Elkarrizketa: Mercedes Ellacuria Ubieta, CIC energiGUNEko Pertsonen arloko teknikaria. 

CIC energiGUNEk, energia elektrokimiko eta termikoaren biltegiratzean espezializatutako ikerketa-zentroak, aitortza jaso zuen Mutualia Sarien azken edizioan, Enpresako Aniztasunaren kategorian, bere aniztasun- eta inklusio-estrategia berritzailearengatik.

Mercedes Ellacuria Ubieta elkarrizketatu dugu, CIC energiGUNEko Pertsonen arloko teknikaria. 

Zer da CIC energiGUNE, zein da zure eginkizun nagusia eta zer parte-hartze duzu zuk ikerketa energetikoaren esparruan? 

CIC energiGUNE energia-biltegiratze eta -konbertsioko ikerketa-zentroa da, eragin zientifiko, sozial eta industriala izateko bokazio argia duena, eta EAEko ikerketa- eta berrikuntza-sarea indartzera eta trantsizio energetikorako funtsezko teknologien garapenean ekarpenak egitera bideratuta dago.  

Zentroaren eginkizuna da ikerketa energetikoan erreferente izatea eta energia- biltegiratze eta -konbertsiorako material eta soluzio berritzaileen alorrean ezagutza disruptiboa sortzea, eta horrela, garapen jasangarriari laguntzea. 

Zentroak 30 herrialdetatik etorritako 200 profesional baino gehiagoko lantaldea du.  

Nola lortzen da talentua erakartzea eta horri eustea? 

Hain ingurune lehiakor eta globalean talentua erakartzeko eta horri eusteko, beharrezkoa da proiektu zientifiko sendo, desafiatzaile eta helburudun bat eskaintzea, baina baita pertsonak hasiera-hasieratik zaintzea ere.  

“CIC energiGUNEn, askotariko lan-ingurune inklusibo eta egonkor baten aldeko apustua egiten dugu, non pertsonak lagunduta eta zentroaren balioekin bat eginda sentituko diren, garapen profesionala, ongizate pertsonala eta helburu-zentzua uztartzen dituen ikuspegi integral batetik lan egiten”. 

Otsailaren 11 Zientziaren Arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta, zer rol betetzen dute emakumeek CIC energiGUNEn eta zer ekintza bultzatzen ditu zentroak haien parte-hartzea eta lidergoa sustatzeko ikerketa alorrean? 

CIC energiGUNEn, aniztasuna, bere alderdi guztietan, gure kulturaren eta identitatearen parte da.  

“Zehazki, genero-aniztasunari dagokionez, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna dugu antolakundean eta horrek presentzia nabarmena du lidergo-mailetan; mugarri bereziki garrantzitsua da alor zientifiko-teknologikoan, tradizioz maskulinizatutako eremua baita.” 

Errealitate hori aukera-berdintasunaren aldeko apustu jarraituaren emaitza da, hautaketa-, sustapen- eta garapen-prozesu objektiboetan zein garapen profesionala alborapenik gabe bultzatzen duen ingurune baten sorreran oinarritua.  

“Testuinguru horretan, zentrotik aktiboki lan egiten dugu ageriko erreferente femeninoak bultzatzeko eta nesken eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko; esaterako, hainbat mailatako mentoring programen bidez, Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM eta antzeko ekimenetan parte hartzen dugu, edo barneko eta kanpoko sentsibilizazio-ekintzak gauzatzen ditugu.” 

Jarduera horien artean, Zientziaren Arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunarekin lotutakoak nabarmentzen dira. Jarduera horietan, Emakumeak Zientzian egitasmoaren haritik, hitzaldiak eta tailerrak antolatu genituen Gasteizen otsailaren 6an, EHUko Farmazia Fakultatearekin elkarlanean. 

Mutualia Sarien Enpresako Aniztasuneko Akzesita jaso zuen, Onboarding eta Aniztasunaren Garapen Planarengatik. Zertan datza proiektua? 

