Gabonetako ordutegiak 2020-2021

MUTUALIAKO osasun-zentroen ordutegia aldatu egingo da Gabonetan (abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra).

Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean. 

Osasun-zentroen ordutegia honako hau izango da:

ARABAKO ZENTROAK

  • HAR Vitoria-Gasteiz:       Ordutegia 8:00 – 20:00 astelehenetik ostiralera  *Salbuespena abenduaren 24a eta 31: ordutegia 8:00 – 15:00 Ordutegitik kanpo: San Jose Ospitalea
  • LAUDIO: Ordutegia 8:00 – 15:00

BIZKAIKO ZENTROAK

  • ERCILLA KLINIKA: 24 ordu
  • Zentro guztien ordutegia 8:00 – 15:00

GIPUZKOAKO ZENTROAK

Oharra (Urtarrilaren 4a):

Bergarako laguntza-zentro berria urtarrilaren 4rako irekita egongo zela iragarri genuen arren, mutuarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik ezin izango dela egun horretan ireki. Ahal dugun bezain azkar irekiera-data berriaren berri emango dizuegu. Bitartean Mutualiaren ondorengo zentroetan jaso ahal izando duzue arreta: Eibar eta Pakea.

Beste zentroak:

Ordutegia ikusi

Informazio gehiago behar badozu, jarri harremanetan gurekin galdeiguzu formularioaren bitartez edo kudeaketa sailaren telefonoan.

navidad mutualia

Eskalada: Malgutasuna eta abentura-espiritua

ekfb
emakumea eskalatzen

Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik jarduera eta plan on bat helarazi nahi dizuegu hil honetan, bizi ditugun garai zail hauetan adrenalina deskargatu dezakeena. Eskalada gero eta ezagunagoa da, eta oso hedatuta dago gure inguruan, Euskal Herrian eskalada praktikatzeko ditugun leku ederrengatik. Esate baterako, Atxarte, Baltzola, Araotz, Egino, Oroko Santutegia, Pikoketa, Ogoño, Ranero, hori aire zabalean; klub askotan rokodromoetan ere (indoor) egin daiteke. Aire zabalean egitea edo aipatutako rokodromoetan hastea erabakiz gero, onura handiak jaso daitezke eskalada egin ondoren. Gantz dezente eta kaloria asko erretzen dituen kirola da. Horrela, apurka-apurka, emaitzak hobetu egiten dira arlo horretan. Gure indarra ere handitzen du, gure gorputzeko muskulu-multzo guztiak lantzeko aukera ematen baitu (sorbaldak, bizkarra, zeiharrak, bizepsak edo trizepsak). Halaber, erresistentzia da eskaladaren praktikaren onura handienetako bat, gure egoera fisikoa nola hobetzen den nabaritzen baitugu. Eskaladan mugimendu ezberdinak eta zorrotzak egiten direnez, esfortzu handia egiten da eta nekea kontrolatzen saiatu behar da. Gure birika-gaitasuna handitu egiten da igoeretan sentsazioak izaten ditugun heinean. Malgutasuna mundu guztiak aipatzen du, eskaladan aritzen den pertsona batek gorputz-jarrerak hobetzen baititu eta bizkorrago sentitzen baikara, mugimendu handiagoarekin eta muskulatura-sentsazio hobearekin. Gainera, arroketan tinko eutsi behar diogunez, gaitasun handia behar da orekari eusteko eta helburua eragotziko duten desegonkortasunak saihesteko. Oso kontzentratuta egon behar dugu beti, nahi duguna lortzeko; izan ere, edozein despistek, oso txikia izan arren, gaizki heltzea ekar dezake, edo gaizki zapaltzea, eta proposatutakoaren garapena galarazi. Horrela, eskaladak abantaila asko dauzka maila mentalean, tentsioa askatzen du, segurtasuna eta konfiantza handitzen ditu, eta alde batera uzten ditu arazo eta pentsamendu negatiboak, batzuetan, garai hauetan bezala, larritzen gaituztenak. Eta, nola ez, hori da kirolaren eta bizitzaren funtsa, dibertsioa eta entretenimendua beharrezkoak dira beti, eta hemen soberan daude, kirol hau aire zabalean egiten baitugu, mendian eginez gero, eta naturari lotuta baikaude. Hor nabarmentzen da gure espiritu abenturazalea, gure ondoan esperientzia hori praktikatzen duten pertsonekin partekatu daitekeena. Harkaitzean egiten den kirol-eskalada erronka pertsonal handia da, indarra, hormako oreka eta intuizioaren trebetasunak proban jartzen dituena, eta oso esperientzia atsegina da. Eskalada praktikatzeko konplexuak eta beldurrak saihestu behar dira beti, praktikatzaile bakoitzak bere maila eta progresioa ezagutzen dituelako. Eskalatzailearen eta hormaren arteko erronka pertsonala da, eta horrek zailtasun bertikalak proiektatzen dizkigu. Bakoitzak badaki zenbateraino arriskatu daitekeen; hori bai, oso prest egon behar da eta eskaintzen digunaz gozatu, izan ere, arroka eskuetan sentitzen da eta aurrera egiten da, bakoitzak bere ahalmenekin, pixkanaka altuera nola hartzen den egiaztatuz.

