Joan den maiatzean, Datuen Babeserako Espainiako Agentziak datuen babesari eta lan-harremanei buruzko gidaliburu bat argitaratu zuen. Orduko hartan ere eman genizuen horren berri. Gai konplexua eta enpresentzat garrantzi handikoa denez gero, Mutualiako talde juridikoak gidaliburua aztertu eta haren laburpen-eskuliburu bat egin du, alderdirik esanguratsuenak jasoz.
MutuaLex 172 zk.
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.) 2021eko urriaren 9tik 15rako astea.
Ekografia muskuloeskeletikoari buruzko nazioarteko ikastaroaren beste edizio bat
2021ean, urriaren 6tik 8ra, Ekografia Muskuloeskeletikoari buruzko Nazioarteko Ikastaroa egin da berriro Donostian, Sonogroupek antolatuta eta Mutualiaren eta Espainiako Ekografia Elkartearen laguntza nagusiarekin. 3 egunez, hainbat espezialitatetako 150 osasun profesionalek landu dituzte, ikuspegi global eta diziplina anitzekotik, gaur egun ekografiak patologia muskuloeskeletikoaren diagnostikoan eta tratamenduan eskaintzen dituen aukerak.
Javier de la Fuente elkarrizketatu dugu, ikastaroko zuzendaria eta Mutualiako Pakea Klinikako Traumatologia eta Ortopedia Zerbitzuko burua.
Zein dira ikastaroaren helburu nagusiak?
Ikastaroaren helburu nagusia ekografiak gaur egun patologia muskuloeskeletikoaren diagnostikoan eta tratamenduan eskaintzen dizkigun aukerak ezagutzea eta sakontzea da, ikuspegi global eta diziplina anitzeko baten bidez. Ikastaroak gaurkotasuneko hitzaldiak, zuzeneko erakustaldiak eta ekografiako praktika tutelatuak entzuteko aukera ematen du. Prestakuntza hori batez ere traumatologian, erradiologian, erreumatologian eta kirol-medikuntzan adituak direnentzat da, besteak beste.
Edizio berri honetan, azken aurrerapen teknikoak azaldu dira, batez ere ekipo berriak prestatuta; horiei esker, irudiak denbora errealean ekoitz ditzakegu eta fluxu baskularra erakuts dezakegu, are oso abiadura baxuetan ere. Lokomozio-aparatuko ekografiaren teknikak eta indikazioak berrikusteaz gain, “zer ezin du ikusi ekografiak” antzinako kontzeptua aldatzea lortu dugu, beste honekin ordeztuta: “nola ikus dezaket ekografikoki”.
Urtez urte lokomozio-aparatuaren ekografian interesa duten gero eta pertsona gehiagoren eta arlo horretako irakasle ospetsuenen eta esperientziadunen parte-hartzea duen ikastaroa
Izan ere, ekografiak lesioen diagnostikoan eta tratamenduan eskaintzen dizkigun azken berrikuntzetan eta tekniketan interesa duten pertsona gehiagok ematen dute izena urtero ikastaroan nazioarte mailan.
Hainbat espezialitatetako irakasleak eta ekografia muskuloeskeletikoan ezagutza eta esperientzia handia dutenak izan ditugu, eta beraien azterketarik eguneratuenak eta gaiari buruzko azken berrikuspenak aurkeztu dituzte. Irakasleen zerrendan honako ohiko kolaboratzaile hauek sartu dira: S. Martínez, R. Balius, J. Palau, C. Pedret, A. Bueno, E. Cerezo, F. Dávila, M. Rius, M. Bossi, A. León, M. Blasi, C. Martinoli, F. Zaottini, C. Cachán, A. Vázquez, E. Etxeverria.
Zein izan dira ekitaldi honetako berrikuntza nagusiak?
Orain arteko ekitaldietan oinarrizko programa bat izan dugu, ekografian esperientzia gutxi duten pertsonentzat, eta programa aurreratu bat, diziplinan egindako azken aurrerapenak berrikusteko.
Ekitaldi berri honetan espezimenari buruzko tailer praktikoak ere egin ditugu, eta horietan infiltrazio ekogidatuak egin ditugu. Ikastaroaren aurretik, parte-hartzaileei gomendatutako irakurgaiak eman zaizkie.
Kirurgia ekogidatuko modulu bat ere diseinatu dugu, eta, horretan, ikasleek Mutualiako kliniketan garatutako teknika batzuk entrenatu dituzte.
Mintegi espezifiko batean “Manual de técnicas invasivas e intervencionistas en el codo, muñeca y mano” liburua (“Ukondoko, eskumuturreko eta eskuko teknika inbaditzaile eta interbentzionisten eskuliburua”) aurkeztu da, Balius doktoreak eta biok argitaratua, eta sorbalda eta aldakako aurretiazko eskuliburuen ildoari jarraitzen diona.
Aurten hainbat ikerketa-lan argitaratu dira zientzia-dibulgazioko bi aldizkaritan
Hain zuzen ere, azken teknikak ikertu eta aztertzeko gure zereginaren barruan, Mutualiaren taldeak atzerriko aldizkari garrantzitsuetan nazioarte mailan argitaratutako hainbat lan egin ahal izan ditu, hala nola:
“The EFSUMB guidelines and recommendations for musculoskeletal ultrasound. Part I y II: Joint pathologies, paediatric applications and guided procedures”, European Journal of Ultrasound-en
“MINIMALLY INVASIVE ULTRASOUND-GUIDED VERSUS OPEN RELEASE FOR CARPAL TUNNEL SYNDROME IN WORKING POPULATION: A RANDOMIZED CONTROLLED TRIAL”, The Journal of Clinical Ultrasound-en.
2020an beste topaketa bat egiteko prest?
Zalantzarik gabe. Ekografia muskuloeskeletikoari buruzko ikastaroaren ekitaldi guztiek aukera eman digute arlo horretan profesional onenekin ikertzen eta prestatzen jarraitzeko eta arlo horretako azken berrikuntzak eta esperientziak partekatzeko. Urteroko ikastaro hau elkargune gisa ezarri da patologia muskuloeskeletikoaren diagnostikoan eta tratamenduan ekografia erabiltzen ikasi nahi duten edo erabiltzen lan egiten duten profesional guztientzat.



