MUTUALIA, CEBEKen

Joan den uztailaren 21ean, LANEKO GOSARIA egin zen, negoziazio-kudeaketa estrategikoaren inguruan hitz egiteko.

Bertaratu ziren enpresek aipatu zuten pertsonak faktore estrategiko izatea oso garrantzitsua dela; izan ere, laneko harreman konplexuko inguruetan, lehiakorragoak izateko aukera suertatzen da, pertsonen konpromisoa, kolaborazioa eta konfiantza bilaturik, alegia, enpresaren ikuspegi komun eta partekatuarekin enpresa-proiektuan langile guztiak kontuan harturik.

Hori lortzeko, adierazi zuten garrantzitsua dela barne-komunikazioa, lidergoa, ordainsari-politika eta negoziazioa ondo kudeatzea.

Krisiak laneko harreman modernoagoetara jotzeko beharra sortu du. Negoziazio kolektiboa, orain arte, enpresa askorentzat, laneko baldintzak negoziatzeko mekanismo egokia zen. Baina, eboluzionatu, eta elkarrizketaren eta adostasunaren aldeko apustua egin behar du, edukiak eta tresnak epe ertain/luzeko ikuspegiarekin eta eragile guztien konpromisoarekin eranstea ahalbidetzen duten oinarrizko ezaugarriak diren aldetik.

Mutualia, diseinatzen ari den antolakuntza, denbora eta espazioen malgutasunerako neurriekin, laneko harremanetan berrikuntzak sartzen ari da, eta, horregatik, pertsonekin lotutako berrikuntza-proposamenak egiten dituenean, erreferentzia-enpresatzat hartzen da.

Oso interesgarria izan zen beste erakunde batzuekin ikuspuntuak eta garai honetan irtenbide egoki bat begiztatzeko ikuspegiak partekatzea.

«Kirolari begiratu, generoaren ikuspegitik»

Uztailaren 27an, Bizkaiko enpresetan berdintasuna sustatzeko Enpresan Bardin proiektuan, kirol-eremuan emakumeen errealitatea ezagutzeko aukera izan genuen. Proiektua enpresetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde konprometituta dauden pertsonen etengabeko harremana erraztuko duen sare bat ezartzeko xedez, eta are zehazkiago, CEBEKeko eta haren kide diren elkarteetako Gobernu Organoetan emakumeak egon daitezela bultzatzeko helburuarekin sortu zen.

UXUE FERNÁNDEZ LASA hizlaria, Jarduera Fisiko eta Kiroletako Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikari izan zen, baita Emakumea Pilotari proiektuko entrenatzaile ere, 2007tik 2010era.

Hizlariak kirolari, kudeatzaile eta ikertzaile gisa egin duen ibilbideko esperientziak azaldu zituenez, beste ikuspegi bat jaso genuen; beraz, helburua bete genuen. Inguru mesedegarri eta jasangarrietako zenbait egoeraren adibideak azaldu zituen generoaren ikuspegitik, eta horrek gure enpresan berdintasunari loturiko efektu nabarmena eragin zuen.

Wellness Korporatiboaren eboluzioa

MUTUALIA gonbidatu zuten Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioan, Madrilen, egindako jardunaldira

Badirudi «Wellness» kontzeptua modan dagoela, baina ez da berria. Ongizate orokorrarekin loturiko programak duela ia mende bat existitzen dira, baina 1970eko hamarkadako azken urteak arte, ez ziren hedatu.

 

Irailaren 20an, «Welness Korporatiboaren Iraultza» jardunaldia egin zen Madrilen, Gympassek antolatuta. ORH izan zen partner nagusia, eta Asociación Centro de Dirección de RR.HH.elkartearen, Directivos & Dirigentesplataformaren eta Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren babesa izan zuen. Gympassek Wellness Korporatiboaren eboluzioa azaldu zuen –sortu zenetik, gaur egunera arte– infografia bidez.

Jardunaldian zehar, hainbat hizlari esanguratsuk parte hartu zuten:

Ekitaldiak interes handia piztu zuen, Wellness Korporatiboaren azken joerak, ikerketak eta kasu arrakastatsuak aurkeztu baitziren, adibidez:

  • langileen ongizatean, jarduera fisikoak duen garrantzia;
  • konpainian Wellness Korporatibo programa bat ezartzen ikastea.

