MUTUALIA Gipuzkoako zentroen ordutegi berria

mutualia gipuzkoa

Urtarrilaren 25etik, astelehena, aurrera gipuzkoako Mutualiaren sorospen-zentroen ordutegia zabaldu egingo dela. Atxikita bidaltzen dizugu ordutegi berria: 

AZKOITIA
Ordutegia Astelehenetik ostegunera 8:00 – 15:30.
Ostirala itxita.
BEASAIN
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:00 – 17:30.
BERGARA
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:00 – 15:30.
EIBAR
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:00 – 17:30.
IRUN
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:00 – 17:30.

Iraupen eskia: Trebetasunak indartzen dituen modalitatea

Esqui-de-fondo
Esqui-de-fondo

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan, hilabete honetan, neguko garai honen oso berezkoa den jarduera bat jorratuko dugu: iraupen-eskia. Pandemia garai arraroetan murgilduta egonik, eta joan-etorriek eta eguraldiaren baldintzek ahalbidetzen badute, espezialitate hau askok praktikatzen dute, gure lurraldeko hainbat txokotan goza ditzakegun inguru liluragarrietan. Iraupen-eskia oso kirol osotzat hartzen da, eta besoetako, hanketako eta enborreko muskulu-taldeak neurri berean lantzen ditu. Teknika maila jakin bat lortu ondoren, erresistentzia-jarduera zailenetako bat ere bada.

Eskakizun aerobikoaren mailak maila altuko entrenamendua duten kirolariengan agertzen dira, birika-gaitasuna eta gehieneko oxigeno-bolumena beste edozein kirolari-taldetan baino zertxobait handiagoa denean. Kirol hau egiten dutenentzat, aipatu beharreko beste abantailetako bat da mugitzeko gakoa bultzatzea eta irrist egitea dela, eta ez duela inolako inpakturik. Beraz, ez da running-a bezain kaltegarria inondik ere; hortaz, lesioak sortzen badira, erortzearen edo talken ondorio izango dira. Pistak eski alpinokoak baino askoz ere lauagoak dira, eta, beraz, pertsona batzuek paseatzen eta patinatzen ariko balira bezala gozatzen dute. Iraupen-zirkuituetako maldak leunak direnez, ez da eski alpinoa bezain arriskutsua. Gainera, eskiatzen ikasteko modu bikaina da, lehenago eskiaren arloko ezer egin ez bada. Eta baten bat modalitate alpinoko eskiatzailea bada, errazagoa izango da, bi diziplina oso desberdin izan arren. Iraupen-eskia erresistentziako beste kirol batzuetatik bereizten da, adibidez, korrika egitetik edo bizikletan ibiltzetik, gorputzaren goiko aldeak oso zeregin garrantzitsua duelako honako honetan.

Lehen aipatu dugu, batez ere, artikulazioetarako ez dela horren traumatikoa inondik ere, eskiekin irrist egiterakoan gure gorputzarekiko inpaktuak desagertzen baitira. Eta erresistentziako kirol gisa oso onuragarria da, altueran egiten baita. Espazio horietan oxigeno gutxiago dago eta bihotza indartu egiten da, eta sistema kardiobaskularrarentzat onuragarria da.

Muskulaturari dagokionez, iraupen-eskiak irudia estilizatzen du eta oso kirol osoa da, hanketako zein besoetako giharrak tonifikatzen baititu. Beste abantailetako bat da modu autonomoan jardun daitekeela, edozein estilotan: zeharkaldia, klasikoa, patinatzailea edo biatloia, bakarka edo taldean. Gainera, naturarekin etengabeko harremana edukitzea ahalbidetzen du, eta garai honetan dugun estresa murrizten du horrek. Izan ere, iraupen-eskia egiteko zirkuituak paraje ederrak dira, pinudien artean, haranetan, bide elurtuetan… Aukeratzen den modalitatea zeharkaldikoa baldin bada, seinaleztatuta dauden ibilbideetatik ere atera daiteke, zuhurtziaz betiere.  Gainera, oso kirol dibertigarria da, bai igoeretan, bai jaitsieretan; izan ere, berriro diogu, irrist egiten joatea da modalitate honen praktikaren zati nagusia, iraupen-lasterkari ona izateko teknika beti dagoelako indarraren gainetik.

Iraupen-eskiak, beraz, gure egunerokotasunerako oso baliagarriak diren kirol-trebetasunak sustatzen ditu, eta modu erraza da irteteko eta negu honetaz familian gozatzeko. Kirol honek orekaren zentzumena ere indartzen du, giharren tonua areagotzen du, eta, bereziki, paisaia ederrez gozatzeko aukera ematen du. Une aparta da iraupen-eskia praktikatzeko.

2021: URTE BERRIA, MUGIKORTASUN BERRIA

e-scooter

Urte berria hasi dugu, eta, beti bezala, bi esaldi atera ohi zaizkigu ia pentsatu ere egin gabe lehenengo egun hauetako elkarrizketa guztietan, “Urte berri on” eta “Urte berria, bizitza berria”.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) ere arau berrien iragarpenekin hasi nahi izan du urtea. Urtarrilean indarrean jarri diren neurrien artean, aipatzekoak dira Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuei buruzkoak, hau da, patinete elektrikoei eta antzekoei buruzkoak. DGTk estatu mailako araudi bat ezarri du. Orain arte erregulazioa udal mailako araudien araberakoa zen, eta, era honetara, udal gehienen aldarriari erantzun zaio.

