartzea).

Ondorio gisa, ekintza fisiologiko egokietan oinarritutako aho-teknika eraginkorrak (arnasketa egokia; muskulu-tonua eta jarrera egokiak; erabilitako ahotsaren intentsitatea, tonua eta tinbrea kontrolatzea, eta artikulazio aske eta bizia) lesioak eta fonazio-organoen patologiak saihestuko ditu. Mutualiaren Prebentzio Sailak tailer praktikoak antolatzen ditu logopeda batekin. Logopedak hiru saiotan irakatsiko du aho-teknika egokia erabiltzen, talde txikietan. Informazio gehiago:

PREBENTZIO SAILA

prevencion@mutualia.es

944 042 105 | 943 440 526 | 945 009 077

El Congreso de los Diputados da el primer paso para regular el control de horarios en el Estatuto de los Trabajadores y evitar así los abusos en las jornadas laborales El Congreso de los Diputados da el primer paso para regular el control de horarios en el Estatuto de los Trabajadores y evitar así los abusos en las jornadas laborales Se ha tomado en consideración una Proposición de Ley para obligar a las empresas a registrar diariamente horario de entrada y salida de sus trabajadores y trabajadoras, impulsada por el Grupo Socialista, para evitar que la desregulación del tiempo de trabajo provoque jornadas fuera de lo pactado y la extralimitación en la duración de la jornada se convierta en regla general y el trabajo a tiempo parcial sea en la práctica empleo a tiempo completo. En el Congreso se está debatiendo reformar el Estatuto de los Trabajadores para que se cree un registro de la jornada laboral diario, y así intentar frenar el abuso de las horas extraordinarias no pagadas, ya que un 45% de las horas extra continúan sin pagarse, según los datos de la última Encuesta de Población Activa (EPA), correspondiente al segundo trimestre del año. Además se pretende modificar la LISOS para establecer que el incumplimiento de este registro se considere infracción a grave, pudiendo la multa oscilar entre 626 y 6.250 euros. Se quiere también que las empresas conserven estos registros durante cuatro años, para que puedan ponerlos a disposición de la Inspección de trabajo y seguridad social cuando así lo requieran. Esta iniciativa persigue garantizar la conciliación de la vida personal, familiar y laboral, al tiempo que mejorar los recursos a la Seguridad Social al cotizarse por todas las horas trabajadas.

Diputatuen Kongresuak lehen urratsa egin du Langileen Estatutuan ordutegien kontrola arautzeko, eta, horrela, lanaldien gehiegikeriak saihesteko.

Enpresak beren langileen sartzeko eta irteteko orduak egunero erregistratzera behartzeko Lege-proposamen bat aintzat hartu da. Hori Talde Sozialistak bultzatu du, lan-denbora desarautzeak itundutakotik kanpo dagoen jardunaldirik ez sortzeko, jardunaldiaren iraupena gainditzea ohikoa ez bihurtzeko eta lanaldi partziala praktikan lanaldi osoa ez izateko.

Diputatuen Kongresuan Langileen Estatutua aldatzea eztabaidatzen ari dira eguneroko lanaldiaren erregistroasortzeko, eta, horrela, ordaindu gabeko aparteko orduen gehiegikeria gelditzeko. Izan ere, aparteko orduen %45 ez dira ordaintzen, aurtengo bigarren hiruhilekoan egin zen azken Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera.

Gainera, gizarte-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko legea aldatu nahi da, erregistro hori ez betetzea arau-hauste larritzat jo dadin eta isuna 626 eta 6.250 euro artekoa izan dadin.

Halaber, enpresek erregistro horiek lau urtez gordetzea nahi da, lan-ikuskatzaileen eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileen esku jarri ahal izateko, hala eskatzen dutenean.

Ekimen horrek bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzea bermatu nahi du, baita Gizarte Segurantzaren baliabideak hobetu ere, lan egindako ordu guztiengatik kotizatuko bailitzateke.

Borondatezko eszedentzia baten ondoren itzultzea

lekualdatzeari uko egiteak ez du kaleratzea eragiten

Auzitegi Gorenaren bi epaik berretsi dute, berriki, 1988ko epai batean borondatezko eszedentziari buruz adierazitakoa; azkena, 2017ko uztailean eman da (618/2017 Epaia, uztailaren 13koa).

Aztertutako kasuan, borondatezko eszedentzia baten ondoren lantokira itzuli nahi zuela-eta aurretik zerbitzu ematen zuen herrian ez beste batean lanpostu bat eskaini zioten langile baten egoera ebatzi da. Lekualdaketa horrek bizilekua ere aldatzea eragingo zion; izan ere, kasu zehatz horretan, 300 kilometroko distantzia zegoen.

Enpresak adierazi zuenez, hutsik zegoen kategoria eta maila bereko lanpostu bat eskaini ondoren lanera itzultzeari uko egiteak langilearen igurikimen-eskubidea agortzen dela esan nahi du, eta ondorioz, lan-kontratua suntsiaraztea eta enpresak langilea kaleratzea eragiten du. Langileak adierazitakoaren arabera, berriz, beste herri batean lan egiten hasteari uko egiteak ez du dimisioa eman duela esan nahi, ezta itzultzeko eskubideari uko egin dionik ere, baizik eta eskubideari eusten diola eta enpresariak, langilearentzako hutsune egoki bat sortzen den bezain laster, eskaintza bat egin behar diola.