 LANGILEEN WELLNESS LEHENTASUNAK

1.- Lan malgua, laneko bizitza eta bizitza pertsonala uztartu ahal izateko

2.- Osasun-asegurua

3.- Aparteko orduak murriztea

4.- Ariketak egiteko aukera

5.- Janari osasuntsua lortzeko erraztasuna

6.- Osasun- eta nutrizio-aholkuak

Elkarrizketa CRISTINA MENDIA IBARROLAri Berdintasuneko zuzendaria eta Mutualiaren FEE managerra

DenBBora berdintasunarekin eta kontziliazioarekin konprometituta dauden enpresak eta erakundeak lankidetzan diharduten elkarte publiko-pribatua da. Denbora erabiltzeko modu berrien inguruan hausnartzeko sarea da, eta horren bidez, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak enpresetan denbora kontziliazioa errazteko moduan kudeatzea bultzatzen dute

Nola sortu zen Mutualian, langileen kontziliazio beharrari, erakundea antolatzeko beharra?

  • Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa onartu zenetik, Berdintasun Plana idazten hasi ginen Mutualian. Egoeraren diagnostikoa egin eta legeak berak aurreikusten dituen alderdiak aztertu ziren, besteak beste: enpresan sartzea eta mailaz igotzea, prestakuntza, familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza kontziliatzea, ordainsaria, sexu-jazarpena eta jazarpen sexista, sentsibilizazioa eta komunikazioa.
  • Mutualia kudeaketa-eredu parte-hartzailean oinarritzen denez –EFQM ereduan, hain zuzen–, eta jardute-eremua zehaztu ondoren, erabaki zuen Legeak jasotzen duena sakondu eta hobetu egin behar zela, kontziliazio-neurriak ezarriz, pertsonei laguntzeko.

Nola kudeatzen dira behar horiek gaueko lanpostuak dituztenekin? Horietako gehienetan emakumeek dihardute?

  • Mutualiako langileen gehiengoa (% 70) emakumezkoak dira; horregatik, osasun-alorrean, txandakako lanak dituzten pertsona gehienak emakumezkoak dira.

Baina Mutualiak 142 kontziliazio-neurri ditu, beraz, erakundeko pertsona guztiek erabil dezakete horietako baten bat. Egia da txandakako lana egiten duten pertsonek ezin dituztela beste kolektibo batzuek dituzten neurri batzuk erabili, baina bizitza erraztu egiten zaie, bere jardunaldi partikularrean laguntzeko diseinatutako beste neurri batzuekin.

Horrez gain, erantzunkidetasuna ere sustatzen da. Emakumeen egoera dela eta, gehien eskatzen diren neurriak lortzea zaila egiten zaie; horregatik, kontziliazio-neurriak bere bikotekideek eska ditzaten animatzen ditugu.

Nolakoa izan da barne-prozesua?

  • Zuzendaritzak Berdintasunerako batzordeasortzeko proposamena egin zuen, Lege berriari erantzuteko helburuarekin. Batzordea Zuzendaritzako ordezkariek eta Mutualian ordezkatuta dauden sindikatu guztietako pertsonek osatu zuten. Horiek diseinatu zuten jarraitu beharreko metodologia:
    • Emaitzen diagnostikoa eta azterketa
    • Berdintasun Plana idaztea, erakundeko pertsonen zuzeneko parte-hartzearekin
    • Ekintza Plana egitea, helburuak, ekintzak, epeak eta gauzatzearen arduradunak bilduz
    • Ekintza Planaren etengabeko jarraipena
    • Lortutako emaitzak zabaltzea
    • Urteko memoria egitea

Eta hala, eraikitzen, hobetzen eta aurreratzen jarraitzen dugu, erakundean kultura-aldaketa bultzatzeko.

Emaitzen eta kostuen inguruan hitz egin daiteke? Emakumeentzat eta gizonentzat berdinak dira?

  • Lege berriari erantzuteko helburuarekin hasi genuen bidean, lan-harremanetan berritzeko aukera ikusi genuen, hala, legez ezarritakoa gaindituz. Horri esker, sistema abangoardistak baliozkotzeko eremuan sartu ginen, erakundeetan kultura-aldaketak egiteko. Horrez gain, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ematen duen Enpresako berdintasun-bereizgarrira aurkeztu ginen, eta 2011n lortu genuen (urtero baliozkotzen da, eta hiru urtero, berritu).