“Onboarding eta Aniztasunaren Garapen Plana ekimen estrategikoa da, eta, zentroan sartzen direnetik, pertsonei modu sistematikoan laguntzea du helburu. CIC energiGUNEren balioekin eta kulturarekin bat etortzea, informazioa homogeneizatzea, talde-lana erraztea eta integrazio profesionala zein pertsonala bizkortzea du helburu”. 

Planak harrera-prozesua egituratzen du lehen hilabeteetan, prestakuntza, jarraipena eta etengabeko feedback-guneak konbinaturik eta arreta berezia jarririk kultura-aniztasunean eta beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen behar espezifikoetan. 

Onboarding Planaren barruan, mugarrietako bat “Buddy System” proiektua da. Zeintzuk dira ekimen horren funtsezko puntuak eta nola jartzen da praktikan? 

Buddy System borondatezko programa bat da, sartu berriak (bereziki interesgarria da nazioarteko jatorria dutenen kasuan) EAEn lanean eta bizitzen denbora-tarte bat daramaten zentroko pertsonekin lotzen dituena. Helburua da, lanposturako ez ezik, gizarte- eta kultura-ingurunerako ere trantsizioa erraztea. 

Host pertsonek eguneroko alderdi praktikoetan laguntzen dute, eta bakardade-sentsazioa eta talka kulturalaren inpaktua murrizten dituen laguntza-sare bat sortzen laguntzen dute. 

Onboarding Plana ezarri ondoren, zein emaitza lortu da? 

Abian jarri zenetik ikusi dugu hobetu dela langile berrien integrazioa. Gainera, plan horretan definitutako jarraipen-bileren dinamikak aukera eman digu egoerak detektatzeko eta, beharrezkoa izan denean, azkar jarduteko. 

Sartu berrien eta parte-hartzaileen feedbacka oso positiboa izan da, eta hobekuntza-iradokizunak ere jaso ditugu, inplementatzen joan garenak. 

Askotariko taldeak kudeatzea erronka da entitate askorentzat. Zure ustez, Buddy System eredua beste enpresa batzuei aplika dakieke? 

Zalantzarik gabe. Buddy System eredu erraza eta malgua da eta erraz egokitu daiteke hainbat tamaina eta sektoretako antolakundeetara eta haien behar espezifikoetara.  

“Kohesioa sustatzen duen, integrazioa errazten duen eta pertsonek beren esperientziak partekatzeko espazioak sortzen dituen programa da. Programa ezartzeko, garrantzitsua da kontuan izatea pertsonekiko eta aniztasunarekiko benetako konpromisoa eskatzen duela, bai eta bertan parte hartzeko motibatuta dauden pertsonak behar direla ere”. 

Nire ustez, bereziki erabilgarria izan daiteke aniztasun, nazioartekotze edo hazkunde handiko inguruneetan; izan ere, komunitate kohesionatuagoak sortzen laguntzen du, pertsonen ongizatea hobetzen du eta kultura indartzen du ikuspegi askotariko, zeharkako eta inklusibo batetik. 

3/2026 Errege Lege Dekretua, otsailaren 3koa, Pentsio publikoak handitu eta Gizarte Segurantzaren arloko premiazko beste neurri batzuk hartzekoa 

pensiones

Gobernuak berretsi du, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuta (2026ko BOEren 31. zenbakiko 2548. xedapena), errekargu berriak izango direla Gizarte Segurantzaren kotizazioetan 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, pentsio-sistema indartzeko. Erreforma horiek ez dituzte zerga orokorrak igoko, baina soldata altuak dituzten langileei eragingo diete bereziki.  

 

2026rako gehieneko kotizazio-oinarria 5.101,20 euro/hilabete-ra igoko da hilean. Soldatak kopuru hori gainditzen badu, pentsio-eskubide gehigarririk sortzen ez duten kotizazio gehigarri progresiboak ordainduko dira.  

