Ongi etorri SUEÑON proiektura

Pazienteen arreta humanizatzeko duen konpromiso sendoa jarraituz, Sueñon proiektuarekin bat egin du Mutualiak, paziente bakoitzak era berezi eta pertsonalean tratatzen dugula senti dezan.

Zer da Sueñon proiektua?

Carlos III.a Osasun Institutuaren Osasun Zainketa Ikertzeko Unitateko lantalde batek sustatu duen proiektua da Sueñon.Ospitaleratutako pertsonen loaldia errazteko eta zaintzeko helburuarekin sortu zen.

Hainbat ikerketaren arabera, honako hauek dira ospitaleratutako pertsonen loaldian eragina duten arrazoi nagusiak:

  • Argi gehiegi izatea.
  • Ospitaleratze unitatean zarata izatea.
  • Erizaintzako errutinak eta zainketak.
  • Ohea erosoa ez izatea, logelaren tenperatura egokia ez izatea, mina, nekea edo ardura ere arrazoi aipagarriak dira.

Helburu zehatzak

Proba zientifikoetan oinarritutako artikuluak aztertu ostean, egoera hobetzen hasteko hainbat neurri erraz ezartzea proposatzen dugu.

  • Ospitaleratuta dauden paziente, profesional eta, oro har, gizartea loaldiak duen garrantziaz jabearaztea.
  • Erizaina ahalduntzea, erizaintzako zainketek ospitaleratuta dagoen pazientearen loaldia eta atsedena errespeta ditzaten.
  • Loaldia eten dezaketen arrazoien eragina murrizteko gomendioak ezartzea (argia, zarata eta zainketen antolaketa).

Nola eramaten dugu proiektua aurrera?

Arazoaren arabera, honako ekintza hauek egiten ditugu:

Gehiegizko argia

  • Ospitaleko fotoperiodoa ezarri dugu, goizeko eta gaueko argi-orduak desberdintzeko. 23:00etatik 07:00ak arte.
  • Behar-beharrezkoak ez diren argiak itzaltzen ditugu (jenderik gabeko korridoreak, gelak, biltegiak, bulegoak, logelak, komunak, etab.).
  • Kanpoko argia sar ez dadin, logeletako ateak ixten ditugu.
  • Begietako mozorroak eskaintzen ditugu.

Zarata

  • Profesionalek egiten dituzten zaratak gutxitzen ditugu.
  • Aparatuek eragiten duten zarata gutxitzen dugu. Horretarako, alarmen bidez kontrolatzen dugu aparatuen zarata.
  • Pazienteek hobeto lo egin dezaten, haiei zuzendutako neurriak ezartzen ditugu.
  • Logeletan edo logelen inguruan hitz ez egiten ahalegintzen gara.
  • Orgetako eta beste aparatuetako gurpil karrankariak aldatzen ditugu.
  • 23:00etatik aurrera, langileen, pazienteen eta familien mugikorren bolumena jaisten dugu.
  • Tapoiak eta hari gabeko entzungailuak eskaintzen ditugu.
  •   Musika suabea

Erizaintzako errutinak eta zainketak

  • Erosotasuna. Pazientearen erosotasuna errazten dugu, giro atseginak sortzeko baliabideak eskainiz.
  • Loaldiaren balorazioa. Pazienteen lo-kalitatea ebaluatzen dugu. Loaldia errespetatzeko garrantziari eta pazienteen osasunean izan ditzakeen ondorioei buruzko prestakuntza ematen diegu osasun-langileei.
  • Laguntza-harremana. Informazio egokia emateaz gain, langileek gertuko eta errespetuzko tratua ematen dute.
  • Oheko arropa garbia eta erosoa ematen dugu.
  • Nahi izanez gero, eta, ahal den neurrian, pazienteek beren pijamak erabil ditzakete.
  • Giroaren tenperatura kontrolatzeko, ez ditugu muturreko tenperaturak jartzen.
  • Pazientearen mugikortasuna mugatzen duten eta beharrezkoak ez diren gailuak kentzen ditugu.
  • Pazienteen lo-kalitatearen ebaluazioak egiten ditugu.

Beste faktore batzuk

  • Klinikako sarrera-atea 22:00etan itxiko da. Hala ere, 22:30ak arte, klinikatik ateratzeko aukera egongo da. Ordutik aurrera, ate guztiak itxiko dira (larrialdietako sarrera izan ezik, eguneko 24 orduz baitago irekita).
  • Bisita-ordutegia: 08:00etatik 21:00etara.
  • 22:00etako txandan, entzungailuak, begietako maskara edo tapoiak erabiltzeko aukera eskainiko zaio pazienteari. Horrez gain, 23:00etan telebista itzali edo entzungailuak erabili behar direla gogoraraziko zaio.
  • 22:00etako txandan, zerbait jateko aukera eskainiko zaio pazienteari. Horrez gain, gelan libre dagoen ohean gaua igarotzeko aukera emango zaio laguntzaileari; izan ere, ahal den neurrian bakarrik egongo dira pazienteak logeletan.
  • 23:00etan, beharrezkoak ez diren argiak itzaliko dira.
  • Logeletan 23:00etatik aurrera sartzen diren langileek, argiak ez pizteko, linterna bat erabiliko dute.

Hori guztia Loturako Osasun Unitateak koordinatuko du. Horrez gain, proiektua aurkeztu eta azaldu beharko dio pazienteari.

«Loaldia defendatzea ere zainketa-lana da, eta guztion artean lortu behar dugu»

Mutualiak Fernando Pascual Amorrortu saria jaso du

Larunbata honetan, azaroak 18, Gasteizen, aintzatespen berri bat jaso dugu, oraingoan, Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak ematen dituen Fernando Pascual Amorrortu sarien II. edizioan. Erakundeek edo partikularrek pertsona gorren alde egindako lana saritzea dute xede.