Kontziliazio-neurriak ere diseinatu genituen, eta horri esker, Másfamilia Fundazioaren FEE Enpresa (Familia Erantzukizuneko Enpresa) ziurtagiria lortu genuen. Ondorioz, KONTZILIAZIO-KUDEAKETA EREDUAN aurreratu ahal izan genuen, eta Mutualiaren Plan Estrategikoan sartu genuen.

Gainera, ANIZTASUNAREN CHARTERRA sinatu genuen, eta horrekin, kudeaketan aniztasuna sartu ahal izan genuen; ez generoaren aniztasuna bakarrik, belaunaldi-, kultur eta abarren aniztasuna baizik.

Gure baliabideekin egin dugu hori guztia, eta hori izan da kostu bakarra; hala ere, Mutualiako kideak gehiago gogobete ditugu. Horri eta Mutualia proiektuan konpromisoa izan duten pertsona guztiei esker, KUDEAKETA AURRERATUAREN URREZKO saria bereganatu genuen. Irabazirik ere jaso dugu bueltan beraz.

Gainera, irabazi-asmorik gabeko erakundea garenez eta funtsa Gizarte Segurantzaren kolaboratzaile gisa kudeatzen dugunez, ezin dugu Estatuko Aurrekontu Orokorrean ezarritakoaz kanpo partidarik esleitu, beraz, ezin dugu kostu gehigarria izango duten neurrietan inbertitu. Hori dela eta, kosturik gabeko neurriak eta pertsonei balioa ekarriko dieten neurriak diseinatzen saiatzen gara, adibidez, Denbora erabiltzeko modu berriak; hala, kontziliatzeko aukera ematen zaie.

Denbora- eta espazio-malgutasuneko neurriak ditugu; kasu batean baino gehiagotan, lanpostua bizitokira gerturatzea lortu dugu, eta urrutiko lana egiteko protokoloa ezarri da. Horrela, bost lanegunetik hirutan joan daitezke lanpostura, eta lana edonondik egin dezakete, Mutualiaren zerbitzariei konektatuta. Horrek errazago egin du pertsona batzuen bizitza, adibidez, jarduerak gauzatzean, behar pertsonalak oztopo ez izateko moduan antolatzen dituztenenak. Gainera, pertsona bakoitzak helburuak betetzeko ardura handiagoz jokatzen du.

Kontziliazio-neurrien erabilerari dagokionez, langileen % 70 emakumezkoak direnez, egia da, maizago eskatzen dituztela Mutualiak diseinatutako neurriak. Hala ere, geroz eta gizon gehiagok eskatzen dituzte lanaldi-murrizketak, urrutiko lana eta ordutegi malgua; dagoeneko, neurri mota horiek dituzten gizonen (% 7) eta emakumeen (% 8) ehunekoak antzekoak dira. Erantzunkidetasuna geroz eta nabariagoa da Mutualian.

Zer eskaintzen dizu DenBBora Sarearen kide izateak?

Denbora eta espazioa malguago egiteko neurriak ezartzeko zailtasunek erakundeak geldiarazten dituzte, eta ondorioz, Sarean parte hartzeak gure jardunbide egokiak bateratzea ahalbidetzen digu. Horrekin, gure konpromisoa indartzea eta erakunde erreferente izatea lortzen ari gara, dagoeneko gure artean erlazionatzeko modu berritzailearen inguruko erantzunak baititugu. Irtenbide irudimentsuak ematea lortu dute parte-hartzaileek; enpresaren jarduera eten gabe, bere behar pertsonalei erantzutea lortu dute, eta hori, zalantzarik gabe, aurrerapauso handia da.