 

Gehieneko oinarria gainditzen duena zergapetzen duen “elkartasun-kuota” delakoaren tarte nagusiak:  

 

Aparteko kotizazio-tasa gehieneko oinarritik gorako soldata-tartea: 

  • %10eraino (5.611 € hilean) %1,15 
  • %10 baino +tik eta %50eraino (gehienez,7.651 € hilean) %1,25 
  • %50 baino gehiago (7.651 € gora hilean) %1,46 

 

Belaunaldiarteko Ekitaterako Mekanismoa 

Gainera, 2026an, Belaunaldiarteko Ekitaterako Mekanismoa igoko da, alegia, zahartze demografikoa dela-eta pentsio-sistema indartzeko diseinatutako kotizazio-errekargua:  

  •  Belaunaldiarteko Ekitaterako Mekanismoa kotizazio-oinarriaren %0,8tik %0,9ra igaroko da. 
  • %0,75 enpresak ordainduko du.
  • %0,15 langileak ordainduko du. 

 

Gehieneko oinarriaren arabera kotizatzen dutenek edo hura gainditzen dutenek soilik nabarituko dute eragin nabarmena, eta nahiz eta errekargu horrek “pentsioen itsulapikorako” baliabideak biltzen dituen, ez du pentsio handiagoa jasotzeko eskubiderik ematen.  

 

Nolako eragina duen soldatan 

 

“Zergen igoera” orokorra ez den arren, langile batzuen soldatak murrizketa garbia izango du 2026an, kotizazio gehigarri horiek direla eta; izan ere, soldata oso altuak dituzten langileek gehienez 90 euroko murrizketak izan ditzakete urtean, soldata garbian, neurri horiengatik. Kotizazio progresiboak ere badira, gehieneko oinarria gainditzen duenari espezifikoki aplikatzen zaizkionak eta soldata altuetarako kostua handitzen dutenak.  

 

Nortzuek nabarituko dute gehien? 

 

  • Elkartasun-kuotak hilean 5.100 €tik gorako soldatak dituzten langileei eragingo die gehien.  
  • Soldata handiagoak dituztenek (>7.650 € hilean) errekargu progresibo gehiago ordainduko dituzte.  
  • Soldata ertain edo baxuak dituzten langile gehienek ez dute eragin nabarmenik nabarituko errekargu horiengatik, baina bai Belaunaldiarteko Ekitaterako Mekanismoaren igoeragatik, erretiroagatik kotizatzen duten soldata guztiei eragiten baitie.  

 

 

Laburbilduz, BOEk aldaketak berretsi ditu 2026ko kotizazioetan, soldata altuen gaineko presioa handituta Gehieneko kotizazio-oinarria igo egingo da eta errekargu progresiboak izango dira (elkartasun-kuota). Belaunaldiarteko Ekitaterako Mekanismoa ere igo egingo da, eta soldata askori aplikatuko zaie. Soldata altuak dituzten langile batzuentzat, soldataren murrizketa garbia ekar dezake horrek.  

 

Agente kantzerigenoen aurreko babesa lantokian 

agentes cancerigenos mutualia

Minbiziaren Mundu Eguna dela eta, Mutualiako prebentzio-arlokoek nabarmendu nahi dugu laneko segurtasuna eta osasun bermatzeko estrategia giltzarria dela agente kantzerigenoen aurreko kudeaketa eta prebentzioa. 

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren (EUOSHA) datuen arabera, minbizia da lanaren ondoriozko heriotza-kausa nagusia Europar Batasunean; laneko heriotza guztien % 53 inguru dira, eta gehienbat lantokian agente kantzerigenoekiko esposizioa pairatu izanarekin lotuta daude. 

Beraz, berebiziko garrantzia du jokabide prebentiboak, esposiziotik eratorritako gaixotasunak saihestu nahi badira.  

