Joan den Aste Santutik, Trafikoko Zuzendaritza Nagusia (DGT) kanpaina bat egiten ari da segurtasun-uhala erabiltzearen komenigarritasunaren inguruan. Kanpaina 1973. urteko iragarki bateko irudietan inspiratuta dago, eta honako hau irakur zitekeen bertan: “Zure segurtasunagatik, erabili segurtasun-uhala”. 50 urte geroago, mezuak indarrean jarraitzen du.
Iraganeko kontua dela pentsa daiteke, baina ez da hala. XXI. mendean, ia bost hamarkadaren ondoren, DGTk segurtasun pasiboko sistema horren garrantzia azpimarratzen jarraitu behar du, trafiko-istripuetan heriotzak saihesteko. Iragarkia 1973ko kanpainako fotogramekin hasten da, eta gaur egungo beste batzuekin amaitu. Denboraren iragatea nabaria da. Kanpainen komunikazioan bilakaera sozial eta informatiboa nabaritzen da, baina mezua berbera da. 50 urte daramatzagu iragarki bera ikusten, hainbat modutan, baina eduki berarekin. Zergatik? Benetan kezkagarria den zerbaitengatik. 2020an, segurtasun-uhala erabiltzen ez zuten hildakoen ehunekoa % 22tik % 26ra igo zen; hau da, 4 hildakotik batek baino gehiagok ez zeraman jarrita gailu hori. Sinestezina, baina egia.
B. Franklinen aipu ospetsua baliatuta (“Esaten badidazu, ahaztu egingo dut; irakasten badidazu, gogoan izango dut; tartean sartzen banauzu, ikasi egingo dut”), sakon hausnartu beharko genuke segurtasun-uhalaren garrantziaz (hildakoak ia % 50 murriztea eragiten du), eta gazteenei mezu hori transmititzeko konpromisoa hartu beharko genuke, haurtzarotik hasita, bideko segurtasunaren arloko ikaskuntzak duen garrantziagatik.
Hori dela eta, Trafikoko Zuzendaritzak gogoeta egiteko eta, batez ere, jarduteko eskatzen digu.
Isabel Acevedo elkarrizketatu dugu (Produkzio-zuzendaria eta LSO) A&B Laboratorios 2001ean sortu zen. Nola sortu zen enpresa, eta zein da bere jarduera nagusia?
A&B Laboratorios de Biotecnología 2001ean sortutako familia-enpresa bat da eta helburu hau du: ohiko produktu kimikoak baino seguruagoak diren eta ingurumenaren gainean eragin txikiagoa duten produktu kimiko eta bioteknologikoak diseinatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea. Hori lortzeko, 33 pertsona ari gara lanean egunero. Horietatik zazpik profil teknikoa dute eta I+G+b unitatea osatzen dute, zortzi produkzio-lanean aritzen dira, eta, gainerakoak, lan komertzialetan eta jardueraren euskarri-lanetan dihardute. Nazio mailan hasi zen enpresa hark arreta handia bereganatu du nazioartekomerkatuetan, eta 20 herrialdetan presentzia dauka gaur egun.
Enpresari zer ondorio ekarri dizkio pandemia-urte honek, eta zer prebentzio-neurri hartu dituzue?
Pandemia-urte hau oso gogorra izan da, bi arrazoi direla-eta: osasun-egoera eta horrek gugan sortu duen erronka. Izan ere, premia-premiazko desinfektatzaileen eskari biziki handiari erantzuna eman behar izan zaio, arazo eta ziurgabetasun handiko hornidura-kate baten bidez. Merkatuari begira, agertoki ezberdinak etengabe aztertzeari esker eta zailtasunak zailtasun, gure baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzen ahalegindu gara, gure bezeroei eta gure sare komertzialari erantzunik hoberena emateko.
Ahalik eta ingurunerik seguruenean lan egiteko xedez, prebentzio-neurriak hartu ditugu enpresa barruan: kontingentzia-plana, COVID-19aren aurkako neurriak, lan-talde espezifikoak sortzea, garbiketa- eta desinfekzio-plana egokitzea, etab. Emaitza onak lortzeaz gain asko ikasi dugu urte honetan.
A&B Laboratoriosek pertsonekin eta ingurunearekin konpromiso sendoa dauka, baita ingurumenaren aldeko apustu garbia ere. Ingurumenarekin errespetua gordetze aldera, zer neurri hartzen dituzue zuen produktuekin lan egiten duzuenean?
Sinetsita gaude gakoa zera dela: produktuaren diseinu-faseko erabakitze-prozesuan segurtasuna eta ingurumena txertatzea, eta, hori, produktuaren bizi-ziklo osoa kontuan hartuta. Hala, hauek denak kontuan hartzen ditugu: lehengaiak (horien eskuratzea, jatorria, arriskugarritasuna, zer ontzitan datozen), plantan produzitzen dugun modua eta produktuaren nahiz erabilitako ontzien garraioa, erabilera eta bizi-amaiera. Diseinu-fasean hori dena modu sistematiko eta kuantifikatuan kontuan hartzen badugu, prototiporik seguruena eta eraginik txikiena duena hautatu ahal izango dugu. Ekodiseinu-sistematizazio hori aplikatuz, kalitate benetan altuko produktuak garatu ditugu, eragin minimoa sortzen dutenak eta merkatuan oso onarpen ona daukatenak.
