2020: NEGURIK “HOTZENEAN” GIDATZEA

conducir en invierno

Beste behin ere, negua heldu da, eta ez edonolakoa, gogoratzen ditugunen artean “hotzena”, koronabirusaren negua eta XXI. mendeko beste pandemia handiarena, trafiko istripuena, hain zuzen.

Negua urteko urtarorik arriskutsuena da (RACEren datuen arabera, hildakoen eta zauritu larrien % 30 inguru urtaro honetan gertatzen dira, gutxien gidatzen den urteko garaia izanik ere).

Hori Bide eta Inguru Faktorea dela-eta gertatzen da, urteko garai honetan bere bertsiorik okerrena ematen baitigu (euria, lainoa, haizea, elurra, izotza…), eta, beraz, beste bi faktoreentzako garairik zorrotzena izaten da: Giza Faktorea eta Ibilgailu Faktorea.

Negua hastean, ibilgailuko likido guztiak egiaztatu behar ditugu (bereziki, izotzaren aurkakoa), bai eta erregai-tanga beteta dagoela ere, eta pastillak, diskoak eta sistema zuzentzailea ere egiaztatu behar ditugu. Bateria ahaztu gabe, garai honetan osagai elektrikoek gehiago eskatuko baitiote. Halaber, garrantzi handia dauka, baita ere, argiztapen sistemak, ikusteko eta ikusiak izateko. Gurpilek egoera ezin hobean egon behar dute, eta kateak edo homologatutako gailu analogoak eta klimatizazioa ere aztertu behar dira.

Ez ahaztu segurtasun pasiboko gailuak (segurtasun uhala, airbaga eta buru-euskarriak) eta arriskua seinaleztatzeko triangeluak. Ibilgailuaren puntu orokor hauek berrikusi ostean, kontrako klima baldintzak daudenean, buruan gogoeta batzuk izan behar ditugu gidatzen gauden bitartean:

– Ondorio okerrenak dituen klima fenomenoa EURIA da, eta ez euri indartsua, espero zitekeen bezala, zirimiria baizik, gidaria erlaxatuago doalako eta zoruak gehiago irristatzen duelako. Ez ahaztu, errepide lehorrarekin alderatuta, balaztatze distantzia bikoiztu egiten dela. Beraz, aurreko segurtasun distantzia handitu behar da, abiadura murriztu eta maniobra eta bat-bateko balaztatzeak saihestu. Arreta berezia jarri ur-putzuetara hurbiltzean, aquaplaning-a dela-eta. Arrisku horren aurrean, norabidea mantendu behar dugu, eta balazta ez zapaldu, gurpilak ura ateratzeko eta itsaspena eta norabidea errekuperatzeko gai izan arte.

-LAINOA istripu gehien sortzen dituen bigarren fenomenoa da. Kasu honetan, garrantzitsuena IKUSTEA ETA IKUSIA IZATEA da, eta abiadura ikusgarritasun baldintzetara egokitzea, maniobra arriskutsurik egin gabe.

-Hirugarren arrazoia HAIZEA da, batez ere alboko haizea. Haizearen intentsitatea eta norabidea kontrolatu behar dugu beti. Aintzat hartuko dugu ibilgailuaren gainean duen eragina ez duela tamainak bakarrik baldintzatzen, baita grabitate zentroak, zamak eta ibilgailuko banaketak ere. Gidatzean, haizearen efektuak murriztuko ditugu bolanteari gogor eutsiz (mugimendu suabeak eta progresiboak haizearen kontrako noranzkoan, beharrezkoa

izatekotan), abiadura murriztuz eta dimentsio handiko ibilgailuak aurreratzean kontu handiz ibiliz, baita tunelen sarrera eta irteeretan ere, pantaila efektua dela-eta.

-Azkenik, ELURRA eta IZOTZA ditugu, beldur gehien sortzen duen egoera, baina uste dugunaren aurka, kuantitatiboki garrantzi txikiena duena. Istripuen % 8 soilik izaten da errepidea izoztuta edo elurtuta dagoenean. Hala ere, baldintza horietan gidatzea benetan zaila da, eta EZ gidatzea gomendatzen da.

