2017ko Alares Sari Nazionalak emateko galan izan da MUTUALIA

Uztailaren 4an, Luchana antzokian, Alares Sari Nazionalak emateko XI. Gala izan zen. Bizitza pertsonala, Familia eta Lana Bateratzearen, eta Erantzukizun Sozialaren sariak eman ziren. Desgaitasunen bat duten pertsonen artean Laneko Arriskuak Prebenitzeko Bikaintasunaren VI. Alares Sari Nazionalak ere eman zituzten.

«Sarien helburua da erakunde, enpresa, agente sozial, zuzendari, irakasle, ikerlari eta komunikabideek lana/familia/bizitza pertsonalaren kontziliazioa, erantzunkidetasuna eta erantzukizun soziala sustatzeko egiten duten ahalegina, eta horren inguruan duten konpromisoa aitortzea; izan ere, aipatutako elementuak funtsezkoak dira bizitza-kalitatea eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko».

Lana eta bizitza bateratzeko eta erantzukizun sozialaren alorretan izandako jardunbiderik onenak jakinarazi zituzten, baita desgaitasunen bat duten pertsonen artean laneko arriskuak prebenitzeko bikaintasunaren alorrekoak ere.

MUTUALIA, bizitza pertsonala, familia eta lana batzeko modalitatean finalista zenez, ospakizunean izan zen, eta saritutako erakundeen poza partekatu zuen. Erakunde horien artean zeuden Activa Mutua, Mutua Madrileña, Mamiconcilia eta Fundación Másfamilia, besteak beste.

Desgaitasunen bat duten pertsonen artean laneko arriskuak prebenitzeari emandako sariek Cualtis-en babesa eta lankidetza teknikoa dute, eta laneko arriskuen prebentzioaren munduan erreferente bat izatea lortu dute desgaitasunen bat duten pertsonen alorrean. Horrek esan nahi du aitortu egin direla enpleguaren kalitatea hobetzen laguntzen duten jardunbide hobeak, lanean txertatzea eta lanpostuan jarraitzea lagunduz.

Sari hauetan aitortzen diren praktikak desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasuna sustatzera bideratuak daude, lanpostu bat lortzeari eta iraunkortasunari dagokionez, eta kontuan hartzen dira hauek guztiak: lanpostuaren eta lanpostutik eratorritako arriskuen ebaluazioa, lanpostua zuzen egokituta egotea, langileak behar bezala babestuta egotea laneko istripuak eragozteko, baita prestakuntza egoki bat ere, hau da, pertsonaren gaitasunen arabera behar zehatzak kontuan hartzen dituen prestakuntza.

Laneko istripu eta gaixotasunen prebentzioaren hastapenak, diziplina bezala.

Urbano Suárez Konponketak kanpandorrean.

Italiako Berpizkundearen amaieran, Bernardino Ramazziniren «De Morbis Artificium Diatriba» saiakera argitaratu zen (1700). Lan horretan, dozenaka laneko gaixotasun deskribatzen dira (hainbat ogibidetakoak) eta gaur egun Higiene Industriala deritzan diziplinaren sortze-agiritzat jotzen da. Liburuan, hausnarketa hau jasotzen da:

«Aitortu behar dut lanbide batzuek langileei kalte handia eragiten dietela: Beren burua mantentzeko eta familia sostengatzeko baliabideen iturritzat hartzen dituzten lanbideetan sarritan oso gaixotasun larriak aurkitzen dituzte, eta landu duten artea madarikatzen dute, bizidunen mundutik urruntzen diren bitartean…»

Mutualiak 44.743 pertsona artatu zuen 2016an kontingentzia profesionalagatik

junta mutualia

• Prestazio ekonomikoen onuradunentzat bideratutako kopurua 160 milioi euro izan zen, kontingentzia profesionalengatik nahiz kontingentzia arruntengatik. • Merkatu-kuota % 42,45 izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen den lehen mutualitate gisa finkatu da • Abenduan, Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso duen lehen erakundea bihurtu zen.

Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a

Mutualiak, Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen den lehen mutualitateak, 2016an 44.743 pertsona artatu zituen kontingentzia profesionalagatik, eta haietako 15.511ri baja eman zitzaien. Prestazio ekonomikoen onuradunentzat bideratutako kopurua 160 milioi euro izan zen, kontingentzia profesionalengatik (KP) nahiz kontingentzia arruntengatik (KA).

Aurreko ekitaldietan bezala, Mutualiaren estrategiaren ardatza bere enpresak eta erabiltzaileak gogobetetzea izan da, eta, horretarako, azpiegituretan eta asistentziaren kalitatean inbertitu du. Estrategia horrek Euskal Autonomia Erkidegoko lehen mutualitate gisa finkatzeko aukera eman dio, % 42,45eko merkatu-kuotarekin. Horrek esan nahi du Mutualiak, Euskal Autonomia Erkidegoan, 343.180 langileren kontingentzia profesionalak estaltzen dituela (horietako ia 7.000 autonomoak dira).

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian elkarrekin lotutako 19 zentrorekin eta 583 langilerekin, Mutualia Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen den erreferentziazko mutualitatea da langileen zainketan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Mutualiak, 2016an, prebentzio-jarduera bizia izan zuen, laneko osasuna hobetzeko asmoz: 66 prestakuntza-gela eta 495 pertsona joaten dira laneko arriskuen prebentzioan trebatzera. Hala ere, autonomia-erkidegoko datuen arabera, laneko ezbeharren kopurua enpresetan % 5 handitu zen: 2015ean, mila langileko 40 baja izan ziren, eta 2016an, 42 izan ziren.

Batzar Nagusiak ekitaldiko balantze ekonomikoa eta jarduerarena onartu zuen: 11,45 milioi euroko emaitza kontsolidatua eta kuota bidezko 279 milioiko diru-sarrera. Ignacio Lekunberrik, Mutualiako zuzendari kudeatzaileak, erakundeak bere bezeroen beharrei eta itxaropenari aurrea hartzeko egindako apustua nabarmendu du, hau da, Osasunaren Kudeaketa Partekatua, «enpresa bakoitzarekin adosteko ekintza-planak, modu pertsonalizatuan identifikatzearren eta definitzearren haien langileen osasunaren kudeaketa hobetzen lagunduko dutenak».

Era berean, erakundearen asistentziaren kalitatearen aldeko apustua nabarmendu du. Jasotako osasun-asistentziari buruzko gogobetetze-indizea 8,48 puntukoa da kontingentzia profesionalean, eta 7,56koa kontingentzia arruntean. Larrialdietan eta kontsultan artatzeko itxaron beharreko batez besteko denbora ez da zortzi minutu baino gehiago izaten, eta ebakuntza kirurgiko baterako itxarote-denbora 6 egun baino gutxiago da, 2 egun baino gutxiago erresonantzia magnetiko baterako eta egun batekoa fisioterapia-tratamendu bat hasteko.

Urtsa Erraztik, Mutualiako lehendakariak, mutualitatearen konpromiso argi eta garbia nabarmendu du «Euskal Autonomia Erkidegoko gure talde interesdunentzako balioa sortzeko, kontratazioaren % 78 hornitzaile autonomikoak direla, beti berdintasun-baldintzetan eta sektore publikoko kontratuen legearen arabera». Eta konpromisoa Mutualian lan egiten duten pertsonetara ere zabaltzen da. Hala aitortu zitzaion joan den abenduan, Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria eman baitzioten; saria Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eman zion.

Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak 2016 (Gizarte Segurantzaren patrimonioaren kudeaketa) PDF Formatuan (GAZ)
 

Erretiro aurreratu partzialean posible al da lanaldia urte bakar batean pilatzea?

Garrantzi handiko gai horri erantzuten dio Auzitegi Goreneko 2017-03-29ko 265/2017 sententziak, zeina segidan aipatuko dugun 2142/2015 Doktrina Bateratzeko Kasazio Errekurtsoan zehazten den.

Egitatezko kasua honako hau da: langile bat, zerbitzaria, PARADORES DE TURISMO DE ESPAÑA SAko enplegatua, berak eskatutako erretiro aurreratu partziala onartzen zaiona Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko 2008-11-22ko ebazpenaren bitartez, dagokion oinarri arautzailearen %85 jasotzeko eskubidearekin.