Logikoki, enpresak langilea lanera itzultzeari ezezkoa emateak ezin du inola ere kaleratzea eragin, borondatezko eszedentzia hartu duen langileak lanera itzultzeko duen eskubidea enpresaren eremuarekin lotuta dagoela ulertzen delako, eremu hori langileak bere eginkizuna betetzen duen esparru geografikoa dela ulertuta, ez enpresa-batasunaren zentzu zabalean ulertuta; kontrakoa esanez gero, enpresak langilearen lanera itzultzeko eskubidea –eszedentzia eman zitzaionetik legez aitortua– beteezin bihurtzeko bide bat irekiko genuke. Hauxe litzateke irtenbide orekatuena; izan ere, Langileen Estatutuan enpresa zentzu zabalean aipatzen den arren –ez lantokiarekin lotuta–, garbi dago artikulua zentzu zorrotzean interpretatzea zaila dela eta horrek langilearentzat ondorio negatiboak izango lituzkeela.

Auzitegi Gorenak xedatu duenez, enpresak ez du bidegabeko kaleratzerik egin, ezta langileak lanpostuari uko egin edo dimisiorik eman ere. Beraz, aurreko egoera ez da aldatu, eta ondorioz, langileak etorkizunean lanera itzultzeko igurikimen-eskubidea dauka.

Katarroa eta Gripea

Zer da?

Katarroa arnasbideetako infekzio arin bat da, jatorri birikokoa.

Gripea goiko eta beheko arnas aparatuetako infekzio akutu bat da, influenza birusak eragina. Hiru birus mota daude: A, B eta C.

 

Sintoma nagusiak

Katarroa

Sintomak pixkanaka agertu ohi dira

Gripea

Sintomak kutsadura gertatzen denetik bost bat egunera agertzen dira

 

  • Mukiak
  • Doministikuak
  • Sudurra itxita, begi negartsuak
  • Buruko mina
  • Sudurreko kongestioa
  • Neke arina edo moderatua

 

  • Sukar altua
  • Buruko mina
  • Giharretako mina (bizkarra eta hankak)
  • Ondoez orokorra
  • Batzuetan, sudurreko kongestioa, eztarriko mina eta eztula

 

 

Desberdintasun nagusiak

Bi patologiek antzeko sintomak eduki ditzakete, baina identifikatzen saiatzea oso garrantzitsua da, tratamendua eta konplikazio posibleak ezberdinak direlako.

Katarroarekin alderatuta, gripeak honako ezberdintasun nagusi hauek ditu:

  • Bat-bateko sukar altua, 38 º eta 40 ºC artean.
  • Buruko mina.
  • Giharretako mina.
  • Neke handia.
  • Ondoez orokorra.

Prebentzioa

Gure sistema immunologikoa ondo badago, bai hotzeria bai gripea prebenitu ditzakegu. Horretarako, hona gomendio batzuk:

  •   Elikadura askotarikoa eta orekatua izan.
  •  Behar beste ordu lo egin.
  • Kirola erregularki egin.
  •  Estresa kontrolpean eduki.
  • Berogarriak jantzi eta bai aire korronteak bai bat-bateko tenperatura aldaketak saihestu.
  • Arrisku-talderen baten barruan egonez gero, urtero gripearen aurkako txertoa jarri.

Kutsadura saihesteko, oinarrizko higiene ohitura batzuk eduki behar dira:

  •   Eskuak maiz garbitzea, xaboiarekin.
  •  Begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea, germenak gure organismoan ez sartzeko.
  •  Eztul eta doministiku egiten dugunean, erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea, birusa ez zabaltzeko.
  •   Gaixo dauden pertsonekin tresnarik ez partekatzea.
  • Espazio itxiak aireztatzea.

Tratamendua

Ez ditugu inoiz sendagaiak gure kabuz hartu behar. Lehenengo sintomak agertzen direnean, osasun-arloko profesional batengana joango gara. Berak analgesikoak, antiinflamatorioak, kongestioa kentzekoak, sudur-garbiketak… gomendatu ahal izango dizkigu.

Ez dugu antibiotikorik hartu behar, bai gripea bai katarroa birusek eragindakoak direlako, ez bakteriek, eta beraz, botika horiek ez direlako eraginkorrak sendatzeko. Antibiotikoak bakteriek eragindako konplikazioren bat izanez gero bakarrik gomendatzen dira, eta beti medikuaren agindupean.

 

Txertaketa-kanpaina

Gripearen eragina eta konplikazio posibleak murrizteko, gripearen kontrako txertaketa-kanpaina egiten da, arrisku-taldekotzat jotzen diren pertsona hauentzat:

  • 65 urtetik gorako pertsonak.
  • Patologia kroniko hauek dituzten 65 urtetik beherakoak: arnasketarekin lotutako gaixotasunak, bihotzeko gaixotasunak, giltzurrunetakoak, gibelekoak, diabetes mellitusa, immunodepresioa, etab.
  •  Haurdunak.
  • Kolektibo horrekin harremanetan dauden osasun-arloko eta laguntza arloko profesionalak.
  • Hegazti-haztegietako langileak.

Txertaketa dosi bakarraz osatuta dago. Sorbaldan edo besoan jartzen da.