Kotxea hartu behar badugu, neguko gurpilak edo kateak erabiliko ditugu. Beste ibilgailuek utzitako marken gainean ibili, ahalik eta martxarik altuenean, ez irristatzeko eta itsaspena laguntzeko. Jaitsieretan, aldiz, motorraren balazta erabili ibilgailuak abiadura handia ez hartzeko, eta, beraz, martxarik laburrenean ibili. Itsaspen faltak balaztatze distantzia 10 bider handitzea dakar; beraz, bolantearen mugimenduak oso suabeak izan behar dira, eta maniobrak aurrez prestatuak eta oso progresiboak.

Eta IZOTZA? Izotzarekin prebentzioz jardun behar dugu; izotza dagoela aurreikusi, termometroak 0ºC inguruko tenperaturak markatzen dituenean eta zona ilun edota hezeetatik igaro behar garenean, eta batez ere errepidean zona distiratsuak ikusten ditugunean.

Datu bitxi bat; ba al zenekien izotz plakak errazago sortzen direla eskuinerako bihurguneetan? Bada, hala da, errepidearen inklinazioa dela-eta hezetasun handiagoa pilatzen delako zona horretan.

Gainera, azaldutako guztiaren arabera, neguan gidatzeak exijentzia handiagoa eta nekea eta estresa handitzea sortzen du (bidaietan geldiune kopurua handitzea gomendatzen da).

Beraz, gaztelaniaz esaten den bezala, “Eguraldi txarrarekin ere, aurpegi ona”, eta koronabirusaren aurkako txertoari buruz hitz egiten ari diren honetan, gure “txerto txikia” jarriko diegu trafiko istripuei, zuhurtzia, erantzukizuna eta bide hezkuntza trafiko istripuek osatzen duten beste pandemia handi honen aurkako gure ekarpena izan daitezela.

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 5

MUTUALIA ETA 5. GJH 
GENERO BERDINTASUNA 

HELBURUA 

Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume guztiak ahalduntzea. 

EKINTZAK 

  1. Enplegu bete eta produktiboa lortu nahi dugu, bai eta gizon-emakume guztiei lan duina bermatu ere, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak barne. 
  1. Egiten dugun pertsonen kudeaketa Great Place to Work sarirako hautagai izateari begira egokitu. 
  1. Aniztasunaz, berdintasunaz eta kontziliazioaz egiten dugun kudeaketa sariketetara aurkeztuz indartu. 
  1. Kudeaketa etikoan eta sozialean ez ezik, ingurumenaren eta aniztasunaren kudeaketan ere oinarrituta dagoen erantzukizun-politika landu. 
  1. Adin Kudeaketarako proiektu bat garatu. 
  1. V. Berdintasun Plana landu eta garatu. 

ADIERAZLEAK 

G4-EC1 Sortutako eta banatutako zuzeneko balio ekonomikoa. 

G4-EC5 Sexuaren arabera banakatutako hasierako soldataren eta tokian tokiko gutxieneko soldataren arteko erlazioa, eragiketa garrantzitsuak egiten diren lekuetan. 

G4-EC7 Azpiegituretan eta zerbitzu-motetan egindako inbertsioaren garapena eta haren eragina. 

G4-LA1 Kontratazio-kopuru osoa eta horien tasa, eta langileen batez besteko txandakatzea, adin-tartearen, sexuaren eta eskualdearen arabera banakatuta. 

G4-LA3 Amatasuneko edo aitatasuneko bajaren osteko lanera itzultzeko eta atxikitzeko mailak, sexuaren arabera banakatuta. 

G4-LA4 Aldaketa operatiboen aurre-abisua emateko eta horiek hitzarmen kolektiboetan aukeran sartzeko gutxieneko epeak. 

G4-LA9 Langile bakoitzaren trebakuntzarako urteko orduen batez bestekoa, sexuaren eta lan-kategoriaren arabera banakatuta. 

G4-LA11 Egindako lanaren eta garapen profesionalaren ebaluazio erregularrak jasotzen dituzten langileen ehunekoa, sexuaren eta kategoria profesionalaren arabera. 

G4-LA12 Gobernu-organoen osaera eta langileriaren banakapena, hurrengo adierazleen arabera: kategoria profesionala, sexua, adina, gutxiengo baten kidea izatea, eta aniztasunari buruzko beste adierazle batzuk. 

