2026rako Gizarte Segurantzako kotizazioak 

Argitaratu da PJC/297/2026 Agindua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez garatzen diren Gizarte Segurantzako kotizazioari, langabeziari, jarduera uzteagatiko prestazioari, Soldatak Bermatzeko Funtsari eta lanbide-heziketari buruzko legezko arauak, 2026 ekitaldirako. Hori horrela, buletina eta egin ditugun koadroak bidaltzen dizkizuegu, eta espero dugu erabilgarriak izatea.

Berritasun gisa, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bateginaren 19.bis artikuluan aipatutako ordainsariei dagokienez eta Gizarte Segurantzaren Beste Eskubide Batzuen Kotizazioari eta Likidazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 72.bis artikuluan ezarritakoaren arabera, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko solidaritate-kotizazio gehigarria honako kotizazio-tasa hauek aplikatuz ezarriko da:

a) Ehuneko 1,15 5.101,21 euro eta 5.611,32 euro arteko ordainsari-zatiari; ehuneko  0,96 enpresaren kargura izango da, eta ehuneko 0,19 langilearen kargura.

b) Ehuneko 1,25 5.611,33 euro eta 7.651,80 euro arteko ordainsari-zatiari; ehuneko  1,04 enpresaren kargura izango da, eta ehuneko 0,21 langilearen kargura.

c) Ehuneko 1,46 7.651,80 eurotik gorako ordainsari-zatiari; ehuneko  1,22 enpresaren kargura izango da, eta ehuneko 0,24 langilearen kargura.

Eguneko kotizazio-modalitatea duten langileen kasuan, kotizazio gehigarri hori ordaindu beharko da ordainsarien zenbatekoa eguneko gehieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa bider kotizatu beharreko alta-egunen kopuruaren emaitza baino handiagoa denean.

Hileko kotizazio-modalitatea duten langileen kasuan, kotizazio gehigarri hori ordaindu beharko da ordainsarien zenbatekoa hileko gehieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa baino handiagoa denean, kotizatu beharreko alta-egunen kopuruaren proportzioan.

MUTUALIAK BERE HUMANIZAZIO ADIERAZLEA ESTREINATU DU

humanizacion mutualia 2026

Mutualian aurrera egiten jarraitzen dugu arreta bikaina, hurbila eta pertsonengan zentratua eskaintzeko konpromisoan. Ildo horretan, Asistentzia Pertsonalizatzeko eta Kudeatzeko Batzordeko (COPA) kideek adierazle korporatibo berri bat garatu dute, gure pazienteen gogobetetze-maila sistematikoki monitorizatzeko asistentziaren pertsonalizazioarekin lotutako funtsezko alderdietan.

mutualia humanizazio

Adierazle honen helburua da arreta benetan hurbila eta gizatiarra definitzen duten aldagaiak neurtzea, aztertzea eta ikusaraztea. Horretarako, gure pazienteen esperientzian eragin zuzena duten eta adierazle berriaren dimentsio nagusiak diren hainbat faktore identifikatu dira: Informazioa, Tratu pertsonala eta enpatia, Komunikazioa, Erosotasuna eta ingurunea, Mina, Laguntza, Irisgarritasuna, Laguntza eta Zerbitzua.

Adierazle honen emaitzak gure entzuteko tresnetan txertatutako galderetatik abiatuta lortzen dira, eta, horri esker, aldez aurretik bildutako eta finkatutako informazioa aprobetxa daiteke. Adierazlea osatzen duten dimentsioei esker, gure pazienteek beren asistentzia-prozesuaren funtsezko uneetan duten benetako pertzepzioa jaso daiteke, eta, zeharka, arretan esku hartzen duten talde guztien inplikazioa islatzen dute, pertsonarengan oinarritutako asistentziari egiten dioten ekarpena balioetsiz.

Emaitzak: % 87,77ko gogobetetasuna 2025ean

Emaitzak: % 87,77ko gogobetetasuna 2025ean

2025. urtean egindako inkestetan jasotako erantzunak aztertu ondoren, esan dezakegu gogobetetze-maila handia dugula humanizazioan: artatutako pertsonen % 87,77k 8, 9 edo 10 balioetsi zituzten dimentsio horiekin lotutako galderak.