Eskalada mota desberdinak daude; horretan hasten direnentzat erraza den eskaladatik hasi eta maila altuagoko luzeetan aritzea erabakitzen duten pertsonenganaino. Horretarako, eskalada eskola ugari ditugu inguruan. Eskalada beti jo izan da arriskua dakarren modalitatetzat, eta, beraz, aldez aurretik prestakuntza eskatzen duen kirola da. Azpimarratu dugun bezala, rokodromo batean eta aire zabalean egin daiteke, gure eremuak zoragarriak baitira, ikuspegi ikusgarriez gozatzeko. Gogoratu: eskalada aliatua da pisuz jaisteko, kontzentrazio handia eskatzen du, gure autoestimua handitzen du, arteria-presioa murrizten du, burua argitzen du, erronka fisikoagatik gure giharrak aktibatzen ditu, artikulazioen mugikortasuna, malgutasuna eta egonkortasuna hobetzen ditu. Ihesbide bat da, arazo garai honetan funtzionatzen duena, depresioa eta estresa lurperatzeko terapia bezala, eta eguneroko errutinatik ihes egiteko. Abentura-espiritua.

Bergarako zentro berria

Laster gure Bergarako Osasun-zentroa lekualdatuko dugula. Helbide berria ondorengoa izango da (telefono eta fax zenbakia mantentzen dira):

AMILLAGA KALEA, 5C
20570 BERGARA

Hori dela eta, osasun-asistentzia eten egingo da abenduaren 24tik urtarrilaren 3ra.

Oharra (Urtarrilaren 4a):

Bergarako laguntza-zentro berria urtarrilaren 4rako irekita egongo zela iragarri genuen arren, mutuarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik ezin izango dela egun horretan ireki. Ahal dugun bezain azkar irekiera-data berriaren berri emango dizuegu. Bitartean Mutualiaren ondorengo zentroetan jaso ahal izando duzue arreta: Eibar eta Pakea.

Oharra ( Urtarrilaren 7a):

Urtarrilaren 11n irekiko da.

Zentro berria nabarmentzeko modukoa da, haren zabaltasunagatik, irisgarritasun unibertsalagatik eta ekipamendu berritzailea izateagatik, bai eta errehabilitaziorako gune bat izateagatik ere, inguru horretan bizi den jendeari zerbitzua emateko.

Mutualian, zerbitzu bikaina, gizatiarra eta hurbilekoa ematearen alde egiten jarraitzen dugu, bai gure enpresa elkartu guztiei bai babesten ditugun pertsona guztiei.

Mutualia, Kudeaketa aurreratuari eskainitako sari gehien dauzkan erakundea

Estrategia elementuari dagokion Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso du Mutualiak. Aitortzak emateko ekitaldia, ordezkaritza instituzional zabalarekin, Iñigo Urkullu lehendakariak itxi du. Hark azpimarratu duenez, “Covid garai hauetan erantzukizuneko eta konpromiso indibidual nahiz kolektiboko balioei egiten diegu dei, eta sari honek esanahi oso berezia hartu du”.