 

Enpresentzako nahitaezko jarraibideak 

  • Enpresako agente kantzerigeno guztiak identifikatzea. 
  • Ahal dela, agente kantzerigeno guztiak ordeztea, eta alternatiba arriskugabeak erabiltzea. 
  • Esposizioa minimizatzea: ordeztea ezinezkoa bada, esposizioa murriztu behar da, behar diren neurri tekniko eta babes-neurri guztiekin. 
  • Osasuna zaintzea 
  • Prebentzioko eta norbera babesteko neurri guztiak hartzea. 
  •  Esposizioa pairatzen duten langileen jarraipena egitea, baita pairatzen ez duten langileena ere, esposizio-mailak neurtuta.  
  • Zaintzak enpresan esposiziopean egoteari utzi eta gero ere jarraitu behar du. 
  •  Behar den informazio guztia ematea langileari, agente kantzerigenoarekiko lan-esposizioari dagokiona, enpresarekin kontratu-harremanik ez badu ere. 

 

Prebentzioko baliabideak 

Mutualiak hainbat tresna jartzen ditu enpresa elkartuen eskura, arriskuen kudeaketa errazteko: 

  1. Europako Batzordea. Amiantoari buruzko gidalerro berriak eta lanbide-gaixotasunen zerrenda eguneratua. (Prentsa-oharra, 2025/12/18: https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/es/ip_25_3118
  2. LSOIN – “Ezagutuz prebenitzea” kanpaina: zenbait agenteri buruzko eskuorri monografikoak (esaterako, bentzenoa, formaldehidoa edo silize kristalinoa) eta arriskugarritasun-sailkapen eguneratuak dituen INFOCARQUIM datu-baserako sarbidea. 
  3. MUTUALIAAmiantoa duten materialen presentziaren ondoriozko arriskuen prebentzioko eskuliburua eta prestakuntza espezifikoa Mutualia Campusean. 
  4. Tresna teknikoak: segurtasun kimikoari buruzko nazioarteko fitxak eta kalkulagailuak, arnas esposizioa ebaluatzeko, UNE-EN 689:2019 arauaren arabera. 
  5. Europako estrategiak – STOP printzipioa: neurri kolektiboak eta ordeztea lehenesten ditu norbera babesteko ekipamenduen aldean, alferrikako esposizioak saihesteko. (https://stopcarcinogensatwork.eu/es/

 

Material batek agente arriskutsuak (adibidez, amiantoa) dituelako zalantzarik bada, benetan halakoak balitu bezala jokatu behar da: seinaleztatu, babestu eta espezialistekin harremanetan jarri. 

Mutualian lan egiteko modua eraldatzearekin konprometituta jarraitzen dugu, langile bakar batek ere ez dezan bizitza arriskuan jarri agente kantzerigenoekiko esposizioan egotearen ondorioz. Prebentzioa da salbabidea. 

 

Mutualiak hasiera eman dio Prebentziozko Begiradak lehiaketaren XXIII. edizioan parte hartzeko epeari.  

BANNERCONCURFOTO_EXT26

Prebentziora enfokatzeak saria dauka. Guztira, 3.000 euro banatuko dira. 

Parte hartzeko epea zabalik izango da otsailaren 1etik martxoaren 15era bitartean, eta 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, hala argazkilari amateurrek nola profesionalek 

Prebentzio Aholkularitzak Mutualiaren Prebentzio Begiradak lehiaketaren edizio berri bat jarri du abian. Lehiaketa horren helburua da gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruan, guztien artean lan-ingurune seguru eta osasungarriagoak sor ditzagun. 

Aurtengoan, lehiaketa soilik argazki modalitatean ardaztuko da, eta bi sari emango dira:  

  • Argazki onenaren saria, 2.000 eurokoa 
  • Bigarren argazki onenaren saria, 1.000 eurokoa 

 

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko lanak aurkeztu beharko dira, batik bat Espainiako errealitatean oinarrituta eta bertako balioak nabarmenduta, eta arrisku-egoerak zein jokabide egokiak irudikatuta (azken horiek balorazio positiboa izango dute). 