Azterketaren ondoren, Lan Ikuskaritzak langilearen erretiro partzialaren kontrolaren gainean jarduketa bat egin zuen, eta arau-hauste akta idatzi zen. Ikuskaritzak egiaztatu ahal izan zuenez, erretiroa hartutako pertsonak, lanaldiaren %15eko denbora partzialeko iraupen jakineko lan-kontratua sinatu bazuen ere, enpresak ematen zituen orduen koadroetan 2008-11-01etik hasita eta 2009-02-03ra arte lanaldi osoko zerbitzu jarraituak eman zituela jasotzen zen, eta lanaldiaren %15eko denbora partziala guztiz betea zuen data horretarako, nahiz eta bere zerbitzuak 2010-10-01ean lan-harremana bukatzen zenera arte eman behar zituen, erretiro osora igaro aurretik.

Lan Ikuskaritzak enpresa zigortu zuen, eta langilearen erretiro partzialaren pentsioari zegozkion zenbatekoak era bidegabean jaso zirela adierazi zuen; zenbateko horiek itzultzeko, enpresaburuaren erantzukizun solidarioa ezartzen zen.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) demanda ezarri zuen, GSINeko 2008-11-12 ebazpena berrikusteko asmoz, zeinaren bitartez langileari erretiro partziala onartu zitzaion, eta Malagako Gizarte Arloko 7. Epaitegiko 2014-06-24ko sententziaren bitartez jarritako demanda aintzat hartuko zen, langilearen erretiro partziala bidezkoa ez zela adieraziz eta erretiro partzialeko eta erretiro osoko epean zehar jasotako erretiro-prestazioak bidegabeak zirela adieraziz, azken horrek araututako oinarria aldatzen zuelarik, langilearen enplegatzailearen erantzukizun subsidiarioarekin.

Ebazpen horren kontra erregu-errekurtsoa jarri zuten enplegatzaileak eta langileak berak Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusian, Malagako egoitzan. Errekurtso hori gaitzetsi egin zen, eta, hala, instantzia-sententzia baieztatu zen.

Erregu-errekurtsoa gaitzesteko arrazoia honetan oinarritzen zen: oinarrizko araudiak aurreikusitako aukeran 1131/2001 Errege Dekretuko 10 a) artikuluan jasotako lan partzialeko denbora urte bakoitzean pila daiteke, baina ezin dira pilatu enpresak eta langileak egindako moduan; izan ere, epaituriko egoera erretiro-adinaren aurrerapen gisa har daiteke, eta, ondorioz, txandakako kontratuaren denborazkotasunaren kausa desagertu egiten da, eta, kausa hori desagertzean, auzitegiak ondorioztatzen zuenez, enpresak iruzurrezko kontratua sinatu zuen langilearekin, denborazkotasunaren kausarik gabe; hala, hori bat dator Kode Zibileko 6.4. artikuluak lege-iruzurraren gaineko hipotesian adierazitakoarekin.

Aipaturiko sententziaren kontra Doktrina Bateratzeko Kasazio Errekurtsoa ezarrita Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusian, Auzitegi Gorenak 2017-03-29 sententzian ebatziko zuen errekurtsoan sortutako eztabaida: erretiro aurreratu partzialean posible den edo ez erretiro partzialaren lanaldia pilatzea urte bakar batean –kasu honetan, %15ekoa–; horrela, erretiro partziala bukatu arte zegozkion lanaldi guztiak betetzen direlarik.