Mutualiako zuzendari kudeatzaile Ignacio Lekunberrik jaso du saria, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren eskutik, eta 2016an Pertsonei dagokien elementuan eta 2018an Bezeroei dagokien elementuan lortutako sariei gehitu zaie. Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren ereduko 5 elementuetatik 3 lortu dituen lehen erakundea da Mutualia.

GABONAK GERTU DAUDE

Gabonak gertu daude. Aurten desberdinak izango dira, pandemiaren ondorioz ezarri behar ditugun murrizketak direla-eta, baina saiatuko gara egun horietako ilusioari eusten eta, ahal den neurrian, Gabon bereziez gozatzen.

Carlos Sarabia mediku eta Mutualia Osasuntsua taldeko kideak gogora ekarri digu osasunerako funtsezko hiru zutabeen arteko oreka aurkitzearen garrantzia: elikadura, jarduera fisikoa eta ongizate pertsonala. Hona hemen aholku nagusietako batzuk:

Egin berrikuntzak sukaldean. Inplikatu zure familia, jarri mantala etxeko txikienekin, diseinatu haiekin batera egun hauetarako menu osasungarriak eta ekin lanari. Gauza dibertigarri eta osasuntsuagorik ez da.

Zaindu zure elikadura. Prestatu menu orekatuak eta askotarikoak, sasoiko produktu freskoekin. Frutak, barazkiak eta fruitu lehorrak, ahal dela plantxan, lurrunetan edo labean prestatuak, eta saihestu saltsak eta gisatuak. Horrek guztiak hain digestio astuna ez egiten laguntzen du, eta gure organismoaren defentsak areagotzen ditu.

Saihestu azukre gehiegi kontsumitzea. Ohiko Gabonetako postreak ez dira gehiegitan jan behar, eta oso gomendagarria da sasoiko frutarekin konbinatzea.

Ez edan alkohol gehiegi. Alkohola neurriz kontsumitu, ahal dela, otorduetan; kaloria hutsak baino ez ditu ematen, eta epe laburrean digestio-sistema eta nerbio-sistema kaltetu ditzake.

Hidratatzeko, edan ura. Hesteetako zirkulazioa errazten du, eta janariarekiko antsietatea gutxitzen. Komeni da egunean 6-8 edalontzi hartzea, edo, nahiago izanez gero, zukuak, infusioak edo zopa naturalak ere hartzea.

Aktiba eta mugi zaitez. Egizu jarduera fisikoren bat. Saihestu sedentarismoa, praktikatu gustuko duzun jarduera fisikoren bat, ibili hirian erritmo bizian, igo eta jaitsi eskailerak…

Atseden hartu. Zaindu loaren higienea. Garrantzitsua da atseden hartzeko ohitura onak izatea. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egunean gutxienez 6 orduz lo egitea gomendatzen du, eta egokiena 8 orduz lo egitea da. Loa hartzea kostatzen bazaigu, ariketak, meditazioa, arnasketa-teknikak edo bainu lasaigarria har ditzakegu.

Maitatu zure burua. Zaindu zure ongizate emozionala. Data hauek emozio bizien iturri bihur daitezke. Elikaduraz eta jarduera fisikoaz gain, ez dugu gure ongizate pertsonala alde batera utzi behar. Izan kontaktua gehien maite dituzun pertsonekin, baina saihestu bizikideekin ez diren familia-bilerak, funtsezkoa baita kutsatzea saihesteko. Pentsatu maite dituzun pertsonak oso gertu daudela oraindik, eta teknologia berriek konektatuta mantentzen laguntzen digutela.

Izan dezagun itxaropena txertoak pandemia gainditzen lagunduko digula, 2021 osasuntsuago batean pentsatu ahal izango dugula, eta gure ongizate biopsikosoziala berreskuratuz joango garela.

Aurten, inoiz baino gehiago, sentiaraz dezagun Gabonetako magia.