Era berean, komunikazioan ahalegin handia egiten dugu, helburu hauekin: alde batetik, ingurumen-informazioa hornidura-katean zehar transmititzea, eta, bestetik, produktuen erabilera haien diseinuaren araberakoa izatea. Adibidez, ez du ezertarako balio erabileran 2 ml eskatzen dituen produktu garbigarri bat diseinatzea, erabiltzaileak dosifikazio hori bikoiztu egingo badu: eragin kaltegarria txikitzeko ahalegin guztia zakarrontzira doa. Hori dela eta, gure iritziz, gure ardura da produktua modu egokian erabiltzeko komunikazio eraginkorra sortzea ere.
2018an, A&B Laboratorios enpresak Europako Ingurumen Saria irabazi zuen, garapen jasangarrirako kudeaketaren mailan. Zer eman zizuen aitorpen horrek?
Lehenik, bultzada emozional bat izan zen, gure negozioa ulertzeko modua sendotu zuena, eta bide horretan aurrera jarraitzeko energiak eman zizkiguna. Pozgarria da jakitea zure lana eta ahaleginak hain modu nabarian aintzat hartzen direla. Gainera, gure produktuarentzako erakusleiho moduko bat izan zen nazioartean; horrek onura handia sortu digu alderdi komertzialean.
Zein dira enpresaren helburu nagusiak jasangarritasun aldetik?
2021. urte honetarako jasangarritasun-plan bat garatu dugu, honako faktore hauekin lotutako helburuak ezartzen dituena: balio-katea mapatzea, garapen jasangarrirako helburuak (GJH) estrategian txertatzea, jarraipena egitea, barne- eta kanpo-komunikazioa garatzea, trakzio-lana egiten duten eragileekiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta salmenta-sailari laguntzea, erantzukizun sozialeko alderdiak komunikatuz.
Nola txertatu dituzue GJHak estrategian?
Txertatze-prozesua duela bi urte baino gehiago hasi zen, orduan, GJHekiko gure egoera zein zen aztertu eta diagnostikatu baitzen, gure jarduerak zein helbururekin egiten zuen talka jakiteko asmoz. Fase horren ondoren, gure helburu estrategikoak GJHekin erlazionatu genituen. Horri esker, gai gara irudikatzeko nola egiten duten talka gure helburu pertsonalek eta tokiko helburuek helburu globalekin. Urte honetan zehar, GJHak kudeaketa-planetan txertatuko ditugu. Horrela, garatu ahala, erakunde osoaren osagarri bihurtuko dira.
Nola lortzen duzue garapen jasangarriko helburuak eguneroko jardueran zuen langileei helaraztea?
Alde batetik, komunikazioko eta sentsibilizazioko barne-kanpainekin, erakundeko kide guztiok GJHak ezagut ditzagun, eta, gure jarduera profesionalarekin, baita etxeko esparruan egiten ditugun ekintzekin ere, lot ditzagun. Eta, bestetik, GJHak erakundearen estrategian txertatuta egotearen emaitza gisa —arlo eta prozesu bakoitzean—, gure eguneroko planen eta ekintzen parte izatera igarotzen dira.
Zein erronka dituzue etorkizunari begira?
Erronka nagusia zera da: José Luis Gutiérrez gure sortzaileak markatu zigun bidean aurrera jarraitzea, eta nazioko nahiz nazioarteko merkatuan berrikuntzan eta erantzukizunean erreferentzia izaten jarraitzea, aldi berean gure lehiakortasunari eta gure konpromisoari (bezeroekiko, gizartearekiko eta ingurumenarekin) eutsiz.
Kodetze klinikoaren berrikusketa sistematikoa egitea eta kudeaketan aplikatzea.
Lanpostua eraldatzea Office 365ekin.
Instalazioak egokitzea zerbitzuak gizatiartzeko.
Energia % 100 berriztagarria.
Ikerketa egitea unibertsitateekin, teknologia-zentroekin, enpresekin eta erakundeekin lankidetzan.
Osasun arloa eta prestazioak gizatiartzeko proiektu espezifikoak.
ADIERAZLEAK
Informazio unibertsaleko teknologiarako sarbidea
Nabarmen areagotzea enpleguaren industriari eta barne-produktu gordinari egiten zaion ekarpena, eta ekarpen hori bikoiztea herrialderik atzeratuenetan.
Azpiegitura iraunkorrak eraikitzea, industrializazio garbia sustatzea eta berrikuntza bultzatzea.
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.) 2021eko martxoaren 27tik apirilaren 2rako astea.
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, jarduera fisikorik ez egitea da hilkortasunarekin lotura duen laugarren arrazoia.
