Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O.,
G.A.O. y E.B.A.O.).
2022ko martxoaren 5etik 11rako astea.
Berdintasun plana beharrezkoa, 50 langile edo gehiagoko enpresetan
Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen 901/2020 Errege Dekretua 2021eko urtarrilaren 14an sartu zen indarrean, eta ezartzen du 50 langileko edo hortik gorako enpresek nahitaez izan behar dutela berdintasun plan bat.
Ezartze epeak pixkanakakoak dira, enpresaren neurriaren arabera:
- 150 langile baino gehiagoko enpresak: epea, 2020/03/07.
- 100 langile baino gehiagoko enpresak: 2021/03/07.
- Eta orain, 2022ko martxoaren 7an, nahitaezkoa da 50 langile edo gehiago dituzten enpresetan.
Zer esan nahi du horrek?
- Nahitaez izan behar dute berdintasun plan negoziatu bat onartuta, 2022ko martxoaren 7a baino lehen.
- Hori betetzen ez bada: arau-hauste larritzat (751 a 7.500 euro arteko isuna) edo oso larritzat (7.051 eta 225.018 euro arteko isuna) joko da, baldin eta ez bada egiten edo aplikatzen, edo aipatutako betebeharra ez bada ageriki betetzen, eta ez da eragotziko berdintasunaren alorreko ez betetzeetatik etor daitezkeen zigorrak ezartzea.
- 50 langileren kopurua gainditzen den unetik aurrera, ezinbestekoa da, nahiz eta gerora langile kopuru hori txikitu. Kopuru horretara iristean, 3 hilabete daude negoziazio-batzordea eratzeko.
Eta ez bagara iristen inoiz 50 langilera, ba al dut betebeharrik? Bai, enpresa guztiek dute betebeharra ordainsariak erregistratzeko (LEren 28. art.), eta, baldin eta gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 25 baino handiagoa bada, ordainsarien erregistroan arrazoitu egin beharko du alde hori langileen sexuarekin zerikusirik ez duen arrazoien ondorio dela. Betebehar hori are gehiago zehaztu da emakumeen eta gizonen soldata berdintasunari buruzko 902/2020 Errege Dekretuan. Hain zuzen, 5. eta 6. artikuluetan zehazten da zer eduki izan behar duen eta berdintasun plana izan behar duten enpresetan ordainsarien auditoretzak egiteko derrigortasuna.
LEren 28. artikulua:
“2. Nahitaez eraman behar du langileen ordainsarien, ordainsari osagarrien eta soldataz kanpoko hartzekoen batez besteko balioen erregistroa, sexuaren arabera eta lanbide taldeen, lanbide kategorien edo lanpostu berdinen edo balio berekoen arabera banatuta. Langileek eskubidea dute, enpresako langileen lege-ordezkariaren bitartez, enpresako ordainsarien erregistrorako sarbidea izateko.
3. Gutxienez berrogeita hamar langile dituen enpresa batean sexu bateko langileen ordainsarien batez bestekoa bestearen ordainsariena baino ehuneko hogeita bost handiagoa bada, kontuan hartuta soldata masa osoa edo ordaindutako hartzekoen batez bestekoa, enpresariak ordainsarien erregistroan justifikatu beharko du aipatutako alde hori ez dela langileen sexuarekin lotutako arrazoien ondorio.
Iradokizun onenaren X. sariaren entrega
Vicente Sastrek, gure enpresa elkartuetako batean (Basaurin) lan egiten duenak, iradokizun onenaren saria jaso zuen martxoaren 10ean.
Ekimen horren bidez, hobetzen laguntzen digun kanpoko ekarpenari saria eman, eta errekonozimendua egin nahi diogu.