KONTSULTA JURIDIKOA 2020KO ABENDUA

KONTSULTA JURIDIKOA

COVID-19AK ERAGINDAKO ABEEE EGOERAN, ENPRESAN GELDITZEKO LEHENTASUNA AL DUTE ORDEZKARI SINDIKALEK?

COVID-19AK ERAGINDAKO ABEEE EGOERAN, ENPRESAN GELDITZEKO LEHENTASUNA AL DUTE ORDEZKARI SINDIKALEK? EDO, ALDERANTZIZ, 8/2020 ERREGE DEKRETUAK EZ DUENEZ LEHENTASUN ESKUBIDERIK EZARTZEN ORDEZKARI SINDIKALENTZAT, EZ DAGOKIO ABEEE MOTA HAUEI?

Gaia planteatu da; izan ere, Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuan, zeina baita COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko aparteko premiazko neurriei buruzkoa, ez da sartzen enpresa batzordeko kideek eta ordezkari sindikalek beste langile batzuen aldean duten lehentasun eskubidea, lan kontratua ezinbesteko arrazoiengatik,hala nola COVID-19aren pandemiagatik, eteten den kasuetan.

Kontsulta berezitasun horrekin lotuta dago, eta nahitaezkoa da horri buruzko estatuko araudia aztertuz erantzutea.

Langileen Estatutuaren 51. artikuluak, kaleratze kolektiboari buruzkoak, 5. atalean berariaz aitortzen du langileen ordezkariek enpresan jarraitu behar dutela artikulu horietan araututako kaleratze kolektiboetan, lehenengo paragrafoan eta zazpigarrenean ezarritako arrazoiak direla eta.

Langileen Estatutuaren 51. artikuluaren lehen paragrafoak adierazten duenez, Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, kaleratze kolektibotzat hartuko da lan kontratuak arrazoi ekonomikoetan, teknikoetan, antolamenduzkoetan edo ekoizpenekoetan oinarrituta azkentzen direnean, baldin eta laurogeita hamar eguneko epean, gutxienez honako hauei eragiten badie:

a) Hamar langileri, ehun langile baino gutxiago dituzten enpresetan.

b) Enpresako langileen ehuneko hamarrari, ehun eta hirurehun langile bitarte dituzten enpresetan.

c) Hogeita hamar langileri, hirurehun langile baino gehiago dituzten enpresetan.

Era berean, Langileen Estatutuaren 51. artikuluaren zazpigarren apartatuak ezartzen duenez, lan kontratuak azkentzea eragin duen ezinbesteko kausa lan agintaritzak egiaztatu beharko du, edozein dela ere eragindako langileen kopurua, paragrafo honetan eta erregelamendu garapeneko xedapenetan xedatutakoaren arabera izapidetutako prozedurari jarraitu ondoren. (…)

Langileen Estatutuaren 47. artikuluak arautzen du Kontratua etetea edo lanaldia murriztea arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamenduzkoak edo ekoizpenekoak direla medio edo ezinbesteko arrazoiak direla medio, eta, zehazki, artikulu horren 3. apartatuak ezartzen du ezinbesteko kontratuen etete kolektiboak Langileen Estatutuaren 51.7 artikuluaren bidez arautzen direla, eta etete horietan ere aplikatuko dela 51.5 artikuluan jasotako lehentasuna,zeinaren arabera zuzentzen den Langileen Estatutuaren 51.7 artikuluko kasua.

Kontuan hartu beharreko beste artikulu bat Langileen Estatutuaren 68. artikulua da, hain zuzen ere, “Enpresa batzordeko kideek eta langileen ordezkariek, langileen legezko ordezkari diren aldetik, dituzten bermeei” buruzkoa.

Premiazko neurriei buruzko 8/2020 Errege Dekretuak Langileen Estatutuaren 68. artikuluko prerrogatiba berariaz ez artikulatzeak ere ez du ezabatzen enpresa batzordeko kideek beste langile batzuekiko duten lehentasun eskubidea lan kontratua COVID-19aren ondorioz eten denean, eta, beraz, ez du “isiltasun” hori baztertzen eta ezin da modu zabalean interpretatu, oinarrizko eskubide baten aurrean baikaude, zeina baita askatasun sindikala; eskubide hori urratu egingo litzateke aurretik aipatutako araudian agertzen den aurreikusitako lehentasuna aplikatuko ez balitz.