Javier de la Fuente Dk.
Mutualiako Pakea Klinikako Traumatologia eta Ortopedia Zerbitzuko burua.
Eskuen higienea Mutualian
Mutualiako Eskuen Higieneko Taldeak hainbat ekintza bereganatu eta zabaldu ditu urte hauetan, eskuen higieneari buruz sentsibilizatzeko eta jardunbide egokiak sustatzeko helburu nagusiarekin, hala langileen artean, nola pazienteen artean eta beraien ingurunean, une oro bermatuz laguntzaren kalitatea eta pazienteen segurtasuna.

Azken 20 urteetan, frogatu da eskuen higienea dela neurririk eraginkorrena kontrako ondorioak murrizteko (EA %3,5-12 herrialde garatuetan eta %5,7-19 beste batzuetan).
Mutualiak, osasun erakunde gisa duen erantzukizunarekin, une oro egin du bat OMEren gomendioekin, eta osasun erakunde aitzindarietako bat izan da bere estrategian, 2009an atxiki baitzitzaion OMEren Munduko Erronkari: “Arreta garbia arreta seguruagoa da”. Horrek gogora ekartzen digu pertsona guztiak inplikatuta gaudela eskuen higiene egokian, eta ez soilik osasun langileak.
2005ean, Mutualiak zenbait hezkuntza-programa eta gidaliburu jarri zituen abian, zeinak Eskuen Higieneko Taldearen bidez landu eta zabaldu baitira, langileen artean sentsibilizazioa eta jardunbide egokiak sustatzeko. Horietan, bereziki azpimarratzen da zein den modu egokia eskuen higienea une zehatzetan (5 une zehatzetan) eta era eraginkorrean (teknika egokiaren bidez) egiteko, osasun laguntzarekin lotutako infekzioak murrizteko eta, orobat, mikroorganismoen hedapena prebenitzeko.
Urte hauetan, Mutualiaren Eskuen Higieneko Taldeak inkestak eta saioak egin ditu, eguneroko jardunean higiene egokiari buruzko ezagutza eta integrazioa ebaluatzeko, bai langileen artean, bai pazienteen artean eta beraien ingurunean, haien guztien osasuna eta segurtasuna une oro zaintzeko. Era berean, hainbat osasun kongresutan parte hartu du, eta esperientziak trukatu eta jardunbide egokiak zabaldu ditu horietan.
Mutualian urtero ospatzen dugu Eskuen Higienearen Munduko Eguna, OMEk ezarritako jarraibideen arabera, eta praktika hori txertatuta dago Mutualiaren laguntza-kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren kulturan.
MUTUALEX 171

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2021eko urriaren 2tik 8rako astea.
MUTUALEX 170

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2021eko irailaren 25tik urriaren 1rako astea.