Sarean antolatuta , batak bestea lagun eta inspira dezake, eta ekintza berriak txerta ditzakegu. Gainera, dinamizatzen gaituztenak erakundeak direnez, gizartearen parte sentitzen gara; izan ere, erakundeek eta enpresek informazioa partekatu eta ideiak ematen ditugu, erakundeek aisialdirako denbora eta tokiak ezar ditzaten hiri-diseinuetan, Sarearen topaketetan hausnartutakoaren arabera. Horrek ere kontziliazioa, erantzunkidetasuna eta genero-berdintasuna bultzatzen dituzten gizarte-eredu berriak diseinatzeko eta bultzatzeko balio die, hau da, denbora hobeto kudeatzeko eta familia-bizitza, bizitza pertsonala eta laneko bizitza uztartzea errazteko. 

Laneko, aisialdiko eta familiako interesak uztartu, orekatu eta bateratu ahal izatea, alegia, bizitzaz gozatzea, osasuntsua da, hainbat arrazoirengatik: pertsonentzako zoriontasun handiagoa, bizitza luzeagoa, enpresarentzako onurak eta gizartearentzako ilusio handiagoa lortzen dira.

Mutualiako Campus birtualaren berritasunak

Istripuen ikerketa. Dibulgazio-jarduera berria, euskaraz eta gaztelaniaz

Campus birtuala plataforma bat da, eta bertan laneko arriskuak prebenitzeko zenbait dibulgazio-jarduera egin ahal izango dituzu, eta Oinarrizko Mailako Titulua lortu. Gainera, dena urrutiko jardueren bidez egiten da eta ez du kostu gehigarririk enpresa eta autonomo kidetuentzat.

«Istripuak ikertzea» izeneko jarduera berrian enpresa batek laneko istripu baten ondoren egin behar duen ikerketan sakonduko dugu. Horretarako, erabiltzen den dokumentazioa aztertuko da eta metodologiak, ikerketaren faseak eta azken txostenaren edukia azalduko dira.  Gainera, prozesuko parte-hartzaile guztiek izan beharreko jarrera ere erakutsiko da.

Campus birtualeko eskaintza osatzen joan gara eta Mutualiaren asmoa da beste sektore batzuk gehitzen joatea, enpresa eta autonomo gehiagorengana heltzeko. Oraintxe bertan, jarduera hauek ditugu plataforman:

Hezkuntza-jarduerak: prebentzioaren kudeaketa
Jardunbide egokiak administrazioko langileentzat Jardunbide egokiak osasun-zerbitzuetan
Jardunbide egokiak errepide bidezko garraioan Jardunbide egokiak garbiketan
Jardunbide egokiak ostalaritzan Jardunbide egokiak farmazian
Jardunbide egokiak irakaskuntzan Jardunbide egokiak biltegian
Jardunbide egokiak segurtasuneko zaintzaileentzat Jardunbide egokiak ile-apaindegian
Jardunbide egokiak merkataritzan-saltzaileentzat
Hezkuntza-jarduerak: prebentzioaren kudeaketa
Enpresa-jardueren koordinazioa Larrialdi-plana
Bide-segurtasuna Lehen laguntzak

Istripuak ikertzea

Berria! Baita euskaraz ere:  Istripuak ikertzea

 

Hezkuntza-jarduerak: segurtasuna, higienea, ergonomia eta psikosoziologia
Zamak eskuz maneiatzea Zarataren aurkako prebentzioa
Arrisku ergonomikoa Arrisku psikosozialak
Laneko segurtasuna eta osasuna Ordenagailu bidezko lanak
Soldadura oxiazetilenikoko lanak Soldadura elektrikoko lanak
Prebentzioari buruzko oinarrizko ikastaroak
Oinarrizko ikastaroa: merkataritza-saltzaileak Oinarrizko ikastaroa: segurtasuneko zaintzaileak
Oinarrizko ikastaroa: administrazioko langileak Oinarrizko ikastaroa: osasun-zerbitzuak
Oinarrizko ikastaroa: errepide bidezko garraioa Oinarrizko ikastaroa: garbiketa
Oinarrizko ikastaroa: ostalaritza Oinarrizko ikastaroa: farmazia
Oinarrizko ikastaroa: irakaskuntza Oinarrizko ikastaroa: biltegia
Berria! Oinarrizko ikastaroa: ile-apaindegia

 

 

Laguntza termal irisgarrien III. programa

Ostegunean, irailaren 21ean, hasi zen gure 2. programa termala, laneko kontingentzietatik eratorrita baliaezintasun handia edo ezintasun iraunkor handia aitortua duten pertsonei zein horien zaintzaileei zuzenduta.