Basauriko asistentzia-zentroan lan egiten duten gure kideek/pertsonek eman dute saria (zentro horretan artatu eta tratatu zuten langilea, eta han egin zuen iradokizuna), bertan lan egiten duten eta Mutualia osoko kideen izenean:
- Irma Otero (medikua)
- Ibone Curto (EUD)
- Ainhoa Amezketa (HDKZ)

Jasotako iradokizun-kopurua eta haien kalitatea eskertu nahi ditugu. Zalantzarik gabe, aukera emango digute gure zerbitzuak hobetzeko eta gure erabiltzaileen aurreikuspenetara egokitzeko modua ezagutzeko.
Q Sostenible zigilua, Gernika eta Bergarako zentroentzat
transparencia.mutualia.eus/Certificado-Q-Sostenible-Evolution-2021-Gernika.pdfeta transparencia.mutualia.eus/Certificado-Q-Sostenible-Evolution-2021-Bergara.pdfgure zentroek Q Sostenible Evolution Excellence zigilua jaso dute.
Zigiluaren banaketa-ekitaldiak asistentzia zentro bietan egin ziren; horietan, Enpresa Iraunkorren Nazioarteko Kontseiluaren (CIES) lehendakari Antonio Montañok Q Sostenible Evolution Excellence zigilua eman zien Victor Echenagusia eta zentro bakoitzean lanean ari ziren lantaldeko kideei.
Aintzatespen hau Mutualiaren beste zentro batzuek (behean daude zerrendatuta) lortutakoei batzen zaie, eta, ingurumen inpaktua minimizatuz eta baliabideak modu efizienteagoan erabiliz, iraunkortasuna hobetzeko gure konpromisoa finkatzen du.
Q Sostenible aintzatespena Eraikin Iraunkorren nazioarteko ziurtagiri bat da, eta Enpresa Iraunkorren Nazioarteko Kontseiluak (CIES) kudeatzen eta Eraikin Iraunkorren Nazioarteko Kontseiluak babesten du. Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren babesa du (Biodibertsitate Fundazioa).
Q Sostenible Evolution Excellence ziurtagiria duten zentroak:
- transparencia.mutualia.eus/8.-Q-Sostenible-Evolution-Excellence-Henao.jpg
- transparencia.mutualia.eus/9.-Q-Sostenible-Evolution-Excellence-Ercilla.jpg
- transparencia.mutualia.eus/Certificado-Q-Sostenible-Evolution-2021-Gernika.pdf
- transparencia.mutualia.eus/Certificado-Q-Sostenible-Evolution-2021-Bergara.pdf
Q Sostenible Evolution Excellence Plus ziurtagiria duen zentroa:
MARTXOAK 21, ZIRKULAZIO ARAU BERRIAK GARAI BERRIETARAKO
DGTk hilabeteak daramatza Trafiko eta Bide Segurtasuneko Legean egingo diren aldaketa ugariak iragartzen. Martxoaren 21ean jarriko dira indarrean aldaketok.
Arau berri hauek ezinbestekoak dira efikazia, arintasuna eta, batez ere, guztien arteko elkarbizitza hobetzeko, mugikortasun-modu berriak barne.
Zein dira egunerokoan eragingo diguten aldaketa deigarrienak?
Ibilgailu motordunei dagokienez, hauek nabarmentzen dira:
- Turismo eta motozikletek, aurreratzeko, ezingo dute gehieneko abiadura generikoa baino 20 km/h gehiagoko abiaduran joan.
- Gailu mugikor bat euste hutsagatik 6 puntu ere gal daitezke.
- Segurtasun-uhala edo haurrak lotzeko gailuak behar bezala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea ekarriko du.
- Bizikletak edo ziklomotorrak aurreratzeko, osorik okupatu beharko da ondoko erreia norabide bakoitzean 2 errei baino gehiago dituzten bideetan, eta, errei batekoetan, 1,5 m-ko tartea utziko da, gutxienez. Horiek ez betetzeak 6 punturen galera ekarriko du.
- Nahitaez bete beharko dira zirkulazio-murrizketak eta protokolo aktiboak kutsadura-gertaeretan eta Emisio Baxuko Eremuetan (EBE).
- Ibilgailuetan radar-inhibitzaileak eramatea, deskonektatuta badaude ere, 3 punturen galerarekin zigortuko da.