 

Argazkiak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 15ean amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia apirilean jakinaraziko da, 2026ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldian.  

 

Lehiaketan parte hartzea doan da eta oinarriak onartzea dakar berekin.  

Argazkiak miradasdeprevencion@mutualia.eus helbide elektronikoaren bidez helaraziko zaizkio MUTUALIAri, eta honela identifikatuko dira:  ABIZENA_IZENA_ARGAZKIAREN IZENBURUA. 

Erregistratzeko inprimaki bana bidali beharko da argazki-fitxategi bakoitzeko, irudian ageri den arrisku-egoera edo jardunbide egokia azalduta. Inprimakia MUTUALIAren webgunean eskuragarri egongo da (www.mutualia.eus).  

Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera. Prebentziora enfokatzeak saria dauka. 

  

ANIMATU ETA HARTU PARTE! 

Mutualiak kalifikazio gorena lortu du humanizazioan 

humans mutualia
  • Bikaintasuna lortu du, 100etik 95eko nota orokorra jasota, eta, ondorioz, A+ kalifikazioa eskuratu du.  
  • Mutualia da zentro asistentzial guztietan kalifikazio gorena lortu duen lehen erakunde sanitarioa. 

   

Mutualiak arrakastaz amaitu du humanizazioaren arloko birziurtatze-prozesua, eta sendotu egin du pertsonetan oinarritutako arreta-eredua; izan ere, eredu hori antolakunde-kulturaren parte da dagoeneko. 

 Ebidentziak sakon aztertu eta 2025eko azaroan egindako aurrez aurreko bisita baten ondoren, Mutualiak % 95eko nota orokorra jaso du, hau da, A+ kalifikazioa. Emaitza horrek aurrerapen nabarmena dakar 2023ko hasierako ziurtagiriarekin alderatuta, eta entitatea heldutasun-maila aurreratuan dagoela erakusten du. 

Txostenak nabarmentzen du Mutualiako humanizazioa eredu sendoa dela, koherentea, eta kulturan, prozesu asistentzialetan eta gobernantza-egituretan erabat integratuta dagoela. 

 Ebaluatzaileek alderdi erabakigarrietako (hala nola pazienteen eta haien ingurukoen arreta) jardun bikaina eta profesionalak zaintzeko eta babesteko esparru sendoa goraipatu dituzte. Gainera, arrakastaz txertatu da “Soluzio teknologiko eta digitalak” dimentsio berria, ikusgarri egiten duena berrikuntza teknologikoa zer-nola jartzen den esperientzia asistentzialaren eta efizientziaren zerbitzura. 

 Humans Fundazioaren ondorioen arabera, mugarri horrek antolakunde osoak hartutako konpromisoa baliozkotzen du; alegia, emandako arretan oreka izatea bikaintasun klinikoaren eta tratu atseginaren eta administrazio-eraginkortasunaren artean. 

Prestatu zeure kamera, Laneko Arriskuen Prebentziora enfokatzeko 

BANNERCONCURFOTO_EXT26

Datorren otsailaren 1ean irekiko da Mutualiaren Prebentziozko Begiradak lehiaketaren XXIII. edizioan parte hartzeko epea.  

Aurtengoan, lehiaketa argazki modalitatean ardaztuko da, eta bi sari emango dira:  

  • Argazki onenaren saria, 2.000 eurokoa 
  • Bigarren argazki onenaren saria, 1.000 eurokoa 

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko lanak aurkeztu beharko dira, batik bat Espainiako errealitatean oinarrituta eta bertako balioak nabarmenduta, eta arrisku-egoerak zein jokabide egokiak irudikatuta (azken horiek balorazio positiboa izango dute). 

Argazkiak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia apirilean jakinaraziko da, 2026ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldian.  

