GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 4

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-1.jpeg
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-2.png

MUTUALIA ETA GJH 4 : KALITATEZKO HEZKUNTZA 

HELBURUA 

Enplegu betea eta produktiboa lortzea, eta lan duina bermatzea gizon eta emakume guztientzat, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak barne. 

EKINTZAK 

  • Prestakuntza-planak 
  • Jasangarritasunaren alorreko sentsibilizazioa, enpresan 
  • Jasangarritasunaren alorreko sentsibilizazioa, hornitzaileei 
  • Hitzarmenak unibertsitate eta LHko zentroekin  
  • Prestakuntza, lan-esparrutik harago 

ADIERAZLEAK 

G4- LA9 Langile bakoitzak urtean egiten dituen trebakuntza-orduen batez bestekoa, sexuaren eta lan-kategoriaren arabera banakatuta. 

Abian da IX. Iradokizun hoberenari saria. Bidali zurea!

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari IX. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun. 

Parte hartu 

Gure laguntza-zentroetan eskuragarri daude parte hartzeko txartelak

Zure iradokizuna gure web-orriaren bidez ere bidal diezagukezu, inprimaki bat betez

Aurten, berrikuntza gisa, postontzi bat dugu iradokizunak jasotzeko: sugerencias@mutualia.es  

Iradokizunak 2020ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2021eko urtarrilean argitaratuko da. 
Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du. 

Mila esker hobetzen laguntzeagatik! 

Enpresa-jardueren Koordinazioa

Mutualiaren Campus Birtualak bere eskaintza zabaldu du, “Enpresa-jardueren Koordinazioa” jarduera elebidun berriarekin.

Ekintza Mutualiari atxikitako langile autonomoei zein enpresa elkartuei eta horien langileei zuzenduta dago.

Doako jarduera hori koordinazioa eskatzen duten balizko egoeren benetako adibideen bidez egingo da, eta lan egiteko lantoki berean elkartzen direnean langile autonomoen, enpresen eta beren langileen eskubideak eta betebeharrak nabarmenduko dira bertan.

Sakatu hemen gure Campus Birtualeko dibulgazio-jarduera honetan edo beste edozeinetan izena emateko.

Jorge Darpont elkarrizketa- INGEMAT

INGEMAT enpresa Bizkaiko 2020ko ETErik onena izendatu dute. INGEMATen Corporate Director Jorge Darpont elkarrizketatu dugu; berak azaldu digu haien jarduera zertan den, eta egunerokoaren berri eman digu.

1.- Zein da INGEMATen jarduera?

INGEMAT ingeniaritza-enpresa bat da, eta ibilgailuen karrozeriaren mihiztadurarako linea robotizatuak diseinatu, eraiki, instalatu eta abiarazten ditu. Proiektuak kontratupean eta giltza eskura egiten ditu.

2.- Noiz sortu zen eta non eskaintzen ditu zerbitzuak?

1986an sortu zen; instalazio nagusiak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta daude. Mexikon filial bat daukagu, eta partnerrak ditugu Txinan (Asiako merkaturako) eta Argentinan (MERCOSUR-erako). Gure salmenten % 75 esportatzen dugu batez beste, Europara (Alemania, Frantzia, Italia, Belgika, UK, Txekiar Errepublika, etab.), Asiara (batez ere Txina), Hego Afrikara eta NAFTA eremura (Mexiko eta AEB). OEM enpresei (SEAT, NISSAN-Renault, Toyota) nahiz estanpatzaileei (CIE Automotive, Martinrea, SNOP Automotive, etc.) saltzen dizkiegu zerbitzuak.

3.- Zenbat pertsonak osatzen dute enpresa eta zein dira profil profesionalak?

100 pertsona gara, batez ere ingeniariak, hala mekanikoak nola elektrikoak, robot programatzaileak, PLC eta abar.

4.- Hauek dira INGEMAT enpresaren balioetako batzuk: kultura korporatiboa, garapena, talde lana, konfiantza, malgutasuna, erronka berriei ekiteko ausardia… Zein nabarmenduko zenuke zuen balioen proposamen horretatik?

Enpresek oro har sustatzen dituzten BALIOEZ gainera, INGEMATek apustu argia egin du pertsonen alde. Gogor lan egin du enpresa-eredu bat lantzen, zeinean aukera berdintasuna, gardentasuna, ardurak besteren esku uzten eta hartzen jakitea eta abar sustatzen den. Ahalegintzen gara talde lanean oinarritutako kultura sortzen; hartara, pertsonak seguru sentituko baitira bezeroek jartzen dizkiguten erronken aurrean, eta ETE txikia izatearen abantaila nagusietako bat, malgutasuna, galdu gabe.

5.- Zer ekarri dio INGEMATi Bizkaiko 2020ko ETErik onena izendatzeak? Are gehiago, gaur egungo pandemia-egoera kontuan hartuta.