- Arau-haustearen larritasuna gorabehera, hasierako puntuak berreskuratzeko epea 2 urtekoa izango da.
- Ez da beharrezkoa izango gidabaimena fisikoki aldean eramatea. MiDGT aplikazioari esker, zure mugikorrean eramango duzu.
Ziklomotorrei dagokienez:
- Hemendik aurrera, ziklomotor eta motozikletetan, haririk gabeko gailu homologatuak eraman ahal izango dira kaskoan, komunikatzeko edo nabigaziorako.
- Kaskorik ez erabiltzeak edo behar bezala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea ekarriko du.
Ziklistentzat:
- Adin txikikoak: alkohol-tasa 0,0.
- Bizikletentzako bideetan edo bidegorrietan gelditzea edo aparkatzea arau-hauste larritzat joko da, bai eta beste edozein ibilgailu bidegorrietan aparkatzea ere.
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuentzat:
- Adin txikikoak: alkohol-tasa 0,0.
- Autopista eta autobideetan zirkulatzeko debekua.
Arau berri hauek egokitzeko ahalegina eskatzen dute, batez ere, aldaketa asko direlako denbora laburrean. Ohartu behar gara, aldaketen bidez, trafikoa eta, beraz, gure bizi-kalitatea hobetuko direla.
Aurten ere… M8, mobilizatuko gara 365 egunetan?
M8 eta bi kanpaina helburu berarekin, baina mezu desberdinak, biak batu eta osatzen dute.
“In Spain we call it igualdad”.
Hori da Berdintasun Ministerioak aurtengo M8ko kanpainarako aukeratu duen leloa, Rigoberta Bandiniren abestietako batean oinarrituta, feminismoa herritar gehienentzat bizitza hobea egiten duen zerbait dela esan nahi da.
Feminismoa, beraz, harremanak izateko edo munduan egoteko modu bat izateaz gain, herrialde-proiektu bat ere bada, estatua ulertzeko modu bat.

Euskadin, Emakundetik bertatik, mezua emakumearen gorputzaren irudiaren esklabotzan dago. “Hau da guretzat nahi duzuna? Garaiz gabiltza hurrengo emakume-belaunaldiek beren gorputzetan eta itxura fisikoan presio hori jasan ez dezaten, beren bizitzetarako hain mugatzailea baita”. Kanpainak itxaropen mezua zabaldu nahi du, garaiz gaudela, hurrengo belaunaldiei etorkizun hobea eskaini diezaiekegula eta eskaini behar diegula.

Eta Mutualiak zertan jartzen du arreta berere Berdintasun Planean, emakumeak bere erakundean eta gizartean duen zeregina indartzeari dagokionez?
Berdintasun Planeko neurri nabarmenenak, emakumeak indartzeari lotuak
1.- Hautaketa-prozesuetan, sustapenekoetan, lanbide-garapenekoetan eta prestakuntzakoetan aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa errespetatzen dela bermatzeko
- – LANGILEAK HAUTATZEKO PROZESUAN SARTUTA DAUDEN PERTSONAK EDO TALDEAK aukera-berdintasunean PRESTATZEA.
- – Hautaketa, SUSTAPEN ETA KONTRATAZIO PROZEDURA APLIKATZEKO JARRAIPENA egitea, LLOren partaidetzarekin
- – LANGILE BILTZE- ETA HAUTAKETA-KANALAK handitzea, enplegu-premia bereziak dituzten edo enpleguaren eremuan askotariko diskriminazioa jasan dezaketen kolektiboetako pertsonengana iristeko (genero-indarkeriaren biktimak, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala dutenak, 45 urtetik gorako emakume haurdunak)
- – Barneko eta kanpoko PRESTAKUNTZA-DATUAK BEREIZTEA, sexuaren, modalitatearen, taldeen eta mailen, arloen eta sailaren, prestakuntza-ekintzen motaren edo gaiaren, irakasteko ordutegiaren eta abarren arabera, prestakuntza eta sarbidea berdintasun-printzipioaren arabera egiten direla bermatzeko.