Eguneroko jarduera fisikoak positiboki eragiten digu, bai arlo fisikoan, bai psikologikoan. Apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Ospakizun honen jatorrian Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mugimendu fisikoa sustatzeko xedez antolatutako ekimena dago, osasun eta ongizatea lortzeko.
Jarduera fisiko txikiak presio arterial handiagoa, kardiopatia koronarioa, garuneko hodietako arriskua, diabetesa, bularretako eta koloneko minbizia, depresioa eta bestelakoak areagotzen ditu. Oro har, hasteko, egunero 30 minutuko ariketa fisikoa egin behar da; arin ibili, nahiz bizikletan ibili. Horrekin, soberan ditugun kaloriak erreko ditugu, eta giharrak eta hezurrak indartuko ditugu. Horrez gain, presio arteriala, kolesterola eta odoleko glukosa-mailak kontrolatzen lagunduko dugu. Jarduera soziala ere hobetu daiteke, ariketa fisikoa konpainian egiten bada.
Gomendagarria da:
• Denbora-tarte bat ematea ariketa fisikoa egiten, jaten edo lan egiten ematen dugun bezalaxe.
• Lanera autobusean edo autoan bazoaz, astean hirutan gutxienez geltoki batzuk lehenago jaistea edo lantokia baino lehenago aparkatze, ibiltzeko ohitura lantzeko.
• Bizikleta erabiltzea edo ibiltzea, ibilia 1.500 metrotik beherakoa bada.
• Eskailerak erabiltzea, igogailua erabili beharrean.
Jarduera fisikoak:
• Gantzak erretzen ditu, eta pisua galtzen laguntzen du.
• Odoleko gantz-maila erregulatzen du (kolesterola, triglizeridoak).
• Muskulu-tonua hobetzen du.
• Birika edukiera areagotzen du.
• Gaixotasun kardiobaskularrei, diabetesari, gizentasunari, hainbat minbizi-motari eta gaixotasuni (depresioa edo alzheimer) aurrea hartzen die.
• Loezinari aurre egiten dio.
• Burmuinera doan odol-fluxua areagotzen du.
• Tentsio arteriala murrizten du.
• Zahartzaroak berezkoak dituen arazoak atzeratzen ditu.
Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pk 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean.
Aste Santuko ordutegia hau izango da:
ARABAKO ZENTROAK
HAR Vitoria-Gasteiz: Ordutegia mantentzen du 8:00 – 20:00 astelehenetik ostiralera. *Ordutegitik kanpo: San Jose Ospitalea
LAUDIO: Ordutegia mantentzen du 8:00 – 15:00
BIZKAIKO ZENTROAK
ERCILLA KLINIKA: 24 ordu
Zentro guztiek mantentzen dute ordutegia, Zamudio eta Gernikak izan ezik, martxoaren 29tik apirilaren 9ra 8: 15etik 15: 00etara.
GIPUZKOAKO ZENTROAK
PAKEA KLINIKA: 24 ordu
Laguntza-zentro guztien ordutegia: 08: 00etatik 15: 00etara, martxoaren 29tik apirilaren 9ra.
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2021eko martxoaren 20tik 26rako astea.
Joan den martxoaren 1ean Iradokizun Onenaren Saria eman zuen Mutualiak. Ekimen honen helburua hobetzen lagunduko digun kanpoko ekarpen onena aitortu eta saritzea da.
IX. edizio honetan, Ipad tableta baten saria Eusko Jaurlaritzako Mariano Moro Santos langileari eman diogu bere iradokizunagatik.
Iradokizuna lagungarria izango da eraldaketa digitaleko prozesuan eta osasun-arloko pazienteen arreta hobetuko du. Proposamenak akonpainamendu digitala erraztuko du, gure erabiltzaileen datuen babesa errespetatuz.
Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu. Horiei esker gure zerbitzuak hobetzeko aukera izango dugu.
UNE-ISO/PAS 45005 arauak orientazioa ematen die erakundeei COVID-19aren arriskuak kudeatzeko moduari dagokionez, lantokiko osasuna, segurtasuna eta ongizatea babesteko (telelana edo ingurune mugikorrak barne). Gainerako zuzentarau eta erregulazio nazionalen osagarri izan nahi du.
Dokumentua tamaina eta sektore guztietako erakundeei zuzenduta dago, pandemian lanean ari direnei barne: guztiz edo partzialki itxi ondoren, operazioei berriro ekingo dietenei, edo berriz ere hasteko asmoa dutenei; guztiz edo partzialki itxi diren lantokiak berriz hartuko dituztenei, edo berriak izango direnei, eta lehen aldiz lan egitea aurreikusi dutenei. Gainera, era guztietako langileen eta beste alderdi interesdun garrantzitsu batzuen babesari buruzko orientazioa ematen du.
Gidalerro honek erantzun-plan bat egiten lagunduko du, eta bide emango du egokitzapen azkarrak egiteko, arrisku-mailak edo operazio-murrizketak epe laburrean aldatzen badira.
Hala ere, ez du aholkurik ematen ingurune klinikoetan, sanitarioetan eta bestelakoetan infekzioak kontrolatzeko protokolo zehatzak ezartzearen inguruan