Hala, lau kategoria bereizten dira, eta hauek jaso dituzte sariak:

Boluntariotza; José Macías Ortiz de Barrón.

Erakunde publikoak; Bilboko Udala – Gizarte Zerbitzuak.

Erakunde pribatuak; Daisalux.

Teknologia berriak eta irisgarritasuna pertsona gorrentzat; Mutualia.

 

Mutualiaren ordezkari izan ziren sari-banaketan Igancio Lecumberri, Víctor Echenagusia eta ZEINUKA taldeko bost kidetatik lau; Nerea Gardeazabal, Ainhoa Apestegia, Izaskun Elorduy eta Gemma Olea (Goretti Claveríak ezin izan zuen joan).

Zeinu-hizkuntzako interprete batek ere parte hartu zuen ekitaldian, eta Mutualiakoak, giroan sartuta, zeinu-hizkuntzan zuzendu zitzaizkien bertaratuei.

Gure zuzendari kudeatzaile bera ere ahalegindu zen zeinu-hizkuntzarekin, hitz pare bat eginez; esker-ematea sariagatik, eta saria Mutualian lan egiten dugun guztiei luzatutako aitortza zela. Ondoren, Izaskun Elorduyk gure helburua azaldu zuen; Mutualiaren instalazioetara datozen pertsona gorrek komunikazio-arazorik ez dezatela topa. Halaber, zeinu-hizkuntzak izaera ofiziala duela nabarmendu zuen, eta pertsona gorrek duten eskubideetatik bat dela.

Besteak ez bezalako sari-banaketa izan zen, hunkigarria, egiazkoa eta esker onekoa.

Azaroaren 18an, ANTIBIOTIKOAK ZUHURTZIAZ ERABILTZEKO EUROPAKO EGUNA izango da

Antibiotikoak infekzio bakterianoak prebenitzeko eta tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak dira. Antibiotikoekiko erresistentzia gertatzen da bakterioek sendagai horien eraginei aurre egiten dietenean; 3 mekanismoren bidez gerta daiteke: erresistentzia naturala, mutazio genetikoa edo gaitasun hori espezie batzuetatik beste batzuetara aldatuta.

 

Mikrobio aurkako ugarirekiko erresistenteak diren mikroorganismoak multierresistente izenez ezagutzen dira, edo kasu batzuetan, superbakterio izenez, eta osasun publikoan oso arazo handia dira, eta handituz doa. Egun, hori dela eta, urtean 700.000 eta hainbat milioi arteko heriotza gertatzen dira. Amerikako Estatu Batuetan, urtean 2 milioi pertsona infektatzen da antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioekin, eta gutxienez 23.000 pertsona hiltzen da hori dela-eta, herrialde horretan.  2014ko apirileko OMEren txosten batek hau ondorioztatu zuen: «Arazoa jada ezin da etorkizuneko mehatxu larritzat hartu; aitzitik, orain gertatzen ari da eta munduko eskualde guztietan, eta edozein pertsona, edozein adinetan eta edozein herrialdetan infektatzeko gaitasuna du»Horregatik, antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoarentzako mehatxu handienetakoa da, egun, eta arazoak, epe ertainean, minbizia ere gaindituko duela uste da.

Antibiotikoekiko erresistentzia mundu osoan handitzen ari da, maila arriskutsuetan. Egunez egun, erresistentzia-mekanismo berriak agertzen eta zabaltzen ari dira planeta osoan, eta horiek arriskuan jartzen dute gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko gure gaitasuna. Gero eta infekzio gehiago,adibidez, pneumonia, tuberkulosia, septizemia edo gonorrea, gero eta zailagoak dira —eta batzuetan ezinezkoak— tratatzen, antibiotikoek eraginkortasuna galtzen duten neurrian.

Erresistentzia hori mugatzeko neurri prebentiboetako bat da antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzea, hau da, behar denean bakarrik erabiltzea, eta bereziki antibiograma batek germenaren aurka duen gaitasuna egiaztatu duenean. Gizartearentzat funtsezkoa da hezkuntza sanitarioa eta higiene-portaera aldatzea, hainbat neurri hartuta pazienteetan, ospitaleko bisitetan, eta senideetan infekzioak zabaltzea murrizteko, edo bestelako arloetan; adibidez, txertaketa, eskuak garbitzea, segurtasuna sexu-harremanetan eta elikadura-higiene ona.

2014an, OMEk mundu guztiarentzat argitaratu zituen hurrengo gomendio hauek, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapena prebenitzeko eta kontrolatzeko:

 

Pazientea bazara Osasuneko profesionala bazara
Hartu antibiotikoak modu arduratsuan.

  • Hartu medikamentuak osasuneko langile ziurtatuak agintzen dizunean bakarrik.
  • Ez eskatu antibiotikorik, baldin eta osasuneko langileek behar ez dituzula esan badizute.
  • Jarraitu beti antibiotikoak erabiltzeari buruzko jarraibideak.
  • Ez erabili inoiz beste pertsona bati sobratu zaizkion antibiotikoak.
  • Aurre egin infekzioei eskuak garbituz, elikagaiak baldintza higieniko onetan prestatuz, gaixoekiko ukipen estua saihestuz, sexu-harremanetan segurtasuna zainduz eta txertaketak egunean edukiz.
Sustatu antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzea.

  • Saihestu infekzioak, horretarako, eskuak, tresnak eta ingurua garbituz.
  • Agindu eta eman antibiotikoak beharrezkoa denean bakarrik, indarrean dauden jarraibideen arabera.
  • Jakinarazi zaintza-taldeei antibiotikoekiko erresistenteak diren infekzioak.
  • Jakinarazi pazienteei antibiotikoak behar bezala nola hartu, farmako horiekiko erresistentzia eta haiek behar ez bezala erabiltzeak dituen arriskuak.
  • Jakinarazi pazienteei infekzioak nola prebeni daitezkeen (adibidez, txertoa hartuz, eskuak garbituz, sexu-harremanetan segurtasuna zainduz edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra estaliz).