2.- Bi sexuen presentzia orekatua lortzeko erantzukizun handiagoko lanpostu eta kategoria profesionaletan, eta emakumeei ordezkaritza txikia duten lanpostuetan sartzen laguntzeko
- – HAUTAKETA PROZESUEN SISTEMATIKA HEDATZEA, talde eta maila guztietan aplika daitezkeenak, non ardatz-gaitasunak, balioei lotutako portaeren ebaluazioa eta ekipoen ebaluazio gurutzatuak baloratzen diren, besteak beste (BOGA programaren bidez).
- – Erantzukizun handieneko lanpostuetan eta kategorietan edo ordezkaritza txikia dutenetan sartzeko EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK ezartzea.
3.- Ordainsari-berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela bermatzeko: balio bereko lanpostuen ordainsari bera
- – LANPOSTUEN BALORAZIOA IRIZPIDE objektibo eta neutraletara EGOKITZEA, betetzen duen pertsonaren sexua edozein dela ere.
- – Emakumeen eta gizonen arteko SOLDATA-ARRAKALA kontrolatzea
- – Ordainsarietako desbideratzeen KASUAK AZTERTZEA eta dagokion ZUZENKETA-EKINTZAK EGITEA
4.- Mutualian sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eragin dezakeen edozein jokabideren aurkako prebentzioa, detekzioa eta jarduera indartzeko
- – Sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean jarduteko prozedura negoziaturako SARBIDEA EGUNERATZEA ETA HOBETZEA, eta horren APLIKAZIOA EGIAZTATZEA
- – Langileak arlo horretan prestatzeko eta sentsibilizatzeko LANAREKIN JARRAITZEA
Mutualex 192
Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O.,
G.A.O. y E.B.A.O.). 2022ko otsailaren 26tik martxoaren 4rako astea.
MUTUALEX 191
Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O.,
G.A.O. y E.B.A.O.).
2022ko otsailaren 19tik 25erako astea.
MUTUALIAK WEBGUNEA BERRITU DU
Mutualiaren webgunea berritu egin da, eta, diseinu berriari esker, bezeroek azkarrago eta errazago nabigatuko dute.
Aldaketa honen helburua da informazioa ahalik eta ondoen berrantolatzea, ahalik eta ondoen egokitzeko profil bakoitzari, eta bezeroen premia berriei erantzutea, tresna irisgarri eta intuitibo baten bidez.
Pandemiak ohitura digitalak aldatu ditu, eta bisitak asko ugaritu dira. 2018an aldatu zen azkenekoz korporazio-ataria, eta diseinu berri honek lagunduko du gure bezeroak ahalik eta ondoen informatuta izaten.
Hala edukiak nola diseinuak egitean, kontuan izan da erabiltzailearen esperientzia, irisgarritasuna barne. Horrek laguntzen du erabiltzaileak informazio osoa eskura izaten, webgunean erraz nabigatuz.
Hauek dira aldaketa nagusiak:
1. HASIERAKO ORRIA
- Profil profesionala: helburua da nabigazioa sinplifikatzea, edukiak profil profesionalaren arabera multzokatuta, izan enpresa, besteren kontuko langilea, autonomoa nahiz aholkularitza kolaboratzailea.
- Albisteak: sarbide berria gaurkotasunera.
- Orri-oina: murriztu egin da, baina eutsi egin zaie gardentasun atarirako sarbideari eta sare sozialetakoei.

2. ALBISTEAK
Atal berrian albiste nagusi bat eta beste hiru nabarmendu egongo dira. Gainerako albisteak kategorien arabera edo “ikus albiste guztiak” sakatuta kontsulta daitezke.

3. ALBISTE BAKOITZAREN XEHETASUNA
Elementu berria, albistearen bisualizazioan.
- Albistearen irudi nabarmendua.
- Dokumentu erantsiak eta deskargatzeko eskuragarri daudenak.