Mutualiako Prestazio Berezien Batzordeak laguntza sozialeko hainbat prestazio mota ditu, eta horietako bat da honakoa. Batzordeak baliaezintasun handia duten bezeroen mesedetan jartzen du aipatutako zerbitzua, eta helburu hauek ditu: gaitasun fisikoa mantentzea, ur termalek dituzten abantailak aprobetxatuta, eta osasunerako dituzten beste onura batzuk ere eskuratzea. Gainera, giro lasaian, kolektibo honen integrazio- eta normalizazio-prozesuan lagundu nahi du, inguru irisgarrietan jarduerak eginez; esate baterako, ibilaldiak bide berdeetan, taldeko jokoak, bisita gidatuak…

Lehenengo taldea, 35 pertsonakoa (Bizkaikoak, Arabakoak, Gipuzkoakoak eta Granadakoak dira), Las Caldasera (Asturias) joango da, eta joaten direnek bainuetxeaz zein hurbileko lekuez (Oviedo, Gijón…) gozatzeko aukera izango dute 5 egunez. Beste talde bat Castellóra joango da urrian, bertako Marina D’or bainuetxera, helburu berberarekin.

Espero dugu programaren bigarren edizio hau ere iazko estreinakoa bezain arrakastatsua izatea.

Mutualiako Prestazio Berezien Batzordea

Automobilismoa Zale leialak eta erakargarritasuna uztartzen dituen kirola

Euskadiko Automobilismo Federazioa aktiboenetako bat da, eta jarduera ugari antolatzen ditu ia asteburu guztietan. Egutegian ez dago ia asteburu librerik, antolatutako jarduerak direla eta. Hainbat modalitatetakoak dira: rallysprint, mendiko rallyak, slalom eta SportRallyes. Ondo banatutako egutegi batean 34 proba egingo dira guztira. Hori dela eta, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik organismo horren lanaren aitorpena egin nahi dugu, pilotu ugariren parte-hartzea eta publiko leial bat erakartzeko gaitasuna uztartzen dituelako. Kirol hau zinez erakargarria da, eta federazioa buru-belarri aritzen da lanean probak antolatzerakoan, beti segurtasunaren gaiari garrantzi handia emanez. Inoiz ez zaie hasiera ematen lasterketei publikoa behar bezala kokatu arte eta pilotuak prest egon arte, eta beti betetzen dituzten barneko segurtasun-neurriak. Federazioko presidentea, Ángel Gurrutxaga, zuzendaritza berrian dago, Javier Zuriarrain berriz ere Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidente hautatu eta gero.

Hasiera batean, pentsa liteke automobilismoa jarduera sedentarioa dela alderdi askotan, baina entrenamendu fisiko eta mental handia eskatzen duen kirol gogorra da, espezialitate horrek neke handia eragiten baitu. Automobilismo lasterketa profesional batean, pilotuak ondo prestatuta egon behar du muturreko deshidratazioari aurre egiteko. Kabinako beroak eragindakoa da, eta proba bakar batean kilo batzuk gal ditzake gidariak horren ondorioz. Gainera, istripuak saihesteko ere bere burua fisikoki prestatu behar du pilotuak. Hori dela eta, automobilista profesionalek entrenamendu-programa gogor bat jarraitu behar dute, indarra, arintasuna, erresistentzia eta malgutasuna hobetzeko ariketekin. Pilotuentzako egokiak diren jarduera gomendagarrien artean daude igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa. Prestakuntza fisikoaz gain, automobilismoko pilotuak mental fitnesseko sistemekin ere entrenatu behar dira, arreta eta erreakzionatzeko gaitasuna bezalako alderdi garrantzitsuak zaintzeko. Automobilismoaren kasuan, kirol bezala jasotzen den eta maila gorenera eraman nahi den beste edozein diziplinatan bezala, sakrifizioak egin behar dira, denborari eta diruari dagokienez. Izan ere, automobilismoa praktikatu nahi izanez gero, beste kirol batzuetan ez bezala, gastu handia egin behar da, oso garestia baita behar duzun tresna oinetako batzuekin, futboleko bota batzuekin, arroparekin, stick batekin, pilota batekin, erraketa edo pala batzuekin alderatuta. Izatez, bizikleta baten kostua baino handiagoa da ere. Eta gainera, lasterketetarako auto batek uneoro behar ditu mantentze-lanak. Gainera, mota honetako automobil bat gidatzeko gastu ugariri egin behar zaie aurre, besteak beste: teknikari espezializatuak, tresnak, pneumatikoak, olioa, gasolina, lantaldearentzako eta lehiaketarako ekipamendurako garraioa, izen-emateak, aseguruak eta lizentziak. Federazioa ohartzen da automobilismoa lehen baino askoz kirol seguruagoa dela gaur egun. Kirolak bilakaera handia izan du, autoetan pilotua babesteko instalatzen diren gailu mekaniko eta elektroniko guztien eraginkortasunak bezalaxe. Hala eta guztiz ere, gauza asko pilotuaren beraren eskuetan daude oraindik eta, horregatik, automobilismoaren munduan lasterketa batean hasteko, prestakuntza eta segurtasun handienarekin egin behar da hori.