Auzitegi Gorenak erretiratu partzialaren txandakako kontratua duen erretiro partzialaren helburua zein den aztertu zuen, eta nahiz eta kasu honetan egindako lanaldiaren kontzentrazioa legean garbi zehaztuta ez dagoela adierazten badu ere, 1131/2001 Errege Dekretuko III. Xedapen Gehigarrian txertatutako 2064/1995 Errege Dekretuko 65. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, « enpresan urtero egin beharreko lanordu guztiakurte bakoitzeko epe jakin batzuetan egitea adostu duten denbora partzialeko kontratua duten langileetara » mugatzen da. Auzitegi Gorenak adierazi duenez, tratamendu normatibo berariazko baten gabezia horrek ez du esan nahi legezkoa ez denik, baizik eta, gure legeetan jasotzen den itunerako askatasunetik abiatuta, Kode Zibileko 1255. artikuluan jasotzen denez, « ondorio hori iruzurra dagoenean bakarrik izango da jasangarria », hau da, arau baten testuak formalki babesturiko ekintza baten bitartez araudi juridikoaren kontrako emaitza bat bilatzen denean.

Kasu honetan Auzitegi Gorenak ez du uste iruzurrezko jardunik izan denik, kasu jakin horretarako aurreikusitako arau juridiko guztien helburuetako bakoitza bete delarik; azken finean, langilearen gizarte-segurantzako alta mantendu delako, eta erretiro partzialaren eta erretirorako ohiko adinaren arteko epe osoari dagozkion kotizazioak ordaindu direlako. Berezitasun bakarra, kasu honetan, zerbitzuen prestazioa erretiro partzialeko lehen hilabeteetan pilatu izana da, eta, zirkunstantzia horrek, Auzitegi Gorenaren ustetan, enpresaren eta langilearen errekurtsoak aintzat hartuta eta lanaldi murriztuaren pilaketari baliozkotasuna emanda, ezin du aurretiko txandakako kontratua baliorik gabe utzi.

RAQUEL MARTÍNEZ MUTUALIAKO AHOLKULARITZA JURIDIKOKO ABOKATUA

Mahai-tenisa

Teknika eta prestakuntza handia behar den kirol horretan azkenaldian izandako arrakastak

Mahai-tenisak arrakasta asko eman dizkio azkenaldian Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasuneko entitateetako bati. Hala, Gorka Fernández, Mahai Teniseko Euskal Federazioko presidentea, pozik agertu da Espainiako azken txapelketetan euskal kirolariek izandako emaitzengatik, non hamaika medaila lortu dituzten. «Guretzat, duela hilabete inguru federazioko agintea hartu dugunontzat, poz izugarria izan da. Iritsi eta helburuak lortzea, dena bat izan dela dirudi», adierazi du. Euskal Federazioko ordezkariak esan duenez, «denon artean lortutako emaitza onenak bildu diren urteetako bat izan da. Domina guztien abiapuntua duela urte batzuk hasitako lana da, eta lan hori fruituak ematen hasi da. Emaitzak are hobeak izan zitezkeela pentsatzera ere iritsi ginen, baina esperientzia falta izan dugu kontra». Fernández baikor ageri da etorkizunera begira: «Oinarri ona dago euskal mahai-tenisean, eta uste dugu datozen urteetan oraindik emaitza hobeak lortuko direla. Hemendik aurrera gorantz joango gara». Euskal erakundeko presidenteak kirolarien jardun batzuk azpimarratu ditu: «Endika Díezen binakako urrezko domina eta indibidualetako brontzezko domina ez ziren errazak izan; izan ere, biak dira kategoria absolutukoak eta jokalari espainiar onenen kontra aritu behar izan zuen. Taldekako 23 urtetik beherakoen txapelketan Leka Eneak egindako lana ere nabarmentzekoa da. Meritu handia dauka, Irungo kluba laugarren serieko buru gisa abiatu zelako; hau da, ez zegoen faborito nagusien artean, baina errondaz erronda irabaziz joan zen, kontrako emaitzei aurre eginez, eta hala lortu zuen urrea».

