Agente kantzerigenoen aurreko babesa lantokian 

agentes cancerigenos mutualia

Minbiziaren Mundu Eguna dela eta, Mutualiako prebentzio-arlokoek nabarmendu nahi dugu laneko segurtasuna eta osasun bermatzeko estrategia giltzarria dela agente kantzerigenoen aurreko kudeaketa eta prebentzioa. 

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren (EUOSHA) datuen arabera, minbizia da lanaren ondoriozko heriotza-kausa nagusia Europar Batasunean; laneko heriotza guztien % 53 inguru dira, eta gehienbat lantokian agente kantzerigenoekiko esposizioa pairatu izanarekin lotuta daude. 

Beraz, berebiziko garrantzia du jokabide prebentiboak, esposiziotik eratorritako gaixotasunak saihestu nahi badira.  

 

Enpresentzako nahitaezko jarraibideak 

  • Enpresako agente kantzerigeno guztiak identifikatzea. 
  • Ahal dela, agente kantzerigeno guztiak ordeztea, eta alternatiba arriskugabeak erabiltzea. 
  • Esposizioa minimizatzea: ordeztea ezinezkoa bada, esposizioa murriztu behar da, behar diren neurri tekniko eta babes-neurri guztiekin. 
  • Osasuna zaintzea 
  • Prebentzioko eta norbera babesteko neurri guztiak hartzea. 
  •  Esposizioa pairatzen duten langileen jarraipena egitea, baita pairatzen ez duten langileena ere, esposizio-mailak neurtuta.  
  • Zaintzak enpresan esposiziopean egoteari utzi eta gero ere jarraitu behar du. 
  •  Behar den informazio guztia ematea langileari, agente kantzerigenoarekiko lan-esposizioari dagokiona, enpresarekin kontratu-harremanik ez badu ere. 

 

Prebentzioko baliabideak 

Mutualiak hainbat tresna jartzen ditu enpresa elkartuen eskura, arriskuen kudeaketa errazteko: 

  1. Europako Batzordea. Amiantoari buruzko gidalerro berriak eta lanbide-gaixotasunen zerrenda eguneratua. (Prentsa-oharra, 2025/12/18: https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/es/ip_25_3118
  2. LSOIN – “Ezagutuz prebenitzea” kanpaina: zenbait agenteri buruzko eskuorri monografikoak (esaterako, bentzenoa, formaldehidoa edo silize kristalinoa) eta arriskugarritasun-sailkapen eguneratuak dituen INFOCARQUIM datu-baserako sarbidea. 
  3. MUTUALIAAmiantoa duten materialen presentziaren ondoriozko arriskuen prebentzioko eskuliburua eta prestakuntza espezifikoa Mutualia Campusean. 
  4. Tresna teknikoak: segurtasun kimikoari buruzko nazioarteko fitxak eta kalkulagailuak, arnas esposizioa ebaluatzeko, UNE-EN 689:2019 arauaren arabera. 
  5. Europako estrategiak – STOP printzipioa: neurri kolektiboak eta ordeztea lehenesten ditu norbera babesteko ekipamenduen aldean, alferrikako esposizioak saihesteko. (https://stopcarcinogensatwork.eu/es/

 

Material batek agente arriskutsuak (adibidez, amiantoa) dituelako zalantzarik bada, benetan halakoak balitu bezala jokatu behar da: seinaleztatu, babestu eta espezialistekin harremanetan jarri. 

Mutualian lan egiteko modua eraldatzearekin konprometituta jarraitzen dugu, langile bakar batek ere ez dezan bizitza arriskuan jarri agente kantzerigenoekiko esposizioan egotearen ondorioz. Prebentzioa da salbabidea. 

 

Mutualiak hasiera eman dio Prebentziozko Begiradak lehiaketaren XXIII. edizioan parte hartzeko epeari.  

BANNERCONCURFOTO_EXT26

Prebentziora enfokatzeak saria dauka. Guztira, 3.000 euro banatuko dira. 

Parte hartzeko epea zabalik izango da otsailaren 1etik martxoaren 15era bitartean, eta 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, hala argazkilari amateurrek nola profesionalek 

Prebentzio Aholkularitzak Mutualiaren Prebentzio Begiradak lehiaketaren edizio berri bat jarri du abian. Lehiaketa horren helburua da gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruan, guztien artean lan-ingurune seguru eta osasungarriagoak sor ditzagun. 

Aurtengoan, lehiaketa soilik argazki modalitatean ardaztuko da, eta bi sari emango dira:  

  • Argazki onenaren saria, 2.000 eurokoa 
  • Bigarren argazki onenaren saria, 1.000 eurokoa 

 

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko lanak aurkeztu beharko dira, batik bat Espainiako errealitatean oinarrituta eta bertako balioak nabarmenduta, eta arrisku-egoerak zein jokabide egokiak irudikatuta (azken horiek balorazio positiboa izango dute). 

 

Argazkiak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 15ean amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia apirilean jakinaraziko da, 2026ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldian.  

 

Lehiaketan parte hartzea doan da eta oinarriak onartzea dakar berekin.  

Argazkiak miradasdeprevencion@mutualia.eus helbide elektronikoaren bidez helaraziko zaizkio MUTUALIAri, eta honela identifikatuko dira:  ABIZENA_IZENA_ARGAZKIAREN IZENBURUA. 

Erregistratzeko inprimaki bana bidali beharko da argazki-fitxategi bakoitzeko, irudian ageri den arrisku-egoera edo jardunbide egokia azalduta. Inprimakia MUTUALIAren webgunean eskuragarri egongo da (www.mutualia.eus).  

Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera. Prebentziora enfokatzeak saria dauka. 

  

ANIMATU ETA HARTU PARTE!