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazio gehiago aitortu dira

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioaren kudeaketan 2015az geroztik egin diren araudi-aldaketei esker, errazagoa da prestazioa lortzea, eta langile gehiagok eskuratu ahal izan dute. Gainera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak irizpide berriak zehaztu ditu, esaterako: aldi baterako ezintasuneko, amatasun/aitatasuneko eta haurdunaldi/edoskitze naturaleko arriskuko prestazioen ondoriozko sarrerak ez kontabilizatzea jardueraren ondoriozko etekin ekonomiko gisa, sarreren % 10etik gorako galerak baloratzeko orduan. Hori horrela, aukera handiagoa dago prestazioa eskuratzeko.

Hurrengo grafikoan, jarduera eteteagatiko prestazioa kudeatzen duten erakundeek 2013tik gaur egunera arte onartu dituzten eskaeren ehunekoa (eskaera onartuak / eskera ebatziak) aldera daiteke. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 75 onartu ditu, eta mutuen sektoreak epe berean ebatzi diren eskaeren % 50 baino gehiago onartu ditu. Mutualiak, zehazki, 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 71 onartu ditu; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren baliotik oso gertu.

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioaren kudeaketan 2015az geroztik egin diren araudi-aldaketei esker, errazagoa da prestazioa lortzea, eta langile gehiagok eskuratu ahal izan dute. Gainera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak irizpide berriak zehaztu ditu, esaterako: aldi baterako ezintasuneko, amatasun/aitatasuneko eta haurdunaldi/edoskitze naturaleko arriskuko prestazioen ondoriozko sarrerak ez kontabilizatzea jardueraren ondoriozko etekin ekonomiko gisa, sarreren % 10etik gorako galerak baloratzeko orduan. Hori horrela, aukera handiagoa dago prestazioa eskuratzeko.

Hurrengo grafikoan, jarduera eteteagatiko prestazioa kudeatzen duten erakundeek 2013tik gaur egunera arte onartu dituzten eskaeren ehunekoa (eskaera onartuak / eskera ebatziak) aldera daiteke. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 75 onartu ditu, eta mutuen sektoreak epe berean ebatzi diren eskaeren % 50 baino gehiago onartu ditu. Mutualiak, zehazki, 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 71 onartu ditu; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren baliotik oso gertu.

Demagun autonomo batek hileko 919,80 €-ko gutxieneko kotizazio-oinarria duela, 20,24 € ordaintzen dituela hilean jarduera eteteagatiko estaldurarako, bi seme-alaba dituela bere kargura eta prestazioa eskuratzeko betekizunak betetzen dituela. Bada, autonomo horri 671,40 €-ko prestazioa emango zaio hilean eta 274,10 € kotizatuko ditu hilean gertakari arruntengatik prestazioak batez beste irauten dituen 9,7 hilabeteetan (gehienez 12 hilabete dira).

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioa aitortzeko joera aldatu dela ikusita, Mutualiak estaldura hori eskuratzera animatzen ditu autonomo eta beren aholkularitza guztiak, gertakari hori babeste aldera, jakitun baita zer nolako garrantzia duten autonomoek herrialdeko enpresa-egituran.

Diego Badosa Quintana. Jarduera Etete Prozesuko zuzendaria