G4-LA14 Laneko praktikei buruzko irizpideen arabera aztertutako hornitzaile berrien ehunekoa. 

G4-LA15 Hornidura-kateko laneko praktiken benetako inpaktuak, direnak eta izan daitezkeenak, eta horiei dagokienez hartutako erabakiak. 

G4-HR3 Bereizkeriazko kasu-kopurua eta horiek zuzentzeko hartutako erabakiak. 

QH 3 IZARREN EGIAZTAGIRIA BERRITU DUGU

QH3

Aurten, 2020an, Osasunaren Garapen eta Integraziorako Institutuak (IDIS) emandako saririk handiena berritu dugu: Asistentzia Kalitateko Bikaintasunaren QH 3 Izarren Egiaztagiria.

2015ean lortu genuen lehen aldiz Asistentzia Kalitateko Bikaintasunaren QH Egiaztagiria, eta QH 1 Izar kategoriako Egiaztagiria lortu genuen. 2016an, maila hobetzea lortu genuen (QH 2 Izarren Egiaztagiria), eta, 2018an, IDISek emandako sari gorena jaso genuen: QH 3 Izarren Egiaztagiria, mutualitateek asistentzia-kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren esparruan egindako ahalegina aintzatesten duena.

Sari horiek ematen dituen antolakuntzak kontuan hartzen ditu azken urteotan lortu ditugun sari eta ziurtagiri guztiak.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, VII. Edizio honetako banaketa ekitaldia birtualki egin da, abenduaren 4an.

Horrelako egiaztagiriak gure bezeroen, aliatuen eta, oro har, gizartearen aurrean asistentziaren kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoaren ebidentzia dira.

Zentro berria daukagu Gernikan!

gernika mutualia

Mutualiak bazuen presentzia Gernikan, baina, azkenaldian, asistentzia zentroak arazo ezberdinak izan ditu; hori dela eta, toki berri batera mugitu gara.

Abenduaren 1ean jarri da abian Gernikako zentro berria, obrak amaitu eta aurreko tokiko mudantza amaitu ostean. Bizkaiko udalerriko Juan Kaltzada kaleko 14. zenbakian dago.

Kokapen berri honetan, Gernika eta inguruko enpresa mutualistei osasun eta administrazio asistentzia ematen jarraituko dugu, zonako 7.000 langile ingururi zerbitzu emanez. Egokitzeko eta hornitzeko, 420.000 € inguruko inbertsioa egin da, eta Mutualiako eraikin guztietan aitortutako jasangarritasun eta irisgarritasun baldintzak betez diseinatu da. Zentroak 250 metro karratuko azalera du. Bertan, bi mediku kontsulta, sendaketa gela bat, azken teknologiako ekipamendua duen erradiodiagnostikorako gela bat eta 62 metro karratuko errehabilitazio zonaldea daude.

MUTUALEX EPAIA 2020KO AZAROA

Behin betiko erretiroa hartzen duen erretiro partzialeko langileak eskubidea al du kotizazioak lanaldi osoan lan egin izan balu bezala jasoko lukeen soldataren arabera zenbatzeko?

Planteatutako auzia ez dute modu berean ebatzi auzitegiek; izan ere, batzuek uste dute erretiro partzialeko egoeran zehar %100era arte gehitutako kotizazio-oinarriak zenbatu behar direla, hau da, kalkulua langileak lanaldi osoan lan egin izan balu jasoko lukeen soldataren arabera egin behar dela; beste erabaki judizial batzuen ustez, berriz, erretiro-egoeran benetan ordaindutako kotizazio-oinarriak zenbatu behar dira. Ondorengo erretiroa hartu aurreko partziala.

Hasiera batean, legearen ikuspegitik, lanaldi partzialeko kontratua duten langileen Gizarte Segurantza eta erretiro partziala arautzen dituen urriaren 31ko 1131/2002 Errege Dekretuaren 18.2 artikuluak arautzen du gaia:

“Pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko, kontuan hartuko dira lanaldia eta soldata murriztu zituen enpresako lanaldi partzialeko aldiari dagozkion kotizazio-oinarriak, aldi horretan enpresan erretiro partzialeko egoerara igaro aurretik egindako lanaldiaren ehuneko bera eginez gero legokiokeen zenbatekoaren %100era arte gehituta, betiere, erretiro partziala, aldi berean, txandakako kontratuarekin batera egin bada.