Azken batean, enpresa batzordeko kideek eta sindikatuetako ordezkariek ezinbesteko ABEEE kasuetan lehentasuna izateko eskubidea dute beste langile batzuen aldean, eta enpresak kontuan hartu beharko du eskubide hori langileei eragiteko orduan.

David Erauskin Perez, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

MUTUALEX EPAIA 2020KO ABENDUA

SENTENCIA

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2020/11/11ko epaia: kaleratze kolektibo baten aurrean gauden ala ez erabakitzeko kontuan hartu beharreko osagaia

EUROPAR BATASUNEKO JUSTIZIA AUZITEGIAK, 2020ko azaroaren 11ko epaian, bere iritzia eman du kaleratze kolektiboaren kontzeptuari buruz, hain zuzen ere, kaleratzeen kopurua kalkulatzeko metodoari eta kalkulu hori egiteko kontuan hartu beharreko erreferentzia aldiari buruz, kaleratze kolektibo baten aurrean gauden ala ez erabakitzeko.

Gaiaren xedea da, Bartzelonako Lan-arloko 3. Epaitegiak, EBFTren 267. artikuluaren arabera, planteatutako erabaki prejudizial bat eskatzea. Erabaki hori Kontseiluaren 1998ko uztailaren 20ko 98/59/EE Zuzentarauaren 1. artikuluko 1. paragrafoaren lehen lerroaldearen a) idatz-zatiaren interpretazioari buruzkoa da. Zuzentarau hori kaleratze kolektiboei buruz estatu kideek dituzten legediak hurbiltzeari buruzkoa da, Langileen Estatutuaren 51. artikuluari dagokionez, zeina baitiharduen kaleratze kolektiboak gaiari buruz.

98/59 zuzentarau horren 1. artikuluaren 1. paragrafoak ezartzen duenez, kaleratze kolektibotzat hartuko dira enpresaburu batek langileei ez dagokion arrazoi batengatik edo batzuengatik egindako kaleratzeak, kaleratzeen kopurua, 30 eguneko aldirako, gutxienez 10ekoa denean, 20 eta 100 langile arteko lantokietan, eta gutxienez %10ekoa 100 eta 300 langile bitarteko lantokietan; eta gutxienez 30ekoa, 300 langile baino gehiago dituzten lantokietan. Halaber, 90 eguneko aldirako, kaleratze kopuruak gutxienez 20koa izan behar duela ezartzen du, edozein dela ere enpresak duen langile kopurua. Enpresaburuaren ekimenez egindako kontratu azkentzeak ere kaleratzeekin parekatuko dira, baldin eta kaleratzeak gutxienez 5 badira.

Langileen Estatutuaren 51. artikuluak ezartzen du kaleratze kolektibotzat hartuko dela arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziokoetan oinarritutako lan kontratuak azkentzea, baldin eta, 90 eguneko epean, gutxienez 10 langileri eragiten badie 100 langiletik beherako enpresetan, langileen ehuneko 10ari 100 eta 300 langile bitarteko enpresetan, eta gutxienez 30 langileri 300 langiletik gorako enpresetan.

EBJAren epaiak langile baten kasu zehatza baloratzen du: 2018ko maiatzaren 31n kaleratu zuten eta kaleratu eta hurrengo 90 egunetan, 35 pertsona kargutik kendu zituzten, kaleratze kopurua kalkulatzeko konputagarriak, 98/59 Zuzentarauko 1. artikuluko 1. paragrafoko lehen lerroaldeko a) idatz-zatiko ii tartekiaren arabera.

Bartzelonako Lan-arloko 3. Epaitegiak eragindako gaia honakoa da: lan kontratu baten azkentzea kaleratze kolektiboa den ala ez erabakitzeko kontuan hartu beharrekoa 30 edo 90 eguneko erreferentzia epea den. Kontuan hartuta Auzitegi Gorenak adierazi duela xedapen horretan aurreikusitako 90 eguneko epea aurkaratutako kaleratze dataren aurreko aldiari baino ez dagokiola. Eztabaida gaia da 90 eguneko aldia langilea kaleratu aurretik zein ondoren konputatu daitekeen, kaleratze kolektiborik egon den ala ez balioesteko.

