Laneko arriskuen prebentzioa integratzea, erdi-mailako buruak eta prebentzioko teknikariak lidergoan trebatuz.

Mintegi Teknikoa.

2O17ko urriaren 3a
Bilbao. Yimby Sota Aretoa, Gran Vía, 45
9.3Oetik 13.45era

Jardunaldia datorren urriaren 3an egingo da, Bilbon, eta lidergoaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren prestakuntzan esperientzia handia duten hizlariak izango ditugu.

Lidergoa ez da berezkoa edo gaitasun bitxi bat, ikasi, behatu eta neurtu daitekeen zerbait baizik. Jardunaldian zehar, Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP), agintarien eta teknikarien lidergo eta inplikazioa dela medio, erabat integratzeko gakoak azalduko dizkigute hainbat hizlarik.

Kasu askotan, plangintzan eta antolakuntzan oinarritutako lidergo tradizionalak, guztia kontrolpean eta idatziz behar duenak, ez du balio agintariek egungo erronka berriei aurre egin diezaieten. Liderrek pertsonak gidatu behar dituzte; obedientzia bidez izan ordez, konbentzimendu bidez sortu behar dituzte jokabide berri iraunkorrak. Horretarako, eskuragarri dauden baliabide guztiak erabili behar dira. Hori horrela, coaching-a tresna oso erabilgarria izan daiteke, eta aparteko emaitzak lor daitezke.

Jardunaldi honen bidez, erdi-mailako buruei, zuzendariei eta prebentzioko teknikariei Laneko Arriskuen Prebentzioan haien lidergoaren beharraren berri eman nahi diegu, eta egunerokoan lidergo hori garatu ahal izateko beharrezko esperientziak eta tresnak eman.

Horretarako, hainbat laguntzaile izango ditugu: Eduardo Lázaro Enpresa Zientzietan doktorea, psikologoa, Coach egiaztatua, goi-mailako teknikaria Laneko Arriskuen Prebentzioan, Segurtasuneko zuzendaria Juan Carlos Erregea Unibertsitateko ohorezko kolaboratzailea eta Ga Consultores enpresaren bazkide sortzailea; Javier Ondarra, IS2COACH enpresakoa; eta Roberto Castaño, Meatzeetako ingeniari teknikoa da eta Sidenor Aceros Especiales enpresako prebentzio arduraduna.

  • 9.30  KONPROMISOA LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREKIN: LANEKO ISTRIPU GEHIAGORIK EZ. Javier Ondarra. IS2COACH.
  • 10.30  ERDI-MAILAKO BURUAK PREBENTZIOZKO LIDERGOAN PRESTATZEA: TEORIATIK PRAKTIKA EGUNERATURA. Eduardo Lázaro, Ga Consultores
  • 11.30 ATSEDENA.
  • 11.50  Eduardo Lázaro (Jarraipena).
  • 12.50 PREBENTZIOA ENPRESAREN KULTURAN INTEGRATZEN. Roberto Castaño, Sidenor Aceros Especiales.
  • 13.30 GALDE-ESKEAK.

 

PREBENTZIO SAILA:

prevencion@mutualia.es

944 042 105 | 943 440 526 | 945 009 077

Zer garrantzi ematen diozu zure laneko segurtasunari?

Langile eta buruzagi batzuek ez dute planteatzen prebentzio-neurri zehatzak aplikatzea beharrezkoa den edo ez, obeditu eta arauak betetzera mugatzen dira. Nahikoa al da hori?  Argi dago ezetz. Christian et al. egileen ikerketak (2009) erakusten duenez, laneko segurtasun-giroak harreman estuagoa du langileen parte-hartzearekin arauak modu formalean betetzearekin baino. Baina parte-hartze hori ekintzen bidez frogatu behar da. Sarritan, garrantzitsutzat jotzen dugunaren eta gure jarreren eta erabakien bidez erakusten dugunaren arteko kontraesanak daude.

Javier Sánchez Martínez Urpekariaren begirada. 

Osasun Ministerioko Gizarte Laguntzen Gida argitaratu da

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Familientzako Gizarte Laguntzen eta Zerbitzuen Gida argitaratu du. Bertsio eguneratua 2017ko uztailean argitaratu da, eta xedea da familia-erantzukizunak dituzten pertsonei informazioa eskaintzea, Estatuko Administrazio Nagusiaren aldetik eskura dituzten onurei buruz.

 http://www.msssi.gob.es/ssi/familiasInfancia/ayudas/ayudasFamiliasNumerosas/Doc2017/guiadeayudasparafamilias2017.pdf

SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) kontratu-gidaren eguneratzea

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kontratu-giden eguneratzea argitaratu du 2017ko ekainean.