Beraz, txanda-kontratu bat erretiro partzialarekin eta lanaldi partzialeko kontratua formalizatzearekin batera formalizatzea ezinbesteko baldintza denez, ez dirudi a priori aginduaren literaltasuna interpretazio-arazoak sor ditzakeen gaia denik, baina, egia esan, Auzitegi Gorenak, 2020ko urriaren 1eko epaian, doktrina bateratuz erabaki behar izan du.

Justizia-auzitegi nagusiek interpretazio-irizpide desberdinak dituzte, eta, beraz, deuseztatu egiten dute erretiro partzialaren aurreko ohiko erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartu beharreko kotizazio-oinarriak benetan egindakoak izan behar direla adierazten duen epaia, zenbateko nominalean eta inolako igoerarik gabe.

Susana Castaños

Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria

KONTSULTA JURIDIKOA 2020KO AZAROA

Auzitegi Gorenak ukatu egin du ijitoen erritoak batzen dituen bikoteei alarguntza-pentsioa aitortzea.

Auzitegi Gorenak, duela gutxi, 2020ko ekainaren 24an emandako epaian, baietsi egin zuen Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegiaren aurrean aurkeztutako kasazio-errekurtsoa (Burgosen du egoitza epai horrek); ez da Auzitegi Gorenak antzeko uziari buruz iritzia eman duen lehen aldia, eta, oraingoan, ezetsi egin du alarguntza-pentsioaren aitorpena. Nabarmentzekoa da IV. salaren osoko bilkuraren epaia, urtarrilaren 25ekoa. 2018an, gaur egungoaren oso antzeko kasu bat oinarri duena: bertan, uzia ukatu zuen, eta ondorioztatu zuen, gainera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 09/12/8an emandako epaian (Giza Eskubideen Europako Auzitegia 2009, 140) jasotako doktrina ez zela aplikatu behar (Muñoz Diaz uzia).

Hauek dira erabaki judizialaren egitateak:

• Demandatzailea eta kausatzailea ijitoen erritu tradizionalaren pean bizi izan dira, 1981eko maiatzaren 24tik 2009ko uztailaren 28an hil zen arte.

• Bizikidetza etengabea izan da, eta hiru seme-alaba izan dituzte elkarrekin, izatezko bikoteen erregistroan inoiz inskribatu gabe.

• Familia-liburuan ezkongabe gisa agertzen dira, eta kausatzailearen heriotza-ziurtagirian ezkonduta agertzen da.

Legearen ikuspegitik, ukatzearen oinarria honako artikulu honetan oinarritzen da: 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Organikoaren 174. artikulua, kasuan aplikatu beharrekoa (egungo Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 219. eta 221. artikuluak), alarguntza-pentsioa eskuratzeko bi modalitate jasotzen ditu, ezkonduta egoteagatik edo izatezko bikote gisa elkarrekin bizitzeagatik, baldintza gehigarri jakin batzuk betez gero.

Hitzez hitz, 1. paragrafoa nabarmendu behar da, honako hau xedatzen baitu: “Alarguntasun-pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, biziarteko izaerarekin, legez edo erregelamenduz ezarritako azkentze-arrazoiren bat gertatzen ez bada, bizirik dagoen ezkontideak….”. Halaber, 3. paragrafoa ere nabarmendu behar da, non honako hau adierazten baita: “Paragrafo honetan ezarritakoaren ondorioetarako, izatezko bikotetzat hartuko da eratutakoa, antzeko lotura afektiboa duena. Ezkontzeko ezintasunik ez izan arren, beste pertsona batekin ezkontza-loturarik ez izan eta, dagokion errolda-agiriaren bidez, kausatzailea hil eta berehala bizikidetza egonkor eta nabarmena egiaztatzen dutenak, gutxienez bost urtez jarraian. Izatezko bikotea dagoela egiaztatzeko, bizilekuko autonomia-erkidegoetan edo udaletan dauden erregistro espezifikoetako batean inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo, bestela, bikotea eratu dela egiaztatzen duen agiri publikoa. Aipatutako inskripzioa eta dagokion agiri publikoa kausatzailearen heriotza baino bi urte lehenago egin beharko dira gutxienez”.