 

Mutualiak kanpaina horiekin bat egin du, infekzioak kontrolatzeko eta antibiotikoak behar bezala erabiltzeko jarraibideak emanez, eta horretarako, historia klinikoko dagokion orrian jasotzen dira antibioterapia prebentibo edo terapeutikoko ohar guztiak, eta urtero germenen eta haien erresistentzien azterketa bat egiten da Infekzioen Batzordearen bitartez. Gainera, urtero, gaiari buruzko prozedurak eta jarraibide espezifikoak berrikusten ditugu, zehazki, osasuneko higieneari, profilaxi kirurgikoari eta bakterio multierresistenteen azterketari dagozkionak.

 

Iradokizun onenaren VI. saria

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Onenaren VI Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu.
Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.
Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun.
Gure web-orrian eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki sinple bat eskuratu dezakezue, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko.
Iradokizunak 2017eko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2018ko urtarrilean kaleratuko da.
Irabazleak iPad bat eskuratuko du.
Ekimena zure enpresako langileen artean zabaltzea eskatzen dizugu. Zenbat eta eskaera gehiago jaso, orduan eta aukera gehiago izango ditugu gure zerbitzuak hobetzeko.
Mila esker hobetzen laguntzeagatik
 

Lan Autonomoaren Premiazko Erreforma Legearen (urriaren 24ko 6/2017) 15 berritasun

1.- TARIFA LAUA ZABALTZEA

(6/2017 Legearen 3. eta 4. art., 20/2007 Legearen 31. eta 32. art.)

Lan Autonomoaren Legeak hobetu egiten ditu 50 euroko tarifa lauaren iraupena eta baldintzak, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera edukita. Orain 12 hilabete iraungo du Autonomoen Araubide Berezian alta berria egiten denetik, betiere aurreko 2 urteetan araubide horretan egon ezean (3 urte onurak aurretik izan baditu) eta gutxieneko oinarriagatik kotizatzen bada.

Halaber, gutxienekoa baino oinarri handiago bategatik kotizatuz gero, hasierako murrizketa haren % 80koa izango da 12 hilabetez, aldi baterako ezintasuna barne.

Murrizketak eta hobaria, 12 hilabete horietatik aurrera % 50 izango dira 6 hilabetez, % 30 hiru hilabetez eta azken % 30 bat 3 hilabete gehiagoz. Hori horrela, autonomoak kuota txikiagoa 24 hilabetez ordaindu ahal izango du guztira.

Eta norberaren konturako langileak 30 urte baino gutxiago baditu, edo 35 urte baino gutxiagoko emakumea bada, % 30eko hobari gehigarria ere izango du 12 hilabete gehiagoz; 36 hilabetez guztira, beraz.

Altaren data ez bada hilaren lehen eguna, alta-egun kopuruaren arabera aplikatuko da hilabete horretako onura.

Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren kotizazioko 1. taldean sartzen diren norberaren konturako langileei ere aplikatuko zaizkie onurak, baita lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei, bi araubide berezi eta taldeetan daudenei, ere; onuradunek besteren konturako langileak enplegatzen dituztenean ere bai.

Besteren konturako langileei edo Gazteentzako Berme Sistema Nazionalean izena emanda dauden autonomoei dagokienez, hobaritzat hartzen dira murriztapenak.

 

2.- AMATASUNAREN OSTEAN BERRIRO LANERATZEN DIREN EMAKUMEENTZAKO TARIFA LAU BERRIA

(6/2017 Legearen 7. artikulua, 20/2007 Legearen 38 bis artikulua)

Lan Autonomoaren Legeak, indarrean jartzen denetik, 50 euroko tarifa laua gehituko du 12 hilabetez Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren kotizazioko 1. taldean sartzen diren emakume autonomoentzat edo norberaren konturako langileentzat, baldin eta jarduera utzi badute amatasun, adopzio, adoptatzeko xedea duen zaintza, harrera eta tutoretzagatik eta norberaren konturako jarduerarik berriz ere egiten badute utzi ondorengo bi urteen barruan, betiere gutxieneko oinarriagatik kotizatzea aukeratzen badute.

Eta oinarri handiagoa aukeratzen badute, gutxieneko kotizazio-oinarriari indarreko gutxieneko kotizazio-tasa, aldi baterako ezintasuna barne, aplikatuta ateratzen den kuotaren % 80 izango da hobaria.6.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)

Lan Autonomoaren Lege berriak ehunekoa murrizten du, baldin eta likidazio-betebeharrak betetzen badituzte eta zor diren kuotak atzerapenarekin ordaintzen badituzte, betiere diru-sarrera egiteko epea amaitu ondorengo lehen hilabete naturalaren barruan egiten bada ordainketa. Hala bada, ehunekoa % 20tik % 10era igaroko da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Legea indarrean jartzen denetik aurrera kuotak atzerapenarekin ordaintzeagatik honako errekargu hauek aplikatuko dira:

  • Likidazio-betebeharrak bete dituzte baina ez dituzte kuotak ordaindu: % 10eko errekargua epea amaitu ondorengo lehen hilabete naturalaren barruan ordainduz gero, eta % 20koa bigarren hilabetetik aurrera ordaintzen badituzte. Orain arte % 20 zen beti.
  • Ez dituzte likidazio-betebeharrak bete eta ez dituzte kuotak ordaindu: % 20ko errekargua aplikatzen da zor-erreklamazioan edo likidazio-aktan ezarritako epea amaitu aurretik ordaintzen badute, eta % 35ekoa epe hori amaituta ordaintzen badute.

Gizarte Segurantzarekiko gainontzeko zorrei % 20ko errekargua aplikatzen zaie nolanahi ere, betiere horiek kuotak ez badira eta ordaindu gabe badaude.