- Lotutako albisteak. Albisteen amaieran, antzeko edukiak eskaintzen dira.

Berritzeak webgunea eremu bizi bihurtu du, eta eguneratzen eta hobetzen joango da gure enpresa eta aholkularitza kolaboratzaileei zerbitzurik onena eskaintzeko.
SOMORROSTRO HEZIKETA ZENTROA
Somorrostro Heziketa Zentroak 75. urteurrena ospatuko du. 1947ko otsailaren 3an jarri zen martxan; garai hartan hogeita hamar ikasle eta hiru irakasle zeuden bertan, eta Marcelo Gangoiti Urrutia jauna zuten buru.
Gaur egun, erreferentziazko zentroa da, eta hezkuntza integrala eskaintzen du: DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa. Zentro honetan, arreta pertsonalizatua, aniztasuna eta berrikuntza indartzen dira; horretarako, ikaskuntza-metodologia berriak txertatzen dira, eta ikasleen nazioartekotzea sustatzen da.
Javier Laiseca, zentroaren zuzendaria, eta Txaro Fernández, kudeaketa-sistemen arduraduna, elkarrizketatu ditugu.
Nolakoa izan da zentroaren ibilbidea azken 75 urteetan?
Une desberdinetara egokituz joan gara 75 urteotan; horixe izan da gure ibilbidea. Leial mantendu gara gure identitate-ezaugarriekiko, eta ikasleak jarri ditugu gure hezkuntza-jardueraren zentroan; halaber, gure inguruko ekoizpen-ehundurarekin harremanetan egon gara beti, eraldaketa sozialeko eragileak izan nahian.
Ibilbide guztietan gertatzen den bezala, ziurgabetasun-uneak izan dira, eta beste garai batzuetan, berriz, proiektu handiak eduki ditugu, baina beti sinetsi dugu giza talde eder batekin lanean ari ginela, zeinak konpromiso-maila izugarria erakutsi baitu hezkuntza-proiektuarekiko.
Zenbat lagunek osatzen dute zentroa, langileak eta ikasleak kontuan hartuta?
2021-2022ko ikasturte honetan, 210 lagun ari gara Somorrostro hezkuntza-proiektuan lanean; horietako 190 irakasleak dira hainbat hezkuntza-mailatan.
Guztira, 2.115 ikasle dauzkagu Hezkuntza Arautuan, eta 1.500 lagun inguru Lanbide Heziketan.
Nola kudeatzen da prebentzioa zentroan?
Kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin lan egiten dugu: IMQ-Prevenciónekin hitzartua daukagu.
Gainera, kudeaketa-sistema integratu bat daukagu, honako lege hauekin bat eginez: ISO 9001:2015, ISO 14001:2015 eta ISO 45001:2018.
Aurreko ikasturteaz geroztik, bat egin dugu Luxenburgoko Adierazpenarekin, hau da, Zentroak konpromisoa hartu du oinarrizko helburu hauek onartzeko eta martxan jartzeko: osasuna sustatzea lanean eta lantokiko estrategiak bideratzea xede horretara.
2018an Mutualia Saria jaso zenuten, “Hezkuntza-komunitate osoa PREBENTZIOAN trebatzeko Proiektua” dela-eta. Nola sortu zen proiektua, eta zein zen helburu nagusia?
Zentroko berrikuntza-taldeak sortu zuen proiektua, honako kezka honi erantzuteko ahaleginean: Zer egin dezakegu guk laneko segurtasunaren eta prebentzioaren arloan, beste ezein hezkuntza-zentrok egin ez duena? Zer berrikuntza sar dezakegu prebentzioaren eremuan?
Xede honi heldu genion: Zentroko taldeen %100 eta langile guztiak trebatuta egotea Bihotz Biriketako Bizkortzean, Desfribiladore Semiautomatikoan eta Eztarri Trabatzeetan.