Mahai-tenisak abantaila asko ematen dizkio praktikatzen duen kirolariari. Teknika handia eta prestakuntza egokia behar dira maila ona lortzeko. Erreflexuak eta koordinazioa oso garrantzitsuak dira, mugimenduen abiadurari hauteman behar zaiolako eta prestakuntza fisikoa garrantzitsua delako. Gainera, haurtzarotik hasita praktika daiteke, eta helduaroan ere bai. Osasunerako oso ona da. Kontzentrazioa estimulatzen du pilotaren kolpean erabakiak hartzeko momentuan. Jokoak berak eskatzen duen abiaduran egiten da, beharrezkoa baita tantoan eta aurkarian kontzentratuta egotea, erreakzionatu eta sorpresa-faktorea erabili ahal izateko. Gainera, ikusmena eta begiaren eta pilotaren arteko koordinazioa garatzen ere laguntzen du mahai-tenisak. Jokalariek ezin dute pilota begi-bistatik galdu, eta, ondorioz, arreta osoa eduki behar dute pilotan; azkar transmititu behar dute informazioa, azkar erantzun ahal izateko. Gainera, oreka ere hobetzen  du  eta erorikoak eta lesioak izateko arriskua murrizten du tenis-mahaiak, pertsona helduengan bereziki. Eskuko motrizitatea eta gorputz-bizkortasuna garatzen ditu; erresistentzia ematen dio goiko aldeko gorputz-enborrari eta  muskulu-tonua areagotzen du; erreflexuak hobetzen  ditu eta  erreakzionatzeko gaitasuna bera ere hobetzen du; garuneko azkartasuna lantzen da ; planifikazio estrategikoa eskatzen du aurkariaren kolpeei erantzun ahal izateko: jokalariaren osasuna hobetzen du gaitasun aerobikoa areagotuz, odol-fluxua hobetuz, neuronen nerbio-bulkada aktibatuz eta kolesterola jaisten lagunduz; eta, gainera, lesioak izateko arrisku gutxi dago.

http://euskalkirola.eus/

Norbere Babeserako Ekipoen araudi berriak dakartzan berrikuntzak

Norbere Babeserako Ekipoak –lan-arriskuen prebentzioaren azken baliabidea– presente egoten dira hainbat egoeratan. Funtsezkoa da ekipo horiek era egokian aukeratzea eta erabiltzea, eta, horretarako, CE markaren atzean zer dagoen jakin behar da (CE markak ekipo bakoitzak dagokion araudia betetzen dela bermatzen du).

89/686/EEE Zuzentaraua, norberaren babeserako ekipoen (NBE) merkaturatzeari buruzkoa, ikuspegi berriko lehenetako zuzentaraua izan zen, 1407/1992 Errege Dekretuak transposizio bidez Espainiako ordenamendu juridikoan jasoa. Zuzentarau horretan, erabiltzaileen babesa bermatu ahal izateko, ekipoak merkaturatzeko bete beharreko segurtasun- eta osasun-baldintzak ezartzen dira, hala nola segurtasun-oinetakoenak, babes-jantzienak, kaskoenak, betaurrekoenak, eskularruenak eta abarrenak.

2008an, Europar Batasuneko merkatuan produktu seguruen zirkulazio askea arautzen duen lege-esparru berria (NLF) argitaratu zen, eta, horren ondorioz, 89/686/EEE Zuzentaraua ordeztuko duen 2016/425 (EB) Erregelamendua aldarrikatu da. Erregelamendu horretan egin diren aldaketa asko azken 20 urteetan bi zuzentarauak aplikatzean metatutako eskarmentuaren ondorio dira, eta aldaketa horien helburu nagusia norbere babeserako ekipoen erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzea da.

Hauek dira erregelamenduak dakartzan aldaketa nagusiak:

  • Lege-tresna: erregelamendu bat zuzenean aplika daiteke; zuzentarauak, berriz, transposizio bidez jaso behar dira araudi nazionalean.
  • Aplikazio-esparrua: berotik babesteko diseinatutako eta fabrikatutako erabilera pribatuko norberaren babeserako ekipoak sartzen dira.
  • Funtsezko osasun- eta segurtasun-baldintzak: aldaketa txikiago batzuk planteatzeaz gain, norberaren babeserako ekipoek diseinatu ziren helburuaren esparruan eskaini behar dute babesa, eta ez arrisku guztien kontrako babesa.
  • Arriskuen kategoriak: sinplifikatu egiten dira, eta, horretarako, norberaren babeserako ekipoek ekiditen dituzten arriskuetan eta arriskuen zerrenda esklusiboetan soilik oinarritzen dira definizioak.
  • Adostasuna ebaluatzeko prozedura: NLFren moduluetara egokitzen dira.
  • Definizioak: NLFn jatorria duten izaera horizontaleko sarrera berriak.
  • Operadore ekonomikoak (fabrikatzaileak, baimendutako ordezkariak, inportatzaileak, banatzaileak) eta haien betebeharrak: NFLn jatorria duten deskribapen xeheagoak.
  • Arau bateratuak eta onespen-presuntzioa: normalizazio europarrari buruzko 1025/2012 (EB) ERREGELAMENDUAREN aipamena egiten da.
  • CE marka: 765/2008 (EE) ERREGELAMENDUAREN aipamena egiten da.
  • Jakinarazpena egin zaien erakundeak: baldintza xeheagoak eta NLFtik eratorritako prozedurak eransten dira.
  • Merkatuaren zaintza eta babes-prozedura: jarduerak indartu eta prozedurak sinplifikatzen ditu.
  • NBE batzordea eta gauzatze-ekintzak: 182/2011 (EB) ERREGELAMENDUARI buruzko aipamena; bateratutako arauen aurkako eragozpen formalei buruz, produktuen aurkako babes-klausulei buruz eta jakinarazpena egin zaien erakundeen eskumena zalantzan jartzeari buruz batzordeak hartzen dituen erabakiekin lotutakoa.
  • EBren onespen-adierazpena: NFLn jatorria duten eredua eta eduki xeheagoa eransten dira.
  • Motari buruzko EB azterketaren ziurtagiria: 5 urteko iraungitze-data eta baliotasun-baldintzak ezartzen dira, NLFrekin bat etorriz.

Norberaren babeserako ekipoei buruzko erregelamendu berria aplikagarria izango da 2018ko apirilaren 21etik aurrera, jakinarazpena egin zaien erakundeei jakinarazpena egiteari buruzko artikuluak (20. artikulutik 36. artikulura), NBE batzordeari buruzkoa (44. artikulua) eta zigorrei buruzkoa (45. artikulua) izan ezik. Lehen bi kasuetan, 2016ko urriaren 21ean izango dira aplikagarriak, eta zigorrei buruzko artikulua, berriz, 2018ko martxoaren 21etik aurrera.

2017, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia

horario

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan,  hain zuzen ere.Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.

 

Gure klinikek 24 ohiko zerbitzua mantentzen dute (Ercilla eta Pakeak 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitalea 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larriadietako arreta zerbitzua San Jose Ospitalean.

Lurraldea Arreta Zentroa 2017/07/17-207/07/28 2017/07/31- 2017/09/01
Araba Laudio Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

08:00-15:00

Bizkaia Iurreta Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00
Santurtzi Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

oharra: Uztailaren 24tik aurrera, erizaindegiaren zerbitzua eskeiniko da arratsaldeetan (15:30 -itxiera) .

Erandio Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

oharra: Uztailaren 24tik aurrera, erizaindegiaren zerbitzua eskeiniko da arratsaldeetan (15:30 -itxiera) .

Basauri Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

oharra: Uztailaren 24tik aurrera, erizaindegiaren zerbitzua eskeiniko da arratsaldeetan (15:30 -itxiera) .

Zamudio Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

oharra: Uztailaren 24tik aurrera, erizaindegiaren zerbitzua eskeiniko da arratsaldeetan (15:30 -itxiera) .

Gernika Astelehenetik ostiralera, 08:00-17:00
Gipuzkoa Azkoitia Astelehenetik ostegunera, 08:30-13:00 eta 14:00-17:00 Ostiralak: 08:00-15:30

Cerrado del 31/07 al 21/08,
de 08:00 a 15:00 del 21/08 en adelante

Beasain Astelehenetik ostegunera, 08:30-13:00 eta 14:00-17:00 Ostiralak: 08:00-15:30

08:00-15:00

Bergara Astelehenetik ostegunera, 08:30-13:00 eta 14:00-17:00 Ostiralak: 08:00-15:30
Eibar Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

oharra: hobekuntza lanen zain

Irun Astelehenetik ostiralera, 08:00-19:00

 