Gaur egungo egoeran, ahalegin handia egin dugu osasun protokoloak betetzeko, eta INGEMAT osatzen duten pertsonen erantzuna bikaina izan da. Ilusio handia egiten digu izendapen honek, langileak bertako kide izatearen harrotasunari eta enpresaren izen onari dagokienez esan nahi duenagatik. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu hiru babesleei (Banco Santander, Merkataritza Ganbera eta El Correo), hori eman izanagatik.

6.- Zer erronkari egin nahi diezue aurre etorkizunean?

INGEMAT bezala ibilgailuen sektorean horren espezializatuta dauden enpresen erronkak bi alorretan banatzen ditugu:

– Ibilgailuen industria jasaten ari den eraldaketara egokitzeko gaitasuna: elektrifikazioa, ibilgailuen pisua murriztea, auto autonomoak, auto partekatuak…

– Automatizazio eta robotizazio enpresa garenez gero, gai izan nahi dugu beste sektore batzuetan ere automatizazio soluzioak garatu eta ezartzeko.

MUTUALEX 129

mutualex

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 

2020ko urriaren 27tik 31rako astea.

EFR ZIURTAGIRIA: familia arloko enpresa arduratsua

RENOVACION EFReus

AENOR-EK GURE KONTZILIAZIO-SISTEMA IKUSKATZEN DU 

Joan den ostegunean, urriaren 8an, AENORek EFR (Familia arloko enpresa arduratsua) ziurtagiriaren jarraipena egiteko ikuskaritza egin zuen. Kontziliazioa kudeatzeko sistema berritu osteko (2019) lehen jarraipen-ikuskaritza izan da. 
 

Zazpi urte igaro dira kontziliazioa kudeatzeko sistema ziurtatu genuenetik, eta sistema hobetzen ari da. Ikuskaritza honetan indarguneak identifikatu dira 

INDARGUNEAK: 
 

  • Abian jarritako lidergoaren BOGA proiektua. 
  • Egungo egoeran, telelanean ari diren pertsonen ehuneko handia. 
  • Itzulera Planean bidalitako galdetegia, pertsonen egoera emozionala ezagutzeko (bulegora itzuli edo ez) 
  • Komunikazioan hobekuntza: ikusgarriagoa 
  • Barne-prestakuntzako saioa berdintasun-batzordeko kideei eta erdi-mailako arduradunei efr gaiei buruz. 

HOBETZEKO OHARRAK: 
 

  • OM-01 enplegatuaren klimari/ahotsari buruzko inkestak. Inkesta bakarra egitea gomendatzen da, parte-hartzearen emaitza hobea lortzeko eta eraginkorragoak izateko. 
  • OM-02 Neurrien katalogoa. Aurreko urteetan bezala, efr kudeatzeko sisteman dauden neurriak berrikustea gomendatzen da oraindik ere, neurri zaharkituak edo neurri gisa hartzen ez direnak ezabatuz (adibidez, ordutegi-kontrola, komunikazio-postontzia, etab.). Neurriak hobeto ezagutarazteko hobekuntza-aukera gisa, neurrien katalogo erakargarriagoa eta ikusgarriagoa egitea gomendatzen da. 
  • OM-03 adierazleak. Adierazleen aginte-taula berrikustea eta erakundean lehendik dauden beste aginte batzuekin bateratzea. Adierazleen bilakaerak sartzeko aukera aztertzea, emaitzen jarraipen hobea egiteko. 
     

Sisteman alta eman aurretiko itsutasuna baliaezintasun handiko egoera baten hartzekodun izan al daiteke?

caricature-5266253_1280
caricature-5266253_1280

Gure Auzitegien aurrean behin eta berriz sortu den gai bat, behin baino gehiagotan iritsi dena Auzitegi Gorenera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 193. artikuluaren azterketa izan da (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 136. artikulu zaharra), hain zuzen ere, ezintasun iraunkor baten esleipena zehazteari dagokionez, langilea Sisteman afiliatu edo alta eman aurretik gertatutako murrizketa anatomiko edo funtzionalak daudenean, ulertzen baita horiek ezin har daitezkeela kontuan ezintasun iraunkorragatiko babesa lortzeko. Era horretara, eztabaida sortzen da desgaitasunaren ikuspegiaren araberako babes egoeraren eta indarrean dauden babes sistema espezifikoen artean, argi eta garbi bereiziz baliaezintasunari dagokionez aplikagarriak direnetatik.

Auzitegi Gorenak 2020ko irailaren 25ean emandako epaian ebatzi du azkenik auzia, eta osoko bilkuran eman behar da, planteatutako auzi juridikoaren ezaugarriak eta garrantzia kontuan hartuta.