Laneko kontratuen eta kontrataziorako pizgarrien inguruan indarrean dagoen araudi osoa jasotzen du kontratu-gidak. Gure lan-merkatuaren barruko erabiltzaileek eta bertan aritzen diren eragileek izan ditzaketen informazio-eskariei erantzuteko xedea du. Kontratu-ereduei dagokienez, orain gutxi izandako sinplifikazio administratiboari egokitzen zaio, eta honako alderdien inguruan ezagutza-gida ulerterraza izateko moduan egituratu da: lau kontratu-ereduak (zehaztugabea, aldi baterakoa, trebakuntza eta ikaskuntzarakoa, eta praktiketakoa), horien ezaugarriak eta bakoitzak izan ditzakeen klausula espezifikoak, langilearen eta/edo enpresariaren berezitasunen arabera.

RETA kudeatzeko RED sistemaren zerbitzu berriak:

“jarduera aldatu” eta “hurrengo urterako estaldura-datuak aldatzeko eskaera”.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak RED sistemak eskaintzen dituen aukerak handitu ditu; horrela, online funtzionalitate berriak diseinatu ditu, eta, horiei esker, hurrengo urterako jarduerak eta aldi baterako ezintasunen, lan-istripuen eta jardun-uztearen estaldurak aldatu daitezke Norberaren Konturako Langileen Erregimen Berezian (aurrerantzean, RETA).

 

Funtzionalitate berri horiek RED zerbitzuen barruan egongo dira, eta baimendutako erabiltzaileek bakarrik izango dute sarbidea, Gizarte Segurantzako webgunearen bidez.

Funtzionalitate horiek erabiltzeko aukera izateko, erabiltzaile horrek baimena izan beharko du RED sisteman sartzeko, eta, gainera, langile autonomoaren afiliazio-zenbakia izan beharko du.

 

Jarduera aldatu. Zerbitzu honen bidez, alta ematean jarduera ekonomikoa gaizki jarri bada edo alta eman ondoren jardueraz aldatu bada, jarduera hori zuzentzeko aukera dago; hori bai, epearen barruan egin beharra dago. Aldaketak indarrean egongo dira aldaketak egiten diren hilabeteko lehen egunetik aurrera. Bestelakorik nahi izanez gero, Gizarte Segurantzako Administrazio batean eskatu beharko da.

 

Estaldurak aldatu. Funtzionalitate berri hau RED sisteman agertuko da, Online Inskripzioa Afiliazioa atalean; “Hurrengo urterako estaldura datuak aldatzeko eskaera RETAn” du izena. Funtzionalitate horri esker, aldi baterako ezintasunen, lan istripuen eta jardun-uztearen estaldurak aldatu daitezke RETAn, RED sistemaren bidez.

Estaldura datuak aldatzeko eskaera urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean egin beharko da, zerbitzu honen bidez. Izapideak amaituta, eskaeraren egiaztagiri bat helaraziko zaio erabiltzaileari, hala nahi izanez gero.

Erantsitako gidaliburuetan, RED sistemako erabiltzaileek aplikazio berri hauek erabiltzeko jarraitu beharreko pausoak ikus daitezke, modu laburtuan eta hizkera ulerterrazean.

Segurtasun arloko lidergoa. Eredu izatea ez da besteengan eragina izateko modu nagusia, bakarra baizik.

Gabriel Tizón Vázquez Prebentzioa arriskuaren aurrean.

Lidergoa ez da berezkoa edo gaitasun bitxi bat, ikasi, behatu eta neurtu daitekeen zerbait baizik. Arrisku berri eta gero eta ugariagoei buruzko Europako bigarren inkestan (ESENER-2) galdetutako enpresen ia hiru laurdenen arabera (% 73), beren taldeburuei eta taldeetan ardura-postuak dituzten langileei laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeari buruzko prestakuntza ematen diete.

Zure inguruko jarrera ez-seguruak errefusatzen dituzu?

Miguel Ángel Márquez González Txapapotea.

Hainbat azterlanen arabera, enpresaren zuzendaritzak segurtasun-giroa sustatzen badu langileek jokabide segurua izatea eragiten du, buruzagien eta lankideen segurtasun-erantzunak partzialki bultzatuta. Jokabide seguru horrek, oinarrizko arriskuarekin batera, arrisku errealean eragiten du eta horrek, era berean, istripu-tasari eragiten dio.

ZERO ISTRIPU. Lanaldi bakoitzaren bukaeran ZERO esan ahal izatea

Miguel Cabezas Pintorea.

Lanaren esparrura ekarritako planteamendu bat da, 1997an Suedian jaio zen Zero Ikuspegia politikan oinarritutako eta lanaren esparrura ekarritako planteamendua da eta nazioarteko bide-segurtasuna irauli du, ikuspegi  zuzen eta zorrotz hau erabiliz: bide-segurtasuneko politiketan onar daitekeen helburu bakarra biktima bakar bat ere ez izatea da.  Zero Accident Forumeko zutabeak Europako testuingurura eraman dira, PEROSHen bitartez (Partnership For European Research in Occupational Safety and Health), eta proiektu horrek bi helburu dauzka: jardunbide egokien networking-a egitea eta ikerketa sustatzea.