Lehiaketan parte hartzea doan da eta oinarriak onartzea dakar berekin. Egon adi, otsailaren 2an (astelehena) argitaratuko baitira lehiaketaren oinarriak eta parte hartzeko inprimakiak mutualia.es guneko albisteen atalean.  

ANIMATU ETA HARTU PARTE! 

PREBENTZIORA ENFOKATZEAK SARIA DAUKA! 

Carlos de Cos Argazkia
Iazko argazki garailea 

Enpresa humanista: kohesioa eta lehiakortasuna bultzatzen dituen eredua

elkarrizketa juan manuel sinde

Eredu humanista hedatzearen alde apustu egiten du, lanbide-gogobetetasuna eta enpresen emaitzak hobetzeko bide gisa. 

 

Elkarrizketa Juan Manuel Sinde Club Arizmendiarrieta de la Empresa Humanistako HumaniSareren Sustapen Batzordeko koordinatzaileari 

Juan Manuel Sinde

Mutualiaren eta HumaniSareren arteko lankidetza ez da ausazkoa. Bi antolakundeek diagnostiko berbera egiten dute: enpresak ez du aberastasuna bakarrik sortu behar, kohesio sozialari, pertsonen duintasunari eta konfiantza kolektiboaren eraikuntzari ere ekarpena egin behar die. Ikuspegi horrekin, diotenez, antolakundeek euren xedea, gobernantza eta kudeaketa irizpide etiko komunen mendean jarri behar dituzte, etorkizuna izango badute.

Ildo horretan, Enpresaren Eredu Inklusibo eta Parte-hartze bidezkoak (MIPE) planteatzen du konpainien egiturak eraldatu egin behar direla, lankidetza, erantzukidetasuna eta guztien ongirako orientazioa izan daitezen eguneroko funtzionamenduaren funtsezko elementuak. HumaniSareren arabera, enpresa humanistak balio horiek modu praktikoan eta egiaztagarrian txertatzen ditu, enpresaren errealitatera egokituta. 

Zein da transmititu nahi duzuen mezu nagusia? 

«Ideia nagusia da balio humanistak edozein enpresatan aplika daitezkeela. Orain arteko esperientziek erakusten dute ikuspegi horrek lan-giroa eta lehiakortasuna hobetzen dituela». 

Zer printzipio defendatzen ditu MIPEk? 

Eredua funtsezko bi oinarritan bermatzen da: pertsona guztiekiko errespetua eta guztien ongia interes partikularrei gailentzea.  

Merkatu globalean, lehia ez da kostuak murriztea bakarrik; kalitatea ere eskaini behar da, eta, horretarako, konpromisoa, sormena eta lankidetza behar dira. Pertsonek ekarpena egin ahal izateko, aitortuak eta errespetatuak sentitu behar dute. Oraindik ere arrakala handia dago profesional askoren eta enpresen helburuen artean, eta txikiagotuko bada, langileen garapen pertsonala eta profesionala sustatu behar da. Guztien ongiari dagokionez, erabakiek ikuspegi kolektibo hori barne hartu behar dute. Kooperatibek dagoeneko barneratu dute logika hori, eta desiragarria litzateke antolakunde gehiagok ere norabide horretan jarraitzea. 

Juan Manuel Sindek gogotsu ekingo dio “Enpresa Humanistaren Urteari”.

Posible al da enpresa eraldatzea, gizartea eraldatzeko? 

Eskala handian zaila da zuzenean eragitea, baina bai esparru zehatzagoetan, hala nola Euskal Herrian, parte hartzeko tradizio sendoa baitago. Nazioarteko merkatuetan lehiatzen direnentzat are beharrezkoagoa da antolakundeak gizatiarragoak izatearen alde apustu egitea. 

Enpresa Humanista Sustatzeko Kluba martxan jarri behar duzue. Zer helburu ditu? 

«Klubak topagune gisa balioko du, ideia komunak partekatzeko, eta gobernantza-organo propioak izango ditu». 