⇒ Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuek (MPI) ezingo dute autopistetan eta autobideetan ibili, ezta herri arteko bideetan, zeharbideetan eta hiriko tuneletan ere. Horrez gainera, ezingo dute oinezkoentzako eremuetan eta espaloietan ibili. Galtzadara jaitsi beharko dute.

⇒ Ezingo dira 25 km/h-ko abiadatik gora ibili, eta laster hainbat irizpide definituko dituzte Zirkulazio Ziurtagiri bat lortzeko. Ziurtagiri hori ezinbestekoa izango da eskatutako baldintza teknikoak betetzen dituztela egiaztatzeko. 

⇒ Eta kaskoa? Erabil ditzakete gordetako erreiak, esaterako Bus eta/edo Bus-Taxi erreiak? Ikusten denez, estatu mailako irizpideen bateratze horretan ez da gai horiei buruzko ezer azaltzen, beraz, orain arte bezala jarraituko da horiek betetzeari dagokionez, udal araudiari lotuta alegia.

MPIek gero eta garrantzi handiagoa dutenez, DGTk izaera berezia eta hiriko ibilgailuaren “estatusa” eman die; beraz, ibilgailu ororen antzera, finkatutako araudira egokitu beharko dute.

MPIak, ongi etorriak araudira. “Urte Berria, Mugikortasun Berria!”

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 6

GARAPEN1.PNG

MUTUALIA ETA 6. GIH: UR GARBIA ETA SANEAMENDUA 

HELBURUA 

Ezarritako gizarte-erantzukizuneko politika betetzea, kudeaketa etikoa, soziala, ingurumenekoa eta aniztasunekoa oinarri hartuta. 

ADIERAZLEAK 

G4-EN8 Erabateko ur bilketa, iturriaren arabera 

G4-EN9 Ur bilketak nabarmen erasandako ur-iturriak 

G4-EN10 Birziklatutako eta berrerabilitako uraren ehunekoa eta bolumen osoa 

G4-EN11 Instalazio operatibo propioak, errentan emandakoak eta kudeatutakoak, baldin eta biodibertsitaterako balio handia duten babestutako edo babestu gabeko eremuen ondoan edo barruan badaude, edo halakoak barruan badituzte 

G4-EN12 Jarduera, produktu eta zerbitzuen ondoriozko inpaktu esanguratsuenen deskribapena, eremu babestuen edo dibertsitate biologikoari dagokionez balio handia duten babestu gabeko eremuen biodibertsitatean gertatzen direnak 

G4-EN13Babestutako edo lehengoratutako habitatak 

G4-EN22 Hondakinen pisu osoa, tratamendu-motaren eta -metodoaren arabera 

Mutualiaren laguntza zentro berria Bergaran

Mutualiak lekuz aldatu du Bergarako zentroa, eta, aldaketa horri esker, zerbitzu hobea eman ahal izango du, instalazio handi eta modernoagoetan. Bergarako Amillaga kalean dago, 5C zenbakian, eta urtarrilaren 11z geroztik dago zabalik.

Kokaleku berrian, aurrekotik oso gertu, Mutualiak Bergarako eta inguruko mutualistei osasun eta administrazio laguntza eskaintzen jarraituko du; inguru horretan, 9.000 langile ingururi emango zaie estaldura. Kokaleku berria egokitzeko eta hornitzeko, 600.000 € inguruko inbertsioa egin da, eta Mutualiaren eraikin guztietan onartutako jasangarritasun eta irisgarritasun irizpideen arabera diseinatu da.

350 metro koadroko azalera du zentroak guztira, eta aipagarriak dira, orobat, medikuen lau kontsulta, sendaketa gela bat, azken teknologiako ekipamendua duen erradiodiagnostikorako gela bat eta 82 metro koadroko errehabilitazio eremu bat.

2021KO PRESTAZIOAK ORDAINTZEKO EGUTEGIA

Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu:

  • Haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak
  • Minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa
  • Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa (Kontingentzia Profesionala / Kontingentzia Arrunta)
  • Langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa

Ordainketak hilaren 2tik 8ra artean egingo dira

Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, egutegia  ikus dezakezue:

Jakinarazten dizuegu beharrezkoa dela prestazioen eskaera egitea. Eskaerak erraz egiteko, gure zentroetara etorri nahi ez baduzu, aukera duzu agiri guztiak eskaneatuta bidaltzeko, helbide elektroniko hauen bidez:

PrestacionesBI@mutualia.es

PrestacionesSS@mutualia.es

PrestacionesVi@mutualia.es

2021eko dibulgazio-jardueren aurrerapena

aula_mutualia_prevencion
aula_mutualia_prevencion

2020a urte zaila eta mugitua izan da COVID-19aren pandemia dela-eta, eta, urtea igarota, datorren urtean ere programazio eguneratu eta espezializatuaren alde egingo du Mutualiak, gure enpresa elkartuei ezagutza eta esperientziak eskaintzeko. Online formatua izango da gure lehen aukera, eta espero dugu aurrez aurreko saioei berriz ekitea, “normaltasunera” itzultzea bideragarria eta segurua denean.