Gogorarazten dizuegu Mutualiak zuen eskura jartzen dituela gure erietxeen zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin  edo hurrengo telefonoetan:

Lurraldea Arreta Zentroa Telefonoa
Araba HAR 945.00.90.90
Bizkaia Ercilla Klinika 944.25.25.00
Gipuzkoa Pakea Klinika 943.21.26.00

LAEB erregimeneko kotizazioak. Gehienezko eta gutxieneko oinarriak

EAOL/17 Legeak hainbat berrikuntza ekarri ditu Langile Autonomoen Erregimen Bereziari dagokionez. Honako hauek, besteak beste:

 

1.%3 igo dira LAEB erregimeneko gutxieneko kotizazio-oinarriak. EAOL/17 Legeak 893 eurotik 920 eurora igo du, hain zuzen ere, Gizarte Segurantzari egin beharreko gutxieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa (2017-6-29tik aurrera izango ditu ondorioak). Horren arabera, 267 euroan finkatu da hileko gutxieneko kuota.

 

2.Jarduera autonomoa, lanaldi partzialean. Berriro atzeratu da, 2019-1-1era arte, norberaren konturako jarduera lanaldi partzialean egiteko aukera.
Atzeratze horrekin batera, aldatu egin da 20/2007 Legearen 25.4 artikulua: hain zuzen ere, desagertu egin da lanaldi partzialean ari diren langileei buruz GSLOk ezarritakoaren aplikazio osagarriaren aipamena.

 

3. Aldatu egin da itsas arrantzaren sektoreko langileen gizarte-babesa arautzen duen legea (47/2015), Itsasoko Erregimen Bereziko norberaren konturako langileei dagokienez, aldi baterako ezintasunaren eta ezinbesteko arrazoi nagusi baten ondorioz –ezusteko arrantza-debeku baten ondorioz– jarduera eteteagatiko prestazioaren arteko erlazioa arautzeko.

Aldaketa horiek eginda, honela gelditzen da LAEB erregimeneko kotizazioen koadroa, lehengo oinarriak eta oraingoak (LPG/17 zutabea) alderatuta.

Taula PDF formatuan

Mutualia App, funtzionalidade berriak

App-aren bi funtzionalitate berriak: Push Notifications, Bertaratze-ziurtagiria.

Zer dira Push Notifications-ak?

Push notifications-ak aplikazioetatik gure gailuetara bidaltzen diren abisuak dira. Adibidez, App-aren erabiltzaileei beren 10T-a formatu digitalean bidaltzen diegunean, push notificationa, kasu honetan, abisu bat izango litzateke erabiltzailearen gailuan, adieraziz App-aren gune pribatuan eskuragai duela bere 10T-a.

Push notifications-ak  aplikazioek terminaletara abisuak bidaltzeko sistema bat da, Applek zein Googlek sortua.

Nola funtzionatzen dute Push Notifications-ek?

Mutualia- ren App-en kasuan, erabiltzaile bat App-aren gune pribatura sartzen denean, terminal horretarako identifikatzaile bat eskatzen zaio Appleri edo Googleri, eta erabiltzailearen ondoan gordetzen da App-aren datubasean. Mutualiaren aplikazioren batetik erabiltzaile batekin harremanetan jarri nahi dugunean, gure zerbitzariak Appleren edo Googleren zerbitzariekin komunikatzen dira, eta gailu jakin bati abisu bat bidali nahi diogula adierazten diete; zerbitzari horiek bidaltzen diote Mutualiatik igorritako mezua erabiltzailearen gailuari.

Bertaratze-ziurtagiria

Bertaratze-Ziurtagiria Eskatzea. App-an eredu berri bat sortu da; hortik Mutualiak erabiltzaileen eskura jarri nahi dituen dokumentuak eska daitezke. App-aren erabiltzailea ziurtagiria eskatzeko aukeran sartu, eta horretarako propio jarri den botoia sakatuko du

Funtzionalitate honek erraztasun handia emango die gure kontsultara etortzen diren pazienteei. Ez du zentruraino etorri beharrik izango bertaratze-ziurtagiria lortzeko.