Epaitegi bidaltzailearen ustez, Zuzentarauaren 1. artikuluaren 1. paragrafoaren lehen lerroaldeko a) idatz-zatia modu autonomoan interpretatu behar da, eta ez dago xedapen horretan aurreikusitako erreferentzia aldia bere osotasunean hartzearen aurkako ezer, hau da, auziaren xede den kaleratze indibidualaren aurreko edo ondorengo lan kontratuak azkentzearen aurkakorik, eta denbora tarte hori partzialki har daiteke kaleratze horretatik atzera eta aurrera. Izan ere, langileari beste kaleratze indibidual batzuk argudiatzeko aukera emango lioke, berea gertatzen den unean

ezagutu ez dituenak, baina, geroago, bereari gehituta, 98/59 Zuzentarauaren ondorioetarako kaleratze kolektiboa egotea ekarriko luketen lan kontratuen amaitze kopurura iritsiko liratekeenak.

Bartzelonako 3. Epaitegiak 98/59 Zuzentarauko 1. artikuluko 1. paragrafoko lehen lerroaldeko a) idatz-zatiaren hiru interpretazio posible planteatzen ditu. Lehenik, 30 edo 90 eguneko erreferentzia aldia kaleratze indibiduala gertatu zen eguna baino lehen zenbatu behar dela interpretatu behar den baloratzen du. Bigarrenik, 30 edo 90 eguneko erreferentzia aldia kaleratze indibiduala gertatu zen dataren ondoren zenbatu behar dela interpretatu behar den, eta, hirugarrenik, 98/59 Zuzentarauko 1. artikuluko 1. paragrafoko lehen lerroaldeko a) idatz-zatiko erreferentzia aldiek aukera ematen duten epaitzen den kaleratzearen aurreko eta ondorengo 30 edo 90 egunen barruan gertatutako kaleratzeak edo azkentzeak kontuan hartzeko, horien barruan gertatzen delarik kaleratzea.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak bere epaian adierazi duenez, ez lehenengo eta ez bigarren interpretazioak ez datoz bat 98/59 Zuzentarauarekin; izan ere, erreferentziako aldia edo soilik aurkaratutako kaleratze indibidualaren aurreko aldira mugatzeak, edo, era berean, kaleratze horren ondorengo aldira mugatzeak, iruzur eginez gero, kaltetutako langileen eskubideak murriztu ditzake, bi interpretazioek eragotziko bailukete erreferentziazko aldi horretan izandako kaleratzeak zenbatzea.

Hirugarren interpretazioa, hau da, auziaren xede den kaleratzearen ondorengo zein aurreko 30 edo 90 egunak kontuan hartzea, 98/59 Zuzentarauaren xedearekin bat datorrena da, eta haren eragin erabilgarria errespetatzen du.

Hori dela eta, aztertu egin behar da inpugnatutako kaleratze indibiduala hartzen duen aldia, zeinetan gertatu baitiren kaleratze gehien enpresaburuaren aldetik langileek berezkoak ez dituzten arrazoi batengatik edo batzuengatik, 98/59 Zuzentarauko 1. artikuluko 1. paragrafoko lehenengo lerroaldeko a) idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren Epaiak ezartzen duenez, aurkaratutako kaleratze indibidual bat kaleratze kolektibo baten parte den ala ez erabakitzeko, aurreikusitako erreferentzia aldia kaleratzea gertatu ondorengo ondoz ondoko 30 edo 90 eguneko aldi osoa zenbatuz kalkulatuko da, baldin eta aldi horretan enpresaburuak egindako kaleratze gehienak langileek berezkoak ez dituen arrazoi batengatik edo batzuengatik izan badira.