Ondoren, hura guztia gauzatzeko, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaini genien hezkuntza-komunitateko kide guztiei, honako gai hauen inguruan:
- Nola egin bihotz-biriketako arnasketa
- Desfibriladore semiautomatikoaren erabilera
- Heimlich maniobra gauzatzea
Horretarako, honako eragile hauekin aritu ginen lankidetzan: Osakidetza, laneko arriskuen prebentziorako heziketa-zikloko ikasleak eta irakasleak, eta Muskizko Udala. Denen artean, zentroko 92 taldeak trebatu zituzten proiektuak iraundako ikasturteetan, proiektuak berak jarraitutasuna eskatzen zuelako. Pandemia iritsi zenean, ordea, bertan behera utzi behar izan genuen egitasmoa, eta “standby” egoeran dago orain; hala ere, ahal bezain laster berrabiatuko dugu prestakuntza.


Gauzagarritasuna garrantzitsua da arrisku-egoeretan, eta nabarmentzekoa da prestakuntza honek ekiteko ahalmena eskaintzen duela halako egoeren aurrean; ondorioz, oso erabilgarria da era honetako prestakuntza jaso duten pertsona guztien bizitza pertsonalerako, bizitza sozialerako zein eskola-bizitzarako, baldin eta egunen batean larrialdi-egoera batean suertatzen badira.
Beste alde batetik, egingarria da hura aplikatu nahi duten enpresentzat zein eskolentzat.
Azpimarratzekoa da, halaber, lanbide-heziketako zentro bat izanik, gure ikasle asko lan-merkatura sartzen direla ikasketak amaitzean; horregatik, proiektu honi esker, segurtasun-arloari eta arriskuen prebentzioari buruzko kontzientziazio handiagoarekin iristen dira enpresetara.
Emaitzak: xedea lortuta, erakunde laguntzaileei eskerrak emateko ekitaldi bat antolatu genuen.


Abian da Mutualia Sarien 9. edizioa.
Zer ondorio ekarri zizuen deialdira aurkezteak eta ondoren aitortza jasotzeak?
Sari batera aurkezten zaren aldiro, une ona da zure lana berrikusteko, baina, batez ere, gure kasuan erabilgarria izan zen egiten ari ginenari buruzko kontzientzia handiagoa izateko eta proiektuaren garrantziaz ohartzeko.
Ondoren, aitortza jaso genuenean, harrotasun-momentu bat izan zen jardueran aritu ginen guztiontzat, baina, batez ere, pertsonez kezkatzen den erakunde baten parte izateko sentipena areagotu zitzaigun, eta hori izan zen garrantzitsuena.
Garrantzitsua al da laneko arriskuen, segurtasunaren eta laneko osasunaren prebentzioari dagozkion esperientzia desberdinak trukatzea beste erakunde batzuekin?
Bizi garen testuinguruan inoiz baino garrantzitsuagoa da sarean lan egitea eta esperientziak trukatzea beste erakunde batzuekin; ondoren, hori guztia gure lan-sistemara egokitzen dugu, eta gure egunerokoan txertatu. Esperientziak trukatuz gero, denok irabaziko dugu.
Nola ikusten duzue heziketaren etorkizuna Somorrostro heziketa-zentroan?
Heziketa-zentro batean etorkizuna zirraragarria da beti; ikasturte bakoitzean, jende berria sartzen da gure hezkuntza-proiektura, eta beste batzuek alde egiten dute Unibertsitatera joateko edo lan-merkatuan sartzeko, eta, noranahi doazela ere, Somorrostro marka daramate beraiekin. Ondorioz, berritzen jarraitu behar dugu, gure ikasleak sartzen diren testuinguruetako premiei erantzuteko.
Gaur egun, gure lan-agendaren parte dira Garapen Jasangarriko Xedeak lortzeko konpromisoa mantentzea, trantsizio digitalaren eta energetikoaren erronkei heltzea, bai eta gure ikasleen oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzea ere, gure Enpresa Txiki eta Ertainetan berrikuntza hauspotuz, Lanbide Heziketako Zentroen Euskadiko Sarearekiko lankidetzan.