Ezintasun iraunkorraren arloan dagoen kontraesanaren zailtasuna aitortuz, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalean (ONCE) kupoiak saltzen zituen langile baten kasua balioetsi du. Langile horrek ia erabateko itsutasuna zuen Gizarte Segurantzaren Sisteman afiliatu aurretik, eta azken graduko ezintasun iraunkorra, baliaezintasun handia (EH), eskatzen zuen. Balioetsi behar dena da larriagotzerik badagoen ala ez.

Frogatuta dago langilea 1988. urteaz geroztik zegoela sisteman alta emanda, eta garai hartan pigmentu erretinosia izan zuela, begi muga oso garrantzitsuarekin eta hondar ikusmen eremuarekin. Gaur egun, antzeko egoera du, alde biko itsutasuna eta ikusmen eremuaren ia erabateko abolizioa ditu, eta lanean jarraitu du 2016. urtera arte. Egiaztatu da, halaber, amarekin bizi dela, eguneroko zereginetan biei laguntzen dien pertsona bat dutela, ez delarik nahikoa eskatutako larriagotze objektiboa, ez baita garrantzizkoa, eguneroko bizitzako bigarren mailako jardueretan laguntza behar izatea baino ez baitakar (arropa prestatzea, janaria, batetik bestera joatea). Hala, errekurritutako epaiak ezartzen du, baliaezintasun handiaren esleipena aintzat hartzeko, bizitzako egintzarik funtsezkoenetarako arauak eskatzen duen proiekzioaren parekoa dela laguntza hori.

Kontraste epai gisa azaltzen da Auzitegi Gorenak 2018an emandako epaietako bat, zehazki 2018ko apirilaren 17koa, lanbideen eta diagnostikoen identitatearekin, ikusmen muga larriekin, zeinak adierazten duen, nahiz eta haren egoera baliaezintasun handiaren barruan sar daitekeen, errealitate hori lanean jardun aurretik ere bazegoela.

Hirugarren pertsona horren laguntzari buruz egiten den balorazioak adierazten du irtenbide objektiboa eta ez subjektiboa behar dela, hau da, ezin direla Baliaezintasun Handiaren esleipenetik kanpo utzi denborarekin bizitzako funtsezko ekintzetakoren bat hirugarrenen laguntzarik gabe egiteko beharrezko egokitzapen trebetasuna lortu duten pertsonak. Edonola ere, hau ez da kasua, laguntza hori funtsezkoak ez diren jardueretara mugatzen baita.

Azkenik, Auzitegiak adierazi du larriagotzearen balorazioa ez dela kontuan hartu behar langile arrunt baten lan gaitasun normalaren arabera, langileak lehendik zuen lan gaitasun murriztuaren arabera baizik; hau da, kontuan hartu behar dira haren ezaugarriak lan eremuan txertatu zenean, hau da, gaitz horrekin berarekin lortu zuen lan hori, eta, beraz, ez da lanerako bere gaitasuna modu nabarmenean murriztu edo deuseztatu. Hortaz, alderdi horrek ezin du eraginik izan eskatutako ezintasun iraunkorraren balorazioan.

María Urizar

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

MUTUALEX 128

mutualex

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 

2020ko urriaren 17tik 26rako astea.

EHOk Q Sostenible Evolution Excellence Plus jaso du Gasteizko bere ospitalerako

Marta Barredo (Mutualiako 2. lehendakariordea) eta Antonio Montaño (Enpresa Iraunkorraren Nazioarteko Kontseiluko,CIES, presidentea)

Mutualiaren Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak Q Sostenible Evolution Excellence Plus zigiluaren aitorpena lortu du, aitorpen horrekin lortu daitekeen kalifikaziorik handiena.

Ziurtagiria Mutualiaren Erabakimen Handiko Ospitalean bertan banatu zen, Gasteizen. Ekitaldian, Antonio Montañok, Enpresa Iraunkorraren Nazioarteko Kontseiluko (CIES) presidenteak, Q Sostenible Evolution Excellence Plus zigilua eman zion Marta Barredo Mutualiako 2. lehendakariordeari.

Ekitaldian, CIESko lehendakariak nabarmendu zuen Estatuko eraikin iraunkorrenetako bat dela, eta puntuazio handienekoa Q Sostenible ziurtagiria daukatenen artean.

Ercilla Klinikaren eraikinek eta Mutualiak Bilbon duen egoitzak lortutakoei gehitzen zaie aitorpen hori, Mutualiak, ingurumen-inpaktua minimizatuz eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiliz, iraunkortasuna hobetzeko egindako lanaren eta hartutako konpromisoaren ondorio.

Q Sostenible aitorpena Eraikuntza Jasangarriaren Nazioarteko Ziurtagiria da, Enpresa Iraunkorraren Nazioarteko Kontseiluak (CIES) kudeatua eta Eraikuntza Jasangarriaren Nazioarteko Kontseiluak babestua. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Biodibertsitate Fundazioa) laguntza du.