Mutualiako profesional guztien ahalegina aitortzea

Adierazle hau ez da neurri bat bakarrik: Mutualiako profesional guztien eguneroko lanaren, konpromisoaren eta giza kalitatearen isla da.

Keinu bakoitzak, elkarrizketa bakoitzak, laguntza bakoitzak eta zaintza bakoitzak zuzenean laguntzen dute gure pazienteak errespetutik eta enpatiatik entzuten, informatzen eta artatzen direla senti dezaten.

Ahalegin kolektibo horri esker, gaur esan dezakegu Mutualian urrats sendoz egiten dugula aurrera arreta gizatiarragoa, hurbilagoa eta pertsonengana bideratuagoa lortze aldera.

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDU EGUNAko MUTUALIAREN EKITALDIA.

Dia-seguridad_26-1800x600-2 (1)

“Antolaketa psikosozial osasungarria: lidergotik zaintzara”

 

Apirilaren 28an Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna izango da, eta Mutualiak, aurreko urteetan bezala, ekitaldi bat egingo du datorren ostiralean, apirilaren 24an, Bilboko Yimby Ercilla aretoan.

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDU EGUNAko MUTUALIAREN EKITALDIA.

EKITALDIAREN PROGRAMA

12:00 Ekitaldiaren hasiera eta hitzaldiaren aurkezpena

12:15 Hitzaldia: “Antolaketa psikosozial osasungarria: lidergotik zaintzara”, Patxi Rocha

13:30 Prebentziozko Begiradak lehiaketako sari-banaketa

13:45 0Bidean Aintzatespenak ematea

14:00 Amaiera eta otordua.

Patxi Rochak parte hartuko du. Patxi psikologoa eta ongizate emozionalean eta coaching exekutiboan eta banakoen zein taldeen coachingean aditua da eta “Antolaketa psikosozial osasungarria: lidergotik zaintzara” hitzaldia eskainiko du. Helburua da prebentzioko eta giza baliabideetako profesionalei tresna zehatzak ematea, antolaketetan lidergo osasungarria eta ongizate psikosozialaren zaintza ezartzeko. Akidura prebenitzeko, harremanen kalitatea hobetzeko eta lan-ingurune osasungarri eta jasangarriagoak aldezteko ikuspegiak eta jarraibide praktikoak azalduko dira.

Ondoren, XXIII. Prebentziozko Begiradak Lehiaketako argazkientzako sariak banatuko dira. Eta amaitzeko, 0Bidean Aintzatespenak emango zaizkie XV. edizio honetan hautatutako enpresei, azken urteetan laneko istripu-tasa murrizten izandako bilakaera ona saritzeko.

EZINTASUN IRAUNKORRA BERRIKUSTEA, HURA AITORTZEN DUEN ADMINISTRAZIO-EBAZPENEAN EZARRITAKO EPEA BAINO LEHEN.

calendario it

SALBUESPEN-KASUAK

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) ezintasun iraunkorra aitortzeko ebazpen bat ematen duenean, zenbait aukera agertzen dira. Horietako lehenbizikoa da ebazpena behin betikoa ez izatea, eta, beraz, etorkizunean berrikusi ahal izatea, ebazpenean bertan ezarritakoaren arabera. Sensu contrario, gerta daiteke ezintasun iraunkorrari loturiko patologiak behin betikotzat jotzea, haien tasuna kontuan harturik, eta, ondorioz, ezintasun mailari mugarik gabe eustea.  

Artikulu honetan, lehenengo aukerari erreparatuko diogu; hau da, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak langile bati ezintasuna aitortzea, baina berrikusteko aukerarekin, epe jakin batekin hobera edo okerrera egin izanagatik. Epe hori aldatu egin daiteke, balorazio medikoaren txostenean ezarritako mugen arabera.  

Kasu honetan, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren (GSLTB) 200.2 artikulua hartu behar da aintzakotzat. Haren arabera, edozein mailatako ezintasun iraunkorragatiko prestazioa ontzat ematen duen edo aldez aurretik aitortutako gradu bat berresten duen hasierako edo berrikusteko ebazpen orok berariaz ezarri beharko du zein epetatik aurrera eskatu ahal izango den prestazioa berrikusteko —okerrera edo hobera egin izanagatik—, betiere onuradunak ez badu bete erretirorako adin arrunta. 

Aipatutako manuak xedatzen duenez, epe hori loteslea da berrikuspena sustatzeko legitimazioa duten subjektu guztientzat, eta horren barruan sartzen dira bai erakunde kudeatzailea (GSIN), bai onuraduna bera, eta barnean sartzen dira, berebat, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuak edo enpresa arduradunak ere, kasuak hala eskatzen badu. 

Jurisprudentzia-doktrinak sendotu egin du lege-manu horren interpretazio hertsia; hala, adierazi du epe hori zehazteak galarazi egiten duela ezintasun iraunkorraren maila mugaeguna baino lehen berrikustea, eta, ildo horretan, ezinezkoa dela egun hori baino lehen ezgaitutako pertsonaren egoera baloratzea. 

Hori horrela, Auzitegi Gorenaren 2024ko otsailaren 6ko epaiak bateratu egin du horri buruzko doktrina, eta ondorioztatu du administrazio-ebazpenean ezarritako epea denbora-muga xedaezina dela, Administrazioa eta partikularrak lotzen dituena, eta, hortaz, bermatu egiten da onuradunaren segurtasun juridikoa. 

Hala ere, arauak berak bi salbuespen jasotzen ditu arau orokor horri loturik. Alde batetik, salbuespen horiek balizko diagnostiko-akats bati lotuak izatea; horren aurrean, noiznahi eska daiteke berrikuspena. Eta, bestetik, langileak lan-jarduerari ekiten dionean —dela bere kontura, dela besteren kontura—, eta horrek ere ahalbidetzen du aurretiazko berrikuspena, adierazitako epea igaro ez bada ere.  

Ondorioz, salbuespen-kasu horietatik kanpo, zuzenbidearen aurkakotzat jo beharko da ezintasun iraunkorraren maila aldez aurretik berrikusteko edozein ahalegin, urratu egiten baitu administrazio-ebazpenean ezarritako epearen izaera loteslea. 

GSINek ezintasun iraunkorreko ebazpenetan ezarritako berrikuspen-epea funtsezko elementua da administrazio-egintzan, eta eraginkortasun loteslea du eragile juridiko guztientzat. Horrek galarazi egiten du aldez aurreko berrikuspena, legez aurreikusitako salbuespenezko kasuetan izan ezik, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak finkatutako interpretazioari jarraikiz. 


David Erauskin Pérez


Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua 

Berritasunak Lanerako Mugikortasun Jasangarriko Planetan (2026) 

Planes de Movilidad Sostenible al Trabajo

Urtarrilean argitaratutako Mugikortasun Jasangarriari buruzko 9/2025 Legearen Gakoak albistearen jarraipen gisa, jakinarazten dizuegu ezen, duela gutxi, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onesten duen martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege-dekretuan (2026ko martxoaren 21eko BOE) 63. artikulua txertatu dela (Mugikortasun Jasangarriari buruzko abenduaren 3ko 9/2025 Legearen 26. artikuluan araututako lanerako mugikortasun jasangarrirako planak ezartzea), eta, horrenbestez, aldatu egiten dela 9/2025 Legea. 

 

Kontuan hartu beharreko puntuak: 

 

  • Planak ezartzeko epea 24 hilabetetik 12 hilabetera murrizten da. Horrek azeleratu egiten du betebeharra eta berehalako plangintza eskatzen du. 
  • Arauen malgutasun handiagoa: orain, tokiko mugikortasun-planak direnean bakarrik hartu beharko dira kontuan, eta, aldiz, saihestu egingo dira arazoak halakorik ez dagoenean. 
  • Nahitaezko negoziazioa:  
  •  
  • planak jada ezin ditu alde bakarrak inposatu;
  • aitzitik, negoziatu egin behar dira langileen legezko ordezkariekin.
  • Ez bada halakorik, batzorde bat sortuko da sektorea ordezkatzen duten sindikatuekin.
  • Mantendu egiten dira funtsezko neurriak: mugikortasun jasangarria, garraio kolektiboa, emisioak murriztea, telelana eta bide-segurtasuna.