Hainbat ekimen bultzatuko ditu: jardunbide egokiak ezagutaraztea ikus-entzunezko kapsulen bidez, Arizmendiarrieta Sarietan saritutako esperientziak ezagutaraztea, sari-kategoriak ugaritzea, Nafarroan pizgarri fiskalak proposatzea eta MIPE Administrazio Publikora egokitzea. 

Enpresa Humanistaren Urtearen leloak dioenez, «Beti joan liteke urrats bat harago». Zein izango litzateke hurrengo urrats hori Euskal Herriko enpresen kasuan? 

Aurrera egiteko, gomendatutako kudeaketa-sistemak ezarri behar dira pixkanaka. Baina horretarako, ezinbestekoak dira konfiantza sortuko duen barne-komunikazioa, prestakuntza egonkorra —urtean 40 eta 80 ordu bitartean pertsona bakoitzeko— eta plantilla finko osoari emaitzetan parte hartzeko aukera emango dioten mekanismoak. 

Zer balantze egiten duzue 2025. urteari dagokionez? 

Nahiago dugu egiteko dagoen horri erreparatzea, baina azpimarratzekoa da MIPEren 200 aurkezpen egin direla, sorreratik 380 iritzi-artikulu argitaratu direla, 2026rako aurreikusitako lau liburuen prestaketan aurrera egin dela eta hainbat jarduera aitzindari antolatu direla. 

Zer potentzial du eredu humanistak gure mugetatik harago? 

Bereziki ondo funtzionatzen du lankidetza- edo partaidetza-tradizioa duten herrialdeetan. Hemen, erronka da epe laburrera begira hartutako erabakiek ez dezatela oztopatu onura partekatuak eskaintzen dituen bidea. 

Zerk oztopatzen du kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte hartu ahal izatea? 

Ikerketa berrien arabera, enpresek gardentasunean egin behar dute aurrera, eta benetako erabakiguneak ireki behar dituzte. Bestalde, sindikatuek beren eginkizun aldarrikatzailea eginkizun teknikoago eta kolaboratzaileago batekin orekatu behar dute. Errezeloak errezelo, gero eta gehiagok uste dute komenigarria dela emaitzak partekatzea, eta MIPE bide sendoa da horretarako. 

Zuk ondo ezagutzen duzu Mutualiak zer esperientzia izan duen gobernantza etikorako eraldaketan. Zure ustez, zenbatean dator bat bide hori HumaniSare Klubak eta MIPE ereduak proposatzen dutenarekin? 

«Mutualiaren ibilbideak argi eta garbi erakusten du antolakunde batek nola indartu dezakeen bere legitimazio soziala, etika egiturazko ardatz gisa txertatuta. Entitateak balio homogeneoak egin ditu bere, gobernantza etikorako egitura espezifikoak sortu, eta xedea kudeaketaren erdigunean jarri du». 

Planteamendu hori guztiz bat dator HumaniSare Klubaren eta MIPEren balioekin; izan ere, horiek sustatzen dituzten enpresetan egunerokotasunaren berezko alderdiak dira partaidetza, gardentasuna eta guztien ongia lortzeko bidea. Mutualiak erakutsi du kultura gizatiarrago baterantz aurrera egiteak ez duela efizientzia ahultzen; aitzitik, barne-konpromisoa indartzen du, eta balio sozial jasangarria sortzea ahalbidetzen du. 

Zer eginkizun bete beharko lukete erakundeek eta enpresa-antolakundeek Arizmendiarrietaren Urteak 2026tik harago jarraipena izan dezan? 

Ez naiz funtzio zehatzak definitzen hasiko, baina positiboa iruditzen zait babes handiagoa ematea enpresen humanismora bideratutako ekimenei, hala nola Enpresa Kultura Berria edo Ekinbarri. Ikuspegi hori bultzatzeak lagunduko luke konfrontazio-dinamikak gizarte osoari onura dakarkioten lankidetza-dinamikekin ordezten.