Epaimahaiak gogorarazi duenez, “Izatezko bikoteen inskripzio edo dokumentazio publikoa ezinbesteko baldintza da, eta ezin da ordeztu ijitoen ohiko errituarekin… ijitoen erritupean

bizitzea ez bada eraginkorra izatezko bikotearen egoeratik alarguntasun-pentsioa eskuratu eta eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, are gutxiago egoera hori ezkontzaren egoerarekin parekatzeko, demandatzaileari onespena emanez.

Lege-eskakizun horien aurrean, epaiak adierazten du ezin dela Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 09/12/8ko Epaia aplikatu, doktrina hori egungo egoerarekin zerikusirik ez zuen errealitate sozial eta juridiko baten ondorio baitzen; izan ere, ijito-errituagatiko batasuna 1971n egin zen, eta kausatzailea 2000. urtean hil zen, 40/2007 Legea indarrean jarri aurretik, izatezko bikoteen egoerei eraginkortasun juridikoa emateko legezko tresnarik ez zegoenean, alegia.

Auzitegiak ondorioztatu du ezin direla judizio-elementu garrantzitsu horiek alde batera utzi Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren erabakia Espainian gaur egun dagoen errealitate juridiko eta sozialari behar bezala aplikatzeko orduan, baita ijito-komunitateari dagokionez ere, askatasun osoa baitu ezkontza zibil edo erlijiosoa egiteko edo egoera hori izatezko bikote gisa erregistratzeko, eta horrek ez du esan nahi bere bizimoduari, errituei eta tradizioei eusteari uko egiten dienik. Era berean, ezin daiteke ulertu errotuta dagoen kultura baten adierazpen legitimo eta errespetagarrien aurkako atentatutzat ere. Ez du zerikusirik Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzitako gaiaren bizikidetza-datetan indarrean zegoen errealitate sozial, historiko eta legalarekin.

Susana Castaños

Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria

Gernikako laguntza zentroaren lekualdaketa

nuevo-hospital-mutualia-bilbao

Datorren asteartean, abenduak 1, gure Gernikako Asistentzia Zentroa lekualdatuko dugula, Juan Kaltzada kalearen 14.era. Hori dela eta, osasun asistentzia eten egingo da azaroaren 27tik 30era.

Zentro berria nabarmentzeko modukoa da, haren zabaltasunagatik, irisgarritasun unibertsalagatik eta ekipamendu berritzailea izateagatik, bai eta errehabilitaziorako gune bat izateagatik ere, inguru horretan bizi den jendeari zerbitzua emateko.

Mutualian, zerbitzu bikaina, gizatiarra eta hurbilekoa ematearen alde egiten jarraitzen dugu, bai gure enpresa elkartu guztiei bai babesten ditugun pertsona guztiei.

AZAROAK 25

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuten Mirabal ahizpak, Patria, Minerva eta Maria Teresa, ‘Tximeletak’ , oroitzeko. Bortizki hil zituzten 1960ko azaroaren 25ean, demokraziaren aldeko borrokan egindako jardueragatik eta Rafael Leónidas Trujilloren kontra, Dominikar Errepublikako diktadorea 1930 eta 1961 bitartean. 1999an, NBEk Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen bere ohoretan.

Euskadin 2020ko urtarriletik irailera, 3.253 emakume izan dira genero-indarkeriaren biktimak, % 4,10eko murrizketa, 2019ko epe bereko zifrekiko. Hasiera batean pentsa daiteke badugula datu positibo bat Covid-19 pandemiak suntsitutako urte honetan… baina, hala da? Hori ez dago argi, birus honek sortzen dituen zalantza eta arriskuetako bat BELDURREZKO egoera gehiago izatea da, eta EZ SALATZEA erasotzailearekin bizi den bitartean. Horrez gain, ez dira lagungarria ere izan konfinamendu-denboran izan diren gizarte kontrol zorrotzagoa eta bizilagunen hurbiltasun handiagoa, Emakundeko iturrien arabera.

Ez izan zalantzarik; genero-indarkeria gaitz bat da, eta ezin diogu aurre egin guztion inplikaziorik gabe. Eguneroko bizitzan eta inguruan sortzen dugunaren eragile nagusiak gara.

Entzun dadila zure ahotsa eta egin oihu: GENERO-INDARKERIAREN AURKA ZERO TOLERANTZIA!