2021. urtean, beste behin ere, dibulgazio-jardueren eskaintza zabala izango duzue eskura, eta eskaintzak aukera emango du hainbat kolektiboren beharrei modu azkar eta malguan erantzuteko:

· Eskolak: Estresa kudeatzekoa, Ahotsarena eta, berritasun gisa, Seguru gidatzekoa.

· Absentziak kudeatzeari buruzko tailer berriak.

· Enpresa osasungarriei buruzko mintegiak.

· Jardunaldi teknikoak, gaur egungo gaietara hurbiltzeko aukera emango digutenak.

Nolanahi ere, Prebentzio Aholkularitzakook interes handia dugu zuen ekarpenak jasotzeko; gure Dibulgazio-jardueren Planean sartuko zenituzketen eta gure erakunde elkartuentzat interesekoak izan daitezkeen gai posibleen berri izateko, alegia. Zuen ekarpenak helbide honetara bidal ditzakezue: prevención@mutualia.eus

Hurrengo webinarra: Estresa kudeatzeko eskola. Urtarrilak 11, 18 eta 25.

Aurreko edizioan bezala, Eskolaren edukiak gehitu egin dira, estresak orain gure egunerokoan izan ditzakeen deribazioen berri emateko, eta egoera berri hori kudeatzeko jarraibideak emateko, bai harreman pertsonalei nahiz laneko harremanei dagokienez, bai telelanaren esparruari dagokionez.

Gogorarazten dizuegu Eskola doakoa dela enpresa elkartuentzat, eta talde txikientzat izaten direla deialdiak.

Estresa kudeatzeko eskola

Urtarrilak 11, 18 eta 25

09:30-13:00.

EMAN IZENA HEMEN

IMPRESS EUROPAR PROIEKTUA.

Laneko estres faktoreen ebaluazioa 

MUTUALIA IMPRES europar proiektuan (Improving management competences on Excellence based Stress avoidance and working towards Sustainable organisational development in Europe) ari da parte hartzen. Europar Batasunaren proiektua da, eta helburu ditu, batetik, laneko estresarekin zerikusia duten faktoreak, bai banakakoak bai antolamenduari dagozkionak, identifikatu eta ebaluatu ahal izateko tresna berritzaile multzo bat garatzea eta baliozkotzea, eta, bestetik, profesionalak trebatzea lanarekin zerikusia duten estres gaietan.

Ekimen hau hainbat lekutako erakundeen europar partzuergo bat ari da aurrera eramaten: Bilboko GAIA da proiektuaren buru, Letoniako Riga East University Hospital eta Biedriba Eurofortis, IBK Managemen Solutions, Alemaniako International Industrial Consult eta Municheko Ludwig-Maximilians Unibertsitatea, Irlandako Waterfordeko Merkataritza Ganbera, Bartzelonako Unibertsitatea eta MUTUALIA.

Alderdi zientifikoa/teknikoa unibertsitateek garatu eta balioztatu dute; eta Mutualiak eta gainerako erakundeek, berriz, azken erabiltzailearen ikuspegitik parte hartu dute, bai eta garapen faseetako tresnen testatzaile gisa ere.

2017. urtearen amaieran jarri zen abian proiektua, eta, 3 urteren ondoren, amaierara iristen ari da.

Denbora horretan, laneko estres faktoreak ebaluatzeko tresnak prestatu eta baliozkotu dira, bai norbanakoari bai erakundeari dagozkionak. Beste tresna batzuekin alderatuta, banakako arriskua baloratzeko tresnak (autoebaluazioa) emaitzei buruzko txosten pertsonal bat sortzen du, pertsonak berak ekin diezaion estresa sortzen duten egoerei aurre egiteko prozesu pertsonalari. Prestakuntzaren edukiak ere hainbat mailatan garatu dira.

Antolamendu mailako tresnak aukera ematen du estresa eragiten duten faktoreak zein arriskua murrizten laguntzen duten baliabide erabilgarriak ezagutzeko, bai eta beharrezko ekintza planak finkatzeko ere, parte-hartzaileek egindako iradokizunak eta ekarpenak kontuan hartuta.

Proiektuaren azken fase honetan, kanpoko proba pilotuak egin dira ebaluazio prozesu osoa egin duten enpresetan, proiektua amaitutzat eman aurretik aldatu edo hobetu beharreko tresnaren alderdiak ezagutu ahal izateko.

Mutualiak eskerrak eman nahi dizkie bere enpresa elkartuei, tresna probatzeko emandako laguntzagatik: XXX, RRR, YYY, HHH. Haien laguntzarik gabe, ezinezkoa zatekeen proiektua aurrera eramatea.

Gutxi falta da proiektua eta garatutako tresnak bukatutzat emateko. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.