 

3.- IN ITINERE ISTRIPUA LANEKO ISTRIPU GISA

(6/2017 Legearen 14. art., GSLOren 316.2. art.)

Langile autonomoei dagokienez, laneko istriputzat hartzen da bere kontura egiten duen lanaren zuzeneko eta berehalako ondorio gisa gertatzen dena. Eta laneko gaixotasuna da, berriz, lan horren ondorioz hartutakoa, laneko gaixotasunen zerrendarekin bat etorriz.

Legearen arabera laneko istripua ere bada jarduera egiten duen tokira joatean edo handik itzultzean gertatutakoa, eta langile autonomoak jarduera egin ohi duen establezimendua da hori, betiere bere egoitza ez bada eta jarduera ekonomikoari atxikita deklaratu badu zerga-ondoreetarako.

4.- KOTIZAZIO-OINARRIA URTEAN 4 ALDIZ ERE ALDATZEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 2.a, 2064/1995 EDaren 43 bis art. berria)

Langile autonomoek kotizazio-oinarria urtean lau aldiz aldatzeko aukera ematen du legeak.

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera martxoaren 31, ekainaren 30, irailaren 30 eta abenduaren 31 baino lehen eskatu ahal izango dute hori, eta ondorioak hurrengo urteko apirilaren 1ean, uztailaren 1ean, urriaren 1ean eta urtarrilaren 1ean izango ditu, hurrenez hurren. Horri esker, kotizazioak hobeto egokitu ahal izango dira langile autonomoaren diru-sarreretara.

Itsasoko Langileen Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko norberaren konturako langileei ere aplikatuko zaie hori.

5.- KUOTA LAN EGINDAKO EGUNENGATIK ORDAINTZEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 1., 2. eta 9.a, 84/1996 EDaren 46. art., 2064/1995 EDaren 45. art., Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen 22.7 art.)

Legeak aukera ematen du, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, kide egiteko eta hiru alta eta baja ere emateko urte natural bakoitzaren barruan, ondoreak data horietan edukita; hori horrela, hilabete horietan lan egindako egunengatik bakarrik ordainduko dute, eta hileko kuota finkoa 30etan zatituko da.

Urteko gainontzeko alta eta bajek lehengo eragin bera izango dute, hilabetearen lehen egunetik.

 

6.- 12 URTETIK BEHERAKOAK ZAINTZEAGATIKO HOBARIA

(6/2017 Legearen 5. art., 20/2007 Legearen 30. art.)

Lan Autonomoaren Lege berriak hobetuta mantentzen du, seme-alabak zaintzeari dagokionez (12 urtetik beherakoak dira orain), Autonomoen Araubide Bereziko gutxieneko kotizazio-tasa norberaren konturako langilearen batez besteko oinarriari aurreko 12 hilabeteetan aplikatuta ateratzen den kuotaren % 100eko hobaria.

Amaitzen bada, ez du onura galduko, baldin eta autonomoak beste pertsona bat kontratatzen badu gehienez 30 eguneko epean. Bestela eta 3 hilabetetara iritsi ezean, galdu egiten du.

Kontratazioa lanaldi partzialekoa bada, hobaria % 50ekoa izango da.

Autonomo onuradunak 6 hilabetez egon beharko du alta emanda hobaria jaso ondoren; horrela egin ezean, itzuli egin beharko du.

Lege berriak berariaz adierazten du hobaria modu berean aplikatuko zaiela Itsasoko Langileen Araubide Bereziko 1. kotizazio-taldean dauden norberaren konturako langileei.

7.- HOBARIA AMATASUN, AITATASUN ETA BESTE BATZUENGATIKO ATSEDENALDIAN

(6/2017 Legearen 6. art., 20/2007 Legearen 38. art.)

Lan Autonomoaren Legeak onura horrekin bateragarria den hobari-kasu bat gehitu du (kuotaren % 100ekoa ere bai) amatasun, aitatasun, adopzio, adoptatzeko xedea duen zaintza, harrera, haurdunaldiko arriskua edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatik Itsasoko Langileen lehen kotizazio-taldeko autonomo eta norberaren konturako langileentzat.

Atsedenaldiak hilabetekoa izan behar du gutxienez.

Baina oraingoan hobaria ez dago kontratazio bati lotuta.

Kasu horretan hobaria honako kuota honi aplikatuko zaio: dagokion araubide bereziko nahitaezko kotizazio-tasa aurreko 12 hilabeteetan (edo epe txikiagoan, hala badagokio) langileak izandako batez besteko oinarriari aplikatuta ateratzen dena.

8.- SENIDEAK KONTRATATZEAGATIKO HOBARIAK

(6/2017 Legearen 7. XG eta Azken Xedapenetatik 6.a eta 10.a, 20/2007 Legearen 10. eta 13. XG, GSLOren 12.2 art.)

Langile autonomoaren senideek, autonomo gisa aldi berean alta ematen badute eta haiekin elkarlanean aritzen badira, gutxieneko kuotaren % 50eko hobaria dute 18 hilabetez eta % 25ekoa hurrengo 6 hilabeteetan (20/2007 Legearen 35. art.).

Ondore horietarako, Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legeak bikote bat hobarirako eskubidea edukitzeko izatezko bikotetzat hartzeko baldintzak arautzen ditu. Izatezko bikotea hau da horien arabera: ezkontzakoaren antzeko afektibitate-harremanarekin eratutakoa, ezkontzeko ezintasunik eta beste pertsona batekin ezkontza-loturarik eduki gabe, betiere gutxienez 5 urteko bizikidetza egonkorra eta nabarmena egiaztatzen badute erroldatze-ziurtagirian, eta hala direla egiaztatzen badute autonomia-erkidegoko edo udaleko erregistroren bateko inskripzio-ziurtagiriaren bidez edo dokumentu publiko bidez.

Halaber, 10. Xedapen Gehigarriak honako onuradun hauek ezartzen ditu: «langile autonomoen ezkontidea, izatezko bikotekidea eta senideak, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arte, hura barne, eta, hala badagokio, baita adopzio bidezkoak ere, baldin eta Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian sartzen badira, betiere horretan ez badira alta emanda egon aurreko 5 urteetan eta haiekin elkarlanean aritzen badira dena delako jardueran lanak eginez, eta Itsasoko Langileen Araubide Bereziko norberaren konturako langileenak barne».

Eta hobaria jaso ahal izateko aurretik haren onuradun ez izateko eskakizuna ezabatzen du.

Gainera, ahaideak besteren kontura mugagabe kontratatzen dituen langile autonomoaren aldeko hobari berri bat ere gehitzen du.

Ondore horietarako, ezkontidea, aurreko ahaideak, ondorengo ahaideak eta odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko gainerako senideak, bigarren mailara artekoak, hartzen dira kontuan. Gertakari arruntengatiko enpresa-kuotaren % 100a da hobaria, urtebetez.

Bete beharreko baldintza da aurreko 12 hilabeteetan kontratuak ez iraungitzea kaleratze objektiboagatik, bidegabe jotako kaleratzeagatik edo zuzenbidearen kontrako kaleratze kolektiboagatik, eta kontratua egin ondorengo 6 hilabeteetan enplegu-maila mantentzea.

Enplegu-maila kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko kaleratze objektiboak, bidegabetzat jotako kaleratzeak edo zuzenbidearen kontrako kaleratze kolektiboak. Ez dira kontuan hartuko, orobat, langileen dimisioa, heriotza edo ezintasun iraunkorra, osoa, absolutua edo baliaezintasun handia dela-eta gertatzen diren azkentzeak, ezta hitzartutako denbora amaitzea edo kontratuaren xede den lana edo zerbitzua egitea edo frogaldian indargabetzea ere.

Autonomoek besteren konturako langile gisa zailtasun bereziak dituzten 30 urtetik gorako seme-alabak kontratatzeko jada dagoen aukera zabalduko zaie gutxienez % 33 eta gehienez % 65eko desgaitasun-maila aitortuko desgaitasun fisikoa edo zentzumenezkoa dutenei. Horrela bada, orain kontratatu ahal izango dituzte 30 urte baino gutxiago dituzten seme-alabak edo adin hori baino gehiago dutenak, baldin eta garun-paralisia, buruko gaixotasuna edo gutxienez % 33ko mailako desgaitasun intelektuala badute, gutxienez % 33 eta gehienez % 65eko mailako desgaitasun fisiko edo zentzumenezkoa badute, edo gutxienez % 65eko desgaitasun fisiko edo zentzumenezkoa badute.

9.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)

Lan Autonomoaren Lege berriak ehunekoa murrizten du, baldin eta likidazio-betebeharrak betetzen badituzte eta zor diren kuotak atzerapenarekin ordaintzen badituzte, betiere diru-sarrera egiteko epea amaitu ondorengo lehen hilabete naturalaren barruan egiten bada ordainketa. Hala bada, ehunekoa % 20tik % 10era igaroko da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Legea indarrean jartzen denetik aurrera kuotak atzerapenarekin ordaintzeagatik honako errekargu hauek aplikatuko dira:

  • Likidazio-betebeharrak bete dituzte baina ez dituzte kuotak ordaindu: % 10eko errekargua epea amaitu ondorengo lehen hilabete naturalaren barruan ordainduz gero, eta % 20koa bigarren hilabetetik aurrera ordaintzen badituzte. Orain arte % 20 zen beti.
  • Ez dituzte likidazio-betebeharrak bete eta ez dituzte kuotak ordaindu: % 20ko errekargua aplikatzen da zor-erreklamazioan edo likidazio-aktan ezarritako epea amaitu aurretik ordaintzen badute, eta % 35ekoa epe hori amaituta ordaintzen badute.

Gizarte Segurantzarekiko gainontzeko zorrei % 20ko errekargua aplikatzen zaie nolanahi ere, betiere horiek kuotak ez badira eta ordaindu gabe badaude.

10.- JARDUERA-ANIZTASUNEKO GEHIEGIZKO KOTIZAZIOAK OFIZIOZ ITZULIKO DIRA

(6/2017 Legearen 2. art., GSLOren 313. art.)

Lan Autonomoaren Legeak itzulketa hori instituzionalizatzen du GSLOren 313. artikuluko 1 zenbaki berrian, eta xedatzen du, hemendik aurrera, itzulketa ofizioz ordainduko duela Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak hurrengo ekitaldiko maiatzaren 1a baino lehenago. Itsasoko Langileen Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko langileei ere zabaldu die hori. (47/2015 Legearen 8.2 art.)

11.- JARDUERA ETA ERRETIRO-PENTSIOAREN % 100 BATERAGARRI EGITEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 5.a, GSLOren 214. art.)

Erretiro-pentsioa bateragarria da norberaren edo besteren konturako lanarekin, hasieran aitortutako zenbatekoaren % 50ean.

Norberaren konturako lanari dagokionez, bateragarritasun hori dago kontratatutako langilerik eduki ez arren.

Legeak aukera ematen du norberaren konturako lana eta erretiro-pentsioaren % 100a bateragarri egiteko, betiere gutxienez besteren konturako langile bat kontratatzen bada.

12.- AMATASUN ETA AITATASUNAGATIKO PRESTAZIOAK ARAUTZEN DITUEN OINARRIA ALDATU DA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 4.a eta 13.b, GSLOren 318.a art., 47/2015 Legearen 24.1 eta 25.1 art.)

Aurreko sei hilabeteetako kotizazio-oinarrien baturaren eta 180ren edo, gutxiago badira, alta emanda egondako egunen arteko zatiketa eginda ateratzen den oinarri arautzailearen % 100 izango dira amatasun eta aitatasunagatiko prestazio ekonomikoak, 2018ko martxoaren 1etik aurrera.

Itsasoko Langileen Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko norberaren konturako langileei ere aplikatuko zaie hori.

Aldi baterako ezintasuneko prestazioen berdinak izango dira ordura arte.

13.- AUTONOMO SOZIETARIOEN GUTXIENEKO OINARRIA

(6/2017 Legearen 12. art., GSLOren 312. art.)

Autonomo sozietarioak ekitaldiaren uneren batean aldi berean gutxienez besteren konturako 10 langile kontratatuta eduki dituztenak direnez, gutxieneko kotizazio-oinarria ekitaldi bakoitzeko Aurrekontu Legean zehaztuko da.

14.- PFEZ-EKO GASTU KENGARRI BERRIAK: HORNIDURAK ETA MANTENUA

(6/2017 Legearen 11. art., 35/2006 Legearen 30.2.5 art., 439/2007 EDaren 9.B.1.b art.)

PFEZean zuzeneko estimazioan etekin garbia zehazteko gastuen artean jasoko dira honako hauek, 2018tik aurrera, lehendik jada deduzitzen ziren aseguru-primekin batera:

– Jarduera ekonomikoari partzialki atxikitako ohiko etxebizitzaren hornidurak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonia eta Internet, besteak beste), etxebizitzan jarduerara bideratutako metro karratuen zati proportzionalaren % 30etan.

– Jarduera egitean izandako janari eta ostatuko mantenu-gastuak, edozein bide elektronikoz ordainduak, langileentzat ezarritako zenbateko berean, hau da, 26,67 euro eguneko gastua Espainian egiten bada edo 48,08 euro atzerrian bada.

15.- AUTONOMOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK ETA PRESTAKUNTZA HOBETU DIRA

(6/2017 Legearen 8., 9., 10., 13. art., 2. XG eta Azken Xedapenetatik 8.a, 20/2007 Legearen 19., 21., 22. art. eta 12. XG)

Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legeak hobetu eta handitzen ditu langile autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteen ahalmenak.

Halaber, langile autonomoen lanbide-elkarteak oro har ez ezik, Estatuan zein erkidegoko eremuan ordezkaritza handiena duten sektorearteko langile autonomoen elkarteak, konfederazioak, batasunak eta federazioak ere hartzen dira onura publikotzat.

Eta erkidegoko eremuko Lan Autonomoaren Kontseiluak ere sartzen dira Lan Autonomoaren Kontseiluaren osaeran. Urtebeteren buruan eratu eta abian jarriko da hori. Kontseiluko ordezkaritza ere zehaztu da.

Autonomoen enplegurako lanbide-heziketari dagokionez, autonomoak eta ekonomia soziala ordezkatzen dituzten sektorearteko erakundeek parte hartuko dute haien beharrak hautemateko, diseinatzeko, programatzeko eta zabaltzeko eginkizunean.

 

Era berean, sektorearteko langile autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteek eta ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalek zein enpresarialek kolektibo horren informazio eta prestakuntzarako programak egin ahal izango dituzte laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Administrazio Publikoek sustatuko dituzte horiek. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde Nazionalean ere parte hartu ahal izango dute.

 

Diabetesaren Mundu Eguna

Zer da diabetesa?

Diabetesa metabolismo-nahasmendua da. Odoleko glukosa-maila (azukrea) behar denetik gora igotzea sortzen du. Egoera hori, pankreasak intsulina gutxi sortzen duelako da, eta intsulina da odoleko azukrearen maila kontrolatzen duena. Intsulina gutxiegi dagoela eta, zelulek ezin dute glukosa xurgatu, eta odol-ibilian gehiegizko kantitatea gelditzen da (hipergluzemia).

Diabetesaren ondorio dira osasun-arazo larriak. Adibidez: kardiobaskularrak, begikoak, giltzurrunekoak, nerbioetakoak eta azalekoak. Tratamendu egokia jarraituz gero, eta bizitza osasuntsua edukita aurreko arazoak prebenitu daitezke edo agerrera atzeratu daiteke.

Diabetes-motak

Batez ere, bi diabetes mota bereizi daitezke:

Mota 1: haurtzaroan edo gaztaroan agertzen da, batez ere. Dena den, heldu eta zaharretan ere aurkitu daiteke. Ez dakigu zein den patologiaren jatorria; ez dakigu zergatik sortzen den erreakzio autoimmunea eta gorputzeko defentsek pankreaseko zelulak (intsulina sortzen dutenak) erasotzen dituzten. Diabetes-mota hau duten gaixoek, bizi ahal izateko, egunero jaso behar dute intsulina. Ez dira zehatz ezagutzen gaixotasuna sortzen duten arrisku-faktoreak, baina badakigu genetikak, sistema-immunologiak eta ingurugiroak pisu handia izan dezaketela bere garapenean.

Mota 2: kasu honetan, gorputzak intsulina kantitate desegokia sortzen du edo ez du bere funtzioa era egokian egiten. Diabetes kasuen %80 baina gehiago mota honetakoak dira, eta askotan pazienteak intsulina-tratamendua behar izaten du, aurreko motan gertatzen de moduan. Helduetan ematen da normalean, askotan loditasuna edo hipertentsioa izaten dutenetan; sintomarik ez dagoelako diagnostikoa egiteko zailtasunak egoten dira. Geroz eta gazte gehiago dago diabetes mota 2 daukatenak. Trastornoa azaltzen eragina izan dezaketen faktoreak: adina, elikadura txarra, jarduera fisiko eza edo familiaren aurrekariak. Haurdunaldiko diabetesa izan zutenentzat arrisku-faktore gehigarria izan daiteke.

Gaixotasunaren sintomak

Diabetes-motaren arabera sintomak desberdinak izango dira. Dena den, eta orokorrean, bi sintoma mota izango ditugu:

Mota 1: gaixoa nekatuta sentituko da, eta denbora guztian izango du gernu egiteko gogoa, gose handia eta egarria. Pisua ere galdu dezake aurrekoa dela eta.

Glukosa-maila oso altua denean, arnasketa-erritmoan eragina izan dezake, goragalea eta oka ager daitezke, estomakako mina eta abar. Kontrakoa ere gertatu daiteke:  intsulina-tratamenduaren ondorio odolean dagoen azukrea baxuegia izatea. Horrela ondoregoa sintomak izango ditugu: dardara, ahultasuna,  pilpirak, izerdia eta gosea.

Diabetes mota 2 duten pertsonak sintomarik gabe egon daitezke lehenengo hilabeteetan, baita urteetan ere. Gaixotasuna zein den jakin ahal izateko odol-analisiaren bitartez egin daiteke. Dena den, gaixo batzuk kontuan hartu beharko diren ondorengo sintomak izan ditzakete: ikusmen lausoa, erekzioaren disfuntzioa, eta oin eta eskuen gogordura.

 

Diabetesa baldin badut, zer egin dezaket nire osasun hobetze aldera?

  1. Kirola egin: konplikazioak izateko arriskua gutxitzen du, gure ongizate metala ekartzen du eta abar.
  2. Elikadura orekatua: askotarikoa, zuntzetan eta proteinetan aberatsa, gantzak alde batera utzi.
  3. Saihestu azukre finduen ohiko kontsumoa.
  4. Alkohola neurrian kontsumitu.
  5. Ezagutu ezazu zein den jarraitu beharreko tratamendu farmakologikoa, eta zorroztasunez bete.
  6. Egin jatorduen ordutegi zehatza, egunero jarraitzeko modukoa.
  7. Zaindu zure pisua, lodi bazaude batez ere.
  8. Kontrolatu zure osasuna, eta, aldian-aldian, egin osasun azterketak.
  9. Egin odoleko glukosa-maila jakiteko analisiak zeure buruari, eta, behar izanez gero, zuzendu zure dieta, jarduera fisikoa edota intsulina-dosia.

Inoiz izan al duzu laneko istripurik? Nola saihestu zitekeen?

Europar Batasuneko enpresek urtean 143 milioi lanegun inguru galtzen dituzte laneko istripuen ondorioz. «Causes and circumstances of accidents at work in the EU».

Lantokien % 21,5ean laneko istripuak eta/edo gaixotasunak erregistratu dira azken bi urteetan. Enpresetako segurtasunaren eta osasunaren kudeaketari buruzko inkesta nazionala (EKIN, 2009), LSHIN.

Javier Alonso   Oxicutting.

MUTUALIA FOROAREN HAMABOSTGARREN EDIZIOA 2017ko AZAROA: Autonomoen Lege Berria

Gaia: Autonomoen Lege berria (6/2017 LEGEA, urriaren 24koa,)

Datak:

  • Azaroaren 22a, Asteazkena Gasteiz
  • Azaroaren 23a, Osteguna Eibar
  • Azaroaren 27a, Astelehena Donostia
  • Azaroaren 28a, Asteartea Bilbo

Mutualiaren lan aholkulariei eta kolaboratzaileei dago zuzenduta Mutualia Foroa. Mutualiaren kudeaketa sailak abian jarritako proiektu berritzaile honen helburua sektorean erreferentzia bihurtzea da, bai eta alor bakoitzeko profesional onenek informazio teknikoa emango duten zentro bilakatzea ere. Jakintza, eztabaida eta elkarrengandik ikastea sustatuko dira.
Mutualia Foroa lau hilean behin egiten da, 2009 urtetik, eta partaidetza mugatua du.

Mutualia Foroan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure kudeaketa ordezkariarekin.

Ordutegia eta Gaiak:

  • 09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
  • 09:35 1. hitzaldia
Lan Autonomoaren Premiazko Erreformei buruzko urriaren 24ko 06/2017 Legearen berritasun nabarmenenak. 
Iñaki Esnal
  • 10:50 Atsedenaldia/Kafea
  • 11:15 2. hitzaldia

Prevención 10 doako prebentzio-plataformaren hobekuntza eta sinplifikazioari buruzko berrikuntzak.

  • 11:30  3. hitzaldia
 Epaien eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren kokapena, “erretiro partzialen jardunaldi-metaketa” eta “aldi baterako kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainak” gaiei buruz .
Susana Castaños
  • 12:00  4. hitzaldia
“Jardunaldiaren ordu-erregistroa” delakoari buruzko gaurkotasuna. Langileen Estatutua aldatzeari buruzko 2017ko urriko Lege Proposamena.
Susana Castaños
  • 12:15 Galde-eskeak
  • 12:30 Jardunaldiaren amaiera

Lan autonomoaren premiazko erreformen legearen (urriaren 24ko 6/2017) 15 berritasun

Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) urriaren 25ean argitaratu zuen Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen 6/2017 Legea, Kongresuan aho batez eta Senatuan urriaren 11n onartu zutena. Lege-proiektuaren aldean aldaketarik egin gabe argitaratu dute araua. Hauek dira berritasun nagusiak:

1.- TARIFA LAUA ZABALTZEA

(6/2017 Legearen 3. eta 4. art., 20/2007 Legearen 31. eta 32. art.)

2.- AMATASUNAREN OSTEAN BERRIRO LANERATZEN DIREN EMAKUMEENTZAKO TARIFA LAU BERRIA

(6/2017 Legearen 7. artikulua, 20/2007 Legearen 38 bis artikulua)

6.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)

3.- IN ITINERE ISTRIPUA LANEKO ISTRIPU GISA

4.- KOTIZAZIO-OINARRIA URTEAN 4 ALDIZ ERE ALDATZEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 2.a, 2064/1995 EDaren 43 bis art. berria)

5.- KUOTA LAN EGINDAKO EGUNENGATIK ORDAINTZEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 1., 2. eta 9.a, 84/1996 EDaren 46. art., 2064/1995 EDaren 45. art., Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen 22.7 art.)

6.- 12 URTETIK BEHERAKOAK ZAINTZEAGATIKO HOBARIA

(6/2017 Legearen 5. art., 20/2007 Legearen 30. art.)

7.- HOBARIA AMATASUN, AITATASUN ETA BESTE BATZUENGATIKO ATSEDENALDIAN

(6/2017 Legearen 6. art., 20/2007 Legearen 38. art.)

8.- SENIDEAK KONTRATATZEAGATIKO HOBARIAK

(6/2017 Legearen 7. XG eta Azken Xedapenetatik 6.a eta 10.a, 20/2007 Legearen 10. eta 13. XG, GSLOren 12.2 art.)

9.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)

10.- JARDUERA-ANIZTASUNEKO GEHIEGIZKO KOTIZAZIOAK OFIZIOZ ITZULIKO DIRA

(6/2017 Legearen 2. art., GSLOren 313. art.)

11.- JARDUERA ETA ERRETIRO-PENTSIOAREN % 100A BATERAGARRI EGITEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 5.a, GSLOren 214. art.)

12.- AMATASUN ETA AITATASUNAGATIKO PRESTAZIOAK ARAUTZEN DITUEN OINARRIA ALDATU DA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 4.a eta 13.b, GSLOren 318.a art., 47/2015 Legearen 24.1 eta 25.1 art.)

13.- AUTONOMO SOZIETARIOEN GUTXIENEKO OINARRIA

(6/2017 Legearen 12. art., GSLOren 312. art.)

14.- PFEZ-EKO GASTU KENGARRI BERRIAK: HORNIDURAK ETA MANTENUA

(6/2017 Legearen 11. art., 35/2006 Legearen 30.2.5 art., 439/2007 EDaren 9.B.1 b art.)

15.- AUTONOMOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK ETA PRESTAKUNTZA HOBETU DIRA

(6/2017 Legearen 8., 9., 10., 13. art., 2. XG eta Azken Xedapenetatik 8.a, 20/2007 Legearen 19., 21., 22. art. eta 12. XG)

Aurki zehaztuko ditugu neurri horiek, eta Mutualia Foroaren hurrengo ekitaldian ere azalduko ditugu.

 

Prevencion10.es berritu da

ETE-ek eta autonomoek laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako betebeharrak euren baliabideekin kudeatu ahal izateko doako zerbitzu publikoa sortu zenetik egon diren aldaketa azkarretara egokitu da.

 

2010etik, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzak Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalari eman dio Prevencion10.es izeneko Gizarte Segurantzaren zerbitzua kudeatzeko ardura.

Proiektu hori 2007-2012 aldirako Espainiako Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategiarekin abiarazi zen. 10 langile edo gutxiago zituzten enpresariei prebentzio-jarduerak antolatzeari buruzko aholkularitza emateko zerbitzu publiko gisa sortu zen. Egungo 2015-2020 aldirako Espainiako Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategiak, oro har, beharrezkotzat jotzen du jarduketak laneko arriskuen prebentzioaren araudiari buruzko informazioa ematera eta sentsibilizatzera bideratuta egotea, batez ere enpresa txiki eta ertainei dagokienez. Halaber, araudian sartzen eta hori ezagutzen zein aplikatzen lagunduko duten tresnak garatzea eta zabaltzea beharrezkotzat jo du estrategiak.

Testuinguru horretan, Prevencion10.es aplikazioaren ahalmena ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta urte hauetan lortutako esperientziatik abiatuz, web-plataforma berritu da, oraindik ezagutzen ez duten enpresetara heltzeko eta enpresa erabiltzaileen zerbitzuak zabaltzeko.

Web-plataforma berritu da

Prevencion10.es plataformak laneko arriskuen arloko aholkularitza eskaintzen du. Zerbitzu publikoak aukera hauek ematen ditu:

• Prebentzio-jarduera kudea daiteke, norberaren baliabideekin, 25 langilera arteko enpresetan, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

Ardurapean enplegaturik ez duten langile autonomoei enpresa-jardueren koordinazioaren arloko araudia betetzen laguntzea.

Gainera, interesdun guztien esku jartzen da laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio erabilgarria, prebentzio-kultura sustatzeko eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko helburu argiarekin.

Gaur egun, Prevencion10.es plataformak hainbat jarduera ekonomikorentzako 85 ebaluazio-galdetegi eta norberaren kontura aritzen diren langileentzako 42 galdetegi ditu.

Web-atari berriak nobedade nabarmenak dakartza:

• Sarbidea oso ona da telefono mugikorretatik eta tabletetatik, web-orriaren responsive diseinuari esker.

• Plataformaren nabigagarritasuna hobetu da; intuitiboagoa eta naturalagoa da.

• Erregistratzeko urratsa kendu da erabiltzaile gonbidatuentzat, eta horrek zerbitzua erabilerrazago egiten du eta edukietarako sarbidea bizkortzen du.

• Erabiltzaileak erregistratzeko urratsa erraztu da, helbide elektronikoa baino ez baitzaie eskatuko.

• Ebaluazio-prozedura hobetu da, eta, horrela, askoz denbora gutxiago beharko da galdetegiak betetzeko.

• Deskargatu daitezkeen dokumentuen (laneko arriskuen prebentzio-plana eta enpresa-jardueren koordinazio-dokumentua) maketazioa berritu da, eta dokumentu bakar batean sartu da enpresako prebentzioa kudeatzeko beharrezko informazio guztia.

Mutualiak hainbat ekimen egiten ditu ETE eta autonomo bazkideek zerbitzua erabiltzea sustatzeko. Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan Prebentzio Sailarekin:

PREBENTZIO SAILA:

prevencion@mutualia.es

944 042 105 | 943 440 526 | 945 009 077