David Erauskin Perez. Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

GURASO BAKARREKO FAMILIAK: AMATASUN ETA AITATASUN BAIMENAK BATZEKO AUKERA

pies
pies

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak guraso bakarreko familiei amatasun eta aitatasun baimenak gehitzea onartzen die. Hala ere, Auzitegi Gorenak izango du azken hitza, aurkaratu egin baita epaia.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baimena ematen dio ama bati seme-alabak jaiotzeagatik eta zaintzeagatik ematen zaion prestazioaren 8 aste gehigarriak baliatzeko, amatasunagatiko prestazioa agortu ondoren.

Guraso bakarreko familia bat osatzen zuen langileak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eskatu zion eskubidea zuela 8 aste gehigarriko baimena hartzeko adingabearen jaiotzagatik eta zaintzagatik, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileak, INSSk, beste gurasoari 2019rako ematen ziona. Eskaera ukatu egin zen administrazio bidean, ez zegoelako babestutako egoera bakar batean ere Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 183. eta 318. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta zegokion demanda aurkeztu zuen Bilboko lan-arloko auzitegien aurrean.

Lehen auzialdian, Bilboko Lan-arloko 5. Epaitegiak ezetsi egin zuen langilearen eskaera, ulertzen baitzuen adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa guraso bakoitzaren eskubide besterenezina dela, eta, beraz, horietako bat baino ez badago, ez dagoela beste prestaziorik, eta, beraz, 6/2019 arauaren xedearen beraren arabera, eskubidearen egikaritze bakarreko kasu bat dela eta ez dela diskriminazio elementurik hauteman, guraso bakarreko familiak, gizonezkoa zein emakumezkoa izan, eskubideaz gozatzen baitu, besterentzeko aukerarik gabe.

Epaiaren aurrean, langileak dagokion Erregutze Errekurtsoa aurkeztu zuen. Errekurtso hori, oro har, 6/2019 Errege Lege-dekretutik ondorioztatzen den diskriminazioan oinarritu zen, hau da, 8 asteko prestazioa ezartzen duenean (2019. urtea delako) beste gurasoarentzat seme-alabak jaiotzeagatik eta zaintzeagatik, guraso bakarreko familiei tratu desberdina eskaintzen baitie bi gurasoko familien aurrean: bi gurasoko familiek 24 aste dituzte, 16 amarentzat eta 8 aitarentzat, eta guraso bakarreko familiek, berriz, 16 aste baino ezin dituzte hartu. Era horretara, oinarrizko eskubideak kentzen dizkiete bai genero berdintasunari bai babesik gabe geratzen diren seme-alabei dagokienez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2020ko urriaren 6ko epaian, aintzat hartu zuen langilearen asmoa; izan ere, onuradunari prestazioa ukatzen bazaio, eskatzen duen moduan, urratu egiten da Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak ematen duen berdintasun eskubidea, eragindako adingabearen arretak, zaintzak eta garapenak murrizketa nabarmena jasango baitute bi gurasoko familia baten baitan dauden beste adingabeen aldean. Adingabea diskriminatzen bada, adingabe izate hutsagatik, gurasoaren egoera zibilagatik edo bere egoeragatik guraso bakarreko seme-alaben taldearentzako zaintza eta arreta aldi bat sartzen dugunean, bi gurasoko familietan ematen den arreta murrizteaz gain, haurraren garapena hausten duen alborapen bat ere sortzen da, gurasotzat hartzen denak denbora gutxiagoz eta inplikazio pertsonal gutxiagorekin artatuko baitu.

Azken batean, Justizia Auzitegi Nagusiak adingabearen babesa baloratzen du; izan ere, bi gurasoko familietan arreta, zaintza eta garapena guraso bakarreko familietan baino handiagoak izango dira egoera babestuak parekatzen ez badira, eta guraso bakar direnei aukera ematen zaie beren bikotekideek edukiko luketen baimenaz gozatzeko, halakorik eduki izan balute edo bi gurasoko familia tradizional bat eratu izan balute.

Epaia ez da irmoa, Fiskaltzak helegitea jarri baitio Auzitegi Gorenean, eta, beraz, Auzitegi Gorenak gaiari buruz erabakitzen duena bete beharko da.

David Erauskin Pérez. Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua